Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 239

2000
‎Eta oroitzen dut, halaber, nola bazkari afarietako solasetan ama adi egoiten zen, gogotsu eta gogoetatsu, noiz eta osaba Joanikot eta prezeptore jaun Marcel mintzatzen baitziren honetaz eta hartaz —diskrezionez eta kortesia osoz, beti ere, amaren aitzinean—, haienganik zer edo zer ikas zezakeelakoan, zientziaz edo filosofiaz... ...en baitzen gauzak okertu zirenean, eta urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat, igartzen zitzaiona, batik bat, osaba Joanikoten aitzinean —nahiz eta orduan ere osaba Joanikot zèn bezalakoa zen, eta jende guztiarekin ibiltzen zen, eta ume handi bat bezalakoa zen—, halako suertez, non baitzirudien ezen ama bekatutxo haiek barkatzeko disposizionean zegoela, edo ez ikusi egiteko bederen, osabari baina ez bertze nehori. Eta ulertzekoa zen:
2003
‎Eta, guri hurbilago oraino, 1936an, Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneral errebelatuk Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz.
‎Bitik bat ez ezik, gehiago baitziren Patxirekin bat zetozenak, honek don Esteberen sermoiari aurre egin zionetik. Eta ez ikusiarena egitea, itsuen edo ergelen jokoa egitea zen.
2004
‎5) Euskal eskolarik gabe euskera hil egingo da. Euskaltzaindiak ezin dizaioke huni luzaroago ez ikusia egin, gauza jakiña baita. Biltzar Nagusiak, beraz, eta handiro, eskabide berbera egingo die Madrille’ko eta Parise’ko Gobernuai, bi puntutan:
‎Suomitar langilleria horrek, ezertarako eskubiderik gabe, hirian bi aldiz atzerritar (finlandiarrei buruz eta errusitarrei buruz), guztiz zapaldurik eta arras eskasturik, urtetan barrena jasan behar izan zituen danak hiri inguruetako txabola hotz eta txirotan. Gorteak ez ikusia egin zion langilleria huni; eta hunek, era berean, indar berritan jarri zuen itxaropena. Sozialismoak guztiz bildu zituen.
2005
‎Atzo ez zituen ikusi, ahaztuta zeuzkan, baina gaur, goizean lanera joan denean lehenbizi, hiripekoan, eta lanetik irteterakoan gero, berriro sumatu ditu. Hasieran ez ikusiarena egiten saiatu da, baina hiritik oinez itzulinguruak egin ondoren, egiaztatu du ezin zituela atzetik kendu. Azkenean arineketan hasi da Unamuno plazatik gora, eta ez dio korrika egiteari utzi etxera iritsi artean.
‎–Beraz? –emakumeak, bere begiradaz espainiarrari samako izerdia antzigar bihurtzen diola– Ulertuko duzu ez dela gauza bera zure berandutzeei ez ikusiarena egitea eta proiektua bera berandutzea –esatearekin batera damu apur bat sentitu du, hain gogor jokatzea merezi ez duela iritzita.
‎Arreba komisariara joan eta, batez ere, Ramonen heriotza gertatu eta gero ez zuen zentzurik gordetzeak eta eman egin nien gutuna poliziei; horren ostean segurutzat ematen nuen Azuaren berri izango genuela, besterik ez bazen mehatxuren bat, baina ez da horrelakorik izan; ez dugu haren berririk ezertarako izan eta epaitegian elkarrekin topo egin dugunean ere ez ikusiarena egin du.
‎–Kontua, ez ikusiarena egiten jakitea da –esaten du Argiñek, erreginak.
‎Masustak biltzen egon ginen lekutik berrogeita hamar metrora gutxi gorabehera, oinbideak errebuelta hartzen zuen gunean, aurrea hartu zigun gizonezkoa ikusi genuen, txiza egiten. Gizonaren presentziaz konturatu ginenerako beranduegi zenez atzera egiteko, isildu, pausoa bizkortu, eta lehenbailehen gorantz egiten saiatu ginen, gizonari ez ikusiarena eginez.
‎Edota, hiri be heure aldixa itzuri yak. Alferrik dok ez ikusiarena egitia. Hartuik erretira!
2006
‎Kutxak altzairuzkoak ziren eta zenbaki bana zeramaten atetxoetan. Polizia ohiaren keinu gaitzesgarriari ez ikusiarena eginez, Anek 550 zenbakiko kutxaren sarraila ukitu zuen liluraturik: ate distiratsu hartaz bestaldean misterio baten erantzuna egon zitekeen.
‎Eta, Aneren purrustadari ez ikusiarena eginez, katedraduna sonar eramangarriaren kableak konektatzen hasi zen.
‎Gutun haiek izan ez balira bezala jokatu nahi nuela esan dizut, eta hala egiteko aukera ematen zenidan. Baina gutunak, izan, baziren, zuk ez aipatuta ere, nik ez ikusiarena eginda ere. Halaz guztiz, edo horrexegatik agian, berriketaldi eroso eta gozoa izan zen hura, niretzat behintzat.
2007
‎–Gizakiaren sineskorkeriak aise gainditzen du suma genezakeen guztia. Ebidentziari ez ikusia egitea, ikuskariaren beharra, itsukeria ontzat hartzea?.
‎Ez nuen Asier berriz ikusiko, akabo; edo agian bai, ikusiko nuen, halako batean, kasualitatez, Dato kalean bere bi ume bikiekin paseoan. Orduan, ez ikusiarena egingo zuen eta bere emaztea gogo handiagoz besarkatu.
‎Bere sexu berekoen alboan zein zoriontsu diren behin eta berriz azpimarratzen, eta konprensioa eskatzen. Familia, normalean, harritzen da, negarrez has daiteke ama, eskuak burura eramaten aita, baina bi biok, sakon sakonean, aspalditik daukate semearen edo alabaren jokaera bitxiaren berri, aldizkari arraroren bat topatu dute mesanotxean, dei susmagarriak, denbora luzez ez ikusiarena egin badute ere. Familia gehienentzat, beraz, mota honetako aitormenak ez dira izaten pentsa daitekeen trauma edo lurrikara.
2008
‎Emakumeak bizpahiru pauso eman ditu eta alboko bagoirantz egin du, herren txiki bat nabarmen utziz. Lidiak ikusi ez ikusi egin du. Gari zurbil zurbil jarri da, konturatu delarik nor den aurrean duen gizona.
‎Ezkerraren ideologiak ere herri euskaldunaren nazio hondamendia zilegitu egin du beraz; inoiz argi eta garbi, inoiz erdi ezkutuan, inoiz ez ikusiarena eginda. Eta gertaera horren aurrean ez dira erne eta adi ibili militante abertzale guztiak.
‎–Ez, zeregina jonki gizajo edo gaizkile txikiren bati agindu eta nola edo hala konpentsatzen omen diote zerbitzua, droga apur bat emanez, trapitxeoan ez ikusiarena eginez, delituak barkatuz eta horrela. Gero azalpen ofiziala zera izaten da:
‎Askotan, kaletik presaka lanera noala, neure irudiari erakusleiho eta kristaletan islaturik erreparatzen diot eta kosta egiten zait iheslari baten moduan galdu gordean doan gizon hori neu naizela sinistea. Inoiz edo behin beti atzetik segika dudan itzal zelatari horri aurre egin eta buruz buru geratu izan natzaio ispiluren batean begira, eta horrela, aurrez aurre izan dudanetan, ez da gai izan begiradari luzaz eusteko, barre haize bat ezpainetan jarri eta ez ikusiarena egin ohi du. Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten.
2009
‎Jainko hori, sinetsi egiten da, ala ikusi edo ez ikusi egiten da. Voltaire:
‎–Milesker, Ekiza andrea, pozik hartuko ditugu, erran zuen Xabierrek, Oskarren gaitzespen begiradari ez ikusiarena eginez.
‎–Ederki: oraindik ez duzu deus izorratu? ez ikusiarena egin zion Oskarrek itxuraturiko keinu minduari?. Ikus dezagun.
‎Dena prest. Baina Diegok ezin du inguratzen duen utzikeriaren aurrean ez ikusiarena egin. Lotsagarria iruditzen zaio:
‎Bi urte zituen Armagnac ezagutzen nuela. Hartaraino, ez ikusia egin ohi zidan. Premia larriren bat edo Henrikeren agindu zuzen eta zehatzen bat izan ezean ez zitzaidan solastatuko, ezta, ahal izanez gero, begietara begiratuko ere.
‎Katalina Medicikoak niregana jo zuen, bere suhiari nabarmen ez ikusia eginik.
‎Nire aldera goititu zuen bere edalontzia eta bertze mahaikideak, Henrike barne, irriz abiatu ziren, Bironen mutur okertuari ez ikusia eginez.
2010
‎Baina ni begirada garbiko ume bat nintzen, eta jaun kalonjearen begirada ote zen, bada, zikinduta zegoena? Zer zen, izan ere, moral hura, ikusten genuenaren aurrean ez ikusiarena egitera edo ikusia estaltzera behartzen gintuena, begien aurrean bekatu mortalaren errezela zabalduta. Baina nik galdera egin, eta zaplazteko ikaragarri hura izan nuen erantzun:
‎Ez usaindu sufrea, ez usaindu gorpu ilunduen hatsa, ez perfume ontzi apurturik. Ez ikusiarena egin sulamek argituriko harroin erorien hiri honi begira, ez ikusiarena egin haur esku zuri solte horri begira. Ez pentsatu bare erre lez arrastatzen garenik hilda gero, ez pentsatu izurriteen edo hereje erreketen ondoren bezala oroimin lez bakarrik arrastatzen garenik.
‎zer eskubide daukat nik neure zoriontasun uhartetxoa eraikitzeko, inguruan nire lagunak espetxea eta injustizia jasaten ari direnean? Ez al da burges koxkorren jokabide koldarra, bere sentimenduen sutondo epelean bertan goxo egitea, aldameneko miseriei ez ikusia eginda?
‎Nazioarteko prentsa ere izaten zuten han, bezperakoa, eta horien artean espainiar egunkari batzuk. Ez nuen halakorik hartzeko ohiturarik, nire desintoxikazio prozesurako hobe Euskal Herriko berrien zurrunbilotik urruti bizitzea, baina El País en azalean ikusi nuenak jauzi egin zidan begira, inportanteegia zen ez ikusiarena egiteko eta istantean erosi nuen. ETA politiko militarreko zuzendaritza ageri zen argazkian, kaputxarik gabe eta aurpegia agerian prentsaurrekoa ematen, zer eta erakundea desegiten zela iragartzeko.
‎Baina ni begirada garbiko ume bat nintzen, eta jaun kalonjearen begirada ote zen, bada, zikinduta zegoena? Zer zen, izan ere, moral hura, ikusten genuenaren aurrean ez ikusiarena egitera edo ikusia estaltzera behartzen gintuena, begien aurrean bekatu mortalaren errezela zabalduta. Baina nik galdera egin, eta zaplazteko ikaragarri hura izan nuen erantzun:
2011
‎Hainbat biktimarekin bildu ostean, atsekabetuta bukatu zuen zuzendariak, baina aldi berean biktima horien kemenarekin miretsita, eta giza jokabide irrazionalen kontrako borrokari buruzko filma egitea erabaki zuen. . Patu beltzari aurre egitearen ausardiaz, nork bere etorkizuna eraikitzearen esfortzuaz, gure gizarteak ez ikusiarena egiten dion errealitate ilunaz, mintzo den pelikula.
‎Globalizazioaren tsunamia Ozeano Bareko uhartedi batzuetara ere iritsi bide da: . Ozeano Bareko hizkuntzak modu bizkorrean mehatxatzen dituen globalizazioaren aurkako neurriak hartzen ari dira Venuatun eta Kaledonia Berrian, nahiz eta hango uharte estatu gehienetan mehatxu horri ez ikusia egin; badute nonbait aurreragoko lanik garapen ekonomikoa dela, osasuna eta hezkuntza dela. Arriskuak sekulakoak dira, izan, hango herri mintzairentzat, baina estatuek bertan behera utzi dituzte jatorrizko hizkuntzak?.
‎Badaki bere azal beltxaranak, bere ile beltz sarri eta luzeak, bere gorputzaren formek gizon askorengan pizten duten efektuaren berri, baina nahiago izaten du ez ikusiarena egin. Kamera bat da bera.
‎Inspektoreak hurbiltzeko keinua egin zien. Mikelen agurrari ez ikusiarena eginez, baserritarrari hitz egin zion Armentiak.
2012
ez ikusiarena egiten diegu
‎–Zure alaba eta bilobaren heriotza ikertzen ari gara, andrea, erran zuen Xabierrek, Jonen begiratu gaiztoari ez ikusiarena eginez?. Ikertzaile pribatua naiz, Jonek kontratatu nau.
‎Hatsanka iritsi zen Mirenen karrikara, Mirenen aitaren Audia urruntzen ikusteko garaiz. Ohartu zen Marianok ederki ikusi zuela, baina agure maltzurrak ez ikusiarena egin zion. Anderrek ere ez zion so egin:
‎Ez zen txori kaka, baina hori eta gehiago ordain zezakeen. Securcomek etekin ederrak ematen zituen, diru beltzak gainezka egiten zion patrikan, eta Foru Ogasunak ez ikusiarena egiten zuen. Nafarroan bizitzearen abantaila bakanetako bat.
‎Mirenek Joni begiratu zion. Honek ez ikusiarena egin zion, baina Mirenek begira jarraitu zuen, Jon lehertu zen arte.
‎Taberna zulo batean hurbildu zitzaidan, ustekabean, gaueko ordu txikietan: hordituegi nengoen ez ikusiarena egiteko, eta nire ondoan eseri zen. Susmatu bezala, bere penak kontatzen hasi zitzaidan.
‎Eskeletoa ez da bere tokitik mugitzen, baina Martak hari ez ikusiarena egin eta aurreratu egiten da, publikoari hitz egiteko.
2013
‎Edo, hobeto esanda, hori seinale ona dela zioen interneteko orria inprimatu eta behin eta berriz irakurri dut gaur. Interneten dagoen beste informazio negatibo guztiari ez ikusia eginda.
‎Ez dakit zuk ikusi zenuen zeure ahizpa. Nik ez nizun ezer esan eta ez ikusiarena egin nuen. Atzera begira egiten dudan beste alferrikako hausnarketa baten ostean, onartzen dut banekiela zure ahizpak eta zure lagunek ere parrandan jarraitu nahiko zutela, hain zuzen horregatik zeuden han auto stop egiten.
‎Beraz, frontoitik herriaren sarrerara zein bidetatik iritsi ginen ez jakiteak ez dit istorioa guztiz hausten. Herriaren sarreratik pasatu ginen kotxean, alboetara begiratu gabe, auto stop egiten ari zen jende guztiari ez ikusiarena egin eta aurrera jarraitu genuen; ondoren, igerilekuaren ondotik pasatu ginen (hori ere oso ongi gogoratzen dut); hizketan gindoazen, ez dut zehazki gogoratzen zeri buruz, ezta zer esaten zenidan ere, baina zu irribarretsu zindoazen eta barre algara ozenago bat ere egin zenuen noizbait, ziurrenik nik esandako zerbaitegatik, baina ez dut gogoan zeren inguruko aipua izan zitekeen.... Zuk jarritako musika entzunez gindoazen.
‎Hasierako bi asteetan ez ikusiarena egin zenidan, baina ez nion garrantzi handirik eman jarrera horri, gauzak normaltasunera heltzen zihoazen heinean eta berritasunen emozioak desagertzen zirenean udalekuetako mutil hura neureganatzen saiatuko nintzela uste nuen.
‎eta orduan, edo muturra okertu, edo kopeta zimurtzen zuen, erraietan lotan zuèn mendeku gosea piztia ernai bat balitz bezala, oroitzapenarekin batera esnatzen zena. Behin edo behin ikusi izan zituen haiek kalean, baita piztia piztiago bihurtu ere, nahiz eta, gero, zuhurtasunak gidatuta, ez ikusiarena egin eta aurrera jarraitzen zuen, jaramonik egin barik, mendeku gosea, denborarekin, apalduz joan zitzaion arte?
‎Eta mutila, jakina, hain zegoen pozik, non irribarre ezin zabalago batekin erantzun baitzion. Mutilaren eta Pankraxiren jolas itxurako hartan, Josefinak ez ikusiarena egiten zuen, edo ez zion ikusten zuenari garrantzirik ematen: ez zirudien behintzat arduratuta.
‎Abdel Haqqen aita, egia erran, semeari deitzekotan egon zen, berria jakin ez bertze, halako moldez, non telefono zenbakia markatzen ere hasi baitzen, nahiz eta, hondarrean, zuhurtasunak bideratuta, beharbada, jakinaren gainean baitzegoen, azken batean, nola bukatu zuten Mâredek eta Abdel Haqqek, bakoitza bere aldetik?, gibelera egin zuen; are gehiago: Ibrahimek manifestaziotik semea eta erraina une batez ikusi, baina, ez ikusiarena egitea erabakita, aita semeek harreman onak zituzten arren, bazuten elkarrengandik urruntzen zituèn gai bat, bortizkeriaren balizko zilegitasunari lotua?, aitzina egin zuen.
‎Guztiak idazten hasi ziren eta orduan bai, orduan hamar minutu eman nituen Sagueseko neskari begira. Tarteka, pentsamenduaren haria galdu balu bezala, burua altxatu eta begiratzen zuenean, ez ikusiarena egiten nuen. Ez nuela adinik iruditzen zitzaidan, hala sentitzen nuen, fantasiak proban jartzeko.
‎Atariaren aitzinean esperoan zegoen orga. Gainean jarririk, gazte bat ez ikusi egiten ari bertzeen ahaleginari.
‎Elizabethek ez ikusia egin zion gogoeta gizalegetsu horri, baina esaldiaren esangura ez zitzaion itzuri, eta ez zen, ez, bere haserrea beratzeko modukoa gertatu.
‎Nire erruak, kontaketa horren arabera, handiak dira, alafede! Baina beharbada, gehitu zuen, bidean geldituz eta Elizabethengana bihurtuz?, oker horiei ez ikusia egingo zitzaiekeen, baldin eta nire aitorpen zintzoak, alegia, asmo sendorik hartzea luzaro galarazi zidaten eskrupuluen aitorpenak, zure harrotasuna mindu izan ez balu. Zuhurrago jokatu eta nire borrokak ostendu izan banitu, eta lausengatu izan bazintut sinetsaraziz joera erabateko eta hodei gabeko batek bultzatu ninduela zugana, adimenak, hausnarketak, den denak bultzatu ninduela, orduan akusazio garratz horiek aienatu egingo ziren, apika.
‎Lau aste joan ziren, eta Janek ez zuen Bingley jaunaren zantzurik ikusi. Horrek minik ematen ez ziola sinestera saiatzen zen; baina Bingley andereñoaren zabarkeriari ezin zion gehiago ez ikusia egin. Hamabost egunez goizero goizero haren zain egon ondoren, eta arratsero arratsero harentzako zuribide berriak asmatzen ibili ostean, bisitaria azaldu zen azkenean; baina bisitaldiaren laburra eta, batez ere, andereñoaren moldeen aldaketa ikusirik, Janek ezin izan zuen bere burua engainatzen jarraitu.
‎Areago: elizgizona naizenez gero, eginkizun daukat nire eraginpean dauden familia guztietara bakearen bedeinkazioa eramatea eta bertan indartzea; hori guztia oinarri harturik, pentsatu gogo dut ezen nire borondate onaren erakusgarriok biziki estimagarriak izango direla eta, ni neu Longbourn etxaldearen hurrengo jabegaia izatearen gorabeherari ez ikusi egiten diozularik, hori ez dela kausa izango eskaintzen dizudan olibondo adarrari ezetza eman diezaiozun. Zure alaba maitagarriei niregandik kalterik etortzeak arduraz betetzen nau, bestela ezin izan bailiteke, eta horren barkazionea galdatzeko ez ezik, arren eskatzen dizut baimena zuri ziurtatzeko guztiz prest nauzula nire esku dagoen ordain oro zure alabei emateko, baina azken horretaz aurrerago mintzatuko.
‎Baina banekien azkenean zure gogoa horretara jarriko nuela. Ziur nengoen zure alabak maiteegi dituzula halako ezaupide bati ez ikusi egiteko. Tira, zein pozik nagoen!, eta zer nolako broma ederra egin diguzun gaur goizean ere, Bingley jaunarengana joanda eta oraintxe arte horri buruzko hitzik aipatu barik.
‎Baina zelan gertatu zen hori? Zelan izan zitekeen haren borondateari ez ikusi egitea. Zergatik ez zenuen legeetara jo kalte ordainaren bila?
‎Edozelan ere, Elizabeth ez zen sekula itsu egon bere aitak senar gisa erakusten zuen jokabide desegokiaren aurrean. Minez ikusi zuen betidanik; baina aitaren dohainekiko begirunez, eta bera hain amultsu hartzearen esker onez, hori guztia ahaztera saiatzen zen, ez ikusia egitea ezina bazitzaion ere. Bere anderea alaben aurrean barregarri utziaz, Bennet jaunak ezkontidearekiko eginbidea eta dekoroa zapuzten zituen eten barik, eta Elizabethek ahaleginak egiten zituen portaera hain itsusgarri hori bere pentsamenduetatik ezabatzeko.
‎Abdel Haqqen aita, egia erran, semeari deitzekotan egon zen, berria jakin ez bertze, halako moldez, non telefono zenbakia markatzen ere hasi baitzen, nahiz eta, hondarrean –zuhurtasunak bideratuta, beharbada, jakinaren gainean baitzegoen, azken batean, nola bukatu zuten Mâredek eta Abdel Haqqek, bakoitza bere aldetik–, gibelera egin zuen; are gehiago: Ibrahimek manifestaziotik semea eta erraina une batez ikusi, baina, ez ikusiarena egitea erabakita –aita semeek harreman onak zituzten arren, bazuten elkarrengandik urruntzen zituèn gai bat, bortizkeriaren balizko zilegitasunari lotua–, aitzina egin zuen.
‎Pedro, izan ere, sarritan gomutatzen zen Erminioz eta Almudenaz... eta orduan, edo muturra okertu, edo kopeta zimurtzen zuen, erraietan lotan zuèn mendeku gosea piztia ernai bat balitz bezala, oroitzapenarekin batera esnatzen zena. Behin edo behin ikusi izan zituen haiek kalean, baita piztia piztiago bihurtu ere, nahiz eta, gero, zuhurtasunak gidatuta, ez ikusiarena egin eta aurrera jarraitzen zuen, jaramonik egin barik... mendeku gosea, denborarekin, apalduz joan zitzaion arte... baina ez ahaztuz, halako eran, non berri hura entzun zuenean –ETAk armadako kapitain bat hil zuen, Erminioren osaba–, besoa besoan katapultatu eta barrutik atera baitzitzaion: " Izorrai!", mendeku goseak elikatutako piztia guztiak bat batean piztu balitzaizkio bezala.
‎Eta mutila, jakina, hain zegoen pozik, non irribarre ezin zabalago batekin erantzun baitzion. Mutilaren eta Pankraxiren jolas itxurako hartan, Josefinak ez ikusiarena egiten zuen, edo ez zion ikusten zuenari garrantzirik ematen: ez zirudien behintzat arduratuta.
2014
‎Eta, bide batez esanda, Martinez jauna, gogorarazten dizut egoitzan ezin dela erre, ezta balkoietan ere. Gaurkoagatik ez ikusiarena egingo dugu, dena dela?
‎Diru bilketaren kutxa pasatzeko unea garrantzizkoa izaten zen askotan Rudolphentzat. Dirurik ez bazeukan botatzeko, eta sarri izaten zen hala, guztiz lotsarren egoten zen, eta burua makurtzen zuen, kutxari ez ikusiarena eginez, Jeanne Brady, ondoan eserlekuan, ohartu ez zedin eta susma ez zezan familia miseria gorrian zegoela. Gaur, ordea, hoztasunez begiratu zuen kutxa barrura, bere begien azpitik igarotzean, eta, ia nahi gabe, harriturik konturatu zen zenbat penny zeuden barruan.
‎–Baina orain denei interesatzen zaiek: haiek ez ikusia egin, eta besteak azpitik, ttaka.
‎Libre geratu zenean, bere jarrera automatikoa, senak agindutakoa, gertatua ukatzea izan zen, baina bera ere jabetzen zen errealitateari ez ikusia egiten ari zitzaiola; metodo zientifiko gisa irregularra izan arren, bere buruaren diagnosia egin zuen, eta, bere nahien eta ahalen arteko adostasuna lortu ondoren, baita terapia moduko bat ezarri ere: buruan presente izango zuen iragandakoa, ez zen saiatuko ahazten, ez ezkutatzen, baina oroitzapen hura bere barnerako gordeko zuen, kanpora begira ezer izan ez balitz bezala jokatuz.
‎biak, seguru asko. Bestetik, koldarkeria moduko bat zeritzon jarrera horri, bere baitan gainditu gabe zeukan beldur bati ez ikusiarena egitea, hildako baten odol arrastoak alfonbra azpian ezkutatzen balebil bezala.
‎Nabarmena zen ligatzeko intentzioa, ez zuen disimulatzen. Halakoen aurrean, badira jokoan sartzen diren emakumeak, ez beti gizonarekin joateko, baina bai solas dialektiko horretan atsegin hartzen dutelako, ziriari zirto, intsinuazioari destaina erakutsiz, ahoberokeriari noiz ez ikusia eginez noiz are handiago batekin erantzunez. Idoia ez zen horietakoa; anbiguotasunezko jolas horretan urduritu egiten zen, ez zen aise sentitzen; horregatik, halako baten aurrean, normalean, motz eta zorrotz erantzungo zuen, garbi utziz ez zuela ezer nahi, ez zuela hizketan ere jarraitu nahi, eta gizonak ere hobe zuela etorri bezala alde egitea eta beste batekin saiatzea.
‎Biok batera ozenki birao bat bota, izuaren izuz, uste dut, eta gero, niri ez ikusiarena eginez, estazio aldera itzuli ziren. Eguzkia behean zegoen, eta, maldan gora besoz beso aurrerantz makurturik zihoazela, bazirudien herrestan zeramatzatela, nekez, luzera ezberdineko beren bi itzal barregarriak, atzetik, belar luzearen gainetik, astiro, printza bakar bat ere tolestu gabe.
‎Aste batzuk lehenago Anderrek morroi trajedun baten eskutik ikusi zuen neska, hiriguneko etorbide batean pasieran. Ander ohartu zen neskak begiratzen ziola, baina berak aurrera segitu zuen, ez ikusiarena eginez.
‎Arrebari eskerrak eman, eta deituko ziola agindu zion. Argi gorriei ez ikusiarena eginez iritsi zen Donibanera, gidari suminduen oihuei sor. Ez zuen aparkatzeko tokirik bilatu.
‎Asiain ahalegintzen zen komunikabideei kasurik ez egiten. Baina tsunami bati ez ikusiarena egitea bezala zen. Goiz hartan norbaitek egunkari bat erakutsi zion.
‎Une batez, Anderrek ez ikusiarena egiteko bulkada izan zuen. Baina orduan Mikelek burua jaso eta bien begiek talka egin zuten.
2015
‎Hori entzun bezain laster, besarkatu egin ninduen amak. Eta, nik ez ikusiarena egin nuen arren, mahukarekin malkoak lehortzen harrapatu nuen. Hasieran, amari nazka ematen zion arratoi itxura zuen katu gaixo, lohi eta ihar hark, baina, azkenean, hura maitatzera heldu zen.
‎Airean dantzatu zuen, arin arin, fandango, zirriborro abstraktuak eginez, zer dakita nik, Jackson Pollock bat balitz bezala, txanbelin. Nik ez ikusiarena egin nuen, eta komentario bat egin nion zeruaren ingude garratzaz, nola zeuden arbolak loretan lehertuak panpox eta pottolo. –Panpox eta pottolo ez dizkizut berriro entzun nahi, aditu?
‎Musuak, ezpaintxo egin nahi duenean, ez ikusiarena egiten du.
‎Eskolako umeek txalo eta oihu egiten zioten Antonini, eta iseka apur bat ere bai. Eta egun batean tomate bat bota zioten; eta Madelmanek ez ikusiarena egiten baitzuen, hurrengoan arrautza pare bat; eta hurrengoan eskolako umeak irainka hasi zitzaizkion eta barre gordinean, eta bananak eta azenarioak jaurti zizkioten; eta hurrengoan, Madelman handik urrun baitzebilen, harrika jo zuten Antonin gizajoa. Honek, kaiola ertzean gorputza bil bil eginda, besoak eta hankak babes modura paraturik, harririk ez botatzeko esaten zien neska mutil harrotuei, laguna zela, egingo ziela lehoiarena edo urretxindorrarena, ez botatzeko mesedez harririk?
‎Madelmanek ez ikusiarena egiten jarraitu zuen, gero eta nabarmenago. Ez zuen ezer jakin nahi umeek jaurtitzen zizkioten harriez; ez zuen deus jakin nahi Antoninen zauri, kolpe, eztul, oinaze eta abarrez; ez zuen ezer jakin nahi kaiolaren garbiketaz eta Antonin elikatzeko zeukan arduraz; ez zuen ezer jakin nahi kaiolaren sabaia konpondu beharraz; ez zuen ezer jakin nahi, kaiolako zikinkeria pilatua zela-eta, Antonin gaixoari kosk egiten zioten arratoiez?
‎Ez nuen ezkutatzen, mundu guztiak jakitea nahi nuen. Ziur naiz ama eta Joseba ere jakinaren gainean egon zirela, ez ikusiarena egin arren. Denbora hartan guztian neska bakar batekin oheratu nintzen.
‎–Arkaniara goaz, erantzun zidan, Azeriaren kopeta beltzari ez ikusiarena eginez?. Akabatu egin behar ditugu Bidaztia delakoa eta Garai Berrien Jauna.
‎Armadan begi bistakoa zen ezinegona. Inperioa gainbehera zetorren, eskualdeetako gobernadoreek altxorrak handitzea besterik ez zuten buruan, Kontseilu Inperialak ez ikusiarena egiten zuen, bilera hutsaletan murgildurik. Eta Enperadorea Ishtarko bere jauregian ezkutaturik zegoen, bizi seinalerik eman gabe.
‎–Bidaztia? , galdetu nion, Rikkaren kopeta ilunari ez ikusiarena eginez.
‎–Zu zara iruzurgile bakarra! , lehertu nintzen, Maisuaren keinuari ez ikusiarena eginez?. Arkaniarrek mozorroa ikusi dizute, badakite zure magia agortu dela, badakite gaizkia besterik ez duzula egiten!
‎Maisuak magia egin zuen berriro. Ezin nien kontu haiei ez ikusiarena egin, neuk ere ikusiak bainituen, Dorre Berdean lehenbizikoz eta orain Rekkiem mendietan. Txikitatik erakutsi ziguten Naturaz gaindiko izaki eta indar guztiak ipuinen erresuman bakarrik bizi zirela.
‎Hausnartzen egon ohi zen isilik eserita. Handik lasterrera senarra zelatan hasten zen, emaztea leihoan gutunak idazten edo hizketan ari zen bitartean, senarra ondotik igarotzean lanpetuta egoten saiatzen baitzen, eta hari ihes eta ez ikusia egiten. Orduan senarra zeta bezain leuna bihurtzen zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian.
‎urratsa motelarazi zien. Zaila zen haiei ez ikusi egitea; paisaian zeukaten garrantzia deuseztatzea; kanpoko edertasunak barruko edertasuna ispilatzen zuela miresten jarraitzea.
‎«Zortzi haurren aitak, baina, ez du aukerarik» bere kolkorako esan, biratu, hasperen egin, begiak jaso, semeari ipuinak irakurtzen ari zitzaion emaztearen irudia bilatu, eta pipa bete zuen. Bizkarra eman zion gizakiaren ezjakintasunari eta gizakiaren patuari eta gure azpia jaten duen itsasoari, nahiz hari arretaz erreparatu izan balio agian zerbait lortuko zukeen?, eta aurrean zeukan gai gorenaren aldean hain huskeria kaxkarretan aurkitu zuen kontsolamendua, non gogoa etorri zitzaion atsegin hari ez ikusia egin eta gaitzesteko, mundu negargarri batean zoriontsu izatea krimenik makurrena balitz bezala gizon ondraduarentzat. Egia, oro har zoriontsua zen; emaztea zeukan; seme alabak; hitz emana zeukan sei asteren buruan «txorakeria batzuk» esango zizkiela Cardiffeko mutil gazteei Locke, Hume, Berkeley eta Iraultza Frantsesaren jatorriari buruz.
‎Inon edertasunik ez. Tansley jaunari ez ikusia egin zion. Ezer ez zela mamitu ematen zuen.
‎Noiznahi zutitu daiteke buruzagia, jenioa, nola politikan hala beste guztian ere. Segur aski elkor hutsa izango da antigoalekookin, pentsatu zuen Bankes jaunak, ez ikusia egiteko ahaleginetan, bai baitzekien, gorputzeko sentsazio bitxi batengatik, bizkarrezurreko nerbioak tente baleuzka bezala, inbidia ziola Tansley jaunari, edo, areago, haren lanari, haren ikuspuntuari, haren jakinduriari; eta Tansley jauna ez zen guztiz irekia edo adeitsua, bazirudien honela zioela:
‎Kafea hartzen ari zen Ahedo, antza, eta ez ikusiarena egin zion nabarmen. Haren mahai aldera abiatu zen hala ere, patxadaz.
‎Nesken bizkar, baina neskak ohartzeko moduan. Hauek, hala ere, ez ikusiarena egin dute. Arrazoi jakinik gabeko muturtzeak baitira sarritan konpontzen zailenak.
ez ikusiarena egiten diote batak besteari,
‎entzun diot, baina bira emanda ez dut inor ikusi eta berehala ahaztu dut. Dena dela, pobrekume hauekin hobe ez ikusi egitea, laster jakingo baitute zein patu txarra tokatu zaien.
‎Jendearen ahotan entzuten den beste kontu bat da ustelkeriarena. Gasolindegiak gertutik zaintzen hasi behar izan ziren diru galera handiak zeudelako; kubatar askok diote poliziak dirua eskatzen duela lege hausteen aurrean ez ikusiarena egiteko. –Bada ustelkeriarik, egia da, baina kontuan hartu behar da herriaren egoera ekonomiko kaxkarra.
‎Beharbada horregatik haserretzen zen gaixoa baten batek itxura oneko ikusten zuela esaten zionean, berak jakin bazekielarik akaso une horretantxe hiltzen ari zela. Bidegabekeriaren lekukoak nahi zituzkeen izatez gero, ez bidegabekeriaren aurrean ez ikusiarena egingo zuenik. Errudunik gabeko bidegabekeria gutxi balitz ere, ez baitzen kontu makala lekukorik gabe jasan behar izatea.
‎Gizonak ezagunak ditu Borgesek xakearen gainean idatzitako soneto apartak, baina harrituta dago, buruz esaten entzunda. Emakumeak, gizonaren harriduraz ohartu arren, ez ikusiarena egin du.
‎Bisitan etorri zelarik, ohean aurkitu zuen amak, eta, ordura arte nola edo hala ez ikusiarena egitea lortu bazuen ere, gordin gordin agertu zitzaion bat batean gaixotasunaren larritasuna.
2016
‎Ez neukan zakarretara botatzeko adorerik, ordea, ostrukaren antzera burua lur azpian ezkutatzeko estrategia nerabilen orduan: arazoak estali eta ez ikusiarena egin, berez konponduko ziren ustean. Horregatik ezkutatu nuen armairuko tiradera galduenean; helezin bihurtuta, bertako iluntasunean ondo gordeta ahazteko esperantzarekin.
‎Gure herria langilleek osatzen dute, bai. Herriari ez ikusia egingo liokean sasi intelektuala onartu eziña izango litzake(...) Gure herriarekin bat egiten ez badugu, gure herrira arras ez bagoaz, gure marfillezko dorrean egoteari atxikitzen badiogu, herriak ez ikusia eta ez entzuna egingo digu. Gure garaieko eta gure herriko abots, ispillu eta argi izan nahi dugu hain zuzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia