2015
|
|
Ez naiz ari irudipenak dituztenei buruz, horiek gauzaren batean hainbesteko guraririk ez izateaz eta irudipenei jaramonik egin nahi ez izateaz, erremedioa baitute. Hemen, ordea,
|
ez
dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen pertsona bati ongi entzuten duen beste batek ez ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste... ez dago belarririk estaltzeko, ezta esaten zaion hura ez den besterik pentsatzeko ahalmenik ere, ezta inola ere; izan ere, eguzkia geldiarazi ahal izan zuenak, uste dut Josueren eskaeraz izan zela?
|
|
Badu antzekotasunik, baina ez handirik; zentzumenez sentitzen duelako, hitz egiten edo mugitzen entzun, edota ukitu egiten diolako. Hemen
|
ez
dago horrelakorik, ezta ez da ikusten iluntasunik ere, arimari eguzkia baino argiagoa den albiste baten bidez agertzen zaiola baizik. Ez diot eguzkia ezta argitasuna ikusten direnik, argia ikusi gabe, adimena argitzen duen argi bat baizik, arimak hain ondasun handiaz goza dezan.
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago. Hemen, ordea,
|
ez
dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio. Guztia aurkitzen du prestatua eta jana; gozatzea baino beste zereginik ez da; irakurtzen jakiteko ikasten eta lanean saiatu ez den baten, eta ezer ikasten jardun ez duenaren antzera da, eta, hala ere, jakintza guztia aurkitzen du bere baitan, nola eta nondik ez dakiela, abezea ikasteko ere ez baitzuen sekula lanik hartu.
|
|
20 Berorrek galdetu zidan ikuste moduaz esan behar da, ez dela ezer ikusten ez barrutik ezta kanpotik ere, ez delako irudizkoa; hala ere, ezer ikusi gabe, arimak ulertzen du nor den, eta norantz irudikatzen zaion, ikusiko balu baino argiago, bakarrik ez zaiola irudikatzen gauza banakakorik, pertsona batek beste baten ondoan dagoela sentituko balu bezala baizik, eta ilunetan dagoelako ez du ikusten, baina ziur daki han dagoela; kontua da konparazioa ez dela nahikoa; izan ere, ilunetan dagoenak, bideren batetik, edo zarata entzunez, edota aurrez pertsona hura ikusi duelako, han dagoela jakiten du edo aurretik ezagutzen du. Hemen
|
ez
dago horrelako ezer, bestela baizik: kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere.
|
|
Bada, sinets ezazue xake jokoan piezak ongi ezartzen ez dakienak ez duela ongi jokatuko, eta xake egiten ez dakienak nekez jakingo duela mate egiten. Horretan baduzue niri zer aurpegiratu, joko kontuan ari naizelako; bada, etxe honetan
|
ez
dago horrelakorik, ezta egon beharrik ere. Hemen ikusiko duzue Jainkoak eman dizuen ama hau, huskeria hori ere bazekiena; hala ere, batzuetan bidezko dela esaten dute.
|