Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2001
‎Goiok ez zuen apenas parte hartzen ez futbolean ez beste ezertan. Eta klasean, pupitre lagun jarraitu genuen arren, ez zidan hitz egiten.
2003
‎" Tren konpainiakoek deitu zidaten orduan, ingeniari bat behar zutela eta kontratatu nahi nindutela. Behin eta berriro esan nien ez nintzela ingeniaria, Filosofia ikasi nuela nik; Ingeniari esaten zidala Pedrok, mekanikoen jefeak, eta beste mekanikoek ere bai, baina broma zela, Filosofia ikasi nuela nik unibertsitatean eta ez beste ezer. Konpainiakoak esan zidan informazio faltsua neukala, gauzak ez zirela horrela; esan zidan:
2004
‎Nor ote zen nire argazki bat zeukana? Zoritxarrez nire burmuinak ezin zuen ez argazkirik ez beste ezer gogoratu. Baina hobe zalantzatik irtetea.
‎Ez noa ni neure poetikaren azalpenik egitera. Lehenengo neuk dakidan poetikarik eduki ere ez daukadalako, Nabarnizko nire jendeari ikasi niona ez bada, eta gero poetika, mugimendua bezala, ibiltzeak berak esplikatzen duelako, eta ez beste ezerk. Dena dela, idazten duenak behin eta berriro gogoetak egin behar izaten ditu zer ari den, zer egin nahi duen, egiten duenak zein sentidu duen, daraman orientazioa bide onetik ote doan eta abar eta abar.
2005
‎–Hire begi horiek dirdirka berriro ikustearren itzuli naun bizitzara, ez beste ezerengatik.
2006
‎Ortega-ren suposizioan, Cervantes den estiloa, Espainia den estiloaren agerketa distiratsu bat da; ondorioz, Cervantes-en estiloa zertan datzan aurkitzen badugu, Espainia zertan datzan aurkikundea edukiko dugu (oroit estiloaren filosofia nietzschearra). Eta hori da, ez beste ezer, Espainiaren arazoaren muin muina, horrela bakarrik aurki liteke Espainiaren salbamendua.
‎normalean ez diote ezetzik esaten tipo honi. Ez tabakoa emateko, ez beste ezertarako. beste aldean, autobus geltokiaren ondoan, pelikula baten kartelak begiratu zigun bioi.
‎Aurpegia goratu zuenean, orban beltz bat ikusi nuen haren begiradan, ez beste ezer.
2008
‎–Ez zaiok asko baliatzen jende txoroari ez hori ez beste ezer, hara zer esaten diadan! –egin zuen oihu Silverrek?.
‎Horretarako, noski, hizkuntzari berez dagozkion lekua eta eragina aitortu behar genizkioke bere luze zabal guztian: hasi gizaki bihurtzen gaituen dohainak dituela aitortzetik eta buka berak eta ez beste ezerk egiten gaituela euskaldun zin egiteraino.
2009
‎Gauza askotan oso diferenteak ginen, baina moto kontuak ateratzen zirenean, horretan ez zegoen eztabaidarik. Ez neskak ez beste ezer. Munduko planik onena moto karrera bat ikustea zen.
‎Jainkoa gabe mundua ezin da azaldu, Jainkoaren ezagutza ziurra gabe ez dago beste ezeren ezagutza eta zientziarik,, beste gauza guztiei buruzko ziurtasuna bere menpeko da erabat? (MM, V); hala,, zientzia guztien egiaren ziurtasuna Jainkoaren egiaren ezagupenean datza, eta ez beste ezertan, eta hau ezagutu gabe ezin dut besterik ezer ezagutu perfekzioz [osobeteki]?. Jainkoaren ezagutza edo teologia filosofiko hau, zientzia fisikoaren baldintza metafisikoa ez ezik, protofisika bat ere bada, natur lege fundamentalen fisika:
‎–ahotsa jaisten du?? ez beste ezer. Baina etorri egin zara eta ez dakit orduan esandakoaz damutzen zaren edo hemen egoteaz.
‎–Garai batean, ez radarrik ez sonarrik ez beste ezer ez zegoenean, horrela harrapatzen zen hemengo kosta partean antxoa eta. Ardoran ibilita.
‎Horretan ari zen ni iritsi nintzenean; nire felpudoa hartzen. Lo egiteko, ez beste ezertarako.
‎Ikastetxean, Domingok fraide debozionista bati baino gehiagori entzun izan zion kontuz ibili behar zela begiekin, arimaren leihoak baitziren eta handik sartzen baitzen lizunkeriaren piztia; badirudi, baina, Domingok ez zuela ordura artean bere ohiko begirada hura, arrebei atseginez luzatua, zabuan ibiltzen zirenean, konparazio batera? lizunkeriarekin ez beste ezer txarrekin lotu, begirada hura debeku orotatik at balego bezala; han zegoen, haatik, ama, debekuaren marra trazatu eta bere lekuan ezartzeko, zeren soka bera ere marra bat baitzen eta marratik zintzilik zeudèn fruitu haragizkoak bekatu hutsak baitziren: bekatu mortalak, zehatz esanda.
‎begietatik malko jarioka hasten zela, sentimendu nahasi batean, zeinak baitzuen minetik zorionetik bezainbat: distantziak eragindako mina eta ederrak eragindako zoriona, distantziak eta ez beste ezerk egiten baitzuen eder maitasun hura; gero, aulkian jesarria orduko, gutuna mahai gainean?, lasaitu handia hartu zuen mutilak, eta geroago, erantzuteko gogoa etorri zitzaion, bere gogo hura errotik erauzi bazuen ere; ordainean, begiak itxi zituen, baina ez atseden hartzeko, amets egiteko baizik, begiak barrura begira zituen, inondik ere, irri etsi bat ere loratu ez zitzaion, bada, une hartan!?, aireak ehundutako arrosa batekin, ausaz:
‎eskerrik asko, eskerrik asko... begietatik malko jarioka hasten zela, sentimendu nahasi batean, zeinak baitzuen minetik zorionetik bezainbat: distantziak eragindako mina eta ederrak eragindako zoriona, distantziak eta ez beste ezerk egiten baitzuen eder maitasun hura; gero –aulkian jesarria orduko, gutuna mahai gainean–, lasaitu handia hartu zuen mutilak... eta geroago, erantzuteko gogoa etorri zitzaion, bere gogo hura errotik erauzi bazuen ere; ordainean, begiak itxi zituen, baina ez atseden hartzeko, amets egiteko baizik –begiak barrura begira zituen, inondik ere, irri etsi bat ere loratu ez zitz... arrosa mistiko hura, bihotz bat ere bazena, bere lurrin taupadak hara eta hona hedatzen zituena, airetik airera.
‎Hura zen, beraz, auzia! Ikastetxean, Domingok fraide debozionista bati baino gehiagori entzun izan zion kontuz ibili behar zela begiekin, arimaren leihoak baitziren eta handik sartzen baitzen lizunkeriaren piztia; badirudi, baina, Domingok ez zuela ordura artean bere ohiko begirada hura –arrebei atseginez luzatua, zabuan ibiltzen zirenean, konparazio batera– lizunkeriarekin ez beste ezer txarrekin lotu, begirada hura debeku orotatik at balego bezala; han zegoen, haatik, ama, debekuaren marra trazatu eta bere lekuan ezartzeko, zeren soka bera ere marra bat baitzen eta marratik zintzilik zeudèn fruitu haragizkoak bekatu hutsak baitziren: bekatu mortalak, zehatz esanda.
2010
‎Nola demontre ernaldu ote zitekeen zoritxarreko ideia bat halako sentsazio xarmagarrien artean? Airez eta eguzkiz gainezka, ezinezkoa egin zitzaidan askatasuna ez beste ezertan pentsatzea; esperantzaren izpiak etorri zitzaizkidan egunak inguratzearekin batera eta, itxaropentsu, sententziaren zain geratu nintzen, askatasuna eta bizitza itxaroten den bezala.
‎Uste dut hanka sartzea izan zela su etena publiko egitea. Askoz hobeto izango zen ez su etenik, ez adierazpenik ez beste ezer egin ez balitz. Segi negoziatzen beste pare bat urte, su etenik gabe eta inolako deklaraziorik gabe, ea noraino heltzen ginen.
2011
‎Kamamila prestaturik uzten zidan, eta hotza edaten nuen trago bakarrez. Ohera sartzerakoan ez nuen mintzatzeko ez beste ezertarako desirarik izaten. Larrutan nahi nuenean aski izaten zen Maggieren bizkarra ukitzea, onartzen ninduen, eta larrua jotzen genuen.
‎–Nazio bat gara, eta milaka urteko kulturak batzen gaitu. Ez gara ez daniar eta ez beste ezer: inuitak gara, eta gure independentzia da gure helburuetariko bat.
‎Aingeru bat pasatu dela baieztatzeko moduko isilunea begitandu zaio Anttoni, baina ez du ezer esan. Nekea nabari du betazaletan eta gorputz atal guztietan, egun osoan eta gauaren erdian berriketan ez beste ezertan jardun ondoren. Tabako paketea ez da hustu duten bakarra:
2012
‎Haurdunaldia hasieratik etetea bazen bere asmoa, niri ezer esan gabe egitea zuen errazena. Ez, nirekin egon beharra izan bazuen, nire erreakzioa ezagutzeko irrika sortu bazitzaion, bere haurraren aitak zer nolako herrena zuen jakin nahi zuelako izan zen, ez beste ezergatik. Gero eta gehiago pentsatu, orduan eta argiago ikusten nuen.
‎...ndatearen aurrean etsitzera bultzatu, baizik eta egoera horrengatik benetako eskerrak ematera; eta bizirik nengoenez, ez nuela nahigabetu beharrik, neure bekatuengatik merezitako zigorra jaso ez nuela ikusita; eta atsegin hartzen nuela horrelako leku batean egonda espero ez nituen horrenbeste mesederekin; ez nuela inoiz neure egoeragatik atsekabetu behar, poztu baizik, eta mirari multzo batek, eta ez beste ezerk, ekar zezakeen eguneroko ogiarengatik eskerrak eman behar nituela; kontuan eduki behar nuela ia mirariz edo mirari multzo batez lortu nuela janaria, ia beleek Elias elikatu zutenekoa bezain handia; eta nekez aukeratu ahal izango nuela jendeztatu gabeko munduko lekuen artean, ni bidalia izan nintzen hark baino abantaila handiagoak zituenik; izan ere, alde batetik, nire zoritxarrerako, ...
2013
‎Gure aita ez zen idazlea. Edo, gutxienez, ez beste ezer baino gehiago.
‎Elizabethek bakarrik arrapostu ahal izan zuen nora ezean ibili eta ibili zirela, uste baino urrunago joan arte. Hori esatean gorritu egin zen; baina ez horrek ez beste ezerk ez zuen egiaren susmorik batere sortu.
2014
‎Billetea tolestaturik sartua zidan Mikelek. Emakumeak jakin minez begiratzen zidan baina lasai zirudien, gaixoren baten senidea izango zen, bertan zegoelako eta ez beste ezerengatik ni zaintzen geratutakoa.
‎Zure izenaren galdera, begiak hatzekin irekiarazten, argi zuria, zure izenaren itauna, argi garbia, masailean kolpeak; eta zure ahoari listua darion arren, ezin ahoskatu izenik ez beste ezer. Ahots korden mugimendu soila egiteko ezgai.
‎poeta zelako eta bizizalea zelako, hain zuzen ere, boterea kritikatu zuena: horrexegatik akabatu zuten, ez beste ezerengatik!
2015
‎Nik ez nuen inoiz buru barik ikusten, baina bai arrain bilakaturik, begiak eta ahoa zabal zabalik. Eta hori Tximi eta Txurri asko gustatu zitzaizkiolako gertatu zen; ez beste ezergatik.
‎Edo, beharbada, jakin badakitelako Meka ez dagoela horma horren atzean. Ez Meka eta ez beste ezer.
‎Argazkian, noski, ez zen begien joan etorririk antzematen. Ez begienik ez beste ezerenik. Horrek piztu zuen Sylvieren arreta.
‎Jada ez dut ia beharrik sentitzen. Ez beharrik, ez beste ezer. Tira, igual ez da horren larria ere.
‎Sylvie: Baina hiria izan da, eta ez beste ezer, honaino ekarri gaituena.
‎Gerard: Ez jolasetarako ez beste ezertarako, ez bada ohean lotan egoteko.
‎Otazuak ez zekien zer esan. Hori zen entzun nahi zuena, horixe, ez beste ezer, baina bat batean blokeatuta gelditu zen. Ez zuela gaizki ulerturik nahi gehitu zuen Josek.
‎Eta horretarako, ahoz ahoko propaganda zen niretzat egokiena: konta zezatela bezeroek eurek nire ekintzen berri, nola salbatu nituen estropezutik, deskalabrutik, erorketa larrienetik; hiriko zapata lotzailea nintzela, Karlos, eta ez nintzela ez gekae bat, ez zoro bat, ez txorimalo bat, ez domina bila zebilen langabetu bat, ez espetxeratu salatari damutu bat, ez abenturazale drogazale bat, ez beste ezer makurragorik. Eta azken esaldi hau, beste ezer makurragorik, ez da esamolde edo literatura huts, jakina; zeren eta, hasieran, hori ere pentsatu baitzuten nitaz, aipaturikoak oro eta gauzarik makurrenak ere bai, ez denak batera edo nahasian edo aldi berean, baina bai crescendo moduko batean, makurkeria totalean gailurra jotzeraino.
‎Nire lana kaiola barruan beteko dut, eta zuk, ordainetan, hemen barruan bizitzen utziko didazu. Ez dizut ez dirurik ez oporrik ez beste ezer eskatuko, jakina. Nire lana teilape honen trukean.
‎Ez dauka zalantzarik bere gizon guztiak jarriko dituela laster bere arrastoaren atzetik. Aitaren urguiluari eta ohoreari desafio egin dio eta, beraz, onik ateratzeko momentua da eta ez beste ezertan pentsatzekoa. Gizonaren sorbaldan burua bermatu eta begiak itxi ditu.
‎Egia esan, bat zor nion. Berak ez zeukan kontzertura joateko asmorik hasiera batean, musika mota hura ez zitzaion askorik gustatzen?, eta baldin bazetorren nik eskatu niolako zen, ez beste ezergatik.
‎ez al da ba manipulazioa telebistaren nahitaezko eta ezinbesteko osagaia? Maitek baietz esan zion, eta horrexek inporta zuen, ez beste ezerk.
‎Noizean behin bakarrik, eskolara piper egindako gazte andanaren bat, amarekin medikuarengana zihoazen ume koitaduak edo laztan bero artean treneko leihatilak gurmatzen zituen bikote lotsagaberen bat ere sartzen zen. Lotsagabea badiot, inbidia nielako eta inbidia horrek ezkutuko desira ahulak pizten zizkidalako da, ez beste ezergatik. Eta bikote lotsagabea diot, berriro, amodioaren egoera arruntenean zihoazelarik, guraren eta inbidiaren arteko distantzia eza konprenitu gabe, nire globo harroari iseka egiten ausartzen zirelako.
‎Zabor poltsa merkea. Horixe nintzen, ez beste ezer.
‎Nire andrea zen Rita, ni re a. Gu bion umeen ama zen, ez beste ezer.
‎Egunerokotasuna ezustekoaz eteten zuten erditzeak soilik nituen gogoko. Gainerako guztiak mekanika huts bihurtu ziren, ez beste ezer, nire lanbidean aurrera egin nuen ahala.
‎Hansek argazkian erakusten zuen aurpegiak ez zuen deus adierazten. Ez pozik, ez izurik, ez beste ezer. Ematen zuen hilda zegoela aspaldi, bere burua urkatzen hasi aurretik.
2016
‎Lagunak txeloa etxean jo ohi zuen, baina goiz horretan goiko pisukoa etorri zitzaion isiltasun pixka baten eske. Itsas aldameneko paseoan, gainera, ezin zen ez txeloa ez beste ezer ere jo, bazegoelako jende nahiko zeozer jotzen. Errealitatean azken aukera zen eleberri batean lehenengo aukera litzatekeena.
‎Erraldoiak esan zion taldeak ekintza prestatzeko deitu ziola, ez beste ezertarako. Mugatzeko, beraz, hitzak eta gurariak.
2017
‎Orobat, irakatsi zuten sakramentuek ez zutela balio, baldin eta apaiz bekatariek ematen bazituzten, eta gurtzako kanpo formak, eraikinak, irudiak, sinboloak? baztertu egin behar zirela, egiazko garrantzia barne sinesmenak zuelako, eta ez beste ezerk. Horrekin batera, hamarrenak ez ordaintzeko eskatzen zioten jendeari, eta purgatorioa ukatu egiten zuten:
‎bihurtzen (herritar euskalduna ez den, euskal herri, tarra). Azken batean, hau antzina antzinadanik euskaraz mintzo zen (den) eskualdea izateagatik eta horri ageriko edo ezkutuko erreferentziaz da, ez beste ezergatik, mapetan zoko honi Vasconia/ Euskadi/ País Vasco baderitzo eta munduan oraindik eusko/ baskoez deus hitz egiten bada eta egun nazionalismo eta antinazionalismo baskorik badago. Gure identitatearen izendaera guztiak, historian zehar, hizkuntzaren erreferentzian sustraitzen dira.
‎Hasiera batean uste zenez, bi hauek izan ziren« Tximu»ri armak eman zizkiotenak eta zenbait ekintzatan lagundu ziotenak. Azkenean jakin izan denez, ordea, Natividad Lasa eta Mikel Zulueta abortatzera eta ez beste ezertara joan ziren, azken apirileko seian, Iparraldeko Peyhorade herrira. Agi denez, umekiaren aita Felix Artetxe bera zen».
‎Ama alaba biak zeuden beraien aulkietatik zutituta. Mahai gainean zituzten gosarietako ontziak, baina beraien begiak ateari so ziren, ez beste ezeri. Ateaz harunzko zarata haiek pregoi ziren.
‎Hala ere, bera ez zegoen lan horietarako, ez zeukan inorekin indarrik. Eguneroko lanaren hipnosi bila itzuli zen hara eta ez beste ezertara. Denei luzatu zien erantzun berbera:
‎Gainbehera zetorren Mikel; elkarren begietara begiratzen ere ezin zutela asmatu ohartu zen. Batak besteari komisaldegian gertatutakoa argitu beharrak ez beste ezerk lotzen zituen biak hain hurbil, gosalmahaiaren inguruan.
‎Banketxe bateko kutxazaina ikusi dut eta, itxaron pixka bat? esan diot,, ez dut uste txartelik onartzen duzunik?, agerian utziz 200 euroak ateratzera noala, ez beste ezertara. Berriz inguratu naizenean besotik heldu dit jolasti eta, hemendik da?
‎Urteak pasa dira eta amak azkenean ulertu du familia honetan ez dugula espontaneoki elkar ikusteko ez beste ezertarako gogo berezik izaten. Besarkada bat, muxu bat masailean, zer moduz dena, ondo, betiko martxan, gizendu egin zara, joan zaitez pikutara, mila esker.
‎Oraindik ere esaten du amonak Pintxok kendu ziola depresioa. Ez pilulek, ez tai chi ak, ez beste ezerk, Pintxok baino. Nautikotik eta moilatik paseatzen zuten biek.
‎Edozer esaten dio matematiketako andereñoak haurrari, eta berak sinetsi egiten dio, beste haur batek memela edo kokola deitzen dionean bezala. Matematikako andereñoak esaten dio, adibidez, ez duela balio ez matematiketarako, ez beste ezertarako, ez duela kurtsoa gaindituko, ez dela bizitzan inora helduko. Beste umeek bizitzan nora heldu ez dakiten eta inporta ez zaien arren, haurrak badaki handia izan behar duela, handia, eta bizitzan norbait izan.
‎egin afaria denentzat mahai ireki batean nire omenez. Afari bat, ez beste ezer?. Hori bazen agindu bakarra, zertarako egin beste hainbat gauza erlijioso omen direnak?
‎Azkenik, ez dirua, ez Daisy, ez beste ezer irits daiteke Gatsbyren amets fantastikoaren neurrira, edo, Fitzgeralden hitzetan, haren, ilusio faltsuaren bitalitate kolosalera?. Fantasiak halako boterea zuen Gatsbyren imajinazioan, fantasia gertatzen da errealitaterik biziena haren baitan, errealitate kolosal bat.
‎ohetik irten gabe, sabaiari begira, eskuak buruaren atzean, oraindik komunera joateko beharrik ez izateak ematen duen pozarekin. Horrek aterako ninduen ohetik, ez beste ezerk: komunera joateko beharrak.
2018
‎–Eskailera mailengatik erori nintzen, ez beste ezergatik. Lokaturik daude.
‎Mireni adiskidearen traizioa ez beste ezer axola balitzaio bezala une hartan.
‎Baina neure ingurukoak ikusten nituen, zu, adibidez, Londresen libre bizitzen, eta beste hainbat lagun, helduen munduko abantaila guztiak gozatzen ardura errealik gabe? Albert ez aipatzeagatik, bat batean konturatu bainintzen aita gisako bere kualitateengatik aukeratu nuela, eta ez beste ezergatik. Ihesbide bat behar nuen, bizirik sentitu, amatasunaren mugetatik libre.
‎–Me gustas cuando callas? eta ez dakit zer esan zuen poetak, baina ez dakit hori ez ote den gizon batzuen trikimailua, andreok beti kalakan aritzen omen garela-eta, edo andrea larrutarako eta ez beste ezertarako nahi duenaren aitzakia merkea. Zena zela, nik ezin nuen onez eraman tipoaren isiltasuna.
‎Halako pentsamenduak etortzen zitzaizkidan burura, eta burutik ahora, eta morroi hari batean aurpegiratzen nion ez ninduela benetan gustuko, erruki hutsez egiten zidala maitasuna, eta hurrengoan, berriz, bere behar sexualen asetze hutserako nahi ninduela, zakila sartzeko zulo bat nintzela berarentzat eta ez beste ezer. Tipoa ahal bezala defendatzen zen, nahiko trakets egia esan, eta ernegatu egiten zen, gaur gauza bat eta bihar beste bat leporatzen omen niolako, biak segidan ere bai batzuetan, elkarren kontrarioak izan arren, baina bietan bera omen zen beti gaiztoa, doilorra, putakumea.
‎Susmatzen dut arrebak antzera pentsatuko duela, baina egia da aspaldi ez dudala horretaz hitz egiten berarekin. Ez horretaz, ez beste ezertaz ere.
2019
‎harez geroztikoa. Nolabait, erasotzaileak erasotzaile baino ezin zitezkeen izan; baina biktimari ere ez zitzaion onartzen biktima ez beste ezer izatea.
‎–Laguntza behar badut, ez naiz hain justu hona etorriko, zeren zuen lana ez da laguntzea, baizik eta polizia lana egitea, esatea noraino naizen transa edo ez?. Zure hormonengatik borrokatzera joaten zara, ez beste ezertara. Eta Ekairen kasuan, adibidez, argi ikusi zen, ezta?
‎tentaziorako edo salbaziorako bidea da emakumea. Irudi luke ezen, Bretonentzat, gizona barrenean duen misterioarengatik dela egiazkoa, ez beste ezergatik; gustatzen zaio Nadjak ikustea berak helmuga duen izar hori,, bihotzik gabeko lore baten bihotza, bezalakoa den izar hori; bere ametsetan, susmoetan eta barne hizkeraren garapen espontaneoan ezagutzen du bere burua, hau da, borondateari eta arrazoimenari ihes egiten dieten jardunetan:
‎Raimundo Silva berriz agertzen denean, urdinkara eta marrazki eskoziarrekoa den bataren gerrikoa estutuz eta papar hegalak lepoaren inguruan egokituz, Costak eskuetan dauka proben totxoa, hartu du haztatzen ariko bailitzan, are, esan ere egiten du, ulerkor, Lodia da, izan ere, baina ez ditu gainetik ikusi, galdetu baino ez du egiten, kezkatu samar, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta Raimundo Silvak erantzuten du, Ez, eta irribarre egiten du, zorionez inork dio galdetu zergatik egiten duen irribarre hori, Costak ez daki halako hitz txiki batek, hain zuzen, engainatzen duela, ahots kolpe berean ezkutatu eta erakutsi egiten duen Ez horrek, Costak galdetu du, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta zuzentzaileak erantzun du, Ez, irribarre eginez, orain ernegatu egin da esan duelarik, Ikus ditzakezu, nahi baduzu, borondate onak harritzen du Costa, azkar ke bihurtu zitzaion sentimendu lausoa da, Ez du merezi, zuzenean inprentara eramango ditut, agindu didate probak iritsi bezain pronto liburua makinetan sartuko dutela. Zuzentzaileak uste du Costak orriak begiratuko balitu, eta errakuntzaz konturatuko balitz, oraindik konbentzitzen lukeela, testuinguru nahaspilatuzko bizpahiru esaldi ukazioz beterikoekin, bizpahiru esaldi kontraesankor eta itxurazkorekin, loturazko bizpahiru esaldi zehaztugaberekin, baina Costak alde egin nahi du, ez beste ezer, inprimategi bat dauka zain, pozik dago Produkzioak beste garaipen bat lortu duelako denboraren aurkako borrokan, Gaur gelditzen zaizun bizitzaren lehen eguna da, egia da zorrotz agertu zuela, jakina, ez da ona gauzei azken unean irtenbidea bilatzea, segurtasun epe luzeagoekin lan egin behar dugu, baina zuzentzaileak hain du itxura errukarria Eskoziako sasi artilezko bata hartan bildur... Raimundo Silvak hartu eta hitzen zein keinuaren esanahia ulertzen du, bere adimenak bokal bati gaineratu edo kendu zaion tonu-erdia irakurtzen badaki, bere belarriak bere begiek bezain ongi irakurtzen du, eta horregatik kontzientzia alatzen zaio apur bat Costaren tolesgabetasuna horrela engainatzen ari delako, honezkero bere erantzukizunekoa ez den errakuntza baten eramaile eta garraiolari, gizon gehienei gertatzen zaien bezala, gehienak bizi eta hiltzen baitira errugabetasunean, baietz edo ezetz besteren kontura esaten, baina kontuak norberarenak bailiran ordainduz, baina Ala jakintsua da, eta gainerakoa arrazoiaren mamua baizik ez da.
‎...u deus falta, ezta, gai honetan eta hau bezalako beste batzuetan, Arnulfo eta Dodequino izan ziren aditu behialakoenik ere, ezta ere, zeharka baizik ez bada, Indiculum Fundationis Monasterii Sancti Vicentiiko narrazioan ematen denetik, baina ez, ezer ez dago behar bezala azalduta, zeren, adibidez, Crónica dos Cinco Reis de Portugal delakoan, bere arrazoiak edukiko zituena esaten duena esateko eta ez beste ezer, batzuetan gauzak kentzen dira, eta beste batzuetan jartzen, eta arrotz garrantzizkoen sailean Guilhão da Longa Seta, Rolimeko Gil eta deiturarik gabeko On Gil bat baizik ez dira aipatzen, ohar bedi Lisboako Setioaren Historian, iturri osbernikoa omen zuen hartan, aipatzen direnetatik bat bera ere ez dela aipatzen, horrelako kasuetan zaharrena den agiria hartu ohi da aintzat, gertaera... Baliabide bat da berdinketa desegitea obra nagusia erabiliz, kasu honetan obra nagusia Crónica do Própio D. Afonso Henriques litzateke, Fray António Brandãorena, hala ere, zoritxarrez, kronika honek ez du korapiloa askatuko, aitzitik, mataza nahasiago utziko du, Guilhão da Longa Setari Guilherme da Longa Espada deitzen baitio, eta ondorengo hauek sartzen baititu, Setho Calvisioaren ikasgaiari jarraikiz, alegia, Damiako erregea omen zen Eurico bat, Bremengo apezpiku bat, Borgoinako duke bat, Teodorico bat, Flandeseko kondea, eta, baita ere, nahikoa sinesgarritasunarekin, lehen ere aipatu den Rolimeko Gil, Childe Rolim ere deitua, eta On Lichertes, eta On Ligel, eta On Guilherme eta On Roberte La Cornikoak, anaiak, eta On Jordão, eta On Alardo, batzuk frantziarrak, beste batzuk flandestarrak, beste batzuk normandiarrak, beste batzuk Ingalaterrakoak, betiere zalantzazkoa delarik, hainbaten kasuan bederik, galdetzen zietenean nazioaz horrela aitortuko ote zituzten beren buruak, kontuan hartu behar delako, garai haietan, eta ondorengo garaietan ere, luzez, gizon batek, aitoren seme izan, plebeio izan, edo ez zekiela zer lurraldetakoa zen, edo oraindik ez zuela horri buruzko azken erabakia harturik.
‎Bai; huraxe izango zen, eta ez beste ezer, trilogiako azken liburukiaren oinarria.
2020
‎noski. Baina zure herria delako, ez beste ezergatik. Jakin izan banu, lehenago etorriko ginatekeen bisitan.
2021
‎Eta azpibaloratuenetakoa. Gure hierarkia absurdoak eta matxistak ditu kontra, ez beste ezer. Zetazko ukabila dauka, bere elkarrizketetan beti ikasten duzu zerbait, inork ez du hobeto entzuten eta inork ez zaitu bere moduan erosotasun esparrutik ateratzen eta pentsatzera behartzen.
‎" –Haiek egiten ausartzen ez direna egiteko nahi naute, ez beste ezertarako –esan nion– Eveshamekin fidatzen ez badira, konpon daitezela berarekin.
‎Eromen batek eragiten didala min hau. Eromen baten ebidentzia dela nire mina eta ez beste ezerena. Parazetamolarekin jarraitzeko agindu dit eta, on egiten badit, beroa jartzeko.
‎Egiatan, baina, itxaroten ari zara: ez beste ezertan.
‎Gelan sartzen dira biak eta ez ditugu gau osoan entzuten. Ez musikan ez beste ezertan. Musikarien kobazuloa da, Batmanena bezalakoa.
2022
‎boteretsuak direlako bereganatzen dute dagokien lekua. Ahalak bermatzen du hierarkian norbere lekua, ez beste ezerk.
‎Altueraren kausaz konkortuta ibili behar horrek kikiltzen du apur bat Etxanoz Doktorea, ez beste ezerk, badirudi eta ogerlekoren bat bilatzeko esperantzak edo apaltasunak makurrarazten diola begirada zorura. Baina egunerokoan bere 1´80 zentimetroez akordatzen ez denez, horrek ere gutxi.
‎Garbi esanda: ez jarri mugarik zeure buruari ez gaia aukeratzerakoan, ez beste ezertan! Errezitatu zer edo zer, kontatu txiste bat, olerkitxo bat, nahi duzuna.
‎Iruditzen zitzaion belaontzi batean zihoala, ekaitz bortitz batean zehar, eta senarra itsasertzean geratua zela... Sutsuki, kartsuki dantzatu zituen balsa, polka eta baita quadrille dantza ere, esku batetik bestera igaroz, musikaren eta zarataren eraginez zoratuta, errusiera eta frantsesa nahastuz," r" frantsesa ahoskatuz, barrezka eta ez senarrarengan ez beste ezertan edota inorengan pentsatu gabe. Arrakasta zeukan gizonekin, hori garbi zegoen, ez zitekeen bestela izan; asaldurak ia ez zion arnasarik hartzen uzten, konpultsiboki estutzen zuen abanikoa eskuetan, eta egarri zen.
‎Aniak erosleei dei egiten zien, eta haiengandik dirua jasotzen; ordurako zeharo jabetua bere irribarreek nahiz begiradek pertsona horiei poztasun ikaragarria besterik ez zietela eragiten. Jabetua zen musikaz, dantzaz eta mireslez betetako bizitza zaratatsu, distiratsu eta barre eragile horretarako ez beste ezertarako zela sortua, eta orain barregarria iruditzen zitzaion, garai batean zapaltzeko asmoz gainera zetorkion indar hark eragiten zion beldur hura. Jada ez zen inoren beldur; ama bertan ez egotea zuen atsekabe bakarra, hura benetan poztuko litzatekeelako alabaren arrakasta ikusteaz.
2023
‎Etxeko lanak egiten ari naizenean, edo jolasean nabilela, sekula ez naute molestatzen mahaia jarri edota harrikoa egin dezadan eskatzeko. " Hi ardura hadi heure buruaz, ez beste ezertaz", esaten didate. O, zein ederra den karitatea, zein txintxoak diren familiarengatik sakrifikatzen diren ahizpa helduagoak, zein xarmagarriak aperitibo gisa pastak ateratzen dituzten neskatxa adeitsuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia