Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2010
‎Neurri batean" nire" bilakatu nituen xigu zein euskara plana, tartean egon ez banintz ez bata ez bestea ez zirelako izango azkenean bilakatu direnak.
‎Zer ez da patua, ordea? Astean lautan footing egitea edota erretzeari uztea, ez bata ez bestea inon ez baitaude aurrez idatzirik eta horregatik dira gugandik istantean sortzen diren ekimen guztiz autonomoak, unibertsoak ez duelako konspiratzen footing egin dezagun edota erre egin ez dezagun. Gure erabaki absolutuak dira, kitto.
‎Batak alfabeto frantsesa badarabil, espainola besteak. Baina ez bata ez bestea ez dira amazigerazko soinuak transkribitzeko behar bezain zehatzak.
2011
‎Artistak mezenasak beti asetu nahian. Geroztik ez genuen oharrik egin, ez batak ez besteak.
‎frankismoaren garai hartan, fikziozko euskal eleberri beltza egitea fikzio bihurtzen baitzen. Izan ere, nobela beltzaren eta nobela poliziakoaren arteko aldeak eta ñabardurak alde batera utzirik garai hartan euskaraz ez baitzegoen ez bata ez bestea, narrazio bien ezaugarrietariko bat errealismoa da, eta fikzioa egoera erreal edo erreal izan daitekeen egoera baten gainean eraikitzen da. Hau da, kontakizuna inguru sinesgarrietan kokatzen saiatu behar da.
‎Lehena, Joanes, bere aitzindariaren bertsio hanpatua izan zen, eta, bigarrena, Peru Arloteagabeitia, berriz, baserritar endekatu samarra atera zen. Fikziozko pertsonaiak ziren neurrian ez daukagu ez bataren ez bestearen dagerrotiporik, baina irudikatu ahal ditugu pertsonaia biak. Joanes, aurrerago ikusiko dugun bezala, superheroi itxurako pertsonaia zen:
‎Itxuraz aita eta seme ahaide hitzak eta egi toki atzizkia dira osagaiak, baina ez dugu lekuko zaharrik eta badakigu askotan itxurek engainatzen gaituztela, ziria sartzen digutela. NTEM lanean (54 or.) n dun aldaera ere biltzen da, Aitasenigui (1857), Aitasanegui (1894), Astasemegui (1846) forma ez ezik, eta baliteke lehen osagaia aita ez izatea, bigarrena seme ez izatea edo ez bata ez bestea irudi duena ez izatea. Egia esan, aski bitxia da gure ustez aita eta semea aldi berean azaltzea, baina, idatzi bezala, ez dugu testigantza zaharrik.
2012
‎Eta ez bata ez bestea ez zirenez luxu faltsuen lagun, uko egin zieten Usungo abadeak oparitu nahi zizkien urrezko eraztunei, eta, eraztunaren ordez, Enekok beste bat jarri zion emaztegaiari, zilarra eta koral gorriak zituena, erregeak ongi baitzekien Oihanak itsasoa maite zuela, eta Oihanak beste bat eman zion Enekori, erresumako haritz zaharrenaren giharrean zizelkatua, eta horregatik, orduz geroztik, ... Eta ezkon eraztuna behatzean eramaten zuenean, Eneko gai zen hain arbola prestuetan babeslekua duten animalia guztiei aditzeko eta ulertzeko, halatan non animaliek abisua igortzen baitzioten etsaiek mugak mehatxatzen zituztenean, eta, horri esker, gudarosteak antolatzeko modua izaten zuen etsaiek aitzina egin ez zezaten.
2013
‎Lo geratu zenean, anaiei deitu nien. Ez zidan hartu ez batak ez besteak, eta biei mezu bera utzi nien: " Izaskun Eibarren dago".
‎Bodega hilda, Jose Miguel de Alava arduratu zen britainiarrekin adostutakoa Nootkan gauzatzeaz zeremonia formalaren bitartez. Aurrerantzean, bi nazioak merkataritzan aritu ahal izango ziren Nootka badiaren inguruetan, baina ez batak ez besteak zuen bertan eraikin iraunkorrik jaso. Areago zihoan beste ondorio bat ere izan zuen hitzarmenak:
‎Misioek ahal zutena lagunduko zutela erantzun zion prefektuak. Irina eta tapakiak eman zituzten gehienek, baina Sarriaren beraren misioak, San Carlosek, ezin izan zuen ez bata ez bestea eman, bere neofitoentzako adina ere ez zeukalako. Aurrerago ere, misioen gaineko presioa gehiegizkoa iruditu izan zitzaionean, Samak argiro adierazi zuen bere jarrera agintarien aurrean.
‎Zezenak burua beheratu eta mehatxuz begiratu zuen, eta hartza hanka gainean zutitu zen hasieraren zain bezala. Baina hamar minutuz ez batak ez besteak ez zuen aurrera egin. Ikusleak luze irizten hasi ziren.
2014
‎Batzuetan, ez bata ez bertzea ez nora ez hara.
‎Ihes, beti. Ez da ez batarena ez bestearena. Ez da guztiz gorputzarena, ezta lengoiarena ere.
‎Kenyako Pokot herriarentzat, adibiderako, gizabanako hermafroditek ezin zuten gizonaren edo emakumearen generoa hartu, ez baitziren ez bata ez bestea beren kulturaren arabera. Jaio eta berehala hiltzen ez zituztenak, genero estatusik gabeko inframunduan bizitzera zeuden derrigorturik.
‎Era berean, iruditzen zitzaidan euskaldun guztiak zirela abertzaleak, edo gutarrak orduko hizkeran. Ez ziren egia ez bata ez bestea, baina handik urte askotara ikasiko nuen hori. Gaztaroan ikasi nuen, era berean, inguruko bi ikasle ingeniariengandik, neska bat, zenbat eta euskaldunago, orduan eta itsusiago, zenbat eta erdaldunago, orduan eta ederrago.
2015
‎Baina, bestetik, hitzak edo zernahiko adierazleak sentitu ditzakegu, ikonoaren ehundura, materialitatea, dentsitatea, bolumena sentituz; eta orduan, arrosak arrosa diotsola sentitu. Dena den, ez batean ez bestean, ez dira urruntzen, ezta bereizten ere, hitza eta esana: jario bakar baten agerkerak omen dira.
‎Eta ez zuen ezer aditu eztabaida sutsu baten erdian zegoelako murgilduta, Isidoro Gaztañaga eta beraien ondoan eserita zeuden bazkaltiarrekin. Denbora mordoa zen bi boxeolariak elkartzen ez zirela, azkenaldia Donostian izan baitzen edo apika Tolosako zezen plazan, ez bata ez bestea ez baitziren oso ondo gogoratzen noiz izan zen.
2016
‎Eta Floridako hondartzak ere asko famatzen dituzte. Baina gure kostaldearekin konparatu eta ez batak ez besteak ez daukate itxurarik ere.
‎Euskara aldizkarian zenbait artikulu agertu ziren horren inguruan 1881ean Campionek zein Bonapartek eginak. Alabaina, ez batak ez besteak, beren kanpo lanetarako ez idazkietarako ere ez zuten Huiziren iritzia jaso.
‎Beraz, izenburua barrenekoarekin bat ez etortzearen kariaz, aratz begizta daiteke lan bat baino gehiagoren egilea genuela, eta ez bata ez bestea argitaraturik izan ez ziren arren, bazuen bere garaian karrikara jaulkirikorik, zertaz eta San Migeli buruz: Compendio de la Historia de la aparicion de San Miguel de Excelsis en el monte de Aralar, jurisdiccion de la villa de Hugarte Araquil en el Reino deNavarra, Iruñeko Franzisko Erasun Radaren moldiztegian, 1828 urtean, alegia.
‎Felipe jaunak zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilen, abokatu titulua 1882ko otsailaren 2an eskuratu zuen, eta urte bereko ekainean Santanderreko Lierganesko notariotza bere egin zuen. Euskalduna izanki, etxera nahi zuen, eta Donostiako zein Leitzako notariotzen oposizioetarako aurkeztu zen, eta hurbil ibili arren, ez zen, tamalez, ez batean ez bestean gailendu. Guztiarekin ere, eta berebiziko azterketak igaro ondoren, Nafarroako Diputazioaren idazkaritza erdietsi zuen, eta Beremundo Ruiz Galarretaren ostean, idazkari kargua mustu zuen 1885eko uztailaren 30ean, hartan 1895eko ekainaren 1era arte iraun zuela.
2017
‎errezel fin baten atzean bere aurpegia ezkutatu eta, irri urduria eginez, beste alde batera begiratu zuen. Herioak jakin bazekien handik egun gutxira biek hitzordua zutela pelotoiaren aurrean, eta bazekien egun, ordu eta toki hartan ez batak ez besteak ez zuela hutsik egingo. Baina artean ez zekien nor zen gazte nafar hura, Herioaren begietara lotsagabe so egiten ziona, bizitza alde zuena, jendearen miresmena irabazi zuena, benturak irri egiten ziona eta heriotzaren errukia merezi izan zuena.
2018
‎Eta zure aita tutsia bada eta zure ama hutu, noren aurka borrokatuko zara, aitaren tribuaren kontra edo amarenaren aurka? Agian, aski ziur, saiatuko zara ez bataren ez bestearen aurka borrokatzen eta bilatuko duzu beti bien alde jokatzea, ahal bada.
‎errealitateari gisa hartan so eginez gero, balio du gure asimilazioaren egoeraz ohartzeko. Espainiaren menpe dagoen euskalduna ez da Angelun bezain galdua sentituko Tuteran, nahiz eta ez batean ez bestean ez duen entzunen euskara anitz. Tuteran espainolez mintza daiteke, Angelun ez.
2019
‎Horiexek izan ziren biltzerik izan nituen datu guztiak nire txostenean: han ez zegoela inolako amoranterik, ez bataren ez bestearen aldetik ere. Gerora, Alcala de Henaresko epaitegian ospatutako epaiketan, zehaztasun gehiago ezagutu ziren.
‎Seguran ibilia nintzen, Zegama eta Zerain bisitatuak nituen. Logikoki, ez nuen aurkitu ez bata ez bestea. Martxan jarri autoa eta berriro abiatu nintzen Zerainera.
2020
‎Hobeki horrela, galdeketei erantzuten baino. Ez omen zen gertatu ez bata ez bestea. Lergak partida haiek gezurtatu zizkidanetik bestelako eszena datorkit gogora.
‎Ez nien Anaxagorasena aipatzen; Karmelek pedantetzat hartuko bainindukeen. Abenduko egun batean, hotzegi izateagatik gure behatokira joateko ez batak ez besteak konbentzitu ez nituen gau aratz batean, eta ni ere etxean geraturik, lehergailuz beteriko furgoneta baten eztandak lehertu zuen dantzalekua. Hurrengo eguerdian, poliziek hondakinen inguruan jarririko plastikozko lokarriak kendutakoan, jaso genuen auzotarrok hara hurbiltzeko baimena.
‎Tarte luze baten buruan jarraitu dut irakurtzen: " Baina ez batari ez besteari ez zaio ikusten zenbat egun hil den engoitik". Hortxe galtzen naiz, aitor dizut.
2021
‎Moduren batean, bi kulturetakoa naizen arren, ez naiz ez batekoa ez bestekoa. Beti mugan lan egin dudala pentsatzen dut[...].
‎Lehenengoa, Rozada Martinezek aipatzen zuen moduan, berrikuntza pedagogikoko proposamen edo ildo askoren funts gabeziak sorrarazitakoa da. Izan ere, mugan bizitzearekin hori adierazi nahi nuen nagusiki, batetik, paradigma modernoaren baitan izan nintzela prestatua irakasle benetan" ezberdinak" eta onak izan nituen arren— eta, bestetik, paradigma postmodernoaren ildotik egin behar dudala lan; hots, bi munduren artean nabilela, bietatik bat bera ere ez baitut gustuko, ez naizelako ez batekoa ez bestekoa. Paradigma modernoaren alde ilunak gustuko ez ditudan arren, susmoa dut nagusitzen ari den paradigma berriak ere badituela bere alde ilun ilun propioak, gehienak ezkutuan dauden arren.
‎Ikastolan hezia izan nintzen eta ikastolan eman nituen lehendabiziko urratsak irakasle gisa; azken urteetan, ordea, institutu publikoetan nabil irakasle. Urteak igaro ahala, eta esperientzia ezberdinak tarteko, zentzu honetan ere mugan bizi naizela esan beharra daukat, hots, ez naizela ez batekoa ez bestekoa sentitzen erabat, mundu biei gauza onak aitortzen dizkiedan arren, noski.
2022
‎Eta A hirukoitzak amore eman zuen. Jakin bazekien eta badaki ez bata ez bestea ez zeudela elkarrekin maiteminduak, baldin eta maitemintzea eleberrietan edo filmetan islatzen den zorabioa bada. Izan ere, A hirukoitza ez da inoiz maitemindu, ezta Madame Seguette edo kaskagorria ere, are gutxiago txanoduna.
2023
‎" zer, ohetik erori al zara?". Ohiturazko animaliak dira, eta ez batak ez besteak ez dute bereziki ongi lo egiten. Are gutxiago etxea husteko mehatxua gainean dutenetik.
‎Bien etxeak, ez oso urrun elkarrengandik: bata Izarraitzen azpian eta bestea Aloñaren magalean; biak Gaztelaren menpekoak eta ez bata ez bestea ez zen premua; horregatik bai batak bai besteak Gaztelaren armadan aurkitu zuten mantenua. Eta azkenik, biak gudari gidariak izanik misio bana zuten betekizun:
‎Albaina, Ikuza buru egin zien adore handiz eta kainoi hobeez. Goizeko bederatzietan sua hautsi zen eta arratsaldeko seiak arte jarraitu zuten tiroka, ez bata ez bestea arerioen itsasontziak abordatzen saiatu gabe. Iluntzean holandarrak ihesari lotu zitzaizkion, gauaren itzalpean.
‎Arrazoi horiengatik," merezi du matematika lantzea, berez, eta[...] fisikari aplikatu ezin zaizkion teoriak ere besteak adina landu behar dira". Poincareren ustez, laburbilduz," helburu fisikoa eta helburu estetikoa solidarioak ez direnean ere, ez genituzke sakrifikatu behar, ez bata ez bestea".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia