Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Aurki hartu zuen loak olerkari eta kazetaria, zurrunga hots arin batek salatu zidanez. Ni, berriz, loak ez baina ezinegon urduri batek hartu ninduen. Pozik sentitzen nintzen, abentura kilikagarri baten aurrean ilusionatuta, baina banuen bakea eragozten zidan zalantza bat ere.
‎Burlak haatik ezin ez ikusizkoak ziren. Xan hari begira zegoela, bada, bat batean ohartu zen, emakume gaztearekin zeuden gizonezkoak, jertse gorrikoari ez baina, berari begira zeudela: zorrotz eta lazki.
2001
‎Urrunetik gentozen autentizitate bila: ezpainetan ez baina, aditza hor zegoen bizi bizia eta pilpiran, jangarri. Jakinez gainera, artzainek, haizeek erraztatu zelai goretako aterpeetan gasnak amodioz egiten zituztela, maitasun horren errautsak sabeleratzen genituen anorexia linguistikoak jotako kideok:
‎– Ez diat uste. Ebaki ugari hauek amorruak ez baina ezintasunak eragindakoak direla esango nikek nik.
‎Urrats batzuk emanik, lore lapurrak burua jiratu eta samurkiro begiratu zidan, errukia aurrena eta onespena ondoren bilatu nahian edo. Nik baiezkoa egin nion buruaz eta berak, erantzunez, sorbaldei goraka eragin zien, errua berea ez baina halabeharrarena izan balitz bezala. Betidanik lelokeria iruditu zait hildakoei loreak jartzeko ohitura.
2003
‎Ez da makala Château Lagarde hau. Handietakoa ez baina lotsa gutxi dauka honek edozeinen ondoan agertzeko. Ireki eta denboratxoa egin ostean hobea, gainera.
2005
‎Herriak lasaia ematen zuen, baina soldaduak beti mesfidatzen ziren, eta urmaelak baino engainagarriagorik ez zela behialako biek harrizko xendari ekin zioten. Fusilak ontsa agerian atxikitzen zituzten, turista arrunta ez baina gerlariak zirela ederki bezain harroki erakusteko. Kapitainak kakiz beztitu burkideen ibilera largabistekin segitzen zuen, irudiz herriko auzapeza zitekeenarenean sartzeraino.
‎Damian ohartua da honezkero, badaki zakurrek hierarkia dutela neurri, nagusi bakarra jartzen dutela aurretik beti. Eta Otsoenean, Damian ez baina, Leon Karrika dela ugazaba Argosentzat. Izatekotan, bera dela orain bigarren.
‎Sinesteak ere lan zuen, neska hark baietz esan zidan zenbat urte nituen ironiaz galdetu gabe, nire bila etorria zen nonbait, gerritik ez baina goragotik heltzeko esan zidan eta dantzari ekin bezain neure bularrean pausatu zuen burua. Ahotik behera erori behar zutela gelditu ziren inguruko mutilak, eskuak bularrean jartzen zizkiguten beti neskek.
‎Eta kandela guztiak ebastera sartu behar genuela eliza itxian aginduko zuen, edo antxetek habiak zeuzkaten labar ikaratzaileetan jaitsi behar genuela arrautza bila, eta ez zetozenak loretxu, eta loretxuei egiten zitzaiena eginen zigula berak bat banaka. Izuturik ez baina liluraturik ginduzkan. Beldurra ematen ziguten gauzak egitera behartzen gintuen, eta hartara sailkatze bat sortzen zen gure artean ere, zailduenen hierarkia.
‎Eta ohi ez bezala, hurbilenekoei" Tira, lanean hasteko ordua diagu!" agindu gabe jo zuen ate ondoan habe loditik dilindan zegoen karril puskan mailuarekin, kin kin kan kin, goizeroko morsea. Irteera aldera nagitzen zirelarik, Don Arturoren haserrearen nondikakoa ikusi behar zutenen multzo handia sortu zen, orduan jakin, ahoz aho zabaldu zen kasernan" Gora Euzkadi" zegoela margotua, arkatzez, moldiztegiko letretan margotua ez baina idatzia, hezetasunek akastuek zapalduek utzia zuten tarte garbi samarrean.
‎Are karminago egin zuten negar Luziana Rouraren adiskideek. Nemesio Arozena lehorreratu zen Taboadaren atzetik, eta ehorzketa etxekoei egin zien aurre matxetea ez baina mailu zintzelak eskuetan. Auto berriaren ondoan zeukaten katabutaren estalkiaren gainean makurtu zen, lau kolpetan eten zuen gurutzea.
‎Eta gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo mina eta hortzari sendo bera zaion olagarro bikain hori, Breoganen aberria kantatzen ez dutenendako ere urririk eta ausarki. Soldadu konpainia batek ez baina Trisquele dantza taldeko gaiteiroek Galiziako himnoa jotzen dutelarik, nazio hartako banderaren xingola urdinaren erdian izar gorria daukan platertxo estanpatua ateratzen du Luziana Rourak beti leihora, Mateo Taboada senarra zuenaren argazkiarekin batera. Himno guztiek, baita metalik gabe gaitaz jotakoek ere, higuina eman diezazuketen arren, segur naiz hunkitu eginen zaituela alargun horren fiertasun xaloak.
‎Gauerdia jotzen hasirik elizako ezkilan, eta lehenagoztik ere, etxeko artilleriaren azantza nagusituko da, baina minutu eskas baten buruan gero eta bakanagoak eginen dira leherketak, xahartuko dira, nolabait esatearren, pindarrak eta txinpartak, eta orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen, hondora doan urte zaharraren SOS deia, eta beharbada pentsatuko duzu, halako maleruskerietara emana bazara bederen, zeure garrasiaren irudia dela hura, bakardadea urratu nahi duen zeure malko gorria, zu, izan ere, naufrago bat zarelako. Zauri ez baina urradura hari beha, artean nabaritua ez zinen marruma gozo eta hunkigarriak bilduko zaitu, bitetan estatxa emanda dauden arrantzako kabotajeko zamako trasatlantiko guztien ulu anitz eta bateratuak, samin, zulakor, gure portua inguratzen duten mendietan durundiozko oihartzun durduzagarri eginik. Sokorriko bengalak amatatu eginen dira uretara baino lehen, eta edertasun mingots horretaz hobeki gozatzeko begiak bildu ez izanagatik iluntasunik trinkoenean geldituko zara, liluramenduzko hutsean.
‎" Ni ez nengoen hemen, atunetan genbiltzan!" esaten didate, eta flota etorrarazi zutela entzuna daukadala komentatzen dudanean" A, bai, egia da...! Baina egun hartan familia hartuta Igeldora joan ginen, umeek funikularrean ibili nahi zuten eta aprobetxatu egin genuen, ze nik Franco, badakizu..." asmatzen dizute bere ministroak ez baina Franco bera gizon ona zela defendatzen zutenek. Franco zetorrelako desertatu omen zuten herri honetan espaloiak mukuru ageri ziren, beraz, Franco begi puntan ikusi nahi ez zuen apezaren hitzetan...
‎Portu sarrerako labarretan ez baina hurbilago ordea, ez hain handi baina ugari, ate horma etxe ontziola, zuzen, makur, nabarmen, gure herri mozkor ustel zabar hartan –lakartuak hitzok beti Txatoren ahotik–, telebistak Espainiako selekzioaren partida bat ematen zuela, zainak ezin loturik eta bazterrei erne iheserako nahiz jazarrerako pronto ikaran gozatu genuen ilunabarrean gerra amaitua ez zelako ikusgarri Vladimir ...
‎Bagoien baskulan halako tenorean, Eustakiok beti leku berezitan biltzeko usarioa zeukan garai hartan. ...sa dutxetan, nor ari da ordea, denak ordu estrak sartzen gelditzen dira, ni naiz zortzi ordukoa bertzerik egiten ez duena, eta eguerdian, inor ez gara dutxatzen bazkalaitzin, norbait ari baitzen dutxatzen han barnean, ez da egia izanen, zer uste du horrek, bera da izan ere, horiek ez dira makinista batenak, sobera lirainak dira zangar horiek, bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua.
2006
‎Eta kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak ziren, noski, baina aieru txarrez tindatutako ironia batekoak, Entelekiak argitaletxeko editorea bera ere oso bolada txarra pasatzen ari zelako bere idazle oso interesgarriek ez ziotelako minutu bakar bateko bakerik ematen: ...rak ere kontsultatzen zizkioten –alabari jaunartze egunean edo andreari urtebetetzean zer oparitu, jubilazio plana nola prestatu, bigarren eskuko autoa erostea komeni ote zitzaien, bizarra eginda irudi hobea ematen zuten, eta beste hainbat–; bestalde, Entelekiak argitaletxeko idazle enblematikoena emaztearengandik apartatzeko prozesu betean zebilen, eta horren ondorioz, hain enblematikoa ez baina benetan oso oso interesgarria zen beste bat urteroko jeloskorkeria atakeak jota zegoen, horrek ekarri ohi zituen edotariko ondorio ezagunekin. Eta guztiarekin ere, txarrena zen Entelekiak argitaletxeko arduradun nagusiak bazekiela edo susmatzen zuela hain artesanalak eta hain interesgarriak ez ziren argitaletxeetan ere egoera ez zela askoz hobea, entzuna baitzuen, adibidez, zenbait idazlek hartua zuela ohitura beren editoreen etxeetara afaltzera joatekoa, aldez aurretiko gonbitik edo gaztigurik gabe, gauero.
‎Diodan moduan, aita semeen arteko hitzak ulertu ez baina, autoaren barrualdea azken teknologi uhineko aparailuz josita dagoela ohartu naiz, horiexekin gora eta behera hasi baita aita. Halako batean autoa hantxe abiarazi ahal izan duen arte.
‎Nire aurrean hortxe bolantearen eskuinaldean paraturiko objektuei erreparatzen diet. Liburu azal beltzeko hori biblia da, eta hortxe da baita ere gizonaren izena dakarren gutuna, bankuarena. Begiratu nahi ez baina, ni baitan zerbaitek izena gogoan gordetzeko ziostan.
‎Iritsi zen dantzara joateko gaua eta, hara, botarik ez baina, bost horrek emakumeari. Dantza egitera ezinbestez joan dugu.
2007
‎Gordean ibili beharreko egunak joanak ziren behingoz eta Changok ez zuen Santa Barbararen irudipean zertan ezkutatu. Beltzen artean ez ezik bertze guzien artean ere gero eta jarraitzaile gehiago zeuzkan santeriak Habanan, eta Newtonek berak ere sinetsi ez baina kontuan hartzen zuela aitortu zion.
2010
‎Barkatu, baina ni naiz hemendik gutxira beharbada lurpean egongo dena". Labaz ez baina malkoz egin dut nik gainezka, hain naute astindu bere hitz gogorrek. Ia ilunpean gauden arren, Jaionek egun argiz bezain garbi ikusten ditu nire malkoak, zotinak.
‎Egoera hain zen tirabiratsua ze, langileon artean ere muturka hasten baikinen. CCOOkoek Espainiako poliziei ez baina ertzainei harriak botatzen zizkietelako, ELAkoek epelak aurpegiratzen zizkieten. Beste askok ez genuen batere bereizketarik egiten, koloreak ez zuten Polizia bat edo beste onberago egiten.
2011
‎Biltegi erraldoi hartan, kontainerren kokapenak, kolore askotariko multzo txipitan, Mondrianen erakusketa handi bana osatzen zuen. Bere burua ez zekien artea, bestelako ipuintasuna, kresal usainekoa ez baina zirritu guztietatik sartzen zen errebabako burdinautsak lausotua, azal maiztukoa, esku traketsak edukia emandako koaderno bat.
‎Aleksandrak lehendik gaztigatua zidan moduan, grabatu egin zuen poemerdi hura, nik ezarria nion Campari ez baina Irauten duen bakarra izen hanpatuaz, hanpatua iritzi nion lehen irakurrian. Berrizko berriz entzun nuen arrebak betirako utzitako Philips 2204A recorder dotorean, zenbat ordu eman ote nituen metrika bereko beste zerik sortzeko saiotan, baina geroz txarragokoak iruditu zitzaizkidan denak, arrunt zama astuna zeukan zakur hilak.
‎Zer ote handiz nizkion emanak La Voz de España-ren ez baina Deia ren orri batean bildu galtzetinak.
2012
‎Bestea ezezaguna da, guhaur guhaurri ezezagun gagozkion bezala. Huts egiten dugu hurkoa, arerioa edo etsaia bereak ez baina gureak diren intentzioz janzten dugunean eta gerra hazten. Norbera ez da guztiaren neurria.
‎Kisketaren jarrera edo postura hau egiterakoan, okertu gabe jaitsi behar da bizkarra, zuzen, bularraldea eta aurpegia hanken gainean bermatzeko, enborra okertu, ez, okertu ez, zortzi enborra konkortu edo makotu, hobe, gabe buruarekin soin adarrak ukitzeraino literaturarekiko berraurkitzea nola bizi duen era aski indartsuan erakutsi, literatura askatasunaren arintasunaren sinonimo, hamalau loturak korapiloak kezkak aienatzen betebeharra bazter uzten ezarian baina ez al da konturatzen benetan? ...onaia zuritu bere hauturik gabeko hautuak sortzen digun erakarmena justifikatuz eta une berean eginbeharra albo batera uzteak sortzen digun deserosotasuna harekiko urruntasuna desagerrarazi betebeharra eta plazera hogeita sei Euskal Herriak behar hau, literaturak behar al hau?; gainera idaztekotan zerbait ona egin behar duk hire herriarekiko konpromisoa bertan behera uztekotan hobe duk Nobel saria ez baina bederen barregarri ez geratzeko moduko zerbait izatea esango dio bere buruari baina droga bat bezalakoa da maitasun istorio bat sexua tarteko balego errazago ulertuko lukete idazlearen jarrera txarresteko joera luketenek barkaberago ulerkorrago lamia baten besoetan erortzeagatik huts egin duela iradokiz gero eta ez lau poema kaxkar edo eleberri zamatsu bat idazten saiatzeagatik gizakia hara... Libratze lanak errazten ditu eta hesteetako alferkeriari aurre egiten dio, hori besterik ez nuen behar!
2013
‎Badira pintorearen eskumenera ontzitxo batzuk pigmentuz beteak, zurezko kutxatila bat, estiletea, eta tresna bat, hasieran bereizi ez baina orain garbi ikusten dudana: beste ispilu bat, eskukoa bigarren hori, kirtenduna, mahaian pausatua azpikoz gainera.
‎Laster huts egin ez baina galdu eginen dugun tren horretaz.
2014
‎Baina berehala jabetuko ziren, gauza guztiak bere tokian eta moketa gorri deigarria eta balkoi handi bat zeuzkan etxeak ez zeukala haientzako tokirik, ez eta gelarik ere. Eta armairuan ez baina egongelan lo egin zutela egunero. Eta goizero Martinek bere bertsoen kasete zaharrarekin esnatuko zituela.
‎Itsasoko ura dela ematen du, txalupa baten ondoan daude... Izan ere, ez da ur garbia, ugerra ere ez baina ez guztiz gardena; zikinkeriak ditu, belar zuri moduko bat geratu zaio Samuel Doeri betileetatik zintzilik, eskumako begian. Idatzita dago minutu gutxi barru hilko dutela eta grabazioa etengabe ikusi zutela Monrovian eta Liberia osoan urte hartan.
‎Atzeko partetik ere lau bost lagun irten ziren. Gidariak ez baina beste guztiek zerbait zeramaten eskuan. Errepidea korrika pasatu zuten guztiek gero eta etxe artera sartu, Algortako goiko parterantz.
2015
‎Hala izanen da araiz: Eztitxuk eta gainerako guztiek algara eginen diote trapeziotik ez baina aulkitik erorita min hartuko duen pailazoari. Lorea Gernikarenak entzunda hangoikoa irri karkaraka lehertzen den era bereko ankerkerian.
‎Agosti Xaho amorragarriaren hatsik ez! Harena ez baina Markus filosofoaren burua ageri zaio gandu batean," Zer zabiltza, Gernika, egia beritablearen bila?" adarra jotzen. Espirituzale zintzoen arau, kandela osorik erre arte saiatu behar luke Lorea Gernikak Xaho urrunduari deika, baina ezin du:
‎Lorea Gernika begiz begi geratu zitzaion, zorrotz, bekaina jasorik ez baina belztuta. Pijama zetazkoa zen, baina gizonezkoarenak jaka prakak.
‎Etxeko gela guztiak harrotu ditu, sukaldeko armairu eta tiraderak, komuna, ohe gaina, barrua eta azpia, mahaitxoa, zamarretako sakelak, poltsak, egongelako apalategi guztiak, birziklatzeko paper meta... Zorua aldizkariz, diskoz eta errezeta liburuz betea ikusirik, malkoa ez baina birao gizena etorri zaio.
‎Portaera hark lotsa emanen balie bezala, edo nazka. Gorrotoa ez baina zeharreko elkartasuna ez ote zen garbitzaile harena, pentsatu du. Akabatzen bazuten aukerarik ez egiten zizkiotenak egiteko.
‎Tren geltokira abiatu da ostera Lorea Gernika, errazegi erabaki du afixan ikusitako telefono zenbakia errainarena dela. Errainarena ez baina izan liteke beste horrena, zerarena... Hotzikara bat orpotik kokoterainokoa.
‎Azkenik, denbora hartuz balde finagoetan poliki apailaturik zeuden hainbeste beharrezko ez baina harrotasunez edota amultsuki ondoan gorde nahi zirenak, urtez urte metatu detaile ezdeusak, iraganeko une, jende eta gertakarien lekuko sotilak, behakoaz besarkatu orduko aspaldian airatu hotsak zuretzat bakarrik berpitzaraz zitzaketenak, zentzuz bete girgileria kuttunak.
‎Beñat, berria zein zaharra, hiztuna ez baina oso da behatzailea. Eta ondotxo daki halako sasi intelektualen goranahia xaxatzen.
‎Sekula etxetik irten ez baina bidaiatzea obsesio bilakatu zaion esploratzaile zapuztuari Livingstone izengoitia asmatu dio. Hegazkinari ez omen dio beldurrik, eta tele transportea existituko balitz ere, ez luke baliatuko inora joateko, ez baldin bada sofatik hozkailura.
‎Irale zentroaren hondakinetan aurkitutako komunikatuak pistarik eman ez baina sikiera adimena entretenitzeko balio izan dienez, mutu egin dute Mendarotik Ermurainoko bidea, bakoitza bere hausnarretan bilduta. Madariagak ireki du ahoa, tupustean pentsamendua argitzera etorritako ideiaren bati bide eman eta kidea txundituta uzteko intentzioz baino, bien arteko isilune astuna hausteko.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri
2016
‎Zinkaren ertz bietan jasoriko zutabe batetik besterainoko apalategian zeuzkan patar bonbilak, eta Telefunkena, telebista zen, ez irratia, patarren artean ez baina goialdean zeukan arrain lonjako taberna anonimoak. Ezerk ez zuen eragozten bezeroak mahaietaraino urrundu gabe dirukutxa automatikoaren atzeko pareta alderik alde hartzen zuen ispiluan bere burua ikustea.
‎Argazkian agertu barik, koadrotik kanpo, bi kale gorago eta hilerriko muinoan, Manu Sota, txapela buruan eta gabardinaren lepoak altxatuta, hasi berri zen bedatse hotz hartan, negarrez, bazterrera zegoen kultura gizona, hainbat egun eta gau Agirrerekin batera igaro zituen idazlea, Agirre mundu mailako aktore bihurtu zuen antzerkigilea, bera, politikarekin ahitu zena, ikusten zuena bazetorrela belaunaldi berri bat, kontentagaitz zegoena beraiekin, beste erreferentzia batzuk zituena gogoan, Estatu Batuak ez, Erresuma Batua ez, Frantzia ez, beste norabaitera begira zegoena, potentzia handiei baino txikiei, deskolonizazioaren osteko mundu berriari, Agirrek eta Sotak Euskal Herria lehen mailako bilakatu nahi izan zutenean, aitor zion bere buruari orain, beharbada xalotasun handiegiarekin jokatuz. Bai, gazteak munduko txikiei begiratzen hasiak ziren, Kubako iraultzari, Aljerian sortzen hasi ziren liskarrei, Israelgo estatuari, nola bi mila urtean erdi itzalirik egon zen sugar mendrea, hizkuntza, hebreera, berreskuratu zuten; eta Manuk pentsatu zuen hori ere ez zela guretzako lekua, euskaldunon neurria beste nonbait zegoela, agian handien artean ez baina txikien artean ere ez, erdian, denekin batera baino, eta horrexegatik tokirik gabe ikusten zuen bere burua, hileta hartan bezala, bi kale gorago, hilerriko muinoan, lagunzurtz, maite zuelako Agirre, nahiz eta askotan eztabaidatu berarekin, nahiz eta sarritan uste izan zatiaz ausartago jokatu behar zuela, eta maite zuen hala eta guztiz, zuzena zelako, etikoa zelako, baina batez ere fidela, e...
‎Eta guk, etxezainik ez baina, lagunak ditugula.
2017
‎Inguratzen zuen basoxka baino lehorrago. Gogora zetorkiona uxatzeko altxatu egin zen, mugimenduak eragin odol jarioak konszientziaren burrunba etengabea geldituko zuelakoan, jakinik, gelditu ez baina beste zarata bat, giharren mugimenduaren zarata, erantsiko ziola.
‎Axiri begiratu dio harro. Ilaje beltza, aurpegi zorrotza, adimena... uxatu egin ditu sualdiak, bikotearen gaineko gogoeta eta norabidea bere lepora bota izana, azken boladako nagia eta utzikeria, oso ongi jakin ez baina susmatzen ez duen zer edo zer. Harro sentitu da bere bizitzaz, baita Oskar kontatzen ari denarekiko.
‎bion artean banatu genituen lanorduak, eta nik hartu nuen larunbatak eta festa egun konplikatuak aurrera ateratzeko taldea osatzeko erantzukizuna. Hamalau urte bete nituenerako, legez ez baina praktikan biok ginen tabernaren hipotekaren, etxeko gastuen, Atakako eskarien eta langileen ordainketen arduradun. Soldata bera kobratzen genuen.
‎Larrua jotzeko intentziorik gabe seduzitzea zen egin nezakeen gehiena. Ingurukoek ezeren berririk ez zuten bitartean, jolasten jarraitu ahal izango nuen, fribolitatea bizitzen ez baina arinkeria antzezten. Emakume erakargarriaren gudu zelaian gau jantziz paseatu nuen kontua isilpekoa zen bitartean.
2018
‎edonora ez baina
‎ezen ez hura borragomaz ez baina
‎– Ez baina eta ez baina ondo! Hartu ezazu haize pixka bat, diberti zaitez, zure adinean ez zenuke beste ezer egin.
2019
‎Eta horretarako etortzen naiz, hain zuzen, izeko Hanaren etxeari begira egoteko. Etxea laugarren edo bosgarren solairuan egon izan balitz, larriago ibiliko nintzen hemendik ikusteko, baina bigarren solairua, izeko Hanaren etxea, belarraren aurre aurrean dago, altuera berean, hurbil ez baina urrutiegi ere ez, bazter batean.
2020
‎“Uste dut haurdun nagoela”, eta sumatzen dut nigandik urruntzen, tai gabe, beste bizitza mota baterako norabidean. Eta berak badaki, nik oraindik ez baina berak segur aski bai, bidaia hau ez dela antzerkiari loturiko ibilbide berri baten hasiera, amaiera baizik.
‎Eta jainkorik ez baina... karma, unibertsoa eta off eko ahotsak existituko balira. Eta guztiak zentzua baldin badauka, unibertsoan ordena misteriotsu bat baldin badago?
‎Dekoratu ditugu: Aterpe, Orbea, Iriondo, Gabi, Truk eta beste zenbait taberna; Osoro zapata denda, Uzuri optika, Kemen belar denda, Maidagan jantzi denda… Arbolak jantzi ez baina apaingarri guztiak prestatu izan dizkiogu beste hainbati: lazoak eginda utzi, zintzilikatzea beste lanik gabe.
2021
‎Neska horiek. Beste kontu batzuk kontatzen dizkiogu elkarri, Aingeru urdina ikusi, eta Cola Cao bat egin nuela, adibidez; eta tira, jainkorik ez baina barkatzen gaituen lagunarte bat badugula ikusten dugu, bakoitza bere etxera abiatu aurretik, nor bere buruari auskalo zer kontatzen. Ni, irakurriko duzun hau.
‎Neska horiek. Beste kontu batzuk kontatzen dizkiogu elkarri, Aingeru urdina ikusi, eta Cola Cao bat egin nuela, adibidez; eta tira, jainkorik ez baina barkatzen gaituen lagunarte bat badugula ikusten dugu, bakoitza bere etxera abiatu aurretik, nor bere buruari auskalo zer kontatzen. Ni, irakurri duzun hori.
‎Beste egun batzuetan ez baina gaur behar dut adi nazaten,
2022
‎Badut, etxean, niri ez baina beste nonori
‎Asmatu ez baina bidea bai, bidea, egia da guk ibili dugula. Eta gure izena jarri diote.
2023
‎Ez, nirekin zegoen, kanpamentuan. Hasieran ez baina gero uste izan nuen ni salbatzera etorri zela.
‎beldurra, diruzalekeria, lehia. Agian, guri ez baina gure seme alabei kitzikagarri eta dibertigarri irudituko zaiela, Internet lagun dutela, askapen horretarako tresna zehatzak asmatzea. Belaunaldi baten edo biren buruan, gure mundu frenetiko eta etsigarria, diruarekiko bere obsesioarekin, guztiz ulertezina gertatuko dela gure ondorengoentzat:
‎Mixel geldirik egoten ez dakien horietakoa da. Beti hamaika saltsatan sartuta, Hamelingo txirulariaren antzera, Xiberuako arratoiak ez baina txori guztiak bere atzetik dabiltzala ematen du sarri. Aste Santu bueltan Abotia elkarteak antolatzen duen Xiru festibalak musika, antzerki, film, eskultura, performance eta dantza ikusteko aukera ematen du Gotaine Irabarne eta inguruetako herrietan.
‎ALAZNE (kexu): Kalaka, kalaka, kalaka… erantzun argirik ez baina kalakagintzan onenak zarete! Beti izan zarete horrelakoak?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia