Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2000
‎Taldekoak gustura ibili dira, eta gero puska batean igarkizunka segitu dute (ni harritu egin naiz neure buruarekin, talde animatzaile izateko gaitasuna berreskuratu eskuratu dudala ikustean). Amaitutakoan, nor bere dendara erretiratu gara eta, denda barnean girorik ez bazegoen ere, azkenean tarte bat hartu dut hanketako ilea dekoloratzeko. Krema igurtzi ondoan zain nengoela, oroitu dut eskolan mutil baten gogokoa nintzela eta berarekin irtetea eskatu zidala; eta oroitu dut, ezezkoa eman eta, biharamunean, eskolako horma batean" Rakel, afeitate" grafiti mingarria agertu zela esan gabe doa hitz haiek han ez zutela luzaroan iraun.
2001
‎Demagun, beraz, ezin duzula, ia, soineko hori inondik inora konpondu edo berreskuratu. Erabat txikitua ez badago ere, zati banaka batzuk eduki arren, eta nahiz eta zuloak estaltzeko zenbait adabaki jarri, jadanik, trapu zahar itxura hartzen duela.
‎Halaz guztiz ere, gure adineko eta gazteagoen artean baten bati suertatu zaionez sarri aski, dena delako literatura hori, lehendanik doi doi ba omen zelakoa entzuna zuena, ustekabeko harri preziatuz josia irudi zekiokeen. Josia ez bazegoen ere, urre gorrizko printzak atzemango zituzkeen, bakanka bederen.
2002
‎Hiztuna naiz neurez, eta erraz jardun ohi dut hizketan, baita gaizki lo egin eta aldarte onean ez banago ere, egun hartan bezala. Txoferraren ondoko eserlekuan eserita, autoko leiho  tik ikusten nuen guztia kontatzen hasi nintzaion anaiari.
2003
‎Arima hori linbora joango da. Han infernuan bezalako sufrimendu fisikorik ez badago ere, Jainkoaren ondoan egoteko aukera behin betiko galdu izanaren sufrimendu espirituala ez da txikia: " Ce negarrac, quedarrac, chilioac emongo eztitu Limboco presondeguira secula betico bota dozun ume orrec?", galdetzen du Añibarrok (ME, I: 384).
2006
‎Egia da, hori lehendik entzunda nuen? paretak ez daudela hotz, harrizkoak izan ohi diren bezala, eta ez direla erabat trinkoak, bigunak direla esaterik ez badago ere: zail samarra da esplikatzen.
‎Lokalak leihorik ez zuenez, sarrerako atea eta mostradorearen gaineko bonbilla zituen argi iturri bakarrak. Jenderik ez bazegoen ere jende asko egona izango zen, zigarro kez beteta baitzegoen. Handia zen zoko usaina.
2007
‎Pixka bat luzeagotu egin zuen harainoko paseoa, gainera, berak ere itzuli nahi ez balu bezala. Etxetik irten eta bero umelak berehala busti zizkion besapeak, eguzkirik ez bazegoen ere sargoriak irauten baitzuen, egunetik egunera zakarrago.
2008
‎gorringoak ez bada, zuringoak egin behar digu bultza. Gogorik ez dagoenean ere, borondatea hartu behar izaten da eta, ipuin teologiko baten arabera, kontrizio edo maite damurik ez zeukanak atrizioa edo beldur damua behar zuen eduki. Denean dentxoa.
‎Txinako umezurtz etxeetako estatistiken artean zenbaki huts bat izatetik maitatuko duen familia bat izatera da aldaketa. Eta egokitu zaion familiaren kalitatea bermaturik ez badago ere, esana dut ez garela ez hobeak ez perfektuak ez beste munduko ezer, ezpada normalak baino normalagoak?, gaude aldaketa Enarari gerta zekiokeen gauzarik onena zela.
2009
‎Egun hartan, hantxe zegoen senarraren ondoan gonbidatzailea agurtzeko zain, geldirik eta tente, ezpain ertzetan zimur zorrotz eta mingarria zuela, gainera zetorkion gaua gogoan, ate joka baitzitzaion heriotza. Gainerakoek ez zuten uste, ezta haren senar eta mediku Dariok ere, hain gaixorik zegoenik; baina bera bai, bera jabetzen zen bere heriotzaz, erraietan daramazun kume artean ikusezinaz bezala, barren barrenean ezkutatuta baitaramazu, eta haren aurpegiera nolakoa den artean jakiterik ez badago ere, Jainkoak nahi duen egunean emango baita ezagutzera. Barruan bizi zitzaion heriotza eta ezerk ez zuen eragotziko ezarritako epean azaleratzea.
‎" Momentuz, ez, aurrerago ikusiko dugu", esaten zion gehienetan, Ireneren hutsunea sabel aldera mugatzen zela sinetsita. Baina hutsunea handiagoa zen, begi hutsez ikusterik ez bazegoen ere. Zentzu horretan, Ireneri bitxia iruditzen zitzaion hutsunea sentitzea aurrez betea ez zegoen lekuan.
‎Ahulak bizi duen erasoaren beharrizan sadiko horrek azaltzen du, besteak beste, besteen partetik inongo erasorik ez dagoenean ere (demagun, euskaldunongandik), subjektu ahulak paranoiarako duen joera: inguruko mugimendu orok, baita intentziorik gabekoenak ere, azaltzen du bere kontra erasoa dagoela.
‎CIAkoak 600etik gora aldiz saiatu dira Fidel akabatzen eta, idazten ari denarentzat, horietatik guztietatik bizirik irten denari, horri arrakastaz aurre egin dion herriari eta bere segurtasun sistemari, besterik ez bada zor zaio errespetua; baita irribarretxo konplizea ere. Baina, bada hori baino askoz gehiago, halakorik idaztea batere modan ez badago ere: gizadiak kaiman itxurako irlan esperimentatu duen formulak badu, ikuspegi ebolutibotik, aztertu beharreko inteligentzia berezia.
2010
‎Horregatik erregutzen zion Danielari bere bizi ezina jakinaraz ziezaion, berriro ere elkarrekin bizitza sosegatu eta emankor bat has zezaten. Korreoarekin batera zetorren Ameliaren komentarioa, Buenos Aireseko arte giroetan esaten zena alegia, Patriciaren asmoak eta Nicolasenak ez zetozela bat familia bat sortzeko orduan, bai eta andrea haurdun ote zegoen ere, Nicolasena edo besteren batena ote zen garbi ez bazegoen ere.
‎Galeriaren instalazioek inolako kalterik jasan ez bazuten ere, ekintza aretoaren jabea zen Patricia Zuluetaren aurkakoa izan zitekeela zioen. Oraindik estimazio garbirik ez bazegoen ere, kaltetutako obraren balioa merkatuan bi miloi dolarretik gorakoa izan zitekeela ere esaten zuen. Artistak ez omen zuen deklaraziorik egin nahi gertatutakoari buruzko informazio zehatz gehiago jakin arte.
‎Lehenengoa: ...rena, amets erotikoen muga lehenengo isuria zela, bi izan nituen epe laburrean eta hirugarrenerako ez nuen asko falta izan; hirugarrena, ezagutzen ez dugunik ametsetan ez dela ageri; Joxe Fermin hori ez nuen ezagutzen baina han zegoen, nire ametsean, eta berak ondo ezagutzen ninduen, detaile batek adierazi zidanez, galtzontziloetako etiketarena, umetan amak jartzen zidana, inon galtzeko arriskurik ez bazegoen ere. Aurpegia ikusi nion, gainera, ziur nago, nahiz ezezaguna izan.
‎Jeneralean oso ondo hartu ninduten etxeko guztiek, bi atso makurrek izan ezik. Beraiek ziren apaiz gaiztoak gure artean sartuta zeuzkan salatariak eta hauen bidez jakiten zuten berak eta Pepitak gure berri, kontatzeko ezer askorik ez bazegoen ere, hain bizimodu iguala egiten genuen eta. Baina gure artean edozein gorabeheratxo nabaritzen bazuten, berehala joango ziren Don Juan Antoniori kontatzera.
‎Hirian ez zegoenetan ere
‎Eta gu diodanean, neure buruaz, Lehendakariaz ari naiz, Eusko Jaurlaritzaz eta baita EAJ PNV alderdiaz eta alderdi honen Gorteetako talde parlamentarioaz ere. Beti egon gara indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera ematearen alde, su eten garaian eta su etenik ez zegoenean ere bai; bai publikoan, eta bai pribatuan. Genevako Henry Dunant Zentrokoei azaldu genien modu diskretuan 2003ko abenduan.
‎ETA ezin daiteke eragozpen izan akordio politikoak lortzeko, akordioak beharrezkoak baitira. Eta bestalde, nahitaezkoa da ETA desagertzea, behin betiko gure bizitzetatik alde egitea, akordio politikorik ez balego ere. Ezin dira nahasi ETA desagertzea eta akordio politikoak lortzea.
2011
‎Joateko ordua heldu zaio, baina alde egin aurretik, txiza egitera doa. Inor ez badago ere, sasi batzuen atzean ezkutatu da. Txirrindulari jantziarekin ez da erraza zakila ateratzea, baina azkenean lortu du.
‎Horrela, familia askotan gurasoen harreman sexualak pin pan fuegokoak zirela esan daiteke. Eta emakume asko honekin ados ez zeudela ere bai. Gizonak ere ez, agian.
‎Berrogeita hamar bat urtekoak ziren eta ez ziren ezertarako atera bodegatik. Semeak hegaluze gehiago erre zuen eta nahikoa jan genuen, ogirik ez bazegoen ere. Ontzia ongi zebilen eta arrantzan jarraitzen zuten; ongi aprobetxatzen ari ziren bidaia.
‎Nazionalismoa, Jordi Pujolek esaten du, eta arrazoi du, nazionalismoa da pixka bat erregeneratzailea, eta nazionalismoak izan behar du eraikitzailea, ideia baten, eta ideia baten ondoren datozen egitasmoen gauzatze bat. Solidaritate bat eta koherentzia bat behar duena, eta pixka bat integratu lituzkeena hor ez daudenak ere: kanpotik etorritakoak, bertako sentitzen ez direnak eta abar.
‎" Iraultza ez da telebistaz transmitituko", zioen goiburuan Trippi ren liburuak. Pantailak aldeko ez badaude ere, trantsizio handirako esperientziak abian dira. Eta elkartzen ari dira narratiba berri baten esaldi solteak, neoliberalismoaren erreinaldia beharbada bere gorenean badago ere.
2018
‎Jaun eta jabe bakarra nintzen hirian, eta inoren eguneroko aginduen mende ez banengoen ere, goizero goizero, goiz albak gaua urratu bezain pronto, alderik alde zeharkatzen nuen, nire zaldi beltzera igorik, gorpu kirastuez betetako hiria, beltzez jantzita eta zaldi gainean harro eta tente. Ez nuen izurritearen kontrako inolako neurririk hartzen, hala garbi uzten bainuen izurriteari ez niola, ez begiramenik ez beldurrik:
2020
‎Anaren pentsamendua, egiaz, Ramonekin dago, haren ondoan, hari pega pega eginda larrua larruaren kontra; halaxe sentitzen du, hurre ez badago ere. Anaren gogoa Dariok, bere maltzurkeriaz hobeto gozatzeko, eraiki zuen tormentuzko ohatila hartan dago, han behean, patioan, koldar batek besterik eraiki ezin zezakeen torturaren aldare hartan; gau osoa pasatu zuen lan hartan, horregatik entzuten ziren isiltasuna urratzen zuten mailukada haiek, ohol haien zaratak erortzean, zertarako eta oinazearen tramankulu deabruzko hura egiteko, eta hori miserable batek baino ezin dezake egin, munstro batek.
‎Arnasa hartu hartzen dute, han barruan oxigeno askorik ez badago ere. Aire freskoa ez dago behintzat.
2021
‎Eta oker dabilelakoan ez badago ere bai. Nik uste errespetua diela agintari eskudunei.
‎Bera tanatorioko gorabeherez arduratzen zen bitartean, ni herrira igo nin  tzen, gurasoengana. Laurogei urtetik gora zihoazen biak ala biak; sasoiko ez bazeuden ere, aje handirik gabe behintzat. Etxean sartu nintzenean, jakinaren gainean zeuden Mikelaren heriotzaz, eta jostunarekin hizketan ari zen ama, kafesne bat hartuz.
‎Itaca Galeriak eraikinaren behealdean zeudoen, korridore txiki bat ziren, zenbait lokal eta dendaz osatuak. Bazuen zentzua, ni erabat konbentzituta ez banengoen ere.
‎–Ez didazu aditu. Adulteratuta ez badago ere, ez dut psikotropiko baten blokeatzailerik nire organismoan sartuko. Zer egin behar dut, berrogei urte ditudan artean hartu, urte oso batez, hiltzailearen beldurrez?
‎–Bai, uste dut gaurko izarra dugula photocall ean, esan nuen, guztiz seguru ez banengoen ere.
‎Han bazeuden, ondo. Eta ez bazeuden ere bai. Aurreko egunean egin zuen bezala, LucÃa ja ez zela bere arazoa errepikatzen zion bere buruari; ez zen ez bere kontua, ez bere ardura, ez beste ezertxo ere.
‎Zalantzarik gabe," atzea" iluna da eta atzerrialdia gogorra;" aitzinak", ostera, argitsua behar luke izan. Harrigarria da zein alde handia dagoen" aitzina" eta" atze" esanahien artean, hitz horien artean bi fonemen aldea besterik ez badago ere. Ildo horretan, Freundlich ahal bezain laster eta gogo handiz itzuli zen Estatu Batuetako deserritik Austria bere sorterrira..., noiz eta austriarrak kanpora joateko irrikaz zeudenean, gerraondoko arazo ekonomikoak zirela eta.
2022
‎Amets gaixotzen denetan, Zilarren aldameneko atean bizi den Rosak zaintzen du. Eta tarteka, gaixo ez badago ere, Amets bazkaltzera gonbidatzen du Rosak, badakielako izugarri gustuko dituela berak prestatzen dituen kroketak eta patata tortilla. Amets Rosaren etxera etortzen denean, Zilar ere gonbidatzen du, bi umeek elkarri konpainia egin diezaioten.
‎...an gizon batekin, bakar batekin, ez milarekin, nire aita izango ez zatekeen gizon batekin eta tximetatik helduko ez nindukeena nik miazkateko erritmoa ez aldatzeko, amak berak ere bizi bat izateko aukera eman ziezaiokeen bere buruari, beste inork okupatzen ez zuen ohean egin maitasuna, eta nork daki, beharbada ni ez nintzatekeen puta izango, nola esan behar du inork ezer seguru, eta gainera ni han ez egonagatik ere aitak ez zukeen ama ukituko, ezta munduko emakume guztiak bat batean hil izan balira ere, eta nire ama bakarrik utziko zukeen gizonen desiren gainean erreinatzen, badakit, zeren toki hura libre zegoen nik hartu baino puska bat lehenagotik ere, horra drama, jaio baino puska bat lehenago ere zain neukan hiltzen nauen hau, eta ikusi, beranduegi da, ni hantxe nengoelako edo ez nengoela...
‎...a, eta behin eta betiko ehortzi nuke, metalik astunenez estali ezin dadin inoiz azalera berriz etorri eta ni olagarro besarkadekin pertsegitu, zori gaiztoko mehatxuekin, hobeko luke azken aldiz jaiki eta bere pisua zamatuko balu, bere burua labarretik behera botako balu eta haitzen kontra kraskatu, baina amak adorea luke bere burua hiltzeko, kemen handia izan luke bera han egotea onartzeko, bertan ez egonik ere, karga pisua dela onartzeko mundua bere presentziaz libratuko den istantean utziko diola larba izateari.
‎Bai handia zela eta bai hutsik zegoela etxea! Agindu bezala, amaginarreba ez zen harrezkero irten bere gelatik, eta Marthek hara eramaten zizkion otorduak; baina, bertan ez zegoelarik ere, ikusten zuelako inpresioa zeukan. Etxe hura zen emakume zaharraren isla, haren izaeraren atal benetakoena, Lucileren atal benetakoena emakume gazte, lirain, alai eta etsitu hura zen bezalaxe, arestian, marko beltzeko ispilutik irribarre egiten ziona...
‎Eta gauza bera gertatzen da zure umetxoarekin. Munduak erakutsiko dizu nolako umea hezi nahi duzun, gero guztia zure esku ez badago ere.
‎" Herrialde bat behar da, alde egiteko besterik ez bada. Herrialde batek esan nahi du ez egotea bakarrik, jakitea jendeagan, landareetan, lurrean badagoela zure zerbait, zu ez zaudenean ere zure zain geratzen dena". Herrialde horren falta sentituko zuen Pavesek agian Turineko hotel hartan bere buruaz besta egitea erabaki zuenean.
‎Besteak beste, kutsadura areagotzeak beste hobekuntzak neutralizatzen dituelako. Kutsadurarik ez balego ere (edo beste herrialde batzuetara mugituko balitz), eta behin bizitzaren behar nagusienak ziurtatu ondoren, kontsumo gehiagok ez luke neurri berean ekarriko ongizatea, zoriontasuna.
2023
‎Hobe moja etsai ez bilakatzea; seguruenik agindupean dago eta haren boterea ere ez da uste bezain handia. Dena dela, Sor Angustias larruketarekin ados ez badago ere, argi dago ez diola bisitatzaileari onartuko. Hala bada, ausarkeria, noski, baina diplomazia ere du egiteko horretan, eta jendetasuna; noiz edo noiz, baita hipokrisia ere, ezin baitu desadostasuna agerian utzi.
‎Faveletako kaleetan, puta lanean, larrutik ikasi nuen bizitzaren deman ez dagoela amaiera zoriontsurik. Hain lur jota egoten nin  tzen goizalderako, ze gaueko lanetik etxeratzean gogorik ere ez bainuen izaten eguzkia favelako txabolen teilatuez gaindi altxatzen ikusteko, eta amak bere buru-argitasuneko une gero eta bakanagoetan eromenaren ertzean ikusten baininduen, Rio osoan izugarri famatzen zuten kurandero batengana bidali nahi ninduen, eta, hasieran oso konben  tziturik ez banengoen ere, parceira batzuek esan zidaten kurandero bikaina zela, muito legal, hil hurren zeuden puta zaharrak ere berpizten zituela, eta azkenean amaren esana bete eta kurandero ospetsuarengana jo nuen azken boladan aurreratuak nituen diru guztiak xahututa, eta jainko txiki hark begiak nire titietan iltzatuta esan zidan puta guztiok pekatu mortalean bizi ginela, eta arimaren salbamena lortu n...
‎Itsasertz ertzean ez badago ere, zestoar zaharrak akordatzen dira, behinola, elurra eta kidekoak ez zirela batere arrotzak: " Hemen ez dek giro!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia