Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2000
‎Izan ere, huts gara eta deus ere ez gara, baina noiz eta izen bat emaiten baitiogu geure deusezari, honek katoliko, hark protestant, eta noiz eta betetzen baitugu geure hutsa hotsez, obratzen da eta mamitzen da mirakulua, zeren iduritzen baitzaigu ezen, izenaren jabe egin orduko, zerbait eta norbait garela, halako suertez, non bihurtzen baitugu izena izana. Eta nola, alde batetik, ez gauden bakarrik, eta izenak leinu bereko eta talde bereko egiten gaituen —ahaide, senide eta taldekide—, eta nola, bertzetik, gure izanaren neurria izenaren neurriko bihurtzen dugun, hala hazten eta handitzen zaigu izana —ustezko izana, beti ere—, noiz eta izenaren hotsa berretzen eta emendatzen baita fedekideen bozetan eta hotsetan. Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere.
‎Eta, ai, nola eskertu nion amari egun haietan ene ondoan egon izana! Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi baitzuten, hura hil hurran zegoela... baina ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin bat eginik!
‎Eta, osaba Joanikotek erranen lukeen bezala, eliza tipi honetan nago, eta ene eliza honek kide bakarra du... baina, bakarra naizen arren, ez nago bakarrik, eta, ahal dudanean, uzten ditut, amets batean bezala, neure beso hauek luzatzerat, eta besarkada gozo batean neureganatzen ditut neure oroitzapen onak eta ez hain onak, eta neureganatzen dut mundua, mundutik kanpoan nagoen arren.
‎Osabaren hitzak oroitzen nituen, ordea: " Zeren, ihes eginen banu, neure buruari eginen bainioke ihes, eta hori ere ez nikek nahi..." Baina orain ez zegoen bakarrik, Maddalenekin baizik, eta nola amorioak mirakuluak ere egin ditzakeen, bizi berri bati ekin ziezaioketen, han Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan... edo haratago, Frantzian, Urbiaingo desterrutik ihesi...
2001
‎Ateratzerakoan Gari ez zegoen bakarrik ordea. Beste hiru mutilekin hizketan ari zen.
‎Han zegoen, erretratu batean, Angel, Mariaren neba. Baina ez zegoen bakarrik: atzerago, lau bat metrora, espaloian jesarrita, neska zikin bat zegoen, Angeli begira.
‎Buda Amandrea bere neskatxoarekin, atzean Gorria irten da eta besotik heldu diot. Automataren moduan doa ilaran, eta dardaraka ez dagoen bakarra izango da.
2002
‎Baina ez nengoen bakarrik. Zeren, kontraesana badirudi ere, inoiz baino biziago sentitzen bainuen aldi hartan Sara.
2004
‎Bale. Baina zu ere ez zeunden bakarrik, eta ni lasai nengoen, Joana. Beñat eta Mirenekin zeundenez, ez nuen uste horrela jarriko zinenik.
‎Bakarrik bizi naiz –esan zuen; eta, isilune baten ondotik–: Bakarrik bizi naizela esan dizut, baina ez dago bakarrik, etxetik ihes egiten dugunean ere oroimenean itsatsita geratzen baitzaizkigu etxeko fantasmak...
‎Ihesi baitzebilen gizon hura, antza: ez al zigun aita eta bioi esan, bada, hura ezagutu genuèn egun berean," ez dago bakarrik, etxetik ihes egiten dugunean ere oroimenean itsatsita geratzen baitzaizkigu etxeko fantasmak..."?
2005
‎Autoan sartu eta etxe aurrean jiratu nuenean Irantzu atean zegoen, eta ez zegoen bakarrik, gizonezkoak gerritik heltzen zion eta biak zeuden niri begira atentzio handiz.
2006
‎2) ez guztiz positiboki behin juzgatzen du –salbuespenezkoa uste dudan kasu batean, eta oker ez banago bakarrean Ortega-ren obra guztian–, unibertsaltasunaren izpiritutik egungo aldebakarkeriara (bereziki alderdikeria marxistara) zubia egiten ei duelako: filosofia erromantikoak irakatsi bide duenez," cada" espíritu popular" –Volksgeist– posee una ideología propia inexorable e inalienable", horrela pentsamenduaren eta egiaren unibertsaltasuna galdu izango omen bailitzateke441; eta
2007
‎Atapuercako indusketako buruordearengana jo, eta Eudald Carbonellek adierazpen batzuk egin zituen, funtsezko ideia hau azpimarratuz: . Orain dela 28.000 urte neanderthaldarrak desagertu zirenean, Homo sapiens a ez zegoen bakarrik. Hain zuzen, beste gizakume batzuekin batera bizi zen gure planetan?.
‎–Los checos(?) nunca han tenido historia(?). Y esta «nación» que no tiene la menor existencia histórica tiene pretensiones de independencia?? 762 Helas, Marx eta Engels ez daude bakarrik. Mugimendu sozialistan, Ch.
‎Apaiza konturatu zenean ez zegoela bakarrik, alegia Jainkoaz gain ni ere han nengoela jakin zuenean, irribarre egin eta sotanako poltsikotik ateratako otoitz liburuko fotokopiak egiteko eskatu zidan: hiru orduko lana.
2009
‎(Ulertzekoa da, literatura hau dena Sartreri ezin iruditu izatea absurdoaren absurdoa eta kirats politiko oso txarrekoa baino). Mesianismo latino honetan Camus ez zegoen bakarrik. Unamunorentzat salbazioa Espainiatik zetorren, eta Europa espainolizatu egin behar zen (ez Espainia europartu, krausistek eta Ortegak esaten zuten bezala).
‎Bilbon Basterra ez zegoen bakarrik fantasia inperial espainolen eta euskararen ideia horiekin. Espainiaren neutraltasunak Lehen Mundu Gerran hiriari egundoko aberatsaldia ekarri dio.
‎–Baina bitartean hemen nago eta hemen ditut eguneroko oinak. Orain ez nago bakarrik; badut dirua aurreraturik; eta lan bat aurkitzearekin oso ongi egonen naiz?.
‎–Bat batean ez nago bakarrik, gaua urdina delako, zuhaitzak biluzik daudelako, karrikak mintzatzen ikasi duelako, eta neska bat, ni bezain bakarrik zegoena, nire ondoan dagoelako. Mantsoki baina urrats irmoz ari naiz laguntasuna sentitzen.
‎hori esaten ari baitzitzaion Teofilo Maria, funtsean: . Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu??; ala ez??; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Egoera hartan, beste kasu bat zen izeba Ernestinarena, hura baitzen, itxura batean, pozik ez zegoen bakarra; aldiz, triste eta goibel zegoen, bihotzean oinazezko ezpata bat sarturik, hainbat koadrotako Dolorosa sufrituen antzera; izan ere, urte erdiz bizi izan zen haurrarekin; zuèn guztia eman zion, bere berezko ama balitz bezala; haurrak inoiz eman izan ziòn nazka muxurik eta besarkadarik samurrenetan urtzen ahalegindu zen, ahalegindu ez ezik lortu ere bai noizean behin?... eta, hura guztia gutxi bazen, irri batzuk ere atera zizkion ustez irri egiten ez zekienari; horregatik behar zuen izeba Ernestinak triste, horregatik goibel; baina bazen beste zerbait:
‎Domingo konbentzitua zegoen, ustez, bere erabakiaz; munduan bakarrik egon izan balitz ere, erabaki bera hartuko zuen, ausaz, baina, aldez edo moldez, Domingo ez zegoen bakarrik munduan; esan nahi baita jendeak begiratu egiten ziola, iraganean ez bezala begiratzen ere:
‎–Eta nik nola ez dut sinetsiko, zure begietan galtzen naizen bakoitzean bi esmeralda aurkitzen baditut, Jainkoak landuak baizik ezin izan daitezkeenak?; non zeuden, ordea, Miryamen esmeraldak, heriotzak betiko eramanak? eta non Jainkoa?; Domingok inoiz baino bakarrago behar zuen arren, ez zegoen bakarrik, bai baitzituen taldeko kide batzuk inguruan, animatu eta hitz egiten ziotenak, tartean Chaplin?, lagun alargundu berriari zuzendutako hitz haiek, batzuk egokiagoak, besteak desegokiagoak, guztiak borondate onekoak, minaren sendabide gertatuko zitzaizkiolakoan; Domingok, jakina, bihotzez eskertzen zien ahalegina, baina hitzik edo esaldirik biribilenak ere nekez estal zezakeen bere baitaren baitan sentitzen zuèn mina, errabiatik ere asko zuena, patuaren aurkakoa, Jainkoaren aurkakoa?; eta, halere, Jainkoaren beharra zuen, antza, birao egiteko besterik ez bazen ere?
‎–Ene anaia? ez geunden bakarrik baina bai bertzeen belarrietatik urrun?, inoiz ez duk gure aitaren istorioa aditu?
‎" Nola sinetsiko dut Jainkoagan, hilotz bat ikusten dudan bakoitzean sinesteko gogoa joaten bazait...?" esan zion Miryamek noizbait; eta Domingok erantzun: " Eta nik nola ez dut sinetsiko, zure begietan galtzen naizen bakoitzean bi esmeralda aurkitzen baditut, Jainkoak landuak baizik ezin izan daitezkeenak"; non zeuden, ordea, Miryamen esmeraldak, heriotzak betiko eramanak... eta non Jainkoa?; Domingok inoiz baino bakarrago behar zuen arren, ez zegoen bakarrik, bai baitzituen taldeko kide batzuk inguruan, animatu eta hitz egiten ziotenak –tartean Chaplin–, lagun alargundu berriari zuzendutako hitz haiek –batzuk egokiagoak, besteak desegokiagoak, guztiak borondate onekoak– minaren sendabide gertatuko zitzaizkiolakoan; Domingok, jakina, bihotzez eskertzen zien ahalegina, baina hitzik edo esaldirik biribilenak ere nekez... kaka Jainkoari!; Domingo gainditua zegoen, durdazatua, ikusten ari zena sinetsi ezinik, alferrik... begien aurre aurrean baitzuen froga:
‎erreketa sinboliko hura, baina, erreketa errealetik pauso batera baizik ez zegoen, pauso bat baino gutxiagora, ausaz... arrazoibidea aurrera eramanez gero, bera ere sorgin ehiztarien biktima izan baitzitekeen noizbait, Domingoren aldeko grina hura zuelako, dibortzioa bera baino hagitzez okerragoa zena –urratzaileagoa eta hausleagoa bai behinik behin–, Ada guztiz sublimatzen saiatzen zen arren, sublimazioak kontzientziaren ahotsa isilaraziko ziolakoan... hori esaten ari baitzitzaion Teofilo Maria, funtsean: " Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu..."; ala ez...?; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Egoera hartan, beste kasu bat zen izeba Ernestinarena, hura baitzen, itxura batean, pozik ez zegoen bakarra; aldiz, triste eta goibel zegoen, bihotzean oinazezko ezpata bat sarturik, hainbat koadrotako Dolorosa sufrituen antzera; izan ere, urte erdiz bizi izan zen haurrarekin; zuèn guztia eman zion, bere berezko ama balitz bezala; haurrak inoiz eman izan ziòn nazka muxurik eta besarkadarik samurrenetan urtzen ahalegindu zen, ahalegindu ez ezik lortu ere bai noizean behin... eta, hura g... izebak, izan ere, ez zuen onartzen nola egin zuten haurraren ehorzketa, ez prozedura eta ez moduak; onartzen zuen haurraren istripua, onartzen zuen haurraren heriotza, baina ez ezkutuan bizi izan zena etxetik ezkutuan eramateko erabakia, hagitzez ere gehiago merezi baitzuen zoritxarreko haurrak:
‎Domingo konbentzitua zegoen, ustez, bere erabakiaz; munduan bakarrik egon izan balitz ere, erabaki bera hartuko zuen, ausaz, baina, aldez edo moldez, Domingo ez zegoen bakarrik munduan; esan nahi baita jendeak begiratu egiten ziola, iraganean ez bezala begiratzen ere:
2010
‎Amak, valsa eta hondartza atsegin zituen heinean, ezin izan zezakeen don Antonio atsegin; bere iritzi hartan, gainera, ez zegoen bakarrik, don Anizeto kalonjeak ere estuegitzat baitzuen don Antonio, bera ere batere lasaia ez zen arren; amak, ondorioz, lasai behar zuen, alde horretatik; baina Pagoagara iritsi, eta ikusi zuenean don Antoniok hango ekitaldietan eta hango antolakuntzan zuèn eragina, bidenteen protagonismoa ez bazuen ere, protagonista ere bazen eta ez nolanahikoa?, zerbait aldatu zitzaion barruan?...
‎Eta Rodriguez Zapatero ez zegoen bakarrik, Espainiako oposizioko alderdi nagusia, PP, hortzak erakusten ari zitzaion arren. Su etenak nazioarteko erakundeetan oihartzun bereziki handia izan zuen, ETAren aurreko etenaldiek baino askoz ere handiagoa.
‎Ekainaren 21ean, Genevako bilera gelan, ETAko eta PSOEko solaskideak ez zeuden bakarrik. Bilera hura egiteko bitartekaritza eta logistika lan guztiak bere gain hartu zituen elkarteko ordezkariak ere han ziren:
‎Amak, valsa eta hondartza atsegin zituen heinean, ezin izan zezakeen don Antonio atsegin; bere iritzi hartan, gainera, ez zegoen bakarrik, don Anizeto kalonjeak ere estuegitzat baitzuen don Antonio, bera ere batere lasaia ez zen arren; amak, ondorioz, lasai behar zuen, alde horretatik; baina Pagoagara iritsi, eta ikusi zuenean don Antoniok hango ekitaldietan eta hango antolakuntzan zuèn eragina —bidenteen protagonismoa ez bazuen ere, protagonista ere bazen eta ez nolanahikoa—, zerbait aldatu zitzaion barr...
2011
‎Erruaren galdera kontzientziako galdera da; eta, beraz, pertsonala. Pertsona bezainbatean ez nago bakarrik munduan. Erru kriminalik neuk ez badut ere, historia kriminal baten putzuan nago; eta Polis kriminal bateko kide bezainbatean, neu errudun izan gabe, politikoki afektatua nago herrikideekin batera ezinbesteki.
‎lehiakor izatea solidario izanez. Bide honetan, herritarrak eta herriak ez daude bakarrik, komunitate politiko, zientifiko eta akademiko baten babesa daukate, kapitalismo neoliberal kontrolik gabeko bati aurre egin nahi diona, kapitalismo mota horrek arrisku larrian jartzen baititu herrien nortasuna, gizarte justizia, izadiaren defentsa eta gizon emakumeon zoriona. Lehen ere aipatu dugu hedatu den ideologia neoliberalak berarekin dakarren gezurrezko mezua; baita norbere ongizatea bilatzeaz gain, besteekin solidario izan beharra ere.
‎–Gauetan ez nago bakarrik.
‎Geroztik Sakonetan setiaturik dago Garmendia, ertzainen hesi batez inguraturik. Baina ez dago bakarrik: AHTren kontrako ekintzaile talde batek lortu du Sasiondon ezarritako polizi kontrolak saihestea eta baserri ondoraino iristea, Marmitteri bere elkartasuna adierazteko eta haren kanporatzea eragozteko.
2012
‎Peru ez dago bakarrik. Norbaitekin ari da hizketan.
‎joan naizen kontzertu guzti guztien ticketak kontserbatzen ditut; fetitxismo moduko hori daukat. The Smithsen kontzertuarena da apurtuta ez dagoen bakarra bilduman, horixe du desberdintasuna.
‎Erruaren galdera kontzientziako galdera da; eta, beraz, pertsonala. Pertsona bezainbatean ez nago bakarrik munduan. Erru kriminalik neuk ez badut ere, historia kriminal baten putzuan nago; eta Polis kriminal bateko kide bezainbatean, neu errudun izan gabe, politikoki afektatua nago herrikideekin batera ezinbesteki.
2013
‎Ez zeraman jakarik soinean baina Elias zen, eta ez zegoen bakarrik. Lau urte inguruko mutiko ondo orraztutako bat zegoen bere aurrean.
‎Aspalditik begiratuko balute lez. Gizon bi haiek gogorarazi zioten ez zegoela bakarrik mundu eder eta iragankor hartan. Eta zaldiaren pausora egokitzen ziren bihotz taupadez itzuli zen herrixka hartako bidera.
‎–Abdel Haqqek ez lidakek barkatuko, eta segi ezak heure bidean, Omar. Badakik, gainera, ez gaudela bakarrik, Ibrahimek eta Xadiak beren etxera eramanen baikaituzte Hamza eta biok. Gure etxea handiegia geratu duk?
‎Beharbada jabetua zen ez geundela bakarrik ezkaratz hartan. Nolanahi den, hori zehazki hala izan ote zen ez nuen jakiterik izan, istant bat geroago hilotz baitzen Morèze, kopetan gezi bat bildurik.
‎Irri batzuk aditu nituen. Emakumea ez zegoen bakarrik.
‎Ihesaldi batean sartuta zegoen Amaia, buruko minez, gosez, hotzez eta beldurrez. Eskerrak ez zegoela bakarrik.
‎–Abdel Haqqek ez lidakek barkatuko, eta segi ezak heure bidean, Omar. Badakik, gainera, ez gaudela bakarrik, Ibrahimek eta Xadiak beren etxera eramanen baikaituzte Hamza eta biok. Gure etxea handiegia geratu duk...
2014
‎Heltzen diot nire gintonic ari, nirea dela dakit zerbitzariak aparte ipini duelako, identifika dezadan beefeater bata eta bakarra delako gehienbat Bombay Sapphirez osatutako trago festan, eta Z ren ondora sartu behar izan dut helburua erdiesteko. Alabaina, Z jada ez dago bakarrik, Z norbaitekin dago orain eta ez edonorekin, ezpada K nire lehenengo mailako pisukide aspaldi ikusi gabekoarekin, gaur gaurkoz Jesukristo bilakatuarekin. Ene, zer egiten duzu hemen, zenbat denbora eta abar, mozorro ona zinez, hartzen dizut bada Fridaren traza eta bli eta bla, eta ezagutzen al duzue elkar, begira hau nire lagun Z da, eta orain itxaron segundo bat segituan nator-eta berriz.
‎–Irribarre egin zuen?. Kafe bat behar nuen, baina ez kezkatu, ez dago bakarrik, jendea badago gelan. Eta zu?
‎Zeharkatua zuen marra ikusezin bat, eta bere isolamenduaz jabetua zen: jabetua zen, gainera, ez zegokiola bakarrik Blatchford Sarnemingtoni, bere barne bizi osoari baizik. Ordura arte, halako gertakariak, txakur ametsak, lotsa eta beldur txikiak eta antzekoak?
‎Ongi jan eta edan, eta saiatu lo egiten. Eta ez egon bakarrik. Gelditu etxean, zure familiarekin.
2015
‎Ez dakit zenbat denbora egin dudan lotan. Baina esnatu naizenean ohartu naiz ez nagoela bakarrik. Nire oinen eta sofaren beste izkinaren artean norbait edo zerbait dago.
‎Baina ja ez nago bakarrik.
‎Behea jotako hormen artean ezkutatu ginen. Berehala ohartu ginen ez geundela bakarrik: errefuxiatu familia batzuek hartua zuten aterpea bertan.
‎–Bidaztia ez dago bakarrik. Jende gehiago dago kontu honetan, jende ahaltsua.
‎Giltzapean zegoen bitartean, Otegik ez zekien bere kezkak zenbateraino zeuden zabalduta ezker abertzalean, baina bazekien ez zegoela bakarrik. Kartzela barruan ere ez.
‎Txema Montero bakarrik joan zen Mahai Nazionaletik, baina Hipercorreko atentatuari buruz zeukan ikuspegi kritikoa ez zen bakana, lapa bonba eta kotxe bonbazko atentatuek bilatu gabeko heriotza ugari eragiten zituzten garai haietan. Iñaki Esnaolak Aljerreko prozesuaren ostean borroka armatuari bukaera azkarra bilatu behar zitzaiola argudiatu zuenean ere ez zegoen bakarrik, gutxiengoan zegoen arren. Herri Batasunan 1990etan egindako bi barne eztabaidetako bozketetan agerian geratu zen borroka armatuarekin kritikoa zen gutxiengo esanguratsu bat zegoela ezker abertzalean:
‎Hala uste bazuten ere, ez dago bakarrik Grimsey aldean ikusitako balea. Kume bat du ondoan, eta horixe da sardako baleak harrapatzeko egokierarik onena.
‎Jende askoren maitasuna eta indarra jaso dut. Badakit ez nagoela bakarrik eta badakit euskaldunon artean ere gauzak hobeto ulertzen ditugula minbizi kontuan.
‎Bi apaiz idazleak ez daude bakarrik
‎Bestalde, orain badakigu ez gaudela bakarrik, baina izango al da hurrengo aldirik. Apuntatuko al zituzten alienigena txoro bi haiek gure planetaren koordenatuak?
‎–Horrek eraman gintuen Apartheid aren aurka borroka egitera, Angolako independentziaren alde? Eta horregatik Kuba ez dago bakarrik. Kubak ez du loturarik Munduko Bankuarekin eta Munduko Diru Funtsarekin, eta horregatik sortzen du itxaropena milaka pertsonengan.
‎Zure gurasoak etxean ez daudenean bakarrik
‎XIX. mendeko europar kultura hori, ostera, ez dagokio bakarrik Ilustrazioak garatutako arrazionalismoari, beronen kontra Erromantizismoa gorpuztu baitzen, eta tradizio biak heldu zaizkigu gaur arte, elkarrekiko lehian. Erromantizismoa arrazionalizazioaren ukapena eta, ordea, sentimenduaren goraipamena da.
‎aurrerazaletasuna deitzen dena, edo ezkerrekoa izatea, bestela. Balioak batera doaz, euren artean gatazkan sartu arren, ez baitago bakar baten nagusigo absoluturik. Berdintasunak, kasu, unibertsala izan behar du, edo ez da berdintasuna izango.
2016
‎–Joateko zorian egon nintzen, baina konturatu nintzenean ez zeundela bakarrik, etsi egin nuen.
‎Isolatuta utzi nau etxe madarikatu honetan, inoiz itzuli behar ez nuen leku honetan. Ez da ohartzen ez nagoela bakarrik, une honen zain zegoela eraikinaren sakon sakonean bizi den izakia bere benetako itxura erakusteko.
‎Beste auto batzuk ere baziren aparkatuta. Etxekoandrea ez zegoen bakarrik, beraz.
‎Gaineratu zuen zientzialari horiek ez zeudela bakarrik, beste batzuek ere ikusten zituztela zentralen kutsadurak epe motzean eta luzean eragingo zituzten arrisku larriak. Besteak beste, antzeko iritzia zuten Linus Pauling, J. Ledeberg, J.D. Watson, Macferlane Burnet eta Hannes Alfven Nobel saridunek.
‎Agur Toyota, gure beribil zaharra Egun batez zitzaizun gertatu beharra? Uste gabean bide istripu bat txarra, Zorigaizto horretan ez zaude bakarra!
2017
‎Bitartean, Baba komunean zegoen, Beyoncek esan bezala. Baina ez zegoen bakarrik. Bertan elkartzekotan geratu ziren boxeolaria eta Lete, eta hantxe zeuden, kisketaz itxita komun baten barruan.
‎Egun batzuk barru zauriak erabat itxi diren begiratzeko etortzen bazara, saiatuko naiz bukaera kontatzen?, esan zidan. Baietz erantzun nion, itzuliko nintzela, eta orduan eskuarekin laztan iheskor bat egin zidan zauririk ez nuen bekainean, eta pentsatu nuen kontatzen ari zitzaidan istorioa beharbada niri bakarrik kontatuko zidala eta ez nengoela bakarrik, bazegoela beharbada maitasunagatik sufritzen dutenen anaidi bat edo elkarte bat. Nik, hunkiturik, bi eskuak estutu nizkion eta ez nuela gogoratzen pentsatu nuen inori imintzio hori egin nionik.
‎–Gauzak ziren bezala? Liburu osoan etengabeak dituk egunkari eta artxiboen erreferentziak, baina gerrako kontakizunean, aitonaren gauzak kontatzen hasten haizenean, ez zegok bakar bat ere.
‎Gortinak mugitu ziren, leiho aldameneko katilu orlegia jasotzeko. Kalera ere ez zuen begiratu oraingoan, baina ez zegoen bakarrik! Leiho aldamenean egon zen unetxo hartan beste itzal bat sumatu nuen leihoan; zertarako leihora atera etxe barruan jada konpainian baldin bazegoen... zertarako berriro ere etxe pareko gizonari begiratu, etxe barruan jada arreta eskaintzeko duina zen norbait baldin bazegoen.
2018
‎parte hartze irudimenezkoa, edo, antzera, plazererako beharrezkoa izan daiteke irudikatzea batek atal eskergak edo nimiñoak dituela. Desiraren izaera irudimenezkoa ez dagokio bakarrik identitate transexualari, jakina; desiraren izaera fantasmatikoak erakusten du gorputza ez dela ez haren oinarria ez haren kausa, ezpada haren abagunea eta objektua. Desiraren estrategia, neurri batean, desiratzen duen gorputzaren transfigurazioa da.
‎Ni ere ez nago bakarrik Arbilgo kaleetan, Umut eta Doganekin noa. Hogei urte pasa dira hirurok azkenekoz elkartu ginenetik.
‎Ainarak uste du alarde tradizionaletik hurbil daudenek bideratu behar dutela: . Jadanik ez dago bakarrik zuria eta beltza; gris asko daude, eta hortik etorri behar du konponbideak. Betikoen argudioak guk deslegitimatu behar ditugu, betiko alardearen aldekoek?.
‎–Bai, baina ez egin zarata handiegirik, ez gaude bakarrik eta...
‎–Tira? Nik esan dizut eta, gainera, ez zaude bakarrik.
‎Aurrerantzean hitz hori ez dut nire bizitik kenduko. Uste dut bakarrik egoteko gogoa edo dudala eta konturatu ere konturatzen naiz ez nagoela bakarrik haurtzarotik, Ehiztariaren familiatik alde egin nuenetik. Liburuak idatziko ditut.
2019
‎Etxera iritsi zenean ez zen ohartu ere egin aita sukaldean zegoela. Eta ez zegoen bakarrik. Baina Ander zuzenean bere logelara joan zen, toalla bat eta arropa aldagarria hartzera.
‎–esan zuen Leitnizerrek solemne?. Horien artean ez dago bakar bat ere zuregatik pairatuko ez lukeenik sua, larrutzea edo gurpil estira.
‎Inkognita izan nintekeen. Baina ez nengoen bakarrik.
‎Garcia zutitu egin zen Santosen autoritatea desafiatuz, ertzain-burua baitzen eserita ez zegoen bakarra.
2020
‎burgesa, zuria, ustez buruaskia". Baina subjektu hori ez da existitzen, Herreroren iritziz, ez baitago bakarrik eta bere gorputzetik eta naturatik aldenduta bizi daitekeen gizakirik. " Subjektu batzuk egin dezakete hori, badaudelako beste esparru batzuk –beste lurralde, espezie, emakume edo subjektu kolonizatuak– haien bizitza ereduei eusten ari zaizkienak.
‎Munduko mutur batetik bestera mugitzen diren elikagai horietan ez dago bakarrik ura, baizik eta monolaborantzak dakartzan deforestazioa, bioaniztasun galera eta nekazaritza intentsibo guztiz agresibo baten aldeko apustu bat, berotegi gasen isurketa itzelak eragiten dituzten joan etorrietan oinarrituta.
‎Diotenez, euskal gatazkari buruzko kontakizunetan funtsezkoa izan da elipsia. Bada, kontakizun horien guztien artean ez dago bakar bat ere gehiengo isila deritzonaren kontakizunak adina isilune eta kontraesan duenik. Haien bizipenak ez dira inongo kontakizunetan agertzen.
‎Ingurura begiratu nuen, ez nengoen bakarrik, deigarria baita lauza gorrizta horien nahas mahasa. Deigarria Hauzara igotzen den edonor, izan lehen aldia zein enegarrena, erakartzeko.
‎Untxi zatikatuarekin nahikoa badu ere, odoloste parea eskatu du andreak, ez dagoelako bakar bat ere bistan eta Ainhoak hozkailuan bilatu dituelako, denbora pixka bat irabaztearren, Lolaren zita nor den entzuteko. Baina berehala ekarri dizkio Ainhoak odolosteak, eta diru zorroa atera behar izan du emakumeak, ordaindu eta alde egiteko, misterioak diru gehiago balio ez duela iritzita.
‎–Orain ez, Begoña, ez gaude bakarrik. Ertzain hauei bost axola zaizkie gure etxeko kontuak.
‎57 Magali ez dago bakarrik JOHN ANDUEZA
‎Oraindik gauza asko daukazu egiteko. Eta gainera, ez zaude bakarrik.
‎57 Magali ez dago bakarrik JOHN ANDUEZA
‎57 Magali ez dago bakarrik JOHN ANDUEZA
2021
‎Judutar izatea bezain pisu gerta baitzitekeen abizen jakin bati lotuta munduratzea. Eta ez zegoen bakarrik patu horretan. Arabiar jaiotzea ere pisu zen beste batzuentzat, edo afro amerikar, edo ijito, edo irlandar, edo kurdu...
‎Urrats garrantzitsua zen munduan beraren asmoak partekatzen zituen beste norbait bazegoela baieztatzea, ez zegoela bakarrik. Bat baino ez zuen aurkitu, hala ere, eta susmatu zuen izar lasterketan baino azkarrago ibili zuela aurrerantzean, antzeko gehiago aurkitzen.
‎Galderez jositako momentu existentzial horretan, zorionez, gazteak ez daude bakarrik, beste garai batzuetan galdera unibertsalen aurrean emandako erantzunak irakurtzeko eta partekatzeko aukera baitute: Zer da maitasuna?
‎Amaiera tristeak ez zidan tristurarik eragin, neure tristuran lagundu zidan. Ez nuen bakardadea sentitu, ez nengoelako bakarrik. Lagun bat topatu nuen literaturan, aspaldiko lagun zahar bat, eta bere konpainiak lagundu egin zidan.
‎Hau eszenatoki literarioa da, pertsonaientzat eraiki dugu. Baina pertsonaiak, eszenatoki literarioan daudenean, ez daude bakarrik, irakurleak ere bertara eraman behar ditugu.
‎Hitz batek kontenitzen du zerbait infinitua, egia infinitu bat; baina iruditzen zait joera handiegia dugula hitzari soilik, modu inorganikoan, begiratzeko. Zeren eta egia hori ez dago bakarrik hitzetan, baizik eta baita prozesuan ere. Harri batek asko esan dezake, baina nik ez dut ikusten harri batean Jorge Oteizak ikusten zuen guztia; Oteizaren begirada behar dut neurea zabaltzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia