Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2000
‎Izan ere, erran berri dizut ezen, gogoratzen dudan neurrian, sentitzen zuena erraiten zuela aitona Nikolasek eta erraiten zuena sentitzen: ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
2001
‎Hala eta guztiz, ez zegoela oso nahigabetuta langabezian geratu izanagatik iruditu zitzaion Tasiori. Aitzitik, aspaldiko partez alai antzeko sumatu zuen.
‎‘Iparsortaldetik joan nahi duzue, eta trenez? Zure laguna ez dago oso ondo, baina zu ere nahiko gaixorik zaude orduan... ’
2002
‎–Debatik gertu, uste dut. Baina ez nago oso ziur. Begiratuko dut gero maparen batean.
‎Zer gertatzen zitzaion? Ez zuen oso gogokoa ezezkoa –nork du? –, eta ez zegoen oso ohitua arbuioak jasatera.
‎Hala ere... Haritz ez zegoen oso seguru ere zer aurkitu nahi zuen. Begirada, beharbada?
2004
‎Horrela bada, konforme. Ni ere orain hamar minutu ez nengoen oso konbentzitua, baina orain zure aldeko apustua egin nahi dut. Zure txintxo itxura hori nik kenduko dizut.
‎–Seguru zaude argazkiko ofiziala bera dela? –galdetu zuen– Irudia ez dago oso garbi...
‎Ezagun zuen lasaitu ederra hartua zuela: antza zenez, ez zegoen oso seguru nire erantzunaz. Berriz ere hitz egiten hasi zitzaidanean, haren ahotsa nabarmen indartuago zegoen.
‎Josebak ez zion gauza handirik kontatu nahi lagunari. Zientzialaria fisika nuklearrean edo –bera ere ez zegoen oso seguru– aditua izatea nahi zuela bakarrik.
‎Ramírez kapitaina ez zegoen oso gustura bere buruarekin. Kalkula zitekeen guztia zeukan kalkulatuta, eta ezin zuen egin zuena baino gehiago egin.
2005
‎–Japonian ez dago oso ondo ikusita holako adierazpenak jendaurrean egitea, baina izorra daitezela –eta barre bihurria egin du.
‎Oso urduri egon zen afari osoan, zurrun, baietz eta ezetz baino ez zuen esaten. Afaldu ostean nire arreba ez zegoen oso ondo; udaberri hasiera zen eta gripe arrastoak zeuzkan oraindik, eta gure amak esan zuen ea zergatik ez ginen mutil biak elkarrekin joaten zerbait hartzen. Horrela egin genuen eta, hasieran nirekin ere zurrun egon arren, konfiantza hartzen joan ginen eta, mozkor mozkor geundela kontatu zidan umetan bere aitarekin Mendarora joan zela behin, eta bertan eliza ondoan zegoen denda batean txokolate zuria eman ziotela; une hartan, sekula probatu zuen gauzarik gozoena iruditu zitzaion, eta geroztik beti itzuli nahi izan zuen bertara, txokolate zuri gehiagoren bila, baina, errepidean Mendaro aurretik mila aldiz igaro arren, ez zen sekula herri barnean sartu.
‎Anderrek, urduri, aseguru etxearena kontatu zion eta Azuak adi jarraitu zuen azalpena, adiegi Anderri iruditu zitzaionez, ez zion begirik kentzen, aztertzen balego bezala. Gero, bakarrik gelditzean, lagunak azaldu zion hasieran Azua ez zegoela oso prest bazkari hori izateko, baina gaztaro gogorra eta aspaldi legearekin arazoak izandakoa izan zela aipatu zionean, Anderri buruzko gauza gehiago jakin nahi izan omen zituen eta azalpenak entzun ondoren elkarrekin bazkaltzeko prest agertu. Bazkariaren ostean Azuak eguna eta ordua eman zion biltzeko, Anderrek negozioaren paper guztiak eraman behar zituen eta Azua dena aztertzeko prest agertu zen.
‎Umeak zaintzen zituen neskari deitu zion, ez etortzeko, bera ez zegoela oso ondo eta ez zela lanera joango. Lanera deitu zuen gero, gaizki sentitzen zela eta ez zela azalduko.
‎Iñesek ikusi ere ez du egin. Nik ikusi bai, uste dut ikusi dudala, baina orain ez nago oso seguru ere. Ez dakit seguru urdina edo berdea izan den, edo tximeleta urdin bat izan den, edo berde bat, edo matxinsalto bat.
‎Uste dut atletismoko pistan jaso zituzten tximeletak hurrengo egunean esnatu zituztela berriro eta Australiako baso batean utzi zituztela, baina ez nago oso ziur.
2006
‎–Hau ez da inondik ere euskal kantu berriaren bidea?. Zorionez, gazteak ginen eta aski ustetsuak, eta ez geunden oso prest inoren profezia ukakorrak entzuteko.
‎Huraxe zen aterperik gabe bizitzea. Hala ere, zoriona ez zegoen oso urruti, batez ere uda partean gurasoekin Nafarroara joaten ginenean, edo gure automobil xumearekin, Diane 6 bat, Frantzian eta Katalunyan barrena bidaiatzen genuenean.
‎–Tokia ez dago oso urrun –azaldu zion foruzainak– Berrogeita hamar bat kilometro besterik ez. Ibarreko udaleko idazkariaren telefonoa emanen dizut, etxea ez baita aurkitzeko batere erraza.
‎–Erran duzun bezala, etxe honetatik atera zinenean ez zeunden oso lasai. Baina egia erran, ni ere kezkaturik nago.
‎Listuaren lubrikazioak erraztu egiten zuen operazioa, bai. Beste teknika batzuk ere aditu izan nizkien koadrilakoei, baina ez nengoen oso seguru, eta higuina ematen zidaten, egia esan. Eskuarekin jarraitu nuen beraz, gora eta behera.
‎Tarik eta Musa ibn Nusayr zituzten buruzagi. Borrokak amaitu ondoren, 714 urtean bertan, Damaskora joan behar izan zuten bi agintariek, kalifaren aurrean kontuak ematera –itxuraz, kalifa ez baitzegoen oso gustura han urrutiko lurretan gerlari haiek egiten zituztenekin– Penintsulako lur berriak gobernatzeko, Musaren semea –Abd al Aziz– geratu zen agintean.
‎1439 urtean moja eskaleen etxe bat sortu zen Durangon (Santiagorena edo San Antoniorena, ez dago oso garbi), frantziskotarren hirugarren ordenaren babesean eta haien nolabaiteko arautegia oinarri hartuta. Tabirako Maddalen etxe horretako moja izan zen oraindik aski gazte zela, eta, beharbada, horretan amaituko zen istorio osoa Durangon Alfontso Mellakoa agertu izan ez balitz.
‎Jarreren kontu hori zela-eta, Adan eta Lilith ez ziren konpondu, agidanean, eta ez zuten seme alabarik izan. Yahveh jauna ez zegoen oso gustura," hazteko eta ugaltzeko" agindua eman baitzien gizakiei.
‎Lilith ere ez zegoen oso gustura, aspertu egiten baitzen paradisu ergel eta gogaikarri hartan. Lilithek bazuen zoriontsu izateko eragozpen handienetako bat:
‎Laster baino lehen, Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin; politiko erregezale eskuindar gehienak ere ez ziren oso pozik etorri berriarekin. Egia esan, gehienek gorrotatzen zuten Rasputin:
‎–Gure jaunaren lurretan sartu zarete, eta hori ez dago oso ondo ikusia inguru hauetan, haren baimena lortzen ez duzuen bitartean.
2008
‎Izan genituen eguraldi zakar batzuk, Hispaniolaren dohainak agerian uztea besterik egin ez zutenak. Itsasontziko gizon guztiek pozik ziruditen, eta hala ez egoteko oso kontentagaitzak zuten izan, sekula ez baita, nire ustez, hainbeste goxatutako eskifaiarik izan Noek itsasora egin zuenez gero. Aitzakiarik txikiena zela eta, bikoiztu egiten zen grog* ordaina; pudina izaten genuen noiznahi, adibidez Squireak gizonen baten urtebetetzea zela jakiten zuenean; eta aurreko gazteluaren alboan hantxe geneukan beti zabalik upela bete sagar, nahi zuenak hartzeko.
‎Badakizue arrangurak mitxoleta erauziak direla. Ala margaritak, ez nago oso ziur. Ezpondetako loreei ez diegu egundaino erreparatu.
‎ni? ez nago oso ondo. Maite!
‎Euskararen ordezkapenak ekarri digun alienazioa herri euskaldunaren bihotzean sufritzen da modu sakonenean; segregazio sozialaren ondorioak ez baitaude oso urruti oraindik. Erdaldunak izan dira herri honetan industrializazioaren eta modernizazioaren onurez baliatu direnak azken mendeotan, erdararik ez zekiten gure arbasoak eskala sozialaren maila ekonomiko baztertuetara kondenatuak izan diren bitartean.
‎Afari oparoa izarren pean, oihaneko eta gaueko hotsak, lainotu samar, ilargiak tarteka egiten digu kuku, eta lagunarteko solas ederra, garagardo eta marihuana apur batekin. Ez da perfektua, baina ez dago oso urrun.
2009
‎–Halere, soldadu frantsesen janzkera honelakoa den ez nago oso seguru eta interneten gehiago begiratu behar dut? –onartu nuen.
‎–Ez dakit, ez dakit? , ni ez nengoen oso konbentzituta.
‎Horregatik, Arte Ederrak ikasiko ditudala uste dut. Nire ama ez dago oso konbentzitua. Berak esaten duenez, arteak ez du jaten ematen eta etxean dirua ez dago soberan unibertsitatean alferrik botatzeko.
‎Zail. Berak aitortzen du ezkondu zenean ez zegoela oso maitemindurik, baina, halere, bere borondatez ezkondu zela.
‎Nik beste inork ez zituen aditu, antza, Eliasen hitzak. Une hartan, gainera, ez nengoen oso seguru hura guztia benetan gertatu zen ala ez. Bitarte hartan, barra gainean luze jarraitzen zuen nire besoak Xanti hurbilarazi zuen, itxuraz.
2010
‎Ez zaio erraza izango etxera itzultzea eta hori guztia. Ni ere ez nago oso ongi, ederki kostatzen ari zait arazo guztiei aurre egitea, baina bagoaz poliki poliki.
‎Gauza batzuekin ez nengoen oso ados, baina tira. Semeak aitaren alde jartzen omen dira horrelakoetan, aitari aurre egiteko gauza ez direlako eta, ondorioz, aitaren bidetik jotzeko arriskua dutela.
‎–Ezkondu aurretik bai, bulego batean, baina ez nengoen oso gustura. Eta Juancarrek esan zidanean etxearen ardura hartzeko, ba, baietz esan nion.
2011
‎Asteartea zen. Etxekoandrea ez zegoen oso ongi arratsalde hartan. Ez zuen ezer esan, noski; ez du ezer esaten, eta ez du behin ere esango.
‎Eta egia da sentsibilitate ekologikoa nahiko gauza berria dela. Baina lehen, suntsitzeko geneukan ahalmena nahiko mugatua zen, teknologia ez zegoen oso aurreratua. Errepide bat zabaltzen zen mendi bat pasatzeko eta aurrera.
‎–Hainbat puntu ez daude oso garbi, erran zuen Armentiak?. Zure anaia orain dela hiru hilabete atera zen espetxetik.
‎Azken batean, aseguru eta telefono konpainiakoek besterik ez dute deitzen?. Ederki, orain panpina honek bazekik inork ez didala deitzen?, kargu hartu zion bere buruari?. Barkatu, etxea ez dago oso txukun...
2012
‎Aiora lotsatia da, oso. Eta ez dago oso ondo. Atzo etorri ginen, sukarra du eta medikuen zain gaude.
‎Autoa hartu eta, Doneztebe pasata, Leurtzako urtegi aldera jo duzu, esandako bidea jarraituz. Harrerako neskak agindu bezala, ez dago oso urrun, ordu laurden batean urtegiko aparkalekuan zaude.
‎Albornoza jantzita, bainuetxera jaitsi zara. Gosalduta, horrela hobe delakoan, nahiz eta ez zauden oso ziur. Sarrerako barran, zure izen abizenak eta logelaren zenbakia eskatu dizkizute eta, segidan, orri bat luzatu sina dezazun.
‎Eta hori oso ezberdina duk ohatila batean etzan eta terapeuta baten eskuetan erregresioak edukitzetik. Poema bat idatzi nian ni Buenos Airesen bizia nintzela kontatuz, aurreko bizitzaren batean, baina idatzi ondoren gertaturiko detaile batek berretsi zidaan agian ez nengoela oso oker. Istorioa kontatuko dizuet.
‎Oso isilkakoa izango duk. Orain, igual keinuren bat egin zidatek eta ez naiz konturatu ez nagoelako oso ernai horretan... Garai batean ligatu beharrak kristoren presentzia izan zian nire bizitzan.
‎Jonek plana zuen San Adriango ermitaraino joan eta txistor batzuk egiteko bertako beheko suan. Tokia ez zegoen oso urrun, baina, bidea elurturik egonik, zaila izanen zitzaien Ander haraino eramatea.
‎Garai batean, mixinoak (espezie ugari baitira) ornodunen artean (Vertebrata) sailkatzen ziren, beste hainbat arrainen taxuera zuela ikusiz, pentsatzen baitzen arrain arraroren bat izan behar zutela. Mixinoek, ordea, ez dute bizkarrezurrik, eta ez legoke oso itxuroso ornorik (vertebrarik) ez duen animalia bat ornodunen (Vertebrata) artean sailkatzea.
‎izeneko jaialdian, bere erregetza eta bere bizia jartzen zituela jokoan, eta heroi gazte batekin egiten zuela borrokan... Baina ez nago oso seguru, nagusi...
‎Xato ez dago oso konforme:
‎Botoi gorria sakatu, klik, eta amaitu da grabazioa. Ugutz ez dago oso konforme. Ez dute aparteko irudirik lortu.
‎Badakizu? Julian ere ez dago oso osoa? –Julenengana gehiago hurbildu eta burua makurtuz, isilka erantsi zuen?:
‎Berehala konturatu nintzen ez nengoela oso urrun itsasalde horretara oinez joan nintzenean egondako lekutik. Beraz, txalupatik eskopeta eta euritakoa besterik hartu gabe, oso bero baitzegoen, ibilaldiari ekin nion.
‎Euritik babestua egon nintzen bitartean, egunero bizpahiru ordu ematen nituen leize zuloa handitzen, eta alde batera aritu nintzen lanean zuloa egiten, mendiaren kanpoalderaino iritsi arte; han ate bat edo irteera bat egin nuen, hesiaren edo hormaren beste aldera ematen zuena, eta handik sartu eta ateratzen nintzen. Baina ez nengoen oso lasai horren agerian egonda, izan ere, itxitura bikain baten barruan nengoen, eta era horretan, berriz, arriskuan eta babesik gabe niri eraso egitera sar zitekeen edozein gauzaren aurrean. Hala ere, ez nuen ordu arte beldur izateko izakirik ikusi, uhartean ikusitako animaliarik handiena ahuntz bat izan baitzen.
‎Legea bezalako zientzia batean ez nengoela oso jantzia baieztatu nion jaun ohoragarri hari, egin zidaten zenbait bidegabekeria medio alfer alferrik abokatuak kontratatzea baino ez bainuen egin; halere, asebeteko nuela haren jakin mina ahal bezain ongi.
2013
‎Baina Vesna Kroaziako gerran desagertutako 2.915 herritar horietako bat zen. Eta, desagertu ez balitz ere, Tomislav ez zegoen oso ziur maitasun gutunik idatziko ote ziokeen, Mihanovicen liburua lapurtu zuela jakiterakoan. Berak bazekien Vesnak ez ziola hura barkatuko.
‎Elizabethek isilik entzun zuen, baina ez zegoen bete betean ahizpak esandakoarekin; gehienbat, Bingleyren arrebek batzarrean erakutsitako jokabideak ez zuen besteen atsegina bilatu; eta, Elizabeth, bere ahizpa baino azkarragoa begiz, eta izatez ez hain moldaerraza, eta bere buruari emaniko arreta gutxiak adimena osasuntsu gordetzen ziola, ez zegoen oso prest andere horiek onesteko. Izatez, oso dama dotoreak ziren; ez umore onik gabeak gogara zeudenean, ez atseginak izateko gaitasunez eskas, hala gura zutenean; baina harroak eta buruiritziak.
‎Etxetik kanpo apenas zegoen emakumearentzako lanbide «duinik»: barnetegiko irakasle jardutea edo inoren umeen etxeko andereñoa izatea ziren irtenbide bakarrak, eta ez zeuden oso ondo ikusita aipu ederreko jendeen artean. Teatroko antzezle izaterik ere bazen, baina, lan hori gutxi batzuentzat mugatua egoteaz gain, inork ez zuen bere familian andre aktorerik gura.
‎–Nik ere izan nuen garai batean Londresen ezartzeko asmoa... estimatu egiten baitut goi mailako jendea; baina ez nengoen oso ziur Londreseko giroak ondo egingo ote zion Lady Lucasi.
2014
‎Baina berehala izan zen nabaria oihuka ziharduten lagun haiek ez zeudela oso urruti. Mikel Strogoffek ezin zituen oraindik ikusi.
‎Une batez eguneroko arazoak ahaztu, eta uso pasan kontzentratu nintzen, espaloian gora eta espaloian behera zihoazen emakumeen zelatan. Eguraldia oraindik ez zegoen oso epel, ezta antzekorik ere. Baina gehienak berokiak etxean uzten hasiak ziren, eta sueter, alkandora eta arropa elastikoen azpian titien formak errazago nabaritzen zitzaizkien.
‎Ama Birjina Zuriaren festetarako bueltatzen nintzenez, ez nien kontra egin. Uda ostean unibertsitatean sartu behar nuen, eta ez nengoen oso umoretsu. Zuzenbidea ikasteko egin behar izan nuen matrikula, aitak nahi bezala.
2015
‎Une hura gorde beharra zegoen, eta gaitz guztiak erauziko zituen argazki bat egitea deliberatu genuen. Beno, deliberatu nuen, lagunak ez baitzeuden oso konforme. Polaroid hau bera motxilatik atera orduko, ume begiluze eta prakamotz bat hurbildu zitzaigun, eta, bitan pentsatu gabe, hari eskatu nion argazkia egiteko.
‎Musika klasikoa zen: Bramhs, Borodin, ez dago oso argi zein, akustika maila oso eskasa baita.
‎Nik uste dut atxilotuak gaudela. (barre egiten du) Baina hau, jakina, ez dago oso ozen esaterik. Zubiak bakarrik noski.
‎–Herri tristea gara, Karl, goibela, itxia, mesfidatia. Nik uste dut orografiagatik dela, baina ez nago oso seguru?. –Orografiagatik eta eguraldiagatik ere bai, jakina.
‎Ni ez nengoen oso seguru haizeak nondik jotzen zuen, baina ez nuen ahoa zabaldu.
‎Jose Antonio Ardanzak, Juan Maria Atutxak edota Iñaki Azkunak, adibidez, ez zuten ezkutatu errezeloak zituztela estrategia harekin. Gerora EAJren gidaritza hartuko zutenak ere ez zeuden oso konforme, aitortu dutenez. Iñigo Urkulluk, adibidez:
‎Herria ezezaguna zaio bestela ere. Lau bat kale atzerago zakur bat ikusi duela uste du, baina ez dago oso ziur. Parke baten aldamenetik pasatzean, urrutira, mozkor talderen baten errieta eta barreak ere entzun ditu.
‎–Hotela ez dago oso urruti, ama.
‎Baina zientzialari guztiak ez zeuden oso ados burezur malapartatu harekin. Zientziaren arabera ezinezkotzat jotzen zuten halako zerbait.
‎Logelako atea ireki, bere presentzia seinalatzearren lau zigarro hautsontzian isiotuta laga, oheko izarak puxkat harrotu eta leihotik begiratu zuen. Lehenengo pisua ez zegoen oso altu, horregatik alokatzen zuen beti logela hura. Inguruan inor ez zebilela aprobetxatuaz, kirol poltsa zabaldu, sokaren muturreko burdinazko gakoa leihoan tinkatu eta, gainontzekoa kanpora jaurtita, hormatik behera jaitsi zen.
‎heriotzaren kausa ez zegoela oso garbi,
‎Alabaina, pentsamendu hori ez zitzaidan batere komeni, erabakita baineukan bizitza berri bat bizitzen hasita nengoela eta ez neukala gauza guztien zergatia zehazki ezagutu beharrik. Arrazoizalea izana nintzen ordura arte nire bizitzan bai, baina ez nengoen oso pozik lortutakoarekin. Zozketako sari txikiak irabazitakoa nintzen baina nik sari handia nahi nuen, handiena:
‎Nobela honek alde serioa eta alde ludikoa uztartu egiten ditu, eta horretarako bertan aurki daitezkeen anakronismoak apropos daude jarrita. Denbora txiklea bezala luzatzen eta laburtzen da, dena erlatibizatuz, Erdi Aroan hasi eta gaur egun arte ailegatuz; gaurko egun hori ere ez dagoelarik oso zehaztuta. Gaur egungo (egia esan, orain dela 22 urteko) zenbait pertsonaiaren, lekuren, gertaeraren nolabaiteko erreferentziak eman dira (batzuk erdi ezkutuan eta beste batzuk zerbait desitxuratuta).
‎merkatu beltza, prostituzioa, droga trafikoa? Gaur egun zentro historikoan joera deliktiboak ez daude oso zabalduta, Poliziaren zaintza handia dagoelako, zeren garai batean arriskuan egon baitzen gure proiektua bera, Habanan hedatu ziren joera deliktibo indartsu batzuen ondorioz?.
2016
‎Birritan esan zidan adio. Nik ere beste horrenbeste egin nuen; eta hain amultsua izan zen gure agurra ezen, beste nonbait gertatu izan balitz, ez bainago oso seguru agurra karitatezko musu batekin itxiko nuenetz, apostolu batek bezain txeratsu eta santukiro.
‎Espetxeko telebista aretoa erabat isilik geratu zen idazlearen irudiak lehen planoan agertu zirenean, arreta bereziz jarraitzen baitituzte han jabegoaren kontrako ekintza deliktiboei buruzko berriak, eta lapurreta honek jakin min berezia piztu zielako ere bai, inoiz ez zitzaielako eleberri bat lapurtu zitekeenik bururatu. Idazleari berehala igarri zioten zintzotasunez ari zela, horretarako ez dago oso zorrotza izan beharrik, eta bere poesia liburu arrakastatsuenagatik kobratu zuen kopurua aipatu zuenean errukitzen ere hasi ziren, batek esan zuenez, berak atso dotoreren bati jotzen dion kolpe bakoitzeko diru gehiago ateratzen baitu. Idazleak beste behin ere entzuleen bihotzak ukituz hitz egiten asmatu zuen.
‎–Abertzale izeneko asko gaur ez dira abertzale? diozu zuk, eta ez nago oso osoan zurekin. Luis Las Heras ez dala abertzalea, diozu.
‎Eta Joanes, presaz, berarengana hurbiltzen da. Argi dago marinela ez dagoela oso eroso jendeak Joanesekin ikusteaz. Ingurura begiratzen du behin eta berriz, nor dagoen begira jakiteko.
‎igual, kasinorako ere ez da joango. Azkenaldian ez nago oso gustura nire lan baldintzekin.
‎Antza denez, Basajaun ez dago oso konbentzituta. Alderantziz, zurbil zurbil geratu da:
‎Elorrioko don Benito erretorearekin hitz egin du goizean goiz, ez Alsinaren historiaren egiazkotasunaz zalantzarik zuelako, ezpada haren sendiaren aztarrenik topa ote litekeen ikusteko; gero Olaso dorrean ere izan da, Monzon jaunarekin hizketan: pattal samar aurkitu omen du Telesforo, bezperan bilera edo manifestazio edo zerbait bazuten eta ondoezik iritsi zen etxera, hoztuta edo, eta oraindik ere ez dago oso santu; hala ere, don Martinek azaldu omen dio, nola harekin Ameriketara joandako baten alaba dabilen Bergaran bera ezagutu nahita; ea emakume harekin hitz egiterik izango lukeen, eta baietz, pozarren erantzun omen dio Monzonek, eta arratsalderako hitzordua eman, beti bezain jator; ondoren, berriz, Olaso utzi eta guardia zibilenera joan omen da,. A ze kontrastea, ezta??... erantsi du, Alsinaren maletaren galera salatzera; eman omen dizkie xehetasun guztiak, baina ez omen du balio:
‎–Prozesu instituzional hura bide bat zen. Lehenik osatzen duzu gauza bat, gero bestea, eta une batean ez zegoen oso argi nola egin bide hura. Nola osatzen ziren autonomia erkidegoak, nola egin foruak berresteko prozedura?
‎Joseba ez zegoen prest askoz lehenago iristeko leku hobea ziurtatzearren, ez zen Bob Dylan Donostian ikusten zuen lehen aldia. Eta Irati ez zegoen oso interesatuta, egia esan. Abesti gutxi entzunda alde egin zuten.
‎Abuztuan egin asmo zituzten bidaiez hitz egin zuten gero. Xabierrek Mexikoko Rivera Mayara joan nahi zuen, baina Helena ez zegoen oso konbentzituta. Iratik Italiara joan nahi zuen, autoz eta kanpinez, baina Joseba ez zegoen guztiz animatuta.
‎–Ez nago oso interesatuta, egia esan?, esan zuen Iratik, baina Josebak ez zion kasurik egin eta, autoa atzetik saihestuz, neskarenganaino joan, eskutik heldu eta tiraka hasi zen. Irati ez zegoen oso umore onez.
‎Hondartzan paranoiko deitu ziola gogoratu zitzaion eta txantxa bat egiteko tentazioa izan zuen, baina ez zen ausartu. Badaezpada ere GPSa eskularru tokitik ateratzeko eskatu zion Iratik, ez baitzegoen oso seguru gauez bide egokia aurkitzen asmatuko zuen. Piazzale Romatik gertu pasatu ondoren, Mestre alderantz zeraman zubi luzea hasi ziren alderik alde zeharkatzen.
‎Ez zen ausartu, ordea. Metroko geltoki hurbilena ez zegoen oso gertu, ez oso urruti, hamar minutura gutxi gorabehera. Nahi izanez gero, oinez joan zitekeen azokaraino, ez zegoen hain urruti ere, baina justuago ibiliko zen orduan denbora aldetik, eta azoka barruan pixka bat ibili nahi zuen aurkezpenaren aurretik, giroa ikusteko, bisitari normalentzat irekita zegoen lehen eguna zelako, aurrekoetan argitaletxe eta profesionalentzat zabaldu baitzuten soilki.
‎Hofmannsthalek, Molièreren Le bourgeois gentilhommeren egokitzapen bat prestatzen ari zelarik, Ariadna mito grekoari buruzko opera txiki bat gehitu nahi izan zion bukaeran, ordu erdikoa (antzerkia ixten zuen jatorrizko amaiera musikalaren ordez), non harrigarriki commedia dell, arteren pertsonaiak agertzen ziren. Strauss ez zegoen oso seguru proiektuaren egokitasunaz, baina Hofmannsthalek konbentzitu egin zuen. Straussek, azkenean, hogeita hamar ez baizik eta laurogeita hamar minutuko opera egin zuen Ariadnaren mitoarekin,, workaholic?
‎Aperol delakoa italiarrek zeuzkaten aparitibo ugarietako bat zela uste zuen, eta Spritz izenekoa burbuiladun ura ardo zuriarekin edo. Baina ez zegoen oso seguru.
‎Afaldu ondoren vaporetto bat hartu eta, artean oso berandu ez zenez, Giardini geralekuan jaitsi nahi izan zuen Iratik, Arsenale ikusteko eta handik San Marcora oinez joateko. Ez zitzaion asko kostatu Josebari baiezkoa ematea, egun hartan gutxi ibili baitziren oinez eta ez baitzegoen oso nekatuta. Poliki eta isilik hasi ziren paseatzen.
‎–Eta ez atera droga gogorragorik, faborez?, gaineratu zuen aurpegi ironikoz,, gixajo hau puritano samarra duk eta ez diat berriro baxu jolerik gabe gelditu nahi hasi baino lehen ere?. Joseba ez zegoen oso seguru azken esaldi hori benetan ala txantxetan esan zuen.
‎Batez ere Gabriel Iturberenak. Ez zekien lan hura nahi zuen ala ez, ez zegoen oso seguru. Eta, batez ere, garbi zeukan ez zuela irratiko lana utzi nahi.
‎Zuzendaria, gurasokeria nabarmenarekin, zenbait aholku hasi zitzaion ematen idazleak tratatzeko moduaz eta gaitzespen gutunak idazteko eraz. Josebak ez zion ia ezer entzuten eta ez zegoen oso seguru zer zen okerragoa, idazlearen jotzeko ahalegina ala gurasokeriaz betetako erretolika hura entzun behar izatea. Atean agertu zen gizon luze batek moztu zuen berbeta aspergarri hura.
‎zutabeak gogorarazten didanez, Berria VI?; egun hartan Jokin Muñoz izan nuen mahaikide, ohore bat?. Funtsean, zenbait artikulu eta testutan adierazitako ideiak eta intuizioak eskematizatzeko eta laburbiltzeko burutu nuen, eta horregatik ez dago oso garatuta: sakontzeko interesa duenak, liburu honetan bertan du aukera,. Onena iristeke?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia