Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2000
‎Gutxi dira aragoeraz mintzo direnak, baina ez daude geldi. Eta mendeko azken laurdenean egin duten lana handia izan da, beste herrietako hizkuntza borroken aldean itzalean egon balitezke ere.
‎Izan ere, orain dela guti arte ez huen, jauregiaz denaz bezainbatean, nehongo ardurarik hartu. Orain, berriz, ez hago geldi... Etxe aitzineko kanoiarekin hasi hintzen, eta ikusten diat ezen hura ez zela egun bakarreko haizea izan... zeren eta orain heure gain hartu nahi baituk koadroen ardura ere.
‎—Lakuaren urik gardenenetan ere apoak eta igel satsuak ez daude geldi...
‎AITONA Nikolasek buruan sarturik zeukan, bere aita jaun Albert Etxegoienek hala irakatsirik, ezen negozioen munduan ez zegoela geldi egoiterik eta harremanetan jarri beharra zegoela hango eta hemengo jendearekin: pentsamolde haren ondorez erosi zuen, hain zuzen ere, Olabeko ola, Irungo lurretan; eta hargatik ere eraman izan zituen umetan bere bi semeak —bata, gure aita, jaun Martin Etxegoien, eta bertzea, osaba Joanikot— batetik bertzerat, hainbat bidaiatan —Gipuzkoarat hiruzpalau aldiz eta Iruñarat bitan—, bere aitak berarekin egin zuen eredurat, biek Nafarroako erregeordeari eginikako bisitan; eta gu ere —Mattin eta biok, haren bilobok— berdintsu eta orobatsu ibili nahi izan gintuen, halako moldez, non ongi baino hobeki oroit baitezaket Mattinekin eta aitona Nikolasekin Gipuzkoarat egin bidaia, Irun Hondarrabirat, nik sei urte bertzerik ez nituela.
2001
‎Bizirik genuen gure artean gau egunetako ametsetan bila genbiltzan hiz  kuntz eredua, irakaslea eta urrutiko gailurretarik bidea erakusten zigun gidaria. Poemaz landa, gainera, ez zegoen geldirik Orixe. Bere euskal lanak, inoiz ez bezala, samaldan zetozkigun, multzoka, bata bestearen gain, hitz lauz eta hitz neurtuz.
2002
‎Ama ez dago geldi: tomateak garbitu, xerrak egin eta erretilu batean jartzen ditu.
2004
‎Baina, garrantzia itzeleko prozesu batean murgildurik gaude europar guztiok. Izan ere, Europa izango denaren hau ez dago geldirik, aldaketak egongo dira, konstituzio berria ere eztabaidagai dugularik. Hori baino lehen, ordea, europar erakundeen eraketa berria emango da, ekaineko hauteskundeak direla medio.
‎Egia da koipe asko hartzen zutela, baina asko erretzen zutela. Suaren Lurraldeko tenperatura hotza da, yamanak arrantzara, biltzera, egurra bilatzera… ez zeuden geldirik txabolan egun osoan eserita. Bizi itxaropena esatea zaila da, beraiek ere ez baitzekiten zein adin zuten, baina agian 50 urte edo zertxobait gutxiago.
‎Baina nire burua ez zegoen geldi eta, mapari begira, beste galdera bat etorri zitzaidan:
2005
‎Mundu oso bat bizi omen da gure oinpean, ez bakarrik ura. Hildakoak, berbarako, ez daude geldirik, bere buruaren barnerantz mugitzen dira, batekoz bestera hartzen dute denbora. Baina hildakoaren arnasa sumatzeko geomantziaren legeak bezainbeste behar dituzu zeure ikarak ezagutu, pultsioen kodea interpretatzen jakin.
2006
‎Eskatzeko euskalduna, berak hala nahi badu, zeren gerta liteke aukeran jarri eta bestea nahi izatea. Esango nioke Osakidetzan ez daudela geldirik, ari direla pixkanaka pausoak ematen. 8.300 profesional euskarako klaseak jasotzen ari direla.
2007
‎du bere kategorien arabera), bestetik, ordea, mundua, erloju bat gabe, abere bat edo arbola bat da, organismo bat; egina barik, egin egiten ari da etengabe, bizia da, berak dagi bera zer den. Izadia bera ez dago geldi, forma berriak sortzen ari da; baina batez ere gizadia dabil beti ibili, geldiezin. Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak).
‎Eta zerrendatu zituen ETAk su etena iragarri zuenetik ezker abertzaleak emandako pausuak gatazkaren konponbideari begira: “elkarrizketa politikoetarako mahai gainean eskaintza zehatzak jarri, Marko Demokratikorako proposamena aurkeztu, eragile guztion aukera berdintasuna bermatzeko ASB erregistratu, hautesle elkarteak sortu, horiek babesteko sinadurak bildu... ezker abertzalea, beraz, ez dago geldi, arrisku guztiak asumituz, etengabe ari da gatazkaren konponbidea ahalbidetuko duten urrats eraikitzaileak ematen”.
‎Bien bitartean, euskal Erbeste kulturala berean ari da, Mexiko, Caracas edo Buenos Airestik. Iparraldea ere ez dago geldirik, eta iristen dira, tantaka bada ere, euskararen eta euskal kulturaren azalpen berriak, aldizkariak bezala liburuak ere. Ale gutxi sartzen dira barrura, baina datozen gutxi horiek eskuz esku doaz, bereziki Ikastegi eliztarretara heltzen direnean.
‎Euskal gizarteak aldaketa horiek bizi zituen bitartean, abertzaletasuna ez zegoen geldi. Barne kritika eta eztabaidak gorabehera, 1950eko hamarkada hasieran gaztedi jeltzaleak pisu garrantzitsua zuen.
2008
‎Bizkaiko soldaduek Laskurain nagusia eta Andres Areta atxilotu bazituzten, beste aldean ere ez zeuden geldirik. Alderantziz, badirudi Elgoibarren zeuden konbentzionalek atxiloketa horien berri eduki bezain laster, ziztu bizian abiatu zirela Eibarrerantz234 Puntu honetan, zalantza nagusia da jakitea non aurkitzen zen Laskurain gaztea.
‎Azken batean, ondorengo belaunaldiarentzako zerbait baliagarria egitearekin du zerikusia. Horretarako prest ez daudenak geldirik geratzen dira eta egozentrismora jotzen dute. Bikotekidea, seme alabak eta arau sozialak dira eragile sozial esanguratsuak.
2009
‎Impasse egoerak bihurgune batera eraman ditu indar soziopolitiko alternatiboak. Hauek ez daude geldirik haatik. Krisi ekonomikoa" baliagarria" izan da zenbait ekimen berri sortzeko.
‎Abeltzainek euren etxaldeetatik etekinak ateratzeko balizko bide guztiak bilatzen dituzten bitartean, Aberekinek genetika lantzen jarraitzen du, geroago emaitzak profesionalen esku uzteko. Izan ere, goi mailako emaitzak lortu baditu ere, zentroan ez daude geldi, eta dagoeneko hasiak dira etorkizuneko genetika lantzen.
‎funky, groove, boogalloo, blues edota jazz doinuak. Baxu eta bateriaren oinarri erritmikoari teklatua eta saxo eta tronboi bizia gehituta, ez dago geldi egonen denik. Kontzertu ahaztezina ziurtatzen dute Big Band, Jazz nahiz mestizaje talde ezagunetatik pasa diren musikari esperimentatuek:
‎Helmugarako 20 kilometro falta zirela, San Jeronimoko aurreneko maldetan, Vicente Reynes (Columbia), Dominik Roels (Milram) eta Serafin Martinezekin (Xacobeo) egin zuen aurrera. Boom, ordea, ez zegoen geldi egoteko. Ez zuen lotuta joan nahi eta bere hanka luzeei metro luze da astindua eman nahi zien.
‎Hizkuntza manipulatzea arriskutsua da, beraz, baina hizkuntzaren aldaketa eguneroko gauza da, baita hitzen markak edo konnotazioak aldatzea ere. Argi dago ez dagoela geldirik egoterik, beti pentsatu behar da, hausnartu... nahiz eta beharbada bizitzaren helburua meditazioan geldirik egotea izan, Buda bezala...
‎Zain gauden bitartean, aspaldi ikasi genuen, mundua ez dago geldirik, eta nik hurbilen dudan liburugintzaren sektorea ere ez. Urte literarioaren errepaso azkar bat eginda, krisiak krisi, gure egile inportanteenek lanean segitzen dute, eta horren erakusgarri ditugu Lertxundiren Eskarmentuaren paperak edo Jimenezen Stock 13 (memorialismoaren aroa iritsi ote da gure letretara?
2010
‎Luke (Courtney B. Vance) batez ere. Hasiko da esaten kontserbadoreak ez daudela geldirik, eta beraiek aldiz, ezkertiar, liberal, progre baina hizketan besterik ez direla aritzen.
‎Gasteiz erdialdeko ostalariak ez daude geldi egoteko prest eta jada buruan dute martxan jarri beharreko hurrengo ekimena. Virgen Blanca tabernako arduradunaren hitzetan, helburua igande arratsaldeak dinamizatu eta jendea sofatik altxarazi eta kalera irteteko gonbidapena egitea da.
‎Horregatik hasi zen kalkulu haiek egingo zituzten lurrun makinekin ametsetan. Izan ere, Babbagen burua ez zegoen geldirik egoteko egina. Besteak beste, trenetarako hainbat gailu asmatu zituen, oftalmoskopioa ere bai, kriptografian aritu zen, zuhaitz fosilen eraztunak iraganeko klima ezagutzeko balio zutela aurkitu zuen, gaur egun erabiltzen dugun postako frankeo sistema proposatu zuen, eta abar.
‎bat batean irauli balitz bezala; tentsio hartan, behin baino gehiagotan nabaritu nuen neure burua porrotaren ertzean, txistuari eutsi ezinik? ...gin nuen, egia esan, nahiz eta tentsioak berak lagundu zidan azkenean hil edo biziko une haietan biziaren alde egitera eta eutsi beharrekoari erori gabe eustera; minutu bat izan zen, sutsua, intentsua, azken ezin hobea izan zuena, Helenak airean iltzatu baitzituen bi besoak, bi edo hiru segundoko geldialdian, eskuan zeuzkàn sagarrak erakusten zizkidala; eta, hala ere, geldi zirudien arren, Helena ez zegoen geldi, arnasestuka baitzegoen, eta arnasak bularrak igo eta jaistarazten baitzizkion, gorputzaren dantza bukatu ahala bularrek beste dantza bati ekin baliote bezala, dantza biluziago eta basago bati, ene txistu hotsei Helenaren arnasaren musika haragizkoa zerraiela; ahoa zabalik zuen, eta bi atal gorriz osatutako fruitu ezohiko bat zirudien: fruitu ezezaguna niretzat inondik ere, arrotza?
‎Euskal eragile politikoak ere ez zeuden geldirik. ETA eta Espainiako Gobernua Oslon negoziazio ezkutuetan ari ziren bitartean, bazetorrela zirudien prozesurako prestatzen ari ziren.
‎Helenaren aurpegia ere —irudi idealizatu bat, abstrakzio bat ia, osotasun baten barruan atzematen nuena— ez baitzen aurpegi bera jada, ene beste begirada hartan aurpegiaren zatiek hartu baitzuten indarra, xehetasunak muinari nagusitu balitzaizkio bezala: ...gin nuen, egia esan, nahiz eta tentsioak berak lagundu zidan azkenean hil edo biziko une haietan biziaren alde egitera eta eutsi beharrekoari erori gabe eustera; minutu bat izan zen, sutsua, intentsua, azken ezin hobea izan zuena, Helenak airean iltzatu baitzituen bi besoak, bi edo hiru segundoko geldialdian, eskuan zeuzkàn sagarrak erakusten zizkidala; eta, hala ere, geldi zirudien arren, Helena ez zegoen geldi, arnasestuka baitzegoen, eta arnasak bularrak igo eta jaistarazten baitzizkion, gorputzaren dantza bukatu ahala bularrek beste dantza bati ekin baliote bezala, dantza biluziago eta basago bati, ene txistu hotsei Helenaren arnasaren musika haragizkoa zerraiela; ahoa zabalik zuen, eta bi atal gorriz osatutako fruitu ezohiko bat zirudien: fruitu ezezaguna niretzat inondik ere, arrotza... nahiz eta fruitu arrotzak nire haragikoa eta nire lurretakoa ere behar zuen maila batean:
2011
‎Horrelako erabakia ez dago lotuta hauteskunde aliantza jakin baten aukerari, ez etaEspainian nork gobernatzen duen aldagaiari lotuta. Gertaerak etengabeko bilakaeran daudela kontuan hartu behar da. Borroka armatuaren amaierari dagokionez, norabidea argi jarrita dago, eta prozesua ez dago geldirik, denbora geldirik ez dagoen bezala. Azaleratu edo ez, prozesu hori sakontze bidean dago.
‎Bestalde, EAJko EBBko presidente Iñigo Urkulluk Bildu kritikatu du, koalizioaren barruan «antisistemak» gailentzen ari direlakoan.Kukutzari elkartasun mezuakGaztetxea eraisteko lanek etenik gabe aurrera darraiten bitartean, elkartasun mezuak jasotzen segitzen du Kukutzak. Besteak beste, gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak eta Lumagorri heterosexismoaren aurkako taldeak adierazi diote sostengua; Espainiatik, Mexikotik eta Kolonbiatik ere babes gehiago iritsi da.Errekalden ere ez daude geldirik, eta atzo iluntzean ehunka lagun hurbildu zen Ametzola ingurura, eta Kukutzaren eraistearen kontra elkarretaratze isila egin zuten. Txalo artean amaitu zen.
‎Burdina taldeko kideak ez daude geldirik egoteko, eta hainbat ekimen burutu dituzte azken asteetan, ondasun historikoen berreskurapenari dagokionez.Leitzarango bailaran jarri dituzte ahaleginik handienak. Ollokiegi baserrira doan zubia edota Bizkotx eremuan karobi bat garbitu dituzte.
‎–Hi pixka bat ezagututa, ziur nagok ez hagoela geldi. Ziur nagok zer edo zertan ari haizela dagoeneko.
2012
‎Irteera bat egin aurreko prestaketak eta ingurua ezagutzeko egiten dituzten aurreko irteerak ere Intxaustik prestatzen ditu. «Mendia ez dago geldirik, jende askok hori uste duen arren. Bizitza handia du, eta etengabeko mugimenduan dago.
‎Eta ez da ahaztu behar oraindik hura dela liderra, lau punturen aldearekin. Maranellon ez daude geldirik, ondo baitakite txapelketa irabazteko autoak garapena behar duela. Luca Montezemolo eta Stefano Domenicali taldeko buruek esan izan dute orain baino lehen.
‎Baina ez dago bermatuta organo bioartifizialak egin ahal izango direnik. Horregatik, bestelako organo artifizialen bidea ere ez dago geldirik.
‎Eta kumeak sartzea, zalantzarik gabe, nahaste nabarmena da gure lagun zaharraren errutinan. Lasaitasuna eta espazioa eskatzen ditu, baina txakurkumea jostalari atsegina da, ez dago geldirik inoiz.’ Nolanahi ere, txakur zaharra erabakigarria izango da jakiteko ea etxean beste txakurkume bat onartuko duen ala ez. Beste animalia batzuekin harremanetan jartzen denean duen jokabidea termometro ona da, haurra onartzeko probabilitaterik dagoen jakiteko.
2013
‎Aitortu beharra daukat ez dela erraza emaitza onak lortzea. Baina, hala ere, urtero ari gara enpresa berriak erakartzen, eta kontua ez dago geldirik. Gainera, enpresa asko ixten ari diren honetan, nabarmentzekoa da enpresa batzuek interesa badutela euskara beren egunerokotasunean txertatzeko.
‎Baina mundua ez dago geldirik. Bitartean, kanpotik iristen zaizkigu hots berriak.
‎«Etorkizunean, ikusiko da», dio Atxak. Trebolazabala ez dago geldirik, bitartean, eta bere ikerketa lana elikagai eta sukaldaritza gaietara bideratu nahi luke. «Sukaldaritza ezagutzen hasten zarenean, zientzian oinarrituta dagoela ohartzen zara, eta ikerketak egiteko mundua dela».
‎1980an mertzenarioek Hegoaldean egin bazituzten ere hilketa gehienak, Iparraldean ez zeuden geldi. Urte hartako azaroaren 23ko atentatua da orduko giroaren erakusle.
‎tamainaz Nafarroa bezalakoak dira zenbait, eta handiagoak ere bai beste hainbat. Eta animaliak ez daude geldi. Zebrak eta bufaloak, esaterako, belarjale talde itzeletan doaz larre bila, eta horien atzetik doaz haragijaleak, lehoia, oihaneko erregea, buru dutela.
‎Gutxi gorabehera dozena bat plaka tektonikok osatzen dute lurrazala, eta plaka batzuk, ozeanoen azpikoak, meheagoak dira, eta gainerakoak lodiagoak. Plaka tektoniko horiek ez daude geldirik, mugitu egiten baitira lurraren barneko indarrek eraginda. Milioika urtetan mugitu dira, etengabe, batak bestearekin talka eginez, bata besteari egokituz, edota elkar igurtziz.
‎Bankuak etxetik bota du eta kale gorrian utzi du. Baina ez dago geldirik egoteko prest. Ez du nahiko kanpaldi, kontzentrazio edo “indignados” talde bat osatzea.
‎Laburtuz, energia nuklearraren mundua ez dago geldirik, gure txoko honetatik begiratuta horrela irudi baleza ere. Arrisku eta kezka handiak sortzen ditu horrek guztiak.
2014
‎Baina, bestalde, Bildu higatzeko geratzen den kalibre handiko kartutxo bakarra dirudi: Igeldo udalerri bihurtzeko aukerak ez ditu batasun donostiarraren aldeko grinak gehiegi piztu; neguan denboraleak eragindako txikizioen aurrean azkar erreakzionatu zuen Udalak; ez dago hutsune nabarmenik eguneroko funtzionamenduan; eta hirigintza alorra ez dago geldirik, martxan eta aurreikusitako epeetan egiten ari dira hiriburutzarekin batera iritsiko diren azpiegiturak autobus geltoki berria eta Tabakalerako obra.
‎Inbertsio pribatuak ez daude geldirik aurrezki ezaren ondorioz. Izan ere, enpresa handi ez finantzarioek diru asko daukate:
‎«Nire aita izan zen sustatzaileetako bat, argi ikusi baitzuten sagardoak zabalkunde bat behar zuela, eta horretan jarraitzen dugu». Atzokoan iazko sagardoa dastatu ahal izan zuten bertaratu zirenek, baina sagardogileak ez daude geldirik, eta hemendik gutxira hasiko dira urtarriletik aurrera sagardotegietan dastatu ahal izango den sagardoa egiten. Eguzkitza baikor azaldu zen.
‎Gorputzek osagai diren partikulak (molekulak&) ez daude geldirik, etengabe mugitzen dira, agitazio termikoa deritzo mugimendu horri. Gorputz baten partikulen mugimendua handia denean, partikulen agitazio termikoa handia da, eta tenperatura altua izango du.
‎baserriko giroa eta lana batetik; aitona eta amona bestetik, pertsona helduei zor zaien errespetuarekin”. Aurrera begira ere ez daude geldirik egoteko asmoz; aurten bi erraldoi egin badituzte, datorren urterako beste bi erraldoi egitekotan dira. “Hainbat herritar erraldoi nahiz buruhandiei bizia emateko prest azaldu da eta pixkanaka, herriko konpartsa ederra osatu nahiko genuke luzera begira.
‎“Eraso sexistak ez dira biktimen erantzukizuna, erasotzaileena baizik. Uste baduzu erasoen sexistetatik defendatzearen ardura emakumeen izatea bidegabea dela… Uste baduzu erasoekin amaitzeak ez duela esan nahi gorputzak babestu behar izatea… Zatoz lilara… Indarkeria sexistaren aurrean ez egon geldi, ekin! ”.
‎Galdera horri erantzun egokia ematen ez zaion bitartean, nolanahi ere, badaude aurrerabiderako aukerak. Euskalgintza ez dago geldirik eta gogoetan nahiz ekinean jarraitzen du, norabide erabat garbi, adostu eta beti kohesionatuan egiten ez badu ere. Badira lan horretan baliagarriak eta ezinbestekoak diren ideia indartsuak, eta horietako bat dugu arnasguneen ingurukoa, hain zuzen ere.
‎Urteak daramatza koreografia tradizionalaren atzean dauden elementuak eta sinboloak ikertzen Juan Antonio Urbeltzek (Iruñea, 1940). Orain ere ez dago geldirik: bi liburu eta beste hainbeste ikuskizun lantzen ari da.
‎Segolene Royal minixtroa ez dago ixilik eta ez dago geldirik. Batean hementxetan eta bestean hantxetan, batean huntaz eta bestean hartaz, aise mintzo da!
2015
‎Beste aldea, jakina, ez zegoen geldirik. Gerra zikinak HBko buruzagitza jo zuen, 1989ko azaroaren 20an, Madrilgo Alcalá hotelean Josu Muguruza hil eta Iñaki Esnaola zauritu zituztenean, tiroz, biak Espainiako Kongresuko diputatu aukeratu berriak.
‎Estatua ere ez zegoen geldirik. Altsasuko agerralditik hamar egunera, 2009ko azaroaren 24an, atxiloketa kopuruari dagokionez aspaldiko polizi operazio handiena egin zuten Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz:
‎Sendaketan erabat sinetsia irudi zuen gaixoak, kezka eta beldurrak bazter utziak zituela, eta ez zegoen geldirik egoteko. Laster abiatuko zen ikasturte berria urrutiko hezkuntzarako unibertsitatean.
‎ez dago beti egoera berean; batzuetan luze iraun arren, beste batzuetan laster batean amaitzen da, Jaunak arimari komunikatu nahi dionaren arabera, ez baita inongo giza bidetatik lor daitekeena. Hala ere batzuetan aldi luzean badago ere, kendu egiten da eta berriro itzultzen; azken batean, sekula ere ez dago geldi geldi, eta horregatik ez du guztiz kiskaltzen arima, baizik eta isiotzera doanez gero, txinparta hil egiten da eta hark ematen dion maitezko min hura berriro sufritzeko irrikaz geratzen.
‎artikulu ezaguna. Egotaldi horretan, Andolin gaztea ez dago geldi: batarekin eta bestearekin dihardu berbetan euskalkiari erreparatu barik, laborari zuberotarrekin, zein itzal handiko euskaltzainekin.
‎Hesiak bide publikoa oztopatzen jarraitzen du eta ibiltaria muga zeharkatu ezin duela gelditzen da. Euskadiko Aireko Kirol Federazioko kideak ordea, ez daude geldirik, eta atea jo ta jo dabiltza azalpen eske eta konponbide bila.
‎Badira bi urte jubilatu zela, 77 urterekin. Baina ez dago geldirik.
2016
‎banaketa eredu bat bezala har daiteke biltegiratze eredutzat baino gehiago. Izan ere, eredu honekin ez dira inbentarioak erabiltzen, iragaitzazko merkantzietarako baita; eta, horregatik, onena da produktuak birbidaltzeko denboran baino ez egotea geldi.
‎Bide luzea du betea Orai Bat dantza taldeak 1963an sortu zenetik. Dantza herrikoiak, kreazioak, musika ikasketak (txistu, pandero, xirula, gaita, atabala, txalaparta), sozial engaiamenduak ere, ez dago geldirik mundua kurritua duen baiones talde hori eta segurki handizki merezitua du saria. Ikerketa saria (2.500€) Benjamin Gayon ikerleari dio eman Jean Michel Larrasquet Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.
2017
‎Sestaoko La Navalek abuztuaren 30ean hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen, bere 220 lanpostuak oso kolokan jarriaz. Langileak ez daude geldi eta irailaren 21ean manifestazioa egingo dute Ezkerraldean. Izebergaren punta baino ez da, ontziolarentzat lan egiten duten azpikontratetako eta enpresa hornitzaile txikietako ehunka lagun askoz okerrago baitaude.
‎Tania ugazabandrearekin, esaterako, berekoi jokatu zuen Kepak. ...murtze saioen aurrean, eta bere amorantea bilakatu zen, modu horretan non jan eta lo egin ziurtatu egin zuelarik.176 Gerora, Kareen eta bera elkarrekin biziko zirela erabaki eta neskak galdetuta" ea ez zion penarik ematen emakume hura hain era latzean, ba tbatean eta besterik gabe, lagatzeak", hauxe erantzun zion Kepak," [b] izitzak aurrera jo behar duela beti, aldatzen doan heinean ez dagoela geldirik geratzerik." 177 Zinismo gorritzat jo liteke Keparen jarrera hori. Baina Taniarekiko harremana truke ekonomiaren esparru soilera mugatuta egonik, aldeetako batek truke harremana bertan behera uztea konpromiso urraketatzat har daitekeen heinean bakarrik esan ahal da Kepak zinikoki jokatu zuela.
‎Baina ez daude geldi Europan: neurriak adostu dituzte.
‎Beraz, badugu zer ikasia basapiztiengandik.Horiek horrela, neurozientzia gaur erakusten ari denez, ez bakarrik gizakiek, animaliek ere eboluzio kognitibo bat izaten dute bizian zehar ezusteko egoerei aurre egin ahal izateko. Hau da, beraien baliabideak eta aukerak ez daude geldirik: eraldatu eta zabaldu egiten dira.
‎Guardia Zibila ez zegoen geldirik, eta horren adibide da martxoaren 8an Irunen (Gipuzkoa) armategi zulo bat altxatu izana. Barne Ministerioak esan zuen ETAren lehergaiak zeuzkan zazpi bidoi zeudela zuloan, eta biltegia aspaldi erabili gabekoa litzatekeela.
‎Aurten nahiko lasai gabiltza, neska dezente hasi baita aizkoran eta trontzan. Hala ere, ez gaude geldi. Nafarroa aldean, esaterako, abuztuan izaten dira erakustaldi gehienak eta Mugaireko taldean ibiltzen garenez, abuztua mugitua izan ohi dugu. Nola ikusten duzu emakumeen papera herri kiroletan?
2018
‎Ez, zeren eta kanon ezberdinak sortzen badira, barne borroka baten ondorio ere badira. Izan ere, errealitatea sekula ez dago geldi. Plano diskurtsiboa ere ez:
‎Burua eta bihotza ez zirelako uste berekoak aurkitzen zen esturaldian, baina nahi eta nahi ez ebatzi behar zuen auzia; ondoren zirt edo zart egiteko. Oraingoan ez zegoen geldi geratzerik papamoska bat bezala buruak hala agintzen zion, gora begira geldi, zer egin ezean.
‎Bazegoen eragozpen bat hala ere. Txakurkumea ez zegoen geldi Belarri Makurren bizkarrean. Alde batera mugitu zitzaion, gero aurrera.
‎Kamerek piztuta jarraitzen zuten eta ez zegoen geldirik geratzerik. Gehienak gidoirik gabeko aktoreak bezala geratu baziren ere, Rakel Astorkiza abokatuak gaitasuna izan zuen Ziortza Díezek jaurtitako pilotari airean heltzeko:
‎batetik, inposatzen ari zaizkigun hiri eredu honi aurka egitea, eta, bestetik, oraindik ere egon badagoen eta mugitu egiten den hiri plural hori goraipatzea. Izan ere, metropolia ez dago geldirik, eta inor ez da neutrala martxan dagoen hiri batean.
‎Dena dela, Bilbok merezi ei zuen ginda hori honezkero usteltzen hasia den arren, diru goseak maldak zelaitzen ditu eta planifikatzaileak ere ez daude geldi. Koloretako erakusleiho bihurtu dute auzoa, domeketan parke tematiko, betiereko propagandaren mesedetan.
‎ez lekukorik, ez pistarik, ezta hiltzailearen aztarnarik ere. Daukagun abantaila bakarra da hiltzailea ez dagoela geldi: gero eta egun gutxiago uzten ditu eraso bat eta hurrengoaren artean, presaka ibiliko balitz bezala.
2019
‎Guda Dantza musika taldea duela bost urte sortu zen, eta 2018an hirugarren diskoa argitaratu genuen. Hasiera batean, 2019a trantsizio urtea izatea zen asmoa, baina nahi genuen munduak jakitea ez geundela geldirik, eta proiektu bereziren bat lantzea bururatu zitzaigun. Ideia zaparrada bota genuen, eta proposamen mordoa bildu genituen.
‎Distantziak engainagarri bihurtu ziren. Lurra ez zegoen geldi, eta gauzek dimentsio aldakorra zuten. Ezin izan nion barregurari eutsi.
‎Baina hamar bat urte lehenago, Beckettek Mercier eta Camier izeneko narrazioan, bi pertsonaiak ibilian doaz hizketan? ez daude geldirik Vladimir eta Estragon bezala Godoten esperoan?, eta esaten diote elkarri:
‎Zuk pentsatu arren, denbora ez dago geldi. Taroteko ermitaua ere han doa, makila eta kriseilua eskuan… Zeu lez.
2020
‎" Udala egiten duena egiten duela, gure erabakia definitiboa da". Adierazi dute ez daudela geldirik, eta ari direla formulak bilatzen festak" beste modu batera" ospatzeko, edo" urteko beste egun batzuetan elkarrekin topa egiteko".
‎Iragarri dute, erabaki hori hartuta ere, ez daudela geldirik: hasi dira pentsatzen ospakizunen bat egitea ekain amaieran, edo, bestela," urteko beste egun batzuetan elkarrekin topa" egitea.
‎Kulturgintzan lan egiten duten ehunka profesionalek koronabirusaren krisiaren aurrean eskatutako laguntzei pribatuan muzin egin ondoren, sortzaile horiek bi eguneko greba digitala iragarri behar zuten egun berean (apirilak 15) 2,5 milioi euroko balioa duten laguntzak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. EAJk eta PSEk Podemosekin adostutako EAEko aurrekontuetan aurreikusita zegoen diru partida hori, izena aldatu diote COVID tiradizo komertziala baliatuz; eta ezin ukatu, jokaldi ona izan da Bingen Zupiriak gidatzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailarentzat, asalto honetan behintzat esan baitu ez dagoela geldirik bere ardurapeko sektorean hazten ari den ezinegonaren aurrean.
‎Mundua ez dago geldirik
‎ingurukoek ikusten badute euskaraz egiten dudala arazorik gabe bestearekin, agian haiek ere animatuko dira. Batzuetan probatzeak ez du esan nahi arrakasta izatea, baina bai ez zaudela geldi. Eta nahiz eta saiakera batek porrot egin, beti daukazu gero hausnarketaren bidez ikasteko aukera:
‎K bareteko kideak ez daude geldirik egoteko. Ez ditu konfimanenduak ere gelditu; izan ere, ideia bikaina izan zuten hilabete ilun horiek argitzeko, beraien arteko lehiaketa bat antolatzea.
‎Gure lagunak mugituak dira, erretiratu ostean ere ez daude geldirik: emakume taldean dabiltza, kirola egiten, hizkuntzak ikasten, irakurle taldean… Arrate josten hasi da.
2021
‎COVID eragindako egoera tarteko, Lasarte Oriak ditu Sorgin Jaiak ohi bezala ospatu aurten ere, baina antolatzaileak ez daude geldirik, eta egitarau" xume" baten bitartez," herria koloreztatzen" jarraituko dute eta kulturaren alde egingo dute. Azpimarratu dute datozen egunetan burutuko dituzten ekintzetan" segurtasun neurri oro" errespetatuko dutela.
‎Edozein kasutan, Elkartearen inguruan ari zirenak ez zeuden geldirik egoteko. " Gaur egungo bertsolarien baliapide poetiko erretorikoak.
‎Aurrera begirako helburu gisa du Goieaskoetxeak Kaskagorri «ezagutaraztea»: «Bizirik gaudela erakutsi nahi dugu, ez gaudela geldirik eta segurtasun neurriak betez antolatzen jarraituko dugula». Sarasolak eta Piztiak eko beste kideak «kaleak hartzeko irrikan» daude:
‎Bai lortu ere, paseatzaile guztiak haren hankei helduta flish flash argazkiak ateratzeko txanda hartu ezinda jartzeraino. Gero hezur ilezkoak iritsi ziren, baina haiek ez zeuden geldi egoteko. Neuk bakarrik dakit museoko geletan zenbat korrikaldi egin nituen erratza eskuetan haien atzetik.
‎Ohetik jaikitzen saiatu nintzen, ohe inguruan pixka bat ibiltzeko behinik behin, baina, gorputza agondu orduko, burua joan zitzaidan. Mozkorrik okerrenean baino areago, ohea kulunkan sentitu nuen, nola itsasontzi bat ekaitzaren erdian, sabaia ere ez zegoen geldirik, ganbila eta ahurra bihurtzen zen txandaka, ertzak eta izkinak lekuz aldatzen ziren. Aldamenera begiratu, eta Jaxinto ere gora eta behera ikusi nuen, zurrungaren erritmoan, eta horrek barregura eragin zidan, eta izua pixka bat baretu.
‎Eta orduan atzeko atean hotsak entzun zituen; ateak kirrinka egin zuen, ez zegoen geldi eta itxita, urte askoan egon zen bezala, eta zabaldu egin zen.
‎Eta bilakaera horri esker aurre egiten diete ezusteko egoerei. Bada, animalien baliabideak eta aukerak ez daude geldi; aitzitik, eraldatu eta handiagotu egiten dira. Makinek, ostera, ez dute autonomiarik antze eta trebetasun berriak garatzeko.
2022
‎Horrelako erantzuna jasota, ez daude geldirik egoteko, eta ikasleen eskubideak defendatuko dituztela nabarmendu du Jorajuriak: «Orain Parisera begira arituko gara.
‎Baina arreba ez dago geldi egoteko; arreba da, eta kezkatu egiten du anaiaren egoerak. Abisua pasatzen die helduei, irakasleei, ingurukoei, baina apenas egiten dioten kasurik:
‎Aurten, 590 milioi jarriko ditugu 74 programatan. Europako funtsei buruz hitz egiten da asko, baina gu ez gaude geldirik, ez gaude zain.
‎«Krisialdia» eduki zuen, gero helmugan azaldu zuenez. Ineoseko liderrak ez zeuden geldi egoteko, eta Dani Martinezek ere astindua eman zion zuhaitzari. Segidan, beste oldarraldi bat egin zuen Yatesek.
‎Tafallako Garces de los Fayos ikastola urriaren 16ra begira jarrita dago, orduan ospatuko baitute Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festa. Bitartean, ordea, ez daude geldirik, eta gaur, esaterako, abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Kantua ikastolako hainbat ikasle ohik ondu dute, «Nafarroa Oinez bezalako festa baten inguruan pilatzen diren oroitzapenak, bizipenak eta emozioak islatu eta helarazi» asmoz.
‎Aukera garbiagoa izan du handik gutxira Moi Gomezek —lehen partida jokatu du—, baina haren jaurtiketa zutoinera joan da. Osasuna gehiago zen, baina Sevilla ez zegoen geldirik. Hala, Thomas Delaneyk gertu izan du gola, baina haren jaurtiketa zutoinera joan da ere bai.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia