Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎—Utopia, hitzak dioen bezala, nehon ez dagoen lurraldea duk, Joanes... baina mapa honek bertzela erakusten dik, eta hortxe zagok, Mundu Berrian!, eta guk ez diagu etsiko, harat heldu eta geure oinak lur haren gainean ipini arte!
2002
‎Azken urteetako lanik mardulenak Maria del Mar Larraza rena (1997) eta Cesar Layana rena (1998) dira.Lehenak Iruñeko gizarte eta hauteskunde politika aztertu du 1890 eta 1923 urteenbitartean. Bigarrenak sufragio zentsitarioaren garaia jorratu du Nafarroa osoan.Bizkaiko kasuan, hutsuneak askoz ere handiagoak dira, ez baitago lurralde horriburuzko azterketa berezirik, Javier Real ek bere garaian egindakotik kanpo. Argitaratu diren lanen arteko emankorrena, Ander Delgado-k egindakoa dugu (1998). Bermeoko egoeratik abiatuz, Bilbo eta Ezkerraldeko eraginetik kanpo dagoenBizkaiko eremuaren azterketa da Delgado-rena, politikaren sozializazioa nolagertatu zen arakatuz.
2004
‎Teoriak balio du, baina ekintzak behar dira, jendeak elkar ezagutu behar du, lagunak egin behar ditu, bata bestearen seme alabek bidaiak egin behar dituzte, hemendik hara, euskaldunak han nola bizi diren ikusteko, eta hemendik kanpo euskaldun izatea zer den ikasteko. Euskaldun izatea ez dago lurraldeari lotuta. Zenbait lagunek euskaldun hierarkia asmatu dute:
‎Emigrazioa bizi izan duten euskaldunek, beste herrialde batean bizi izan direnek, moldatu egin behar izan dute identitatea, bai leku batean eta bai bestean nor bere buruarekin konforme bizi ahal izateko. Lehen ere esan dut; identitatea ez dago lurraldeari loturik. Emigranteek, bederen, batera eta bestera daramate identitatea, maletaren barruan.
‎Xedapen iragankorren helburua da arazo horiek konpontzea. Xedapenon bidez amaitu nahi da, berebat, askatze gerraren ondorioz sortutako arazo korapilatsuarekin; arazo hori gertatu zen, agintari legitimoen menpe ez zeuden lurraldeetan idazkunak egiteagatik, eta lehenagoko xedapenetan ere hori konpontzeko ahaleginak egin ziren. Hori dela eta, ahal den neurrian, idazkunen eragingarritasunari eusteko, aipatu lurraldeetan egindako idazkunetara hedatu da akatsei eta akatsok zuzentzeko prozedurei buruzko araubide arrunta.
‎bizitzea beste derrigorrik ez dagoen lurraldean.
2006
‎Gero porrota nabarmendu zen, eta guztiaren ustelkeria eta gezurrez ohartu ginen. Utopia, definizioz, inon ez dagoen lurraldea da, eta askotan, gehiegikerien koartada. Ez, nik ez dut amets handirik behar; ez dut gezurrean bizi nahi.
‎Maitasun sutsu hark bazterrak erre eta kalte konponezinak sortu aurretik erremedio azkarrak jarri behar zirela pentsatu zuen Graemetarren jauregiko andere aurenak, eta Alice Allen giltzazaina Eskoziako leku ezkutu batera bidali zuen, txilarra eta haize zakarra besterik ez zegoen lurralde garaietako ehizarako cottage batera.
2007
‎Autonomia estatutua baimentzea, edo, hala denean, erabakitzea, probintzia antolaketararen barruan ez dauden lurraldeentzat.
‎Gutxienez banda zabaleko sarea duten bi operadoreren (finkoa, mugikorra edo haririk gabekoa) lehiarik ez dagoen tokietan, erregulatzaileak konpainia nagusia gainerako konpainietara sartzera behartuko du, eta gehienezko prezioak ezarriko dizkio. Azkenik, ezarpenean interes komertzialik ez dagoen lurraldeetan, operadoreek, eta zehazki Telefónicak, sareetako inbertsioa funts publikoek jasan dezaten defendatu dute. CMTri ere ez zaio gustatzen printzipio hori; beraz, erregulatzaileak Bruselaren aurrean aldeztuko du eremukako bereizketa.
2008
‎beste modu batera esanda, nazio lurraldea gertakari eta izaki historikoa den heinean, eraiki egiten dela identitate funtzio horretarako. Edo naziotasunaren konstelazioan txertatu ezean, berez ez dagoela lurralde nazionalaren leialtasun lokarririk.
2009
‎Lennon-ek kantu bihurtu zuen: " Inongo ez den gizakia da bera, inon ez dagoen lurraldean kokatua, inorentzat eginez inora ez doazen planak". Bitartekoetan perfekzioa eta helburuetan nahasmena.
2010
‎Gatazka honentzako irtenbide baketsurik ez dagoen bitartean lurraldean bakerik egon ez dadin aski arma, gizon eta borondate ditugu. Butxaraia Beiun Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkariak hitzetan jarri du sahararren artean azken egunotan sendotu egin den aldarria.
2011
‎Eremu babestu bat beste batekin lotuko luke. Eta, eremu babesturik ez dagoen lurraldeetan, babes ofiziala geografikoki zabaltzeko helburua ere izan dezake korridorearen kontzeptuak.
‎Gero porrota nabarmendu zen, eta guztiaren ustelkeria eta gezurraz ohartu ginen. Utopia, definizioz, inon ez dagoen lurraldea da, eta, askotan, gehiegikerien koartada. Ez, nik ez dut amets handirik behar; ez dut gezurrean bizi nahi.
2012
‎Mira eta Paredesek (2005) adierazi dute elebitasuna egonkorra izateko funtsezko faktorea dela A eta B hizkuntzak elkarren antzekoak izatea, eta Patriarca eta Leppänenek (2004), A eta B hizkuntzek (biek) bizirik iraun dezaketela baldin eta elkarren ondoan ez dauden lurraldeetan kontzentratuta badaude. Geuk, berriz, frogatuko dugu elebitasunaren oreka egonkorra izan daitekeela A eta B hizkuntzak elkarrengandik urrun egonda ere, alegia, elkarrizketak hizkuntza bakarrean izan behar duenean, eta, esan bezala, ez ditugu kontuan hartuko B hizkuntzaren gotorleku diren eremuetan behin bakarrik jazotzen diren interakzioak.
‎Milaka putzu daude eta salaketa bakar bat dago, eta enpresaren aldeko epaia egon da. Bestalde, erraza da debekatzea gasik ez dagoen lurraldeetan. Nola doaz zure euskara ikasketak?
‎6) okupatuta ez dagoen lurralde bateko biztanleria, etsaia hurbiltzean, armada erasotzaileari aurre egiteko armak har ditzala, legezko indar armatu gisa eratzeko denborarik izan gabe, armak agerian eramaten baditu eta gerrako legeak eta ohiturak errespetatzen baditu.
‎Hurbiltzen zihoazen heinean ziurtatu ahal izan zuen kometa bat zela, hariak gorengo adar bati kateatuta geratu zitzaizkion kometa gorri bat. Harrigarria zen kometa bat ikustea lana besterik ez zegoen lurralde, eta garai, hartan, lana nagusientzat eta lana umeentzat.
‎Hizkuntzak egiten duela baino gehiago, herri bat bere hizkuntza dela, esan izan da. Izan ere hizkuntza ez dago lurralde, tradizio edo ekonomiaren maila berean, faktore bat gehiago besteen alboan. Alderantziz, beste faktore guztiek hizkuntzaren barruan dute beren lekua; hizkuntzaren barruan dira eraginkorrak herria egiten.
2013
‎Gudaldietatik kanpo, badago zerrenda bat Bizkaia eta Gipuzkoarako, 2.100 fusilatutako kopurura iritxten dena. Santos Juliá eta kolaboratzaileek, 1999an argitaratutako liburuan,. Víctimas de la guerra civil?, izen eta abizenekin 72.527 fusilatu zenbatu zituzten 24 probintzitan, fronterik ez gudaldirik ez zegon lurraldeetan. Egia, justizia eta kalteen ordaina bilatu behar dira, gizarte zuzenago bat eraikitzeko.
‎Hasteko, artelanek ondare balioa dutelako, eta, ondorioz, bidaiatzen dutenean, gertatu ahal zaien edozein zoritxarri erantzuten dion aseguru bat behar dutelako. Noski, gutxi dira okupaziopean eta herrialde bezala erregistratua ez dagoen lurralde batera bidalketa bere gain hartuko duten arte aseguru etxeak, euren lan egiteko printzipioa izanik zoritxarra ez dela gertatuko eta, ondorioz, ezer ez dutela ordainduko. Palestinako kasuan, printzipio hori oso zalantzazkoa da.
‎Alta Californiara heltzean, fraideek ez zuten aurkitu ez herririk, ez zurien inolako kokalekurik. Bost misio baino ez zeuden lurralde osoan, oholesi trakets lokatzez estaliak, gaina tulezkoa* zutenak. Misio bakoitzak soldadu banaka batzuk zituen, eta lurralde osoaren de* Nahuatl hizkuntzatik datorren hitza.
‎Presidioak, aitzitik, ohiko egoera txarrean aurkitu zituen Solak, inbasio bati aurre egiteko edo gerraontzi bakar baten aurrean defendatzeko ezgai. Berrogeita bi kanoi baino ez zeuden lurralde osoan, eta erdiek ez zuten ezertarako balio. San Franciscotik gora kokaleku finkorik ez zeukaten espainiarrek, eta arriskurik handiena handik etor zitekeela uste izan zuen Solak, batik bat errusiarrengandik, beren kokalekuak zabaltzen eta indartzen ari baitziren Bodegan eta Fort Rossen.
2014
‎31) — ez baitago jakintza arloaren ohiko helburu nagusitik, hots, natura baliabideekiko errespetuzko garapen sozioekonomiko orekatutik, gertuegi. Europako zentro zentroan ez dagoen lurralde bat zentraltasun gisa eratzeko garraio azpiegitura handiei —AHT, errepideak, portuak, aireportuak— protagonismo osoa eskaini behar zaie eta, beste gai guztien gainetik. LAG berrien Euskal Hiriak metaforatik gutxi baitu.
2015
‎Zergatik da ona antikolonialismoaren zatikapena, eta txarra Mendebaldekoa? Alde batetik, urruntasun espaziala dago; hots, metropoliak errazago uzten du erdiguneari espazialki loturik ez dagoen lurraldea. Beste aldetik, garai desberdinetan gertatu dira iritzi horiek.
‎Inperialismo berrian ez dago lurralde gehiagorik konkistatzeko, ezta kontrolik gabeko merkataritza biderik ere, baina gaur egungo ekonomia globala menperatzeak inbertsio militar handia eskatzen du. Aktore ugari eta askotarikoek parte hartzen dute nazioarteko agertoki konplexu, ezegonkor eta aldakor batean (Wood, op.:
2016
‎«Gainerako lurraldeetan badira nire antzeko ildoan dauden pertsonak, eta badaukagu harremana. Alderdiaren ikuspegitik, arazoa ez dago lurraldeetan; arazoa da corpus osoan hedatzea sentsibilitate hori. Euskararen aldeko jarrera badaukagu, baina ez du formarik:
2017
‎taulan ikus daitekeen moduan, autonomia erkidegoetako hiriburuek dute beti hezkuntza maila altuena. Andaluzian, esaterako, hiriburuaren (Sevilla) eta Malagaren arteko aldea %16 da; Aragoin, berriz, %18 da aldea; Katalunian, %12, etab. EAEn, baina, %7ko aldea dago, eta, gainera, tasarik altuena Gipuzkoan dago, nahiz eta erkidegoko hiriburua ez dagoen lurralde horretan eta lurralde hori ez den populazio gehien biltzen duena. Horrez gainera, gogoan izan behar dugu per capita errentaren estatistika (EAEkoa Espainiako batezbestekoa baino %33, 8 altuagoa da, eta Extremadurakoa halako bi):
‎Erakutsiko dugu zenbait euskal lurraldek erabakitze gaitasun politiko eta publikoak baliatu dituztela demokrazia gisa erreproduzitzeko edo irauteko, eta ez soilik eskualde nazional, kultural edo ekonomiko gisa bizirauteko. Lurralde horietan, non tokiko demokratizazioa gertatzeko baldintzak baitaude, euskal nazioa demos gisa erreproduzitu da, eta, aldiz, halako baldintzarik ez dagoen lurraldeetan, euskal nazioa desagertzen ari da. Identitate eta leialtasun politiko orok behar ditu baliabideak eta instituzionalizazioa edo formalizazioa, maila batean behintzat, identitate horrek denboran eta espazioan irauteko helburua badu.
‎ekonomia nazionala eta lurraldearen barruan dauden biztanleen bizi maila hobetu nahi badira, tokiko estrategiak ezarri eta tokiko etekinak atera behar dira lanaren arloan. Zentzu horretan, ez dago lurralde demokratiko globalik, eta, egotekotan, tokian toki lurraldetutako demokrazietan izango du oinarria. Lurraldearen erreferentziak eta ñabardurak etengabe aldatuko dira, bai eta lurraldearen betekizunak eta dentsitateak ere; demokraziak, ordea, hala demokrazia globalak nola tokikoak, derrigor lurraldetu behar ditu erantzuletasuna eta zilegitasuna, zeren eta, batetik, biztanleak lurraldetu ezean, gero ezin izango dira boteretu eta gaitu, eta autogobernuan jardun; bestetik, ongizate eta duintasun kolektiboa gorpuztu egiten dira, eta gorputzak ezinbestean dira fenomeno lurraldetu.
‎Josephine, gerra osteko gainerako eskaleak bezala, herrira heldu zenean, alkatearengana joan zen, ohatzea eta afaria zein etxetan emango zizkioten galdetzera. Oinez etortzen ziren eskaleak, ez baitzegoen lurraldea gurutzatzen zuen merkantzia tren luzerik, eskaleak eta kantak toki batetik bestera eramateko. Josephine etxera etorri zitzaigun azken arratsaldeko goiz hartan, guk kurriloak aditu genituen, lainoz estaliriko zeru gertu bezain urrun batean.
2018
‎Bertsolariak, bere ohiko forman sortzen duenean, bukaerak pentsatzetik egiten du aurrera, garbi du nora doan. Bestelako diziplina artistikoekin nahastu denean, ordea, musikarekin batik bat, bukaera zein izango zen jakin gabe ekin dio, konbinazio berriak bilatuz, ezer ez zegoen lurralde artistikoetara sorkuntzak ekarriz, nolabait ere, harreman berrien hasierak marraztuz.
‎Barbaroak sartu eta V. mendeko erdialdera arte, Hispanietan ez dago lurralde osoaz jabetzeko gai den protagonistarik. Alanoak suntsituta eta bandaloak 429an Afrikara joanda Hiponako Agustinen zoritxarrerako, panorama argixeago dago hirugarren eta laugarren hamarkadetan.
‎Ororen buru, identitate bati lotuta ez dagoen lurralde antolaketarekin (Pirinio Atlantikoak departamenduarekin), Euskal Herri kontinentaleko euskal identitatea ahultzea izan da helburua. Lurraldea identitate baten araberakoa bada, lurralde horri boterea kendu eta beste identitate bateko lurraldearekin nahasiz gero, identitate hori ahultzen da.
2019
‎Hori bai, narkotrafikoa besterik ez da, droga arazoa. Mexikon ez dago lurralderik, ez dago estaturik borrokan hasiko denik Mexikotik independentzia lortzeko. Espainian ezberdina da arazoa, uste dudanez.
2020
‎Bestalde, arrak gehiago mugitzen dira emeak baino, eta habiak gehienetan ez daude lurraldeen erdian. Hortaz, ordura arte egindako habitat neurketak ez ziren oso zuzenak, okilek batzuetan erabiltzen ez zituzten eremuetan egin zirelako, eta ez zirelako batere aztertu maiz erabiltzen dituzten beste batzuk.
‎Ez da guztiz zehatza izango, hori ezin baita lortu. Maparen modura, ez dago lurralde baten tamainako maparik, baina ideia bat ematen dizu kutsatu kopuruaz, non diren infektatu gehiago, eta horren arabera neurriak hartu. Konfinamendua apurka leunduz joateko bidean, erabakiak hartzen lagun dezake.
‎Argi dugu tokian tokian egin behar denak adostasun handia eskatzen duela. Nork bereari eustera ohituak gaude, baina ez dago lurralde desorekari eta herrien ahultzeari erantzuterik tokian tokian adostasun zabalak sortzen ez badira. Adostasun soziopolitikoak, erronka horien aurrean erantzun bateratuak sortzeko.
‎Horrez gain, 54 pertsona gehiago ospitaleratu zituzten atzo EAEn( ez dago lurraldez lurraldeko datu zehatzik). Guztira 225 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik EAEko ospitaletako plantetan, eta 32 ZIUn.
‎Hortaz, bazen edo bada ezer han behean? Edo Lurraren erdiguneraino iristen den huts edo hutsune handi bat besterik ez dago lurralde zabal baten kultura, historia, gizarte eta bizimodu jakin batzuk sortu dituen ibaiaren iturburuan. Lehengo sinesmenen arabera, ura zen bizigai, ura bizitzaren betiereko itzuleraren iturri.
2021
‎Aipatutako hizkuntzez gain, beste hainbat hizkuntza daude Georgian. Alde batetik, abkhaziera (ipar mendebaldeko kaukasiar edo abkhaziera adighera deitutako familiakoa) eta osetiera (irandar adarreko hizkuntza indoeuroparra) ditugu, Georgiaren kontrolpean ez dauden lurraldeetan hitz egiten direnak. Lehenago esan dugun bezala, errusiera asko erabiltzen da hor, eta irakaskuntzan tokiko hizkuntzak baino garrantzia handiagoa du.
‎Alde batetik, errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte edo politika xedea, eta, beste batetik, ezin gauzatuzkoa dirudien baina gure amets edo irudimenerako ezin hobea litzatekeen asmoa edo ideia. Ez alferrik Tomas Morok asmatutako utopia, greko zaharretik οὐ (u, ez) eta τόπος (topos lekua), ezlekua litzateke, inon ez dagoen lurralde bateko gizartea agertzen baita liburuan.
2022
‎Urte horietan, gainera, Euskadik zuen energia berriztagarrien ehunekoa lotsa emateko modukoa zen; azken postuetan egoteaz gain, Eusko Jaurlaritzak ez zuen berriztagarrien ezarpena bultzatu, ezta babestu ere. Orduan, Lakuak argudiatzen zuen ez zegoela lurralde nahikorik horretarako, baina inoiz ez zituen industria nabeen edota etxebizitzen teilatuak kontuan hartu (EDPren arabera, Euskadiko etxeen %89k eguzki panelak jar zitzaketen, eta eskari elektrikoaren %100 bete). Horiek, autokontsumoa onartu zenetik aprobetxa eta bultza zitezkeen, berriztagarriak epe luzerako herrialde apustu bihurtuz.
‎Gainera, Nafarroako udalerri guztien %12, 5etan gobernatzen du. Emaitza horiek islatzen dute EH Bilduren botere instituzionala, udaletakoa, ez dagoela lurralde jakin batean pilatuta.
‎arabiar herriez gain, baziren asiriar kristauak, armeniarrak, zirkasiarrak eta beste hainbat komunitate. Kurduen menpe ez zeuden lurraldeetan nagusi ziren indar matxinoak, berriz, Al Qaedaren Al Nusra frontearen esku zeuden, eta Irak eta Siriako Estatu Islamikoa izeneko erakundea ere gero eta ezagunago ari zen bihurtzen.
2023
‎GOIKOETXEA: Podemosekin eta Sumarrekin ikusi dugu ezkerrak ez badaude lurraldeari atxikita ez dutela balio; souffle en moduan husten dira.
‎Sententzia irmoa zen: " Mendebaldeko Sahararen eta Marokoko erresumaren artean ez dago lurralde subiranotasunaren inguruko inongo loturarik". Hassan II.aren estrategia prest zen.
‎Ikuspuntu aktibo batetik, ordea, batasun printzipioak ere Estatuaren botere izaera markatu egiten du, SANTAMARIA PASTORrek argi adierazten duen moduan, Estatuko gobernua ez dagoelako lurralde erakundeen artean egoera berdinean, baizik eta gainetik dagoena(" potentior persona" esamoldea erabiltzen du autoreak145). Estatua, lurralde erakunde bezala, goragoko maila batean jartzen da, bere barnetik ateratzen direlako beste lurralde autonomo guztien ahalak (gogoratu hemen deszentralizazioa eta autonomiaren arteko lotura).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia