2012
|
|
Bigarren hipotesi hori frogatzeko, Sarrionandia baino lehenagoko
|
euskal
itzultzaileek itzulpenaren inguruan egindako gogoetak aztertuko ditugu lana
|
|
Lan horretaz gain egin diren azterketen urritasuna dela eta, ordea, ez zaigu alferrikakoa iruditu euskal itzultzaileen hausnarketak, labur bada ere, orrialde hauetan azalaraztea. Hala, lehen euskal itzulpena egin zuen Joanes Leizarragarengandik hasi eta XX. mendeko itzultzaile garrantzitsuenenganaino (Andima Ibinagabeitia, Jokin Zaitegi, Nikolas Ormaetxea. Orixe?, Santi Onaindia...), itzulpenen hitzaurreetan esandakoak bildu ditugu, eta
|
euskal
itzultzaileek itzulpena nola ulertzen zuten aztertuko dugu kapitulu honetan. Ikusiko dugunez, Euskal Herrian ez da itzulpenaren inguruko diskurtso edo teorizazio egituraturik garatu, eta itzultzaileen hausnarketak nork bere esperientzian izandako arazoak xehatzera mugatu dira.
|
|
Horiek horrela, hiru ataletan banatuko dugu bigarren kapitulu hau. Lehenik eta behin,
|
euskal
itzultzaileek itzulpenaren gainean egindako gogoetak aztertuko ditugu, hasi lehen euskal itzultzaile dugun Leizarragarengandik eta frankismoaren bukaerako euskal itzultzaileenganaino. Itzultzaileek beren lanen hitzaurreetan nahiz bestelako artikulu eta kritiketan esandakoak bilduz, itzulpenak zein testuingurutan eta zein xederekin egiten ziren aztertuko dugu, eta lehenenego kapituluan jorratutako itzulpenaren teoria moderno nahiz postmodernoekin uztargarriak ote diren ikusiko dugu.
|
|
Larrakoetxeak berak nahiko ongi laburbiltzen du frankismo bukaerako urte haietan
|
euskal
itzultzaileek itzulpenaren bidez lortu nahi zutena. 1976an Kardaberaz bilduman argitaratutako Shakespeareren itzulpenen 5 liburukiaren hitzaurrean, Shakespeareren antzerki lan guztiak euskaraz jarri dituela esaten dio irakurleari,, euskeraz irakurteko zaletasuna euskaldunen artean bizkortzeko?
|
|
Lehen kapituluan, Sarrionandiaren itzulpenak aztertzeko teoria egoki bat bilatzen ahalegindu gara, eta, teoria bakar bat hautatu ez badugu ere, Sarrionandiaren itzulpen filosofia itzulpenaren teoria postmodernoekin bat hipotesia aurreratu dugu. Bigarren kapituluan, berriz, Sarrionandia baino lehenagoko
|
euskal
itzultzaileen itzulpen lanak eta itzulpen gogoetak aztertu ditugu, eta bigarren hipotesi bat aurreratu dugu: euskal itzulpenaren historian Sarrionandia izan dela, salbuespenak salbuespen (Jon Miranderengan eta Gabriel Arestirengan aurkitu ditugun zenbait zantzu alde batera utzita), itzulpena modu postmoderno batean ulertu eta praktikatu duen lehen euskal itzultzailea.
|
|
Mogelek, Duvoisinek, Ibinagabeitiak, Zaitegik, Ametzagak eta Onaindiak, besteak beste, jatorrizko testuari hurbiletik jarraitzen ahalegintzen direla adierazten dute beren hitzaurreetan, nahiz eta gero, praktikan, zenbait askatasun hartu euskararen egituraren berezitasunak direla-eta edota lehenetsitako helburuaren arabera (didaktikoa, erlijiosoa, apologetikoa, morala...). Kontraesan horren ondoan, itzulpenaren epistemologia modernoaren beste hainbat kontraesan ere agerian geratzen dira
|
euskal
itzultzaileen itzulpenetan: formaren eta edukiaren edota hitzaren eta zentzuaren arteko bereizketa dualista, esate baterako, behin eta berriz aipatzen da, batzuek lehena eta besteek bigarrena hobesten dutelarik, baina itzulpenean egindako hautuak ez datoz beti bat aldez aurretik hartutako erabakiekin.
|
2013
|
|
Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen praktika Joseba Sarrionandiaren lanetantesi ikerketako 2 eta 3 kapituluak ere aipatzekoak dira: 2 kapituluan, Sarrionandia baino lehenagoko
|
euskal
itzultzaileen itzulpenari buruzko gogoeta aztertzen da; eta 3 kapituluan, hain zuzen ere? 3.1 Itzulpenari buruzko gogoeta Sarrionandiaren lanetan, atalean, ikergai den egilearen hitzaurreak aztertzen dira, itzulpenari buruzko diskurtsoa analizatzeko.
|