Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Eta nik pentsatzen nuen zenbatetan mintzatzen zen aita defunktua ezin gogarago jauregiaren urrezko etorkizunaz eta nola bihurtu zuen Mattin etorkizun hartako ardatz eta amets; ordea, biak ere hilik zeutzala, ez zen etorkizunaz sobera prometatzerik ez geroaren benturan ibiltzerik, zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen, gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria. Eta zeren, Kristok erran zigun bezala, ez baitakigu eguna eta ez orena.
2001
‎Baina euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan, bestea kolpearen puntura bueltaka behin eta berriro, imandurik balego bezalako zorabioan. Eta ez zen ulertzen jirabira zehatz ero haien arrazoia, ez Goioren belaunean pausatzen zen eulia janariaren bila ari zen ala jolasean, ez gero bere matematika ezkutuarekin itzultzen zen airera edo bere halabehar ezezagunarekin.
2002
‎–Tontakeriarik ez gero, e! Helduiok, Imanol –Imanolek, zalantzati, ezetz.
‎Ez, ez! –larritu zen Alazne– Horrelako umekeriarik ez gero!
2006
‎714 Baina hemen, eta Prologoan alemanentzat berdin," Volk" berbak berak Herder edo Hegel ez gero balioa franko aldatua duela begiratu behar da. Aldakuntza ez dago Volksgeistetik Volksseelera bakarrik, ezpada Volk kontzeptuan bertan (hein batean" nazional alemana" esan nahi izatera ekarria).
‎Wulff ez zuten aurkitzerik izan. Ez orduan ez gero, ez laguntzan etorritakoek, ez Kochek eta Ayakok handik hilabetera gorpuaren bila joandakoan. Ezta, gero, geologiako eta botanikako bildumak jasotzera joan zirenek ere.
‎Inork ez zuen berriz ere Katalinarendako gorte solasik atera. Ez orduan, ez geroan ere.
2007
‎15 Pruden Garzia k oharrarazten dit, izenburuak batzuei euskal abertzaletasunaren aurka eslogan merke moduan bestelako erabilerak erraztu dizkien arren, Caro Baroja-ren saioa, zinez izan, leunki edo nolabait gortesiaz bada ere,, autokritikoa? dela Espainiako historiografia (liberal!?) Menéndez Pidal ez gero ofizialarekiko: betidaniko karaktere nazional espainola, berdin esentzia nazionala, berdin Gaztelaren metafisika, berdin, azkenean?
‎Izan ere, Herder bezalaxe Schelling ere gizon emakumearentzat arraza erabiltzearen kontrarioa da espresuki eta errepikatuki, ik. Ausgewählte Schriften, Frankfurt 1985, bol. V, batez ere 108 eta 516 Arraza kontzeptua soil soilik onartzen da (Ib., 50, 108, 125, 519) Don Felix Azara informatzaile espainolaren arabera Paraguay aldean ba omen dagoen espezie bitxi batentzat, hizkuntzarik ez duena, erlijiorik ere ez, ezta ere pentsamendu razionalik (Jainkoaren ideiarik alegia; Jainko hau ez da erlijiosoa bakarrik: oroit, Descartes ez gero filosofo razionalistentzat. Voltaire inklusibe, adimenaren lehen ideia, pentsamendu razional oro posibilitatzen duena, Jainkoaren ideia dela), eta Eliz Kontzilioek berek gizatasuna ezetsi omen diotena, azkenean Aita Santuaren dekretuz bakarrik apaizek sakramentuetara ametitua.
‎332 Cassirer ez gero, Herder-en hasierak Ilustrazioaren printzipioetan ezbaigabea dirudi (eta Berlin-en tesia da, beti hala iraun duela): –Everyone seems agreed that Herder began as a typical, almost routine defender of the great ideals of eighteenth century enlightenment, that is, as a humanitarian, a cosmopolitan, and a pacifist.
‎Premisa bat da, ikusmolde aldetik, XIX. mendean dena historizatua dagoela: erromantizismoaz eta Hegel ez gero, arrazoimenak historia dauka, zuzenbideak historia dauka, hizkuntzak historia dauka, literaturak historia dauka(. Homeroren auzia?), erlijioak berak ere historia dauka (testu biblikoen ikerketa historiko kritikoak). Gizon emakumearen mundua historiaren mundua da.
2008
‎Hiri hori Venezia izan zitekeela susmatzen hasia nintzen ordurako. Baina Garibaldik ez zuen Nadiaren izenik aipatu, ez elkarrekin hitz egin genuen lehen egun horretan eta ez gero, nahiz eta emakumeei buruz orokorrean behin eta berriz hitz egin genuen.
‎Autotik jaitsi ginenean bakarrik begiratu zidan luzaz, nigan beste norbait ikusiko balu bezala. Baina ez orduan ez gero, elkarrekin egin genituen hilabeteetan, argitu nahi izan zuen gaizki ulertua. Bukaeran bakarrik, beste orkestra batera joateko prestatzen hasia zelarik, aipatu ohi zuen egun hori, baina aldiko bertsio ezberdin bat emanez.
‎Mahaiari itzulia eman eta bere aulkian esertzera zihoanean, bere buruaz mintza zedila eskatu omen zioten. Ez orduan ez gero, postreen buruan hitza hartu eta hogeita hamar urte lehenago bezain ondo menderatzen zuen erretorikarekin diskurtso bat apailatu zuenean ere antzeman zioten burutazio txarrik. –Gaztetan utopiaren distirak eta kaosaren ederrak itsutzen gintuzten.
2009
‎Badakigu erlijioa edo Jainkoa berez gehiago dena, zirkunstantzia historiko batzuk edo kultura konkretu bat baino (antzinako Grezian eta Germanian ere badaude, edo Afrikan, kristautasunarekin zerikusirik ez duten erlijio polit askoak), edo politika hau eta hori baino. Alabaina baita ere, ikasi askoa dugu, esanak esan, gure herriko erlijio konkretua, historiko eta soziologikoki, h. d., errealki, ez idealki, de fakto jada hala bakarrik eman daitekeen bezala, ez dela besterik aspaldi politika jakin bat baino, euskaldunontzat ez lehen eta ez gero positiboegia, herabetsu esateko?, eta historian ez dela berriro inoiz izango, bere barru barruraino, ez axalean bakarrik, politizatua delako betiko. Baina hau gai luzeegia litzateke hemen.
2011
‎Yoyesen ekintzaren erradikaltasuna hortxe ikusten da: ez dio heriotza biologikoari ere uko egingo, ez lehen ETAn zegoenean, ez gero semearekin eta senarrarekin bizitza zibilean, baina orain ez jada Beste handi krudelaren agindua betetzearren, baizik eta bere bizitza pertsonalean bakarrik, eta ez biologian, oinarritzen zen askatasunezko heriotza mota defendatzearren. Heriotza biologikoa azkenik finitudearen mugetan gelditzen da; gorputzaren mugari halako traszendentzia emanik, tradizio erromantikoan gelditzen da.
‎–Aizu, Cyril, ez gero gure pastelekin beldurtu. Izeba Conek eta biok erosi ditugu goizean, Buszardenean.
‎–Mugitu, neskak, esan zuen zezenak?. Eta ez gero kartei begiratu. Mahai azpian eduki behar dituzue eskuak, nik «Ja» esan arte.
2012
‎Beste ezer esan gabe alde egin zuen. Ez agur, ez gero arte, ez zertan lagun dezaket galdetu ere egin gabe. Leonekin berba egiteko gogoa izango zuen seguruenik, eta intimitatea ez zen lokalean zeukana.
‎Oso hitz egokiak ziren nire egoerarako, eta nolabaiteko zirrara eragin zidaten irakurri nituenean, baina ez gero eragingo zidaten adina: izan ere, «salbatu» hitzak ez baitzidan, nolabait esateko, une horretan ezer esan.
‎–Nolatan ez gero! Bat edo beste...
2013
‎Baina dabilela lasai Polen aita: mutikoak ez dauka soinekoa janzteko inolako intentziorik, ez lehen, ez orain, eta ez gero.
2014
‎Horretan arrazoi osoa daukazu. Baina ez gero berriro esan nik emakumeak gorrotatu egiten ditudanik, azpimarratu nion badaezpada?. Hori gezurra da.
2015
‎izterrak joarazi ziona. Ez gero ni eten, ematen zuen zioela, ez gero ezer esan; egon hortxe eserita. Eta irakurtzen jarraitu zuen.
‎–Kanpora esan dizut. Eta ez gero pasabidean zalapartarik egin.
2016
‎Auskalo zergatik, herriko plazan Sorotan Belek emandako udako kontzertua zetorkidan gogora pisamierdasak janzten nituen bakoitzean. Janzteko unean, zehazki; kurioski, ez gero.
‎–galdetu zuen, bizitasun handiz?. Orduan, gauza bat aitortuko dizut (baina ez gero errietarik egin, e!, ez esan zuria edo aurpegi bikoa naizenik). Zuk ikusteko irrikatzen nengoen.
‎esan dezagun, hortaz, Donibane Lohizuneko eskolan egon zela bolada batean. Lurrik gabeko Jaurlaritza heroiko haren ardurapeko babes etxe eta eskola hartan, non besteak beste Joxemiel Barandiaran bezalako irakasle ospetsuak ere izan baitzituen, nahiz eta gure Begoñak ospe haien berririk izan ez, ez orduan ez gero. Nolanahi dela ere, jo dute gurasoek alabarengana, eta, halako banaketa mingarriaren ostean berriz elkarturik, han izan dira besarkadak eta pozezko malkoak, edo gutxienez halaxe imajinatzen ditu gure emakumeak hegazkin barruan, gure irudimena neurri handi batean zinemak eskaintzen dizkigun irudi topikoez hornitzen baita, eta jakina baita horrelako egoeretan ezinbestekoak direla besarkada sutsuak eta malko jario urtsuak, nahiz eta garai bateko euskaldunak aski lehorrak izan halakoetan, sino mino eta zeremonietara gutxi emanak; batera nahiz bestera, elkartze pozgarria eta une hunkigarria izan behar zuen, alaba bakarra eta gurasoak banaturik egon zirelako bezainbat edo areago, bata bestearen berri jakin gabe egon zirelako, zer atarramentu izango zuten kezketan beti, bizi ziren ere jakin ezinik, leherketak, bonbardaketak eta tiroketak eguneroko kontua ziren garai latz haietan.
‎Hori besteengan ez da ikusten?, azpimarratu du Floren Aoizek, Iratzar fundazioko zuzendariak. Haren esanetan, koalizioak plan estrategiko bat du, eta halakorik ez die antzematen ez Geroa Bairi ez Ezkerrari. –Ahal Dugurena, berriz, nabarmena da.
‎–Penatu ninduen erabaki horrek?, dio Iruñeko alkateak. . Ene ustez, ez zen erabaki zuzena izan; ez Geroa Bairendako, ezta udalerako ere. Eta nago haiek ere horren jakitun direla, edo konturatzen hasiak direla.
2017
‎«Eta orain ez gero berriz hasi», esan zuen Lusterrek. «Nahiko lan eman didazu gaurkoz».
‎Zaharragoa duzu bera, Benjy eta biak batera baino. Eta ez gero Queenie zirikatzen hasi, aditzen al didazu, T.P. Ez baldin baduzu gidatzen Miss Cahlineri gustatzen zaion bezala, ikusiko duzu Roskusekin. Horretarako ez dago pattalegi».
‎bat judua (biblikoa), bestea grekoa; Atenas eta Jerusalem, laburbiltzen da (edo Atenas versus Jerusalem!). Nazioaren ideiak eta nazionalismoak ere bi iturri horiek dituztela errepikatu ohi da H. Kohn ez gero. Israelgo nazio kontzeptua eta nazionalismoa(, herri hautatua?) herrialde protestanteetan izango litzateke moderniaren hastapenetan partikularki eragintsua.
‎Azken urteotan gauzak zerbait aldatu direla esango nuke. Naziotasunaren oinarriztapena historiarekin lotzera edo (argumentazioa izan gura gabe) historian erakustera, Kataluniari dagokiola, ohiturik geunden P. Vilar ez gero (ik. El hecho catalán.
‎–Adarrik ez gero, e! Sasibil baserria gogoratzen duk?
‎Ez lukeela ondo hartuko. Baina berari begira larrua jotzen duen bakoitzean ez duela orainik ez gerorik ikusten. Iragana dela dena, iragan usaina duela beraien etxeak eta batez ere maindireek; itxitasunak eta sabaiko hezetasunak izaten duten usain hori.
‎Bizkaiko sartaldeko alderdi batzuetan, bestalde, i bokala jatorriz e denean, ez da a > e aldatzen haren ostean. Leku horietan alabea > alabia egiten da, baina ez gero alabie. Horrenbestean, mendi+ a > mendie, buru+ a > burue egiten da, baina aste+ a > astia esaten da.
2018
‎ados, erdu geugaz, baina, trapitxeo edo engainurik txikienean, popatik hartzera joango zara. Guri endredorik ez gero. Zeren, sasoi hartan, kaballoagaz ibiltzen zenak?
‎...u apur bat melodramatikoan, uste zuelako hiri horretan egingo zuela masterra eta hortaz hiri horretan biziko zela behintzat ikasturte bat luzeago, eta ez ziolako bere buruari onartu bestelako aukerarik bazenik ere, nahiz eta aukera horiek aise ondorioztatzekoak izan, eta bere buruarekin apur bat zintzoki hitz eginez gero konturatuko zen arren egiatan ezerk ez zuela Bartzelonara ezinbestean lotzen, ez gero Donostiara bezainbeste.
‎–Niri gezurrik ez gero! –egin zidan garrasi, hatz erakuslea nire aurpegi aurrean jarrita.
‎Kontatu nion gizona Monsieur Perrin zela, ispiluak saltzen zituela eta lan bat eskaini zidala Parisen eta bainuetxean irabazten nuenaren bikoitza ordainduko zidala. Ez zuen hitzik esan, ez orduan eta ez gero, Perrin jauna eta biak bakarrik atarian utzi eta ama eta biok sukaldera sartu ginenean ere. Leihotik ikusten genituen Monsieur Perrin hizketan eta aita tarteka txapel txikiari buelta erdi bat ematen.
2019
‎Ni ikustea azkenean. Ez urtetan izandako amorantea, ez gerora bihurtu nintzen ama. Ni neu.
‎–Arrieta, ohartarazi du ofizialak lema gurpilari eusten dion marinelari zuzenduta?, hemen hitz egiten dugunaz txintik ere ez gero! Aditu duzu?
‎Kantuen bitartez marinelei itsas arrokak joarazten zien sirena da; Zirtze da, maitaleak animalia bihurtzen zituena; arrantzalea urmaelen hondora erakartzen duen ondina. Gizonak, haren xarmaren gatibu, ez du borondaterik, ez proiekturik, ez gerorik; jadanik ez da herritar bat, baizik bere desiren esklabo den haragi bat, komunitatetik baztertua, istantean preso, pasiboki inarrosia torturatik plazerera; emakume azti gaiztoak pasioa harrotzen du betebeharraren kontra, oraina denboraren batasunaren kontra, eta etxetik urrun atxikitzen du bidaiaria, ahanztura isurtzen. Bada, Besteaz jabetu nahi horretan, gizonak ezinbestekoa du bere hartan irautea; jabetze ezinezkoaren porrotean, ordea, saiatzen da bestea bihurtzen, harekin bat egin nahi eta ezin baitu; orduan, alienatu egiten da, galdu, norberaren burua ere arrotz bihurtzen duen edabea hartzen du, ur iheskor hilgarrien hondoraino jotzen.
‎–Niri ez gero aipatu gurpil estira! –Barvitiusek, kontu hartuz?.
‎Gero, hona itzuliko zarete, eta zuk, Jäckele Narr, ez diozu une batez ere utziko biolina jotzeari. Gela honetara sartu orduko, alde egingo duzue bertatik, eta ez gero atzera begiratu! Egin nahi dudana kartsuei dagokien misterio bat baita, beste izen batzuez tronuak, gurpilak, indarrak edo zenbatezinak deituei, hain zuzen, eta zuen begiek ez dute ikusi behar.
‎Gaur, Jainkoaren laguntzaren bitartez, sakon egingo dut gogoeta. Bihar goizean, konponbidea eskaintzeko modua egongo naiz eta, ez gero amorerik eman. Jainkoarengan fedea izanez gero, ez dago zertan kezkaturik:
‎–Gaur igandea duk eta mezak egongo dituk; hortaz, ez gero hemendik atera gauera arte! Gogoratu, eliztarren artean, hiri atzaparra gustura asko botako liaketen hainbat militar daudela.
‎Zigarro bat erretzeko aitzakiarekin, kanpora irteten da sukaldaria. Han, izotzezko ilargiaren azpian, hitz aspertua egiten du zentinelarekin, honetaz eta hartaz; baita kuartelean geratu direlako izan duten zorteaz ere, zeren eta. Dena kontrolpean dagoela irudituagatik ere, ez gero gehiegi fio!?.
‎Egiazko giza balioak aurkitu nahi baditun, ez gero begiratu historia idazten dutenek jainkotutako haiei, herri xeheak muturreko egoeretan ematen ohi duen erantzunari errepara iezaion. Zenbat dugun ikasteko guk, artistok, edo artista ustekook, baina baita jakintsu eta agintariek ere herri xehearengandik!
2020
‎–Disimulurik ez gero, e! A zein ondo engainatu nauzun... pozik egongo zara ba!
‎Beste alde batetik, deigarria egiten da: metraileta bat edukitzeagatik, lau hilabete barruan pasatzea, fidantza pean atera, eta urtebeteko sententzia... zerikusirik ez gero, hainbat lege aldaketa onartu zenetik, eta euskal disidentziak estatu arazoaren maila hartu zuenetik, batez ere, izan diren kondenekin. Bereziki lazgarria da datua, Altsasuko 2016ko urrian Koxka tabernako istiluengatik kondenatuek bizi izan duten egoerarekin konparatzen bada.
2021
‎Nahikoa horrekin. Ez musu, ez agur eta ez gero arte. Oihanak nahiago izaten du elkarrizketa bere horretan utzi, adiorako tarterik gabe.
‎Gure aitak, aldiz, ez zuen zirkinik ere egin, ez zuen alabaren ondra aipatu, esaterako. Ez orduan ez gerora, seme alaba biak jaiota zeudela gelditzen hasi ginenean, galdetu ere ez zuen egiten eta, ez elkarren bizitzaz, ez Gomezez. Umeekin alde egiten zuen litxarreriak erostera, ama eta biok elkarren aurrean mutu utziz.
‎Semena emaile batena izango da, baina zuek duzue jakin emailea nor den, eta emaileak ere du jakin bere semenaren hartzailea nor izan den. Ez orain eta ez gero. Berdin dio ume bat jaiotzen den, bi edo batere ez.
‎–Gezurrik ez gero –esan zuen Denisek, bortitz. Ingurura begiratu zuen– Zergatik ekarri nauzu hona?
2022
‎Ezjakintasunak eragindako espektatiba guztiak. Gizarteak daraman bidetik aldendu nahi nuen arlo batzuetan, baina ez gero errealitatean suertatu zaidan bezainbeste.
2023
‎Arinduta sentitu nintzen, baina iruditu zitzaidan klase gutxi zeukala. Berak ez zuen inola ere pentsatu dotoreziazko astebetean, ez gero. Non topatu ahal izango zuen berak antzeko ideiarik, bestalde?
‎Saldu. Baina ez gero zerrikeria horiek baserri honetan ezkutatu. Entzun?
‎Brigitterekin, ezinezkoa zait lotsa sentitzea lehendabiziko aldiz izarapean zirrara batek hartzen nauen egunean: barre egiten du, niri ere gertatzen zaidan, baina ez gero kontatu apaizari, hari ez zaizkion batere inporta kontu hauek.
‎Aita, etxeko jauna, kontu kontari beti, ateraldi gatzdunak eta hitz joko barregarriak egiten etengabe, emaztearen begirada bihozberaren pean. Baina kontuz, ez gero pailazotzat hartu: txantxa eta broma guztien atzean autoritatea nabarmentzen zaio, bai begietan bai ahotsean, jatetxean menua eskatzeko moduan, ardoak aukeratzeko orduan eta bridgeko taktikez hitz egitean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia