2015
|
|
Ezta ez dut nahi, norbaiti erakuts baliote, zein pertsonari gertatu zitzaion eta nork idatzi zuen esaterik ere; horregatik ez dut neure izenik jartzen ezta beste inorenik ere, baizik eta guztia albait egokien idatziko dut ezagut ez nazaten, eta horrela eskatzen dut Jainkoaren maitasunagatik. Aski dira hain pertsona jakintsu eta serioak gauza onen bat baimentzeko, Jaunak halakorik esateko grazia emango balit; hala bada, Harenaizango da eta ez nirea; izan ere, nik, letrarik eta bizitza onik gabe eta ezletradunek
|
ez
beste inork eskolatua izan gabe (idazteko agindua eman didatenek baitakite soilik idazten dudala, eta une honetan ez daude hemen) eta ia denbora lapurtzen, eta iruten aritzeko eragozpen zaidalako penaz, etxe txiro batean nagoelako eta egiteko askorekin. Beraz, Jaunak trebetasun eta oroimen handiagoa emango balit ere, horrela behintzat probetxu atera ahal izango nuke entzuten edo irakurtzen dudanaz, baina oso urria da nik dudana; horregatik, ezer onik esango banu, Jaunak nahi du helbururen baterako; txarra dena nigandik dator, eta berorrek kenduko du.
|
|
Halaxe egin zuen. Asko kosta zitzaigun bat etortzea, errentaz fundatzen nituen monasterioak nahikoa izan zezaten arduratzen nintzelako ni beti, mojek ez ahaideengana
|
ez
beste inorengana jo beharrik izan ez zezaten; horrela, etxean eman ziezaieten jateko eta janzteko behar zuten guztia, eta gaixoak ongi zainduak izan zitezen; izan ere, beharrezkoa falta izatetik eragozpen ugari sortzen dira. Eta pobretasunezko monasterio ugari errentarik gabe egiteko egundo ez zait falta kemenik eta konfiantzarik, Jainkoak hutsik egingo ez dielako ziurtasunez.
|
|
–Alaba, honako nahi zaitut nik?, eta Konstituzioak eta Erregela erakutsi zizkion. Eta amets honetatik itzarri zenean, zeruan izan balitz bezalako pozaz joan eta Erregelaz gogoan geratu zitzaiona idatzi zuela, eta garai luzea igaro zen ez aitor entzuleri
|
ez
beste inori esan gabe, eta inork ez zekien Ordena honen berri hari ematen.
|
|
hura bere aita eta amarekin eta auzoko beste birekin zegoela, gure Ordenako fraide bat sartu zen marregazko abituz jantzirik, orain ibiltzen direnez, oinutsik. Aurpegi bare eta beneragarria zuela diote, baina hain zahar, non bizarra zilarrezko harizkoa ematen baitzuen, eta luzea zen; beraren ondoan eseri zen eta pixka bat hitz egiten hasi zitzaion, ez berak
|
ez
beste inork ulertzen ez zuen hizkuntzaz; eta hitz egitea amaitu zuenean, gurutzearen seinalea egin zion hiru aldiz, esanez: –Beatriz, Jainkoak sendo egin zaitzala?, eta joan zen.
|
|
11 Gauza desegokia dirudi hark bere arimaren hainbeste zertzelada niri kontatzea; beharbada, Jaunak nahi izan zuen nik hemen jar dezadan, Bera bere sorkarietan goretsia izan dadin; izan ere, nik badakit ez aitor entzuleri
|
ez
beste inori ez dizkiola hain argi agertu. Batzuetan aukera ona zen horretarako, nire urteekin eta nitaz zenbait gauza entzunik, nolabaiteko esperientzia nuela iruditzen baitzitzaion.
|
|
4 Beatrizi dagokionez, berorren agurgarritasunak oso ongi egin zuen paper hura erretzeaz, eta ongi egingo du berarekin
|
ez
beste inorekin horretaz ez hitz egiteaz. Jainkoak probintzia hau eginda ikusteko mesedea egiten badigu, orduan erabakiko da zer egin ahizpa honekin, beste batzuetan ere esan diodanez, ez baita egoki zigorrik gabe geratzea.
|
|
6 Gure aitari idazten diot, zergatik nahi dudan diru horiek nire eskuetara etortzea eta
|
ez
beste inorenera. Nire neba hil ondoren, ahaideekin guztiz asperturik nago, eta ez nuke nahi inolako liskarrik haiekin.
|
|
Nola behartuko nituen, bada, nik? Ez nukeen egingo ezergatik ere; ez berorrek,
|
ez
beste inork ez dit eskatu halakorik; nik neuk esan nuen geure erosotasunagatik. Idaztean okerrik egon balitz, ez litzateke bidezko haien borondatean dagoena haiei indarrez eskatzea; eta, haiek berori zerbitzatzeko eta gehienetan mezak kantatzeko borondatea dutenez gero, arren eskatzen diot berorri behar izanez gero, izan dezatela askatasun hori.
|
|
Dena dela, berorren agurgarritasuna ez bedi ahalegindu erosten aurretik berorrek eta beste bi mojak, berorren iritziz adituenak direnek, ikusi gabe, edozein prelatuk baimena emango baitu horretarako. Ez bedi fida inongo fraidez
|
ez
beste inortaz; konturatzen da sartuko ziguten ziriaz. Beste behin ere idatzi diot; ez dakit gutuna horra iritsi den.
|
|
Nire obedientziaren pean berorren burua jartzeaz ere galdetu nion; inora ez daramana neritzola. Ongi dagoela erantzun dit, baina ez dadila izan tartean promesik, ez niri
|
ez
beste inori; eta horrela, ez dut nahi promesarekin, eta bestela ere gogor egiten zait; hala ere, berorren pozerako amore ematen dut, baina inori promesik ez egitekotan. Biziki poztu naiz frai Joanekin dabilela jakitean, esperientzia duelako; Frantziskok ere badu pixka bat, baina ez Jainkoak berorrekin egiten duenarenik.
|
|
Laster etorriko da eta jakingo dut gainerakoa. Hau konta biezaie berorrek gotzain jaunari, priore ordeari eta Isabel san Paulorenari (oso ezkutuan, inori esan gabe Jainkoari gomenda diezaioten), eta
|
ez
beste inori. Berri oso onak dira.
|
|
10 Jakin beza berorren agurgarritasunak Diego Mejía jauna oso gizon zintzoa dela eta hark dioena bete egingo duela; eta esatea erabaki badu, bere lehengusuagandik jakingo zuen egingo duela; eta jakin beza lehengusuagatik egiten ez duena ez duela egingo izebagatik, eta ez dago izebari
|
ez
beste inori idatzi beharrik, lehengusu oso minak baitira, eta Diego Mejíaren ahaidetasun eta adiskidetasuna oso estimagarriak dira. Eta artxidiakonoak gure alde hitz egingo duela esatea ere seinale ona da; izan ere, ongi egiteko usterik ez balu, ez litzateke honetaz arduratuko.
|
|
4 Lur emateaz dioenari dagokionez, jakin beza oso ongi egina dela. Hemen klaustroan lur ematen diegu, eta gure aitak horrela egitea agindu dezan saiatuko naiz, bestea moja oso irekiena baita; beraz, oso zuzen ibili zen aita Garciálvarez (eman berari nire goraintziak), eta premia horretarako [klausuran] sartzean ere bai; baina
|
ez
beste inor, Garciálvarez bera beti sartzea bailitzateke hoberena; monasterioa hain urruti egonik, ez dakit nola izango den; dena dela, hobetzat dut Garciálvarez, bera delako aitor entzulea eta beti aitortzen dituena. Nik orain gure aitarekin hitz egingo dut horretaz eta baimen bat bidaliko diot Pazko aurretik, Jainkoak nahi badu; izan ere, nuntzioak dei egin dio hona etortzeko, eta, antza denez, negozioak ongi doaz.
|
|
Ez laga inori idatz diezaion. Niri edo Anari idatzi nahi baligu, egin dezala, baina
|
ez
beste inori; eta asaskatzearren egin badeza, ez bidali gutunak haiei. Pozten naiz errektorea horra joan izanaz.
|
|
13 Sekula santan ezin eraman izango du ez prioreak
|
ez
beste inork, andere titulurik?.
|