2021
|
|
Gogoan hartu, anderea, Amodio itsua dela, eta itsutu egiten duela, halako moldez non ustez biderik segurena dena, hura bera bihurtu ohi baita labainkorrena. Eta uste dut, anderea, ez hari
|
ez
bertze nehori ez zeniokeela aditzera eman behar zer gertatu zaizun; eta horretaz zerbait erran nahiko balizu ere, ez konprenituarena egin behar diozula, bi arriskuri ihes egiteko; bat, ukan duzun garaipenaren harrotasun hutsala; bertzea, haragiarendako hain atseginak izanik, bertutetsuei ere, uxatzen ahaleginduagatik, txinpartatxo batzuk ez sentitzea kosta egiten zaizkien gauzak gogoratuz atsegin... Baina orobat, anderea, zuri atsegin zaizun gauzaren bat egin duela suertez pentsa ez dezan, iduri zait poliki poliki utzi egin zeniokeela egin ohi diozun harrera ona egiteari, ongi jakin dezan zenbateraino arbuiatzen duzun haren erokeria eta zein barkabera izan zaren, aski izan baituzu Jainkoak eman dizun garaipena, harengatik bertze mendekurik eskatu gabe.
|
|
bata, ene zerbitzaldi luzearen bidez erakutsi nahi nizulako hura; bertzea, beldur nintzelako zuk hanpuruskeriatzat hartzea, nik, zaldun soil bat baizik ez izanik, ez dagokidan pertsona batengana jotzea. Eta zu bezala printzea banintz ere, zure bihotzaren leialtasunak ez luke onetsiko haren jabea dena Fortuné Infantearen semea
|
ez
bertze nehor zuri amodioaz mintzatzea. Baina, ene anderea, gerla garaian premiak behartzen du norbere ondasunak kaltetzera eta gari berdea suntsitzera, etsaiak haietaz probetxua atera dezan beldurrez, bada halaxe menturatzen naiz ni denborarekin biltzea espero dudan fruitua aitzinatzera, zure etsaiek eta eneek ez dezaten haietarik probetxurik atera zure kaltetan.
|
|
Alabak, jakinik behin gauza bat egin eta gero alferrik direla aholkuak, erran zion Jainkoa laudatzen zuela guziagatik; eta, ikusirik ama hain arrotz berekiko, nahiago izan zuen obeditu, bere buruaz urrikaldu baino. Eta, hainbertze zorigaitz arintzeko, jakin zuen Fortuné Infantea eri zela, hil hurran21; baina ez zuen sekula oinazerik azaldu, ez amaren eta
|
ez
bertze nehoren aitzinean, eta hainbertze behartu zuen bere burua, non malkoek, bihotzean gorderik nahitaez, odola isurarazi baitzioten sudurretik; halako moduan, ezen bizia galtzeko perilean egon baitzen. Eta biziberritzeko, heriotzarekin trukatuko zukeen harekin esposatu zen.
|
|
Izan ere, nahiz eta arrazoiaren arabera deliberatua zen gizon hura sekula ez maitatzera, bihotza, zeina ez dagoen nehola ere gure mende, ez zen akort: ezin zuenez ohi baino gutiago maite, eta jakinik amodioa zela hutsegite horren kausa, deliberatu zuen, amodioa kontentatuz, bere bihotz guziaz maitatzea, eta, ohoreari men eginez, nehoiz ez adieraztea deus ez berari eta
|
ez
bertze nehori.
|
2022
|
|
" Badira hainbertze eta hain perfektuki maitatzen dutenak, non nahiago bailukete hil beren amorantearen ohore kontzientzien kontrako deus desiratzea baino, eta ez dute nahi izaten ez emakumea eta
|
ez
bertze nehor horretaz ohartzea".
|
|
Ihauteri egun batean, maskaraturik zebilela, hirian zen damarik prestu eta ederrenetako bat atera zuen dantzara; eta, oboeek eten bat egin zutenean, ez zuen huts egin hari amodiozko hitzak egiterakoan, zeinak hobeki egiten baitzituen bertze nehork baino. Baina damak, ez baitzen gibelera gelditzekoa erantzuten, aitzinera egin zezan galarazi eta geldiarazi egin zuen bat batean, segurtatuz berak ez zuela nehoiz bere senarra
|
ez
bertze nehor, eta ez zezala neholako esperantzarik izan. Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte.
|
|
Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte. Nolanahi ere, emaztekia fermu aurkitu zuen ez bera
|
ez
bertze nehor ez maitatzeko asmoan; baina gizonak ezin zuen sinetsi, senarraren dohain eskasak eta damaren edertasun handia ikusirik. Eta, emaztekia disimuluan zebilenez, berak ere enganiotan hastea deliberatu zuen; eta berehala utzi zion gibeletik ibiltzeari, eta, damaren bizitzaz ongi ikerturik, jakin zuen italiar zaldun txit zuhur eta onest bat maite zuela.
|
|
Eta, arrebari eta munduko bertze nehori hitzik erran gabe, deliberatu zuen bere bizia salbatzea eta bere ahalkea mendekatzea bide bakar batez. Eta, handik bi egunera, dukearengana jo eta erran zion lanak izan zituela baina bairatu zuela finean arreba, eta haren nahia betetzeko prest zela, betiere kontua isilpean izatekotan, halako gisaz non anaiak
|
ez
bertze nehork ez baitzuen haren berri jakinen.
|
|
" Batere nekagarria atzematen ez nauten haiek erran zuen Saffredentek ez lukete beren onestasuna zuenaz kanbiatuko; baina isil gaitezen, ez dezan ene hirak atsekaberik sor, ez nihauri,
|
ez
bertze nehori. Ikus dezagun nori uzten dion hitza Dagoucinek".
|
2023
|
|
Jauna, gupidets ezazu ene senarraren bizia, esposatua baitut, eta, laidorik baldin badago, ez ezazu zigor ni
|
ez
bertze nehor, zeren egin duena nik galdaturik egin baitu.
|