Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎Erretorika eta oratoria emaiten zigunean, mihiaren trebatzeko eta geure arrazoinen aitzinatzeko, anaia eta biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte bat zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
‎Zeren zinez baitzegoen ama liluraturik aita jesuitaren hitzekin eta haren presentziarekin; eta entusiasmaturik zegoen, gainerat, uste zuelako ezen bi gertaki haiek —kaperako obren akabatzea eta aita Bartolome Urbiainerat etortzea— ez zirela kointzidentzia huts, baina Jainkoaren probidentziaren aieru eta seinale.
‎—Ez dakit zuk diozuna frogatua dagoen, baina, hala badago ere, hutsen bat behar du froga horrek. Zeren Aristotelesek erran baitzuen ezen bi aldiz astunagoa zena bi aldiz fitezago erortzen zela, eta zeren matematikak, zentzuak bezalaxe, logikaren arau guztiak betetzen baititu. Zuk erraiten duzuna, ordea, zentzuz kontrakoa da...
‎Eta zer zen, bada, niri ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen, eta mendebalari beha zegoen haurra ekialdeari beha jarri zela, kasik oharkabean? Bai, halaxe zen, nahiz eta egia ere zen ezen bi aro haiek ez zutela elkarren artean zerikusirik, zeren batak zientzia baitzuen harroin, eta bertzeak poesia; eta, poesiaren bidetik, indar ezezagun batzuek bertze mundu berri batzuetarat ninderamaten, non, matematikaren eta filosofia naturalaren kontzeptu guztien kontra, zuhaitzak eta harriak ere hegalda baitzitezkeen, eta ogi guztiak ziren usoak, esnetan bustiak.
‎Eta igan ginen elizako eskaileretarik haren etxerat, non kausitu baikenuen haren erranetarat zegoen emazteki bat, indiar horia zena eta adinean sartua; jarri ginen aulki luze baten gainean, atera zigun emazteki indiarrak guaiaba zukua, eta solasean hasi ginen; eta erran genionean don Anselmori ezen kaputxinoen misionerat joaiteko asmoa genuela eta aita Zacaríasen gomendiozko karta bat generamala, ihardetsi zigun ezen lagun zituela berak ere misioneko indiarrez arduratzen ziren kaputxinoak; baita bertze muturrean zeuden frantziskotarrak ere, zeinek fundatu berri baitzuten bertze misione bat. Eta, noiz eta hango eta hemengo indiarrez galdetu baikenion, erran zigun, Fernando Pachecok bezala, ezen bi indiar suerte zirela inguru haietan: gorriak eta horiak... baina gehienak indiar horiak zirela, bai frantziskotarren eta kaputxinoen misioneetan bizi zirenak eta bai hango eta hemengo etxaldeetakoak ere.
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎Erran berri dizut, jaun André, ezen bi gizon haiek harriturik bezala sumatu nituela erran nienean ezen Nafarroako familia noble bateko semea nintzela... eta, nola ez ziren, bada, harrituko, baldin haien nagusia ere, Fidel Urdanburu zeritzana, nafarra bazen eta Iruñako semea, nola jakinen bainuen handik gutirat!
‎Eta batzuetan kanpoko hotsak aditzen nituen, soldaduen arteko konbertsazione urrunak edo haien oihuak eta kantak... eta gau haietarik batean soldaduetarik bati, geroztik buruan grabaturik geratu zitzaidàn kanta hura aditu nion, zeinak baitio: A la guerra me lleva mi necesidad;/ si tuviera dineros, no fuera en verdad, 29 eta segidan pentsatu nuen ezen bi hegazti jo nitzakeela harrikada batez baldin dirurik banu, zeren diruaren truke eskuetara bainezakeen nik neure libertatea, eta zeren soldadua ere, bere aldetik, gerrara joatetik libra baitzitekeen, ene dirua bereganatuz gero. Ordea, pentsu hura burutik iragan bezain fite, guztiz alferrik nenbilela ohartzen nintzen, zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean, eta, horrela, bertze erremediorik ezean, berriro lotzen nintzaien orazinoei, urrikal zaitez nitaz, Jainko Jauna, urrikal zaitez gutaz...
‎Eta nik sinetsi egin nion, zeren neure burutik ikasia bainintzen ezen zinez izan zitekeela eta bihur zitekeela oihanean egin beharreko urrats bakoitza mila urratseko —baita urrats gehiagoko ere, ene kasu berezian, ezker oineko eri handiaren faltaz herren nintzelako—, eta zeren halaxe jakin bainuen ezen bi punturen arteko distantziarik luzeena oihanetik iragaiten zena zela.
‎Baina gaur bai. Eta hala, bada, jakik ezen biok puta batekin ibili, eta putak bere gaitzaz kutsatu gintuela...
‎Eta handik aitzina kontatu zidan nola, gaitzaren sendatzeko, Donibane Lohizunerat itzuli, eta medikuarenganat joan behar izan zuten bai berak eta bai osaba Joanikotek ere, eta nola medikuak erakutsi zien —zeren osaba Joanikot ez baitzen medikuez gehiegi fidatzen, halako moldez, non, haien ardurapean zegoen bakoitzean, mila galdegite egiten baitzien—, ezen bi teoria zeudela: bata zen Fracastoro ren tratatuan agertzen dena, eta eriari guaiakoa hartzea kontseilatzen ziona:
‎Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin behar dut nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu batetik bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean. Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
‎aberatsek beren aberastasunetik eta pobreek beren pobretasunetik... Eta, hala, Adorazionearen errepresentazeko moduak ere, aberatsen edo pobreen arauaz, bitarat izan daitezke... baina jakinik ezen bi modu horiek iduriz direla bi, funtsean bat direlako, spirituan bat direnez gero... eta horregatik erraiten da ezen, spirituaz denaz bezainbatean, aberatsik aberatsena ere pobrerik pobreena baino pobreagoa izan daitekeela, nola gertatzen baita zuen kasuan, jaun Martin eta andere Graziana, zein baino zein karitaterat eta obra miserikordiazkoetarat emanagoak biak, zeuen limosnekin eta zeuen frank...
‎alferrik, zeren utzi bezala ediren bainuen etxea. Ordea, sinesten hasia nintzenean ezen biak ere ihes eginak zirela, morroi bat hurbildu zitzaidan, erranez ezen, osaba Joanikoten manuz, urroztarren bordarat joan behar genuela.
2009
‎burges txiki maitagarria haiz, baina burges txiki handi bat, funtsean; garaipenaren eguna zen, bai, baina kontua da Domingok ez zuela garaipen hura ospatu nahi, antza, berak bi egun lehenago ospatu zuelako ospatu beharrekoa, uztailaren 25ean hegazkinak kuartel militarrean bonba jaurti ahala, edo buruan pentsamendu soka hura zuelako, korapiloz josia, barrutik itotzeraino estutzen zuena eta garaipena behar bezala ospatzea eragozten ziona, halakoa baitzen komandantearen gorpuak sorrarazten zizkiòn sentimendu kontrajarrien zerrenda; Domingok ez zuen, beraz, garaipena ospatu nahi, are gutxiago etsaien gorpuei iseka eginez: istant hartan bazirudien, gainera, itoaldiak ez ezik asperraldiak ere setiatuta zegoelako edo, ezinegon ageriko bat nagusitu zitzaiola, halako eran, non huts handirik gabe baiezta baitzitekeen ezen bi jauzik laburbildu zutela Domingoren azken segundoetako barne prozesua, desinteresetik mespretxura eta mespretxutik ezinegonera; ezinegonari bide emateko, baina, itotzen eta aspertzen zuèn egoerari ihes egitea beste erremediorik ez zuen, ausaz, eta, hala, lehenengo aitzakia asmatzen zuela, asmatu beharrik ere ez zuen, egia esan, hain zen sarkorra gorpuari zeriòn kirats ustela?, ezpainak itxur...
‎burges txiki maitagarria haiz, baina burges txiki handi bat, funtsean; garaipenaren eguna zen, bai, baina kontua da Domingok ez zuela garaipen hura ospatu nahi, antza, berak bi egun lehenago ospatu zuelako ospatu beharrekoa, uztailaren 25ean hegazkinak kuartel militarrean bonba jaurti ahala, edo buruan pentsamendu soka hura zuelako, korapiloz josia, barrutik itotzeraino estutzen zuena eta garaipena behar bezala ospatzea eragozten ziona, halakoa baitzen komandantearen gorpuak sorrarazten zizkiòn sentimendu kontrajarrien zerrenda; Domingok ez zuen, beraz, garaipena ospatu nahi, are gutxiago etsaien gorpuei iseka eginez: istant hartan bazirudien, gainera, itoaldiak ez ezik asperraldiak ere setiatuta zegoelako edo, ezinegon ageriko bat nagusitu zitzaiola, halako eran, non huts handirik gabe baiezta baitzitekeen ezen bi jauzik laburbildu zutela Domingoren azken segundoetako barne prozesua, desinteresetik mespretxura eta mespretxutik ezinegonera; ezinegonari bide emateko, baina, itotzen eta aspertzen zuèn egoerari ihes egitea beste erremediorik ez zuen, ausaz, eta, hala, lehenengo aitzakia asmatzen zuela –asmatu beharrik ere ez zuen, egia esan, hain zen sarkorra gorpuari zeriòn kirats ustela–, ezpa...
2011
‎14:39 Ez dago komunik, eta hain da urgentea egoera, ezen bi autoren arteko txokoa bilatzen dudan, kokoriko jarri eta gizateriaren, ondare, berri bat uzteko.
2020
‎Ezin zuen egoera hura sinetsi, neskek gezurretan jarraitzen zuten eta ezin izango zuten egia frogatu. Gainera, oso lasai ziruditen, hain ondo ari ziren gezurretan, ezen bi ertzainek, beste bertsiorik izan ezean, sinetsi egingo baitzieten.
2022
‎Kontzeptu hori arazorik gabe lotzen zaio sexu diferentzien ideiari; izan ere, sexu rolek horren erraz azaltzen dituzte berauek, ezen bi ideiak bata bestearekin nahasi baitira etengabe 1940ko hamarkadatik. Ikerketa aldizkariek oraindik ere argitaratzen dituzte artikuluak non sexu diferentziak (normalean arinak)" sexu rol" gisa izendatzen diren.
‎Goiko solairura, galazko geletara, gutxitan igotzen zen, gonbidatuak etortzen zirenean besterik ez. Ivan Ivanitxi eta Burkini harrera egin zien neskame gaztea hain zen ederra, ezen bi gizonak bat batean geldi geldi geratu baitziren, elkarri begira.
‎Baina gerraz ari naiz atergabe, bai, eta zer arraio ote da, bada, gerra? Ikasgelako ergelak ere bi hitzetan adieraziko lizuke ezen bi armadaren arteko hil arterainoko borroka dela gerra, zeinean, betiere, hiltzaileagoa dena den garaile.
‎Aurrera egin ahala, musika gero eta ozenagoa da, eta norbaitek" Libreeeeee!" abesten du, nabarmen desafinatuz. Hain ozen dago musika, ezen bi gazteek ezin baitiote elkarri entzun ere egin. Pasabidearen amaieratik argitasuna dator.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia