Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2010
‎Kulturak dena azaltzen duela esatera ailegatu gabe, Kymlickak, kulturaren garrantzia azpimarratzearekin batera, baldintza zorrotza eskatzen dio: gizabanako bakoitzak kultura barnean nahi duena (baita ez egotea ere) aukeratzeko ahalmena izan dezala. Horretarako, bereizketa terminologiko bat egiten du.
‎Kontura gaitezen, ortodoxia horren baitan euskara harresi babeslea da, Euskal Herria arrisku guztietatik begiratuko duena. Ondorioz, euskaraz biraorik ez dago, ez dago sakrerik, eta ez dago ere inolako liburu labainkorrik, soilik erlijio liburuak. Badakigu denok zer izan den gure literatura klasikoa.
‎Zeure esku sinestea..., niri bost. Baina, eta aitorpena eginik, nik beste edozeinek bezainbeste errespetatu dut araua, arauak ditudanak, dizkidaten guztiak, errespetatzeko esan dizkigutenak, arau guzti horiekin guztiekin ados ez banago ere, gutxi baziren ere errespetagarri iduritu zitzaizkidanak asko baziren ere gorrotagarri iduritu zitzaizkidanak, ia denak.
‎Aizue, elurrik ez egonda ere, ez al dizue merezi asteburua Luz en emateak?
‎Imajina ezazue aurrerantzean euskara ez dela izango gure esfortzua etengabe eskatuko duen zerbait. Imajina ezazue euskara bilakatuko dugula errealitate pasiboa, hiztunaren aldetik euskaraz bizitzeko borondaterik ez dagoenean ere. Imajina ezazue euskara denon baitan loratzea lortuko dugula, euskalgintzan nagusi izan den ildoari buelta emanez:
‎Hiletan kantatu eresietan fede aldaketa hau zalantzazkoa izan zela susmatzen da. Apezen artean Eneko izenekoa zegoen eta, sobera garbi ez badaude ere, bildutako kantan aipatutakoa ageri da:
‎Agustin Zuluagak erreseina leuntzeko agindu zion Fidel Lejarzari, eta hala egin zuen honek. Zentsuratu ondorengo artikuluan, eraso gogorrik ez bazegoen ere, ez zuen Fidel Lejarzak denuntzia isilpean uzten:
‎Hugo Grotiusen ustez, nazioarteko eskubideak ez du Teologiarekin zerikusirik, beraz nazioak ez dira erlijioaren arabera bereizi behar. Jainkorik ez balego ere, jendeak eskubideak izango lituzke.
2012
‎Hemen, gure artean, gauzak oso ondo ez badaude ere, nik uste oraindik ez direla iritsi Britainia Handian jasaten ari diren egoera tamalgarri horretara. Apika hemen ere jarriko dira gauzak okerrago denboraren poderioz, baina esango nuke oraindik, eta zorionez, ez garela ailegatu halako maila baxura.
2013
‎—Telepatia eduki dutela ematen du —azaldu nien," telepatia" hitzaren esanahiaz oso seguru ez banengoen ere.
‎Baina hori baino gehiago eskatzen du, ziurrenik, hiztun komunitatearen perspektibak. Hedabideetan ere, euskalgintzako erakundeetan bezala, badira gutxienez hiru zabaltasun mota, aurreko kapituluan aipatu ditugunak, pururik ez badago ere. Gorago aipatu ditugun zabaltasun alderoduna (zabaltasunaren diskurtsopean alde baterako joera duena), zabaltasun deskafeinatua (zabaltasuna praktikatzen duena baina inon ez egotearen preziopean, kazetaritza kamutsa eginez), eta zabaltasun beregaina (begiratu autonomo bat duena, joera alderdikoia errotik saihesten duten oinarri propio batzuetatik abiatua).
‎Corpusean egindako ibilbidea baliabide ederra da esperientziak trukatzeko orduan, ezertan eredurik ez badago ere, eta honetan gutxiago. Beren hizkuntzen corpusari buruz galdezka hasi diren munduko hiztun komunitateentzat euskararen corpus lanak heldulekuak ditu:
‎Fluxu erraldoien eramaile gara, bai, gauza guztietan, hori seinalatzea gure zibilizazio unean boladan ez badago ere.
‎Ba ote dugu ba ezer ikastekorik estrategia gehienetan gu duela 40 edo 60 urte geunden puntuan dauden hiztun komunitateetatik? Parean ez daudenen artean ere ikasketa fluxuak norabide bikoitzekoak izan daitezke.
‎Esan dezagun, doituago, modernitatearen abstrakzio handien artean ez dela sartu kultura dibertsitatearen elkarbizitzaren ametsa. Hiru abstrakzio handien panteoian ez bazegoen ere, ez dugu esango modernitateak identite dimentsioa ez duenik erabili eta kudeatu. Jakina da erabili duela, modu planifikatuan erabili ere.
‎Baina bestetik beti ez da kontua elaboratzea, idaztea. Etorkizun senak eta estrategiak, askotan berdin dio idatzita ez badaude ere. Oharkabeko senak dira batzuetan.
2014
‎Izan zituen ondorengoak (Pufendorf, Grotius, Lessius, Molina, Lugo, Galiani.), baina, zoritxarrez, XVII. mende amaieratik aurrera ez zuen jarraipenik izan; ekarpen ugari ahaztuak eta birraurkituak izan ziren geroago. Eragin zuzen zuzenik ez badago ere, sarritan Eskoziako (XVIII. mendeko Adam Smith) eta Austriako Eskolekin (XX. mendean) alderatu da, biak ala biak, teoria ekonomiko klasikoaren zutabe nagusienetakoak, jarraitzaile izan zirelako.
‎Ahaztu gabe, banku kredituak eta gordailuen" sorrera" ren arteko loturak. Bankua, bezero eta mailegu emaileen arteko bitartekari izaki, jakitun da denak aldi berean erabil daitezkeela, fisikoki egon ez badaude ere. Kreditua sortzen dute aurreztaile eta mailegu emaileen konfidantzagatik.
‎Hor daude ahotsak eta irudiak. Ahots eta irudi horiek orainean ez badaude ere, desagertzear edo dagoeneko desagertu badira edo existitu ez badira ere.
‎Handik urte askotara Manzanas hil zutenean, etorri zitzaidan gelara eta esan zidan etxean paper konprometituren bat banuen, eta edozer gauza zen konprometigarria sasoi hartan, garbitu egin behar nuela berehala, seguru aski polizia bere bila etorriko zelako. Gizagaixoari sei hilabetetako bizitza gelditzen zitzaion, orduan hori jakiterik ez bazegoen ere.
2015
‎—Telepatia eduki dutela ematen du —azaldu nien," telepatia" hitzaren esanahiaz oso seguru ez banengoen ere.
‎Gaiztotu baina ez da egingo aurrerantzean ELA eta euskal patronalen arteko harremana. ...egiteko; zentzurik gabeko aldarrikapenon atzean ez legoke arrazoi objektiborik —estatu osoko lan kondizio onenak baititugu—, ELAk bere merkatua zabaltzeko lukeen interesa baizik, sindikatua konturatu izana bailitzateke bere ordezkaritzak goia jo duela eta" sindikalgintza transakzional eta arduratsuak ez duela oihartzunik langile berrien artean"; 1089 ELArekin inolako aukerarik ez badago ere, Confebaskek eskua luzatzen die gainontzeko sindikatuei ez du ematen LAB erabat galdutzat jotzen duenik— elkarrizketarekin jarraitzeko eta, behar izanez gero, baita legezko gehiengorik gabeko akordioak sinatzeko ere.
‎Konstituzio Europarra ere deitua izan zen Ituna, berez izen hori ez bazegokion ere. Ituna ordura arteko Batasun Europarreko arauak eraberritzen zituen testua zen.
‎UGT eta CCOO ELAk proposatutako bidetik urrats handirik emateko ez bazeuden ere, A sindikatuen arteko aro gozoagoari eman zion hasiera, batez ere UGTren jarrera berriari esker.188 Greba orokorraren ostean, bi sindikatu espainolen zuzendaritzekin bildu zen ELA, eta estatu mailan bideratzen ziren gaietan (greba legea, Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren eraketa, gizarte babeserako politikak...) elkarlanean aritzeko borondatea adierazi zien, betiere sindikatu haiek ...
‎Espainiako Bankuaren txostenak 160 orrialde baditu ere, inori ezin zaio oharkabean igaro Espainiako finantza krisiaren eztandaren erantzuleetako bati txostena egiteko agindu ziola Velascok. Espainiako Bankuko teknikarien ezagutza zalantzan jartzerik ez badago ere, aurrezki kutxei gertatutakoaren ardura nagusia Espainiako Gobernuak eta Espainiako Bankuak dute. Ez zituzten neurririk hartu etxebizitza burbuila geldiarazteko, eta lehertu zirenean eurak izan ziren Banca Civicaren moduko bateratze proiektuak bultzatu zituztenak.
‎Iñigo Jodra Roland Berger aholkularitza etxetik kontratatu zuen 2008an, eta bere baliagarritasun profesionala zein esperientzia zalantzan jartzerik ez badago ere, bere curriculumak ondo adierazten du kontratazio garestia izan zitekeela. Enrique De Mulder ordezkatu zuen Vialogosen eta gero Banca Civicako nazioarteko ordezkaria izan zen.
‎Baina, Hipermodernitatean masarik ez badago ere, badira bestelako jendetzak, giza-sareak, kolektiboak, komunitateak edo gizabanako bildumak. Itxaropen handia galdu arren, badira itxaropen tarte txikiak.
2016
‎Zeltak diogunean Irlandaz ari gara gehienbat, eta inoiz edo behin ipar Eskoziaz, bertatik baitatoz azter daitezkeen dokumentu gehienak. Zelten iritsieraren inguruan adostasun osorik ez badago ere, euren geruzaren mehea nabarmen samarra da, eta inon baino ugariago ageri dira aurreko geruza dolmenikoaren hainbat elementu. Esate baterako
‎— John Malcomek jakinarazi zion munduari jainkoa zela, eta agindu zuen haren estatua bat jartzea inperioaren tenplu guztietan, baita Jerusalemen ere. Juduentzat estatuak idolatria dira, eta gainera enperadore zapaltzaile hiperpagano batena. azkenean ez zen egin, sinesterik ez badago ere supersupersuperheroi batek esan ziolako Kaligulari baita Woody Allenek ere armak hartuko zituela. Gizarte judua sentitzen zen zapaldua, iraindua, pagano lapur tirano arrotzen mende, eta 66.ean matxinatu egin zen.
2017
‎Ondorioa garbia da: gaur egungo munduko giza talde guztiek Afrikan duela 150.000 urte sortu zen herri berean omen dute jatorria, oraindik segurtasun guztiarekin guztiz frogaturik ez badago ere.
‎Egoera hau guztia, jakina, maila ofizialean gertatzen da, baina badu eragina herritarrengan. Denek dakite gutxi gorabehera (inor aitortzeko prest ez badago ere) non dauden sailkapenean. Espainiarra ez dago handien artean, baina, mesedez, ez konpara portugesekin eta gutxiago arabiarrekin.
2018
‎Zoritxarrez ez dago batere argi Opilano eta haren ondorengoen egoitza erreala Iruñean zegoen ala zenbait testuk iradokitzen duten bezala, Leire eta beste ekialdeko monasterioen aldean. Ziur esaterik ez badago ere, ez du ematen Iruñearen paisaia monumentala txundigarria zenik garai honetan. Ez arabiarrek ez Kordobako Eulogiok, Wilesindori 848an bisita egiten dion mozarabiarrak, ez dute eliza garrantzitsurik aipatzen Iruñean.
‎Ikerlan honek, ahal izan duen neurrian, eraildakoei begira aurrez osatutako zerrendak berraztertu ditu, akatsak zuzendu ditu, bikoizketak saihestu ditu eta argitu egin ditu zalantza batzuk. Udalari aurkeztutako zerrenda behin betikotzat hartzerik ez badago ere agian ez da berehalakoan osatuko errepresioak hirian izan zituen ezaugarriak kontuan baditugu, biztanleria mugikorraren benetako ehunekoa zehaztu gabe dagoela kontuan badugu eta eraildakoei buruzko izaera polizialeko, judizialeko edo militarreko dokumentaziorik ez dagoela kontuan badugu, urrats handiak egin ditugu doikuntzaren bidean. Izan ere, gero eta gehiago izan dira eta gero eta baliotsuagoak batik bat gerra zibilean zehar eta frankismoak iraun zuen bitartean Nafarroan aplikatutako errepresioari buruz azken hamarraldietan egindako ikerkuntza lanak.
‎umeak ginenean, Vietnamgo bandetara ez hurbiltzeko arduratuta ibiltzen zen ama. Hemen ez bazegoen ere, bere haserrearen beldur nintzen.
‎Gertatzen dena da: Esteban ez dagoenean ere hor dagoela.
2019
‎Joko horretan aritu ziren bizpahiru hilabetez; eleberrietako pasarte edo esaldien bidez iradokizun ausartak egiten zizkioten elkarri, aho betean, gainerako ikaskideek zer edo zer nabarituko ote zuten erreparatu gabe. Eta ez zegoenean ere, bigarren zentzuren bat aurkitu nahi izaten zien Moritzek irakasleak bere lanei egiten zizkien zuzenketei, eta aurkitu ere aurkitzen zituen, ezin bestela izan, eromenezko bilaketaren ondoren.
2021
‎Barne barneraino sartu. Etxarri Aranatzen erabiltzen zen duela gutxi arte, ‘entrentxiloa’ zer den oso garbi ez badago ere. Batzuendako eztarrizuloa litzateke edo honen ondoko beste zerbait; eta, beste batzuendako, aldiz, gibelaren ondoan legoke aipatu gorpuzki edo organoa.
‎Globalizazioen Hipermodernitate honetan, euskalduntasuna" erabili eta bota" formako kontsumo gai bat bilakatu da, pasticheak bere collagea osatzeko erabil dezakeen bestelako kontsumo gai identitario huts bat gehiago. Hezkuntzari eta hezkuntza politikei erru guztia leporatzerik ez badago ere, faktore askok eragiten baitute, ezin uka heziketa sistema euskalduntzeko ezgai agertzen zaigula, neurri handi batean hezkuntzaeta hizkuntza politikek porrot egin dutelako, euskararen eta kulturaren diskriminazio positiboari heldu ez diotelako. Badirudi zama hori, beste karga askorekin gertatu bezala, kanguru eta animatzaile bihurtutako irakasleriaren esku geratu dela, beste behin ere; irakasle euskaltzaleen konpromisoaren menpe.
‎Azken horri dagokionez, Euskal Herriko sare publikoa hiru administraziotan dago zatiturik, bi estatu zentralisten menpe, bakoitza bere berezitasunekin, ikastolak Euskal Herri osoan zehar hedaturik dauden bitartean; euskalduntzeari dagokionez, sare guztietan beherakada nabaria den arren, agerian dago ikastolak eraginkorragoak direla sare publikoa baino. Sare publikoan eredua gero eta indartsuagoa den arren, egun euskaraz ikasteko ikastolara joan beharrik ez badago ere, eremu erdaldunetako ikastolen eta ereduko publikoen arteko aldeak handia jarraitzen du izaten. Izan ere, ikastolatik eskualde bereko institutu publikora jauzia egitean, bateko zein besteko ikasleak herri berberekoak izanik ere, izugarrizko aldea ikusi nuen euskararen eta euskal kulturarenikuspegitik.
‎Ez da kontserbatu K.a. 500 urtea baino lehenagoko filosofia edo poesia liburu oso bakar bat ere, eta salbuespen dira ailegatu zaizkigun poema osoak edo prosa idazleen testu osoak. Salbatu diren puska txiki horiek, ordea, hain dira ahaltsuak ezen, osorik ez badaude ere, bihotza hunkitzen baitigute.
‎Haietan, liburuak izan ziren naski. Urte haietan, kultura idatzia, greziar munduan bezain errotua ez bazegoen ere, komunitate erromanizatuetan hedatu zen. Herri nagusietan baziren maisuak eskolan latina erakusteko, eta hiri handiagoek bigarren hezkuntza eta erretorika eskaintzen zituzten.
‎haien agindupean sortu zen ispilu handia. Zer lortu zuten ziur jakiterik ez badago ere, mende asko geroago bidaiari arabiarren kontakizunek diote ezen Itsasargitik, leiarrei esker, arras urruti zeudenean ere begiratzen ahal zituztela Alexandria aldera zihoazen itsasontziak. Itsasargiaren goialdetik, Konstantinopla hiria ikus omen zitekeen ispiluan islaturik.
2022
‎Elikagaiak irradiatzeko lantegiak Europako estatu denetan ez badaude ere, kanpokoak merkaturatzea zilegi denez, aspaldi daude euskal saltokietan horrelako produktu asko salgai, irradiazioa nozitu dutela adierazten duen etiketa edo bestelakorik gabe, europar legeak espresuki agindu arren, hala nola:
‎Gaztaren jatorria argi ez badago ere, nekazaritza eta abeltzaintzaren hastapenetan Ilgora Emankorrean (Mesopotamia, antzinako Egipto, etab.) kokatzen da, orain 10.000 urte, Mendebaldeari dagokionez, ardia etxekotzean. Oso litekeena da Ekialde Urrunean ere asmatu edo idoro izana.
‎gazta osatzeko baliatu den esne motaren arabera (ardi, behi, ahuntza, nahasketa), gaika (freskoak, krematsuak, urdinak, bi hartzidurakoak), eskualdeka (Erronkari, Zuberoa, Karrantza), etab.; kopurua: dogmarik ez badago ere, dozena erdia omen da egokia; lagungarriak: ogia (mota bat baino gehiago), ogi txigortua, galleta gozoak, fruta edota berdurak (usain motelekoak), erreximenta (tipula, azenario, piperrena), fruitu lehorrak (intxaur, pistatxo, hurrak); edateko, ura, ardoa, sagardoa, garagardoa, cava mahaikideen zaletasunak aintzat hartuta, nolanahi ere. gaztaina
‎Orain airezko da Karmele, berak esana utzi zuen bezala, edo ur, materia, gai, ama inolaz. Ez zegoenerako ere idatzi zuen eta ez zegoenerako ere bizi izan zen.
2023
‎alferezak aitortzen duenez, 1600 urtean komentutik ihes egin zuen eta 1603an Ameriketarantz abiatu zen, baina Donostiako domingotarren komentuko paperetan agertzen da 1607an oraindik Katalina Erauso bertan bizi zela. Are gehiago, Purengo borroka gertatu zenean (1609) erausotarrak hamazazpi urte baino ez zituen, eta ordurako komentuan ez bazegoen ere, nekez izan zitekeen idazkian agertzen den borroka horretako soldadu kementsua eta krudela, indiarren artean sarraskiak eginez alfereza gradua lortu zuena.
‎Gainera, palioa irabazteko moduan ez egonik ere, egizue korrika, eta ahal duzuen guztia egin halako gai garrantzitsuan, zuen espirituaren azken hatsa emateraino. Garailea ez ezik, koldar eta alfer gisa hiltzen ez dena ere goretsiko da[...].
‎Kanta hau Durangoko azokako Ahotsenean jo genuen 2015eko abenduan azkenengo aldiz, diskoa, oraindik ere, aurkezten ari ginela. Ziur ez banago ere, uste dut bi aldiz baino ez genuela taularatu.
‎da Elizak onartutako bereizketaz ari dela, zehazturik ez badago ere. Gizonezkoek emazteek baino errazago zuten soldata bat lanen batean eskuratzea; emakumeak, aldiz, etxeko oinordeko izatean, pentsionea ordaintzeko ondarea bazuela pentsarazten zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia