Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2008
‎Gainera, Euskaltzaindiaren laneko hiru azpisailak, nondik norakoak (1), aurrez aurrekoak (3) eta neurri mugakoak (5)?, ez bide dira erabat egokiak, funtsean ez baitira hirugarren gunean azaltzen diren izenen tasunak kontuan hatu eta halaber, tasun horiek osagai bikoitzean duten eragina ez baita agerian gelditu. Beste alde batetik, aposizioen lehenengo osagai bakun edo bikoitzak elkartearen barruan jasaten (ez) duen erreferentzi aldaketaren arabera (§3.1), aposiziozko tandem elkarteez gain (§3.2), mendekotasunezko tandem elkarteen berri ere emango dugu (§3.3).
‎Larramendiren bidea ere, lehen esan dugun bezala, hortik doa, eta lexiko juridiko administratiboaren hitzak ematera koan, euskal ordainak ematen ditu, euskal foru zuzenbidearena aintzat hartu gabe. Noizbait aintzakotzat hartzen badu ere, ez bide propiotik, ezpada Gaztelako zuzenbi dearen lorratzetik. Legez zein hizkeraz, Larramendirena ez da foru zuzenbideari adi adi egoten.
‎2 Kasu nabarienetako bat aste egunen eta hilabeteen izenena dateke: ...urteotan Euskal Herrian argitaratzen diren egutegi gehienek eredu batuko izenak besterik eskaintzen ez dituztenean, eta, zenbait baserritako lagunek salbu, kale giroko jende gehienek, era batuak ez badakizkite, enerue, > febrerue, > etab. besterik esaten ez dutenean, herri mai lako hizkuntza mintzatu zein idatzian behialako forma dialektalak birpiztu nahi izateak ez dirudi premiazko ez bidez koa denik. Bestalde, gaurko gizartean dugun lekualdaketa ugari eta toki ezberdinetako euskaldunen arteko ezkontza mistoak gogoan izanda, zaila da hiri handietan eta ez hain handietan ere ume euskaldun talde homogeneoak aurki tzea, proposatzen diren euskalki egokitzapen horiek praktikara eramateko, eta are zailagoa izango da, zalantzarik gabe, etorkizunean.
‎24 Baina izen bihur daitezkeen adjektiboak bihur ez daitezkeenetatik bereizteko baliatzen dituen frogak (test de la «sustantiva ción valorativa») ez bide dirudi euskararako balio dutenik (gazt. es aficionado/ es un aficionado), eusk.: * zale bat da.
‎botari on horrekin, gibelean ezarri zuten behin Leon baina zer munta zuen holako gaiarekin? Etchegorry aldiz, geroago landare eder ontsa errotuen gisan, ez bide zen naski hoin goiztiarra agertu bainan adinak ekarriz indartu haatik, emeki eta segurki Mauleko San Frantses ikastetxean eta Altzumarta Lukuzen, Pochelu Guillenteguy eta geroago Etchegarayen herri gunean, hau ere apeza, berriki zendua.
‎400 or.). Lafittek Vinsoni jarraitu zion, bere bozkarioa ezin gordez haatik, esanez Eskualdunak ehortzi zuela Réveil> apaiz jalea 10 urteren buruan (1941: 68; 1971: 24); beraz ez bide zuen Réveil> ezagutu. Lafitteri jarraitu zion Villasantek, bere aldetik Baionan ateratzen zela gehituz (1979: 198), eta Villasanteri S. Onaindiak (1974: 346).
‎Hasieran, 1887ko urtarrilean, 600 harpidedunek hartzen bazuten, erran dugu nez, abonatu ez ziren irakurleak bertzalde, 1891eko azaroan 1.000 aletik gora jalgitzen dituela eta Maule eta Baionako bi arrondizamenduetako herri guzie tan sartua dela jakinarazten du(. Avis?, RB XI). Eskualdunak ez bide zuen irakurle askoz gehiago 1891ean, nahiz haren nagusia diputatua zen: 1300 irakurle, Lafitteren arabera (1971: 26).
‎Réveilen ager tu ziren lehen aldiz, Berdolyren 1893ko kanpaina garaian, abuztuaren 6ko agerraldian; bozak abuztuaren 20an ziren. Harrezkero ez bide ditu inork inon jaso. Otxaldek 80 urte zituela ondu zituen bertso horiek, errepublikanoekin engaiatua zela erakusten dutenak, nahiz ez zuen uste irabaziko zutela; beste naz, jakina da 40 urte lehenago L. Napoleon III.aren laudoriozko bertsoenga rik saritua izan zela(. Biba Luis Napoleon!?, Urruña, 1852).
‎Campion Azkueren alde jarri bide zen, eta Eleizaldek bereari eutsiko zion. Egoera horretan, Azkuek eta Campionek, beren gehiengo soilez, erabaki izan balute t, s erabili behar zela Euskal Esnale aldizkari osoan, idazle guztien idazkietan barne, Eleizalde ez bide zen prest egongo halako akordiorik sinatzeko: berak ez zukeen inondik ere onartuko bere izenean idazle jeltzaleen artikuluei tx > t, s aldatzea.
‎Hitzotan antzeman daitekeenez, Campioni (eta Azkueri, berehala ikusiko denez) ez zion bat ere graziarik egin Euzkaditik akordioaren inguruko kontuak eskatzen ibiltzea, azken finean horrek inplikatzen baitzuen jeltzaleek ez zutela onartzen hirukoaren erabakia, eta beraz beren batzarrak ez zuela ezertarako balio izan. Nolanahi ere, azalpenak eskatzen zituen Jemeinen artikulua ez bide zen alderdi jeltzaleko zuzendaritzaren ezta Eleizalde beraren ekimenez idatzi. Zalantzarik egon ez zedin (Campionek bere erantzuna Euzkadi egunkariari zuzendu baitzion eta ez konkretuki. J, dar K.? ­ri), albistari jeltzaleko erredaktoreek beren inplikazio eza argi utzi nahi izan zuten.
‎Izan ere, erregearen aurrean Espainiaren aldeko jarduera gisa aurkeztu nahi zituen ekimenak, nire iritziz, Azkuek Elizaren faboretan burutu zituen nagusiki: azken finean, kongresu euskaristiko internazionaletan Espainiako katolikoen partaidetza bermatzeko bitartekoak jartzean, Azkue ez bide zebilen espainiarren alde hauek espainiar izateagatik, baizik Eliza katoliko unibertsalaren seme gisa haien partaidetza bermatu gura zuelako.
‎Izan ere, Espainian laikotzea oso zabala bazen eta beraz erlijiosoek ingurutik «babestu» beharrez isolatzeko joera hartu bazuten, Euskal Herrian erlijiotasuna oso handia zen, eta hortaz ingurunea ez bide zen oso «arriskutsua» eliztarren fedearentzat. Halaber Azkueren kasu konkretuan ez dirudi bereziki bildurturik zegoenik bizitza modernoarekiko; aitzitik Bilbo moduko gune erabat dinamikoan kokatu zen eta ekinbide «modernoak» praktikatu zituen.
‎euskarazko manifestu intelektual soilek, aipatu denez, ez baitzuten irakurlego azpiegitura aski sendoa errealitatean nahikoa eragiteko. Ziurrenik gaztelaniaz euskararen alde aritzea ere ez bide zen askozaz efektiboagoa. Horregatik, frantses irudiko intelektualen medioak ezezagun ez bazitzaizkion ere, Azkuek gurago zituen aleman edo ingeles intelektualen bitartekoak.
‎Jolaseta kirol gunearentzat eta Askaltegi otorduetarako eraikinarentzat. Eta hala jarri ziren izenok, nahiz bigarren izen honek ez bide zuen lehenak besteko entzuterik lortu. Urte haietan Negurin (eta inguruetan) eraikitako txalet eta jauregi anitzi ere euskal izena ipini zitzaien, eta baieztatzerik izan ez badut ere, asko Azkuek proposatu zituela pentsa daiteke.
‎Euskalzalek 1899ko abenduaren amaieran utzi zion ateratzeari. Batetik ekonomikoki ez zen errentagarria, Euskalerria Elkartekoen etengabeko dirulaguntzak eskuratzea ez bide zelarik beti erraza (eta jada hiru urte ziren haiek jasotzen ari zela). Gainera Azkuek bere gain hartzen zuen aldizkaria zuzentzearen zama, baita hura edukiz gizentzearena ere, eta horrek nekea sortzen zion.
‎Ez da ahaztu behar Azkueren babesle ziren Euskalerria Elkartekoak EAJn integratu zirela, gorabehera ugari izan bazituzten ere euren tesi autonomistak sabindarren ideia independentistekin uztartzeko. Hola, Euskalerria Elkartetik zetozenek behin independentismoaren auzian alderdia moderatzea lortu zutelarik, «garrantzia gutxiagoko gauzetan» hala nola hizkuntza eredua modukoetan, ez bide ziren aritu Sabinoren proposamenen aurka Azkueren euskara errebindikatzen. Hortaz Azkueren eredua babesle politikorik gabe geratu zen, sabindar ereduak gazte militanteenak mobilizatzen zituen bitartean.
‎Gainera testu gehienek zerabilten sabindar hizkuntza ereduak Azkueren aldizkariak baino gehiago murrizten zioten hedadura esparrua, Bizkaian eta batez ere Bilbo bertan salduko zelarik gehien. Hortaz, ez bide zuten eskolatu gabeko euskaldun apalek osatzen Euzko­Deya ren irakurlegoa, baizik ikasketadun euskaldun militanteek, kasu honetan jeltzale zirenek. Zentzu horretan Euzko­Deya maila bat zuen aldizkaria zen, lehenago Azkuerenak (batez ere Euskalzale) izan ziren bezala.
‎suntsitzea, ez gutxiago, aurpegiratzen zion. Euskalzaleren publikazioa ere ez bide zitzaion gustatu, zuen hedapena medio euskara eredua finkatzen baitzuen Bizkaian. Horregatik Arana Goirik, euskarazko aldizkari bat ateratzeko aski bitarteko eta gaitasunik ez zuenez, maila apalagoko baina irakurlego bertsura iritsi gura zuen aldizkako publikazio herrikoi bat sortu zuen:
‎Bereziki kontuan hartzen bada Arana Goirik bai bidali zuela bere plana La? Patria astekari sabindarrera 1901eko azaroan110 Azken argitaratze hau, nolanahi ere, ez bide zuen egin kongresukideek eskura izan zezaten bere plana, baizik alderdikideei bere asmoa ezagutarazteko. Gainera argitaratuta ere «euzkerálogos y euzkeráfilos» hark aski iluna izaten segitu zuen.
‎Seguru asko bere adinak, politika aktiboan ez aritzeak, eta adiskide frankistak izateak lagundu zioten. Garaileen begietan apaiz zahar hura, euskara kontuetan zebilena, baina sabindarrekin hainbat eztabaida izandakoa, ez bide zen arriskutsua. Eta hola Euskal Herrian geratzeko aukera izan zuen.
‎akademiko izateko irrika pertsonal berezirik zuenik, ezta bere izena sortzaileen taldean ez egoteak eragin zionik Akademiarekiko herra. Puntu horretan, Arbeloak bere zuzenketan Bustintzaren izena aipatu bazuen ez bide zen izan Mañarikoak eskatuta (geroago ikusiko da auzi hau ez zela anbizio pertsonal kontua). Arbeloa Bilboko Euzko Gastedi edota Aberri taldeen ingurukoa zen, eta beraz Bustintzaren mireslea (horregatik aipatuko zuen bere zuzenketan honen izena).
‎Argi dago. Kirikiño? ezin konbentzi zitekeela onean, eta Akademiaren aldeko agintari jeltzaleak ez bide ziren ausartu presio gogorragoetara horrek ekar zitzakeen ondorio kontrolagaitzen beldurrez: Bustintza estutuz gero hura kapaz zen afera bere eguneroko zutabean haizatzeko, eta Euzkadi egunkariari ere ez bide zitzaion interesatzen bere euskal idazle irakurrienarekin eskandalu, dimisio edo kanporaketa moduko gauzetara iristea.
‎ezin konbentzi zitekeela onean, eta Akademiaren aldeko agintari jeltzaleak ez bide ziren ausartu presio gogorragoetara horrek ekar zitzakeen ondorio kontrolagaitzen beldurrez: Bustintza estutuz gero hura kapaz zen afera bere eguneroko zutabean haizatzeko, eta Euzkadi egunkariari ere ez bide zitzaion interesatzen bere euskal idazle irakurrienarekin eskandalu, dimisio edo kanporaketa moduko gauzetara iristea.
‎Horregatik. Kirikiño? bakean uztea beste erremediorik ez bide zitzaien geratu, bere gogora nahi zituenak idazten. Eta Bustintzak neurririk gabe baliatu zuen bere talaiak eskaintzen zion bozgorailua.
‎Proposamen hau ez bide zen Azkueren oso gustokoa izan. Bat zetorren bere asmoekin autoritatedun Akademia bat sortu nahian, Diputazioen babesa izatean, bilerak maiztasunez egiteko aurreikuspenean, etab. Baina finkaturiko helburuak nahiko anbiguoak ziren:
2010
‎Hala ere, ez bide zuen nahi izan kargu hura, ez ziren garai baketsuak: Konbentzioko Gerra pasatu berria zen (1795), eta erlijio munduak talka egiten zuen Europatik zetozen Ilustrazioaren ideiekin.
‎Gizakiari/ kristauari ematen zaion formazio (Eracusaldi), medizina eta grazia horiekin ere, ez da erdiesten helbururik. Eta ez biderik edo modurik jarri ez delako, horra hor: Jainkoak emandako laguntzak, Jesus, Espiritu Santua, Eliza eta Amabirjina?
2011
‎Formarenikuspegitik, besteakbestebiezaugarrinabaridiradatuotan: 1) ezdagoinongolV (C) errotan (hots, l zhasitakoinongoCV (C) errotan) oinarritutakoerreduplikaziorik (adib.,** lo lots,** li lin,** la lar?); 3eta2) ez bide dagoinongoCu (C) errotan (hots, ubokaladueninongoCV (C) errotan) oinarritutakoerreduplikaziorik(* du duts,** su sur,** zu zul?). 4 Lehenaridagokionez, arrazoiaizandaitekel oro* d tikdatorrela (ik.adib.Lakarra2006a), eta* d > l aldaketaerreduplikazioakemankorrakzirengaraiabainoberriagoa dela.Bigarrenak arazofonotaktikoetarabideratukogintuzke, etahaietan sakontzeaespekulatiboegigertalit...
2012
‎Jainkoaren hitzarekiko fideltasun irizpideak ezartzen zizkion mugez gain, Bonaparte printzeak jarritako beste baldintza batzuk ere errespetatu behar zituen Duvoisinek, hala nola Lapurdiko hitzak soilik erabili beharra eta antzinako esamoldeez baliatzeko debekua. Hori dela eta, Bibliaren itzulpenean ez bide zuen beste itzulpen batzuetan bezain aske jokatu. Honela jarraitzen du eskutitz berean:
‎Sarrionandiak ez ditu soilik jatorrizko autorea eta haren testuak asmatu; itzultzailea ere fikziozkoa da kasu honetan. Sarrionandiak, sasi itzulpenen bidez, zalantzan jartzen bazuen beraren eta testuaren arteko lotura zuzen eta bakarra, itzulpena baizik ez bide zen berarena; jatorrizko testua beste autore batek idatzi bide zuen?, sasi itzultzaileak asmatzeak jolasa bukaeraraino eramateko aukera ematen dio: jatorrizkoa ez bide du berak asmatu, eta itzulpena ere ez bide da berarena; testu jadanik itzuli hori bere liburuan tartekatu besterik ez bide du egin.
‎Sarrionandiak, sasi itzulpenen bidez, zalantzan jartzen bazuen beraren eta testuaren arteko lotura zuzen eta bakarra, itzulpena baizik ez bide zen berarena; jatorrizko testua beste autore batek idatzi bide zuen?, sasi itzultzaileak asmatzeak jolasa bukaeraraino eramateko aukera ematen dio: jatorrizkoa ez bide du berak asmatu, eta itzulpena ere ez bide da berarena; testu jadanik itzuli hori bere liburuan tartekatu besterik ez bide du egin. Horrelako jolasen bidez, guztiz hausten du autoretzaren eta testuaren arteko lotura zurrun hori, eta testuaren eta beste autore, apokrifo?
‎Sarrionandiak, sasi itzulpenen bidez, zalantzan jartzen bazuen beraren eta testuaren arteko lotura zuzen eta bakarra, itzulpena baizik ez bide zen berarena; jatorrizko testua beste autore batek idatzi bide zuen?, sasi itzultzaileak asmatzeak jolasa bukaeraraino eramateko aukera ematen dio: jatorrizkoa ez bide du berak asmatu, eta itzulpena ere ez bide da berarena; testu jadanik itzuli hori bere liburuan tartekatu besterik ez bide du egin. Horrelako jolasen bidez, guztiz hausten du autoretzaren eta testuaren arteko lotura zurrun hori, eta testuaren eta beste autore, apokrifo?
‎Sarrionandiak, sasi itzulpenen bidez, zalantzan jartzen bazuen beraren eta testuaren arteko lotura zuzen eta bakarra, itzulpena baizik ez bide zen berarena; jatorrizko testua beste autore batek idatzi bide zuen?, sasi itzultzaileak asmatzeak jolasa bukaeraraino eramateko aukera ematen dio: jatorrizkoa ez bide du berak asmatu, eta itzulpena ere ez bide da berarena; testu jadanik itzuli hori bere liburuan tartekatu besterik ez bide du egin. Horrelako jolasen bidez, guztiz hausten du autoretzaren eta testuaren arteko lotura zurrun hori, eta testuaren eta beste autore, apokrifo?
‎– Zintzotu zen gerratean eta PAKEAN, eta oparo, ez bide baitzituen itzuli ondasun ostuak, bizi da, beste, katu?
‎– Jendeak ez bide dio egin besteri aspaldian Billy Wilder, en The Witness for the prosecution(. Testigo de cargo?) deritzanari egin dion harrera. (ZIN: 189).
‎– Zintzotu zen gerratean eta PAKEAN, eta oparo, ez bide baitzituen itzuli ondasun ostuak, bizi da, beste, katu?
‎Azkenengo adibide hori Axularrena172 da. Baina Mitxelenak ez bide zuen beharrezko ikusten norena zen edo nondik hartutakoa zen esatea. Hori norentzakoaren eginkizuna da.
2013
‎Argentinan iragan zituen lehen urteetan, ez bide zuen harreman anitz izan gaztelerarekin; alderantziz, hango «panpa zabaletan isolatuta» iragan zituen denbora gehienak, edo bakarrik edo, norbait gurutzatzekotan, euskaldunekin. Sei urte zituela joan zen Euskal Herrira eta Lekorneko eskolan ikasten hasi zen.
‎Zuzendari kargua 1925eko urtats arte atxiki zuen Adémak. Baina, gerlatik landa bederen, ez bide zuen harreman ona gerlan ibili ziren Eskualduna ko berriemaileekin, Piarres Xarritonenarabera. «Badirudi gizon horrek «gerlari ohiekin» eta ez bakarrik Etcheparekin harreman aski hotzak zituela».
‎Kontatu zuen nola aleman batek frantsesez aitortu ziola frantsesak soldadu onak zirela, baina beste bati, beste aleman batek euskaraz hitz egin omen zion. Zerbitzari k ez bide zuen gauza handirik jakin elkarrizketa hartaz:
‎Jarrera abertzaleenak hiritarrek erakutsi zituzten, Moulinen arabera. Beraz, laborariak ez baziren hain bero, Eskualduna k erakustera eman nahi izan zuen mobilizazio hori ez bide zen hain erreala, jakinik gainera euskaldun anitzek gerlari uko egin ziotela. Hala ere, gehiengoak onartu zuen gerla egitea.
‎Ene pezoin artearen aintzinean bazen herrichka bat, arras hurbil, bizpahiru ehun metretan, bere kapera ttipiarekin. Hiru edo lau harri handi ezagun dira, lurrean etzanak, bertze deus ez, ez arbol, ez behar, ez bide; iduri lur ikhara batek oro iretsi eta ehortzi dituela, ikus ahal urrun, oro herrautsi sekulakotz.1091
‎Hala ere, Saint Pierrek hori ez zuen gauza txar gisa erraten, ez zuen hori kritikatzen, alderantziz, euskaldun horiek txalotu zituen. Baina normala ez bide zen zerbait aitortu zuen.
‎Gerla lekuetan jaten zuten janaria edozein jatetxe handitakoa bezain ona zela idaztea espantu handia egitea zen, eta haien jateko kalitatea zena baino ederrago aurkezten zuela pentsa daiteke. Baina halako edertzeak ez dira sinesteko eginak izaten, eta ez bide zen Etxepareren xedea Donostiako jatetxearen pare jaten zutela sinetsaraztea. Horrekin, zeukaten janariaren kalitatea ona zela erakutsi nahi zuen.
‎Ausikika sudurretik lotu izanaren anekdotari umore kutsu bat aurki dakioke, aski egoera komikoa balitz bezala aurkeztu baitzuen, nahiz eta komikotik baino gehiago ukan tragediatik. Zerbitzari k ez bide zuen irri egin arratoiak ausiki egin zionean, eta artikuluan ageri da zenbat nardatzen eta beldurtzen zuten. Sudurretik ausiki egitearena beste behin ere aipatu zuen, gehituz inguruan zeukaten janari guztia eta burdinazko ontziak jaten zizkietela.
2019
‎Araban, kolore bateko edo besteko gobernuek ez bide dute dinamika eten, eta esanguratsua da bertan gertatu direla azken urteotako berritasunak. Alea> izan zen, krisi ekonomikoaren garai beltzenean, jaio zen proiektu esanguratsuenetako bat, herrialde osorako argitalpena, Berriak eta Goienak elkar hartuta; hor dugu ere Aiaral > dearen bizkortzea, edo Hala> Bedi> 2> euskarako irratiaren proiektua.
2020
‎339 Eñaut Etxamendik utziriko Gilentegiko Gilen-ez gain, beste obra narratiboen jatorrizko testuen fotokopia batzuk baizik ez ditugu lortu ahal izan. Idazleak ez bide ditu etxean. Editoreak emanik lortu genituen aipaturiko fotokopiak.
‎1960ko urteetako Ipar Euskal Herrian, herriaren hezkuntzan fede izatea eta ideia horren aldeko aldarria egitea ez bide zen errazki onarturiko gauza. Inarrosi beharreko lehen joera herriarena berarena izanki eta:
2021
‎Galdegaia perpausaren baiezkotasuna edo ezezkotasuna denean ere, baedo ez adberbioen eta adizkiaren artean koka daitezke: ba omen dakite, ez bide dira. Nolanahi ere, ikusiko dugu omen ek eta ote k badutela adizki jokatuaren eskuinean agertzeko aukera; are gehiago, adizkia isilpean utzita agertzekoa ere.
‎Bai eta ezezko perpausetan ere: Itxura guzien arabera, holako lana ez bide zuten bizpahiru lagun xoilek egin bainan gizon andana handixko batek (Herria).
‎‘dirudienez’, ‘itxura guztien arabera’.. Bere izena holandarrek ezarritako Breukelen hitzetik dator(" lur ebakia" esan nahi bide du) (Cano); Landako giroak egin bide du mirari hori (Jon Muñoz); Beldarrainek aurpegian irakurri bide zion oinaze ikaragarri hura (Saizarbitoria); Hala deritzot nik ere, alkate jauna, baina honezkero ez bide du konponbiderik (Linazasoro).
‎Azken adibide horiek erraz eman daitezke bide erabiliaz: etorri bide da, etxeratu bide da, ez bide zuen bere fedea ukatu.
‎Adibide horiek beste modu batean ere eman genitzakeen: Hogeita bost urte izango zituen orduan; Taxi horiek ez dira hain garestiak izango edo Hik egin bide duk lan hori; Taxi horiek ez bide dira hain kario.
‎(Duvoisin); Baina euskara, zertako? Euskaldun ez direnek ez bide dute haren ikasteko gutiziarik (Hiriart Urruti); Gizaldeak harritu ziren eta esan zuten: " Hau al dugu gero Dabiden semea?" (Iraizoz).
‎Orai sos poxi baten igortzen hasia natzaio, mementoan lanik gabe omen baita (J. B. Etxepare); Astia bagenu, hobekixeago beha geniezaioke, ez bide baita nolanahikoa (J. Etxepare).
‎Hagaitik diño Espiritu Santubak, gaztiak gaztetan hartuten daben bidiari, zahartuta bere ez deutsala itxiko (J. J. Mogel); Honelanguentzat da kaltetsuba konfesino jenerala; bada hamar eginda bere, bihurtuko dira lehengo bildurretara, ta kenduko ditubalako ustian, gehituko jakoz (Mogel); Guztiak bat eginda bere, ezin konjurau legije endemoniadu bat (Frai Bartolome); Baina gabak ordubak emonda bere, ez dira palta, ez plazaan, ta ez bideetan neskaak, eta mutilak (Frai Bartolome); Zur egonda ere beti zorigaitzak atzematen gaitu (Orixe); Egiñalak eginda ere, ezin astoa mogitu (G. Mujika); Hoiek guziyak adituta ere andria etzan jaikitzen (Txirrita); Seiretan mugituta ere badiñagu aski denbora (Etxaide); Eskua moztuta ere axeriak axeri gelditzen dira; hankaezurrak hausita ere otsoak beti otso (Agirre). turik ere:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia