Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2017
‎Galdutako kartazalak, Föergell enpresako akziodun nagusiaren esku egon zuen ordubete barru, derrigor. Horrexegatik, ohizko irabazle maskara ez baina, erabat desitxuratutako karantza zurbila ageri zuen eguerdi hartan, Möergell enpresako zuzendari orokor, Ataulf Tarqquus jaunak. Bizitzako lehen porrota erditzera balihoa bezala, eskuak giltzurrun aldean bilduta zeuzkan, eta izerdi patsetan zen, erabaki garrantzitsuenak hartzen zituen piraña ontziari pega pega eginda; begirada galduta eta pentsakor.
‎Dubiok arratsalde hartan bertan lan pixka baten lan egingo zuen ez gehiegi, gehienera jota, alde batetik besterako hiru joan itzuli eta banaketa amaitzerakoan, etxera ez baina, auzoko tabernetan narrasti moduan ibiliko zen, harik eta gauerdia iristen zen arte. Arrats parteko bakarkako ardo merkearen txikiteoan jarrita gogoa3, punpa zentrifugoen instalaziora zeramaten metalezko eskailera luzeak jaitsi zituen.
‎Baina hamaika filmetan erakutsi dizkiguten hondartzetan egindako omenaldietako agure maitagarriek lotu dute nire arreta. Maitagarriak bai baitira, eta film ez baina dokumental errealetan parte hartu dutenengan antzeman daiteke askatasunaren alde Europako lurretan egin zituzten sakrifizioak, gerrara abiatzeko batzuek barruan zuten sen elkartasunezkoa (agure horietarik batzuk azaltzen dira, besteak beste gerrara derrigorrean joandakoek, gerrara joan nahi izan ez zutenek eta gerra basakeria hutsa izan zela esaten dutenek ez baitute bozgorailurik izaten; l... Baina maitagarriak dira, batzuk besteak baino gehiago, imajinatzen dut?
‎Gure egunkari hau eta beste medioak zeinengana iritsi ahal izango diren, izan diren, irismenak gorabehera. Eternamente Yolanda ez dela jakin dugularik, eguzki sistematik ateratzeko ez baina egitura batzuk eraikitzeko gai izatea nahiko nuke, eternamente navarra izan ez dadin. Eta abar.
‎... bada, kontua da bost soldadu prusiar haiek kondesa edo markesa batez maitemindurik zeudela, eta banan banan hil ziren elkarrekiko dueluetan, harik eta, noski, bakarra geratu zen arte; emakumeak, ordea, ez zion maitasunik aitortu, eta azken soldadu prusiarrak bere buruaz beste egin zuen, ez baina, bost kaskoak bere lau lagunenak eta berea, kondesari bidali baino lehen.
‎1994tik hona, kapitulu guztiak ez baina, ETBk ekoiztu telesaila irentsi dut nik neuk ere. Mauletik Baionara etortzen ginen oporretara, ahizparen etxean Jose Mari Lasa eta Maria Luisa Galardiren arteko patasken lekuko izateko.
‎Nik neuk esango nuke euskaraz hitz egin ez baina ulertzen dutenekin elkarrizketa elebidunak mantentzea ari dela gertatzen iraultza. Ziurrenik paparrean" Euskara Ari Du" txapatxoa eramaten segitzea erabaki duten askok berdin sentitu duela esango nuke:
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...ainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri gehiago, dena bezala da, es como todo, ya si eso ni
2018
‎Bo, nik orai ez baina han sagarrak agertuko... haiek harroara ziz seinalatu egin zizkidan.
‎Zelibatua da atzerakoiek oroz gainetik atxiki nahi duten apezen eginbidea, nahiz eta hartatik datozkien maiz herritarren trufa mingarrienak, oso ugariak Europako tradizioan nola gurean, beherago ikusiko dugunez. Hain mihi gaizto ez direnek ere ohartarazten dute, kondairek parada ematen dutenean, apezak ezkondu ez baina giltzaria edo neskamea badutela. Orozkon Axpuruko abadeak ospe itzela du bere kriadeagaz batera protagonizatzen dituen pasadizoengatik (ikus" Ura" kapitulua).
‎Militarren San Peterburgo mozkotea adreilu desfile baten moduan zetzan. Suvorov, enperadoreak maite ez baina, Potemkin zenarekin haserre egon zelako, jasan egiten zuena, bere landako bakardadetik atera zuten. Beste kanpaina bat zetorren, eta enperadoreak bere asmoak zituen.
2019
‎Bada herrialde zehatz batekiko halako lotura sentimentala sentitzen duen gurasorik eta, jakina, herrialde zehatz horretara joko dute. Etiopian edota Madagaskarren adoptatu nahi duenak badaki txartel guztiak dituela bere seme alabaren azalaren kolorea ikatza bezain beltza izateko, eta era berean Ertamerikara joko duenak badaki txartel guztiak ez baina bai txartel asko dituela haurraren kolorea gure azal zuria baino ilunagoa izateko. Nork bere hautua egiten du eta denak dira zilegiak.
‎Udaberrian izango zela diot gogoan dudalako eguzkiaren izpiak indar handiz sartzen zirela gure etxeko egongelan eta hori udaberrian eta uda partean besterik ez zen gertatzen. Donostiako alde zaharreko kale estuek horrelako gauzak dituzte eta zulo batean ez baina bai etxe ilun batean bizi ginela esan behar dut. Eta asteburua izango zen, telebista aurrean patxada ederrean geundela gogoratzen baitut.
‎Bai probintziakoa bai hiriburukoa, biak ziren lau izarretako hotelak baina bata eta bestearen artean alde ederra zegoen. Gurea halakoa bazen, ezin imajina dezaket nolakoa izango ote den guri ez baina iparamerikarrei eskaini ohi dieten Hilton ospetsua!! Eta hotela hobea zela ohartu ostean, beste xehetasun bati ere erreparatu genion:
‎Berak edozer gauzatarako zuen denbora. Dirurik ez baina...
‎" Eduki dezakezu belarria egituratuta maiztasun jakin batzuk bereziki ondo entzuteko, baina horrek ez du esan nahi, ezinbestean, hizkuntza bat duzula eta maiztasun horietan ahoskatzen dituzula hitzak. Izan ere, giza hizkuntza entzumenaz askoz harago doa; badira entzumenik ez baina hizkuntza baduten gizakiak. Berriz ere, beharrezko baldintzatzat har liteke gehienez, baina ez da baldintza nahikoa".
‎Burua aurrerantz makurtu samarra zeukan, lepoa sorbalda gainean ez baina, bularraren hasieran landatua balu bezala. Ez zen konkorduna, baina itxura hori ematen zion.
‎Hori dena aztertzen ari zen, eta hortz zuri zurien ertza distiratzen ikusten zitzaion. Begiak, uste nuen bezala beltzak ez baina, urre kolorekoak zituela ikusi nuen. Azkenean, sukaldea igaro eta lorategirako atea zabaldu zuen.
2020
‎Itzulpen Eguzki kolpea, 2009ko Euskadi sari eta gazteentzako liburuen egile, balirudike Juan Rulforen hura gertatu zaiola Mendizabali: helduentzako bilduma bakar, osaba ez baina, auskalo informazio iturria ahitu eta isiltasunaren bidea aukeratu zuela. Nork daki behin behinekoz.
‎Bere burua sozialdemokraziaren ezkerrera kokatzen zuen; Frantzian Mendes France politikariak ordezkatzen zuen posizioan gutxi gorabehera, baina bultzatu zuen Monzon EAJko zuzendaritzari eskatzera abertzale berri ezkertiarragoei leku egin behar zitzaiela. Hasiera baten pentsatu zuen EAJ barruan lekua izan zezaketela Txillardegi bezalako sozialistek, baina laster igaro zen pentsatzera alderdi berean ez baina haiekin elkaturik bai jokatu behar zela, eta orduan ekin zion Fronte Abertzalea eratzeko ideari.
‎Ezin jakin, orduan, itxialdia ez zela hamalau egunekoa izango, nahikoz luzeagoa baino. Bestela ez zen faltako proposatuko zuenik Dekamerona irakurri ez baina euskarara itzultzea, Gabriel Arestiren eta Matias Mugicaren itzulpenen ondoren itzultzeko falta zena besterik ez zen.
‎Orduan, ez al da hobe zuretzat orain kolpe batez zerbait hartzea, asko asko ez baina bai seguru eta finkoa, zoriaz fidatzea baino. Esan behar dizut, gainera, ez dizudala galdetzen jakiteko gogo hutsagatik.
‎Behin, botiloi erdian zeudela, polizia ez baina telebistakoak agertu zirela kontatu zion Aiorak, eta Alain, zorri bat bezain mozkor, martini limoi katxi bat eskuan, kamerari inuzentekeriak esaten agertu zela igande gau bateko prime timean. Alainek bere bizitza osoan ez zuela egun hartan baino lotsa handiagorik pasatu ziurtatzen zuen Aiorak.
‎Momentuz ez baina laster daukagu. Etorri nahi duzu ala?
2021
‎Eguna argitzen hastear zela, gizona emakumearen ondotik altxatu zen, eta jolasean jolasean, behatzean zuen eraztun bat, senarrak ezkontzakoan emana, kendu zion; herrialde honetako emakumeek superstizio handiz gorde ohi dute eraztun hori eta biziki ohoratzen dute halako eraztuna hil arte gordetzen duen emakumea. Zoritxarren batez galtzen baldin badu, berriz, bere fede ona senarrari ez baina beste norbaiti eman izan balio bezala mespretxatzen dute. Emakumea pozik geratu zen eraztuna kendu ziolako, ustez eraztun hura emazteak egin zion tronperiaren lekukoa izango zelakoan.
‎Horretan ahots bat entzun zuen Gasirrek, bere bihotzaren barren barrenetik baletorkio bezala. Arrabita ari zen kantuan, heroiaren egite handiek ez baina haren malkoek bizia emanik.
‎Mila esker eman zizkien Uretako Izpirituari eta haren tartekoei, egindako harrera onagatik, eta haiek guztiak negarrez utzirik alde egin zuen. Luenba ez baina Mabungu zela uste bete betea baitzuten, inor itzultzen ez den lekutik joan etorria salburik egin zuela uste zuten, eta sinistuta zeuden berriro ere egingo zuela.
‎Maite du Agirrek Portun madarikatzea, horretarako azken muturreraino eraman behar badu ere pertsonalizazioaren jokoa. Guduei ez baina Adalbaldori amaiera emateko unean ere, Agirrek Portun gaiztoari leporatu nahi izango dizkio gorrotorik sakonena eta azken aizkorakadaren egiletza (ikus 167 or.). Hori bai, ordura arteko bertsioaren gezurtagarri gisara, Menjouleten ohar bat jasoko du ondarrutarrak orripean: " il (Aldabaldo) fut mis a mort par les parents mêmes de Rictrude" (idem).
‎" Oso jarrera duina zen, zalantzarik gabe; baina hobe nukeen begiak ondo zabaldu izan banitu. Soldadu batek, gerra garaian, inoiz ez luke pentsatu behar zerbitzutik libre dagoenik; are gutxiago iraultza gerra bat baldin bada, etsaia atez kanpo ez baina zeure etxean dagoenean. Horrelako uneetan konbentzimendu kartsuen suhartasuna gorroto bilakatzen da, eta ohorearen eta gizalegearen hertsadurakkentzen dizkie gizon askori, eta emakume batzuei adeitasunarenak eta beldurrarenak.
2022
‎Edo bestela: anpoila hautsi BAINA katua ez hiltzea, eta hautsi ez BAINA katua hiltzea... Eta abar.
‎Paulinek ihardetsi zion ezen, hezur haragizko senar bat munduan gehien maite izan zuen gizona berari kentzeko ahala izan baldin bazuen, kontent egoten ahal zela hilezin eta ikusezin zen Harengandik bereizten entseatu gabe, zeren Hura ez baitzen haren ahaletan, ez eta munduko ezein kreaturarenetan ere. Markes andereak, ikusiz haren deliberamenduaren fermua, pot eman eta utzi egin zuen, ez baina dolu handirik gabe. Eta Pauline eta haren maitatzailea hain modu saindu eta deboziozkoan bizi izan ziren gero beren Obserbantzietan, non ezin baita duda ere egin ezen Hark, zeinaren legearen xedea karitatea baita, ez ziela erran, beren bizitzak finitu zirelarik, nola Magdalenari, beren bekatuak barkaturik zeudela25, ikusiz hainbertze maite izan zutela, eta ez zituela bakean erretirarazi gizakien merituak oro gainditzen dituen sariaren lekura.
‎Lagun, Jainkoak haurrik ez baina ondasunetan nahikoa eman digunez, horien parte bat bidaia saindu hori egiten baliatzea nahi nuke; izan ere, noranahi zoazela ere, deliberatua naiz zu ez abandonatzera.
‎Gero, sekula bizitu ez baina benetan gauzatua bailitzan kontaturik entzun den erritu bat sinesgarria da, protagonista ezagunak baditu eta iragan ez oso urrunean kokatuak. Haren deskripzioa kondaira mitikoa da, eta ahozko transmisioan laster pasatzen baita" urliak kontatzen zuen" esatetik" urliari gertatu zitzaion" esatera eta, batzuetan," niri gertatu zitzaidan" esateraino ere (ikus" Berraragitze" kap.), oso litekeena da aitorrarazteko torturatua den batek bere bizkar hartzea beste norbaitek egin omen duena eta bere burua mito baten protagonista egitea.
2023
‎Haren esaldi lakonikoak biluzik sentiarazi nau. Izaera lehorrarekin ondo ematen ez duen boz tinbratua du, barregura ez baina akaso higuina eragiten duena. Urrezko letaginen bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia