Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Une batez ez nora eta ez hara ibili ziren hiru aurkezleak, ondoezak jota bezala, jitoan. Gauzak ez zeuden txantxetarako, eta, zuzendaritzaren erabakiz, argiak iluntzen joan ziren apurka apurka. Erdilunpetan gelditu ginenean, musika sentsual bat jarri zuten platoan, eta Edurtxo Caterpilarrek striptease bat iragarri zuen.
‎Denak afalduta zeuden, eta ezertxo ere jan gabe joan behar izan nuen ohera. Etxeko habeak ez zeuden txantxetarako.
‎Automobilen muntadura katean egiten genuen lana. Han ez zegoen txantxarik, hutsik gabe jarraitu beharra zegoen norberaren postuan. Nire lana auto barruan bosna zentimetroko lau kordoi egitea zen, soldadura automatikoarekin.
2003
‎Ez nuen oso ondo ulertu zer egin zezakeen emakume batek senarra hil ondoren nire izena errepikatzen. Baina komisarioa ez zegoen txantxetarako, bere ahotsean larrialdi baten mehatxua, hondamendi baten itzala suma zitekeen.
‎Ez zen nire estiloa, baina pozik geratu nintzen hain arrotza zitzaidan hitz egiteko modu hanpatu horrekin. Komisarioa, ordea, ez zegoen txantxetarako. Nik ulertzen nuen, noski, bere ondoeza.
2005
‎Eta gehiagorako ere bai. Baina ez dago txantxetarako. Lorezaintzaz gogoeta egiteko ez da etorri Poliklinikaraino.
2008
‎Honek, gero, eskuan orratz luze bat dantzatzen zuela, aipatu zizkion Nataliari berriro bastidorea eta San Sebastianen azala: kontuz, neska, kontuz, zin degizut ez nagoela txantxetarako, zer esaten didazu orain, alabatxo, zain nazala, bai, Natividadek, zain nazala.
‎horregatik kontatu diat Pernandorena, eta, ilobari hatza erakusten ziola, gehitu zuen?: Baina badakik, bestelakoan, Jainkoaren izen santuarekin ez dagoela txantxarik, eta zin egidak, Beñardo, ez duala inoiz biraorik egingo: bihar bertan komunioa egin behar duk, eta memento ezin egokiagoa duk hau.
‎Aldizkari batean irakurri berri dut adin batetik aurrera urtean zentimetro laurden bat laburtzen zaigula, erantzun nion. Baina bera ez zegoen txantxetarako, eta gutxiago inoren arrazoiak entzuteko.
‎KEVINek eta RAKELek barre egiten dute baina TXIMISTAren aurpegia ez dago txantxetarako.
‎Lehen kolpea uztailaren erdialdean jaso zuen, Donostian, Kontxako badian bertan jokatutako Telefonica Banderan. Itsasoa ez zegoen txantxetarako, eta lehen txandan aurreneko kaletik arraun egitea tokatu zitzaion. Ahalegina egin arren, Oriok minutu pasatxo kendu zion.
‎Bakoitzak bere ardurak hartu ditu, eta gure artean hitz egingo dugu hori gauzatzeko. Giroa ez zegoen txantxetarako, eta Cardiffen aurkako partidak zauri sakonak utziko ditu Agileran.
‎Sekulako euri jasekin hasi dugu astea, eta iragarpenek ez dute aldaketaren berri ematen datozen egunotarako. Beraz, prestatu neguko berokiak, ez ahaztu aterkia etxean eta izan pazientzia errepidean ibili behar baduzue, eguraldia ez dago-eta txantxetarako. Arrasaten esaterako, 41 l/ m2 bota du.
‎Honek, gero, eskuan orratz luze bat dantzatzen zuela, aipatu zizkion Nataliari berriro bastidorea eta San Sebastianen azala: kontuz, neska, kontuz, zin degizut ez nagoela txantxetarako, zer esaten didazu orain, alabatxo... zain nazala, bai, Natividadek, zain nazala.
‎horregatik kontatu diat Pernandorena –eta, ilobari hatza erakusten ziola, gehitu zuen–: Baina badakik, bestelakoan, Jainkoaren izen santuarekin ez dagoela txantxarik, eta zin egidak, Beñardo, ez duala inoiz biraorik egingo: bihar bertan komunioa egin behar duk, eta memento ezin egokiagoa duk hau.
2009
‎Arratsaldea ez zegoen txantxetarako, eta laster hartu zuen Basterretxeak etxerako bidea, kamerari" agur!" seduktore bat botata. Film erromantiko bateko galaia zirudien zineko zuzendari ere izan den artista dotoreak.
‎ALEX. Ez, Naroa? ez nago txantxetarako.
‎KAR. Eta hi ez hago txantxetarako. Bazakiat.
‎Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, EAren legebiltzarkideak gogoan hartu zuen EAJren kanpainan erabakitzeko eskubidea ez dela ezertarako agertu. Agirrezabalek ziurtatu du uneotan gai horri buruz alderdia ez dagoela txantxetarako, are gehiago Ibarretxeren planak eta herri galdeketaren legeak porrot egin eta gero. Auzi horri buruz, uste du lehen erantzukizuna PSOEri dagokiola.
‎Posta elektronikoa zabaldu orduko agertu ziren gonbidapenak: Facebook, Tuenti, Twitter... antza, munduak bere laguna izan nahi zuen, baina Felix ez zegoen txantxetarako. –Eta, bitan pentsatu gabe, denei erantzun nien txorrada haiek ez nituela gustuko, ez nintzela ez haien laguna ezta Maria Purisimarena ere, kokoteraino nengoela gonbidapenez eta ipurtzulotik sartzeko?.
‎Bi baloi galdu zituzten lehen minutuetan, eta Tau 5 aurreratu zen. Navarro, ordea, ez zegoen txantxetarako. 29 urtebetetzea zuen atzo, eta bosna berdindu zuen partida.
2010
‎Txantxetan diot hau orain, Damaso, baina ama eta biok ez geunden txantxetarako, ezta hura galtzeko ere, ez horixe!; eta hala, urriaren 10ean edo 11n, Pagoagarantz laugarren aldiz abiatu, iritsi?
‎Talde Mistoko sei kideek kontrako botoa emango dute, ustekaberik ez bada. Oso balorazio positiboa egiten dugu, orain beharrezkoa baita desadostasunen gainetik aurrekontu arloan akordioak lortzea, krisi garaian gaudelako; benetan ez gaude txantxetarako. Agintaldi honetan talde guztiekin izandako akordioak ere adierazgarriak dira, baita EAJ eta Hamaikabaten ordezkariok erabilitako adostasun ahalegina ere.
‎Txantxetan diot hau orain, Damaso, baina ama eta biok ez geunden txantxetarako... ezta hura galtzeko ere, ez horixe!; eta hala, urriaren 10ean edo 11n, Pagoagarantz laugarren aldiz abiatu, iritsi... eta iritsi ez beste giroaren berotasunari antzeman genion, lehenik eta behin; jendeak hiru hilabete pasatxo zeramatzan, mirari ikusgarria noiz gertatuko; jendea, beraz, hain zegoen mirariaren irrikan, non irrikak berak itsutu baitzituen guztiak:... ama, doña Carmen Sidonia eta maistra, hirurak sinetsita zeuden behintzat huraxe zela ordua —ordu guztien ordua, zeruak eta lurrak bat egingo zutenekoa, Romanak iragarria—, eta don Antonio ere bai; hala, bada, berak iragarri bezala, urriaren erdialdeko arratsalde hartan hantxe azaldu zen Romana, agerketen zelaian —hurrengo egunetako egunkariek esan zutenez, hogei bat mila ginen hara bildutakoak—, aldamenean emakumezko lagun min bat zuela, ohi zuen bezala; haiekin batera, ilaran, don Antoniok fundatutako kongregazioko Andre Mariaren alaba kartsu batzuk zeuden —atzera begira jartzen naizela, nekez uler dezaket nola itsutu zen don Antonio Romanarekin, Romana hain dantzazalea izanik—, guztiak ere zelaian zegoèn hesi itxi baten norabidean, non bakartzen baitzituzten bidenteak; ama eta biok hesiaren parean geunden, doña Carmen eta maistra gugandik hamar bat metrora; Romana eta bere lagun mina, berriz, gure norabidean zetozen, bidenteen multzotik apur bat bereizita, harik eta hesi ondora heldu ziren arte, gugandik bizpahiru metrora; hala geunden, bada, Romanak eskuak bat batean zerura altxatu eta norbaitek oihu egin zuenean:
‎Eta hola utzi gaitu gure Ermano Baserritar maitagarriak. Baina, gaur ez zegoen txantxetarako, afektatu antza hartu dugu. Ez gara ausartu gehiago toreatzen.
2011
‎–Mutilak, hori txantxa bat izan duk, baina arnoarekin ez zagok txantxarik. Ez al dakizue, bada, Kristok erran zuela bere odola zela, eta ez dagoela Kristoren odola alferrik galtzerik?
‎IBON. (Lasaiago) Barkaidak, baina ez nagok txantxetarako.
‎Erriktus serio berbera argazkian ageri diren guztiengan. Begitartea ilun, ezpainak estu, hemen ez dago txantxarik; baretasunaren atzean antzematen dira amorrazioa eta ezintasuna.Pentsa, Bildukoena baino argiagoa da Bin Ladenen aurpegiera artxiboko argazkian. Begi handi horiek gogortasunik gabe zuzentzen zaizkio kamerari; ezpainak, hortzak erakusten uzten ez badute ere, erlaxatuta daude.
‎Begiak hiraz bete zitzaizkizun, txakur makilatu berri bati bezala. Ez hasteko eroarena egiten, ez zeundela txantxetarako:
2012
‎Hollande jauna, ez gaude txantxen lehiaketa batean, esan dio estatuburuak horren lekua ordezkatzeko faboritoa denari, zundaketen arabera. Hauek diotenez, sozialistak botoen% 53a du, Sarkozyk baino sei puntu gehiago.
‎Ezin zen gelditu. Baina ama ez zegoen txantxetarako.
‎Mikelek eta Ugutzek bostekoa eman diote elkarri kapitainaren azken ziztada ospatzeko. Aloñak begirakune zorrotza bota die, eta bi morroiak segituan konturatu dira andereñoa ez dagoela txantxetarako. Irakasleak ordura arte entzundakoen balorazio azkarra egin du:
2013
‎Baina konturatu zen lagunak ez zeudela txantxetarako. Ondo.
‎Ordu asko sartzen ditu. Dioenez, gauzak ez daude txantxetarako. Arkitektoa da.
2014
‎–Ez hasi ironiekin; ez nago txantxetarako. Ez ordu hauetan behintzat.
‎Espetxean, kartzelero batzuek diote Gatza bertan dagoela, eta beste batzuek ezetz. Begoña Moja ez dago txantxetarako, eta ez du etsi zuzendaria ikusi arte. Honek, Carabancheleko ospitale penitentziariora eraman dutela semea.
2015
‎Hain zen sumindura handia, ezen inork ez baitzuen irribarre izpirik ere egin. Jendea ez zegoen txantxetarako, ezta polizia ere, eta haserrea puxika baten antzera joan zen puztuz. Hildakoek ez zuten erremediorik, jakina, baina burdinek bai.
‎Sakristaua ez dago txantxetarako, ordea. Zalapartak ohartarazita edo, irten da sakristiatik, heldu dio belarritik astrapalan harrapatu duen lehenengo mutikoari, eta arrastaka eraman du begiraleengana, haurraren garrasi ozenei arretarik jarri gabe, hiltegira daraman txerria balitz bezala:
‎Emakumeen ezetzak autoestima zauritu eta estresa areagotzen dio. Gainera, ez dago txantxetarako. Infartu hura izan zuenetik bihotza zaindu beharra dauka.
2016
‎Zakili Txut taldean ez daude txantxarako, antza. Eta animoak baretu beharrean, gauza guztiak bi aldiz errepikatzen dituen azaloreak ere ahoa zabaltzea erabaki du, beste kontu bat kritikatzeko:
2017
‎Geroztik 100 euro itzultzen dizkiet, maileguagatik, hilabetez hilabete. Etxeko zaharrak ere ez daude txantxetarako, amari lanaldia murriztu diotenetik. Nire soldata garbiaren hamarrena ziren hasieran 100 euro horiek.
‎Karreran, Oierrek aise hartzen zituen zirikadak. Parean nuena ez zegoen txantxetarako. Dagoeneko banekien pazientzia handia nuela hurrengo minutuetan.
‎Neskatoak berehala sumatu du ama ez dagoela txantxetarako. Egongelako besaulkian jesarri da, Paularen alboan, eta goxo goxo ilea ferekatu dio:
2018
‎Ia ia itzuri zait: . Ez zara jende aurrean agertzen dotore jarri arte, e??, baina ez dut esan; giroa ez dago txantxetarako. Nahikoa zait alde egin baino lehen ikusi ahal izatea.
‎Ez zen ohikoa neska mutilen arteko norgehiagoka eta Baba gailentzen zen arren gehienetan, halere, Beirek bazituen bere arma bereziak. Indar gutxiago izan arren, buruz argiagoa zen eta primeran aurreikusten zuen Babak nondik jo nahi zion, bazekien kolpeak saihesten, ring gainean erritmo biziz mugitzen zen, arin eta aurpegian nabaritzen zitzaion hura oso serio hartzen zuela, ez zegoela txantxarako arrazoirik. Neska hark jarrera zuen eta jarrera zen inportanteena boxeoan, bizitzan.
‎Moztu orduko, ELI porru eginda geldituko da. Horretan, GARI hurbilduko da, eta igarriko dio giroa ez dagoela txantxetarako.
2019
‎Hitzak neurtzen saiatzen ari zara, beldurrez, ez dago txantxa askorik egiterik emaztearekin gai hauen inguruan. Eta badakizu emazteak orain zer esango duen.
‎Arrain saltzaileak desafioz eutsi zion haren begiradari, baina Santos ez zegoen txantxetarako.
‎Haren lankideak barre egin zuen, baina Antonio Santos ez zegoen txantxetarako.
‎Eskularruekin ongi konbinatzen duen txano bat ere badut. Har itzazu lasai, negua ez dago txantxetarako eta. Armairu handiko beheko tiraderan behar dute.
2022
‎Ez zuen nabaritzen ez zegoela txantxetarako. Bi kumeen buruak zituela pelbisean nor kokatuko lehian eta langabeziaren paperak oraindik bete gabe zituela?
‎Han denbora luzea pasatu zuen aukeratzen, eta, erakusmahaiaren atzeko neska gazte moda modara jantziak, zein ere ikusten baitzen zertxobait gogaitzen hasia zegoela berarekin, galdetu zion ea eztei tarta al zen erosi nahi zuena. Horren aurrean, lotsagorritu eta irribarre egin zion Mariak neskari; baina neska gaztea ez zegoen txantxetarako eta, azkenean, fruitu lehorrezko tartatik puska handi bat ebaki, paperean bildu eta esan zion:
2023
‎Etapa hasi eta berehala sortu da ihesaldia, baina helmugatik 40 kilometro ingurura irentsi ditu tropelak. Esprinterrentzako eguna zen, eta tropela ez zegoen txantxetarako. Gehienez bi minutuko aldea izan dute iheskideek, eta ez dute biderik egin.
‎Idealizatzearekin batera, naturaren indar basatiak gurtu dituzte, naturaren kontrakoak diruditen indar naturalak bilatu, indar mefistofelikoak. Sturm und drang (ekaitza eta kemena) mugimendua ez zegoen txantxetarako. Goethe, hain gizon orekatua, zientzialaria (ez newtondar mekanizista, hori bai), klasizismoaren ondarea bereganatua zuena (nahiz eta jakintzarekiko eta naturarekiko jarrera berri bat erakutsi, ekologistatzat ere jo daitekeena), ez zen ba hasi sumendiak zirikatzen!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia