Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Hautsi egin zen isiltasuna, esaten den bezala, mila zatitan. Infartoak ez ziren izan ez bat eta ez bi, hiru baizik, eta esaten da orro hark soilune bat baino gehiago estali zuela ile lakar bihurriz, izu sekulakoaren erakusle modura. Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri negar urduria, eta pixalarria.
‎Nik begirada jaso dudan istant batean, Ruben goiko pisurako eskaileretan desager  tzen ikusi dut eta, ez bat eta ez bi, neure burua ere harrituz, Patxi bere horretan utzi, eta Rubenen atzetik joan naiz (beharbada Marierrauskinek gauerdian alde egiten zion printzearen antzera sentitu naizelako, eta orain  goan etsitzeko prest ez nengoelako). Jende artean nekez bada nekez aurrera egin(" Rakel, Karel...", entzun dut nire atzealdean), eta goiko barrako izkina batean aurkitu dut.
‎Han nengoela, Gasteizko katedralean ikusi nituen zikoinez oroitu naiz. Baina batez ere han nengoelako, eta nengoen gisan nengoelako, apaiz bat hurbildu zait eta, ez bat eta ez bi, galdegin dit ea zer dudan hain burumakur egoteko, ea aitortza edo bestelako laguntzarik behar dudan. Nik, inortxori ere esplikazioak emateko gogorik izan ez, eta, irriño bat egiteko indarrak nolabait bildurik, ezezkoa egin diot buruaz (hain zuzen ere bakarrik, isilik eta ilunpetan egon nahi nuen):
‎Halako batean, hartza denda atarira hurbil  tzen sumatu dut, eta atzaparra sartzen zuela artean zabalik zegoen atearen artekatik. Ez bat eta ez bi, urontzikada bat eman diot, bortitz, garrasi egitearekin batera, baina istantean beste garrasi bat ere entzun da, eta segidan barre algara bat. Neure harridurarako, barreka ari zena Karmelo zen eta, piztean, Tom ikusi dut esku minberari gora eta behera eraginez.
‎Bryce Canyon liluragarrian gertatu da, zerua inpentsan ilundu, eta euria bota ahalean hasi duenean. Ez bat eta ez bi, taldekideak eta turista guztiok sakabanatu egin gara, eta Ruben eta biok barreka hasi gara ohartu garenean alfer alferrik ari ginela euri erauntsitik ihesi, izan ere ordurako hezurretaraino bustirik baikeunden.
‎Orduan denok talde ttikietan sakabanatu gara eta, komunera joan naizenean, bidailagun batzuk abokatu defendatzailea (I) zoriontzen topatu ditut; nonbait, Amelia Hilton delakoa IMAX en ezagutu zuen neska katalan bat da, gure kanpinean bertan egun batzuk pasatzen ari dena; eta harekin hizketan burutazio hori izan, ez bat eta ez bi proposatu, hark onartu, eta halaxe sortu da gure epaiketaren lekukotasunik eraginkorrena izan behar zena, zeren Idoiak berak aitortu baitu Adelaren erreakzioa guztiz hobea izan dela, zinez egiazkoa zirudiela eta zer pentsatua eman diola. Nik neuk ere, sekula ez nuen imajinatuko Adelaren bizitza ezagutzeko gogoa sortuko zitzaidanik, baina, guztiarekin, aldiren batean edo bestean oso gogorra izango zela pentsatu dut.
2001
‎A (bezeroa animatu nahian): Ez bat eta ez bi, askoz gehiago baizik... Maiz badirudi mundua behera datorkigula, eta ekaitz gaizto bat besterik ez da!
2002
‎" Ziur Manuelen ihesari buruz ari direla" esan zuen bere kabutan, gero eta polikiago ibiliz. Hain mantso ibilita, ordea, susmagarri gerta zitekeela pentsatu, eta, ez bat eta ez bi, herrenka hasi zen, hankako min plantak eginez. Txino eta Valdések berriketan segitzen zuten beste aldean, lasai, jakaren patrikatik zigarro paketea atera, zigarro bana hartu, piztu, eta atxiki luzeak ematen zizkietela.
‎Eta orotariko euskara, hirugarrenik, gure mintzaira aberastu nahian inolako irizpide argirik gabe euskalki guztietako hitzak eta esapideak ez bat eta ez bi denak nahasian ematen ditugunak. Adibide argigarri bat ematen du Zuazok, prentsa artikulu batetik hartua:
2003
‎Burrunbagatik eta hormetako islarengatik jakin nuen, eta  orduan Joaquinek Blancari kontatutako historia bat etorri zitzaidan gogora. Ez bat eta ez bi, kanilan beste hurrupa bat egin, eta kanpora jo nuen.
‎" Gaur gogor sakatu behar genuen, ala?", baina konturatzerako kezko pote bat hanketan nuen. Ez bat eta ez bi, eskua sakelan sartu eta, musuzapia aterata, malapartatu haiei atzera bueltan bidali nien.
‎Gutuna tinbrerik gabekoa zen eta pentsatu zuen, postaz baino eskurik esku iritsi zitzaiola. Ez bat ez bi, komandoa Euskal Herrirako tren batean sartu zen. Nehork ez zituen ezagutuko.
2005
‎–Nolatan ez zenuen ekainean gainditu proba? , galdetu zidan, ez bat eta ez bi.
‎Edipo ahots bikoa zen, txokolatearen gozo garratza bezala; haren historiak zentzu bakar eta zehatz bat izan balu, ez zuen zoritxarrik eramango Tebas hirira. Ediporen antzera, gizakiok ez bi baino hiru edo anitz ahotsez mintzo gara: ni, zu, hura; identitaterik eza, itsumenera eramango gaituen jatorrizko bekatua.
‎Halaxe itzali zen gu bion arteko sua, erresuminik gabe, eten tragikorik gabe, itzaliz doan argizari bat bezala. Oraindik ere, maiz gogoratzen dut hasierako Marisa hura, haren ahoko dasta, eta mingaina urtzen zait; gu bion artekoa amodio ezin hobea izan zen, eta ez dakit nolatan itzali zitzaigun, ez bat eta ez bi. Halakoetan, esan ohi dugu halakoxea dela bizitza, baina kontsolatzeko ahalegin horrek ez dio garraztasun poxi bat ere kentzen irentsi beharreko ozpinari.
‎ORTkoek zuzentzen zituzten batzarrak, eta haiek baino ez ziren gauza lantegietan, eskoletan eta auzoetan lan-uzte bat modu orokorrean hedatzeko, eta, manifestazio bat egin behar zenean ere, haiek biltzen zuten jende gehiena. Batzarretan, berebiziko ika mikak izaten zituzten abertzaleetako batekin, gazte luzanga sesiozale batekin, segituan bere onetik atera eta ez bat eta ez bi irainka hasten baitzitzaien, gogor ekinez hala ORTkoei nola gainerako" espainolistei". Han biltzen ziren beste abertzaleak, haatik, erdi ezkutaturik egoten ziren eta luzanga sesiozaleak ez bezala jokatzen zuten, protesta ekintzetan protagonista nagusi izan gabe, baina nolanahi ere arrasto nabariren bat utziz, beti asmatzen baitzuten jendea txundituta uzteko moduko ekintzaren bat; dena den, batzarraren erabakiak ez zituzten askorik errespetatzen, esaten baitzuten ORTkoek nahi zuten bidetik eramaten zutela batzarra; horregatik, manifestazioetan beren pankartak eta leloak haizatzen zituzten, eta ETAri goraka amaitzen zuten, gehienak ETAren aldekoak baitziren eta jende ugari baitzuten berekin, nahiz eta ez askorik nabarmendu, haien alde zeuden gehienak ez ziren-eta protesta ekintzetara agertu ere egiten.
2007
‎Ez bat ez bi, irriberak eta serioak antzara baten gainera salto egin eta gogor heldu diote. Gainerako antzarek alde egin dute arrapaladan.
‎Badirudi ametsak propio galarazten diola hura ezagutzea, egunkarietan polizien eta umeen argazkiekin egiten duten antzera, baina gorpuzkeragatik, neurriengatik, ibileragatik Igor izan liteke. Atzetik hurreratu zaio agureari, eta ez bat ez bi tiro egin dio buruan. Agurea lurrera erori ahala, bera ohean ziplo esnatzen zen, izerditan eta arnasestuka, eta berehala esku dardaratia gau mahaitxora luzatzen zuen, ur botilatxoa hartzera, nahiz bazekien, traga eta traga eginda ere, eztarriko korapiloak bertan segitu behar zuela, negar malkoen hesi.
2008
‎Zer tesi frogatu nahi digu hemen Atxagak? Ba, ez bat ez bi, iraultzaren porrota zergatik gertatu den frogatu nahi digu. Ez da makala kontua, izan ere, iraultzarena, errealitate soziala (eta pertsonala) bat batean hobera aldatzeko joera XX. mendeko irrits eta arazo nagusietako bat izan da, hainbeste non jende askoren eguneroko errealitatea baldintzatu baitzuen (galdetu Symborskari edo Miloszi, edo Ajmatovari edo Maldestami bestela, nire burua ez aipatzearren).
2009
‎Beste larunbat batean, berriz, Ciscok Bilbora joatea proposatu zion Mariori, apaiz izateari utzi eta bolada txarra pasatzen ari zen beraren lehengusu bati bisita egitera. Ez bat eta ez bi, Ciscoren Lambrettara igo eta han joan ziren biak Bilbora. Ciscoren lehengusua larunbat arratsaldero tertulia batera joan ohi zen eta Ciscok eta Mariok lehengusuari tertuliara laguntzea deliberatu zuten.
‎Errespetu osoa eta neurri berekoa zor diegu euskarari eta gaztelaniari, errespetu osoa eta neurri berekoa elebidunei eta elebakarrei. Baina hemen, errespetua biek merezi badute ere, bat da, ez bi, errespetua ez ezik bultzada ere behar duena, euskara, baldin eta hizkuntza arloan ere askatasuna, aukera berdintasuna eta pluraltasuna garatu nahi baditugu.
2010
‎Gaur egun horratik, sarritan esan ohi da azkenik hiru direla Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntzak: gaztelania, euskara eta frantsesa, eta ez bi soilik.
‎Euskal Herriko hizkuntzak hiru dira antzinatik: frantsesa, gaztelania eta euskara, eta ez bi bakarrik zenbaitek uste duen bezala. Baina gaur egun, zorionez, gure gazteek nahi dituzten hizkuntza guztiak ikasteko modua dute, nahi dutena irakurri eta ikusteko, eta entzuteko.
2011
‎–Hori oso zaila da; gauza horiek ez dira antolatzen ez astebetean ez bitan.
2018
‎Zizare handi bat da polizia, bere atzetik segika, ez bat ez bi, dozenaka polizia zizare beltz; baina bere txikitasunean haiek elkarrekin txoke jo eta elkar suntsitzea lortzen du, eta halako batean bakar bakarrik geratzen da bera, zizare txiki, pantaila osoan barrena gora eta behera eta biribilak eginez; gero beste zizaretxoak agertu dira, zizare txiki asko, eta bat bestearekin dantzan hasi dira, elkar ukituta ere ez dira jada suntsitzen. Kolore eta ibileren festa da.
‎Loreak ez du ezer ere ulertzen bi gazteen elkarrizketa honetan. Eta Oasix agertzeak txunditu egin du, Jonek Brunorekin lotu baitzuen izen hori, ez bi gazteekin...
‎Ataka estuan jarri nahi izan nuen fraidea, eta ez bat ez bi bota nion:
‎ke asko, baina su gutxi. Hargatik, zenbait argibide eskatu nahi izan nion, ez nuen-eta ulertzen ez bat ez bi gertatutako aldaketaren zergatia. Beirateko irudi aldaketari buruz egin nion lehendabiziko galdera:
‎–Tira, Aba, gehiegia da berorrek umiltasunerako daukan joera hori... . Uste osoa izan nuen, haren begien distira maliziotsua ikusita, armarum divisa gaiztoren bat zerabilela buruan, nire jitea bainoago, Aba Yakuek zuen niri buruzko ustea imajinatuz guztiz lotsagarri utziko ninduena; horregatik bota nion ez bat ez bi burura lehendabizi etorritakoa:
‎Aurrena atorra erantzi zuen eta ni, beraren bular ttikiak ikustean, pikuekin gogoratu nintzen, artean guztiz heldu gabe zeuden bi piku gazte iruditu baitzitzaizkidan. Segidan, gona erantzi eta, ez bat eta ez bi, uretan murgildu zen.
2019
‎Gertatu zen gertatu behar zuena. Ez bat, ez bi, handik hilabete parera, esnekariaren tenorean, jandarmeriak operazio arrakastatsua kudeatu zuen Elorrietan, Iker eta Belen atxilotuz. Parisen, Etcheverry jaun andere plantakoak komisaldegi likits batera eraman zituzten.
‎Hargatik, ez bat ez bi, Luzaideko plazan abandonatu zuten nonbait, norbaitek behin ebatsiriko autoa. Puskak hartu eta aspalditik praktikatzen zuten xendra lahartsutik erreka txiki baten ezpondara heldu ziren.
‎Antonio Severini hurrengo egunean lurperatu zuten; eta, ez bat ez bi, inortxo ez zen Bonifazion hartaz mintzatu aurrerantzean.
‎Yourcenarrenak, aldiz, beste garai batzuetatik eta beste kulturetatik –Grezia modernoko poesiatik, Ekialdeko ipuingintzatik... – egiten du txango bere hizkun  tzara, bere baitara. Literatura, eta, hedaduraz, itzulpena, elkarrizketa da, baina ez bi hizkuntzen artekoa bakarrik. Gutxi asko, Flaubertek Salammbô nobelan bilatzen zuena nahi du Yourcenarrek, zeina den" beste garai bateko intimitatean instalatzea", presentea hobeto ulertzeko.
‎Kontzeptuak nahasterainoko entretenimendua. Horregatik hautatu ditut bi idazle/ itzultzaile, eta ez bi itzultzaile profesional peto (orain hogeita hamabost urte euskaraz halakorik, nekez), tesela honen maleta betetzeko.
2020
‎Milizia unibertso ordenatua da, han dena aurreikus daiteke, garbiak dira aginduak eta argia da dena; han ezer ezin da egon lekuz kanpo, dena da logikoa eta erraza, eta hitzek esanahi bakarra dute, ez bi edo hiru.
2021
‎Ez bat eta ez bi, hara osatu literatura tertulia. Eta ilusioa egin zidan.
‎Ez bat eta ez bi, motoari hantxe bertan hanka jaitsi, eta besarkada estu bat eman zidan.
‎German Villaverdera heldu zen egunean eta, ahots hautsian, buruan tiro egin zidatela kontatu zionean, burmuinean bala bat nuela eta koman nintzela, eta esnatzen banintzen ere begetala izango nintzela, kalteak betiko izango zirela... aitaitak, ez bat eta ez bi, otarrea hartu eta korrika eta presaka jaitsi zen baratzera, sagarrak biltzera.
‎■Zero: ez bat, ez bi: zero!
‎Alkateak naturaltasunez galdetu zuen, ez bi pertsona ezagun elkarren ondoan egokitzen direnean, kortesiak formalitatez hitz egitera behartzen dituenean bezala.
‎Astoaren mandolina! Ez bat eta ez bi, Utmarrek" Halako tokitan ordu laurden barru" esan, Estherrengana inguratu eta lasterka hastearekin batera unai zamarra eskuetatik kendu dio; zurito bat lurrera," Lapurra, lapurra" oihuak eta ni dagoeneko Utmarri segika.
‎Berehala beste gazte batzuk agertu (batek obretako esku karrotxo bat bete harri zeraman) eta polizien kontra harrika hasi ziren. Autobus itxiaren barrenean, soil soilik gidariarekin geundela, esan ezin ahalako urduritasuna hedatu zen eta, ez bat eta ez bi, atzeko atea ostikoka zabaldu eta, nola edo hala, handik irtetea lortu genuen. Gomazko pilota eta ke pote artean alde egin genuen, bakoitzak ahal zuen moduan bere astoari arre eginez.
2022
‎Ez bat eta ez bi, Amona oihuka hasten da:
‎...bitartean ez nuen eszena izugarri edo higuingarririk pentsatu behar, ez nuen jokalekuko komun kimikorik gogoratu behar, ezta txikitan patinatzen nuen izotz geruzaren azpiko katu beltza ere, eta batez ere ez nuen sentitu behar pusketa bat hortz artean gelditzen zitzaidala edo usain desatsegin bat nahasten zitzaidala sagarraren usainarekin, bat edo hiru edo bost sagar jan behar nituen, pentsatu ere ez bi edo lau jaterik, eta hamahiru edo hamabost edo hamazazpi aldiz mastekatu behar nuen, eta ez didazu sinetsiko baina lan horiek denak burutzeko hartzen nuen denbora bera ere kalkulatu beharra neukan, minutuak kalkulatzen nituen, eta minutu kopuruak ere bakoitia izan behar zuen, hogeita hamahiru edo hogeita hamabost minutu, eta orduak eta orduak eman nitzakeen horretan, aste osoa, mendeak sagar b...
‎Modu horretan eskuratu baitut ez bat ez bi harribitxi: deskatalogatuta zegoen ale aurkiezinen bat, saltzaile espezializatuek bost aldiz garestiago saltzen zuten edizioren bat, ia berria izan arren dendetako prezioaren laurdenean oparitzen zuten nobedaderen bat.
2023
‎Mozkorrak ziruditen, behinik behin. Orduan, ez bat eta ez bi, korridoreko armairu batetik eskopeta hartu, eta leihotik tiro egin nien...
‎Baina, atseden hartzeko astirik ere gabe larrua jo eta jo aritzen ginen garaitsu hartan, halako batean ohartu nintzen hilekoa ez zitzaidala jaitsi. Caralho, nire proxenetak jakin zuenean ume egiteko nengoela, oihu egiten zidan bere senetik aterata, esadan, urdanga nazkagarri hori, nork utzi hau kargatuta, eta sekulako jipoiak ematen zizkidan, eta, egun batez, esan zidan ezkutuan abortatu behar nuela, eta ez bat eta ez bi, Minhoko muga zeharkatu eta Lugoko klinika batera eraman ninduen, eta ginekologoak esan zidan 500 euro kobratuko zizkidala haurdunaldia eteteagatik, gogoan dut nola esan zuen é uma barganha, pagotxa esaten duzue, ezta. Bakarrik adiskide onei eskaintzen zien pagotxa omen zen, Valença do Minhoko puten poligonoko putetxe bateko arduradunaren eskutik nentorrelako, eta ordaintzeko nahikoa diru ez nuenez, putazainak aurreratu zidan erdia aditzera emanez berriz lanean hasitakoan itzuli niola berak utzitako sosa.
‎Ematen zian maitaleak ginela, elkar ikusi arren luzaroan elkar ezin ukitu egon direnak. ...itzizkidan begiak gainetik kentzen, desiratua sentitu ninduan, lehenbiziko aldiz aspaldiko partez, gizon arrotz baten arreta erakartzeko gai, nor eta ni, senarrak arbuiatutako adineko emazte hau, eta horrek halako desira desordenatuak piztu zizkidaan, aspaldian izan gabeko bulkada zoro bat sentitu bainuen nire gogoaren zolatik gorputzaren adar eta nerbio bukaera guztietara hedatzen, eta ez bat eta ez bi altxatu ninduan nire aulkitik, joan ninduan niri begira zegoen gizonaren mahaira eta haren parean eseri ninduan. Hasieran biok ala biok mutu, ematen zian isiltasuna isiltasunarekin mintzo zela.
‎bi egunetan, enborren inguruan ontzi batzuk jartzen zituen, enborretan zulotxo bana egin, tutu mehe bat sartu, metalezkoa ez inoiz, zurezkoa beti, eta zuhaitz bakoitzak berrogei litro arte ere eman zezakeen; zulotxoak gero erretxinaz estaltzen ziren, eta hala ez zitzaien galarazten gehiago haztea; bi urtez behin ken ziezaiokeen ura urki berari. Urkiaren uxuala hiru bider destilatu behar zen, ez bi bider beste likoreak bezala. Astigar ura ere modu berean biltzen zuten, eta astigar zuriarena ere berdin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia