2012
|
|
Izan ere, Euskal Herrian, itzulpenaren teorizazioarekin gertatzen den bezala, itzulpenaren historiaren azterketak ere urriak izan dira orain arte. Gai honetan ere, Xabier Mendiguren Bereziartu dukegu
|
euskal
itzulpenaren historia aztertzeko lehen ahalegin sendoa egin duen ikertzailea, Euskal itzulpenaren historia laburra (1995) argitaratuta. Lan horretaz gain egin diren azterketen urritasuna dela eta, ordea, ez zaigu alferrikakoa iruditu euskal itzultzaileen hausnarketak, labur bada ere, orrialde hauetan azalaraztea.
|
|
izango. Teoria hau
|
euskal
itzulpenaren historiari aplikatuko bagenio, honako hipotesi hau aterako genuke: euskal literaturaren historian itzulpenek pisu handia izan dutenez eta literatura polisistemaren erdigunetik nahiko gertu egon direnez, itzultzaileek metodo atzerriratzailea erabili izan dute, eta itzulpenek, beraz, nahiko gertutik jarraitu izan dituzte jatorrizkoaren eredu linguistiko eta literarioak.
|
|
euskal literaturaren historian itzulpenek pisu handia izan dutenez eta literatura polisistemaren erdigunetik nahiko gertu egon direnez, itzultzaileek metodo atzerriratzailea erabili izan dute, eta itzulpenek, beraz, nahiko gertutik jarraitu izan dituzte jatorrizkoaren eredu linguistiko eta literarioak. Euskal itzulpenak aztertzean ikusiko dugunez, ordea, hipotesi hori ez da beti betetzen
|
euskal
itzulpenen historian, ezta gure inguruko beste hizkuntza minorizatuetako itzulpenen historietan ere (katalanean eta galiziarrean, esate baterako). 28 Egia da itzulpenaren bidez euskarara forma eta eredu berriak ekarri nahi izan dituztela itzultzaile askok (Axular itzulpenaz baliatu zen euskararen alderdi estilistikoa lantzeko; Orixek, Lizardik eta Ibinagabeitiak behin eta berriro azpimarratu izan... erabili dutenik, ezta Touryren, egokitasunera?
|
|
Sei ataletan aztertu ditugun itzulpenaren teoria postmodernoek ere testuinguru eta ikuspuntu erabat desberdinak erakutsi dizkigute, eta ezin dugu, beraz, itzulpen postmodernoaren definizio orokorrik eman, hain zuzen ere postmodernismoaren pluraltasunaren eta mugarik ezaren aurka jotzea bailitzateke. Itzulpen teoria postmoderno garrantzitsuenak aurkeztearen helburua
|
euskal
itzulpenaren historia eta bereziki Sarrionandiaren itzulpenak azaltzeko esparru teoriko ireki bat eraikitzea izan da, teoria modernoen itxitasun eta preskriptibismoa gainditu eta euskal itzulpengintzaren testuinguru eta berezitasun guztiak barne hartuko zituen ikuspegi bat proposatzea.
|
|
Manipulazioaren eskolak egindako ekarpenak ere baliagarriak izango zaizkigu
|
euskal
itzulpenaren historiako hainbat adibide azaltzeko eta, zeresanik ez, itzulpen eta sorkuntza oro, errebisio, edo, translazio?
|
|
Joanes Leizarraga dugu
|
euskal
itzulpenaren historiako lehen itzultzailea.58
|
|
57 Ez da gure asmoa euskal itzulpen guzti guztiak aztertu edota aipatzea,
|
euskal
itzulpenaren historiako hausnarketa interesgarrienetako batzuk biltzea baizik, itzulpengintzaren inguruko diskurtso egituratu baten gabeziaren erakusgarri. Azterketa historiko xehe baten bila dabilenak ikus bitza Mendiguren 1995, López 2000 eta 2005.
|
|
Gainbegiratu azkar honetan ez dugu
|
euskal
itzulpenaren historiaren azterketa xehe bat egin nahi izan; gure helburua Euskal Herriko itzultzaile garrantzitsuenen zenbait hausnarketa plazaratzea izan da, itzulpengintzaren gaineko diskurtsoan joera edo bilakaera garbi bat ikusten ote den zehaztu ahal izateko. Adibide hauek ikusita, badirudi euskal itzulpenaren teorizazioan ez dela garapen progresiborik izan, itzultzaileen esanak guztiz heterogeneoak baitira, itzultzaile bakoitzaren esperientzian edota esperientzia ezean oinarrituak.
|
|
Itzulpen honekin eta ondoren etorri ziren Lizardirena bezalako kritikekin,
|
euskal
itzulpenaren historia aro berri batean sartu zela esan daiteke,, itzulpenek hizkuntzaren zuzperraldian izan dezaketen garrantziari buruzko lehen gogarteak orduan ematen direlako? (Iztueta 1991e:
|
|
Hau da, Zizeronek bezala, Orixek uste du ez dela hitzez hitz itzuli behar; aitzitik, itzulgaiko testuan esaten dena ondo ulertu ondoren norberak bere moduan eta bere hizkuntzak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz itzuli behar dela aldarrikatzen du. Horregatik joko du Orixe Xabier Mendiguren Bereziartuk, aurrerago ikusiko dugun bezala,
|
euskal
itzulpenaren historian zentzuzko itzulpenaren edo itzulpen librearen ordezkari nagusitzat.
|
|
Onaindiak autore zerrenda askotariko eta zabala euskaratu zuen arren, eta horrek
|
euskal
itzulpenaren historian nolabaiteko aurrerapausoa ekarri zuen arren, fraide karmeldarrak itzulpengintzaren eta literaturaren inguruan zituen ideiak Orixeren belaunaldiko itzultzaileen iritziekin lotuta zeuden batez ere.
|
|
Bigarren kapituluan, berriz, Sarrionandia baino lehenagoko euskal itzultzaileen itzulpen lanak eta itzulpen gogoetak aztertu ditugu, eta bigarren hipotesi bat aurreratu dugu:
|
euskal
itzulpenaren historian Sarrionandia izan dela, salbuespenak salbuespen (Jon Miranderengan eta Gabriel Arestirengan aurkitu ditugun zenbait zantzu alde batera utzita), itzulpena modu postmoderno batean ulertu eta praktikatu duen lehen euskal itzultzailea. Hirugarren kapitulu honetan, bi hipotesi horiek frogatzen ahaleginduko gara Sarrionandiaren beraren lanak aztertuz.
|
|
Sarrionandiaren lanetan itzulpen jarduna nola gauzatu den aztertzea izan dugu helburu, eta, haren lanak aztertuz, itzultzaile bizkaitarrak itzulpenaren inguruan harilkatu duen gogoetak itzulpenaren epistemologia postmoderno bati erantzuten diola frogatu dugula uste dugu. Zentzu horretan, Sarrionandiak defendatzen dituen hainbat ideia (itzulpenaren izaera birsortzailea, testuen irekitasun eta mugikortasuna, itzultzailearen rol aktiboa eta literaturaren sare egitura) guztiz berritzaileak gertatu dira
|
euskal
itzulpenaren historian, Sarrionandiaren aurreko itzultzaile gehienek itzulpenaren epistemologia modernoan oinarritutako diskurtsoa garatu baitute, bigarren kapituluan erakutsi nahi izan dugun bezala.
|