Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2010
‎Egunsentiaren argia auzuneaz jabetzen ari zen, eta, arestian zeruak bezala, bertako etxe zurien hormek laranja zantzuak zeuzkaten. Ez zen, inondik ere, ilunpetan iduri izandako lekua, arrotza, urruna, mendian galdua; Obabako zati bat zen, ez besterik. Tirokatutako gorpuak aurkitu eta oso denbora gutxira azalduko ziren patruilak bere bila.
‎Mendigatxak ordea ez du mohikano nahi, ez orobat azken euskaldunik ere, ez Bonaparte ez Azkueren kolaboratzaile, ez euskaldun ez erdaldun, ez museoko erakusgarri ez aizabulguko aitzindari, ez maiorala ez jubilatu, ez kalles ez manex, ez Uruñan ez alabaren etxean, ez lehen ez gero, Mendigatxak basoerdi xixtrin bat nahi du, ez besterik, ardo bat, urteko beltza hobe, edo gorri alaia horren ordez, txuria, garratza ala gozoa, nafarra, aragoikoa ala biarnesa, baina ardo bat, mesedez edo bi, gonbidatuko lukeenak konpainia ona eskainiko balio.
‎Eta bortizkerian oinarritu arren, estatuak ezin du bortizkeria hutsekoa izan, estatu hori denona eta denon onerakoa dela sinestarazi behar dio gizarteari. Estatu hori komeni zaiola eta ez besterik. Eta gainera, estatu hori ezinbestekoa dela.
2011
‎/ Zer geratuko da gerorako? / Leku izenak agian,/ ez besterik[...]. / Jendeak misterio aire batekin/ ahoskatuko ditu leku izenak" —" Izen zaharrak").
‎Edo agian patuak Malisaren besoen artera eraman nahi zuen? Tira, esan zuen, bi trago hartuko ditut zuekin eta ez besterik, nora joanen gara. Kalean ateri zegoen.
‎Elkar ezagutzeko bide horrek bihurri samarra badirudi ere, gaur egun interneten bidez, txateoak erabiliz, ohiko bilakatu dira. Aldatu den bakarra euskarria izan da, ez besterik.
‎...la horretan izan zintezke kiskalia ezabatua, hilerri isileko xoko errukitsua itxaron zenezake zorabio hutsala zenuen bizitzaren ordainsari, agian hurbilduko lirateke enara jostariak zure loa ezarian ferekatuz, zeren zu, beste guztiak bezala pasaleku arrotzetan izan zinen erromes eta urratsetan kunplitu zenuen izatearen harridura, han, galtzaile eta ibiltari ahaztua, izen bat zinen eta data batzuk, ez besterik... sortuko dira udaberriak umotuko dira uztak soroetan udazkenek margoz glorifikatuko dute eresia ortziaren azken urreak ketan loamestu arte, eta han, eramanak izan zirenekin bilduko zara zu ere galduen egoitzetara, arren bat zuzentzeko maitasunean umezurtz utzitakoen alde.
‎Ohartu ziren arrotza zela beraien zortea arerio baten aginduak zapaltzen zituelarik. Haiek, desziurrean galduek babesik gabe iragan zituzten egun eta lanorduak esparru gizakorretatik herbesteratuak, eta nehork ez zuen jakin zergatia esaten nondik, norengandik hainbeste irain, izan zirela dakigu, ez besterik eta espantu mugagabe hartatik ez zela itxaropenaren lits bakar bat ere salbatu. Karriketan galtzen ziren itzal iheslariekin joan ziren egoitza ilunetara izenik gabe, hilarririk gabe ketan, hautsetan galdu ziren betirako, betirako, betirako.
2013
‎Ipuinaz kanpo, ordea, gauzak beste era batekoak dira, hamaika aldiz zailagoak. Poliziak eskuratuko balu predatzailearen ibilgailuko haur zapatatxoa, eta ondoren, Mari Errauskinen ipuinean inspiratuta, Renoko eta Sparkseko etxe guztietan probarazi, milaka haurren zerrenda alferrikakoa lortuko luke, ez besterik. Errealitatean ez dago magiarik."
‎sagebrush, Nevadako ikurra. Batzuetan, gurpil arrastoak azaltzen ziren gure aurrean; gehienetan, ordea, harria eta lurra jarraitzen zitzaion harriari eta lurrari, ezer ere ez besterik.
‎Edonola ere, argi eta garbi geldi bedi Hostapek ez zuela bere soina inork ikustea edo ukitzea nahi, ezta hil ondoren ere; nahi ez zuen bezala hilerrian lurperatzerik, baina gutxiago oraindik putreek jan zezaten. Hori da denoi askotan aitortu ziguna eta horixe da eta ez besterik ezer Justizia jaunari eta edonori Kokoherrin esanen zaiona.
‎—Lekukoarena egin dezan errepikatu du buruzagiak ozenki; soilik lekukoarena egin dezan eta ez besterik. Ulertzen?
‎Auzapezaren kezka nagusia ondorekoa zen, zera, Urrumiako zaharrak non eta nola babestu milizianoek Urrumia hustu eta katez eta giltzarrapoz ateak eta sarrerak itxita alde egiten zutenean. Hori zen, eta ez besterik, bere kezka ikaragarria.
2015
‎" Dudarik gabe, ahalik eta itzulpenik literalena egitea eskatzen du horrelako testu batek, jatorrizkoak dioen huraxe eta ez besterik uler dezan irakurle eta erabiltzaileak. Baina, literaltasun hori erdietsi nahian, gure ahaleginik handiena ez da izan hitza hitzarekin ordaintzea; formari leial izatea baino gehiago, zentzuari leial izatea bilatu dugu.
‎nire ustez, uztartu nahi izan dira zehaztasun kontzeptuala eta zehaztasun terminologikoa. Katixima egileek termino espezializatuak erabili zituzten, ez besterik. Eta gerora etorri da etorri zenkezka garbizalea, zeinak batetik kamustu egin baitzuen mendetako zorroztasun hori eta ondorioz lexikoa deskolokatu, eta bestetik sorgin ehiza nekaezinean murgildu baikintuen, gutariko bakoitzarengan Pierre de Lancre bana errenkarnatu izan bailitzan, termino estigmatizatuak zorkatu eta garbitu nahi zituena.
‎Eta hartan, adierazleari (edozeri) ematen diogun esanahia zein nolako eraz eta bermeaz lotu zaion sentitzeko hainbat sinesmen izango ditugu. Sinesmen ontologikoak dira, ez besterik. Emakume adierazleari nola lotzen zaizkio mendeko, naturala, ama, intuizio. adierak?
‎Ez bata ez bestea bada! Aldiz, batzuen eta besteen laguntzaz, nafartar guztien baliagarri nahi dut izan, ez besterik.".
‎Migel Jabier Urmenetaren arabera, kristau kongregazio bateko domina aldean eramanik ere, ez omen zen elizkoi beroenetarik. " Ama, Mariaren Alabeetatik bat zen, ez besterik. Konfesatzaileak debekatu egin zion meza entzutea igandez.
‎Horretarako argitaratu zuen agirian esplikatzen zuenez, Jaurlaritzak ez bide zuen inoiz izan sindikatuekin ganorazko negoziaziorik irekitzeko asmorik, bestela gauzak beste modu batean egingo baitzituen; Ardanzaren helburua sindikatuen kanpaina neutralizatu, eta bere gidaritza itxura indartzea izan zen; bide batez, sindikatuak bere proposamena sinatzera derrigortu nahi zituen, itun sozialaren alde haizatutako iritzi publikoaren gaitzespena jaso nahi ez bazuten. ELArentzat, gertatutakoak agerian uzten zuen batzuentzat sindikatuaren egitekoa gobernuaren politika babestea zela, ez besterik, eta ez zutela inolako asmorik gobernuaren kudeaketa eta erabakietan langileen interes eta ikuspegia ordezkatzen zuten sindikatuen esku hartzeari aukerarik emateko. Argi geratu zen, azken finean, Jaurlaritzak, indar politiko gehienek eta iritzi publiko sortzaileek elkarrizketa sozialari aitortzen zioten egitekoak zer ikusi gutxi zuela ELAk aldarrikatzen zuen elkarrizketa eta negoziazio ereduarekin.
2016
‎Halabeharrak nahi izan du justu apirilaren 14an, matxinada hasi den egunean irakurtzea Gasteizen Bascongadak prestaturiko hitzaldi sortaren aurrenekoa," Discurso sobre la agricultura prdctica". Han da kondea, eta hori da arrazoia, ez besterik, atxilotuen kontra egingo diren hasierako autoetan Peñafloridaren izena ez agertzeko. Egunetara azalduko da Iturriozko bentan, matxinadari aurre egiteko antolatutako tropei ongietorria ematera joana.
‎Bertsorako landuzko sena zukeen Arakistainek, ikusi ditugunak ez ezik, Larramendiri egin zizkion bertsoak ere baititugu. Egia esan, Arakistain euskal literaturan ezaguna izan bada, zeharka bada ere, Larramendiren hiztegirako ondu zituen emendakinengatik izan da, ez besterik. Fidel Fita izan zen ilunpetik eta ezagutzera 1880.ean eman zituena, eta geroxeago ere Azkuek bere Euskaltzale n, eta Karmelo Etxegaraik goratu zuten Itziarko grazia:
‎Dudarik gabe, hor zegoen aldez aurretik, kanporako bidea zabalduko zion ziztadaren zain. Kopla burukoa ginen, ez besterik. Baina zornea kanporatzen denean ez bezala, zikinkeria kanpora botatzeak ez zuen gorputza sendatu.
2017
‎—" Izen zaharrak" kanta ederrak dioskunez—.. zer geratuko da gerorako? Leku izenak agian, ez besterik: Ursouia, Itchasou, Irouleguy, Aussurucq eta Tchoko Maitia. edota Lotilandia, Bidasoako Errepublika, Austerria, Eskal Berria, Hazparne, Aintziburia, Ederrena, Obaba, Txorierri (Sondika, Derio eta Loiu)...
‎Horixe zen helburua eta ez besterik; izan ere, gerra askotan zailduriko nazio askotako soldaduak nekez joan zitezkeen Mexikora, Espainian 1812ko Konstituzioa Fernando Vll.ak onar zezan, inoiz esan den moduan. Haiena ez zen konkista gerra bat, helburua bestelakoa zen:
2018
‎Zezen plaza bi hiri ezberdinen arteko talkaren joko zelaia izan da: eguzkitan eta itzalpean daudenek euren papera jokatzen dute banaketa sasi perfektu bat (zentzu zientifikoan, ez besterik) gauzatzeko: Goiko eta beheko hiria; PTV ren elkarte gastronomikoak eta auzoetako zein Alde Zaharreko peñak; zezenketak serio hartzen dutenak eta parranda egitera doazenak; espainiazaleak eta euskaldunak (grosso modo eta salbuespenak salbuespen); betiko botereari bibak eta txaloak eskaintzen dizkiotenak eta txistu zaparradak botatzen dizkiotenak... eskuina eta ezkerra, azken finean, klase borroka agerian zezen plaza baten harmailetan.
‎Beste batzuen ustez, euskaldunek bi hizkuntza jakin behar dituzte ongi: euskara eta ingelesa; ez besterik. Frantsesekin eta espainolekin ingelesez mintza bitez.
2019
‎Segitua, jazarria, amorruz esetsia, gau kanpamendua izana zela eta hark, burruntzian erretako haragiaren zale, sua piztu zuela iritzitako erditze lekuetan egin emaitzarik gabeko asaltoetan. Ustekabean eta pizti edo patari legez deiadarka sartzen zen, eta herren, asma edo tifusagatik zutabeari segitu ezin zioten soldaduak aurkitzen zituzten aitajaun Pantxoren konpainiakoek, ez besterik, edo zukuruzko ihesaren ondotiko ilaunaren distira baino ez. Edo haragi ia gordina mastekatzen eta berdoztu samarturik aurkitzen bazituen, su, tiro egiten zien bibakaren distirak argiztatutako haien aurpegiei.
‎Arropa osatu gabea ez besterik. Eta, alabaina, bikarioak Eiffel Dorreko eta
‎Zur zahar beltzez pintatuek kirrinka egin zuten, eta ateak, erdi zabaldu zelarik, une horretan bertan oinez eta eskuan paper (mezu) bat zuela iritsitako gizonaren buru soildu eta txanorik gabea erakutsi zuen. (Akaso) eskola nazional bateko tintontzietatik ateratako tinta morez idatzia, bizpahiru lerro zeuzkan, ez besterik, eta presa handiz zirriborratuta itxura. Aitari" koronel" deitu zion bitan (egiaz hark bidegabeki hartua zuen beretzat titulu edo enplegu ponposo hori, inoiz berretsi ez bazioten ere) eta agur militarra ere egin zion esku ugertsua lokian baldarki itsatsita.
‎Urte hori, dena den, toponimoa jasotzen duen dokumentuaren data da. Idatzita noiz agertzen zaigun esan nahi du, ez besterik. Toponimoa noiztik, toponimoaren aldaera bakoitza noiztik noiz arte izan zen hiztunen ahotan, ezin jakin dugu.
‎Eliza ondoan, Mañeruren aren hurrengoa galtzadan jaisten, Urritxaren aren aurrekoa. Gaur, orubea geratzen da, ez besterik, etxea bota baitzuten.
‎Muno, muino, mendixka. Bakaikun, gaur egungo hiztegian, ezpondaren ordezkoa da muno, ez besterik. Mendixka esan nahi zuen, garai batean?
‎" Memoria y razon de las plantas de robre que los vecinos desta villa de Leyza an de dejarpara la misma, de los plantios que tienen en los terminos comunes". Gezurra badirudi ere, bordari konturik ez da aipatzen hor, baina nik esaten dizut, bordarik borda egindako datu bilketa dela hemengoa, eta ez besterik. Horretan sinale erabat herriko sortetxearen mende segitzen zuela oraindik bordariak.
2020
‎Hau giza bihotz arrunta da, ulertzen? Giza bihotz gaixoa, ez besterik. Zoazte, salbatu basoa isiltasunetik.
‎Horixe da, eta ez besterik, Ainhoak egin duena. Ulertzen ez zituen poema batzuek guztiz liluratuta utzi zuten duela hamar urte, eta lilura horren sekretua aurkitzea izan da urteotako bere obsesio nagusia.
2021
‎batak zutik lo egiteko balio du eta bestea pixatokia da. Horiek dira behar guztiak, ez besterik: argia, irakurgaia eta komunak.
‎Jendailaren emozioekiko identifikazio hori ezin omen da batere ona izan haurren eta gazteen prestakuntzarako. Antzezlanek, onartzen badira, pertsonaia heroikoak izan behar dituzte, gizasemeak, akatsik gabeak eta goi jatorrikoak, ez besterik. Eta ezein antzezlanek betetzen ez dituenez betebeharrak, Platonek bere estatu akasgabetik erbesteratzen ditu antzerkigileak beste olerkariekin batera.
‎Baina gizonen lurraldea inbaditzen ahalegindu ziren dama patrizio ausartek zenbait muga eta lege errespetatu behar izan zituzten. Bigarren mailako generoak lantzen utzi zitzaien edo barne bizitzari lotuak, ez besterik: genero lirikoa —Hostia eta Perila—, laudorioak —Akonia Fabia Paulina—, epigramak —Kornifizia—, elegiak —Sulpizia—, satira —beste Sulpizia bat—, gutunak Kornelia, Servilia, Klodia, Pilia, Zezilia Atika, Terentzia, Tulia, Publilia, Fulvia, Azia, Oktavia Gaztea, Julia Drusila, memoriak AgripinaHiru hizlariren izenak ezagutzen ditugu, utzi zitzaien denbora tarte laburrean hartan jardun zutenak Hortentsia, Mesia eta Karfania.
2022
‎Sentitzen du eroso zuen uniformea deseroso bilakatzen ari zaiola, batez ere oinetakoak. Apenas heltzen den uraren mugara, ez duelako arropa kresalaz zipriztindu nahi, oinak freskatu nahi ditu, ez besterik.
2023
‎Deus esan gabe. Ez zen lanik, ez jostetarik, ez besterik deus, hari bere Jainkoaren amodioa gogotik kentzen ahal zionik. Deus ez da itsusiagorik etxe bazterrak horrelako zikinkeriaz beteak ikustea baino.
‎Jabe izateak alferra eta harroa bihurtzen du pertsona. Jainkoak eskuineko eskuan egia osoa balu eta ezkerreko eskuan etengabe haren bila joateko bulkada eta ez besterik, eta" aukera ezazu!" esanen balit, ni, umil umil, aldiro eta betiko huts egiteko arriskua izanik ere, Jainkoaren ezker eskuaren aurrean makurtu eta esanen nioke: " Emadazu hau, Aita; egia erabatekoa zuri dagokizu, ez beste inori".
‎Gizakiak, gainerako gaietan bat ez badatoz ere, ados daude diruaren estimuan. Are gehiago, esan daiteke muin muinean gizakia dirua dela, dirua eta ez besterik, eta hori, hamaika zantzuri erreparatuta, axioma aldaezintzat dauka giza arrazak, are gehiago gure garaiotan. [...] Bitartean, industriarekin batean, merkataritzaren arimaren zitalkeria, hoztasuna, egoismoa, zikoizkeria, faltsukeria eta zekenkeria, gizon zibilizatuaren ezaugarri eta grina ustelen eta lotsagarrienak bizkor daude, eta indartuz doaz etengabean.
‎Eta galdu egiten naiz eta nago, mezurik gabe, bakarrik, kantuaz harago, beldurrez erori eta ahantzitakoaren erdian, argiaren jauregietatik irtendakoaren amets iluna ez besterik."
‎Aipatutakoa saihestu arren, esan zuten: Agintzen zutela, eta agindu zuten, ezein Tabernari, ez Tabernarisa ere, ausart dadin bere Etxean izaten ez kartak, ez dadoak, ez joko oholak, ez bola joko, ez eta beste joku tresnarik ere, ez eta onar zezan biderik ere bere etxean eta inguruan dirua joka dadin, ez ardorik, ez besterik, gutxi ala asko bada ere. [...]
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia