Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 357

2001
‎Marcos Lisboan zegoen Romarekin, horregatik ari ziren Maria eta Lucas telebista ikusten arratsaldeko bostetan, bestela paseoan ibiliko ziren hirurak, uda zelako, eta oporrak," baina badakizu, gazteak", eta" ondo egiten dute", eta" ondo egiten ez badute ere, honezkero eginda izango dute egin beharrekoa, han, Lisboako hotel batean, ezkonduta egon ez arren". Edo are diabolikoagoak diren kanpin batean.
‎Indian, musulmanek gizaldiz gizaldi, beren musika ez ezik beren puritanismoa ere zainetaraino txertatu zioten gizarteari. Hortik heldu da indioen zorroztasuna sexu kontuetan, hinduismoak horrelakorik behartu ez arren.
‎Abuztuko goiz argi haietan Kalaportuko mutikoek etxetik alde egin eta Juan Bautistaren aitaren batela edo besteren bat harturik sartzen ziren itsasora, ateko bandarantz urrundu ez arren.
‎Gaur argi hastearekin esnatu, begiak zabaldu eta hormei begira hausnartu behar izan dut non nagoen. Urduri, amets egindakoa oroitu ez arren. Jaiki, irratia piztu eta eguneko albiste niagara entzunez egon naiz ia ordu betez.
‎Misionero anglikanoei ez zitzaien onen usaina gustatzen eta, onei ere misioneroena gustatu ez arren, xaboia ezarri zieten gorputza igurtzi eta garbitzeko. Xaboiarekin onek beren koipezko babes hura galdu zuten eta berehala hasi ziren hiltzen.
2004
‎1) Ortografia – Euskaltzaiñik gorenak berak nor bere gisarat ari dira, Euskaltzaindiaren ortografiari jaramonik egin gabe. Urte anitzen ondoren, oraindik ere" tch" erabiltzen dute batzuk; beste batzuk" h" rik gabe izkiriatzen dute, eta beste batzuk" v" kin (letra hau Euskaltzaindiak sekulan onhartu ez arren). Nahaste eta anarkia hauek ez dute ezer laguntzen euskeraren onetan, baiña bai kaltetan.
‎" Estrukturalismo" hitza 1930 arte erabillia izan ez arren, estrukturalismoa eta Saussure’ren izena alkarri lotuak daude betirako.
‎Nagusitzen dan hizkuntzaren kondaira" beti mintzairatik ateko zertzeladek erabakitzen dute". Eta erresuma argi eta garbi aipatu ez arren, erresumari dagozkion hiru karia ikusi uste ditu: " Eratutako politikazko agintearen hedadudari dagokio hizkuntzarena, baita nagusitutako gizarte klase baten eragiñari, eta literaturaren gaintasunari" (Le Langage, 308).
‎Ez gaitu galdu hitz batez," politika" ren gehiegiak eta" soberaniak", ezak eta eskasiak baizik! Eta lehen herri batek mende batzutan iraun bazezakean ere, erresuma bat bere zerbitzuko izan ez arren, gaur hori ez da posible.
‎Hizkuntza bat gizarte hesi bat dala hitz hauetxetaz ez esanagatik ere, hizkuntzazko hesia eten gabe ari izan da kondairan zehar. Era berean, legeetan eta agirietan gobernuek berariazko hitzez hizkuntzei buruzko beren asmoak edo xedeak agertu ez arren (maiz oharrezko xederik ez zutelako) asmo edo xede nabarmenik ezagutarazten ez bada ere, erresumek eta gobernuek ba zuten aspaldidanik, nere ustez, hizkuntzari buruzko politika eta helburu bat.
‎proietu miña. Proietutako itsasoan murgiltzen gera, ta ezer onik zeaztu ez arren, zerbait egiten dugula iritzirik, poztu egiten gera.
‎Legezko pausu horiekin batera, abertzale gazte eta ikasi batzuk, hirietan bizi arren, beren artean (askotan erreztasunik batere izan ez arren) suomieraz mintzatzen hasi ziran; eta aldean, istorian lehenengo aldiz, kaletarrak abertzale eta suomi dun agertu ziran.
‎Orduan bai, orduan itsasoa ikusten duzu, eta tripan korapiloa sentitzen duzu begirada lekuz aldatu eta neska horri begietara begiratzen diozunean, eta itsasoa ikusten duzunean bere begietan ere, Signora, eta dardarakoa. Gauza itzela da kaleko pertsona bat izatea, esate baterako gerra sentitzen duzulako, ikusi ez arren. Eta hori ezin du esan edozeinek.
‎Aggiok eman dio Alfonsina Strada izeneko emakume bati, gaztetatik dagoelako apur bat maiteminduta berarekin, ezagutu ez arren, periodikoetatik ezagutu arren, Mussolini ezagutzen duen modu berean. Baina gaztetatik gustatzen zaio, duela hemeretzi urte, 1924an, neskato ezezagun hark Italiako Giroa korritu zuenetik gizonen artean.
‎Esango duzu lelokeria bat dela, eta hala da, ze nik ere esan dizut lehen, baina kontua da nik, iluntasunari beldurra, txikitatik diodala, nire etxean korridore luze bat zegoelako eta nik azken puntan egiten nuelako lo, eta gurasoak beste puntan. Eta gauez esnatzen banintzen, zarataka hasi behar nuen amari deika, eta esaten nion txiza egin nuela gainean, egin ez arren, ze nik nahi nuen bakarra zen ama nigana etortzea, eta hartzen ninduenean pijamaz aldatzeko, orduantxe egiten nuen txiza, ze gezurrak ere ez dira esan behar. Edo, bestela, esnatzen banintzen, korridore osoa zeharkatu behar nuen ilunetan, kontuan hartuta, gainera, alboetan ateak zeudela, beti zabalik eta beltz barrua, eta arineketan hasi behar nuen beste puntaraino, baina ez munstroen beldurrez, esan dizut lehen.
‎Urrats biziz etxeari buelta eman eta atzealdeko paretaren kontra bermatu nuen bizkarra. Metro batzuk besterik ibili ez arren, hatsanditurik nengoen, luzaro korrika aritu banintz bezala. Etxe gibelean lorategi estu bat zegoen, aldameneko etxeko oholesi zuriak mugatua.
2005
‎Zurezko zoruan erraza izan ez arren, txintik atera gabe saiatu da komuneraino. Etxetik egunaren argi nagiak luzatzen dira, pasabide laburra itzalez betez.
‎Mutilak, egin gabeko itaunari erantzunez bezala, ezpainetan musu eman dio, labur baina goxo, aspaldiko maitale batek egingo zukeen sinpletasun eta zintzotasun beraz. Naroari, nahikoa iritzi ez arren, gustatu zaio. Amets dutxarako gauzak hartzen ikusi bitartean, nagiak atera ditu.
‎Nahikoa beldurtuta ibili da. Egin dion beste galderak ere zer pentsatu eman dio, besteari bezala erantzuten jakin ez arren. Beltzezko gizonak eta Bilbon atzetik izan zituztenak lotuta badaude, jakingo dute itzultzekoak direla eta etxerako bidean daudela?
‎Halako batean, ostikada batek porlanaren ordez zerbait metalikoa jo du. Itxaropen argitxo bat agertu da Naroaren buruan, gaueko ekaitz bortitzean galdutako arrantzaleari portuko sarrera adierazten duten argitxoak bezala, portura olatuek irentsi aurretik iristerik izango duen guztiz argi ikusi ez arren. Makurtu eta atzamarrez aztertu du aurkikuntza berria.
‎Bulego handian Ametsek lasai hartzen du arnasa, sartzen nabaritu duen neskarengana bihurturik burua. Zer gertatu den jakin ez arren, zerbaitek kableak behar ez dituela adierazi dio eta mugimendu lasaiez atera ditu burutik. Patxadaz, oraindik bero dagoen plastikozko edalontzia hartu eta kafe apur bat edan du, aulkian kulunka.
‎Sail horretan ibili da Naroa batez ere, horrela jatorrizko Dragoi Bola eta beste asko esku artean izateko aukera izan duelarik. Izan ere, irakurtzeko gai izan ez arren, hain merke egonda, Shin Chan, Dragoi Bola eta Santuario ren ale bana erosi ditu. Mutsumi The Blue Hearts taldearen CD bat eskuan duela agertu da eta Naroari eman dio.
‎Eraikineko pantaila handiak eskaintzen dien bideo-klipa ikusten geratzeko asmorik ez dute, ordea, presaka dabiltzan japoniar guztiek bezala. Naroak astiroago ibili nahi luke, beti ametsetan ikusi duen hiriak eskaintzen dionaz gozatu, Tokioko bihotzetariko bat den alde honetatik ibiltzeko astirik ez baitu izan orain arte, aterpetxetik urrun egon ez arren. Komikietan sartuta sentiarazi du minigonak izterraren goialdea ozta ozta estaltzen dien marinel uniformedun nerabeak nonahi ikusteak, eskolara joateko ardura handirik gabe, antza (ez bada hango eskoletako ordutegia izugarri malgua dela).
‎Mostradorearen barrualdean dagoen atetik neska gazte eta irribarretsua agertu da. Honi, ordea, Ametsek ez dio Madokari bezain polit iritzi, batere itsusia izan ez arren, agian irribarre egiterakoan hortz irregular samarrak erakusten dituelako. Dena dela, badirudi japoniar neska guztiek berezko freskotasuna dutela.
‎Zuhaitzen atzean geratu da hesia, bistatik galduta. Aurrean biderik egon ez arren, badirudi Ametsek badakiela norantz egin korrika. Belarriak erne ditu, iristen diren ahotsetatik zer gertatzen ari den atera nahian.
‎Igoera azkarra dela eta, edandako alkohola sentitzen dute barruak erretzen. Gaztetan horrekin alkohola bera erre eta etxera hain mozkor iritsiko ez zirela esaten zuten, sinistu ez arren.
‎Lehenengo solairuan atea ireki baino lehen, Madokak ohartarazi du apartamentu oso txikia dela, eta gauza handirik ez duela topatuko. Ametsek, edozelan ere, eskertu dio bere pisuan hartzea, aurretik ezertaz ezagutu ez arren.
‎Baina gutunaren amaieran esaten zion ezin izango ziola udalak atea ordaindu, problemak egon zirela udaleko diruekin. Esaten zion alkateak atea kobratu ez arren, harro egon zitekeela aitite Julian, hala ere, handia zelako herriari eta alkateari berari egingo zion zerbitzua.
‎Eta galestarrak 17 poema errezitatu zituela galeseraz, eskerrak emateko. Eta ume batek, Gasparren semeak, 17 poemak ikasi zituela buruz, hitz erdirik ulertu ez arren. Eta ikustekoa zela gero Gasparren semea poemak errepikatzen, galeseraz, apur bat diferente beti.
‎Handixek sartzen ziren, hain zuzen, ganbararakoak oro. Eta harakoak izan ez arren, inguruetatik hurbiltzen zitzaizkigun saguzar batzuk.
‎Nik Barrio hura ezagutu ez arren, gutarra baitzen, gurea, gureetakoa.
‎Ea Labartzatik urrun egon ez arren, ez nintzen bertan inoiz izan.
2006
‎Baina ahots hura oso ahula zen, eta haren arrazoiak ezin mendreagoak. Egunkariak ezer aipatu ez arren, Anek bazekien nola hil zuten Maider. Kazetak berak aipatzen zituen" zurrumurru latz" haiek nahiko adierazgarriak ziren.
‎Bitartean, entzun zuen Geppert ilunpean zutitzen zela. Ezer ikusi ez arren, iruditu zitzaion bere kideak tunelean behera egiten zuela, ahotsa entzuten zen tokirantz. Hitz egiten jarraitzea erabaki zuen.
‎Ideologia komunistako ekintzaileak bildu zituen. Aliatuek armarik eman ez arren, okupatzaile alemanen kontrako ekintza gogor ugari burutu zituzten.
‎Informazio falta horrek areagotu egin ditu Groseko auzokideen samina eta beldurra. Izan ere, hilketaren xehetasunak zabaldu ez arren, zurrumurru latzak dabiltza auzoan. Epaileak sekretua ezarri du ikerketaren gainean.
‎Maltzurkeria haietaz pentsatze hutsak gaizkitu egiten zuen. Eta, fitsik ere sinetsi ez arren, errudun sentitzen zen bere kideari buruzko halako pentsamenduei bide emateagatik. Azkenean autopistako zerbitzugune batean gelditzea erabaki zuen.
‎ikasturtea amaitu arte itxaron zenuen, pribilegiozkoa izan zitekeen zure egoera horretaz ez aprobetxatzeko. Ziur nago beste askok ez zuketela horrela jokatuko; nik neuk ikusi ez arren, entzuna ere banago horrelako zenbait istorio, ez zaizkizu harrigarri egingo.
‎Hirugarren horretan bai egin nuela barre, zuk txisterik sartu ez arren, barkatuko didazu. Izan ere, hain zen tipikoa eta aurrez antzemateko modukoa!
‎Etxetik irten berritan itzultzeko gogo biziak jaten zizkidan erraiak gauetan. Gero, etxetik zenbat eta urrunago egon, tokian tokira moldatzen joan nintzen, gaur hemen, bihar han eta hurrengoan non lo egingo genuen jakin ez arren.
‎Arnasa hartzeko denborarik gabe, Carvallok erramua hartu eta Ziprianok eta Batisek hagak sartu zituzten beheraino. Ordurako, sua hartutako belaontzia izango zen, gugandik nahikoa gertu, elkar ikusi ez arren. Zaratak, istiluak eta madarikazioak entzuten genituen.
‎Goiz ilundu zuen, eta, suaren inguruan hotz handirik nabaritu ez arren, ilintien goritasuna indarra galtzen hasi zenean, hizketak sortzen zuen lurrun zuria gogortzen sumatu nuen airean.
2007
‎Baina bada besterik, isilpekoagorik: izan ere, hau ez teoria ofizialetan eta ez kontraofizialetan agertu ez arren, euskalduna izan da hemen, asko eta askotan, arrazismoaren biktima; bi modutara, gainera: batetik, kanpokoek gure kontra ezarritako arrazismo batzuetan ageri besteetan disimulatuaren erruz:
‎Tamainaz horren erraldoiak izan ez arren, nabarmenak dira beren distirarengatik oso ezagunak diren izar batzuk: Aldebaran, Rigel, Arcturus, Capella eta abar.
‎Azkeneko espainiar kolonia izan baita Galiza (hitza azpimarratuz); gu berandu arte jabetu ez arren.
‎Hubert Reeves (58) eta Gabriel Chardin (62) astrofisikarien esanak irakur ditzakegu; luze etorri ez arren, mamitsu.
‎Essays on Boasian Ethnography and the German Anthropological Tradition, Madison/ Wisconsin 1996, 73, oin oharra. Ik. KLEMPERER, V., LTI. Notizbuch eines Philologen, Leipzig 1975, 175 eta hurr., nazistek berek nola ezin izan duten Herder aitzindarien artean kontatu ahal izan, gogorik falta izan ez arren.
‎ebidentea da, horiek ilustratuak direna; ilustratuak, razionalista eta kosmopolitak; eta kosmopolitak ez dira arrazistak. Alferrik da ikertzaileek hamaika bider erakutsia egotea, inor arrazista izatekotan, Kant askoz gehiago dela Herder baino317 (eta Voltaire askoz ere gehiago Kant baino) 318, Goethe antisemitagoa Herder baino (Finkielkraut enteratu ez arren); eta Herder-en, nazionalismoa? (alegia, nazio guztien aldeko nazionalismoa) 319, kosmopolitismo aizun baten aurka320, unibertsalismoaren bertsio erradikalagotu bat besterik ez dela321 I. Berlin bera, Herder enpatia txeratsuz adina zorroztasun argitsuz aurkeztu duena estudio jada klasiko batean (hemen batez ere berari jarraituko diogu), topiko horiek aipatuz hasi beharrean sentitu da:
‎Badaude txarragoak, pentsatzen zuen. Izan ere, pintorea zen Edvard eta bazekien zerbait koloreei buruz, adituek bere obra asko estimatu ez arren. Hil eta gero agian?
2008
‎Bero usainik egon ez arren, mukizapiarekin lehortu zuen medikuak kopetako eta lepo ertzeko izerdi likina. Gaban jaxpeatuaren ezker poltsikotik koadernotxoa eta boligrafoa atera eta nota batzuk hartzeari ekin zion don Auxtin epaileak, gorpua altxatzeko baimena eman aurretik.
‎–Haiek euren buruari euskalduna deitzen segitzen dute, euskaraz jakin ez arren. Mindu egiten dira euskaldunak ez direla esaten bazaie?.
‎Ezta frantsesez idatzitakoa euskal literatura ere. Gure agintari politiko kultural epel askok konbentzimenduz, zuhurtziaz edo koldarkeriaz hori argi esan ez arren?.
‎Fresko dago etxe arteko pasabideetan, eta arrain ketua daukate ibai ertzean. Afrikan arrantzale gehien dituen herrietako bat da Mali, Marokoren ostean, itsasorik izan ez arren. Bozo herriko buztinezko etxeen ondoan lastozko etxolak, erabateko kontrastea dira.
‎Eztabaida interesgarria piztu da, beretzat ere nik uste, ikuspuntuak beti gustuko izan ez arren. Ostatuko jabeak Casamance koen alde daude, gerrillarekiko kritiko agertzen badira ere.
‎Matxinatzea bezain garrantzitsua da noizean behin jitoan ibiltzea, zauden herrian zaudela bertan jasotakoa eskertu eta isiltzea, zurearekin beti bat etorri ez arren. Zapia eman eta dantzara ateratzen zaituztenean barregarri sentitzen zara horrelako mutil talde gihartsu eta dantzariaren ondoan, baina norbere buruaz barre apur bat egiten ez dakienak jai dauka.
‎Abiatu gara noizbait Express arriskutsu horretan, ur ertzeko gazela batzuk ikusi ditugu eta hurrengo kanpamendura iritsi gara. Aurrekoaren antzera, zulatuaren aitzakiarik izan ez arren.
‎Izan zezakeen arrakastaz lar konbentziturik egon ez arren, Anjos Intendente osoan saiatu zen, alferrik saiatu ere. Azkenik, adorea erabat galduta, Aingeruen Kalearen goiko puntarantz abiatu zen.
‎Bezeroak agertzeko ordu egokiena izan ez arren, kaleko emakume ugari ikus zitezkeen bazterretan. Barbosak zeharka begiratu zuen Marizaren gorpua agertu zen iturri zaharraren ingurura eta, largoa zeharkatuta, Rua dos Anjos en hasierara hurbildu zen.
2009
‎Gorpua oraindik gure eskuetan egon ez arren, familia batzarra egin genuen telebistarik gabeko egongelan. Izebak eta amak zerbezak eta pastak jarri zituzten mahai gainean, eta gero zutik gelditu ziren butaka eta sofa artean.
‎Orduan konturatu nintzen haurrari aurpegirik jarri ez arren, ez nuela sekula mutikoa izan zitekeenik imajinatu. Ez zitzaidan sekula bururatu hala gerta zitekeenik ere.
‎Buruarekin baiezko keinua egin zuen Xantik bare. Zehazki jakin ez arren, susmatzen genuena ozenki esaten ari ginen, besterik ez. Diru asko.
‎Apur bat gogo txarrez halere, iruditu zitzaidan. Zalantzan zegoen zerbaiti buruz erabakia hartu izan balu bezala, gustatu ez arren.
‎Denak emanda nindoan neure buruaren aurkako lasterketa hartan. Ihesi edo norbaiten atzetik ari nintzen, oraindik ziur jakin ez arren.
‎Horrelako zerbait planteatuko zion Virginiari, elkarrekin afaldu eta moila aldera paseatzera irten ziren gau hartan. Nondik atera zituen argitu ez arren, txanponak erakutsiko zizkion onenean, esaten ari zena egia zela frogatzeko. Oparitu ere bai, gero Xantik emango zidan kaxatxo haren barruan sartuta?, diruaren txintxinarekin limurtzeko.
‎Ni agerian geratu nintzen eta Karmeleren txanda zen orduan. Kontzienteki onartu ez arren, berak ere sufritzea desio bainuen.
‎–Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ...ion, ausaz, sentimendu izugarri hura, beste olatu asko ere bereganatzeko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen, nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez?, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
‎Eskerrak, modu berean, bertatik bertara ezagutu ez arren, aurrekoek besteko laguntza eman didan Oliver Sacks neurologoari. Ildo bereko eskerrak Slawomir Mrozek, Arthur Conan Doyle, Joseph Conrad, Agatha Christie, Ricard Ruiz Garzón, Anton Pavlovitx Txekhov, Victor Serge, Wilkie Collins, Ádám Bodor eta beste hainbati?
‎" Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ..., sentimendu izugarri hura, beste olatu asko ere bereganatzeko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen –nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez–, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
2010
‎idazlea eta obra bereizten zekièn gizona baitzen Gerhard, idazle baten obra bat iraultzailetzat har zezakeena?. Errealitatearen estalkiak desestaltzeko gai bada, zergatik ez?? esaten zidan?, idazlea iraultzailea izan ez arren. Horregatik estimatzen zituen, biziki estimatzen ere, Dostoievskirekin batera, Shakespeare eta Tolstoi.
‎baina otoitz egiten zuen, eta otoitzak zabaltzen zion beste lur baterako aukera: lur hura, non, sinetsi ez arren, sinetsiko balu bezala egon baitzitekeen, iraganak eta ohiturak moldatutako sentipenaren baitan.
‎Eta ni, harrituta, ez bainuen anaiaren alderdi hura ezagutzen. Nire begiek ikusi ez arren, baina, sentimendu aitorrezinagoak eta berekoiagoak ote zebilzkion Teori azpitik. Harrotasuna, adibidez, harrokeriatik ere askotxo behar zuena, haur hark?. Ez dakit zergatik, baina haurrak mutila behar du, ia seguru nago??
‎baita nik neuk ere: beldur irrazional bat zen, buruarekin neutralizatu nahi izaten nuena, beti lortu ez arren. Zer nenbilen ni, ordea, neure burua ezin logikoagotzat nuena, superstiziozko irudi haiekin, belabeltzak eta asturu gaitzeko hegaztiak tartean??
‎Jainkoak, adibidez, Ebak egindako bekatua zela-eta, ama guztiak zigortu zituen, erru txikienik izan ez arren!, minez erditzera, baita gizaki guztiak lan egitera ere, Adanen bekatuagatik (Has 3, 16); Jainkoak, adibidez, gizonaren gaiztakeriarekin eskandalizatuta eta kreazioaz damututa, uholde bat igorri zuen, munduan zirèn guztiak itotzeko, Noe eta bereak izan ezik (Has 6, 7); Jainkoak, adibidez, israeldarrei epidemia bat bidaltzen die, hogeita lau mila gizaki hiltzen dituena, nahiz eta haietatik batzuk bakarrik errudun izan, Baalen gurtzaileak zirèn hainbat emakumerekin sexu harremanak edukitzeagatik (Zen 25, 1); Jainkoak, adibidez, basotik bi hartz aterarazten ditu berrogeita bi haurren gorputzak puskatu eta birrintzeko, Eliseo profetari, burusoil?
‎Guztira, berrogeita hamazortzi dira biktima erregistratuak, Jesús Salas Larrazabalen zifretatik oso urrun. Erregistroen datuak zehatz zehatzak izan ez arren, hamabortz emakume eta hogei haur hildako zenbatu daitezke gutxienez.
‎Jüngerren pentsamoldea gogora dakarrenean, Joxe Azurmendik eztabaidan jartzen du nola saritu dituzten demokraziek ideia jüngeriarrak. Joxek aipatu ez arren, hurrengo pasadizoa txit paradigmatikoa da. 1982an, Alemanian saritua izan ondoren,. Izurritea bezala gorrotatzen dut demokrazia?
‎Haserre zegoen bero likitsarekin, ezin zuen gehiago jasan. Haserre Carlos Agirreren hiltzaileekin, oraindik nortzuk ziren jakin ez arren. Baina batez ere, eta hura zen bere ezinegonaren muina, haserre zegoen Mariorekin, bere ustezko lagunarekin.
‎Izerditutako eskotean iragan zuen eskua, apropos. Egunez soinekorik jantzi ez arren, ikusgarri zeuzkan beti bularrak.
‎hainbeste bikote daude, haur bat egin nahi eta ezinean... Gu ere horietako bat izatea desiratzen nuen isilka, Juancarri ezer esan ez arren.
‎Beharbada zuk ere parte hartu nahi zenuke azken solasaldi honetan, komunikazioa alde bietakoa izatea; ulertzen eta onartzen dut, baina niretzat ezinezkoa litzateke iritzi truke bat kontu honen gainean: barnean daramadan istorioa norbaiti kontatu nahi diot, anestesiaren ondotik iratzarri ezean irakurtzekotan, eta norbait hori zu izatea nahi dut, badakidalako maitasunez eta begirunez entzungo duzula esateko dudana, edo halaxe imajinatu nahi dut behintzat, nire pozarekin poza eta nire minarekin mina sentituko duzula, denean eta beti nire erabakiekin bat egin ez arren, ez duzu zertan.
‎Jainkoak, adibidez, Ebak egindako bekatua zela-eta, ama guztiak zigortu zituen —erru txikienik izan ez arren! — minez erditzera, baita gizaki guztiak lan egitera ere, Adanen bekatuagatik (Has 3, 16); Jainkoak, adibidez, gizonaren gaiztakeriarekin eskandalizatuta eta kreazioaz damututa, uholde bat igorri zuen, munduan zirèn guztiak itotzeko, Noe eta bereak izan ezik (Has 6, 7); Jainkoak, adibidez, israeldarrei epidemia bat bidaltzen die, hogeita lau mila gizaki hiltzen dituena, nahiz eta haie... " Saulek mila hil, Dabidek hamar mila!" (Sm 18, 7).
‎Aitak, izan ere, ez zuen mirarietan sinesten, nik hala uste... baina otoitz egiten zuen, eta otoitzak zabaltzen zion beste lur baterako aukera: lur hura, non, sinetsi ez arren, sinetsiko balu bezala egon baitzitekeen, iraganak eta ohiturak moldatutako sentipenaren baitan.
‎Gerhardek, hala ere, Rosa Luxemburgek pentsatzen zuenaren ildotik eta beste intelektual batzuek ez bezala, estimu handian zuen Dostoievski... idazlea eta obra bereizten zekièn gizona baitzen Gerhard, idazle baten obra bat iraultzailetzat har zezakeena —‘Errealitatearen estalkiak desestaltzeko gai bada, zergatik ez? ’ esaten zidan—, idazlea iraultzailea izan ez arren. Horregatik estimatzen zituen, biziki estimatzen ere, Dostoievskirekin batera, Shakespeare eta Tolstoi.
‎Eta ni, harrituta, ez bainuen anaiaren alderdi hura ezagutzen. Nire begiek ikusi ez arren, baina, sentimendu aitorrezinagoak eta berekoiagoak ote zebilzkion Teori azpitik. Harrotasuna, adibidez, harrokeriatik ere askotxo behar zuena, haur hark —" Ez dakit zergatik, baina haurrak mutila behar du, ia seguru nago..." esaten hasi zen Susana, zenbat eta haurdunaldiak aurrerago egin, gero eta usuago— orbetarron leinuaren jarraipena ziurtatzen baitzuen, azken batean, baita fabrikarena eta Jainkoak orbetarrei ustez zuzendua eta esleitua zièn misioarena ere.
‎Hura ez zuen inork aipatzen, jakina, baina guztiok behar genuen, bai, horrela... baita nik neuk ere: beldur irrazional bat zen, buruarekin neutralizatu nahi izaten nuena, beti lortu ez arren. Zer nenbilen ni, ordea, neure burua ezin logikoagotzat nuena, superstiziozko irudi haiekin, belabeltzak eta asturu gaitzeko hegaztiak tartean...?
2011
‎Ez al dun hik, bada, igandero komulgatzen? Baita don Segismundorekin konfesatu ere behin edo behin, erlijioan sinetsi ez arren?
‎Metraileten tra tra traka ozenak oihartzun egiten zuen kale arte haietan: San Balendin gauerdian, ohean zeutzan maiteminduak ohartu ez arren, North Clark kaleko garajearen aurrean zazpi gizon lurreratu ziren zerraldo. Ustekabekoa bazen zen, hildakoentzat batez ere, jazoera ez zen inondik ere ezohikoa.
‎Hirian barrena ibili da ea inor ezagutzen duenetz; inor ere ez. Baina hamabi urtetan ez da ezer aldatu, lehengo dalia usain berbera sumatzen du, inguruan daliarik, ez urdinik ez gorri ez zuririk, batere ageri ez arren.
‎Urteak iragan ziren eztei egunaz geroztik, eta ez zitzaien haurrik heldu, nahiz eta modu guztietan eskatu. Apurka apurka, antzutasunak ezkontideen arteko hariak, apurtu ez arren, zirpildu egin zituen. Andereak bere gainean sumatzen zuen senarraren begirada, dendan madari erdi ustelak saldu behar zituenean frutetan ezartzen zuen begirakune berbera.
‎Haurrak ez ziren padurara hurbiltzen, urrundik begiratzen zuten. Nagusiak ere ez ziren hurbiltzen, urrundik ere so egin ez arren.
‎Ez ezetz ez baietz esan ez arren, geratu da.
‎Korrika egin behar du Presebalek aldatsean gora gau beltzean, anderea aldamenean ikusten ez duenean ere. Ibarrean barrena arineketan doa, umea besoetan sentitu ez arren. Eta korrika gehiago egin ezin duenean igerian doa, uholdeak guztiak daramatzala sentituz, ez aterperik ez euskarririk inori ematen ez dion itzelezko sobernan.
‎Neure bihotzaren neurriko kristala zen; esateko modu bat da, ez bihotzik ez kristalik sekula neurtu ez arren. Kristala ez zen gardena, more antzeko kolorea zuen.
‎–Orain zuzendaria zara, dio besteak?. Lantegia zeurea izan ez arren, ugazaba zeu zara.
‎Bretainiatik honanzko bidaian aurkitu omen zuen merkatari batek sainduaren irudia itsaso zabaleko ur gainean zabuka. Harkaitz horretara ekarri eta gainaldean eraikiarazi zuen sainduarentzako kapera, sainduaren izena jakin ez arren. Sainduak egun sargorietan izerdia isurtzen zuela erran zidan ermitako serorak, bera han egoten zela izerdi hori zapi batez lehortzeko.
‎Hain zuzen, Abaituak Juliaren lorategiko magnolia besarkatzean, bere hostoak gordetzean, hiltzeko orduan magnoliaz oroitzean, zuhaitzak bermatuko lukeen belaunaldien arteko segida lasaia bilatuko du, sustrai ziur hori. Abaituak,, aitortu ez arren, bazuen, ordea, heriotza natur zikloen armonian atzemateak sarritan sortu ohi duen baretasun sentsazioaren berri. Halakoetan heriotza ez zen ikaragarria, eta posible zitzaion haren ezinbestekotasuna onartzea, uda ondoren udazkena, eta gero negua datorrela onartzen den bezala.?
‎baten errua neurea ez den izan. Alderdikide izan ez arren, lanean edo jendartean bidelagunarena egin dut hainbat aldiz (Hitler agurrarekin agurtuz, etab.), oposiziorik ez erakutsiz. Egia da mozorrotu beharra zegoela bizia ez arriskatzeko, eta inor ez dago bizia ezertarako gabe arriskatzera moralki obligatua; baina ez al naiz askotan mozorropean ezkutatu, beste hiritar denak bezalakoxea iruditzen saiatu, susmagarri ez begitantzeko, egin behar eta ahal izango nukeena ez egiteko, normaltasuna simulatzeko, nabarmendu eta abantailak galtzeko beldurrez?
‎Eskerrak jaiki egin zen zuzendari altsasuarra. Bere generoari, belaunaldiari eta inguruneari zegokionaren kontra jaiki zen Helena Taberna, eta garaiko emakumeek altu hegan egitea barneratua izan ez arren, nahi erara idatzi du bere patua. Txikitan, herriko haurrek, eskatzera?
‎berak ezer esan ez arren.
‎Taldekoak bi mutil eta bi neska ziren. Erasoa segundoetako kontua baino izan ez arren. Andonik besoetatik heldu zion hasi eta berehala, oso bortitza gertatu zen eta mutiletako bati betaurrekoak apurtu eta beirak kalteak eragin zizkion begian.
‎Mostoa edaten ari zen Andonirekin batera Bilboko zazpi kaleetako pub irlandar batean. Arratsaldeko zortziak inguru ziren eta taberna bete bete egon ez arren, jende asko zegoen. Zutik zegoen bikotea eta eskuetan zituzten euren edalontziak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia