2018
|
|
Hala, itzulpen ikasketa soziologikoetan oinarrituta, Ibarluzearen (2017) lanean
|
euskal
itzulpen eremuaz emandako definizioari jarraikiz, eta aurreko bi ataletan zentsuraz eta itzulpenaz azaldutako oinarri teoriko metodologikoak kontuan hartuta, eremuen egituran, eraginetan eta prozeduretan jartzen da fokua hemen proposatutako eskeman, maila horietan guztietan alderdi ezabatzailea eta sortzailea daudela nabarmenduz (eta kontuan
|
2021
|
|
Nolabait, esan dezakegu
|
euskal
itzulpen eremuaren bilakabideak eragina izan duela ez soilik itzulpen praktikan eta diskurtsoan, haien jarduna eta hitzak ere eraldatu egin baitira azken 30 urteotan. Atxagak egiten duen aipamen hau hemen azaltzen ari garen bilakabidearen isla dela esan dezakegu:
|
|
Orain arte esandakoak laburtuta, hortaz, esan daiteke 1980ko hamarkadako lehenbiziko erdira arte itzulpeneta itzultzaile eskaria handitu egin zela, eta profesioaren kontzientzia hartzen hasi zirela zenbait eragile. Bada, gero deskribatuko dugun bigarren etapan, hamarkadaren bigarren erditik aurrera hasi zen
|
euskal
itzulpenaren eremua erakundetzen, eremuko praktikak eta eragileak profesionalizatzen, profesionalentzako hezkuntza berezitua sistemizatzen eta eremuaren erreferentzia espezifikoak eta kontsakrazio agentziak sortzen.
|
|
Azken batean, sortu zen garaian, hezkuntza formalaren egiturak falta zituen guztiz osatu gabeko eremu batean, eta aldizkaria hezkuntza hutsuneak betetzera etorri zen. EIZIE elkarte profesionalak hartu zuen prestakuntzaren erantzukizuna, nolabait, eta
|
euskal
itzulpenaren eremua sendotu eta hezkuntza formala sendotu ahala (gerora, masterren eta lizentziaturaren bidez), esparruen banaketa handiagoa gertatu da, eta, konparazio baterako, egun, maila teorikoko eta kontzeptualeko artikuluek leku gutxiago dute Senez aldizkarian, eta tarte gehiago egiten zaie itzulpen praktikari eta langintzari buruzko idatziei.
|
|
Ekoizpenari aurre egiteko antolatzearekin eta prestakuntza beharrarekin lotutako aurreko etapari jarraikiz, bitartean hasi zen itzultzaile profesionalen kolektiboa sortzearen kontzientzia eta profesioaren estatusa goratu beharra. Orduantxe hasi zen
|
euskal
itzulpenaren eremua erakundetzen, eremuko praktikak eta eragileak profesionalizatzen, profesionalentzako hezkuntza berezitua sistemizatzen eta eremuaren erreferentzia espezifikoak eta kontsakrazio agentziak sortzen. 1980an sortutako Itzultzaileen Eskola izan zen erakundetzearen abiarazlea:
|
|
Halaxe sortu zen, hain zuzen ere, EIZIE elkartearen eta euskal literatura itzuliaren barne eremuaren zein
|
euskal
itzulpen eremuaren, erdigunean kokatu beharreko Literatura Unibertsala bilduma.21 Bada, sortu zen une beretik itzulpenen kalitatea eta itzultzaileen lan baldintzak zaintzea izan du helburu EIZIE elkarteak bildumaren bidez; besteak beste, itzultzaileen izenak paratestuetan agerrarazita, zuzenketa prozedurak ezarrita eta tarifa duinak ordainduta. Onura nabarmenak ekarri dizkio bildumak euskal literatura itzuliaren barne eremuari, EIZIE elkartearen hitzetan:
|
|
64). " Kolektibo" bat sortu izanaren kontzientzia zuten, beraz, eskola hartako parte hartzaileek, eta hori
|
euskal
itzulpen eremuaren egiturak sortzen hasi eta autonomizatzen hasi izanaren zantzu gisa interpreta daiteke. Horrez gain, Zabaletak berak loturik dakusa ikasketak eta profesioaren estatusa:
|
|
Beraz, hauxe da gure lanaren abiapuntua: euskal literatura itzulia autonomia erlatiboko barne eremu bat da,
|
euskal
itzulpen eremuaren eta literatur eremuaren barruan koka daitekeena.
|
|
ez dago kanpo indarretatik libre, eta ez da erabat beregaina; ez da erabat espezifikoa ez eragileen ehundurari dagokionez, ez eta ehunduraren posizioari dagokionez ere. Ikusiko dugunez,
|
euskal
itzulpen eremuan erakundetzea gertatzen ari da, bai eta itzulpen eremuaren berezko erreferentziak ugaltzen ere; baina, literatura itzuliaren barne eremuari dagokionez, zehazki profesionalizazioa ez da erabatekoa, ez alderdi ekonomikoari dagokionez, ez jardueraren esklusibotasunari dagokionez. Literatur itzulpenari lotutako erakundeak edo agentziak inoiz gutxitan dira soilik itzulitako literaturari dagozkionak, nahiz eta literatura ardatz nagusietako bat izaten den gehientsuenetan eta literatur itzulpena izan ospe handiena jasotzen duena, fikziozko itzultzaileen ahotan ikusi daitekeenez, esaterako.
|
|
barne eremuaren parte dira bai euskaratik egindako itzulpenak, bai euskarara egindakoak, bai eta euskara zubi hizkuntza edo bitarteko dela egindakoak ere. Euskara da, nolabait, barne eremua eta hura kokatzen den
|
euskal
itzulpenaren eremua ardazten duen kapital sinbolikoa, eta norabide batean zein bestean egindako itzulpenek, bi biek, eragiten dute bai euskal literatur itzulpenaren barne eremuan, bai eremu horrek eragiten dion euskal literaturaren eremuan, bai literaturaren nazioarteko espazioan oro har.
|
|
Egiazki, hasi dira gaiari buruzko ikerketa lanak
|
euskal
itzulpen eremuan. Etxeberriak (2012) konparatu egiten ditu, esaterako, itzulitako literatur testuak eta euskaraz sortutako literatur testuak:
|
|
Fikzioan itzultzaileak ageri dituzten sei kontakizun dira bigarren milurtekoan agertutakoak; bada, esan dezakegu
|
euskal
itzulpen eremua eta literatura itzuliaren barne eremua egonkortzen ari diren garaian bikoiztu egiten direla fikziozko itzultzaileen agerpenak, edota itzulpenaren errepresentazioa hazten ari dela denborak aurrera egin ahala eta euskal literatura itzuliak osatzen duen barne eremua definitzen ari den heinean, eta, era berean, esan dezakegu itzulpena eta literatura bera definitzeko edo eremuan birkok... Eremuen edo barne eremuen mugetan gertatu ohi diren borroka edo tentsioen isla da hori, nolabait.
|