2020
|
|
Arteria ez errudunari dagokionez, hiru estrategia nagusi daude: (a) jarrera kontserbadorea (IRA PCI, infartuarekin erlazionaturiko arteria AKTP bitartez ireki ondoren tratamendu medikoa ezarriko da, arteria
|
ez
errudunaren birbaskularizazioa soilik sintomak daudenean edo eragite testean iskemiaren zeinuak agertzen baldin badira eginez), (b) etapakako birbaskularizazioa (S PCI, momentu akutuan infartuarekin erlazionatutako arteria AKTP bitartez irekiko da, arteria ez erruduna bigarren une batean irekiz) eta (c) momentu akutuko birbaskularizazio osoa (MV PCI, epe akutuan infartuarekin erlazionaturiko arte... Estrategia bakoitzak abantaila eta desabantaila teoriko batzuk ditu (1 taula, 2).
|
|
Hala, momentu honetan indarrean dagoen European Society of Cardiology (ESC) gidaren arabera, alta aurretik arteria
|
ez
errudunen birbaskularizazioa egitea baloratzea gomendatzen dute (IIaA) (4). Horrek aurreko gidekiko aldaketa bat dakar, bertan ez baitzen gomendatzen arteria ez errudunaren angioplastia egitea, shock kardiogenikoan zeuden pazienteetan eta arteria erruduna ireki ondoren iskemiarekin jarraitzen zuten pazienteetan salbu (IIaB) (5).
|
|
European Society of Cardiology and the European Association for Cardio Thoracic Surgery (ESC/ EACTS) gidak antzeko gomendioa ematen du: alta aurretik arteria
|
ez
errudunen birbaskularizazioa egitea baloratu daiteke (IIaA), birbaskularizazio osoa egiteko momentu egokiena oraindik argitzeke egonik (6).
|
|
38 hilabeteko jarraipenaren ondoren, GKKN aldagai konposatua (hilkortasuna, MIA errepikaria eta istripu zerebrobaskularra) IRAPCI taldeko pazienteen% 13,9an eta S PCI taldeko% 16,0an gertatu da (HR: 1,35; KT%95: 0,662, 74; p= 0,407). Aldagai nagusiaren banakako osagaietan eta arteria
|
ez
errudunaren birbaskularizazioan (HR: 0,51; KT%95: 0,24; p= 0,089) ere ez da desberdintasun estatistikoki esanguratsurik ikusi (20).
|
|
Lemeslek (37) eginiko ikerketan, 3 urteko jarraipenaren ondoren, soilik pazienteen% 10ek behar izan du arteria
|
ez
errudunaren birbaskularizazioa. DM, gaixotasun baskular periferikoa eta bihotzeko bypass a izatea arrisku faktore gisa identifikatu dira, eta, beraz, paziente horiek neurri prebentibo oldarkorragoaz baliatu daitezke.
|
|
Azken urteetan argitaratzen ari diren entsegu kliniko desberdinek, arteria
|
ez
errudunen birbaskularizazioa segurua dela iradokitzeaz gain, birbaskularizazio osoaren aldeko datuak agerian utzi dituzte, bereziki birbaskularizazio elektiboa eta miokardioko infartu akutua gutxitzearen eskutik.
|
|
Hala ere, arteria
|
ez
errudunen birbaskularizazioa egitea mesedegarria izan daitekeen arren, tratamendu egokienaren erabakia pertsonalizatu egin behar da, pazientearen ezaugarri klinikoak, angiografikoak, arriskuan dagoen miokardio kopurua eta prozeduraren konplexutasuna aintzat hartuz.
|
|
Alta aurretik edo ondoren (egun) STIMIA eta Arteria
|
ez
errudunen birbaskularizazioa egitea erabakia Birbaskularizazio kirurgikoa erabakia Bizi itxaropena urte
|