2008
|
|
Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen proiektu hori eta Gipuzkoako Diputazioari zuzentzen zitzaion66 Txurrukaren Akademiak xede nagusitzat aurrenik euskal hiztegi osoa biltzea, eta ondoren ortografia finkatzea zuen (justu Azkuek egiten zuen proposamenaren alderantzizko ordenan). Azkue Txurrukarekin harremanetan jarri zen, eta bere egitasmoa helarazi zion, are Euskalzaletik sustengua emanez67 Txurrukaren asmoa baina Azkuerenetik aldentzen zen,
|
ezen
batik bat hizkuntzaren inbentario bat egin nahi zuen, «salvar, siquiera sea para la historia, los restos de la lengua Euskara», hizkuntza arautu eta suspertzeko itxaropen handirik gabe68.
|
|
Ordu erdi geroago ni sartu nintzen eta Larraitz atera zen test psikologikoak egitera. Eta gogorragoa izan zen
|
ezen
bat batean sentimenduez eta oroitzapenez hitz egiten hasi baikinen, bikotearekiko sentimenduez, bikotearen akatsez zein dohainez, harremanez, bai bikotearekikoaz bai eta familiarekikoaz ere, txikitako oroitzapenez, zure aitaren izaeraz, zure amarenaz, eta etorkizunaz, ametsez zein asmoez. Eta nago ez gaudela ohituta gure buruaz hitz egiten, aipatu gai guztiez zer kontaturik, izan, badugula baina oso gutxitan azaleratzen ditugula, normalean isilpean izaten ditugun kontuak direla.
|
2012
|
|
Europako erdialdean, etsenplurako, hiri nagusiak adierazten zituzten argi puntu sakabanatuak argitasunezko sare trinko bilakatu dira. Espaziora argia igortzen ari gara, horrelako kantitatean
|
ezen
baten batek ironikoki esan duen estralurtarrik badago, gure gaueko faroari jarraituta aurkituko gaituela.
|
2019
|
|
Ordu erdi beranduago ni sartu nintzen eta Larraitz atera zen test psikologikoak egitera. Eta gogorragoa izan zen
|
ezen
bat batean sentimenduez eta oroitzapenez hitz egiten hasi baikinen, bikotearekiko sentimenduez, bikotearen akatsez zein dohainez, harremanez, bai bikotearekikoaz bai eta familiarekikoaz ere, txikitako oroitzapenez, zure aitaren izaeraz, zure amarenaz, eta etorkizunaz, ametsez zein asmoez. Eta nago ez gaudela ohituta gure buruaz hitz egiten, aipatu gai guztiez zer kontaturik izan badugula baina oso gutxitan azaleratzen ditugula, normalean isilpean izaten ditugun kontuak direla.
|
|
Orduantxe heldu zion Guilhermek izena eman zion ezpatari, eta keinu honek ondoriorik latzenak eduki ahal izan zituzkeen, bere kideak tartean jarri izan ez balira, eta gorputzen mugimenduak baino gehiago kide horietako batek esan zituen hitzak jarri ziren tartean, Gilbertok esan zituenak, hain zuzen, bera baitzen saldo horretan guztian, interpretariek berek baino areago oraindik, latinez aise hitz egin zezakeen bakarra, eklesiastiko nagusia zenez, eta goi mailako ikasketak zituenez, eta hauxe izan zen esan zuena, Jauna, egia da Guilherme Vitulok esan berri dizuena, gurutzatuak ez direla hemen geldituko, baina ez ditu aipatu uko hori ematera eraman dituzten arrazoi materialak, tira, hor konpon, hala ere gutariko batzuek erabaki dugu hemen gelditzea, eta horiek hemen ikusten dituzunak dira, horretarako etorri gara, ordezkari, Gil de Rolim, Ligel, Lichertes, La Corni anaiak, Jordan, Alardo, Henrique eta ni neu, denetan ezdeusen eta apalena, zure zerbitzari. Hain pozik gelditu zen On Afonso Henriques
|
ezen
bat batean ezabatu baitzitzaion amorrua, eta, hantxe bertan aurreiritzi hierarkikoen gainetik pasatuz, Gilbertorengana joan eta besarkatu egin zuen, bide batez Guilhão nazkagarriari bere destaina erakutsiz, horrek bai gaitzizena merezia, eta ozenki esan zuen, Erabaki hori hartu duzunez, zeu izango zara Lisboako lehen apezpikua hiria kristaua izango denean, eta zuek, nirekin gelditzea erabaki duz... Horrela bereizi ziren urak, hau da, Guilhão anparorik gabe gelditu zen, baita bere fraideak ere, hiru urrats zuhur jarri baitzituen elkarren artean, begiratzen zuelarik, mesfidati, ahuntzaren hankaren edo akerraren adarraren seinalerik ote zegoen astapotro ausarti eta, orain, garaitu harengan.
|
2021
|
|
Kantu tradizionalek, iraganeko bisitariak iruditzen bazaizkigu ere, ez dute hil nahi, eta planetako txoko batzuetan gerra berrien eta gaur egungo bizitza arriskutsuen berri emateko balio dute. Folklorearen ikertzaileek bardo kretar baten abestia grabatu dute, 1941ean paraxutista alemaniarrek Kretan egindako erasoa kontatzen duena, eta hainbesteko bihotzondokoa sentitzen du hildako lagunez oroitzean,
|
ezen
bat batean bere ahotsak huts egin, daldaran hasi eta mututu egiten baita.
|