Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Aitak erran zion: ‘Rafael, Ucello eta haien parekoa izan nahi baduk, joan hadi, baina ez itzul etxerat pintore kaskar bat bihurturik: ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi... ’ Eta Pedrok ihardetsi zion:
‎Edo hik ere heure anaiaren inkisidorea izan behar ote duk? Munduan ez zagok, ordea, anaiak anaia salatzea baino bekatu larriagorik, eta ez itzul honat Mattini barkamendua galdetu arte!
‎Eta hala akabatu ziren ene umetako urte haiek, zeinetan aitaren aiduru egoiten bainintzen, gogo gogotsuz, hura noiz etorriko; zeren, orain, aldiz, guztiz kontrakoa baitzen ene gutizia, hark etxetik noiz alde eginen... ez itzultzeko!
‎Bortz minutu iraganda, ez nintzen oraino karrikaren buruan. Ibilitakoan gibelat egin eta atariraino itzuli ez itzuli nengoela, motor baten hotsak zauria eragin zion karrika isilari.
2004
‎Nik esan dizut zein eta nolakoa naizen, eta, nirekin atera nahi baduzu, naizen bezala onartu behar nauzu. Beraz, ez itzuli kontu horietara. Zu ere ez zara nik nahiko nukeen bezalakoa, baina horrelaxe nahi zaitut.
2006
‎Maiteagoak behin joan zirenak sekulan ez itzultzeko
2008
‎Ez al zituen beste bi seme ere? Amarenera sekula ez itzultzea erabaki zuen.
‎Beste bat, berehala. Eta berriro altxatu ziren usoak, ez itzultzeko oraingoan. Ho tzak bildu zuen haizea bat batean, ehiza txakurraren zaunka hirugarren tiro batek isildu zuenean.
2009
‎139 Salbuespen bat Erasmo da, Erroma ikusi eta pozik urrundu baita, ahal dela sekula ez itzultzeko: –Roma, vale!, vidi; satis est vidisse; revertar,/ cum leno, meretrix, scurra, cinaedus ero?
2011
‎ikertzera zeramatzana! ...atez baliaturik, enarek etxeetan egiten zituztèn habietara igotzeko ohitura hura baitzuen, enarakumeei hanketarik zinta tipi koloredunak lotzeko, ongi lotu ere, korapilo askaezinetan?, edo letoizko eraztunak jartzeko, edo letoizko eraztunak jartzeko, hurrengo udaberriari begira paratzen zen bitartean, jakiteko ea enara haiek itzuliko zirenetakoak ote ziren, edo Bécquerren poemakoak, hiltzera eta ez itzultzera kondenatuak?
‎–Hemendik irtetean etxera ez itzultzea, dio Mirenek kristalean behera irristatzen diren ur anpuluei begira?, hori izan daiteke egunen zirkulutik irtenbidea. Etxera ezik, beste karrika batzuetara abiatzea izan daiteke gauaren aldera joateko bidea.
‎Kume gehiago izanez gero, errekarako bidea egiten zuten, gehiago ez itzultzeko.
‎Erabakia hartu aurretik, egun txarra izateko zorian oraindik. Ordenagailuan musika zerrenda begiratu dut grinatsu, egunak lehenbailehen konbentzitu behar banindu bezala geratzea merezi zuela mantapera itzuli gabe, ez itzuliko nintzelako, ikasi dut organo boikot egileari horraino eusten,, gosaldu arte, esaten diot neure buruari, funtzionatu ohi dit, normalean ez dut beste eperik jarri behar,, dutxatu arte?, eta denbora baldin badago kantaren batekin hasten naiz; hasieran beti kanta errazen bat, ez dakit, alaia, Have you ever seen the rain?
‎Mutil lagunarena bukatzean, Jasone etxebizitzarekin gelditu zen, nahiago zuen herrira ez itzuli.
‎–Jadanik inork ez zidan sinesten depresioaren kontua, erran zuen?. Zerbait asmatu behar nuen lanera ez itzultzeko.
2012
‎Dasilvak klubeko neoiei begiratu zien. Milena bere herrialdera alde egina zen, sekula ez itzultzeko seguruenik. Manuren hilketarekin nolabait lotu ahal zuen pertsona bakarra desagertua zen.
‎Zilegi bekit irakurlearekin honen zintzo jardutea eta gauzen azalpenean halako askatasunez jokatzeko arrazoi sendoagorik ere banuela aitortzea. Herrialde hartan urtebete ere ez neraman, hango biztanleenganako hain maitasun eta begirune handia nuelarik, giza espeziekoen artera sekula ez itzultzeko eta houyhnhnm miragarri haien artean bertute guztiak miretsiz eta praktikatuz bizitzaren gainerakoa emateko erabaki sendoa hartu nuenean; han ezin nuen biziorako eredurik edo tentaziorik izan. Baina zoriak, nire betiko etsaiak, halakorik ez zegokidala erabaki zuen.
‎lehenengoa, berak esan zuen bezala, senarrari goiz hartantxe egokitu zitzaiolako lhnuwnh. Hitza oso adierazkorra da haien hizkuntzan, baina ez itzultzeko erraza; bere lehen amarengana itzuli esan nahi du. Eta bera lehenago ez iritsi izanaren zergatia zera zen, goizean berandu hil zelarik senarra, luzez egon zela morroiekin hizketan gorpua uzteko leku egokiari buruz; eta gure artean gainerakoak bezain alai portatzen zela ohartu nintzen.
2013
‎Eta norberak nahi duena egin behar duela: gogorik ez bada, Triestera ez itzuli, ezta Gabonen aitzakian ere; bidaiatu; abestu; trenaz gozatu; jan; norbere nazionalitateak asmatu; amarekin ordu erdiko egonaldiak programatu; garaiz iritsi tokietara, edo ez?
‎Aita hil zenean ere aitzakia txar bat jarri zuen tarteko hiletara ez azaltzeko. Igor bera kontziente da aitzakia merkeegia eta txarregia izan zela Internetik gabe zegoela etxean eta hegazkineko txartelak sarean soilik saltzen zituztela, baina aski izan zen Triestera ez itzultzeko. Zertara, eta hileta batera, gainera.
‎Adreiluz eskuz burdinaz, airekoa esekia birakaria altxakorra, eta zutabeduna arkuduna erlaitzduna, baina guk ez dakigu zer den akueduktu bat biaduktu bat, zer den zubi baten poetika. Enborrak ipini ditu josita lekedatuta mihiztatuta, ehun eta gehiago, bestaldea jo eta eskuz harrapatzeko, musuka deitorez, behingoz betiko, polliki joan eta ez itzultzeko, baina oi, zubiak inora ez dira ailegatzen, bidean estropezu egiten dute euren garaiera isilaren kontra, ez dira ausartzen iraultza jotzen, inboluziozaleak dira, eta erdibidean gelditzen dira beti, bidegurutze infinituak marraztuz, itsasoa amaigabea dela sinetsita, thalassa thalassa! beldurrez oihukatuz, eta Versusi bertan behera jausi zaio eraikina, hondarrezkoa urezkoa airezkoa balitz bezala, eskuetan desegin zaio piztiaren hezurdura hatsa anatomia, eta txirbilak ezpainetan dituela lo gelditu da Versus, ihesa ez dela zilegi kantatuz isilduz bihurrituz.
‎–Hoa, eta ez itzul, agindu zidan, nire begiei ihes egin bidenabar.
‎Bere buruari gezurra esan ziola konbentzitzea ez zen, beraz, oso gauza nekeza izan. Uste hori behin gogoan sendoturik, Hertfordshirera berriz ez itzultzeko limurtzea amiñi bateko lana izan zen. Ezin diot neure buruari errurik leporatu horrenbeste egiteagatik.
‎Bennet andereak berdin berdin jarraitzen zuen bere harridura eta deitoreak aireratzen Bingley jaunaren ez itzultzea zela kausa, eta, Elizabethek gauzak zertan ziren ia ia egunero argi azaltzen zion arren, bazirudien andereak ezin izango zuela inoiz saiatzen gutxiagoz ikusi. Elizabeth, bere aldetik, saiatu egiten zen berak sinesten ez zuena amari sinetsaraztera, hau da, Bingley jaunak Janeri erakutsitako begi ona zaletasun arrunt eta pasakor baten ondorioa besterik ez zela izan, eta Jane ikusteari uzteaz batera amatatu zela zaletasun hori; baina, Bennet andereak azalpen hori momentuan baliagarritzat onartzen bazuen ere, Elizabethek egunero azaldu behar izaten zion kontu berbera.
‎Elizabethek erabat gutxietsi zuen Bingley jauna berriro ez itzultzeko kontu hori. Carolineren asmo interesatuen sujerentzia besterik ez zitzaion iruditzen, eta ez zuen inondik ere uste asmo horiek, argiro zein trikimailuz adierazita, besteengandik hain aske zen gazte bati eragin ziezaioketenik.
‎Baina gogoeta mingarri oro uxatzera saiatuko naiz, eta zoriona emango didan horretaz bakarrik pentsatuko dut, hau da, zure maitasunaz eta izeko osaba maiteen onberatasun sendoaz. Bingley andereñoak zer edo zer esan zuen bere neba Netherfieldera inoiz ez itzultzeaz, etxea uzteaz, baina ez gauza segururik. Hobe dugu ez aipatzea.
2014
‎E, Marisa, orduan ez zaukanat arazorik hire etxean lotara geratzeko, ezta? Auzora ez itzultzearren, badakin; bidea ez zaidan gustatzen ordu horietan. Ez dinat enbarazurik egingo?
‎Inoiz ez itzultzeko alde egin zenuen, eta orain, itzuli zarenean, beste bat dago nire lekuan. Heriotzatik gertuegi egondako bat, pertsona bera inoiz izango ez dena.
‎Estepan bidaiatzea neketsua izango zen oso, urratu gabeko bideetan barrena ibiliz gero, baina aukeran nahiago hori tatariarren eskuetan bigarrenez erortzeko arriskuan jartzea baino. Beraz, bide nagusitik ateratzeko proposatu behar zion Nikolasi, eta, bestela ezin bazen, Nizhneudinsk atzean utzi arte hartara berriz ez itzultzeko; baina, behingoan, tiro baten desarra entzun dute eskuin aldean. Bala batek txistu egin eta kibitkaren zaldia zerraldo erori da, buruan joa.
‎Gizonak lepokoa eta baseball txanoa daramatza. Erdi makurturik dabil, aurpegia ez itzultzeko kontuz. Hala ere, Anderrek zerbaiti antzeman dio, eite edo mugitzeko modu bat.
2015
‎Ea konbentzitzen dudan oporren ondotik klasera ez itzultzeko.
‎Ez da galdera erraza. Eskutik oratu nahi dizut, begiak itxi ditzazun nahi dut, dendatik atera eta korrika egin dezagun, nirekin fida zaitezela, urrutira alde egingo dugu, hiriko kale estu itogarriotatik beste norabait, arraildurarik gabeko beste lur batera, sekula ez itzultzeko. Mostradore gainean dauden aldizkari eta kruasanei begiratuko diezu.
‎Ezetz esan diet, nire egun librea zela. Garrasika hasi dira, hildakoek ez dutela erabakitzen noiz hil, eta segituan ez banintzen hilerri zaharrera joaten, ez itzultzeko sekula lanera. Zorriak!
‎geure erabakia hartu, orain gurea delako. Eskertuko nizuke hemendik alde egitea, gehiago ez itzultzea eta enpresatik ere ez agertzea. Eta eraman ezazu zeure?
‎Mutil txikia, mehea eta ondo jantzitakoa zen, itxurari garrantzi handia ematen ziona. Kafe makinara bidali zuen, Harkaitz bulegotik irteten ikusi arte ez itzultzeko aginduarekin.
‎Ezkutatu bakarrik egin ahal dira, edo distira eman, edo faltsutu. Baina joaten dena ez itzultzeko joaten da. Isiltzen denak mutu iraungo du betirako.
‎Besarkada luze bat eman zioten elkarri, eta Germanek malkotan utzi zuen kaiola, atzera inoiz berriro ez itzultzeko.
‎Eta nik zurekin berba egiteko arrazoi bakarra egongo zela: joateaz gain, inoiz ez itzultzeko konbentzitzea.
‎Orain sentimendu bera dauka. Hau da, gainerako kapitainekin batera ez itzultzeko deliberoak auskalo zer ondorio izango duen. Lehena argi dago:
‎Beste mezu askoren artean, magisterio ikasketak bertan behera uzteko agindu omen zion Ama Birjinak, ez itzultzeko Iruñean apopilo zegoen etxe hartara, sinesgabeak zirela eta. Aitak gogor egin omen zion, segitzeko ikasten, eta Kruzek aurrena obeditu ere bai.
‎Eta haizeak mozkortzen zuen poliki, ileak eta ideiak nahastuz. Bidea zen beharbada, etxe aurretik pasa eta gero eta urrunago eraman nahi zuena, inoiz ez itzultzeko.
‎Kontua Parisetik esku hutsik ez itzultzea zen. Men egin nion, beraz, Elosegiren proposamenari.
‎–Adiskideak genituen, lana genuen, etxea erosia genuen eta alabak hemen hazten ari ziren?. Horra hor ez itzultzeko arrazoiak. Senarra zen bereziki bueltatu nahi ez zuena, San Franciscon bizi nahi zuen, lan txukuna baitzeukan baratzezain, Lapurdin ez bezala.
‎Lana, eta dirua, beraz. Langabezian eta epe motzean ezer aurkitzeko esperantzarik gabe zegoen Vasil telefono dei hura jaso zuenean; ni neu ere soldatapeko lanik gabe nengoen etxean; amatasunbaja amaiturik, ordaintzen zidatenagatik ospitaleko postura ez itzultzea erabaki nuen, nahiago bainuen etxean semearen kargu egin.
‎Bi hilabetera haurdun gelditu zen Aliona. Senarrak ez itzultzeko erregutu zion, aitarik gabe hazitako haur batekin aski zutela familian. Zalantzak izan zituen, gelditu ala Chisinaura itzuli, hemen baitzuen farmazia arloan lanik egin, ezta beste ezertan ere, eta ez zen gauza ez gaztelaniaz ez euskaraz hitz egiteko.
‎Omarrek hemengo ekaitz giroa azaltzen die, krisiak gogor jo duela; gauzak ez direla duela 10 urte ziren bezala; ez dagoela lanik, ez hemengoentzat eta gutxiago etorkinentzat; dirua garesti dagoela, oso garesti; kalea gogorra dela; ez dela legezkoa egiten duen lana; ez daukala legez hemen egoteko paperik. Baina eusteko esaten dio aitak, itxoiteko, irauteko; ez itzultzeko oraindik.
2016
‎Presaren presaz abiatu nintzelarik Londresetik, ez zitzaidan burutik pasa ere egin Frantziarekin gerran geundenik; eta Doverrera iritsi eta nire antiojoekin Boulognez haragoko mendixkei so egin ez nien arte, ez zitzaidan halako ideiarik otu; eta gerran egoteak zekarren ondorioa ere ez, hau da, ez zegoela pasaporterik gabe haraino iristerik. Kale baten bukaeraraino baldin banoa, gorroto izugarria diot abian jarri naizenean baino jakintsuago ez itzultzeari; eta nola hau baitzen nire jakinduria emendatzeko bizitzan inoiz egin izan nituen ahaleginetan handienetako bat, pentsatze hutsa ere ezin nuen eraman; beraz, Count de**** k pakebotea alokatua zuela entzunik, erregu egin nion bere suitean har nintzan. Kondeak pixka bat ezagutzen ninduenez, eragozpen gutxi jarri zuen edo batere ez; soilik esan zuen bere lagundu nahia ez zela Calais baino harago helduko, izan ere Parisera itzuli beharra baitzeukan Bruselarako bidea harturik; haatik, behin eta Calais igarorik, Parisera irits nintekeela geldialdirik gabe; baina Parisen lagunak hartu nituela eta bakar bakarrik moldatu.
‎Benetan esaten dizut: beldur ez banintz familiaren esamesak pizteko, zer dela-eta, nolatan eta horrela, eskatuko nizuke baita sekula ez itzultzeko ere: sekula ere ez.
‎Hasi berriro ikasten, egin ezazu zerbait, has zaitez eskola pribatuak ematen beharbada, eskari handia dagoela entzun dut eta... Eta ez itzuli. Hala dagokio, gehiago gainera, gizona denari.
‎Beste hau ere bazioen lehengusinak: Galiziara inoiz ez itzultzeko erabaki tinkoa hartua zuela, beti uste izan baitzuen herri honek ez zuela tratatu berak merezi bezala. Behin betiko agurtzat jo behar genuen, beraz, gutun hura.
‎–Ospa hemendik, erran zion?. Alde hemendik eta ez itzuli.
‎Antso Jakitun eta Madril hiribideak alderik alde zeharkatu ondoren non gelditu behar zuen esan zion Xabierrek taxilariari, etxeko giltzak Josebaren poltsikoetan bilatzen zituen bitartean. Gelditu zirenean, zerbitzuagatik zenbat zor zion galdetu eta prezioa entzun ostean berrogei euro eman zizkion, txanponik ez itzultzeko esanez. Taxilariak, bere autotik irtenda, Joseba ateratzen lagundu zion, baina gutxi gorabehera zutik eta lagunarengan bermatuta gelditzea lortu ostean, biak bertan abandonatu, bere autora itzuli eta ziztu bizian alde egin zuen handik.
2017
‎Gorputza izoztuta bezala geratu zitzaidan, mugitu ezinik, ikaratuta. Cesarrek behin eta berriz esaten zidan alde egiteko eta etxe hartara ez itzultzeko. Korrika hasi nintzen halako batean, nora joan ez nekiela.
‎Irakurtzen ez nekienez, ezin nuen jakin zer zioten baina polizia beren atzetik ibiliko zela pentsatu nuen. Hala, Montealegre familaren etxera berriz ez itzultzea erabaki nuen eta plantazioan lanean hasi nintzen berriz. Oso gogorrak egin zitzaizkidan ondorengo egunak, eta asteak eman nituen ondo lo egin ezinik, Santiagoren gorpuaren irudia buruan nuela.
‎Are gehiago, lehengusu batek sekulako jipoiak eman zizkion. . Berriz ere ez itzultzeko esan zidaten, bestela tiro bat emango zidatela. Txakur bat banintz bezala bota ninduten etxetik?, adierazi du mutilak.
‎–Jamais de la vie! Zuek ez itzultzeko kapazak.
‎ari zela,, ez Espainiarentzat?. Covite biktimen elkarteak Manikkalingami, Kasrilsi eta Maccaberi iradoki zien gehiago ez itzultzeko Espainiako Estatura. Powell etorri zen otsailaren 26an, baina bilera pribatu batzuk egitera:
‎Ez zegoen beste biderik. Iparraldera joan, Tximu aurkitu eta ez itzultzeko esango zion, gera zedila han Iparraldeko babesean.
‎Maiteagoak behin joan zirenak sekulan ez itzultzeko
2018
‎–Bazter eder ederrez josia dago inguru hau. Bide batez, Andrews jauna, sentitzen dut oraindik zure zerra ez itzuli izana.
‎bere bulegokoa ziur utzi nuela irekita, gertatutakoaz jabe zedin. Leku horretara berriro ez itzultzeko deliberoa hartuta neukan, eta, jakina, baita Edurne ez ikustekoa ere. Ezin nuen imajinatu ze azalpen eman ahal izango zidakeen, horretarako azalpenik baldin bazegoen, baina ez nuen entzuteko asmorik, eta are gutxiago ulertzen saiatzekoa.
2019
‎Zalantza egiten dut, euripean, nagoen moduan, bustirik? bira eman, etxera itzuli ez itzuli, poema hori idaztera. Berez, poemako pertsonaia bezala, bilatzen ari naizen inspirazioak ni neu aurkitu nau.
‎Absentzia bera ere presentzia bilakatzen duen amodiozko hordialdi fidakorra igarotakoan, ordea, arranguraren tormentuak batzen zaizkio absentziaren hutsari: gerta liteke gizona inoiz ez itzultzea. Ezagutu nuen emakume batek zur eta lur hartzen zuen maitalea elkartzen ziren bakoitzean.
‎Eta zergatik galdetzen bazion: . Aukerakoa duzu ez itzultzea; zure zain nagoenean, beti irudipena dut ez zaitudala gehiago ikusiko?. Batez ere, maitatzeari utz diezaioke:
‎Mehatxua? Etxera berriz ez itzultzeko grinaz alde egin nuela nabarmendu zidaten oroitzapenek. Eta amak erdeinuz leporatu zidana, higuinaren higuinez aipatzerik ere izan ez zuena eta garrasika ukatu niona, egia bilakatu zela gau hartan hotelean, nik neronek hala nahi izan nuelako.
‎Oroimen galduen lanbro horietan, egun batean, lehen itsasontzia hartu zuten gazte batzuek mundu berriak ezagutzera joateko. Duela laurehun urte gutxienez, bostehun agian, atera ziren itsasora berriz ez itzultzeko. Desagertutzat, hiltzat eman zituzten, itsasoak eta hango munstro ikaragarriek irentsiko zituzten.
‎Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu, Maria Sara doktorea gogoratu du bat batean, bera zain egongo da, orain taxia hartuta baizik ez da iritsiko, bizitza horrelako luxuzko gastuetarako ez egon arren, deabruak eraman dezala txakurra, ni hemen samariar onarena egiten, ia segurua da ez nintzela etxera janari bila itzuliko Escadinhas de S. Crispimen janari eske zegoena atso bat izan balitz, tira, atso bat izan balitz agian bai, baina agure bat izan balitz, ezetz egingo nuke apustu, interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna, baldin eta horretaz mintzatzen ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela, uneko osasunaren arabera, umorearen arabera, ontasuna, konparazio txar bat eginez, elastiko bat bezalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da, ez baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur eme askeez gozatzen du, baina gutxi gozatuko du ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen. ...zen ari zen, bera barruan zegoen, bera gizonen erresumako kidea zen, ez txakurrenekoa, eta Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen ahal zen nahi edo behar zuen bakoitzean, oraintxe bertan demostratzen ari den bezala, orain badoa argitaletxera zuzentzaileen ardura duen Maria Sara doktorearekin mintzatzera, poesia liburuaren behin betiko probak ematera doa, eta gero agian erabakiko du etxera zuzenean ez itzultzea, liburu bat bukatu du, kasik liburu itxura ez duen arren, hain meharra denez, beraz, horrelakoetan egiten duena egingo du, jatetxean bazkalduko du, zinemara joango da, nahiz eta litekeena izan hori bezalako egitarau handia betetzeko adina diru gainean ez edukitzea, kontuak ateratzen ditu buruz, taxiaren kontagailua, diru zorroan zenbat edukiko duen gogoratu nahi du, aritmetika hauetan d...
‎Zer idatziko dut ez da galdera bakarra, laster bururatu zitzaion beste bat, bigarren hau ere premiazkoa, hain premiazkoa non bat bateko efektu erreflexu bezala ez hartzea ia ezinezkoa baita, baina zuhurtziak agintzen du lehen galdu garen eztabaidara ez itzultzea, eskatuko zuena, behin eta berriz kontzeptu nahasketetan ez erortzeko, harreman min, funtsezkoen eta harreman garrantzirik gabekoen artean bereiztea, hori gutxienez, benetan garrantzizkoa dena da jakitea Raimundo Silvak, Zer idatziko dut galdetu ondoren, Nondik hasiko naiz galdetu zuela. Balirudike bi galderetatik lehena dela garrantzizkoena, horrek erabakiko dituelako ondorengo idatziaren helburuak eta ikasgaiak, baina Raimundo Silvak Portugaleko Historia bat idazteko bezain atzera joan nahi ez zuenez, eta joan ezin zenez, historia hura, bestalde, zorionez laburra izango zen arren, urte gutxi lehenago hasi zelako eta bere muga, esan den bezala, Lisboako Setioa izango zelako, eta gurutzatuek erregearen eskaerari Ezetz erantzun zioten unean hasiko zen historiak narrazio eremu zinez murritza izango zuenez, bigarren galdera bilakatzen da gertakarien eta kronologiaren erreferentzia ezinbesteko, hau da, herri xehearen hitzak erabiliz, Nondik arraio helduko diot galdetzea bezala litzateke.
2020
‎Egia da. Epaileak, 2004ko martxoaren 31ko behin behineko largespenaren autoan, hauxe dio, hitzez hitz. Barkatuko ahal didazue ez itzultzea, baina uste dut hitzez hitzekoa oso garrantzizkoa dela hemen, inork ez dezan pentsa itzulpenaren akats bat denik:
‎" Galdera – Arrazoirik al daukazu Espainiara ez itzultzeko. Ezin zara itzuli edo ez duzu nahi?
‎Atean bi danbateko jo nituen ukabilaz, eta hamarreraino kontatu arte itxarongo nuela esan nion neure buruari. Tarte horretan inork erantzuten ez bazuen, jauzi batean jaitsiko nituela eskailerak, berriz inoiz ez itzultzeko.
‎–Hobe dun bazter horietara ez itzuli, hemen hobe zainduko haut. Eta emanen dinat nik paga.
‎Parisera bisitan ere bakoitza bere aldetik joanak zitzaizkion. Eta saltsa horietan gehiegi ez sartzeko erabaki zuen uda arte Donibane Lohizunera ez itzultzea.
‎Ikustera ere ez zaio beste inor joaten. Martinen heriotzaren ondoren, noizbehinka etxera bisitan joaten hasi zitzaionean, konturatu zen senide guztiek bertan behera utzita zeukatela, eta Teresa bera ere egon zen behin baino gehiagotan ez itzultzekotan. Josebak esan zion bezala, bazirudien atsegin hartzen zuela Matilderen arbuioa jasoz.
2021
‎Hango eguneroko bizimodua aztoragarria egingo zitzaion, ziur. Sekula ez itzultzeko ateratzen zituztenak eta!
‎Eta ate hori berriro eskaintzen bazait, zin dagit, sartu egingo naiz, ihesi presio suhar honetatik, banitatearen distira lehor honetatik, hutsalkeria neketsu hauetatik. Alde egin eta inoiz ez itzuli. Oraingoan bertan geratuko naiz...
‎Mise en abyme sublimea izan zen. Abismora hondoratu inoiz ez itzultzeko.
2022
‎Lau urtez izugarrizko torturak jasanda ere inolako erakunderekin harremanik izatea ukatu zuen arren, ohi bezala Jainkoarekiko etsaitasuna leporatuta urkatu zuten. Kurdistanen erabateko greba izan zen biharamunean; Teheranek, hiletak omenaldi ez bihurtzeko, gorpurik ez itzultzea erabaki zuen. Kamangar eskolako haurrekin agertzen ziren irudiak mundu osora zabaldu ziren, baita hark espetxetik bidalitako eta ezkutuan aterarazitako mezua ere:
‎Psikologiaren ikuspegitik, Edipo aurreko amarekiko identifikaziora ez itzultzeko defentsa da maskulinitatea. Gilmoreren arabera, hori guztia egia da kultura gehienetan, baina badira zenbait salbuespen, Tahitin eta Malaysiako semai jendeen artean, non maskulinitate eredu lasai eta" pasiboagoak" dituzten52.
‎Askok ez zuten nahiko. Tarteka etorriko zen norbait, gero ez itzultzeko. Beraz, giltzarrapo gehiago jarriko nizkion nire etxeari.
‎Joseba astean birritan etortzen zen umeekin egotera, eta bi asteburutik batean, baina gaurik gabe. Umeak garaiz ez itzultzen hasi zen, gauetan berekin atxikitzen. Bankuko kontu guztiak hustu zituen.
‎Garai hartan, aldizkarira ez itzultzea erabaki berri nuenean, Andrea Libaren artikulu bat irakurri nuen bertan: " ¿ La huelga de vientres pa’ cuando?" 4 Ama feminista/ subertsibo/ kuir/ bolloen gaindosiarekin gogaitua, amatasunaren aurkako diskurtso feministen nostalgia adierazi zuen kazetari gazteak.
‎Oierri begiratu gabe ahoskatu zituen hitzak Ainarak. Ondoren, zutik jarri eta egongelatik atera zen berriro ez itzultzeko.
‎Gelako sabaira begira, Lidek orain ulertzen du aitaren tema: agian irratira diskoa ez itzultzeko nekea eta lankideren bat autoan harekin igotzen zen aldiro pasatu behar izaten zuen beldurra ez ziren ebatsirikoa itzultzeko ausardia faltagatik bakarrik. Entzungailuak bi beharrietan jarririk, barneraino sartzen da melodia.
‎Odéon hoteletik atera da Paula, hologramari berriz begiratu gabe, lasai asko, bertara sekula ez itzultzeko konbentzimenduarekin.
‎Jose Maria Salaberria kaletik biratu eta institutuaren eraikina ikustean, Gobernu Zibila izandakoaren molearen parean, gogoratu naiz etxean utzi ditudala fanzineak, nire estudio ohiaren zoruan. Autoa semaforoan gelditu, eta itzuli ez itzuli egon naiz une batez.
‎–Gustatu ez bazitzaian ez itzuli hi ere –baratzearen jabeak, lagunekin sutzen hasirik.
‎Baserriko hamaika oroitzapen zituen Eñautek, guztiak onak. Horregatik, nahiago izan zuen, amona zendu eta gero, bertara ez itzuli. Gaztelua erreginarik gabe ikusteak oroitzapen horien perfektutasuna apurtuko zion beldur zen.
‎Behatxulotik atarian inor ez zebilela ziurtatu, eta kalera irten ziren. Bi egun zeramatzaten etxe horretan, eta hoberena bertara ez itzultzea zela erabaki zuen. Igonek esan bezala, etxe alboko kale izkina hartu eta bi metrora topatu zuten taberna.
‎Zoaz! Eta ez itzuli inoiz.
ez itzultzeko, etsi egin dutela,
2023
‎Bere amak iraganean egin zuen antzera, Elgetatik hanka egingo zuen sekula santan ez itzultzeko. Metropoli erraldoi batera joango zen.
‎Badakizu zer eskertuko dizudan benetan, Iban? Taxi bat eskatzea etxera oinez ez itzuli behar izateko, badiaren erdian eztanda egingo dut bestela.
‎–Markosi surfa hainbeste gustatuta, ez litzateke bidezkoa kostaldera inoiz ez itzultzea ere –esan dio Arantxak senarrari Lima autoan sartu denean.
‎Théodore Aljerren, bere enpresaren egoitzetako batean zegoela gertatu zen atxiloketa. Handik igorri zion gutunean azaldu zuen" zer gerta ere" erabaki zuela Aljerretik ez itzultzea. Camillek Hubert iloba zaindu zuen, atxiloketatik gerla bukatu arteko hilabeteetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia