Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Gaixoak ez zuen sekula amestuko, bere seme gazteenak delako denbora pasa alferra ogibide bilakatzen jakinen zuenik, hiriko eta are kanpoko argitaletxe eta publizitate agentzien" free lancer" preziatua gertatzeraino. Oraindik ez nengoen ohitua mahai luzera makurtua ikustera, paperez, errotuladorez eta tintontziz inguratua," estudioa" deitzen zuen korridore hondarreko gelan.
‎Kontent ematen zuen, eta ez nago ohituta semea nirekin egoteko menturan kontent ikustera. Horrek are gaitzago egiten zidan nire deliberoan egotea.
2001
‎Mendiko botak eta motxila zaharra hartu eta berarekin Midi d’Ossaura joatera animatu nintzen bada, nahiz eta hasieran zalantzan egon, nahiko sasoi txarrean aurkitzen bainintzen eta horrelako mendi garaiak igotzera ez bainengoen ohitua. Iñigo –Aitzolen koadrilako lagun bat– eta Aitzol bera ez ezik, beste bi neska ere bazihoazela jakin nuen ordea, Ainhoa eta Larraitz, eta haiek ahal bazuten nik ere nuela egoskortu nintzen.
2002
‎–Barkatu. Ez nago... ez nago ohituta. Ez naiz sekula mutil batekin...
‎Hark ez dik arazo handiegirik izango mutil bat uzteko eta beste batekin hasteko. Hi ez hago ohituta, eta, gutxi balitz bezala, tontotuta hago. Jolaserako erabiliko hau.
‎–Eskerrik asko –murmurikatu zion Haritzek Arantxari– Ez... ez nago ohituta.
2004
‎–Ez dakit nire izena erran nizun –erran zidan, eta haren esku mendrea urduri mugitu zen nire hatzen artean– Barkatuko nauzu, baina oraindik ez nago ohituta... honelakoetara.
2005
‎–Utzi zu eta so, txo, eta hasi lagunei legez berba egiten –gero Naroari begiratu dio– Zuk berba egin nahiago duzun bezala, baina neskei hika egitea ez zait ateratzen, ez nago ohituta. Baina itxaron, badaukat biok behar duzuena.
2006
‎Deiek gero eta haserre biziagoa erakusten zuten. Jon ez zegoen ohituta neskei ezer eskatzera, eta are gutxiago Aneri. Hau, berriz, bere isiltasun setatian babesten zen.
‎Larriturik bazegoen ere, Anek irribarre egin zuen bere baitarako. Morroi hau ez zegon ohituta agindurik betetzera.
2008
‎Urruntzeko eskatzen diotela, oraingoz baketsuki, baina bestela beraiek urrunaraziko dutela. Azafatek ez dute ulertzen, ez daude ohituta halako arrazakeria kasuetara. Gainera, badakite atzera beste klasera eramaten badute antzeko zerbait gertatuko dela.
2009
‎Arrazoi duzu. Bakarrik ez nagoela ohitua egia entzutera.
2011
‎–Badirudi hizkuntzen heriotza ez dela soilik gehienen antzerkitik kanpo geratzen, baizik eta ez duela lekurik gehienen inongo korronteetan. Jende gehienaren interesetatik hain urrunekoa izanik, zaila da zer krisi motaz hitz egiten ari garen ohartzea; izan ere, ez gaude ohituta hizkuntzaz, bera bakarrik gaitzat hartuta, pentsatzen?. David Crystal, Hizkuntzaren iraultza, 2007, 129 or.
2012
‎Nerbioak dantzan dituela iritsi da Naroa Lourdesen etxe atarira. Gurpila zulatu ostean, gasolindegian ezezagun harekin edan duen ebakiaren errua da, egin du bere artean, ez dago ohituta hainbeste kafe hartzen eta tabernetakoak, gainera, kontzentratuagoak izaten dira. Nahiz eta hartu duen ebakiak baino, onartu behar izan dio bere buruari berehala, hartzerakoan izan duen elkarrizketak asaldatu duen bere barrena.
2013
‎–Gauza batzuetara ez zagok ohitzerik?
‎Minezko minetara eta oinaze izugarrietara ez baitago ohitzerik: bonbardaketa batean haurra galdutako amak ezin berea baino bereagoa duen haragiaren galerara ohitu, torturarik doilorrenak pairatu dituen herritar esetsiak ezin egunero jazartzen zaizkion amesgaiztoetara ohitu?
‎Hiruzpalau mendeko jauzia egin eta margolari handien lanak ikus zitzaketela erantsi omen zuen, berak aditzez baizik ezagutzen ez zituen izenak aipatu omen zizkion. Maren ez zegoen ohituta suhartasun horrekin hitz egiten zuen jendearekin, eta beldurtu egin omen zen, sukarra balu bezala jarraitzen baitzuen hizketan aitak Veneziaz, hiri horretan arteak eta monumentuek adina interes dutela esplikatu baitzion segidan hiriaren bazter ezkutuek, auzoetako labirintoek.
‎Minezko minetara eta oinaze izugarrietara ez baitago ohitzerik: bonbardaketa batean haurra galdutako amak ezin berea baino bereagoa duen haragiaren galerara ohitu, torturarik doilorrenak pairatu dituen herritar esetsiak ezin egunero jazartzen zaizkion amesgaiztoetara ohitu...
‎–Gauza batzuetara ez zagok ohitzerik...
2014
‎Altxatu eta bigarren aldiz besarkatu ninduen; besarkada itzuli nion nik ere, bitxia egin bazitzaidan ere, familian nahikoa altuak garelako guztiak, eta ez nengoelako ohituta altuera ezberdintasun horretara. Labur agurtu nuen, nik neuk ere ulertu ez nituen hitzak murduskatuz.
‎Peter Himmel, Edith maitekorrarekin batera festara etorria, ez zegoen ohituta arbuia zezaten; arbuio hura mingarri eta lotsagarri zitzaion, eta bere buruaz lotsaturik zegoen. Bi hilabete ziren, gutxi gorabehera, harreman espezial bat zuela Edith Bradinekin, eta, jakitun izanik harreman espezialen aitzakia eta zertarakoa zela haien balio sentimentala, sinetsita egon zen nahiko oinarri sendoa zuela.
‎M k atsedenik hartu gabe irakurri du Gorkaren liburuko lehen kapitulua. Protagonista sentitu da eta ez dago ohituta. Bera narratzailea izan ohi da.
2015
‎Arratsaldero han inguruan zegoen fisioterapia zentro batera joaten zen, nonbait. Tendinitisa omen zeukan sorbaldan aste oso bat pisua margotzen pasa zuelako, bera ez baitzegoen ohituta horrelako lanetara. Institutuko irakaslea omen zen, eta eskulanetarako baldarra.
‎gentzianak, mendi txoko ezkutuak, Lazarraga... neskari bizitzaren sekretu gordeak argitu behar balizkio bezala, eta orain iruditzen zitzaion emakume hura helduagoa zela bera baino, azkarragoa ere bai seguru asko, eta hark zeukala bera eskuetan hartuta. Inoren menpe egoten ez zegoen ohiturik, eta ez zegoen gustura beraz. Gaixo zegoelako ote zerabilen halako nagusikeriaz?
‎Txiza eta kaka ontzi banatan egin behar izaten genuen, gelan bertan, medikuek neurtu behar izaten baitzuten aldi oro zenbat sartzen genuen gorputzean eta zenbat ateratzen. Hasieran denok izan genituen arazoak kaka egiteko, seguruenik ez geundelako ohituta, ez gelan bertan egitera, ez eta bereiztera likidoa alde batera eta solidoa bestera.
‎–Gure belaunaldiko askorentzat Komandantea baino gehiago aita bera da Fidel. Bagenekien une hau irits zitekeela, eta aitortu behar da gu ez gaudela ohituta gure Komandantea gaixo ikusten. Osasun ona izan du betidanik, eta arazo guztietan jakin du aurpegia ematen.
2016
‎Hori zen Richardek Hiruburuek ikustea nahi zuena, nola argiaren argia hantxe zegoen. Neniru horretara ez zegoen ohituta eta bitxiki so egin zion hilobi hari. Argiaren argia zela zioen Richardek, baina berak beste zerbait ikusten zuen, berpiztearen iturria izan zitekeela esan zien.
‎alde horretatik mirestekoa iruditzen zait idazleak, ia bukaera arte, erakusten duen egonarria. Zorroztasuna ez zait, berez, gaizki iruditzen kazetariengan, baina onartu behar da ez gaudela ohituta, kulturgileak eztitan hartzeko joera nagusia baita gurean, ez dakit zergatik, baina irudipena daukat kostatuko zaigula irakurtzea, nik zer dakit, Jon Alonsori edo Andres Urrutiari egindako molde horretako elkarrizketarik??. Edonola ere, amaierarako Borda bere burua ia justifikatzera behartzen du, euskaraz idazten jarraituko duela agintzera?
2017
‎Ez dut esango zakar, baina goxotasunik gabe erantzun ohi zidan eskakizunen batekin joaten nintzaionean. Nondik atera ote da morroi hau?, galdetzen nion neure buruari, ez bainengoen ohitua gizonezkoek hoztasun horrekin trata nintzaten. Ez dut esan nahi guztiak lerde jario ibiltzen nituenik inguruan, baina bere arretarik ezak asaldatu egiten ninduen eta hasi nintzaion atzetik.
‎Horregatik hasi nintzen abesten, dantzan eta jolasean, nire adina zeukaten beste haur batzuek ohi zuten moduan, imitazioz. Baina zu ez zeunden ohituta ni horrenbeste mugitzen ikustera, ez zeunden ohituta ni ume baten legez ikustera, eta errieta egin zenidan. Ez zaitzez izen imie!
‎Horregatik hasi nintzen abesten, dantzan eta jolasean, nire adina zeukaten beste haur batzuek ohi zuten moduan, imitazioz. Baina zu ez zeunden ohituta ni horrenbeste mugitzen ikustera, ez zeunden ohituta ni ume baten legez ikustera, eta errieta egin zenidan. Ez zaitzez izen imie!
‎–Lehena garbi dago: kulturalki ez gaude ohituta garaiz aurkeztera?. Ezeizaren irudiko, porrot moduan hartzen da hartzekodunen konkurtsoa, eta enpresa proiektuen porrotak oso gaizki ikusita daude.
‎Euren arteko tentsioa nabarmena da. Talani gorroto txinpartak irten zaizkio begietatik, ez baitago ohituta inoren aurrean buztana hanka tartean gordetzera. Dena den, amorrua dominatu du eta uko egin dio oilar desafioan jarraitzeari.
‎Profesionalki egoera konplikatua egokitu zaio, ez abokatu moduan eta ez pertsona bezala ez zegoelako ohituta halako presioa pairatzen.
2018
‎Istorioa, bistan dena, oso esanguratsua zen nire aitarentzat. Aitaren belaunaldikoak ez zeuden ohituta gu bezala oro eztabaidatzera eta analizatzera, eta uste dut istorio hori behin eta berriro kontatzean inoiz baino hurbilago egon zela bere eguneroko lanbideaz kritikoki gogoetatzetik. Beraren pentsamoldea ulertzeko arrasto baliotsuak ematen zituen, bere horretan.
‎–Utzi, Mariasun, alferrekoa da, gogoratu bera ez dela profesionala, ez dago ohituta. Eta laster gatoz iragarkietatik bueltan.
‎–Lasai. Zuek hemen beharbada ez zaudete ohituta tipula duten gauzak jatera.
2019
‎Oso modu dotorean, jasoan (ironia ongi erabilita) eta errrukirik gabean, liburuaren mamia kuestionatzen hasi zen; berarengatik ez balitz, ez nintzen jabetuko liburuaren jite nostalgiko, bertsozentrista, euskalatzerakoiaz. JS ren erantzuna ia berarengan zentratu zen, mahai inguruko besteak alde batera utzita, baina iruditu zitzaidan JS gaitzitu zela (segada batean harrapatua, ez baikaude ohituta horrelakoei). Hortik aurrera ez zuen gehiagotan eskurik hartu nahi izan, koaurkezleen txandan interpelatu zuten arren.
‎Konplazentzia nartzisista horiekin batean, zenbait neska gaztek modu konkretuagoan sentitzen dute gidari baten, nagusi baten premia. Gurasoen eraginpetik alde egiten dutenean, deseroso aurkitzen dira autonomia dela kausa, ez baitaude ohituta; haren erabilera negatiboa baino ezin dute egin; apetan eta nabarmenkerian erortzen dira; deseatzen daude beren askatasuna alde batera uzteko ostera. Neska gazte apetatsu, harro, lotsagabe eta eramanezina, gizon zentzudun bati uzten diona maitekiro beza dezan:
‎miresgarria da haren herriak basamortuaren erdian sortu duena. Haiek, ordea, ez daude ohituta egunez holako eguzki gupidagabearen azpian ibiltzera, eta lo egingo dute hura jaitsi eta freskatu artean. Ordua da goizean hiru neskek ereindakoaren uzta jasotzen hasteko.
‎–Noski, eta barkatu, oso gutxi dira jasotzen ditudan bisitak eta baldarra naiz batzuetan. Gainera, sorginak baino ez dira honaino iristen eta ez nago ohituta zuek bezalako emakume leinargiak atostera. Ez dakit merezi duzuen erosotasuna aurkituko duzuen, baina eskainiko dizuet gela berezi bat.
‎Aizek eta Hodeik deseroso hartu dituzte mirabeek eskainitako platerak eta edalontziak, azken horiei irrikaz begiratu arren, urez bete dituztenean. Bistan da ez daudela ohituta holako zerbitzuak jasotzera. Leixuri da ametsetan dirudien bakarra, haur baten irribarre liluratua ezpainetan eta begiak dir dir.
‎Lana epe finko baten barruan bukatu beharrak ito egiten zituen ontziolako boluntarioak. Izan ere, haientzat entretenimendu hutsa zen beren kolaborazioa, eta ez zeuden ohituta beren buruekin eta beren adiskideekin ez beste inorekin konprometitzera.
2020
‎Masailak gorrituta eta dardara txiki batek eraginda, kontsultaren zenbatekoaz galdegin zionean, familiaren medikua zela azaldu zion Ansorenak, eta bera ere etxekoa zenez, kuidadorik ez izateko. Luisari, atetik ateratzen ari zela, bihotza abiada bizian taupaka hasi zitzaion; ez zegoen ohituta halako maitasun adierazpenetara.
2021
‎–Tira, lehenengo eta behin mila esker bi euroengatik, baina batez ere eskerrik asko jarri didazun arretagatik. Kaleko eskaleak ez gaude ohituak.
‎–Bai horixe. Hain larria ez da –barre egin zuen– Ikusten da ez zaudela ohituta.
2022
‎–Bai, bai. Zera, ez nago ohituta Ertzaintzak nire furgoneta arakatzera.
‎–Halaxe da –onartu du gogo txarrez. Mundu guztia ez dago ohituta epaile baten aginduaren xehetasun guztiak hain ondo ulertzera– Ireki ate madarikatu hau behingoz, edo bota egingo dugu.
‎Odolkiak ordainetan, Edu isilik. Neska ez dago ohitua. Berehala abiatu da puzka.
‎Bide luzea zen Beasaindik Petilla Aragoira, eta ez Ugutz, ez Igone, ez zeuden ohituta bi ordu ibilgailu batean igarotzera. Euskalian, ibilgailuen erabilpena eguneroko bide motzak egin eta landa eremura mugatzen zen bereziki.
2023
‎–Adrenalinaren jaitsiera da hori, ez zaude ohituta, imajinatzen dut –azaldu dio irakasle barkabera baten tonuaz– Ez da erlaxatzeko ordua, ordea. Egingo duzu azken ahalegina?
‎Uste dut haietako bat oso urduri dagoela... Seguruenik hobeto ulertuko zenieke zuk, ni ez nago ohituta hemengo berbaerara... Bihar arte itxaron behar omen dute...
‎Azkenean, denak bilduta, Iraultzak adorea bildu zuen galdetzeko. Azken finean, ez zegoen ohituta irakasleek eta ikaskideek ezjakintzat jo zezaten. Zer zen hamaika bider entzun zien ngillatun delako hori?
‎" Eman din denbora!", egin zuen bere baitan, hastapenean. Euskal Herriko beste edozein lagun bezala, ez dago ohituta erritmo horretara. Amazonen zerbait eskatu eta biharamunerako eskuratu nahi du; email bat idatzi eta erantzuna berehala espero du; eta bera ere zurrunbilo horrek zurrupatzen du gehienetan, mezu bati segidan erantzuteko tarrapata horrek harrapatuta.
‎Santik niretzat ekarri duena ahalik eta lasterren emateko gogoa duela sentitzen dudan arren, iruditu zait ez duela zuzenegi joan nahi harira, zakarregia ez izateko, eta eman nahi didanerako prestatu nahi nauela aurretik. Hala, esan dit Martinek askotan kontatu ziola nik noizbehinka libururen bat oparitzen niola, eta aitortu ziola ez zegoela ohituta halako opariak jasotzera, bere inguruan ia inork ez zuelako jada libururik irakurtzen.
‎Eta bai, nabaritzen zen ez zegoela ohituta halako opariak jasotzen. Liburuak oparitu nizkion arren, ez genuen inoiz literaturari buruzko elkarrizketa sakonik izan, oinarrizko irakurketez hitz egiteaz harago.
‎Zu bakarrik salbatzeko joera hori. Aurretik ez ninduen inork horrela tratatu, ez nengoen ohituta. Nire harremanak ez dira perfektuak izan, baina ordura arte merezi dudan errespetua jaso nuela iruditzen zait.
‎" Gaztea irratiko B aldean hasi nintzenean, Julen esatariari ilusioz kontatu nion, antenatik kanpo, kristoren diskazoa egin nuela, eta horrek harritu egin zuen, onerako", dio Izarok. " Konturatu nintzen ez gaudela ohituta eta ez dela batere ondo geratzen norberak esatea kristoren lan ona egin duela. Eta horrek ez du esan nahi beste inorena baino hobea denik, baina bai ona dela, zure lanarekin gustura gelditu zarela".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia