Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2017
‎Ekuadorko herri hizkeran, gai batetik iheska edo halako zera gogoko ez duenean, ez ikusiarena egiten dion pertsona adierazteko erabiltzen da.
ez ikusia egiten dutenak.
2018
‎Ikasgelatik irten zure ikasleekin batera. Ikasgelatik irten eta hizkuntza bizi kanpoan, hitz egiten eta mespretxatzen duen jendearekin, ikasten eta ez ikusiarena egiten duen jendearekin, eraiki eta suntsitzen duen jendearekin. Bidaia bakoitza aurrera egindako pausoa da, beti.
‎Elefanteak ugari ditugu hemen. Etxea elefantez josia dugu eta, askok ikusi bai, baina ez ikusiarena egiten dugu. Lehentasun gehiegiren beharra du euskararen normalizazioak lehentasunak lehentasun izan daitezen, dena baita garrantzitsua.
2019
‎Egin zuen zerbait harbeltxoan eta eskuarekin estali. Neskak hasieran ez ikusia egiten zion. Baina ez luzaroan.
‎Onena, pentsatu zuen Martxelok, une batez gelditzea izango zen, itxoitea eta gero ez ikusiarena egitea. Lipar batez nahikoa da gizakien hutsalkeriak izerdi eta neke piloak lortutako bakea zapuzteko, lehen euri tantak hondartza eguna zapuzten duen bezain azkar.
‎Handik aurrera bide horretatik abiatu ginen, gure lauburu biribildu guztiak eskuin alderantz orientatuz. Hala ere, zenbait hilobi eta etxetako lauburu karratuak eta ezker alderanzkoak ikusterakoan kezka eta zalantza pizten zitzaizkigun gure baitan, baina ez ikusiarena eginez, aurrera jarraitzen genuen geurearekin. Beraiek beraiena eta guk gurea, bai horixe!
‎Zer ziren hamar urte bizitzaren handitasunean. Tristeziak bere borondatearen kontra alkandora jarriko ziolakoan, bertakoen begiradei ez ikusiarena eginez kanpora atera zen. Eskailburuan aurre aldeko karrika aire artega eta astunez behatu zuen.
2020
‎Euskal zinemari bere neurriko laguntza zor zitzaion, izan ere, Euskal Telebista zorretan zegoen bertako zinemarekin zeren, jakina genuenez, europar legediak tokian tokiko ekoizpenetan inbertitzeko agintzen zuena ere ez zuen betetzen EITBk, eta haren berezko bermatzailea izan lukeen Eusko Jaurlaritzak bere menpeko erakunde hori egitera behartu beharrean ez ikusiarena egiteaz aparte, ez zuen beste motatako irtenbiderik ematen.
‎Penagarria zegoen. Izeba Sallyk ez ikusiarena egiteko esan zigun ahopetik, bestela haserretu egingo zela eta. Agure gaixoa batzuetan lotan ere etxean zehar ibiltzen omen zen.
‎Nik ere bai. Horregatik pentsatu diat onena ez ikustearena egitea zela.
‎Egiazki maite ninduen, ordea; oraindik maite ote nauen ez dakit. Eta nik ez ikusia egin ohi nion huni, seriotan ere ez nuen hartzen. Izutiegia zitzaidan, errespetu haundiegiz zidan, maiteminduegi atxeman uste nuen; eta ez nuen nik maite.
2021
‎Baina, denborarekin, azaleratzen hasi zen estaltzeko hain zaila zena, halako moduz non senarra egia susmatzen hasi eta zelatan jarri baitzen, harik eta susmoa ia segurtatzera heldu zen arte. Ordea, berak ohartu zelako alegia egiten baldin bazuen laido egiten ari zitzaion hark kalte handiagorik eginen zion beldurrez, ez ikusiarena egitea deliberatu zuen; izan ere, hobe zuen bizirik irautea, mutur salda batzuk gorabehera, bereganako batere maitasunik ez zuen emazteki harengatik bizia menturatzea baino. Nolanahi ere, erabaki zuen ordaina ematea, posible bazen behintzat; eta jakitun emaztekiak, maiz, amodioak baino gehiago mugiarazten dituela hisiak, bihotz handi eta onekoen kasuan, batik bat, ausartu zen egun batez Erreginarengana jotzen, eta adierazi zion gupida zuela, ikusirik senarrak ez zuela berak merezi zuen moduan maite.
‎Eskuan Karloxi kendutako ileak zeramatzan, eta nire harridurarako izozkailuan sartu zituen bertan zituen beste gauza askoren artean. Nik ez ikusiarena egin nuen. Hurrengo egunean aguazilak etorri ziren eta Mari Inex deklaratzera eraman zuten herriko auzitegira.
2022
‎Jaso nuenean, lehen inpultsoa izan nuen ez ikusiarena egitea. Etor litekeen edozein zigorri ere beso zabalik:
‎Halako batean, Felipe Gonzalez agertu zen telebistako irudietan. Telesurreko esatariak, ordura arte agertutako ezagun eta agintari guztien izen deiturak ematen ziharduenak, ez ikusiarena egin zuen, eta isilune nabarmen batez aipatu zuen nor zen kamerak erakusten zuen gizona. Venezuelako egungo establishmenta eta Gonzalez jauna ez daude eztitan preseski aspaldion, eztitan ez daudenez.
‎Ongi dakizu, ezen, haurra nintzela oraino, ene gurasoek zu baino aberatsagoa eta etxe hobekoa zen norbaitekin esposatu nahi nindutela, baina ezin izan zutela horretarako ene adostasunik lortu ezagutu zintudan unetik; izan ere, haien iritzia gorabehera, fermuki eutsi nion zu ukaiteko nahikariari, zure pobreziari eta haien erasiei kasu eman gabe. Eta ezin duzu ez ikusiarena egin orain arte eman didazun tratuaren aitzinean, ongi dakizu nola maitatu eta estimatu nauzun; hainbertze atsekabe eta nahigabe sortu dizkit horrek, ezen, jarri zenidan damaren laguntzagatik izan ez balitz, etsia harturik izanen bainintzateke. Baina hondarrean, ikusirik ene burua heldurik eta zuk ez bertze guziek edertzat hartzen nindutela, hain biziki hasi nintzen sentitzen egin zenidan kaltea, ezen zureganako amodioa herra bilakatu baitzen, eta zuri obeditzeko desira mendekua hartzeko nahi.
‎Ene anderea, apezak eskutan duen Horrek zigor nazala ez bada egia zuhaur zarela ene heriotzaren kausa, zeren, zurekin mintzatzeko bideak oro kentzen badizkidazu ere, ezin baituzu ene nahiaren ez ikusia egin, egiak nahikoa argi deklaratzen dizu-eta nolakoa den hura, ene begi hits eta ene aurpegi hil honen bitartez.
‎Neodarwinismoa zientziaren teoria bat gehiago bezala hartzen duen fisiko bati, sinistezina egingo litzaioke ikustea nola biologoek hain teoria zaharrari ñabardurak egitearekin konformatzen diren eta nolatan ez diren saiatzen teoria hori gainditzen. Zientzialari bat harrituko zen ikusiz, proposaturiko edozein teoriari, neodarwinismoarekin kontraesanean dagoelako edota guztiz desberdina delako, horregatik ez ikusiarena egin zaiola, edota besterik gabe, teoria berri horren aurka erasoka aritzea. Hori izan zen Lovelock en hasierako Gaia hipotesiarekin gertatu zena:
‎Eta horrela balitz, zertarako ez badiogu ezeri zentzurik bilatzen? Zer axola, zertarako dena, baldin eta unibertsoak ez ikusiarena egiten badigu, ez badugu inolako oinarririk aurkitzen traszendentziarako?
‎emakume zuriak aurpegi hagitz serioa zuen, umore zantzurik eta makillajerik gabekoa, eta gizon beltzak santujale egonarritsua zirudien, aterik ate doazen Jehovaren Lekuko horietako bat bezala, atea muturrean ixten dioten aldiro irribarrez erantzuten duena. Ugandarrari, berriz, higuina hartu zion aireportuan bertan, eta are gehiago orain Edwarden galderei ematen zien erantzun lausengarriengatik eta Edwardekin soilik mintzatzeko eta beste partaideei ez ikusia egiteko aurrerantz makurtzeko zuen moduagatik. Gainerakoek, berriz, ez zioten ia hitz egiten.
‎Labur esanda, bere eginkizunak hiru adar zituela ulertzen zuen: ekartzen ziotena jasotzea, ordaintzea, eta, inolako krimen zantzurik bazen, ez ikusiarena egitea.
2023
‎Oberman en iritziz Luterok nahaste emozionala eduki zezakeen, baina gehiegi lanpetua ere bazegoen eta garaiko presio asko eraman behar izan zituen (Oberman, 1992). Oberman ek ez zituen kontuan hartzen Luterok bizi izandako depresioak; haien aurrean ez ikusiarena egiten zuen. Pentsatu ere ez zuen pentsatzen Luteroren diagnostiko psikiatriko modernorik (Erikson en azterketa baino aurreratuagorik) egin zitekeenik.
‎Jaskok besterik pentsatzen du; haren iritziz, Luterok jasan zituen barne herstura, obsesio eta depresioak esan nahi dute hark gaixotasun mentala pairatu zuela eta gaixotasun mental horrek funtzio esanguratsua bete zuela Luteroren ekarpen teologikoetan; Luterok erlijioaren eta teologiaren munduan egindako ekarpenak estuki loturik zeuden haren gaixotasun mentalarekin. Jaskoren iritziz, Obermanek ez zuen seriotan hartzen Luteroren gaixotasun psikologiko; ez zituen kontuan hartzen Luterok bizi izandako depresioak; haien aurrean ez ikusiarena egiten zuen (Jasko, 2014; Oberman, 1992).
‎Anja orpoz orpo dabilkiola. Baina ez ikusiarena egin du. Esparruko azken sailerantz jo du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia