Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2017
‎Urteak dira eskema errepikatu eta areagotu egiten dela, eta azken krisiak mahai gainean ezin nabarmenago utzi digu: ondasunen ez banaketa honi eusten diotenek eragin zuten krisia, lehen gaizki zeudenei hondoa joaraziz, eta krisiaren gainditzea diferentziak ez soilik mantenduz, ezpada areagotuz egin da. Eta estatuek, boz goran hori guztia deitoratzen dutenek agintarien ahotik, ez dute deus egiten hori zuzentzeko.
‎Eskolioak garatuz. Are gehiago, hiru, ikusiz jendeak, ez soilik adin handikoak, zelan bizi diren hemen, iraupen irakaspenak erdiesten dira Basabürüan, Elsa Oliarj Inesen Dans leur jeunesse il y a du passé izeneko filmeko gazteen baitan metaturiko iragana lekuko. Iharduki, irria, gasna, ogia, kanta eta izerdia kopetan isurtzen den ber... Eta azkenik, lau, gosaltzera jaistean irudikatua, benetan gertatzen delako Atharratzen, astelehenetako merkatuaren aitzakian:
‎1936ko gerra zibilaren ondorioz izandako erbesteratzea, Espainiako Estatuko herrialdeen historian handiena izateaz gain, klase eta esparru guztietako herritarrak zanpatu zituen. Eta ez soilik Retirada ezagunean otsailaz geroztik Gironako mugetatik landa izandako hartan, baita gerraren hasieran ere. Jakina denez, Espainiako militar errebeldeek egindako estatu kolpearekin, lehen momentutik eman zion ihesari jendeak, multzo txikiagotan bazen ere.
2018
‎Juanjo Respaldiza bertsolari orozkoarrak, berriz, zera dio: " Edozeinek ikusteko modukoa da ziklo baten amaiera bizitzen ari garela, eta ez soilik euskararen arloan".
‎Zintzoak izanda, inoiz egon da, inoiz jarri dugu euskara eguneroko praxian lehen postuan? Teorian bai, baina gero txakurraren putza salbuespenak salbuespen, jakina, eta salbuespen horiek taliban linguistikotzat jotzen ditugu, ez soilik erdaldunek, euskaldun askok ere bai. Orduan, nire galdera da:
‎Lan merkatua esku hartzeko esaten duzunean, ni ados egoteaz gain, uste dut badela hortaz non hausnartu, egun badagoelako horren abangoardia txiki bat, eta ez soilik HHAAen eremuan, baizik eta kooperatiba eta zenbait enpresen Erabilera Planetan. Edonola ere, gune horien errealitatea izaten da arestian deskribatu dizudana; zuk ondo jakingo duzun moduan, non tokiko euskara teknikaria ibili behar izaten den jendea euskaraz egin dezan eskatzen, tamalez, erregutu egiten ere bagabiltza tarteka, eta horixe izaten da gure lanaren alderdirik esker txarrekoena.
‎apezei buruzko susmoak eta esamesak. Berriemaile zenbaitek leporatzen diete eliztarrei infernuaren beldurra sakatzea, bereziki sexu bekatutik aldentzeko, eta gero berek gura duten guztia egitea, zehazkiago neskameekin bizitzea eta ez soilik etxe berean (Arana, 1996: 335 eta 338).
‎Izan zen Palmeren hilketaz poztu zenik, eta ez soilik eskuinetik. Nire lagun batek" sozialdemokrata zikina" deitu zion hilketaren berri izan bezain laster.
‎De Gearen lapurreta txikia bihurrikeria iritziko diote batzuek kritikagarria da, baina ez soilik kirolariek gizartean duten itzal handiagatik. Kirolariak humanoak dira, eta huts egiten dute, beste edonork bezala.
2019
‎Baina zeren azken aurreko? Galderek eta egiten dute eder, ez soilik benetako.
‎Laurogeita bost urte izanik bere oroimena ez zela nahiko zuen bezain hobea erantzun zion Katherinek, baina Lisaz urte guzti haietako egun guztietan oroitu zela, ez soilik oroitu, kezkatu ere, non egongo ote zen, nolako izango ote zen bere bizitza.
‎Hogeita hamar urte lehenago, Scotts Valleyko karabana kanpaleku batean abandonatu zuten neskatila batez oroitzen ote zen galdetu zion honek. Katherinek laurogeita bost urte zituela erantzun zion, bere oroimena ez zegoela bere sasoirik onenean eta gauzak gogoratzeko zailtasunak zeuzkala, baina urte guzti haietan, egunero, egun bakoitzean, Lisaz pentsatu ez soilik, kezkatu ere egin zela. Non egongo ote zen, nolako izango zen haren bizitza.
‎Hasiera batean upela aurkitu zuteneko orubearen jabea itaundu zuten, Gallagher izeneko gizon bat, ez soilik poliziak, baita hedabide ezberdinetako kazetariek ere, eta honek ia edonork jaurti ahal izan zuela kupela aditzera eman zuen. Bere orubearen parean aparkaleku eta kanpaleku bat zegoen eta bertatik itxura txarreneko jendilajea igarotzen zela adierazi zuen Gallagherek.
‎Are gehiago, kasu honetan gatazkaren ondoren idatzi zen literatura frantziar askok baino balio ez soilik literario, baizik eta balio historiko gehiago daukala esatera ausartuko nintzateke, gerraosteko literatura horren zati handi bat filmek eta abarrek bezala" Frantzia erresistentearen" mitoa finkatzera bideratuta egon zen neurrian edo, beste hitz batzuetan esateko, frantziar nazionalismoaren berreraikuntzan laguntzera, Vercorsen" Verdungo inprimeria" ipuinean horren kalte... Izan ere, soilik berriki, azken hamarraldiotan hasi da paradigma hori berraztertzen, eta azaleratzen frantziar guztiak ez zirela, ezta gutxiago ere, erresistenteak edo matxinoak izan, kolaborazionismoa uste baino hedatuago egon zela, eta frantziarren erantzukizuna, juduen deportazioan eta, ondorioz, Holokaustoan, ez zela hutsaren hurrengoa izan.
2020
‎Eta ez soilik abentura estetikoa, poemetan ere gai berriak ematen dira, edo gaiak ematen dira ikuspegi berritik, indarrean zeuden ideiekiko oldarkor; tarteka nahita lizun zikinak, marteka kolpe labur lirikoak. Eta esango dut:
‎Eta horiek dakarte berrikuntza, egiten baitute ez soilik genero aldetik ekarpena, baizik eta era berean klase eta arraza aldetikoa. Nikaraguako iraultza sandinistaren baitan, bertako emakume txiroen esperientzia azaltzen zaigu, gerrillariena, kanpotik etorri den yankiak iraultza egiten ari den nikaraguarrari lezioak nola ematen dizkion, eta azken honen akidura eta haserrea, betiko kritikaren aurrean:
‎Zergatik ekarri hartara ipuinxko bat tarte honetara? Bada ez soilik halakoak gomendatzea, euskarri dijital berriekin eta abar, erabat gaurkoa delako hala berreskura liteke, luze gabe, E pericoloso sporgersi deskatalogatua. Baizik eta batez ere izan zelako literatura obra ezin interesgarriagoa martxan jarri zuen hastapen hazietako bat.
‎Bestela antologia beharrezkoa baita, Poeta katalan garaikideak haren ildokoa. Kontua ez baita orain arte egindakoa deuseztatzea egindako gutxia deuseztatzeko gaude ba, ez bada errebisatu, zabaldu, hobetzea eta ari gara, ez soilik genero, beste norabide batzuetan ere: Lois Pereiroren euskaratzea adibide.
‎Izan ere, aspaldi Frantzian bizi den Txekiako idazleak, Rabelais eta Cervantes, Diderot, Musil, Balzac, Gombrowicz edo Broch lagun, argi uzten du bakoitzak darabilen hizkuntza edota duen naziotasuna funtsezko baldintza literarioak direla. Ildo horretan, esaterako, ez du Kafka idazle txekiartzat jotzen germaniartzat baizik, baina ez soilik idazteko hautatu zuen hizkuntzagatik, baizik berak zeuzkan oinarri kulturalagatik eta irakurleria nahiz horren araberako zabaltze aukeragatik ere. Bere hitzetan, labur esanda, egun Kafka ez luke inork ezagutuko txekieraz idatzi izan balu.
‎Calvino, adibidez Koldo irakurle ona zen, eta ez soilik bere arloko, arkitekturako liburuena. Elenak eta biek askotan hitz egiten zuten literaturaz, eta emakumeak bere hausnarketetarako punching ball gisa erabiltzeko ohitura zeukan.
‎Etxeak auzoko eraikinek beste garai batean zeukaten itxura zekarren oroimenera, hiria oraindik hiri ez zeneko garaia, edo ez behintzat geroko finantza hiriburua, auzoan oraindik jendea bizi zeneko garaia bizi, ez soilik lan egin, egunean orduz, ez zortzietatik zortzietara. Hau bezalako etxeetan sendi oso bat bizi ohi zen, bere lau, bost, sei... seme alabekin.
‎Maxen ahotik entzun zituen lehenbiziko aldiz Dylanek ez soilik Vionnet edo Kawakuboren izenak, baizik eta Balenciaga eta Pradarenak ere. Eta Maxekin sortu zuen Dylanek aberats eta ospetsu bihurtuko zituen moda etxea:
‎Bai, benetan denbora igaro dela. Eta ez soilik denbora. Hainbeste gauza!
‎Txaloak entzun ziren, eta ez soilik Brunoren partetik, itxarotekoa zena, Iagoren eta Eloiren beraren aldetik ere. Nork esango zukeen Eloik eztabaidagai txoro haren inguruan aburu landu bat izan zezakeenik?
‎Baieztapen zerrenda da hura, telebista saio askok beraientzat nahiko luketena eta ez soilik oroiminez elikatzen diren horiek eta baita makrokontzertu eta festibal batzuek ere, ez zen lan zaila izan Abel eta Brunorentzat. Urte luzetan telebista ekoiztetxetan lan egindakoak ziren eta hillstarren gustuko ziren artista ugarirekin harremanak izandakoak ziren.
‎Gonbidatu gazteenek ez zekiten zer zen hura, Spectrum bat eta Casiotone batekin egindako musika zirudiena; ingelesez abestua, baina inolaz ere ez zen azentu batekin. Egoiliarrek, euren aldetik, ez soilik dantza, abestu ere egiten zuten.
‎Sammyk agertokia utzi zuenean, fan guztiak hurbildu zitzaizkion arrapaladan, agurtzera edo zoriontzera edo... bularrean autografo bat sinatzeko eskatzera. Sammyk umore hoberenarekin hartu zuen hainbesteko berotasuna, eta ez soilik bularrean, ipurdi masailetan ere sinatu zuen autografo bat baino gehiago.
‎Zergak gustura ordaindu? Hemengo edozein herritarrek ez soilik futbolari aberatsek nekez ulertuko lituzkete Laudrupen hitzak. Kultura edo pentsaera kontua da.
‎Eta oker: PP susmopean dago, baina ez soilik ustelkeria kasuengatik. Alderdia sorreratik bertatik egon da susmopean herri honetan, frankismoarekin izandako loturengatik.
‎Esaterako, iruzurrari nola egin aurre. Garitanok, ez soilik berak, eredua aldatu nahi du. Izan ere, XXI. mendean gaude eta Euskal Herritik kanpo ia gertaezina dena egingarria da hemen, iruzurraren kontrako borroka bateraturik ez baitago, ez irizpidez ez baliabidez:
‎Norbaitek uste badu hor barruan haien indarra galdua legokeela eta haien ahotsek Estatuaren belarria jadanik atsekabetzerik izango ez luketela, hau da, pareta horien artean jadanik etsai izango ez zirela, horrek ez daki noraino den egia okerra baino indartsuagoa, ezta ere zein eraginkorrago eta indartsuago borroka dezakeen zuzengabekeria bere soinean apur bat jasan duenak. Eman ezazu boto osoa, ez soilik paper puska bat, zeure eragin osoa. Gutxiengoa indarge da gehiengoari men egiten dion bitartean.
‎Ez duzu zeure burua sutara botatzen. Beste indar hura, ordea, indar basatia izateaz gain giza indarra ere badela iruditzen zait, eta uste dut baditudala harremanak milioika gizon horiekin, eta beste milioika gizonekin ere, eta ez soilik piztiekin eta bizigabeko gauzekin eta, horrexegatik, erreklamatzerik badagoela iruditzen zait, lehen lehenik eta berehala haiek euren Sortzaileari, eta bigarrenik euren buruei. Burua apropos botatzen badut sutara, ordea, suari edo suaren sortzaileari erreklamatzerik ez dudala iruditzen zait, eta neu naiz errudun bakarra.
‎Thoreauk, haatik, filosofia irakasle franko dugula dio, baina filosofo bakar bat ere ez. Filosofo izatea ez baita gogoeta korapilatsu eta sotilak adieraztea, ezta filosofia eskolak sortzea ere, baizik jakinduria maitatzea eta honen araberako bizimodu sinple eta independentea mamitzea; eta bizitzak dakartzan arazoen arteko batzuk konponbidean jartzea, ez soilik teorian, praktikan baino. Ezin da akademiara mugatu filosofia, egunerokora behar da ekarri:
‎Stripperak bere dantza egiten zuen bitartean, arropak eranzten eta azala olioztatzen zuen bitartean, bere bizitzari buruzko galderak egingo zizkioten gonbidatuek, nongoa ote zen, zer ikasketak egin zituen edo egiten ari zen, zeintzuk ziren bere afizioak, zeintzuk bere ametsak. Horrela, strippera pertsona bat bezala baloratua sentituko zen eta ez soilik gihar pilo beltzaran depilatu eta olioztatu bat bezala. Azken topiko hau ere saihestuko zuten, stripper ez normatibizatu bat kontratatuko zutelako, stripper txaparro, burusoil, tripontzi bat, bizkarrean ileak izango zituena.
‎paper bat egiten ari bazen, munduko aktorerik onena zen Alain hura. Bihotz oneko erizain bokaziodunaren papera inork baino hobeto antzezten zuen, eta une oro gainera, ez soilik Egurrola eta honen ingurukoak begira zeuzkanean.
‎Endika ekintzaile eta enpresari bezala ezaguna egiten hasi zenean," Roaming" hotelen sortzaile bezala eta ez soilik Egurrolaren seme gaztea bezala, hasiera hasieratik, beti, bere sexu orientazioaren aldarria egin zuen gay orientazioa hain zuzen ere, norbaitek oraindik zalantzarik balu. Endika bera Gizarte Harremanen arloan hasi eta hazitakoa zelako edo, lehenbiziko momentutik bere kolaboratzaileen taldean funtsezkoak izan zituen publizista eta prentsa agentearen lanak.
2021
‎Baina gauza bat esango dizuet nire hipotesiaren alde: gaztak eta euskara parekatzea, euskaragatik gaztakoak hartzea bezain tradizio handikoa izan da azken mende pasatxoan, eta ez soilik Idiazabalen. Baita, demagun, nire bizitoki Hendaian ere.
‎Egia da zentzu on horrekin batera bazuela, orobat, halako edertasun handi eta laño bat, ezinezkoa baitzen hari begiratzea atseginik hartu gabe; eta edertasuna fina bazen, ez zen gibelean gelditzen haren mintzoa, ez baitzen erraza asmatzen zer lehenetsi, grazia, edertasuna edo mintzo egoki hura. Baina, ororen gainetik, haren ausartzia handia zen jendeak gehien estimatzen zuena, eta gaztetasunak ez zion ausartzia haren ospea lausotzen; izan ere, jadaneko hainbertze tokitan zuen erakutsia bere antzea, non, ez soilik Espainietan13, baizik Frantzian eta Italian ere estimatuak ziren haren bertute handiak, parte hartu zuen gerla orotan eginahal osoan emana baitzen; eta, haren herrialdea pausuan zegoelarik, toki arrotzetara jotzen zuen gerla bila, non lagunek nahiz etsaiek maite eta estimatzen baitzuten.
‎Ez nuke pertsona oro ikasia izatea nahi, ez eta pertsona ororen parte oro; era berean, ez nuke lurreko akre oro landurik nahi: zati bat laborantzarako izango da, baina zati nagusia larre eta oihan, eta ez soilik berehalako erabilgarritasunari begira, baizik eta urrutiko etorkizun baterako lizuna prestatzeko, landarediaren urteroko usteltzearen bidez.
‎Esan diezadakezue, arriskurik gabe," zentimo bat zure pentsamenduen truke, edo mila txanpon". Batzuetan, gogoratzen zaidanean mekanikariak eta dendariak beren dendetan gelditzen direla ez soilik goiz osoz, ezpada arratsalde osoz ere, haietako asko eserita, hankak gurutzatuta hankak haien gainean esertzeko egin balira bezala, eta ez zutitzeko edo ibiltzeko, pentsatzen dut nolabaiteko mirespena merezi dutela, ez dutelako aspaldi beren buruaz beste egin.
‎Herri bat salbatzen da, ez horrenbeste han bizi diren gizaki zuzenengatik, baizik eta inguratzen duten baso eta zingirengatik. Udalerri bat, goiko aldean oihan primitibo bat mugitzen daukana, eta beheko aldean usteltzen ari den beste oihan primitibo bat halako herri bat aproposa da ekoizteko ez soilik artoa eta patatak, baizik eta poetak eta filosofoak ere, hurrengo garaietarako. Halako lur batean hazi ziren Homero, Konfuzio eta gainerakoak, eta halako basaleku batetik etorri zen otiak eta ezti basatia jaten zituen Erreformatzailea.
2022
‎Zeru lurrak kontra ditinagu, Pauline, ez soilik galarazteko gu biok ezkontzea, ezpada, areago dena, elkar ikustea eta elkarrekin mintzatzea, halakoxe manu zorrotza egin ziguten, izan ere, gure nagusiek, zeinak harro egoten ahal baitira gu bion bihotzak kolpatu izanaz ele bakar batez, halako moduz, ezen gorputzok ezinen bailirateke ilaundu bertzerik egin, eta ongi erakutsi diten horrela ez dutela beren bihotzetan nehoiz sentitu ez amodio... Ongi zekinat beren xedea gutarik bakoitza aberaski esposatzea dela, ez baitakite benetako aberastasuna bozkarioan datzala; baina halako makurra eta nahigabea eragin zidaten, non ezinezkoa baita gogo onez nik haiek sekula zerbitzatzea.
‎" Oreinaren erreporta" ehiza arloko termino bat da: Goizean, ehiza txakur trebatuaren laguntzaz oreina erakarri edo bazterraraziko duen lekaioak aipatu erreporta egiten du, abereari buruz dakien guzia erranez; hala, Saffredentek dio berak eman dezakeela ikusi duenaren berri (eta ez soilik entzueraz dakienarena). (I. O.)
‎Lurraren barrena dominatzen duen eremu ez organikoari Vulcano deitzen badiogu, elkarrekintza sakon bat egon du bi eremuen artean. Gaia Organikoaren teoriaren aurreikuspena da ez soilik Vulcanok Gaiarengan izango duen eragina izugarria izango dela (izan ere duela 250 milioi urte izan zen espezien suntsipen handiena, eta, sumendien eraginaren ondorioa izan zen), baizik eta Gaiak berak ere eragina behar duela izan, geroz eta gehiago, Vulcanorengan. Oso probablea da Gaia izatea eragile garrantzitsu bat plaka tektonikoen mugimenduan, aniztasun geologikoan, kontinenteen dinamikan eta abar...
‎Aurreikuspena da geologoak joango direla Lurreko bizitzarentzat onuragarriak izango diren" kasualitateak" aurkitzen. Are gehiago, aurkikuntza horiek azkartuko lirateke baldin eta zientzialariek galdetuko balukete ez soilik nola eragiten duen Gaiak bizitzak aztertzen duten prozesu geologikotan, baizik eta, batez ere, zertarako erabiltzen du Gaiak prozesu geologiko horiek!
‎Zeren errealitatea da tenperatura eta bestelako parametro asko aldatu direla, geldo, milaka milioi urtetan, termitategia, kurriloa edo baso tropikala bezain forma konplexuak ahalbidetuz. Duela 3.000 milioi urteko baldintzetan ez soilik ez ziren existitzen gaur egun ikusten ditugun forma horiek. Ez lirateke existituko ezta hain konplexuak liratekeen formak, edozein izanik ere forma horiek.
‎Esplikatzen dutena da bere iraunkortasuna, bere egonkortasuna. Aldiz, neodarwinismoak ez soilik ezin du esplikatu hori, baizik eta inplikatuak daudela dioen indarrak azaldu ditugun legeen guztiz kontrakoak dira. Izan ere, neodarwinismoarentzat Izakien arteko elkarrekintzak lehiakorrak dira, hautespen naturala indar sinplifikatzailea da (eta edozein moduz kontserbakorra) baina inoiz ez konplexutasunaren sortzailea.
‎Erregulazio planetarioak ezin izango luke eboluzionatu, hautespen unitatea ez baita biosfera, organismoak baizik. Gaiak behar ditu, ez soilik bere organismoen arteko harreman kooperatiboak, baizik eta, eboluzionatu ahal izateko beste Gaia batzurekin borrokatu, biziraun eta ugaldu luke. Gaia organismoa bada, soilik sor daiteke hautespen naturalatik eta horretarako beste planeta batzurekin luke existentziagatik borrokatu.
‎Izokina errekan gora doa eta bere goi ibarrean erruten du ez soilik bizirauteko, basoa ongarritzeko baizik, izokina harrapatzen duen hartzaren bidez, elikagaiak berziklatuz. Noski, izokinaren portaerak bere espeziearen biziraupenarekin koherente behar du izan, baina Gaiarentzat egiten du" lan".
‎Gaur egun, Tizianoren margo hori Bostongo Isabella Stewart Gardner Museumen dago. Margolariak abilezia handia erakusten du, eta ez soilik, tradizio flandestarrari jarraituz, hondoak eta xehetasun anekdotikoak pintatzean, ezpada emakumezkoaren biluzia islatzean ere. Biluzia sfumato bikainarekin izan da modelatua, eta badirudi argia haragi koloreetatik sortzen dela, gardentasun lausoen bitartez.
‎Agian koldarkeria da txalo egitera bultzatzen dituena, eta ez esker ona. Ez al da horrela izaten beti, ez soilik areto baten barruan, baizik eta baita metaforikoki ezer edo inor txalotzen dugunean ere. Txalo egiten duen
‎Auto txaloaren beste adibide bat Internetek ematen du, jakina, aukera eskaintzen baitu ez soilik pseudonimoen bidez kritika gupidagabeak plazaratzeko, baita norbere lanak inolako mugarik gabe laudatzeko ere. Facebook den ile apaindegi global hori, Twitter den simpsondarren taberna hori, hortxe auto txalotze espazio berriak irratiko musika klasiko kontzertuetako txaloen beharrik gabe.
‎Bi urrats baino ez zeuden sala txikitik George ostatu zaharreko ateraino; haritzezko eskailera zabala kalean amaitzen zen ia; atalasearen eta azken eskailera mailaren artean alfonbra turkiar batentzako beste lekurik ez zegoen, baina espazio txiki hori distiratsuki argiztatua egoten zen arratsero, ez soilik eskailera gaineko argiari eta ostatu izenaren azpiko farol handiari esker, baizik baita tabernako leihoari zerion argitasun goxoagatik ere. Honela, Georgenea ederki iragartzen zen kale hotzetik pasatzen zirenentzat.
2023
‎Haur berezia izan zen Adele betidanik, Siberiatik herrira heldu zen unetik. Ez soilik fisikoki, gainerako beste haurrenengandik ezberdinak ziren hazpegiak zeuzkalako; ez soilik ingurumen guztiz arrotz batean murgildu zutelako haren iritzia galdetu gabe, haur txikiek ez baitute iritzirik, are gutxiago umezurtz badira. Adelen berezitasun nagusia bere izaera barnerakoia izan zen, isila, mesfidatia, hasierako unetik eta betirako.
‎Horien guztien lekuko izan zen Lara, zuzenean, ez soilik Inmaren aitormen atsekabetuen bitartez, izeko Lara baitzen bera eta Adele izeko Lararen aingerutxoa.
‎Zure janzkeragatik izango da, edo hizkeragatik, edo jatean mahai tresnak erabiltzen dituzun moduagatik, baina jendeak" familia onekotzat" hartu zaitu eta ez du kontrako argudiorik onartzen. Agian Madrilen neska andre guztiek, ez soilik familia onekoek, zu bezalakoak direla eta zu bezala jokatzen dutela esaten diet nik, ez dakigula, beste madrildar neskarik ez dugulako ezagutzen. Ez didate kasurik egiten.
‎Franskismo garaiko familia ereduak horrela bere isla zeukan pantailan. Egungo aniztasunaren ikuspegitik pentsaezinak lirateke orduko filmak, baina ez soilik aititarenak, guztiak, amerikarrak ere. Baina hori, egun egin dezakedan hausnarketa bat da.
‎Orduan inork ez zuen horrelakoak aintzat hartzen. Inozoagoak ginen denok orduan, ez soilik hamabost urteko neskatilak. Eta inuzenteagoak ere.
‎Nire gelako neska guztiek, ni bezala Lucíak liluratuta izan zituenak, ez zuten aldi batez beste mintzagairik izan. Haietako baten baino gehiagoren etxean zorioneko aldizkaria erosi zuten eta barruko argazkiak ere ikusi zituztela ziurtatzen zuten, ez soilik azalekoa, eta askoz ere" gogorragoak" zirela. Laster jakingo nuen gezurra zela, neska batzuek beti atentzioaren fokua izateko gezurrak asmatzeko daukaten erraztasunaren beste adibide bat; baina une hartan lehenagotik nekarren jakin mina, irrika bizi bihurtzeko balio izan zuen.
‎Isilean zabaldu nuen eta orduan argitu zitzaidan dena. Bai, dena, ez soilik barruko orrialdetan ezkutaturiko argazkien misterioa, nire senideen eta Lucíaren artean gertatutakoa ere. Aldizkariak inork komentatu ez zidan opari bat baitzekarren:
‎Zergatik ez zidaten halakorik sekula aipatu? Eta urte askotan izan omen zen hori, ez soilik oporraldi batean. Hamar urte inguru bizi izan zela aitita amamaren etxean kalkulatu nuen, jarraian.
‎Eta jendeak aise sinesten zion, eta bigarren Andredena Maria bat balitz bezala hartu eta halako fama ematen zioten, zeren guziek baitzekiten haurra zenetik izan zela hain zuhurra, non ez baitzen haren baitan mundukeriarik batere izan. Eta barur egiten zuen ez soilik Elizak manatu egunetan, ezpada astean barna ere zenbait aldiz bere debozioak eskatu arau, eta elizkizunen bat baldin bazen, ez zen elizatik mugitu ere egiten. Horregatik, hainbertze estimatzen zuen jende guziak haren bizitza, non harat heltzen baitziren denak hango mirakulua ikustera, eta lorios zen zinez haren beztimenda ukitzea erdiesten zuen oro.
‎Eta hark manatu moduan egin zen; ez, ordea, erasia handirik gabe halako gizon onari egiten zitzaion eskandaluaren kariaz. Eta apezak, preso hartu zuten bezain zalu aitortu zuen bere gaiztakeria, eta nola aholkatu zion arrebari erraten zuena erratera, elkarrekin ukana zuten bizitza estaltzeko, eta ez soilik estakuru arin batez, ezpada erakustera emate faltsu batez, zeinaren bidez ohoretsu ageri baitziren jende ororen aitzinean. Eta neskari zin eginarazteko Gure Jainkoaren gorputza hartzeko bezain tzarra nola izan zen erantzuki egin zitzaionean, ihardetsi zuen ez zela bera hain ausarta, eta hartu zuen ogia ez zegoela ez sagaratua eta ez benedikatua10 Eta egin zitzaion erreporta Angulemako kondeari, zeinak galdegin baitzion justiziari zuzena zena egin zezan.
‎Urduri denetan isilik egoten ez dakien horietakoa izaki, nahastuta nauka haren kalamatrikak. Hizketan, halako fintasun bat, ematze itxura nabaritu diot eta ez soilik ahoaren mugimenduan, gauzak eskuez hartzean, begien mugimenduan, baita ibiltzerakoan aldaken jokoan ere. Afari erdi inprobisatu hartarako zizka mizka batzuk prestatzen ari naizen bitartean, saloiko hormatik John and Mable Ringling Museum of Art etik lortu nituen zirkoko fotoen koadroei beha aritu da.
‎Eta kateek zera dute: katebegi guztiak enteratzen dira zure ihesaldiaz, ez soilik zeure inguruan daudenak. Horregatik zekiten denek zeharo hiritartua zegoela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia