|
1) hiper orokortzea, hau da, ekintza zehatz batetik ondorio orokorrak ateratzea (adibidez, plater bat hautsi duenak pentsa dezake bere eskuetan duen guztia apurtzen duela); 2) etiketak, hots, hanka sartze batek norbere buruari buruzko egiaztapen negatibo eta irrealak egitera bultza lezake pertsona (adibidez, bizikletatik erortzeagatik «ez dut ezertarako balio» pentsatzea); 3) iragazpena, hau da, munduari iragazki negatibo batetik begiratzea eta gauzen alde negatiboak besterik ez ikustea (adibidez, ikaskideen aurrean lan baten aurkezpena egin ondoren laudorioak jaso badira, baina hurrengo baterako aurkezpena denbora barruan egin behar dela esan bada, laudorio guztiak ahaztu eta etxera joatea pentsatuz aurkezpen luzeegia egin dela); 4) dena edo ezer ez gisako pentsamendua, hots, gauzak guztiz onak edota guztiz txarrak bailiran hautematea, ñabardurak kontuan izan gabe (adibidez, «festa honetan dibertigarria eta alaia ezin banaiz izan, aspergarri hutsa naiz»egunero gauza bera egiten dugu eta aspertua nago» gisako pentsamenduak); 5) pertsonalizazioa, hau da, norbere inguruan gertatzen diren gauza negatibo guztien ardura norbere buruari leporatzea (adibidez, inguruneko norbaitek esaten badu«, pentsatzea besteak hori dioela bere erruagatik, berari plan dibertigarririk bururatzen ez zaiolako); 6) gogamenaren irakurketa, hots, gainerakoek ere banakoak berak bere buruarekiko duen irudi negatiboa dutela uste izatea (adibidez, «zergatik begiratzen ote dit hark? Ziur begira ari zaidala gero bere lagunei kontatzeko inozo bat naizela eta haiekin nitaz barre egiteko» gisako pentsamenduak izatea edozein delarik ere beste pertsona begira egotearen arrazoia); 7) kontrol gabeziaren ustea, hau da, banakoak uste izatea ezer
|
ez
dagoela bere esku eta egiten duena egiten duelarik ere, gauzak izan behar duten modukoak izango direla (adibidez, pertsona batek uste izatea gauza negatiboak gertatzen zaizkiola zorte txarra duelako eta zorte txar hori gainditzeko ezin duela ezertxo ere egin); eta 8) arrazoiketa emozionala, hots, pertsonak argudio logikoetan oinarritutako arrazoiketa erabili ordez, arrazoiketa bere emozioetan oin...
|
|
Argitasun handiz ulertu zuen betiereko itzuleraren hausnartzaileak filosofoak xedetzat izan behar zuela bere garaia kritikatzea (Deleuze, 1971: 151) eta, horrexegatik, berak etortzear zeudenentzat idaztea aukeratu zuen, jakin baitzekien bere garaikideen artean
|
ez
zegoela bere lanak erraz uler zitzakeenik, belarri txikiak zituenik. Ez zuen, horrezkero, kritika hutsean geratu nahi eta Modernitatea gainditu ahal izateko ibilbidea marraztu zuen, gehiegi zehaztu barik, ordea, gehiegi azaltzen denak galtzen baitu interes guztia (Nietzsche, 2010:
|