2000
|
|
" Lasai, Kosme, zeren etxeko jauna ehizarat joan duk, eta ez duk berant arte itzuliko. Badakik, bertzalde,
|
ezen
deus ere gertatuko balitz, nihaur nintzatekeela kulpant bakarra. Eta, orain, hoa kanporat, eta egon adi, badaezpada ere...".
|
|
Edo, etsimenduak harturik ote zegoen osaba? Zeren pentsa baitzezakeen
|
ezen
deus guti egin zezakeela libertatearen aldeko borrokan, are gutiago Pedro Huizik eta biok bakarrik utzi genuenetik, eta zeren pentsa baitzezakeen, ondorez, ezen aski zuela ezkontzearekin eta iduri egitearekin, bere egia eta bere sekeretua bere seme alaben bidez bideratuz, nola gertatu izan baitzen etxegoiendarren artean belaunez belaun. Edo, despit hutsez jaurtiki ote zituen hitz haiek, gogaiturik zegoelako kontu hartaz eta berdin zitzaiolako jada guztia?
|
|
Eta, Fernando Pachecoren erranetan, indiar gorri guti batzuk ez bertze guztiak gaixto ziren, zeren hezgaitzak eta moldagaitzak baitziren, bihurriak eta maliziatiak, eta oihanean sarturik segitu nahi zuten, giristinoen eta gizon zurien erranetarat plegatu eta makurtu gabe... eta indiar horiak, aldiz, onak, zeren kontzientziaz sinpleak, plaunak eta maliziarik gabekoak baitziren, eta zeren harat joan ziren giristinoen zerbitzurat bizi baitziren bai hango eta hemengo misionetan eta bai inguruetako etxaldeetan ere, giristinotasuna onartu edo onartzeko bidean zeudela. Eta erran zigun, halaber,
|
ezen
deus gehiago jakin nahi bagenuen, elizarat joaiteko eta galdetzeko apez don Anselmogatik, zeina baitzen, beti ere Fernando Pa checoren erranetan, bere lagun handia.
|
|
ezin handiagoa agertzen zait alde batetik, ez hain handia bertzetik: skribatzaile gisa, munduan izan diren erretorika maisurik ederzaleenen pareko, etorri eta hitz jario handikoa, baina baita doia eta zuzena ere, ugaria bezain zehatza; pentsalari gisa, Trentoko kontzilioaren jarraitzaile ezin fidelagoa eta leialagoa, halako suertez, non beldurrik gabe afirma baitaiteke
|
ezen
deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei... nahiz eta ezin zaion kendu, bertzalde, ezen, haien janzteko eta indartzeko, ezin hobeki erabili zituela bai bihotzaren eta arimaren jaidurei buruz zuen jakintasuna, zuhurra eta zorrotza, eta bai antzinateko eta elizako doktoreen aipu kontaezinak ere, guztiak ongi lotuak eta maisuki josiak, skribat... Aineza nik ere haren trebezia, nahi dudana edo nahiko nukeena behar bezala adierazteko, eta neure burutazio eta ideiei gorputz emaiteko, gorputz sendo bat, zeinak harria den hitza eta hitza den harria bailituzke oin eta zimendu!
|
|
Alexandro Handia baino eskuzabalagoa bai behintzat, zeren, enperadoreak ez bezala, zeinak soldadu bat egotzi baitzuen bere armadatik, etsaiarekin konbatean batzerakoan bere armen garbitzen eta prestatzen hasi zelako, neure gau hartako printzesak eta enperatrizak, aldiz, neure karguan mantendu eta konfirmatu nahi baininduen, ene hutsa eta soldaduarena parean jartzeko modukoak baziren ere. Eta, hargatik, iritzirik
|
ezen
deus ere egin aitzin lanaren ordaina eman behar niola, galtzak jantzi, poltsa ezkutuan ireki, eta bortz erreal luzatu nizkion. Ordea, buruz ezetz erraiten zidala, ihardetsi zidan:
|