Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Ba orain dela gutxi arte ezin izan dute harrapatu, hain zuzen ere Central Park en ezkutatua... Hori argitu didanean, Rubeni musu emateko gogoa etorri zait; baleki zer nolako lasaitua eman didan (ez, Mary Landford ez dago berak uste bezain gaizki); baina Karmelorekikoa hain gertu sentiturik, badaezpada ere musua biltegian utzi dut.
‎Bihozkada baten eraginez, haraino tarrapataka jaitsi, eta begi arranpaloez ziurtatu nuen autoa gurasoena zela. Bihotza golkotik irtetear nuela, oraingoan astiroago inguratu, eta aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela (zorionez, ama ez zegoen berarekin; zorionez, sahatsek gelditu zuten autoaren abidada). " Aita, aita, aita!", hoska hasi nintzaion, haur denboran bidaia luze bat egitetik itzultzen zenean baino bortitzago.
2003
‎Mahats bilketa garaia zenez, bazekiten biltegi hura mahatsa pilatzeko erabiltzen zutela Ubernako nekazari batzuek, horregatik tabernara mokadu bat hartzera joan ziren arte itxaron zuten erreka bazterreko makalditik mugitu gabe. Mahastietatik bide errazagoa zuten inondik ere, baina egun haietan ez zegoen bertatik pasatzerik traktore, erremolke eta langile pilarekin topatu gabe. Jendea ahal zen neurrian saihestu nahi zuten.
‎Ahots lakarra dauka, hautsia. Adorerik ez dago bere tonuan. Horrela ere hitz egiten dio ekintzen bezperetan, gogoratu du.
2006
‎Barre algara batek beste barre algara bat eragiten zion, aurrekoa baino bortitzagoa, aurrekoa baino zanpantzarragoa. Ero bat ematen zuen, ero baten aurrean nengoen, Angelo ez zegoen bere senean, eta nik ezin nuen, ezta bultzaka ere, uste oso hori burutik kendu.
‎Egonaldi haietan ez zituen ezagutu ez Madril eta ez Salamanca. Hiririk ez zegoen bere fakultatearen inguruan; munduak ere ez zuen existitzen: gerra bat pasatu zen munduan, berak burua liburuetan zeukan bitartean.
2008
‎Barrutiarena ez dudala errepikatuko pentsatu dut. Iboni so egin diot gero, ez dago bera gurasoekin afaltzera ohitua eta lekuz kanpo dirudi. Esku bat bota diot.
‎Rosak desenkusazko hitzño batzuk egiten dizkio, baina gizonak ez dio jarraitzen uzten eta ohiko moduan hasten zaio, zabarkeriarik gabe, arropa kentzen. Rosak diotso ez dagoela bere onenean, ez duela ezertarako trenpurik:
‎Ez diot errespetua galdu nahi, jauna, ez da nire asmoa, eta barkatuko ahal dit atrebentzia, baina berorrek uste du berori eta Tomas, berorren emaztea eta ni hain desberdinak garela?, berorrek beharbada ez dio sekula eskurik jarri emazteari, seguru dago ez duela sekula egingo horrelakorik, baina zin egingo luke aurrean daukan liburu lodi horren gainean?, nik ikusi dudanagatik iruditzen zait gizonezko guztiek duzuela grina hori, barka beza berorrek, esan diot ez niola errespetua galdu nahi, ez zait halakorik pasatu burutik!, baina hitzek beren bidea hartzen dutenean, zaila egiten zait atzera egitea, horixe da gertatzen zaidana, eta begira orain, ez dakit zertaz ari nintzen ere, Tomasen jipoiez, bai, zertaz bestela?, jipoi bakoitzaren ondoren, Tomas damutu egiten zen, beti damutzen zen, eta barkamena eskatzen zidan ume batek bere amari barkamena eskatzen dion bezala, baina nik ezin nuen hori ulertu, berorren buruan kabitzen da nola litekeen ostikoka jardun ni lurrean naukala eta handik bost minutura barkamena eskatzea erdi negarrez, eta handik ordu laurdenera larrutan hastea animalia bat bezala berak eragindako ubelduren mina areagotuz?, eta ze iruditu? galdetzen zidanean, nik esaten nion, oso ondo, zeruan bezala, eta ahaztu egiten zitzaion ordubete lehenagoko jipoia, ahaztu bakarrik ez, seguru nago pen  tsatzen zuela ez ninduela jipoitu, ez zegoela berak baino hobeto tratatuko ninduen gizonik, eta loak hartzen zuenean, ni ohetik jaikitzen nintzen eta komunera joanda, zauriak eta garbitzen nituen ur oxigenatuarekin...
2009
‎Claudio entretenitzea izan zen bere helburua hasiera hasieratik. Agurea ez zegoen bere onenean, eta pizgarri bat behar zuela iruditu zitzaion zutabegileari. Orduantxe bururatu zitzaion nobelarena, baina ez zuen asmo txarrez egin, Claudiori mesede egingo ziolakoan baizik.
‎Kanpoko ispiluaren aurrean aurpegia eta ileak apur bat txukundu, eta autobus geltokirantz abiatu nintzen neure pausoan, bizi bizi, ohi bezala. Aurreko astean malabarak egiten ikusi nuen pailazoa ez zegoen bere lekuan. Gelditu egin nintzen, une batez, loreontziaren eta arbolaren artean, bera ikusi nuen leku bertsuan.
‎Anderri galdetu nion, Iñigori gero, eta, azkenengoz, zeuri. Ez zenuten inork hartu, baina makina ez zegoen bere tokian. Asteak pasatu ondoren, etxeko zokondo guztiak ez dakit zenbat bider arakatu eta gero, aldendutzat eman nuen, zer gertatu zitzaion jakin gabe.
‎Egun, baina, euskal musika ez dago bere garairik onenean. 2006ko otsailean Metak disko-etxea itxi zenez geroztik, Elkar konplexua da. Gaztelupeko Hotsak eta Gor disko-etxeen salbuespena eginda?
2010
‎Ez bakarrik haserre, zeloek janda ere bazegoen. Ezinezkoa zitzaidan ulertzea zertara zetorren erreakzio hura, Maitaneren aldean Teresa ez zegoelako jartzerik, abenturatxo sexual hura ez zegoelako berak ematen zidanarekin konparatzerik. Baina hurrengo batean gainditu behar ez zen mugak non zeuden ari zitzaidan adierazten.
‎Anizeto Bedaiopeko kronista izan da jubilatu arte. Esan daiteke azken berrogeita hamar urteetako joan etorri, gorabehera, txutxu mutxu eta era guztietako esamesen gordailua duela buruan, eta artxiboetan ez dagoena berak daukala jasota mugarik gabeko memoria erraldoian. Herriaren eguneroko bizitzako protagonistak oro ezagutzen ditu izen, abizen eta egun eta orduei buruzko zehaztasunik handienarekin.
‎Izan ere, Teresaren galderak hurrengo pausoa emateko prest al nengoen esan nahi zuen, oso ondo ginela nobioak bagina bezala, baina ea berarekin asteburuetakoak eta opor aldiak baino gehiago konpartitzeko prest nengoen, onerako eta txarrerako. Esan beharrik ez dago berak espero zuena berehalako baiezkoa izango zela.
‎Hau guztia esan zigun Robertok eta guk zintzo entzun genuen esplikazioa, kontzeptuen azpitik mamirik ez bazegoen berari eta guri beste guztia barregarria iruditzen baldin bazitzaigun ere. Biak nahastuta jateko eskatu zigun, fusio hori aho desberdinetan nola esperimentatzen zen jakin nahi zuelako.
‎Ez dakit zer gertatuko zen gure lagunak SolÃs jaunari hori esan izan balio. Oñatik alde egiterakoan SolÃs jaunak konturatu zela esan zigun ez geundela berarekin oso konforme. Eta berriz ere etorri zuela, nonbait gu konbertitzera.
‎Nicanor Zabaleta(), musikari ospetsuenen artean handiena zen orduan mundu osoan askoren iritziz. Baina ez zegoen bere kontzerturik grabatzerik, bere diskoetxeak ez baitzuen horretarako baimenik ematen. Baina nola ez egin zerbait?
‎Bigarren une larria handik urte batzuetara etorri zen. Pedro Arrupek Jesusen Lagundiaren zuzendari orokor kargua utzi nahi zuen, konturaturik guztiak, eta Joan Paulo Bigarrena bereziki, ez zeudela berarekin ados, eta zuzendari orokor gisa 15 urte bete ondoren, bazela ordua beste bat aukeratzeko. Joan Paulo Bigarrenak ezezkoa eman zion horretarako eta aurrera jarraitzeko eskatu zion.
‎hunkituz, errukituz, zauriak gozatuz, zoriona eskainiz, ontasunean zoriontsu izanez. Gure lurrezko eta arnasazko mundua ez dago bere kasa utzia, ez dago galdua, ez dabil noragabe herraturik, ez dator ezerez ilunetik, ez doa ezerez hotzera. Ez gaude bakarrik, ez zaude bakarrik.
‎Filosofoek (zientziari zeharka begiratuz beti ere, hau da, gurutzegramaren testuinguruan lan eginez) zenbait argudio jarri dituzte mahai gainean, eta, zentzu komunak agintzen duen bezala, argudio horietan arakatu behar da. Guk dakigula, gaur egun, dualismoa ez dago bere unerik onenean.
2011
‎erostetxe handi batzuk, hiritik gertu. Bere lanbidea maite zuen; hala ere, gogorra egiten zitzaion arratsaldero etxera itzuli, eta inor ez topatzea bertan, inor ez egotea bere zain. Emaztea hil zitzaionetik, etxeko sabaia gainera erortzen zitzaion eta lau hormek estutu egiten zuten itotzeraino.
‎–Hogeita zortzi urterekin Filologiako katedradun bihurtu nintzen. . Harrokeria izpirik ez zegoen bere ahotsean?. Nire ikasle batzuk baino gazteagoa nintzen.
‎Batzuetan gauza duk oraindik ere solastxo batzuk normaltasun halako batez eramateko. Berarekin ari dena berehala jabetzen duk ez dagoela bere osoan, hutsuneak dituela, baina nahiago nikek horrela segitzeko gauza balitz luzaroan... Arratsaldero poteatzera ateratzen duk bere betiko lagunengana, eta badakik zer den hori?
‎Krisi politikoa: demokrazia errepresentatiboa ez dago bere onenean, ez dira nolanahikoak sistemaren legitimazio arazoak. Gaur boterearen praxi errealak erraz gainditzen du logika elektoral demokratikoa gertatzen deneko eremua.
2012
‎Komunekoa amaituta, bere tokiranzko bidea hartu zuen. Santiago alde egina zen norabait ordurako, ez baitzegoen bere lekuan. Galok bertan gelditzea erabaki zuen.
‎Elizan sartzen zen aldiro, umeak zimitorioko ezker paretako izenen zerrenda luzearen gaineko gurutzeari begiratzen zion begi zeharka, beldurrez. Azkeneko gerran hildako heroien zerrendan ez zeuden bere anaia nagusia, bi osaba, herriko maisua, hainbat auzokide, hil zutenean bere adin bera zuen ume bat eta haren ama...
‎Pintoreak pentsatzen du emakumea ez dagoela bere senean. Senarrak abandonatu izanak guztiz aztoratu duela.
2018
‎Sudurrean ukiera batzuk sentitzen ditu, Esmokinen txerek lozorrotik itzarri dute nonbait, eta non nola dagoen sentitzen, konturatzen hasten da, ez baitago bere ohean ezta bakarrik ere. Bular gainean Manuren izter bat dauka, bestearen gainean du berak burua; lepoan hazi lehorraren arrastoa, baraila mugitzean sumatzen du; norbaiten sabelpean du berak esku bat, eta beste norbaiten hankek erronbo bat marrazten dute bereekin.
2019
‎Azkenean, joan dira denak. Zaintza dorreetara begiratu bat egin, eta ikusi du inor ez dagoela bere aldera begira. Jakubi atzetik etortzeko esan dio, eta korrika sartu dira Laleren gelara.
‎Bere esku egon izan balitz, noizbehinka izaten zituen amets erotikoak ere –gehienetan aldamenean lo zuena protagonista ez zutenak– galaraziko zizkion bere buruari. Baina horiek, garunaren funtzionamenduaren inguruabarrak alegia, ez zeuden bere esku. Zientziak ez zuen oraindik asmatu nola kontrolatu.
‎Marian eta Ainesen arteko intimitate femininoa susmagarria zitekeen batzuentzat, ez baitzen zikinkeria horiekin jostatzen, apezak azken hitza bere, gizona gizon eta emaztea emazte zegoen herrialde batean! Alta ez zegoen beren artean, desira desordenatu bihirik.
2020
‎zubia igaro, trenbidea atzean utzi eta sarrerako hesiraino eraman zuten. Mikela ez zegoen bere onean etxeratu zenean ere, eta zorionez doña Nieves ez zebilen inguruan. Demanda egingo ziokeen, gogoa beste nonbait zuela eskaileretan estropezu egiten ikusi izan balu.
2021
‎Txikitan, bere amak dioenez, ereduzkoa zen ordena eta doitasun aldetik; eta, agidanez, behin, landazabalean, euri egun batean, lokatzez betetako errekatxo batzuk zeharkatu behar zituela, bota zuriak eta arropa zuria zeramatzala, garbi garbi iritsi zen ibilaldiaren amaierara, lokatz orban bat ere ez zuela ez janzkian ez botetan. Orain ez dago beragan garai hartako haur lohigabearen arrastorik. Haren janzkiak orbanez beterik egoten dira beti.
‎Burua jaso zuen. Bera ez zegoen bere begietan; hutsik zeuzkan. Alabaina, pixkana bazetorrela sumatu nion.
‎–Hortaz, Tasio ez dagoela bere etxean baieztatzen ahal diguzue? –hots egin zuten kazetari guztiek, ia denek batera.
‎–Hortaz, Tasio ez dago bere etxean, esan zigun sartzean.
‎Morroi hura ez zegoen bere senean, burutik eginda zegoen. Ematen zuen hogei urte zeramatzala zaldiak, edo zerbait okerragok, kolokatuta.
2022
‎Baina inor ez zen ahalegindu huts egin zuela erakusten; eta, abestia bukatu zuenean, Joe oso hunkiturik geratu zen. Esan zuen ez zegoela berarentzat lehengo garaiak bezalakorik, ez Balfe gizajoarena bezalako musikarik, nahi zutena esango zutela; eta malkoz bete zitzaizkion begiak, hainbeste, ezen ezin bai  tzuen aurkitu bila zebilena, eta emazteari galdetu behar izan zion ea non zegoen kortxoak ateratzekoa.
‎...ik pixka bat gehiago giltzapetu baino lehen, hobeko dute hautsi dezaketena hautsi inork zeharo isilarazi aurretik, eta nora eramango ditu munduaren azkeneko ikuspenak hedatzeak, inora ere ez seguruenik, ez dira inora joango baina baten batek aditu egingo die, eta aditzen dienak ezin izango dio ezikusi egin haien zoramenak gogora ekartzen duenari, bizialdia bidea dela, inor ez dela bakarra eta ezer ez dagoela bere tokian, amek beren umeak aitaren galtzarrera uzten dituztela, jendeak eta gauzak ugaldu egiten direla eta hiltzen direnean denetarik ere gehiegi dagoela munduaren ordena aldaraziko duen ezer ere gabe.
‎...ntsia anglofonoaren aldera, ni somierrik ez duen ohe berean hamaikatan sakrifikatua eta inoren eskura utzia arrazoia zeinahi dela ere, eta nire gurasoak ikusi zenituzke elkarrekin daudenean, ez begiratzen diote batak besteari, ez hitz egiten diote elkarri eta are gutxiago elkar ukitzen dute, ez zaio bata besteari zuzentzen hirugarren pertsona erabiliz baizik, zure aita ez dator afaltzera, zure ama ez dago bere tokian, zure aitak lan egiten du gau guztian eta zure amak lo egiten du egun guztian, zure aitak gaurgero ez dit hitz egiten eta zure amak ez dit erantzuten, eta halaxe segituko lukete nik hemendik alde egin arte, eta hiltzen naizenean beren panpina maitea galduko dute, bien artean kulunkatzeari utziko diot, bereziki inori zuzentzen ez zaion hitz lauso bat batagandik besteagana zamatuz ...
‎Badaki ez dagoela beste irtenbiderik. Gure ekonomia ez dago bere onenean eta denborak ez du itxaroten. Nire ugazabak ez du hitzon esanahia ulertzen, entzun:
‎Ez nuen irri askorik egin. Azken boladan, gaitasuna galtzen ari nintzen nire emozioak adierazteko, nire orientazio espaziala ere ez zegoen bere onenean, eta aurpegi batzuk ez nituen argiro gogoratzen. Nahastu ninduten.
‎sukaldea berari eta ez beste inori zegokion santutegia zen. Marthek hogeita zazpi urte zeramatzan neskame eta Angellier andreak beste hogeita zazpi bere ahalegin guztiak egiten Marthek behin ere ahaztu ez zezan ez zegoela bere etxean, beste batenean baizik, eta edozein unetan aurki zitekeela bere luma erratzak, bere lapikoak edo bere labea uztera behartua, sinestunak ere, kristau erlijioaren arabera, beti gogoan eduki behar duen bezalaxe aldi labur baterako bakarrik uzten zaizkiola mundu honetako aberastasunak eta den denak gal ditzakeela gauetik goizera Kreatzaileari gogoak ematen dionean....
‎Emazteak xarmatua zeukan, sorgindua. Aspaldian ez zegoen bere onean. Bere burua gidatzen uzten zuen, eta zuzentzen.
‎" eskerrik asko... gogor egin gabe esaten ikasitako haur bat barruntatzen dugularik, tristurak harrapatzen gaitu hanketako azkazaletaraino: haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura". Beraz, ontasunaren muinean esker ona dagoela sentitzen dut orain, baina beste orain batean esker ona gaixotasunarekin berdindu nuen.
‎haratagoko eta ezin haratagoko batean gaudela galdurik), barruak larri batek hartzen zizkigun umetan. Gu geu ikaratzen ginen, eta errezeloa geneukan unibertsoa bera ere ez zegokeela bere baitan oso gozo. (Gero eskolan irakatsi ziguten unibertsoa mugatua zela, baina sekula ez ziguten argitu zerekin zen mugakide.)
2023
‎Ibaiertzeko sahatsak ditu gogoan, etxetik hurbil. Martxoko egunotan, ebatsia dioten udaberrian, ernamuinetan egongo dira, ez dago berak ikusiko ez duenik, eta horra hor altsuma iletsu eta leunak, animaliatxoen pare; gogoaren bitartez laztantzen ditu. Baina lau urte egun asko baitira, izango al du aski sahats, zume, belar eta txori?
‎Ordurako semea sasira joana zen guri ezer esan gabe. ...zedin, baina hainbeste nabari nuen semearen falta, ze noiznahi ikusten bainuen haren aurpegia, ondoan nuenean baino gertuago, eta zuk, psikologo jauna, nire haluzinazioak zirela esango baduzu ere, zin dagizut bazter guztietan ikusten nuela semea, orain auzoan jolas egiten zuen parkean, orain ikasi zuen ikastetxean, orain lagunekin elkartzen zen ostatuan, mugaldeko bideetan, Endarlatsako ibian..., ez zegoen bere aurpegi lausoa agertzen ez zitzaidan txokorik, eta ezustean topo egiten genuen bakoitzean galdetzen nion ea zer moduz zegoen eta ea zergatik hartu zuen ihes egiteko erabakia, baina, semeak ez zidan deus erantzuten, neure buruari egiten bainizkion galderak, eta azkenerako barne muinak urtu eta ez nuen atarramentu onik ateratzen eta, ostatuko barran uzkurtuta, nire buruari botatzen nion... Zeren ba al daki ba bizitza osoa bere buruari zuzen eutsi ezinik ibili denak zer arraio dabilen lagun hurkoaren buruan buelta eta buelta, nahiz seme, alaba edo emaztearena izan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia