Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2004
‎—hots egin nuen. Eta, nahiz esaten zuenak niri berri askorik ez eman —hartaz jabetuta nengoen lehenagotik—, ez nioen gezurrik. Izanez ere harrigarria zen La Vache halako logikarekin pentsatzen aritu eta kolpetik lo ez gelditzea.
2010
‎Irantzu ezagutzen dudanetik ongi funtzionatu izan dit berari arrazoi osoa ez emateak. Halere emaila ez nuen modu hotzean bukatu nahi eta saiatu nintzen berarengana era zuzenagoan hurbiltzen, azken hitz hauen bitartez.
‎Atraxkua tabernan orain ez dute tabakorik saltzen, are gutxiago oparitzen. Saltzeari utzi ostean zigarro ugari oparitu behar izan zituen bertako jabeak —erretzailea berau— salgai ez egotearen aitzakiaz bezero askok tabakoa eskatzen ziolako modu lotsagabean. lazko Martxoan hartu zuen ez ematearen erabakia eta dagoenekoz herrian ez dago zigarreta eskalerik Atraxkua tabernak jada tabakorik oparitzen ez duela ez dakienik. Koadrilako inor inguruan ez dabilenez aguantatu dut.
‎Bien bitartean, zertan ziren Harenaren barruan? Fatimarekin hitzartua zuen Chiarak, gau osoan ez ematea susmorako aitzakiarik, eta, haien hutsa denentzat nabarmena izan aurretixe, joan zedila halako txokora, eta hantxe izango zuela, lore hesien artean ezkutaturiko belusezko xorro batean, ispilu veneziarra zain. Gero, kristauen ihesaz jabetzen zirenean, Chiarak hanka egitean fardelean eraman ez zituen soinekoak eta gainerako puskak Hareneko emakumeen artean banatuko ziren seguru asko, eta arpilatze horretan ahal zuenak ahal zuena eramango zuen, baina ispilua, banaketa orotatik aparte, beretzat eta ez beste inorentzat izango zuen Fatimak.
‎" Etsenplu txarrik ez eman eta sinesten dena ausardiaz defenditzea da gizabanakoak zinikoen gizarte honetan egin dezakeen gauza bakarra".
2011
‎Laburbilduz, haien aholkulari bihurtzea erabaki nuen eta ahalmen horrekin joan nintzen Euskal Herrira, gatazkaren konponbide negoziatu posible baten aldeko oniritzia ziurtatzera. Espektro politiko osoko kide eta lagun askorekin hitz egin nuen —une horretako euskal lehendakari Ibarretxe (eta aurreko biak, Ardanza eta Garaikoetxea) barne—, eta ondoriotzat atera nuen, nahiz eta errealismoak biderik ez eman gehiegizko optimismorako, merezi zuela saio bat egitea orduko ez atzera ez aurrera egoera hartatik ateratzeko, Puntu horretan Euskal Ezker Erradikalean nituen lotura pertsonalez baliatu nintzen ETA eta Zentroa zuzeneko harremanetan jartzeko, eta gerora ezagunak egin ziren Espainiako gobernuaren eta euskal erakunde armatuaren arteko negoziazioetarako markoa eta parametroak eman nizkion HDCri....
‎Xedea lortzeko, ordea, ez dago bide bakarra, bi baizik, eta, gainera, kontrajarriak: deus ez ematea edo gehiegi eskaintzea. Alde horretatik, diktaduretan argi izaten dute zein den informazioa murrizteko bidea:
‎Guztiaz ere, zer edo zer ere antzematen du, egia esan, zeren eta oso nabarmenak baitira antiojodunaren gorakoak eta garrasiak. Antiojodunak azterketaren ordezkagiria galdu bide du, eta azterketaren ordezkagiririk gabe oso zaila gertatzen da gainerako pauso guztiak okerka ez ematea.
2012
‎Arnasarik gabe utzi nauzue, ez eman gorrotatzeko arrazoirik, emazkidazue maitatzeko arrazoiak.
‎Etiketak erakutsi dizkio erosleari, ardo haien gaineko goiti beheiti guziak emateko. Buruz egin du kontua, paperik gabe, ez agiririk ez emateagatik, emakume eder hura konkistatzeko baizik. " Nola arraio egiten duzu?", galdetu dio.
‎Tranpatia da, gainera, hosto hilen tapiza; harriak eta adarrak azpian kukutzen dira, eta horiek gaztearen zangoak zehatzen. Izuari amore ez ematea du Migelek hurrengo oreneko kezka.
‎Eta uretara bidean ikusten duenean, bere artean egin du, ibileran duen xarmagatik eta aurpegiaren argiagatik, agerikoa dela emakume hori Eta, justu orduantxe, zerbitzariak ailegatu dira printzea dagoen tokira, eta iragarri diote uharteko aitoren semeek dirurik bat ere ez ematea erabaki dutela. Hori dela-eta, printzeak ontzia tresnatzeko agindu du, eta Mallorca aldera abiatu da, eta noizbehinka itsasoa begiztatzen du emakumea berriz ere ikusten ote duen Bartzelonako hitzordua baino lehen, ongi baino hobeki baitaki zer esan nahi duen horrek, zeren, emakumeari deus esan ez badio ere, aski daki Historiaz, eta ongi daki, beraz, Durazzoko itsas bazterrean hil zela On Luis, hots, Albania desatsegineko hiriburuan.
2013
‎Agian beste joko batzuk zain ditugu, beste lan eta beira alezko lan batzuk, izen eta arrazoiak, arauak bihurtzeko arauak, tresnak, kinkilak, apaingarriak eta uhaleriak, askotariko topologia eta deserriak, denak gure esperoan agian, baina gaur, hemen, Guantanamo txiki bat irekitzen da hitz susmagarri ororen neurrira, botereek eta komisarioek aldez aurretik ez emandako esanahien adarrak azaltzen dituen hitz susmagarri ororen neurrira: finkatu eta garbituak pozgarriki sinonimo eta kauterizatuak esterilizatuak eta erraustuak baizik ez dira ziegatik ateratzen.
‎Espainiako agintarien apatia zen egoeraren errudun nagusia, koloniak aurrera egiteko laguntzarik ez emateagatik. Baina aldi hartan ere garaiz heldu zen Aita Ugartek Mexikon bildutako hornigaiak zeramatzan ontzia.
‎Hiru klanetako ordezkarien hitzek ez dute inor lasaitu. Aitzitik, inolako aterabide zehatzik ez emateak urduritu, kezkatu eta aztoratu ez ezik, sakonki haserrarazi ditu bildutakoak. " Premiak garrazten direlarik, ez dute ezertarako balio hiru klanetakoon hitz arranditsu baina hutsalek" bota diete.
2014
‎Oscar Wildek emandako zinikoaren definizioa: " guztiaren prezioa dakiena eta ezeri baliorik ez damaiona".
‎Sustraik galde egin zion Ametsi haien etxen gora edo apala zenez hesia. Ametsek erantzunik ez eman, bakarrik auzoa polizia zutela. Izanen da beti soziologoek edo kanpoko obserbatzaileek ez dakitenik gure egiazko arrazoi edo motibapenetan.
‎Antzerkiaren ikuspegitik interesa handiago da laurdenetan esaterako, bertsolari ezezaguna ezagunarekin gurutzatzen delarik. Ez dut uste nik sobera puntu ematen zaiola sekulan ezagunari baina ez ezagunari ez ematen ziur. Ezezagunak bere doblea, bere bertsolari pertsonaia egingabea duelako eta orduan ez da testuingururik, ez da abiapenik horren puntuatzeko, sprint partitze batean hau starting blok gabe ari bailitzan eta orduan lerratzen eta denbora galtzen du hastapenean.
‎ez errana ren baliatzeari. Uste dut ere orain arte honengatik zirela giltzak ez ematen, biziki ederrago baita iradokia delarik eta berez ulertzen delarik, soa aski delarik bestearekin adosteko ulertua dela. Arazoa da orain ardura ulertuarena egiten dugula eta quiproquo handitan egoten.
‎Baina ez da lerrik aski Landetako pinadoian Euskal Herriko edozein karriketan bildu lekukotasunen finkagune daitekeen paperaren ekoizteko, inprimatzeko Elizak eta apez guziek, apezpikutegiko manuz, dantzaren gainean jasanarazi diguten presioaren oroitzapenak. Fauxtin eta bere bandaren Pazkoko komunionea ez ematea aski litzateke horretan uzteko. Ez du polemika den ttipienari lekurik uzten.
‎Apezgaiak amodio gutun idaztea ez zen herrian pollit agertu. Traditua sentitu zen mutikoa salatua izan baitzen, neska ere afruntua egin ziolarik, elkarretaratzean kasu ez emanik, eta makurtu zen istorioa. Edo ez erranetan galdu.
‎Bertsotan bota ohi zuen askotan adierazi nahi zuena, auzoan bertan eta karrikan. Zamuioko bordatik Bordaberri baserrira aldatuta, herriko apeza diru eskean etorri zitzaion egun hartan bertso batean laburbildu zizkion elizari sosik ez emateko arrazoiak. Edo Bordaberriko leihotik auzoko emakume hari bota zion bertsoa.
2015
‎Oso jakingarria egin zait beti Robert Gravesek mitoari eman zion definizioa: " ‘mito’ hitza hitzezko ikonografiaren adiera zorrotzean erabiltzen dut, ez eman zaion eta hitza indargabetzen duen ‘fikzio absurduaren ’ adieran". 104 Mitoa ikonografia izanagatik ere, kontaera da, hau da, mundua eraikitzeko eta ulertzeko solasa. Hitzezko praktika, bistan da, praktikaren gaineko praktika da.
‎Gauean ezin lokartu nengoen ohatzean bueltaka. Jaiki nintzen, zenbait ordu ez ematearren lanpara piztuta eta horma zuri pikortsuari begira. Ardoak eragindako buruko minarekin bateragarria den edari bakarra prestatu nuen:
‎Miran bi zulotxo, bi hutsune txikiak otsoaren begien suari doitzeko. Kulataren zurak nekazariaren gau osoko besarkaden memoria gordeko zuen, ordu txikietan arnasketari eutsita emazteari ez emandako besarkaden memoria. Gelditasuna eta isiltasuna besterik ez zaintzaldian.
‎Ez dut zapaldu haren itzala. Guztiz amore ez emateko erabakia ezkutatu dut; galeria sakoneneko bazter beltzenean ereindako desobedientziaren hezia ezkutatu dut. Literaturaz aritu behar genuen gaur gure gela suntsituan.
‎Prentsan azaldutako bien arteko gutun trukaketek, deskalifikazioez eta hitz zikinez gainezka, jarraitu egin zuten. Halako egoera baldarra ikusita, eta antzemanez Paulinok iskin eginez erantzun egokirik ez emateko zeukan joera, Espainiako Boxeo Federazioak urte erdiko epea eman zion Uzkuduni Gaztañagaren aurka borroka egin zezan Espainiako titulua jokoan jartzeko.
‎Aurrenik Euskal Herria osotasunean subjektu bezala onartu behar zen eta, orduan, instituzio nazionaletik abiatuta, eztabaidatu ahal izango ziren alternatibak, baita Ibarretxek proposatutakoa ere. Gatazkari erantzunik ez ematea ere kritikatzen zioten Ibarretxeren proposamenari.
‎Xabier Arzalluzen arabera, ELAk ez zuen nazio perspektibarik, konplexuak gainditzeko gerra bat hasi zuen eta Eusko Jaurlaritzan lan sailburu sozialista ikusteak sorrarazten zion histeriaren eraginpean ari zen, besteak beste; errebantxa kutsuko hitzak ere izan zituen: " etorriko dira, etorri, EAJren egoitzetara laguntza eske, eta guk erantzungo diegu bere kontuetan ez sartzeko agindu zigutela"; edota, hauteskunde sindikaletan ELAri botorik ez emateko kontsigna iradoki zuenean: " ez badute laguntzen arazoak konpontzen, sostengua ukatu egin behar zaie, eta hori botoaren bidez egiten da". 227
‎" nazionalismoak erantzukizun larria du, herriari bizikidetza marko lasaia ez emateaz gain, egiten duen diskurtsoarekin, gero mutikoak etortzen dira, kaputxa janzten dute eta pentsatzen dute gauza horiek ganoraz errebindikatzeko koktel bat hartu eta autobus bat erre behar dela".
‎1996ko otsailaren 5ean bildu zen Heziketa Iraunkorreko hiru aldeko batzordea; bileraren buru egiten zuen gobernuaren ordezkariak euskal akordioak finantziaziorako zuen eskubidea baieztatzen zuen txosten juridikoa irakurri ondoren, bozketa egin zen: CEOE, Cepyme, CCOO eta UGTren botoekin, gehiengo oso zabalez, euskal akordioari zemaikorik ere ez ematea erabaki zen, langileen arteko elkartasunaren aldarrikapen hanpatuen artean.263
‎ELAren itun sozialen aurkako jarreraren sendotasuna berretsia geratu zen Moncloakoen denbora gutxira, Ramon Rubial buru zuen Euskal Kontseilu Nagusiak Bilboko Itsasadarreko Ituna negoziatzea proposatu zuenean; itunari inolako aukerarik ez emateko, ELA ez zen joan Juan Iglesias kontseilari sozialistak deitutako bilerara. Izan ere, ELAren itun orokorren aurkako jarreraren arrazoi nagusia ez zen esparruarena; euskal itun soziala negoziatzeko aukeraz galdetu ziotenean ezin argiago erantzungo zuen Alfontso Etxeberriak:
‎717. ETAk mezu bat zuzendu zion foroari; ELAkoak, beste kide batzuk bezala, bilkuran mezuaren berririk ez ematearen aldekoak ziren, haren balizko filtrazioak foroaren irudiari kalte egin ziezaiolako; irtenbide salomonikoa eman zitzaion auziari: mahai-buruak irakurri egin zien bildutakoei ETAren mezua eta, ondoren, arrastorik ez uzteko, erre egin zuen papera, denen aurrean; bere gutunari su eman izana ez omen zitzaion batere gustatu erakunde armatuari.
‎Correaren" herritarren iraultzaren" bisio berdinzale eta modernizatzailearen arabera, botere puska horietan indigenen erakundeek egin dutenak ez du ondo funtzionatu. Emaitza onak ez emateaz gain, herrialdean instalatuta dauden beste hainbat pribilegioren kutsua egozten die.
‎jokamoldez eta pentsaeraz koherenteak izatea eta horren ondorengo neurriak hartzea. Izan ere, niri behintzat erraza iruditzen zait politikagintza kritikatzea baina kritika horren baitako pausorik ez ematea maila pertsonalean. Hori nire sentipena da eta, zuk testuan diozun moduan, guri ere konkrezioa falta zaigu, eta, ondorioz, ardurak hartzeari ez dakit beldurra ala nekea/ etsipenagatik urtikaria antzekoa ote diogun." (PI)
2016
‎Bartolome Madariaga Garate karmeldarra, Bartolome Santa Teresakoa edo frai Bartolotzat hagitz ezagunagoa zenaren Iruñean argitaratu Euscal errçjetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz ozpinduba. Berezia agitzen da nonbait Iztuetak lan horren berri ez ematea. Honek, dena den, ez du esan nahi elkarren ezagutza izanen ez zutenik.
‎San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea eta Chapeletaren Andre Dana Mariaren ohoretan devocionerequin erraiteco antcea, Silvain Pouvreau apeçac emana, Parisen, chez ClaudeAudinet, 1664 Saleskoa 1662.ean beatifikatu zuen Alejandro VII.a aita santuari egindako eskaintza eder bat jasotzen da bertan, latin ezin hobez ondua, hortxe, Pouvreauk Euskal Herriaz zuen juzgu on ona agerian utzi zigula. Bestalde, lan horren baimen emaileak Baionako apezpikuaren idazkaria zen Sainte Marie aita eta frai Domingo Bidegarai genituen, azken hau frantxikotar baxenafartarra eta euskal lanen egilea, Nafarroako Parlamentuak argitaratzeko diru-laguntza ez emateagatik agertu gabe geratu ziren lanen egilea alegia.
‎Neure amodio guzia emana haurrari, nik ere ez emaiten anitzik Amari!
‎Orain bakarrik falta zaigu Jaizkibel beste konpainiekin batera desfilatzen ikustea, beraiek nahi duten lekuan, hasieran edo bukaeran, baina batera, emakumeok ere herritar normalak bagina bezala. Ekaitzaren kontra eustea zen zailena, amore ez ematea, atzera ez egitea.
‎Bizkarra ez eman behin ere: traizio makurrak ditu gogokoen.
2017
‎Eta harremanen arteko aukeretatik kanpo geratzen dira, bere ustez, ez hartu eta ez eman egiten dutenak. Haiek ere badaezpadakoan.
‎Lurrik ez eman eta piztiek jateko utzi, hezurobi edo" osario" bereziak antolatuz, espainarrek mendeetan egin duten bezala, judutar eta mairuak lurperatzeko ohiko toki bihurtuz [Moliner, Ma, Diccionario de uso del español], leize zulo eta amildegietan behera botaz.
‎Eta hala izan, ikaragaitzak: Europako gudarosterik izugarrienaren lehenengo tiro hotsak entzundakoan ihesari ez ematearren. Arrazoi berberagatik, jite ezberdineko gerrillariak zirenez, euren arteko liskarrak ohikoak izan ziren, Tuteran gertatu bezala, handik eramandako ospila euren artean banatu behar izan zutenean.
‎Halatan, barruan geratzen zirenak gero eta gutxiago ziren: gutxi baina gogorrak, eta erabaki zuten amorerik ez ematea eta plaza ez errenditzea.
‎Horregatik elizako urrezko kalizak lapurtzen harrapatu zuten Haitiko soldadu bat atoan fusilarazi zuen. Aldez aurretik, Palo Alton ere antzeko lapurreta bat gertatu zen eta han ere Minak fusilarazi zuen lapurra, erregeordearen bando beltzaileei bidea ez ematearren
‎Herriko plazan jo eta fuego pilotan ari zirela, 1895eko Amabirjin hirugarrenean, Kotxoko leihotik barrena sartu pilota, behin eta berriz, eta nagusiak, Jose Bernardo Escuderok, ez eman nahi. Paskasio Arano alkatea joan propio erreguka, eta halere uka!
‎Esanak esan, Goizuetan 1771 urtean herriko barberari udalak pagatzen zizkion ehun dukatez gainera, familia bakoitzak paga behartako kontuak ateratzeko zerrenda duzu hemengoa, etxerik etxe eta bordarik borda egindakoa, bakoitzean bizi diren familia buruak kontuan hartuz, eta baita familia bakoitzean zenbat sartzen diren kontuan hartuz ere. Hala, esate bateko, Zibolan familia bakarra bizi zen, Zabaletenean bi, eta bigarren familian lau lagun kontuan sartzen zirenak, Goikoetxean berriz 10 lagun, nahiz izenik ez eman; eta beste guzietan ere halatsu datoz...
2018
‎Horretarako, 1921eko bukaeran, honakoa erabaki zuen: " ez ematea, ez obra enkanterik, ez kontratarik, baldintzen artean espresuki aipatzen ez bada kontratistak kuota pertsonalak ordaindu behar dituela bere langileen zahartzaroaren erretirorako". 185 Urtebete eskas lehenago hasiak ziren II. Zabalguneko obrak, jendea irrika handiz zegoela lanak noiz hasiko zain.
‎El Mundo egunkariaren Euskal Herriko edizioak, Gara k, Euskaldunon Egunkaria k (gero Berria k) eta Deia k Euskal Herri osoko mapa jartzen zuten, bereizketarik gabe, nahiz eta El Mundo k Euskal Herri kontinentaleko informaziorik ez eman.
‎Egunkari lider horiek" nazio" ikuspegi bat ere zabaltzen dute. Euskarazko komunikabide nazionalek tokian tokiko informazioari lekurik ez emanez, edo tokian tokikoek Euskal Herriaren osotasunaren ikuspegia eta ikuspegi nazionala ez emanez, erreferentzia" nazionalak" frantsesezkoek eta espainolezkoek ematen dituzte. Alabaina, egunkari horiek badituzte beren sail" nazionalak".
‎Egunkari lider horiek" nazio" ikuspegi bat ere zabaltzen dute. Euskarazko komunikabide nazionalek tokian tokiko informazioari lekurik ez emanez, edo tokian tokikoek Euskal Herriaren osotasunaren ikuspegia eta ikuspegi nazionala ez emanez, erreferentzia" nazionalak" frantsesezkoek eta espainolezkoek ematen dituzte. Alabaina, egunkari horiek badituzte beren sail" nazionalak".
‎Euskal Herriko ikuspegitik, zergatik da garrantzitsua jakitea zenbat diren espainiarrak? Zergatik ez eman Alemaniako hildakoen daturik?
‎Beste azalpena da EAEko abertzaleek hautatu dutela independentziarako bidea bereber egitea. Halatan, urteetan irmoki aldarrikatutako lurralde batasunari uko egiteari itxura inkoherentea ez emateagatik, komeni zaie goraipatzea Euskal Elkargoa.
‎Ez da zuzena haiek ez aipatzea. Ez eta ere itsas ekaitzek hemendik 2040ra bitartean eraginen dituzten kalteez aritzean, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako datuak baizik ez ematea.
‎Horrek eskatzen du kazetaritza aktiboa (agentzien agirietatik eta erakunde publikoen prentsa bulegoetatik aske; erredakzioan egoteko ordez, karrikan igarotzea denboraren zati handi bat) eta kazetari sare zabal, sendo eta konektatu bat. Bilatu dira Euskal Herri osoko datuak (eta halako daturik ez bada lortzen, ez eman datu partzialik), marraztu da Euskal Herri osoko argazkia, edozein gairen inguruan.
‎Euskal Herriaren kontzientzia herritarren artean errotzearen bidean, ekarpen ikaragarria litzateke Euskal Herria aintzat hartzen duten komunikabideek politika berri bat martxan jartzea, hala nola, batetik, Euskal Herri osoko datuak ez direnak sekula ez ematea (ez langabeziarenak, ez KPIarenak, ez lan istripuenak, ez auto istripuenak, eta abar) eta, bestetik, Euskal Herri osoko datuak bilatzeko modu iraunkor eta eraginkor bat aurkitzea eta horri eustea.
‎Horrelako proposamenak egiten zaizkienean, kazetariek erantzun ohi dute biziki zaila dela datu guztiak lortzea. Espainiako eta —gutxiagotan— Frantziako erakundeek edota EAEko zein Nafarroa Garaikoek egunero ematen dituzten datuak ez ematea eraginen luke horrek; edo datu horiek ematen dituzten egunerako Euskal Herri kontinentaleko datuak lortzea (eta Nafarroa Garaikoak, emandako datuak EAEkoak baldin badira soilik). Komunikabide bati kostatzen zaio eskura datorkion datu bati oihartzuna ez ematea, ezinbestekoa balitz bezala horien berri ematea.
‎Espainiako eta —gutxiagotan— Frantziako erakundeek edota EAEko zein Nafarroa Garaikoek egunero ematen dituzten datuak ez ematea eraginen luke horrek; edo datu horiek ematen dituzten egunerako Euskal Herri kontinentaleko datuak lortzea (eta Nafarroa Garaikoak, emandako datuak EAEkoak baldin badira soilik). Komunikabide bati kostatzen zaio eskura datorkion datu bati oihartzuna ez ematea, ezinbestekoa balitz bezala horien berri ematea. Hortaz," albiste" hori ez ematea pentsaezintzat jotzen da.
‎Komunikabide bati kostatzen zaio eskura datorkion datu bati oihartzuna ez ematea, ezinbestekoa balitz bezala horien berri ematea. Hortaz," albiste" hori ez ematea pentsaezintzat jotzen da. Eta falta diren datuak lortzea?
‎Azken urteetan, zoritxarrez, ezabatzen ari dira, marrazten baino gehiago. Bistan da, horren gibelean dago erakundeek berek garrantzirik ez ematea arlo horri (zenbait erakundek apropos egiten dute, gainera), batetik, eta bestetik, komunikabideen beren egoera prekarioa. Beste arrazoi bat ere badago:
‎Haren denbora eta interes falta aipatuz gero, erasotua sentituko da. Parte hartzeko aukerarik ez ematea aurpegiratuko dio Martari, sekretuak izatea. Eta baditu, bai, ondo zainduak, ekografia bat baino handiagoak, inon aztarna ikusgarririk uzten ez duten sekretuak.
‎—Uste dut oso indartsua zarela, eta ausarta. Ez duzu koartadarik behar eman zenukeen urratsa ez emateko.
‎Ibilkera moteldu du Martarengana gerturatzean. " Guten Morgen", xuxurlatu dio sustorik ez emateko. Humboldthainen dagoen pista luze batera joatea proposatu dio.
‎Den perfekten Mann. Izugarri lanpetuta ibili zela, eta mar mar mar, ezaguna leloa, perfektua aitzakia, lehen adina musu ez emateko. Eta, halako batean," so einsam ohne dich", bakardadearen izua, abandonatua izateko beldurra.
‎—Zergatik ez eman banku bati?
2019
‎Noiz eman ote zitzaien aresoarrei borda horietan bizitzeko eskubidea? Ez dut inon bilatu baimen edo agindu ofizial horrenik, baina, irudipena daukat, nahiz baimen edo agindu ofizialik inork ez eman, borda horien jabeak, bat han bestea hemen, pixkan pixkana sukaldea eta bizitza egiten joan izanen zirela bertan.
‎" 84 reales 16 maravedies en elplantlo de robles en la parte de Larbaidegui con ciento sesenta hombresy dos regidores". Udalak oraindik arrazoi sendoagoa izan zezan aurrerantzean herritarrei han bordarik egiten ez uzteko, edo galerazteko, edo baimenik ez emateko; esateko modua baita gutxienekoa, helburua garbi dagoenean. Eta neurri horretxek berak erakusten du ederki, bordariek berenganatuak zituztela ordurako, herri lurrik hobeskoenak eta erosoenak.
‎Orduantxe bizi baitzuen artzaintzak aurreneko urre aroa. Edo kakarik ez emateagatik gezurretan.
‎Zu ez zara arrazista, baina ez zaizu bidezkoa iruditzen kanpokoek jasotzen dituzten laguntzak hemengoek ez jasotzea. Izan ere, hemengo pertsona batek behar duenean laguntzarik ez ematea da zu benetan amorratzen nauena. Tristea da esatea, eta politikoki ez zuzena beharbada, baina diru-laguntzarik jaso nahi izanez gero, onena etorkina izatea da.
2020
‎—Ez dut uste —ekin zion Josebak— Arazoa lau datu emanda argitu daiteke. Eta, bide batez esanda, zer bitxia Ordizian hartu den erabakia, portzentajeak ez ematekoa, zenbat ikasle behartsu eta atzerritar jatorriko doazen eskola publikora eta zenbat pribatura! Izan ere, daturik beharrezkoena, Ordizian eta Euskal Herri osoan, portzentaje hori da!
‎Lehen pista (testua, lopp ez emanik)+ bigarren pista (Nightmares on wax, lopp ez emanik)+ hirugarren pista (Monk, lopp ez emanik).
‎Lehen pista (testua, lopp ez emanik)+ bigarren pista (Nightmares on wax, lopp ez emanik)+ hirugarren pista (Monk, lopp ez emanik).
‎Lehen pista (testua, lopp ez emanik)+ bigarren pista (Nightmares on wax, lopp ez emanik)+ hirugarren pista (Monk, lopp ez emanik).
‎Zer zen haietako bakoitza, noraino heltzen, mugak non. Noraino modulatu terroristek egin zitzaketen eskakizunak, nondik ez eman amore.
2021
‎Sekula santan ez, inoiz ez. Ezinezko aukera ematea, aukerarik ez ematea da. Aranatzen eta Arakil mendebaldean erabiltzen dira lehen bi esapideak, bereziki.
2022
‎Eta horrek eskatzen du herritarra sortzaile bihurtzea, maila informalenean hasita, eta sortzaile landuxeagoak maila horizontal horretan nahastea, kulturgintza xumea bizigarria zaigula sentitzea, komunitatea ehuntzen duena, sofistikazio gutxikoa izan arren. Funtzionala zaigu gauza batzuk udalekuko mailan egitea, gure buruari harrika ez ematea, langekin ez obsesionatzea eta beste gauza asko.
2023
‎Giogio Agamben deus izord. Ezer. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da.) Deus ez eman, ez deus utz. Deus baldin bada lur honen gainean zuzenik.
‎Fogok ohartarazi die sekretek oraindik etxea zelatatzen dutela. Ez dirudi atxilotzeko asmorik dutenik, baina ez dago jakiterik eta, nolanahi ere, hobe erraztasunik ez ematea. Dena den, maderoen autoa urrun kokatu da, kalearen bukaeran, zaratak entzuteko aukerarik izan gabe.
‎Horiek guztiek dardarik gabe jendearen kontra tiro egiten jakin behar zuten eta sastakaiari edo lantzari irmo eusten. Eta hala izan, ikaragaitzak, Europako gudarosterik izugarrienaren lehenengo tiro hotsak entzundakoan ihesari ez emateko. Arrazoi berberagatik, jite ezberdineko gerrillariak izanik, euren arteko liskarrak ohikoak izaten ziren, Tuteran gertatu bezala, bertatik eramandako ospila euren artean banatu behar izan zutenean.
‎Eskean ibiltzeko era Jainkoaren izenean otoitz egitea zen, hortik ematen zitzaien izenetariko bat. Gaizki ikusia zen zerbait ez ematea, are zorte txarrekoa izan zitekeen eta eskalearen madarikazioa ere biltzen ahal zen, arautegiek gogorki zigortzen zutena; Usurbil (G) aldean ibiltzen zen batek Lipo beltzak ittoko al hau! mehatxua botatzen zuen; aldiz, hobaria gustukoa bazuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia