Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2008
‎Orain, ordea, gaixo dute aita, eta hura zaintzeko elkarrekin bizitzera behartuta daude. Ez batak ez besteak ez dute aitarekin hitzik egin azken 20 urteetan. Komedia eta drama nahasten dira film honetan.
‎Ez dago faboritorik. Ez batak ez besteak ez du gauza handirik erakutsi azken aldian. Anand gaizki ibili zen Bilbon, eta azkena izan zen.
‎Ideia interesgarriak dira guztiak, baina agerian jartzen dute Euskal Herriak ere duen arazo nagusia, alegia ez batak ez besteak ez dutela eskumenik noiz, nola eta zenbat etorkin etorriko diren erabakitzeko hori erabakitzea zilegi den eztabaida horretan sartu gabe, baina, aldi berean, etortzen direnei ahalik eta arretarik onena ematea egokitu zaie.
‎Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta gatazkak konponbide baketsu eta demokratikoa behar duela onartzen du. Hori bai, ez batak eta ez besteak ez lukete txeke zuririk jasoko.
‎Duela egun batzuk Iñaki de Juana bizi den etxean izan da Polizia, De Juana eta haren emazte Irati Aranzabal han bizi diren frogatzen. Ezkontza agiria erakutsi arren, poliziaburu batek duda agertu zuen ezkonduta ote zeuden, ez batak ez besteak ez daramatelako eraztunik.
‎Finala baino lehenago hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu zuten Eldak eta Itxakok. Azkenean, baina, ez bata ez bestea ez zen, ez hirugarren ez laugarren izan. 23na berdindu zuten, eta, luzapenik gabe, ABF Kopako antolatzaileek partida horrelaxe bukatzea erabaki zuten.
2009
‎Nobel saria ala best-seller ak? Bai, euskal literaturak Nobela eta best-seller ak edukitzea litzateke onena euskararentzat, baina ez bata eta ez bestea ez dituelarik, bietarik zer litzateke onuragarriago euskararentzat?
‎Hori bai, Gasteiz eta Madrilgo agintariek atxiloaldi osoko grabazio horien manipulazioa ezinezko egingo dituzten berme guztiak eman behar dituzte, eta begi bistakoa da ez batzuek ez besteek ez dutela inongo interesik horretarako. EAEko Arartekoak urteak daramatza lanean horren atzetik.
‎PSE EEk, lehendakaria Patxi Lopez izatea. Ez batak, ez besteak ez zuen amore eman, eta, ondorioz, ez dute orain arte Jaurlaritza elkarrekin gobernatzeko akordiorik lortu.
‎Aurrelariak dira pilotari sonatuenak, baina nik atzelariei begiratuko diet. Gakoa eurengan egongo da. Fernando eta Oier pilotari gogorrak dira, eta ez bata ez bestea ez da hautsiko. Ez dute pilota sortarik galduko, baina askotan horrekin ez da aski.
‎Eta berdin berdin beren familiartekoek ere. Ez batzuek eta ez besteek ez dute inoren bahitu izan behar. Askatasuna eskatzen bada Euskal Herriarentzat, erabaki librea eskatu behar da presoentzat eta beren sendientzat ere.
‎Eta EITBko irratietako arduraduna, Javier Torrontegi Cuatroko kazetaria. Ez bata ez bestea ez dira euskaldunak. Irratietako albistegietako arduraduna Roberto Montalvillo Antena3eko berriemailea izango da hori ere ez da euskalduna.
‎Zerbaitegatik iritsi dira biak azken hiru finaletara. Ez batek ez besteak ez du hutsune handirik.
‎Andy, berriz, hippyagoa, askeagoa bezala, eta ez da hainbeste estresatzen?. Halere, ez bata ez bestea ez dira ofizioarekin, itsututa, bizi diren horietakoak.
‎Alabaina, ez batak ez besteak ez dute euren lana garaiz amaitzea lortu. Atxiloketen arau juridikoen alorrean lan egiten ari den taldeak txostena argitaratzeko epea sei hilabetez luzatzea eskatu du; eta itaunketa prozesuen inguruan ari denak lana amaitzeko beste bi hilabete behar dituela jakinarazi du.
‎Oleson saskiratzailea finagoa da, eta English, defendatzaile gogorragoa. Biek sortzen dituzte zalantzak, ez batak ez besteak ez duelako inoiz talde handi batean jokatu.
‎Israelen eta Palestinan bost egunez egon da, eta, bidaia luzatu badu ere, ez du xedea lortu. Benjamin Netanyahurekin eta Mahmud Abbasekin bildu da, baina ez batak eta ez besteak ez daude amore emateko prest. Kokaguneen auzia izan da, beste behin, desadostasunen iturri nagusia.
‎Epaileek deliturik antzematen badute, zentsura mozioak aurkeztearen alde azaldu dira sozialistak. Azkenean ez batzuek eta ez besteek ez zuten akordiorik erdietsi.
‎gehitu, eta bada, eseri zaitez ohartarazi. Ez, ez bestea ez zen izan seguru, eta gainera zuk ez zenuen elkarrizketa hori izan, hori beste hari gertatu zitzaiona da. Inork ez du gogoratzen argi nola gertatu ziren gauzak, inork ez daki ongi zer den norberarena.
2010
‎Bietan faborito argia zegoen, lehenbizikoan Blanka Vlasic kroaziarra, eta bigarrengoan Meseret Defar etiopiarra. Ez batak ez besteak ez zuten huts egin. Vlasicek nagusitasunez irabazi zuen.
2011
‎Igeltsuz eta brontzez eginiko lan ederrak. Ez batzuek ez besteek ez daukate euskarririk. Eta horrek hauskor itxura ematen die.
‎Espainia eta Italia zuzenean sailkatu ziren, eta Kroaziak eta Irlandak azken kanporaketa jokatu behar izan zuten.D multzoa Bi historikorentzat aukeraD multzoan ere bi selekzio historikok egingo dute topo, Ingalaterrak eta Frantziak. Ez bata, ez bestea ez dago unerik gozoenean. Hala ere, ez zuten huts egin sailkapen ligaxkan, eta multzoko lehen postua lortu zuten.
2013
‎Haizeak gogor jotzen zuela eta babesa hartu zutela esan zuten, bibaka eginez. Haiekin batera igo ziren gailurrerantz David Lopez eta Alfredo Garcia espainiarrak, baina ez bata ez bestea ez zen tontorrera iritsi. Ehun metro falta zitzaiela atzera egin behar izan zuten.
2014
‎lehiatuko den lau probetakoren batean lehen hamabosten artean sailkatzea. Oraingoz bi probatan lehiatu da, eta ez batean ez bestean ez du lortu helburua. Jaitsieran oso urrun izan zuen, 28 postuan sailkatu baitzen.
‎Hori guztia aintzat hartuta, ikertzaileek urteak daramatzate gizonezkoentzako antisorgailu berriak sortu nahian. Metodo hormonalekin eta ez hormonalekin saiatu dira, baina ez batzuk ez besteak ez dira merkatura iritsi. Hormonalekin, emakumezkoen pilularen funtzionamendua imitatzen saiatu dira.
‎Bi selekzioek egindakoa kontuan hartuta, emaitza justua da. Izan ere, ez batek ez besteak ez zuen nahikoa meriturik egin jokoan zeuden hiru puntuak bereganatzeko. Gol aukerei dagokienez, Iranek izan zituen argienak, Rezaren oinetan, baina Charlton Ingalaterrako taldeko aurrelaria ez zen fin ibili.
2015
‎Sortukoentzat «ustekabea» izan da EBBk «oinarrizko dokumentua» baztertzea, eta ezezkoa idatziz azaltzeko eskatu die, «ados zertan ez dauden esanda». Akordiorik izan ez den arren, biek prestasuna agertu dute hizketan jarraitzeko.Ibilbide partekatua ere baiEz batak eta ez besteak ez dute dokumentua publiko egin, baina biek diote hiru atal dituela: armagabetzea eta desmilitarizazioa; espetxe politika; eta egia, justizia eta memoria.
‎Bartzelonak Messi dauka zelaian irabazteko, eta Athleticek olatu zuri gorria harmailetan taldeari indarra emateko. Ez batek ez besteak ez du parekorik.Bustinzak ez du sekula ahaztuko Camp Noun bizi zuena. Baina ez da horrekin konformatzen.
‎lautan izan dira olinpiar txapeldun, eta bitan munduko txapeldun; alemaniarrak, berriz, bitan izan dira munduko txapeldun. Nolanahi ere, ez bata ez bestea ez da egungo munduko txapelduna, Japonia baizik. Horrek esan nahi du ezustekoak egon ohi direla.
2018
‎Greta Gerwigek zuzendu duen lehen filmak, Lady Bird ek, lau izendapen jaso ditu, eta Luca Guadagnino italiarraren Call Me by Your Name k, berriz, hiru. Ez bata ez bestea ez dituzte sartu, baina, zuzendari onenaren saria jasotzeko hautagaien artean. Hau da zuzendari hautagaien zerrenda:
2020
‎Ez talde batek, ez besteak ez zuten lortu partidaren kontrola izatea. Gero eta irekiago zegoen lehia, eta batak zein besteak lor zezaketen gola.
‎Konparazioan, alde batetik, Frantziako estatuko lehendakariari ezohiko botereak ematen dizkio 16 artikuluak; beste alde batetik, administrazioak ezohiko egoeretan bere botereak handitzen ahal ditu. Momentuz, ez bata, ez bestea ez dira erabiliak izan koronabirusaren aurkako «gerla» (Emmanuel Macron) honetan. Botere exekutiboaren, botere legegilearen eta botere judizialen arteko jokoak ditu arauak finkatzen.
2021
‎Izan ere, joan den ekainetik miliziek garaipen ugari lortu dituzte. Ekainean bertan Abiy lehen ministroak su etena eskaini zien bi talde armatuei, egoera humanitarioa argudio gisa erabiliz, baina ez batak, ez besteak ez zuten onartu. Egun, TPLFko indarren esku dago Tigray, eta Amharako zati handi bat ere mendean dute, baita Afarreko hainbat herri ere.
‎Bortizkeria poliziala bizi izan duten herrien arteko konplizitate bat eskaini zenidan. Ez batak ez besteak ez genekien ingelesa, eta genekien gutxia ez zen iristen bestearen adimenera. Somiatuk frantsesa eta birmaniera menperatzen zituen, eta hark itzultzen zituen ahal bezala, gure galderak, eta munduaren bi puntetako erantzunak.
‎Ez batak ez besteak ez dio garrantzirik eman aurreko partidetan gertatutakoari. Lehia «oso gogorra» espero dute biek.
2022
‎Baina gero, bi partida txar jokatu genituen; haserre amaitu genuen eman genuen mailarekin. Hobeto aritu ginen Danelen eta Joseren aurka, eta Jokinen [Altuna] eta Julenen kontra [Martija], baina ez batean, ez bestean ez genuen irabazi. Horrek beharra eta presioa handitu zituen.
‎2023 urtea. Haatik, ez bata ez bestea ez dira beteko. Batetik, obren kostuak nabarmen igoko dira:
‎Horietako bi dira NATOren hedatzea geldiaraztea Europa ekialdean, eta Ukraina NATOko kide bihurtzeko aukera baztertzea. Baina Jens Stoltenberg aliantzako idazkari nagusiak prentsaren aurrean jakinarazi zuen Vladimir Putin Errusiako presidenteari idatziz adierazi diotela ez batari, ez besteari ez diotela uko egingo.
‎nik neuk ez dut alderik ikusten. Gobernuak ala PSOEk negoziatu zuen, hori ez dakit, baina badakit arrazakeria erabili dela tratuan aritzeko, eta gobernua osatzen duten bi alderdietatik ez batak eta ez besteak ez dutela truke horren kontrako jarrerarik hartu.
‎Imanol Alguacilek aukera zabalagoa dauka Marcelinok baino. Atseden gehiago izatea eta talde hobea kudeatzea abantaila handia dira, baina ez batak eta ez besteak ez du bermatzen irabaztea. Litekeena da zuri gorriek bizi bizi jokatzeko apustua egitea.
‎Hasieran Casadoren eta Ayusoren arteko tirabira bat izan zitekeela zirudien arren, egunak pasatu ahala PPko hautetsi eta kargudunek ez bat eta ez bestea ez zuten balekotzat jo etorkizunari begira, eta alderdia zuzentzeko Nuñez Feijoo Galiziako presidentearen aldeko ahotsak ugarituz joan dira azken egunetan.
‎Zabaletak eta Rezustak sekulako erritmoa ezartzen dute, eta haiek osatutako bikoteek derrigor izan behar dute hautagai sendoak. Beraz, ezustekoa izan da ez bata ez bestea ez iristea finalera.
‎Are gehiago aurten. Ez batak ez besteak ez zuen jokatu iaz. Min hartuta zeuden biak:
‎Ez batak eta ez besteak ez du susmatzen zer gertatuko den partidan. «Gogorra eta zaila, hori ziur.
‎Bezperan Jokin Altunak eta Unai Lasok Bilbon egindako pilota aukeraketan ez bezala, osasunari lotutako kontuak bazter batean geratu ziren atzo Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak Eibarko (Gipuzkoa) Astelena frontoian egindakoan. Bi pilotariok bete betean ariko dira igandean, Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian; bete betean, ez batak ez besteak ez baitu min hartu txapelketan.
‎Beti Onak da jokalari gazte gehien dituen taldea, baina ez batak ez besteak ez du erabakigarritzat jo hori; «ausardiarekin eta ilusioarekin» estaliko dute eskarmentu falta. «Gazteak gara, eta sekulako gogoa eta anbizioa ditugu.
‎Baina Erdoganek forora iritsi berritan egindako adierazpenak gorabehera, ez alde batek, ez besteak ez du plazaratu balizko su eten batekin edo negoziazio batzuekin loturiko adierazpenik. Horrekin lotuta, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak adierazi zuen, herenegun, AEBak eta Erresuma Batuak nahi izan dutelako geratu direla bertan behera martxoan Errusiak eta Ukrainak izandako elkarrizketa saioak.
‎Forora iritsi berritan Erdoganek egindako adierazpenak gorabehera, ez alde batek, ez besteak ez zuen plazaratu su eten batekin edo negoziazio batzuekin loturiko adierazpenik. Eta Turkiarako proposatutako gas guneari dagokionez, Putinek azaldu zuen instalazio horrek ez lukeela «soilik» hornikuntzarako izan:
‎Gogorra eta parekatua izan zen partida hasiera. Ez bikote batek eta ez besteak ez zuten partida haustea lortu. Tantoak luzeagoak izateak Ezkurdiari eta Martijari egiten zien mesede.
2023
‎Ferdinand Marcos Junior da Filipinetako egungo presidentea, ezizenez Bongbong, eta Sandra Duterte da presidenteordea —aurreko agintariaren alaba da— Ez batak ez besteak ez zuten adierazpenik egin atzo NZAren erabakiaz, baina, iragan hilabeteetan esan dutena kontuan harturik, badirudi ez dutela jarrera aldatzeko asmorik.
‎Txinak nolabait neutro eutsi dio inbasioaren hasieratik. Konponbide diplomatikoa bilatzen jarraitzeko deia behin eta berriz egiteaz gainera, ez batari eta ez besteari ez die nahi zutena eman: Mendebaldearen presioa jasan duen arren, ez ditu Errusiaren kontrako zigorrak onartu; baina, aldi berean, Putini emandako babesak bere mugak izan ditu:
‎Sudanen boterea bereganatzeagatik piztutako borrokek ez dute etenik. Herrialdeko armadak eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak beste menia bat onartu zuten atzo, joan den larunbatean bi aldeen arteko tentsioa lehertu zenetik bigarrena, baina aurrenekoarekin gertatu bezala, ez batak, ez besteak ez dute adostutakoa errespetatu. Eta horrek zuzenean eragiten dio herrialdeko osasun sistemari.
‎Feminismo materialistak esango du bai sexua bai generoa eraikuntza materialak direla, hau da, ez bata ez bestea ez direla egitate biologiko izango, baizik eta gorputz bat bestearen menpe izateko ezinbesteko kategoriak. Ezin ditugu bereizi bat kultural bezala eta bestea biologiko bezala, biak gorpuzten ditugulako aldi berean eta biak direlako momentuko egoera politikoaren produktu.
‎Dylani gustura sumatzen zaio blues doinuetan, eta Crossing the Rubicon nahiz Goodbye Johnny Reed gitarra elektrikoen gurutzaketetan eta baxuak zein bateriak ezarritako erritmoan oinarrituta interpretatu zituzten, baina ez batak ez besteak ez zuten berdindu Key West (Philosopher Pirate) eder bezain luzearen eta Mother of Muses en hunkitzeko gaitasuna.
‎Badira itxaropentsu egoteko beste arrazoi batzuk; nagusia, Nazioarteko Federazioak ezohiko batzarra egingo duela, eta horretan bozkatuko duela Euskadikoa onartzeko estatutuak aldatu edo ez. Euskadiko Federazioak bitan egin zion aurretik eskaera, eta ez batean ez bestean ez zuen erantzunik jaso. Hori aski ez, eta nazioartekoaren presidenteak berak proposatuta jorratu dute gaia.
‎Ez batak ez besteak ez ziguten eskaini bilatzen genuen barealdirik. Batean, film zaharrean, emakume bezala, amorante bezala, aktore bezala, abeslari bezala, ohitura otzan ororen kontrako matxino bezala gailurrean zen Jane bat (dudaz eta kezkaz gainezka) uzten du azalean, biluzik kasik, arimaz, gorputzez, Sans toit ni loi nahiz Visages villages aparteko filmen autorea den Agnes Vardak.
‎Bertan afaldu, lo egin eta hurrengo goizean abiatu ginen nire lagunik leialena eta biok abenturan. Ez batak ez besteak ez genekien etorkizunak zer eskainiko zigun. A ze parea!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia