Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2001
‎Honez gero, mundu sentikorraren osaerari buruzko oinarrizkoena esan dugu, baina gauza bat azpimarratzea falta zaigu: sentikorraren arbuiatzailea dela esaten bada ere, Platonek mundu sentikorra eder eta hoberena dela, eta mundu hartatik kanpora ezer ez dagoela baieztatzen du erabat7 Aipatu ditugun beste munduak mundu sentikorraren barru barruko osagaiak direla esan nahi du honek, mundu hori antolatu eta zeharkatzen duten zainak eta odola; baina ez (aspertu arte defendatu den moduan) mundu sentikorrarekiko arrotzak. Azken finean, mundu sentikorraren edertasuna simetria eta proportzio kontua da, eta hauek nozio matematikoak izanik ezinbestean mundu sentikorretik matematikaranzko igortze bat dago.
2005
‎Gainera adituek, XIX. mendea baino lehenagoko kaukasiar hizkuntzei buruz ezer gutxi dakite salbuespena georgiera delarik. Beraz euskara eta kaukasiar hizkuntzen lotura genetikoa egun ez dago baieztatzerik.
‎–Orain denbora gehiago pasatu duzue arropak kendu gabe –esan nion behin Mateori, eta honek, Itziar inguruan ez zegoela baieztatu ondoren, irribarre lotsati batez erantzun zidan.
2006
‎Valentziako Generalitateko Lurralde Sailak protokoloa aktibatu du hegazti gripearen agerraldi baten aurrean, joan den ostiralean 34 lertxun hil baitziren Júcar ibaiaren erreginan. Lehen azterketek infekzioa baztertu arren, lagin batzuk bidali dira Madrilera, hegaztiak gaixotasunaren birusarekin kutsatuta ez zeudela baieztatzeko. Joan den ostiralean, Lurralde Saileko ingurumen agenteen patruila batek Guadassuarko (Valentzia) Acequia Real del Júcar herrian behi aziendaren “hilkortasun handia” atzeman zuen.
2007
‎Erretiratutako loteak bi dira (501372 eta 501373). Neurria nazioan eta enpresak eta administrazioek batera hartu dute, modu prebentiboan, oraingoz ez baitago baieztatuta infusio hori dela gaixotasunaren eragilea. Denboraren eta geografiaren aldetik hurbil zeudenez, eta bi haurrek Blevit Digest ek irentsi zituztenez, Andaluziako Juntako Osasun Sailak ezarritako protokoloari jarraitu zion, eta AESAN erakundeak, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mendekoak, bi loteak ibilgetzea erabaki zuen.
2008
‎Euskal Herria Europako herri zaharrena dela esatea ere ildo horretan koka daiteke, nahiz Azkueren Europarekiko ardura biziegia ere ez den, baizik nahiko kasuala: ez da europeismo militante bat, baizik Euskal Herria isolatuta ez dagoela baieztatzen duen pentsaera bat, ingurune gertukoena Europan dakusana, naturaltasunez. Beraz Azkue ez da Caro Baroja bezain kategorikoa euskaldunak folkloreari dagokionez europarrak direla esatean, baina duda gabe euskal folklorea europar testuinguruan kokatzen zuen.
‎Estropada hori gizonezkoen aurretik izango da, baina bezperakoarekin bezala, orduaren berririk ez dago. Parte hartzaileen zerrenda ez dago baieztatuta, baina pare bat klubek BERRIAriBERRIAesan diotenez, Hondarribia, Tolosaldea eta Zumaia Getaria han izango dira, Astillerorekin eta Cabo da Cruzekin batera; Herrialde Katalanetatik ere ontzi bat edo bi etortzekoak omen dira; Kantabriatik Pedreñak eta Castrok osatutako batek ere parte har dezakeela aipatu da, eta Arkote ere bertan izan daiteke.
2009
‎Nolanahi ere, txerri gripeak eragindako zazpi heriotza baino ez daude baieztatuta. Gainerako herrialdeetan kasuak ez direla larri gogorarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Espainian bi kasu daude baieztatuta, baina egonkor daude.
‎Ustez txerri gripeak jota Mexikon hildakoak 159 dira jada, Jose Angel Cordova herrialde hartako Osasun idazkariak (ministroa) emandako azken datuen arabera. Dena dela, zazpi kasu baino ez daude baieztatuta.
‎Malagaren aurkako partida jokatuz gerotik Walter Pandianik ez du normal entrenatu eta azkenean Valladoliden aurkako lehia jokatzeko moduan ez dagoela baieztatu behar izan dute Osasunako medikuek, eskuin zangoko iskiotibialean duen gainkarga ez baitu gainditu. Josetxo, Puñal eta Vadocz zigortuta izateaz gain, Pandiani min hartuta du orain Camachok, beraz.
‎Aurpegi arraroa zeukan, janariarekin zer egin erabaki ezinik balego bezala. Hizketan entzun ninduenean, begirada jaso eta irribarrea eskaini zidan; gero, inor begira ez zegoela baieztatu ostean, disimulu handiz platerekoa erortzen utzi eta zapatarekin zapaldu zuen, zigarrokina balitz bezala.
‎Hasiera batean, bonba autoak eztanda egin eta hurrengo ordubetean, zauritu larriak ere bazeudela zabaldu zuten berri agentziek. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, zauriturik ez zegoela baieztatu zuten. Nolanahi ere, eta badaezpadako neurri gisara, osasun zerbitzuek segituan jarri zituzten martxan zaurituak artatzeko guneak.
2010
‎Ares: Zuzenbidezko Estatua su etenean ez dagoela baieztatu da
‎Ekineko zuzendaritza osatzea egotzita gaur bederatzi lagun atxilotu ostean Zuzenbidezko Estatua su etenean ez dagoela baieztatu da, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren ahotan.
‎Berdintasunari buruzko diskurtso objektiborik ez dagoela baieztatzen denean, desberdintasuna funtsean bera bizi duen gizartearen balioen arabera egokitzen denkontzeptu bat dela esan nahi da. Desberdintasunekiko sentikortasuna aldakorra dakultura bakoitzean, bai errenta desberdintasunei dagokienez bai genero zeingizarte desberdintasunen alorrean.
‎Murrizketak murrizketa, enpresa publikoetan lan egiten duten 100.000 langileri lasaitasun mezua igorri die Ekonomia Ministerioaren arduradunak, haien lanpostuak kolokan ez daudela baieztatuta. Espainiako Gobernuak 16 milioi euro aurreztea aurreikusten badu ere emaitza zehatzak urte bukaeran jakingo dituztela esan du Salgadok.
2011
‎15:18 Fukushimatik 100 kilometrora espainiarrik ez dagoela baieztatu du Espainiako Gobernuak.
‎Ameriketako Pediatria Akademia gai horretan argi dago, eta azpimarratzen du ez dagoela ebidentziarik haur edo haurren garapena, ugalketa edo funtzio endokrinoa kaltetzeko. Ez hori, ez eta sojari buruz entzun edo irakur daitezkeen beste baieztapen alarmista asko ere, ez daude baieztatuta gaur egun literatura zientifikoan. Antioxidatzaileak?
2012
‎emakumeengan, beltzengan, homosexualengan nahiz haurrengan, besteak beste?. Foucault, Lacan, Deleuze eta Guattari irakasleek subjektuaren azterketaz idatzitako lanen haritik, objekturik eta testuingururik gabe subjekturik ez dagoela baieztatzen da, eta gizakiak diskurtsoz, hau da, hizkuntzaz osatuta daudela eta identitate finkorik ez dutela azpimarratzen da. Postmodernismo foucaultar honek eragin demokratizatzaile handia izan zuen 1980ko hamarkadan instituzio kulturalen baitan eta giza zientzietan oro har.
‎Horri estatuaren «teoria deklaratzaile» deritzo. Europar BatasunakJugoslaviarako sortutako Badinter Batzordean irizpide horri ekin zion estatalitateahirugarren estatuen esku ez dagoela baieztatuz. Hots, hirugarrenen aldetikoerrekonozimenduak ez dio estatalitateari ezer kentzen ezta gehitzen ere.
2013
‎Horretarako langile harresia sortu dute. Guardia Civilaren babesa eskatu dute eta haiekin negoziatu ondoren, zihoazen autoan inolako tresneriarik ez zegoela baieztatu dute Guardia Civilek eta ondoren, Inasaren aldeko oihu artean, atera egin dira. Antza barruan furgoneta bat utzi dute.
2014
‎" Errealitate instituzionala" izan dute ardatz Iribasen argudioek, liburuetako mapetan Nafarroa Euskal Herriaren barruan agertzen baita; kontseilariaren esanetan," dagokion testuingurutik at". Horrez gain, ikurrina agertzeko beharrik ere ez dagoela baieztatu du. Zerrenda beltza ikastetxeetara igorri du kontseilariak, eta hilaren 17rako, liburuok aldatzeko hartuko dituzten neurriak zehaztu ditzatela eskatu die.
‎Udalaren ustea da itsas bengala batek eragin zuela iaz Trintxerpeko sutea; izan ere, portutik oso gertu daude erretako etxeak, eta itsasoko materiala eta ohiturak ez dira ezohikoak inguruan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio, ordea, ez dagoela baieztatuta; hasieratik indar handiko hipotesia izan zen itsas bengalarena, baina egin ziren ikerketetan horren aztarnarik ezin izan zuten aurkitu poliziek. Horregatik, horren alde egiteko frogarik gabe igorri zuten ikerketan jasotako informazioa epailearenera.
2015
‎Hori da behin eta berriro errepikatzen duten salaketa. " Langile batek gaixo agiria hartzen badu, kontrol zorrotzak egiten dizkiote, benetan lanean aritzeko moduan ez dagoela baieztatzeko. Kontrol zorrotz horiek ez dizkiete egiten enpresei, hitzarmenei eta lan baldintzei.
‎1.B irudian ezkerrean ikusdaitekeen bezala andui guztiek fenotipo konidiantea erakutsi zuten. Gainera, cm2-ko espora kopuruan (1.B irudia, eskuina) aldaketa signifikatiborik ez dagoela baieztatu zen. Beraz, FlbB ren populazionuklearraren igoerak ez du konidia gehiago sortzea eragiten.
‎Bertrand Russell filosofoak erlijioari aplikatu zion arren, edozein proposamenetarako balio du, gutxieneko fusterik gabe. Analogia horren arabera, zientzialariei ez dagokie baieztatzea baieztapen bat faltsua dela, baizik eta baieztapen hori igortzen duen pertsonak egiaztatu behar duela. Eta proba fede emaile bidez egin behar du.
2016
‎Astelehen goizean, bada, azkenean Atxiok eta Mariolak elkarrekin egoteko parada izan dute. garaian gertatu da hori, patioko kantxako harmailetan, inguruan lekukorik ez dagoela baieztatu dutenean. Hasieran isil isilik egon dira biak, urduri, deseroso, nola ekin jakin gabe.
2017
‎Atutxak ez du azken hori frogatu. Gauzak horrela, ez dago baieztatzerik Uriberen lana indiferentea zaionik euskal diferentziari, hau da, Gabilondo zein Atutxaren salaketa desegokia gertatzen da. Areago, salaketa horrek beste aldarrikapen bat egiten du inplizituki, alegia, ez dagoela euskal diferentzia zaindu eta iraunarazten saiatzerik ezpada independentismoa" aktibatu" egiten duen jarrera batetik, jarrera independentista batetik, alegia.
‎Hori eta horrenbestez, modernitatea osoki gainditu ahal izateko ezein modurik ez dagoela baiezta daiteke, beti ere modernoak izango garela, alegia. Horretantxe datza, beraz, gure modernotasun ekidinezina:
‎Hizkuntzaren eta komunikabideen arteko kalkulua egin den moduan, alderdi abertzaleen botoen portzentajeak eta probintzia bakoitzeko hedabide kopurua erabili dira, ondoren Euskal Herrikoekin alderatuz. Probintzia batean boto abertzalea handia eta euskarazko hedabideen kopurua oso txikia denean, probintzia horretako hedabideen sistemaren garapenaren eta abertzaletasunaren artean itxurazko korrelaziorik ez dagoela baiezta liteke, probintzia arteko ezberdintasunak azaleratuz. Argudio horren oinarria alderdi politiko abertzaleek?
2018
‎Bera ere, Saioa, zelatatua da. Arratsalde batean, buelta bat ematera doala esan eta begira ez daudela baieztatzean, belar artean etzan eta txabola ingurua zelatatzen du Saioak. Landerrek txabola inguratzen du oinez, zerbaiten bila balebil bezala.
2019
‎–Neska horrek bere familia zeukak. Ezin duk hirekin eraman, eten bat egin zuen erantzunik ez zegoela baieztatzean?. Ez duk zerbait izango berarekin, ezta?
‎Baldin eta irregulartasun esanguratsuak aurkitzen bazaizkie kirolariei, ariketa fisikoa behin behineko etetea gomendatu behar zaie, eta proba osagarriak egitea harik eta kardiopatia estrukturalik ez dagoela baieztatu arte. Ondoren, jarraipen estua egin behar zaie, ikusi baita zenbait gaitz gara ditzakeela horietako% 6k:
‎Baina ez da hamaka arrunt baten kasua: oso lasaigarria den arren, ez da beti abiadura berean mugitzen, eta, beraz, loaren kalitatean duen eragina ez dago baieztatuta. Horregatik, bi adituk zehaztu dute ezin dela esan hobeto lo egiten duenik hamaka batean ohe batean baino.
2020
‎Zergatik ateratzen dira orban zuriak azazkaletan? Azazkaletako orban zuriei leukonikia deitzen zaie, eta kaltzio edo zink gabezia bati egozten zaizkio, baina ez dago baieztatuta arrazoi hori. Gehienetan, azazkaleko traumatismo txikiek eragindako lesioak izaten dira, nahiz eta botika batzuek, infekzioek edo, beste sintoma batzuekin batera, asaldura kardiobaskularrak edo hepatikoak ere eragin ditzaketen.
‎Eusko Jaurlaritzak gainera, ez du daturik emanen positiborik ez dagoen bitartean. Gaur gaurkoz ez dago baieztatutako kasurik.
‎Osasunez ondo daude guztiak ontzian. Itsasoan 50 egun eramatea nahikoa ziurtagiri da eskifaiako inor koronabirusak jota ez dagoela baieztatzeko. Baina lehenago edo geroago portura itzuli dute janari eta erregai bila, eta horrek arriskua du.
‎Oñatin identifikatu dituzte bi positibo eta beste biak Antzuolan eta Eskoriatzan. Aipatzekoa da, Antzuolan apirilaren 9tik ez zegoela baieztatutako kasu berririk, eta Eskoriatzan apirilaren 13tik. Bestalde, aurreko egunetan ez bezala, Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran ez dituzte positibo berririk detektatu.
‎Izan ere, hiru positibo besterik ez zituen zenbatu atzokoan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eskualdean egindako PCR eta antigeno probetan. Dena den, erakundeak ez du jakinarazten herriz herri zenbat proba gauzatzen dituen, eta beraz, ez dago baieztatzerik atzokoa salbuespena izan zen edo joera baten hasiera den.
‎Azaroaren 19ik ez du etenik izan positiboen kopuruak Azpeitian, baina atzo, hilabete pasatxoren ostean, Osakidetzak ez zuen positiborik detektatu Azpeitian. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du jakinarazten herriz herri zenbat proba gauzatzen dituen, eta beraz, ez dago baieztatzerik atzokoa salbuespena izan zen edo joera baten hasiera den.
2021
‎Jatorrizko idazlearen asmoa mimatzen dela dio, unibertsal bihurtuz ahots hori eta, ondoren, euskarara ekartzean asmatu egin dela. Hirugarren adibide modura eta arestian aipatutako irakurle profilarekin lotuta, orain dela 20 urte" euskal literaturaren irakurlearen profilik" ez zegoela baieztatzen du, eta orain, aldiz," konturatzen ari gara profil hori egon badagoela eta, nagusiki, emakumezkoa dela" (IEE1). Era berean, idazle profilean gertatzen ari den aldaketarekin lotzen du hau.
‎Orduan oraindik Suffolkeko Distritoko Fiskala zen Thomas J. Spotak adierazi zuen frogatutako bi hilketen eta Sandra Costillaren hilketaren artean lotura handia zegoela, nahikoa azken hau ere Joe Bittrolffen lana zela susmatzeko. Bestalde, Tangredi eta McNameeren hilketak LISKen hilketekin lotzen zituen zantzurik edo ikerketa haririk ez zegoela baieztatu zuen Spotak. Gorpuetatik jasotako zantzuak, gorpuen jarrera aurkitu zituztenean eta krimenaren eszena osoa, guztiz bereziak ziren Rita eta Colleenen kasuetan, eta Ocean Parkwayko krimenen eszenetatik erabat ezberdinak.
‎Atentatuen urteurrenak eta Afganistango azken asteotako gertaerek beste eraso baten kezka piztu dute Ameriketako Estatu Batuetan. Mehatxu zehatzik ez dagoela baieztatu dute segurtasun indarrek, baina beldurrak aspaldi harrapatu zuen herrialdea.
2022
‎Maite ditu odol egunak, haurdun ez dagoela baieztatzen diotelako. Ohatzean dabilenean ez baitu kasurik egiten, eta, uste ez duen arren, beti dagoelako aukera hori.
2023
‎Hasierako izu eta doluen ondoren, poliziak errekinak aztertu zituenean, haien artean giza aztarnarik ez zegoela baieztatu zuten. Hezurrak ere errauts bihurtu arte erretzeko tenperatura altuegiak behar dira, karabana haren sutean ezin zirenak erdietsi.
‎Gutun horiek Botere Exekutibo Nazionalaren esku utzitako atxilotuen kasuei buruzkoak baziren, ekarpenen bat egiten zuten; desagertuei edo umeez jabetzeari buruzkoak baziren, ordea, saiheska erantzuten zuten, edo, bertzela, «erregistrorik» ez zegoela baieztatu.
‎Urriaren 7an Hamasek zenbait umeri lepoa moztu ziela hedatu zuten Israeldik. Gero, horren frogarik ez zegoela baieztatu zuten. Antzera gerta liteke orain.
‎Bai, baina ez dago baieztatuta.
‎Badirudi hemengoa dela, baina ez dago baieztatuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia