Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 139

2000
‎Baina ez zegoen segur. " Nik ez dut seguratzen ezen bertze mundu hori hor dagoela, baina ezta ez dagoela ere, zeren eta izena duen guztia zerbait bada...", erraiten zuen, bi iritzi haien artean erabaki ezinik, bai baina ez, ez baina bai... nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan...
2001
‎–Bai, bai, baina begiratzearekin hasten duk gauza beti –jarraitu du Unaik serio serio. Jakinduriaren Ahotsa ludian– Gero, aurrean ez dagoenean ere berataz pentsatzen jartzen haiz, obsesionatzen hasiz, burutik kendu ezinik, orduan berarekin hitz egiteko bidea aurkitzen duk nolabait, edozer gauza esaten diok, txorakeriak, neskak irribarre bat egiten dik, edo hitz goxo bat, eta akabo! Maiteminduta hago!
2003
‎Medikuekin dituzten hizketak entzuten ditut, eldarnioan den norbaiten ahotsa. Baina bionboak dauzkagu bata bestearengandik bereizteko eta, halakorik ez balego ere, ni ezin naiz altxatu. Ez nadila mugi agindu didate, ezta alboka jartzeko ere.
2004
‎Lege aldetik, euskararen erabilerari buruz, hau egiteko edo hori egiteko baldintzapen mugarik ez dagoela dioenak, zalantzarik gabe, zuhurkiago erreparatu luke zer esaten ari den: izan ere, hizkuntzen bizitza arautzen duen legerik ez dagoenean ere, bizitza hori lege eraginez zeharkatuta baitago goitik behera eta behetik gora, berez eta izatez. Legetasunaren eragina, zinez eta benetan, giza bizitzaren jarduera material errealean txertatzen den zerbait da, legearen aitorpen formalean baino areago.
‎Euskaltzaindiak ez du arazo honetaz ezer esan; eta beldur da ezer esateko. Baina urrats hau emateko beharra, behar gorria da; noiz, eta aurki agian, euskal telebista eta irratia izanez gero, fonemak eta kate mintzatu osoa NOLA AHOSKATUKO DEN erabaki baita; nahiz, jakina, euskalkizko esakerak zertan gaitzetsi beharrik ez badago ere.
‎Bestetik ere, eta aurreko lerro horien irakurrerraz konpreni daitekeenez, zenbait sailetan oraingoz ezer proposatzerik ez badago ere, beste zenbaitetan aldiz bai, eta arrisku larririk gabe.
‎–Majaderoa –esan du, eta erabaki du berak ere ez duela erreko, Liviarekin gogoratzeko argazkien beharrik ez badago ere.
‎Ezta Euzkadik ere –Mitxelenaren ahotsa biziago egin zen– Baina ez dut nahi zure neke eta nahigabeak alferrikakoak izan direla pentsatzerik. Erran bezala, Ingalaterra guri laguntzeko moduan ez badago ere, beste adiskide bat sortu zaigu berriki, Ingalaterra bera baino ahaltsuagoa.
‎Baina ni gaizki nengoen... edo, hain gaizki ez banengoen ere, gaizki sentitzen nintzen, oso gaizki, oinaze existentzialak inguratutako gauza ezdeus eta itsusi bat banintz bezala, bizitzeko batere gogorik gabe, Garrincha, nombre de un pajarito inútil y feo...
2005
‎Bai, kale bera da, orain posturik ez badago ere. Oker gogoratzen ez bada, eskumatik etorri zen.
2006
‎Pasatu zena pasatu ondoren, zigorrak banatu behar ziren, oso larria baitzen jainkoen festan gertatutakoa... Zigorra izan zen Baldurren anaia itsuarentzat, zigorra Lokirentzat eta zigorra mihurarentzat, oso garbi ez bazegoen ere zein motatako kulpa zuen mihura gaixoak.
‎30 zentimetroko almaritz kirtena –Neva ibaian erdi izoztu ondoren, gainera. Mediku forentseek jasoko zuten, agian, zientziaren izenean, erlikia kontuetan behin ere seguru egoterik ez badago ere. Hor ziren lehen ere san Joan Bataiatzailearen bi buru-hezur, bata Salomek mozteko agindutakoa eta bestea hemezortzi urteko gaztetxoa zenekoa– Horretaz erronkan ibiltzeko aukera handiegirik ez daukagunok ondo dakigun bezala tamainak zerikusirik ez badu ere, ezin ukatu halako trangabera batek piztuko zuela hainbat grina, jakin minarena besterik ez bazen ere...
‎Dokumentazio sakonik ez badago ere, herri jakituriaren arabera, ba omen zen beste jauregi bat Kale Handian, 1794ko abuztuaren 30ean, Frantziako Konbentzioko gudarostea Ondarroaz jabetu eta sua eman ondoren desagertua. Uste gabe, gorago aipatu dugun garbiketa lanetan ari zirela, jauregi izandakoaren harrizko hezurrak bistaratu zituzten.
2007
‎Herriaren eta Estatuaren alde bietara da tamalgarria: herri edo nazio594 bat Estatuarekin identifikatzea herria gerrarekin eta inperialismoarekin identifikatzea adinatsu baldin bada, Estatua herri/ nazio bakarrarekin berdintzeak, Estatu modernoen eraspenaren karakterizazio gisa gaizki ikusia ez badago ere, aski goiz gainera?, Estatuaren teoria bezainbatean horren eite jakobinoa postulatzen du, h. d., Estatuaren bategintza nazio bakar baten hizkuntza, historia, tradizio, kulturarekin, Estatuko beste nazioen hizkuntzen, etab., ukoarekin (oroit Barrère eta Abbé Grégoire). Estatuak herri gogo bakarrarekin bat egiten du eta hura altxatzen du historia unibertsalera:
‎Ortega-ren kointzidentziak Chamberlain ekin puntu askotan harrigarriak dira (batzuetan korronte bateko sentiera eta ideia komunak izan litezke, menpekotasun zuzenekorik gabe), puntualak ez ezik orokorrak, estiloan bertan hasi eta fakto gorrien, zientzia kamutsarekin? polemizatzeko moduan (filosofia jakintsuago haizeputz baten izenean); historiari buruz tente potente jarreran, hari esijituz, aginduz (esaterako arraza espainol garbirik lehen ez egonda ere orain hori eugenikoki sortzeko esijentzian, elite buruzagi arrazialen aldarrian, etab.); eta ez arrazaren kapituluan bakarrik, baina kontzeptu basikoetan, balioespen historiko nahiz pertsonaletan, historiaren filosofia, bitalistan?, filosofia poli tikoan, balio moraletan. Hala ere, orain darabilgun arloan, puntu bat da nabarmentzekoa:
‎Euririk gabeko egunetan ere hainbestekoa zen han pilatutako hezetasuna, perretxikoak hazten baitziren paretetan, kolore eta itxura guztietakoak. Seguru ez banago ere, uste dut behin baino gehiagotan apaindu zituztela gaueko tortillak.
‎Nik ardoa eskatu nuen, baxoerdi bat, denbora egitearren, ez dagoelako ondo tabernetako komunak erabiltzea ezertxo ere kontsumitu gabe. Inon idatzita ez badago ere, legea da, eta legea bete egin behar da, edo hustu, ez dakit, Elisak bere maskuria bezala. Ekarri zidaten ardoa, probatu nuen, eta Jesukristori gurutzean emandako biñagre ozpin haren kidekoa zela iruditu zitzaidan, kinta berekoa behinik behin.
‎Asierrek, horretan, arrazoia zuen, maitasun kontuetan ez bainaiz inoiz iaioa izan (hau frogatzeko ez dut nire egungo egoerari lotzea baino). Dena den, institutuko azken urtean eta balantzea eginez, ni atera nintzen garaile, bereziki harro ez banengoen ere. Bost mutil musukatu eta batekin oheratu (beltzez jantzi eta poesia irakurtzen zuten horietako bat, bai).
‎Asierrek kontrakoa egin zuen. Eta ni konplize izan ninduen orduan, harro ez banago ere.
2008
‎Nazariok, beraz, narrasti batek bezala jokatu zuen, ehizan dabilen narrastiak ez dio bere buruari galderarik egiten?, segur bezain itsu, zalantzari tarte txikienik utzi gabe. Ziur zegoen, bai, baina egin zuenaz ziur bazegoen ere, goian dagoenak, halaber, ziurtasun itxura eman behar du, baita ziur ez dagoenean ere?, Nazario pentsatzen hasi zen, halako batean, baita, pentsatzearen pentsatzeaz, buruan halako kezka bat agertu ere. Nazariok gogoan zuen, agian, langile baten begirada iheskorra, anaiarekin izan zuèn jokabidea gaitzetsi ziona?
‎Ziberkafea utzita, beste katalan bikote bat topatu dugu, kamiseta independentistak jantzita. Enricen etxean astebete daroate eta herrian ezer ez badago ere, oso gustura daudela dioskute, inguruko herrixkak bisitatuz, bizikletak hartuta, patxada ederrean.
‎Telebistan Afrikako kopako finala, Boli Kosta Egipto. Senegal atarian gelditu da, eta Maliko suhartasunik ez badago ere, Boli Kostaren aldeko direla diost herritar batek. –Denak gara Mendebaldeko Afrika?.
2009
‎Bere aurpegia, beraz, pentsatuko duzuen bezala, zirriborro bat baino ez da. Eta ez nire memoria txarra delako bakarrik, gure etxean aitaren argazkirik ez dagoelako ere ez dut haren musurik gogoratzen. Ez dago erretratu bakar bat ere.
‎–Berdin zait. Inor ez badago ere! Zuek ez zarete inora joango.
‎Europa iparragoan negua Euskal Herriko kaleetan baino egiazkoagoa izaten da. Maiz elurra dago, eta ez dagoenean ere, lainoak eta euriak eguzki egun laburra behean estaltzen dute. Neguko kultura handia dago, argia, musika?
‎Alegia, espainoltxoarentzat. Barojarentzat alegia, berak adierazten duen legez? Jainkoaren ez egoteak ere katolikoa izan behar du. Berdin gertatzen zaio Villasanteri (eta xarmanta da biok bat etortzen ikustea Baroja eta Villasante):
‎estropadak, herri kiroletako indar esibizioak, paisaien deskribaketako gustua, euskaldun jatorraren tipoak (neskak), etab., seguru asko biei formazio eskolastiko jesuitatik datozkienak, eta beharbada bien konparazio bat luketenak, baina ez da hemengo egitekoa. Poeta txarra da, nik esatea ongi ez badago ere?, prosaz ere estilo aski bitxia dauka, eta nonbait irakurri dut, hori sortzez euskalduna zelako dela, eta gaztelania ez zuelako inoiz bere hizkuntza naturala izan. Kontu bera Unamuno eta Barojaz ere behin eta berriro irakurria nola dugun, dudatzeak zilegi dirudi.
‎orain sintetiko horren rola, antitetikoa izan bide zen modernitatearen hastapenetan, kultura (erromatarra) iparraldeko babaroen matxinadatik salbatu beharra agitu zenean. Edonola ere, euskaldunok beti Espainia eta erromatartasuna salbatzeko gaudela ematen du, oraindik erromanizatuak ez gaudenean ere. Basterraren poesia bat ederrenetakoa, baina ez gutxiena lotsagarria,. Loyola?
‎Mariek segur aski euskaldun mutilen bat aurkitu bide zuen. . Marie ez badago ere geldi zaitez, baditugu neska berriak, oso ederrak. Sar zaitez?
‎Mingainetik tira egin zion egun batean, gertatzen zitzaiona kontatu behar izan zion Sekundinari, eta serorak, bere onetik irtenda eta aitaren egiteari utzi gabe, gaixotasun larri bat zuela esan zion, eta txurreroari begira jarraituz gero, maskuria lehertuta hilko zela, egun batetik bestera lehertuko zitzaiola; ez zela hori gertatu zaion aurrenekoa izango. Jaunaren etxean pixa egitea baino bekatu larriagorik ez zegoela ere esan zion, eta infernua zain zuela bide hartatik jarraituz gero.
‎Eta Ernestinak bereak eta bost egiten zituen, haurrak sortzen ziòn ezinegon existentzialari aurre egiteko: esan nahi baita, geldi egonik, ez zuela lasaitasunik hartzen, baina geldi ez zegoenean ere nekez hartzen zuen lasaitasuna, berak. Ernestinak, bere amets eziznezkoen neurrikoa nahi izaten baitzuen haurtxoa?, semetxo?
‎etxetik alde egin nuen eta familia saldu nuen, baina ni neu naiz orain garaile!; aita ere ez zegoen semea baino hobeto, beharbada: aitak, ordea, bere lekuan behar zuen, semea berean ez bazegoen ere; are gehiago: semea zenbat eta gutxiago egon bere lekuan, orduan eta gehiago egon behar zuen aitak berean, harrotasunagatik besterik ez bazen ere; harrotasuna, gainera, baita sinesmena ere. Nazariok bere paperean sinesten zuen gutxienez?, kemen iturri gertatzen zitzaizkion baldintza zail haietan; esan nahi baita aitak semeari gauzak argi eta garbi uzteko tenorea heldua zela, apika:
‎Delitua jartzen duen tokian, ezezaguna irakur daiteke. Hau da, Nicolasa Agirrezabalaga Donostiako espetxetik Zaragozako espetxera bidali zuten haren kontrako kargurik ez bazegoen ere, militarrek zabaldutako epaia erabakita bai, baina artean ezagutarazi gabe zegoelako.
‎etxetik alde egin nuen eta familia saldu nuen, baina ni neu naiz orain garaile!; aita ere ez zegoen semea baino hobeto, beharbada: aitak, ordea, bere lekuan behar zuen, semea berean ez bazegoen ere; are gehiago: semea zenbat eta gutxiago egon bere lekuan, orduan eta gehiago egon behar zuen aitak berean, harrotasunagatik besterik ez bazen ere; harrotasuna, gainera, baita sinesmena ere –Nazariok bere paperean sinesten zuen gutxienez–, kemen iturri gertatzen zitzaizkion baldintza zail haietan; esan nahi baita aitak semeari gauzak argi eta garbi uzteko tenorea heldua zela, apika:
‎Eta Ernestinak bereak eta bost egiten zituen, haurrak sortzen ziòn ezinegon existentzialari aurre egiteko: esan nahi baita, geldi egonik, ez zuela lasaitasunik hartzen, baina geldi ez zegoenean ere nekez hartzen zuen lasaitasuna, berak –Ernestinak– bere amets eziznezkoen neurrikoa nahi izaten baitzuen haurtxoa –" semetxo" ere deitzen zion noizbehinka–, Espiritu Santuaren uso zuriak ukitua eta aingerurik ederren bihurtua, alferrik, harik eta, egonaren egonez eta eginaren eginez, aitagurea errezatu –" egin bedi zure nahia" ra iristen ... emadazu hau eta hura eta mundu guztia; Jauna:
2010
‎Hasieran, ez nuen niri gertatua onartu: Jainkoa ez zela zuzena pentsatzen nuen, baita jainkorik ez zegoela ere. Zergatik niri izugarrikeria hura?
‎poligamia kasu argia, edo bigamia ber bi, nahiago baduzu? Baina ezkonduak ez daudenekin ere, antzeko zerbait, zeren ezkondu gabeko emakume zein gizonezkoek, gizonezkoek ere bai, kasu!?
‎esan zuen Akinokoak, pentsaturik ezen liburu bakar batek edonor bihur zezakeela kontuan hartzeko moduko etsai intelektual: esaldiak, baina, beste zentzu bat hartu zuen aurrerago, dogmatismoari lotua, zeren liburu bat duena erreferentzia bakar, itsutzen eta bere baitan ixten baita, eta baztertzen baititu, hondarrean, bai liburuaren berri ez dakitenak eta bai liburuaren pentsamenduarekin ados ez daudenak ere, horixe besterik ez baita gertatu mendebaldeko zibilizazioaren historian, zeinak Biblia izan baitu azken hamasei hamazazpi mendeotan. Konstantino enperadoreak Magentzio garaitu zuenetik?
‎Parekotasuna eginez, Organo Komun Instituzionala Europako Batzordea izango litzateke. Europako Legebiltzarrerako hauteskunderik ez zegoenean ere, bazen parlamentu bat, Espainiako Parlamentuko delegazio batekin, Frantziako beste batekin eta abar. Urte askoan funtzionatu zuen Europako parlamentuen arteko organoak, Europako Legebiltzarra sortu aurretik.
‎poligamia kasu argia, edo bigamia ber bi, nahiago baduzu... Baina ezkonduak ez daudenekin ere, antzeko zerbait... zeren ezkondu gabeko emakume zein gizonezkoek —gizonezkoek ere bai, kasu! — Jesus izango bailukete amorante, honen gorputza hartzekotan... Homosexuala eta heterosexuala ote da, bada, Jesus, aldi berean?
‎" Timeo hominem unius libri" esan zuen Akinokoak, pentsaturik ezen liburu bakar batek edonor bihur zezakeela kontuan hartzeko moduko etsai intelektual: esaldiak, baina, beste zentzu bat hartu zuen aurrerago, dogmatismoari lotua, zeren liburu bat duena erreferentzia bakar, itsutzen eta bere baitan ixten baita, eta baztertzen baititu, hondarrean, bai liburuaren berri ez dakitenak eta bai liburuaren pentsamenduarekin ados ez daudenak ere... horixe besterik ez baita gertatu mendebaldeko zibilizazioaren historian, zeinak Biblia izan baitu azken hamasei hamazazpi mendeotan —Konstantino enperadoreak Magentzio garaitu zuenetik— liburuen liburutzat: Jainkoaren liburua, Espiritu Santuaren arnasak gauzatua, Erromako Eliza bitartekari...!
‎Hasieran, ez nuen niri gertatua onartu: Jainkoa ez zela zuzena pentsatzen nuen, baita jainkorik ez zegoela ere... Zergatik niri izugarrikeria hura?
2011
‎ipuinaren azterketatik abiatu nahi zuela esan zidan unibertsitateko nire bulegora lehen aldiz sartu zenean. Gaia gustatzen zitzaidala erantzun nion eta, konfidentziak egiten hastea ez bazegokidan ere, neuk ere sentitu izan nuela erantsi nion fobia horren zantzurik tarteka. Nire bizitzaz galdetu zidan berak, gazte batek ohi duen baino zorroztasun gehiagorekin.
‎Hori dena ulertzeko erru metafisikoaren zentzua ulertu behar da, beste hiru erruen iturburua, beste errurik ez dagoenean ere beti dagoena, gizaki izate hutsari?, conditio humana?, baitatxekio (or.
2012
‎Auzoari agur esaten diot. Maddi neska txikia eta arina zen arren, are gehiago, egon ez badago ere, edo ez dagoelako, marmolezko lauza baten itzal astuna ezartzen du Itsasmirako biztanleen gainean. Denek presente izango dute opariak erostean, txin txin egitean, urte batetik bestera igarotzean.
‎Burua, aldiz, beti ari zaigu pedalkadak ematen, behar denean eta ez, komeni denean eta ez, egoki zetorrenean eta ez. Arazo bat konpontzeko aukerarik ez dagoenean ere, burua pedalkadak ematen. Aspaldi iragan zen arazo bati buruz ere alfer alferrik bueltak ematen.
‎Hori dena ulertzeko erru metafisikoaren zentzua ulertu behar da, beste hiru erruen iturburua, beste errurik ez dagoenean ere beti dagoena, gizaki izate hutsari?, conditio humana?, baitatxekio (or.
‎Badira gure grinetan ezkutuko baliabideak, zeinak, aurrean dugun gauza bat ikustean, edo, aurrean ez badago ere, irudimenaren indarrak irudikatzen dituenean, arima gauza hori besarkatzera horrenbesteko indarrez oldarrarazten dute, ezen haren hutsa jasanezina egiten baita.
‎Egarriak hiltzeko zorian nengoen, baina, horren ahul nengoenez gero, ez nuen indarrik zutik jarri eta ur bila joateko. Otoitz egin nuen berriro ere, baina burua joana nuen, eta, horrela ez nengoenean ere, ez nintzen gai hitzik esateko. Etzanda egon eta oihu besterik ez nuen egiten:
‎Ezkaratzera igo naiz; morroirik batere ez zen ageri eta, iragarrita ez banengoen ere, hemengo ohituren lasaitasunaz baliaturik, aretoraino jo dut.
2013
‎Gainera, mugikor honek bazuen beste aukera bat: larrialdi batean bata markatu eta bi minututan polizia auto bat egongo zen bertan, eta Oier etxebizitzan ez balego ere berehala jakingo zuten non zegoen. Martinen lana zen Oierri beste telefonorik erabiltzen ez uztea.
‎–Ondo da; ez gara eztabaidan hasiko ezen, ikusten dudanez, ni bezain egoskorra zara, edo gehiago. Beraz, onartuko dut, ados ez banago ere.
‎Uste dut hori gertatu zitzaiola nire lagunari ere. Nire adiskideak nik bezainbat maitatzera iritsi zela, zenbait ezagun gorrotatzera eta, bere lanean aurreikusita ez bazegoen ere, nire emazteaz maitemindu zen.
‎Igual ez du motibo izugarririk dantzan hasteko, baina nik betidanik ezagutzen dut ama, eta dantzan hasteko motiboak izan dituenean ere, eserita gelditu izan da. Hau da, triste ez dagoenean ere, alaitasun handirik ez zaiola nabaritzen.
‎Nire adiskidea zeharo buru onekoa da... Collins jaunarekin ezkontzea inoiz egin duen gauzarik azkarrena ote den ziur ez banago ere. Guztiz zoriontsua dirudi, hala ere, eta, zuhurtziaren argitan, Charlotterentzat oso ezkontza ona da, duda barik.
‎Elizabeth gorritu eta bergorritu egiten zen lotsaz eta suminaz. Ezin zion eutsi Darcy jaunari behin eta berriz so egiteari, begirada bakoitzak bere beldurrak bete egiten zirela ziurtatzen zion arren; izan ere, gizona Bennet andereari begira ez bazegoen ere, Elizabeth ziur zegoen haren arreta bere amarengan josita zegoela. Jaunaren aurpegiera gaitzidurazko mespretxutik seriotasun doi eta irmo batera aldatu zen apurka apurka.
2014
‎Neska diagnostikatutakooi jolas hark sortzen zigun nazka ahalik eta espantatuen adieraztea besterik ez zitzaigun gelditzen duintasuna mantenduko bagenuen, eta nork ez du bada duina izan nahi eta gainera adin tarte horretan, hura zen gure rola, sexu gogorik gabeko errespetagarritasun hotza, ezein liburutan idatzirik ez bazegoen ere guztiok salbuespenik gabe edoskitakoa, belaunaldi, eskola, herri hartan behintzat zuzenean edo zeharka baina argi eta garbi ulertutakoa, ez zuelako inork eskua hankartean murgiltzeaz txintik aipatu egundo, eta nobio bat eduki, zehatzago nobio batek zu eduki eta urte batzuk joan arte, hamazazpiak arte esango nuke gutxi gorabehera, ez zuen inork ahots irmoz aitortu alua txiza egiteko e...
‎895 Jarrera duina mantendu beti. Baita bakarrik ez zaudenean ere.
‎Haatik, benetan Europaren eta zibilizazioaren mehatxu larriena Renanek, frankismoan hainbat aldiz entzun genituen, horda asiarretan? sumatzen du, ipar eki aldean, Errusian bereziki, artean boltxebismorik ez bazegoen ere.
‎Alemaniako iritzi publiko hanpatuan orro bat bihurtu da Alsazia Lorrenaren esijentzia. Hori Bismarcken hastapeneko planetan ez bazegoen ere, eta zalantzak zalantza (Marx eta Engelsen analisiarekin bat zetorren, gerora horrek Alemania Errusiaren esku utziko zuela, honek bere gogara ahal izango baitzuen Frantziarekin aliatu Alemaniaren aurka), Burdinazko Kantzelari zaluak abagunea baliatzea deliberatu du azkenean1109 Versailles eta Frankfurteko bake negoziaketan puntu nagusietakoa izango da eta luzarora ondoriorik tragikoe...
2015
‎Inpotentzia handiarekin, askotan. Eztabaidak egon dira, eta konforme ez daudenak ere asko daude. Baina uste dut esaten dena baino normaltasun gehiagoz jardun dugula han [barruan] ere?.
‎ETAren Ekimena izenburuko liburuxkan jaso zuen bere bertsioa erakunde armatuak, xehetasun askorekin. Azkenean zer hitzartu zuten ados ez badaude ere, funtsezko gertaera nagusietan bat datoz erakunde armatuaren, Egibarren eta Larreinaren bertsioak.
‎Inkomunikatuta izan zituzten garaian torturatu egin zituztela salatu zuten lau atxiloturen polizi deklarazioetan oinarrituta, ETAk 2010eko ekainean Patxi Lopezen aurkako atentatua egin nahi izan zuela argitaratu zuten hainbat hedabidek 2011ko martxoan. Deigarria izan zen ezker abertzale politikoak. Sortuko sustatzaileen izenean, artean legeztatuta ez bazegoen ere, nolabaiteko sinesgarritasuna eman ziola berriari, Lopezen aurkako ustezko asmoak aipatuz indarkeria ekintza ororen aurkako jarrera berretsi baitzuen ohar baten bidez.
‎Egia esanda, gauza batean baino gehiagotan Machiavelliren ifrentzutzat har daiteke Erasmo: biak ziren adin berekoak (Erasmoren adin zehatza esaterik ez badago ere, oso hurbil daude, edozein kasutan) eta, beraz, urte horietan berrogei bat urte izango zuten. Erasmo ordurako ez zen erabateko ezezaguna, baina bigarren mailako humanistatzat sailkatuko genuke:
‎ahalik eta gutxien transmititzean oinarritu da nonbait: komunikatu ahal izateko hizkuntza, bizimodua ziurtatzeko teknikak, eta hitzik gabeko balio sistema bat, nolabaiteko etika eta estetika barne hartzen dituena, etika eta estetika horiek zertan dautzan esaterik ez badago ere: esatea balego, indoeuropar existentziazaleen pareko bihurtuko baikinateke.
‎Ekologistek, lehen sugegorriek bezala, oso izen txarra izan ohi dute zenbait lekutan, eta leku eta lekuko horien artean kontatzen da ekologistak ibili izan direla halako eta beste halako lekuetan sugegorriak botatzen, zertarako oso garbi ez badago ere. Eta lagun baten lagunak oso ondo daki kontu hori, berak ikusi baitzuen?
‎Chisinaun hiriko ikastetxerik onenean ikasten zuen semeak, laurehun urteko tradizioko eskola frantses zorrotzean; behin hango ikasketak amaiturik atzerrian ikasten jarraitzeko eskaintzen zituen bekengatik gustatzen zitzaion bereziki ikastetxe hura amari, baina zorrotzegia begitantzen zitzaion. Hemen diziplinari baino balioetan hezteari garrantzi handiagoa ematen zaiola dio, gaitasunak garatzeari, eta hasieran konbentzitua ez bazegoen ere, oso gustura dago orain semeak Irurtzunen jasotzen duen hezkuntzarekin.
‎Eta Fidel ez dagoenean ere, bide bera jarraituko du Kubak, boxeo entrenatzailearen iritziz. –Nahi genuke Fidel betiko bizitzea, baina badakigu ez dela hala izango, bizitzaren legea hori delako.
‎Tresnarik ez izan arren, mediku kubatarrok lan egingo dugu, ezagutza dugulako, joera mediko modernoenetan ez ezik, garai bateko medikuntza tradizionalean ere bai. Horregatik, bitarteko modernorik ez dagoenean ere, dagoenarekin moldatzen gara. Horrek eman digu prestigioa leku guztietan?.
‎bertan ez egonda ere.
‎Bigarren bide horiek abaguneak erabakiko ditu, eta indar harremanen azterketa zehatzaren ostean hartu lirateke; ezen, mamitzera heltzeko aukera gutxi duten urrats taktikoak badira, zertarako euretan saiatu helburu estrategiko ez badira? Azkeneko kasu hau balitz, bai, luke saiatzea, garaitzeko aukerarik ez balego ere, gutxienez nazionalisten kohesioa sendotzen baita helburuak argiro zehaztean, baina garaitzeko aukerarik uzten ez duen urrats taktiko baten alde aritzeak zapuzteko baino ez luke balioko.
‎Lapurdin eta Nafarroa Beherean, azkenik, nor bere bidetik zebilen Lapurdiko kostatarrak gainbehera egin ondoren. XVII. mendeko idazleen bidea guztiz baztertuta ez bazegoen ere, nork bere sorterriko hizkera zuen hura baino gertukoago eta gogokoago. XIX. mendean zehar, literatura bizkortu ahala, hizkuntza eredu berria sortzen eta hedatzen hasi zen eta, 1944an, Pierre Lafittek plazaratutako gramatikan arautu eta zehaztu zen.
2016
‎Jatorrian sinestea? Eta heriotzarik gabeko munduan sortzerik ez balego ere. Denbora bukatzeko denbora hasi behar baitzen, eta ez balitz bukatzen, hasi ote zen?
‎Gizakiek gizakien ikermoduak dituzte, haien kontzeptuetan oinarrituak, eta zaila izango liteke, bere muinetatik kanpoko beste ezezagun litzatekeen neurmodurik erabiltzea, gizakien menpetasunetik kanpo litekeena, kosmosean dabilen denbora zehazki aztertzeko eta neurtzeko. Hasieratik ez balitz, beraz, nola existi liteke Jainkoa, kreazio hastapenean jadanik ez balego eta lehen burbuila sortzeko hantxe ez balego ere?
‎Behin eta berriz eta berriz hasten nintzen; eta esatekorik ez izanagatik ere, eta dozena erdi lerrotan adieraz zitekeen ezertxo ez egonagatik ere, dozena erdi hasiera ezberdin egin nituen, eta ezin neure burua pozik utzi.
‎Hautetsi horien egitekoa erabat garbi ez bazegoen ere, puntu bat bazegoen guztien adostasuna lor zezakeena:
‎Esan behar da faktore hori funtsezkoa izan zela batzordearen arrakastarentzat. Alderdi politikorik ez egonda ere, batzordeko kideek jarrera politiko ezberdinak zituzten.
‎Ibilgailuaren tripan burua sartuta, bidaiari bakoitzak bere ekipamendua ateratzen du. Bizkar zorroak, lerak eta erraketak dira nagusi, baina eski batzuk ere badira, eguna horretarako ez badago ere.
‎–Ba bihar mendialdera bazoaz, zabiltza kontuz elurrarekin. Orain asko ez badago ere, aurki ugari botako omen du.
‎artean ez badago ere, adostu ikertu nahi duzuen gunea.
2017
‎Hitz egin eta hitz egin, hesia gero eta gertuago zegoen eta kontrol postuetan zeuden soldaduak ikus zitezkeen. Blindatuta ez bazeuden ere, badaezpada leihoak itxi zituen Abu Jihadek, autoak hesitik paralelo zihoan pistaren zatia hartu zuenean.
‎Emazteak lanetik berandu itzuliko dela abisatu didanean sartu naiz unibertsitate birtualean bisita labur bat egiteko asmoz. Arratsalde erdia zen eta klaserik ez dagoenean ere jendea ibiltzen da ni bezalaxe denbora pasa, edo kafetegian biltzen dira ikastaroko gorabeherak jorratu edo idazketari buruzko eztabaidak egiteko. Entzuna dut gai interesgarriagoak jorratzen dituztela leku horretan irakaslearekin ikasgelan baino.
‎–Nazioa ez da emandako errealitate bat, garapen eta bilakaera baten emaitza da, sortu eta eraiki behar den gizarte eredu bat da?, Connor en esanetan96 Nolanahi ere, jatorrizko nazio kulturalen interpretazio, naturala? egiteko korapilo bihurririk ez badago ere, objekzio handiak daude, nazio politikoaren, aldeko borondatea legitimatzeko.
‎Halako kasuetan ere salaketa jartzea garrantzitsua dela azpimarratzen du fiskalburu izandakoak. . Judizialki pertsona horren aurka ezer egiterik ez badago ere, anonimotasuna apurtzen da. Gutxienez jakin dadila?.
‎Etxeberri eta Bergouignan baserrira iritsi zirenean, Berhokoirigoin artean EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganberaren batzar batean zen, Ainhize Monjolosen (Nafarroa Beherea), 13:30etik. Seietarako Luhuson egongo zela hitzartua zuen Etxeberrirekin, baita bilera artean bukatua ez egon arren ere. Haren ondotik, Tubiana (Aljeria, 1952) ere azaltzekoa zen Errekartera, eta bidean zen.
‎Zuzen jarri nintzen eta atari aldera joan nintzen korrika. Orduan ikusi nuen zer gertatzen zen, eta gauzak ondo ez bazeuden ere, ez zeuden nik uste bezain gaizki, dena den.
‎Ez da, beraz, harritzekoa ni neskekin ondo konpontzea. Benetan saiatu ere egin naizela esan behar dut; halako tratu bat geneukan elkarren artean, zer klasetakoa zen argi ez bazegoen ere. Morroi batek gustoko duen zerbait behar du.
‎Blois 1825 Entsegu «ilustratua» lehenengoa, eta nobela gotiko antzerakoa bigarrena. Besteen artean, arlo horretako ezer ez bazegoen ere, bai, ordea, irakurketa ugari solaserako, eta orduko egoera ez normalak sorturiko larritasunean sosegua izateko. Neu liburutegian, eta Pancorbo garajeko tailerrean Mercedes zaharrari detaile nimiñoetarainoko konponketak egin nahian, eta bidenabar haren sormen mekanikoari askatasun osoa emanez.
‎Azken aukera hau iruditzen zitzaion bere gizonaren nortasunari egokituena. Bestalde, pozoiarena heriotzari itxaroteko modurik krudelena zen emakumearentzat, heriotzaren aurrean itsu eta mutu uzten zuelako; izan ere, egoera normaletan, egun arruntetan ere, eztabaidarik, gatazkarik, borrokarik ez zegoenean ere, gutxien espero zuenean ager baitzitekeen sehaska beltza, eta beronen magalean etzanarazi, bera ohartu gabe, sega hilgarria nondik agertu zen ere jakin barik.
‎Alabaina, zeru urdin haren erdian hodeitzar beltz ilun bat sumatu nuen bat batean: izan ere, Mikelekin batean Miren zegoen han, aurreko astean argazkia erakutsi zidan neska, eta, ez muxuka eta ez eskutik helduta ez bazeuden ere, berehala igarri nien, hitzik gabe ere airean bertan antzematen den zer definigaitz horri esker, bi haiek lankide huts baino gehiago zirela, bikote zirela alegia. Zer egin?
‎Zordunak eta finantza erakundeak akordioren bat egiten badute, posible da familia hori etxe horretan geratzea, alokairu bat ordainduta. Posible da akordiorik ez egotea ere.
‎Ez zegoen argirik kalean. Dena dela, inori ez zitzaion burutik pasatzen gauez kalean ibiltzea, ezta etxeratze agindurik ez egonda ere. Zorrotzak ziren aurrezte planak, are zorrotzagoak nazioartearen blokeoak bere horretan iraun bitartean.
‎Bestela esanda, gure ikus entzunezko gizarteak eragiten duen gizarte polarizazioak ezinezko bihurtzen du demokrazia, gehienok ezin baititugu gure interes politikoak azaldu hedabideetan, lau urteroko boto soilean ez bada; eta, kasu horietan ere, boterearekin lotuta dauden alderdien botoa emateko izaten da eskuarki. Horregatik, zenbait erreferendumek (brexit a) garrantzia dute, bai/ ez erantzunak desafia baitezake alderdiek ezarritako eremu politiko elitista, era negatiboan bada ere eta epe luzerako emaitzak argi ez badaude ere.
2018
‎Alegia: . Egokia da emakumeak beren klasean kokatzea, eta, beraz, eutsi egin zaio haiek babesteko legediari, baita gizonei halako legedirik aplikatu beharrik ez dagoenean ere?.
‎Era berean, badirudi emakumeen posizioaz ari dela honako hau dionean (parentesi karratuen artekoak neure hitzak dira): «Edukitzea» ordezkatzen duen «itxuratze» bat agertzen baita [ordezkapena behar da, jakina, emakumeek ez omen «daukatelako»], alde batetik hura babesteko, eta, bestetik, haren gabezia ostentzeko» (694 or.). Testuan genero gramatikalik ez badago ere, esan liteke Lacan hemen emakumeen posizioa deskribatzen ari dela, «gabezia» emakumeen ezaugarria delako, eta, beraz, hori ostentzeko beharra dutelako, eta, zehazten ez den zentzuren batean, baita babesaren premia ere. Egoera horren ondorioz, dio Lacanek?
‎–Zureak bai hitz jakintsuak eta eredugarriak. Epailea izanik hau esatea ez badagokit ere, aitortu behar dut estoizismo handiz eraman duzula hau guztia. Tira, ez dagokit niri erabakitzea baina bai gure azken gonbidatuari txanda ematea.
‎–Ongi etorri, Naomi, baneukan zu aurrez aurre ezagutzeko gogoa, zure aitak maiz hitz egin dit zutaz gure elkarrizketetan eta, agian nire kideak ados ez badaude ere, oso miresten dut albisteen bidez ezagutu dizugun kemena. Zure lehen aldia da halako programa batean?
‎–Lehendik geneuzkan aurrekariei, ordea, beste bat erantsi behar zaio, orain aztertzea ez badagokigu ere. Dei anonimo bat izan da...
‎–Utziozu, emaztea hil berri diote eta normala da defendatzerik ez dagoenaren alde ere egitea halakoetan, shocka dela-eta.
‎Bizirik ateraz gero, begetala izango zen aurrerantzean. Tortura fisikoa modaz kanpo zegoen, haren esanetan, guztiz baztertuta ez bazegoen ere. Baina ohiko bide teknologikoaren aurretik tortura fisikora jotzea bururatzen bazitzaien, horretarako prestatuta zeuzkan gorputza eta gogoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia