2015
|
|
Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. Arrazoi handiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei
|
ez
zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiag...
|
|
Apaltasun gutxikotzat dute eta besteei irakatsi nahirik ari dena bezala, haiengandik ikasi beharrean, batez ere emakumea bada. Hemen da gaitzetsi beharra, eta arrazoiz, gainera?, ez dakitelako zer oldarrek mugitzen duen; eta batzuetan ezin du egin, ezta maite dituenei eta bizitzako kartzelatik libre ikusi nahi dituenei begiak zabaldu gabe jarraitu ere, kartzela baino gutxiago
|
ez
baiteritzo bera sarturik egon denari.
|
|
Baina gu trebetasunezeta kontuz indar guztiekin ahaleginak egiten ez ohitzea Gizatasun guztiz santu hau beti geure aurrean izateko, eta Jaunak nahi beza beti izatea?, honi, diot,
|
ez
deritzot ongi eta, esaten dutenez, arima airean izatea deritzot; izan ere, euskarririk ez duela dirudi, Jainkoz betea dabilela iruditzen bazaio ere. Gauza handia da, bizi garen eta gizakiak garen bitartean, giza euskarria izatea, hau baita nik diodan beste eragozpena.
|
|
7 Kalte handia egin zidan gorputzeko begiekin izan ezik ezin ikus daitekeela ezer uste izateak, eta deabruak lagundu zidan hala sinets nezan eta ulertarazten ezinezkoa zela eta burura etorriko zitzaidala eta deabrua izan zitekeela eta honelako gauzak, beti gelditzen baitzitzaidan barruan Jainkoa zelako ustea eta ez zela burutazioa. ..., gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela;
|
ez
neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero, izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
|
|
Harekin harremanak izan arte, hamalau urte izango nituen, eta uste dut gehiago (nirekin adiskide harremanak izateko, diot? eta bere gauzen berri niri emateko),
|
ez
deritzat Jainkoa bekatu astunez utzi nuenik, ezta Jainkoaren beldurra galdu nuenik ere, ohorearena handiagoa bazen ere. Honek hura guztiz ez galtzeko indarra izan zuen, eta horretan munduko ezerk ez ninduela aldaraziko iruditzen zitzaidan, eta ez zela munduko pertsona maitasunik ere horretan etsiaraziko ninduenik.
|
|
27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela
|
ez
baderitzo; eta egundo ez dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
|
|
Nik oso kontuan hartu nuen berorren aitatasunean ikusi dudan borondatea eta honela, ongi pentsatu eta komentatu ondoren, hauxe erantzun dut. Berorren aitatasunak ongi
|
ez
baderitza, aditzera eman biezat; eta kontuan izan beza, nire borondatez, lehendik pobretasunean fundatuak dauden etxeak ez nituzke errentarekin ikusi nahi.
|
|
Nire aita eroraraziko duena erosiko den beldur naiz soilik; beste horretatik, berriz, txikitxoa denez gero, ez zait axola hainbeste erortzen bada. Ezta
|
ez
deritzat ongi abitua hartzean komentuari utziko ez dion abere baten gainean joateari. Ikus beza berorren aitatasunak guztian hoberena izan daitekeena, eta ez bedi izan lotsatia, horrek jota uzten bainau.
|
|
Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot. Eta eragozpenen bat balego ere, nahiko da hitzarmena eginik egotea; izan ere,
|
ez
deritzagu hain ongi gurekin zuten hitzarmena hautsi dutenei. Salamancako zaldunei, haiek imita ditzagun.
|
|
12 Beste gauza on bat. Ez didala joateko agintzen, dio, eta
|
ez
deritzala ongi ni joatea, eta hoberena deritzadana egin dezadala. Bai perfekzio handia nire iritzia berorren aitatasunarena baino hobea dela nik uste izatea!
|
|
3 Ahaztu aurretik:
|
ez
deritzat ongi ahizpa hauek otoitzaz idazteari, komeni ez diren gauza asko daudelako, adierazi nahi nituzkeenak. Jakin beza, denbora alferrik emateaz eta arima aske ibiltzeko enbarazuaz gainera, irudipen ugari sor daitezkeela.
|
|
2 Beroriek orain Burgosen daudenez gero,
|
ez
deritzat ongi, berorrek nahi badu, horri gar guztia eman gabe uzteari, Jainkoak halakoa ematen baitio emakume horri, Katalina andereari. Beharbada, misterioren bat dago.
|
|
3 Ahizpa Marianari dagokionez, nik bere mailan profesa egin dezala nahi nuke; eta salmoak esaten badaki eta gainerako gauzetan arretaz badago, badakit nik betetzen duela (jakintsuen iritzia kontuan harturik egin diren beste profesa batzuetan ikusita), eta hala jakinarazten diot monasterioko buruari, berorrek besterik
|
ez
baderitza; eta besterik baderitza, ni berorrek agindu dezanera makurtzen naiz.
|
|
Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten ez badu ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik
|
ez
baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
Eta sinets biezat egia hau (eta ni hil banendi, ez beza ahantz), deabruak ez duela nahi itxituran dagoen jenderik, bere iritzira gauza bat egin daitekeenean izan ezik. Honetaz gauza asko daude esateko; izan ere, nik gure aita jeneralaren baimena badut ere, norbaiti klima kaltegarri zaionean beste batera alda dadin eskatu bainion, gero eragozpen handiak ikusi ditut, eta Ordenaren onerako izan ezik,
|
ez
deritzat onar daitekeenik. Alderantziz, hobe da batzuk hil daitezen, guztiei kalte egitea baino.
|
|
2 Pena eman dit berorren gaitzak, eta une jakinetan purga hartze horri
|
ez
deritzat ongi. Eman biezat bere osasunaren berri.
|
|
Jainkoak gorde beza, berorren aldetik ez baitu ezer galduko etxeak. Berorrek asko zuritzen du, eta
|
ez
deritzat gaizki berorren, guztian, aitaren ofizioa egiteari, hori eta gehiago zor baitie berorrek mojei; izan ere, gauza handiak esaten dizkidate berorretaz. Azken batean, arima onak dira, eta une batzuetan deabruak kezkarazten baditu ere, Jainkoak ez ditu bere eskutik uzten.
|
|
Eta
|
ez
deritzo bidezkoa denik gutaz gaizki pentsatzea, gehitzen du lehen idazketak, eta honela amaitzen du: Oi,. Jainkoarren?
|
|
Apala den mojari ez zaio asko axola profesaduna ez izatea; badaki ona bada, ez dutela botako; bestela zergatik egin nahi dio kalte Kristoren elkarte honi? Eta
|
ez
deritzot ona ez izatea banitatezko gauzari, Jainkoaren laguntzaz etxe honetatik urrun egongo dela uste baitut; ona ez izatea hilduraturik ez egoteari deritzot, munduko gauzei eta esan ditudan gauzetan bere buruari loturik egoteari. Eta benetan hori bere baitan ikusten duenak sinets diezadala eta ez dezala profesarik egin, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainkoak nahi dezala beste bat han ez izatea, horretarako motibo ugari direlako beragan; eta, beharbada, ez etxekoek eta ez berak ez dituzte horiek ulertuko nik ulertuak ditudan bezain ongi.
|
|
8 Eta Zurekin, ene Senar maitea, gizonekin baino ardura gutxiago izan behar ote dute gauza guztietan? Haiek
|
ez
baderitzote honi ongi, utz diezaietela bakean zure emazteei, Zurekin egin behar baitute bizitza. Egia da bizitza ona dela.
|