Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2004
‎Andregaiak utzi berria zuen, eta triste zegoela aipatu zion mila zerbeza edan ondoren. Negarra ere egin zion etxeko atarian utzi aurretik. Ferminek ordutik aurrera lagunak izanen zirela uste izan zuen, baina kia, Manolok betikoan jarraitu zuen, aitortza hura inoiz gertatu ez balitz bezala.
‎Txirrinari sakatu zion. Bizitza osoan etxeko atarian irekitzeko espera zegoen lehendabiziko aldia izanen zela pentsatu zuen. Atariaren zura latza ukitzean gaua nahasi zetorrelako ustea barneratu zitzaion.
‎Halako batean etxeko ataria ireki zen. Ama ikusi zuen atari bokalean suspirioa ahoan eta malkoak begietan.
‎Azken ikusitakoan, urtebete edo bazen autoko zera hura jazo zenetik, baino ederrago zegoen. Bakaikuko bidea iragan zitzaion gogotik, autoko kristal lurrinduak, gona beltza, Miren gainean, eta gero etxeko atarian barna nola galdu zen urtebeterako. Ez zegoen seguru hartu nahi zuen jarreraz, baina Mirenek zikoinaren dotoreziaz fular morea kentzean aitzakiak aienarazi zizkion bere buruari.
‎Hankak pasatzen ikusi zizkion fokuen argitara. Gero etxeko atarian aldakarainoko irudia egin zitzaion giltzen bila. Sartu aurretik esperantza gorde zuen, eginen zion keinuren bat, beharbada musu bat bidaliko zion; baina ipurdi bat desagertzen baino ez zuen ikusi.
‎" Mikaelari komeni zaiona da, esan zuen Patxik; bera ere gaizki nola dabilen..." Hatz dardartiaz etxeko ataria erakutsiz: " Zakarrak ere kendu behar ditugu hortik."
2005
‎Eta malkoak ageri zituen, zakatzak gorri, trenbidea iragaiten genuelarik. Ez haren usterik edukitzeko arratsalderako, libururen bat eskatu zidan etxeko atarian. Ez zeukan irteteko adorerik.
‎Bi edo hiru hilabeteren buruan hil zuten Xegama eguerdiko eguzkitan eta etxeko atarian, tunpatapalahara handiz, bere morroiak txakurtegian gortortzen zirela. Herri osoak ikusi zituen, aurpegi has, komandokoak.
‎Hucken aitak leihoan eman omen zuen egun osoa, hantxe zegoen ilunabarrean, lehorreratzen zirenei beha, inori galderarik egin edo eskerrak emateko gauza ez zela. Haatik, oilasko gisatuaren lurrina zekarren kaxuela batekin azaldu zen emaztea etxeko atarian. Tomen aita ez beste guztiak hurbildu zitzaizkion, hortzak izerditan jartzen zituen usain hark.
2006
‎Aldatu eta gero zahar etxeko atarian zain zituen alabak: Nancy zaharrena pretilean eserita zigarro bat erretzen, Sheyla lurrean marrazki bat egiten, Jessica txikiena eskaileretan gora eta behera tiki taka, aldioro bere ileez aurpegia ukitzen zidan.
2007
‎Trocadero karrikara iritsi ziren eta, zopa ontzia irudi zuen balkon dotore bat ikusitakoan Aleidaren etxeko atarian zeudela konturatu zen. Ez zuen zintzilik gelditu nahi, eta taxi bat bilatzen hasteko tenorea zela aipatu zion.
2008
‎Enarak ere ez dira pausatzen etxeko atarian
2009
‎Atzetik joan nintzaion, zer egingo nuen, zer esango nion, bete betean jakin gabe. Jaranan bizi zela ikusi nuen; non bizi zen, han sartu zen, errentan izan behar zuen etxeko atarian, kaiaren gain gainean. Ataria aztertu nuen, eta hurrengo goizean bertan itxarongo nuela erabakita joan nintzen.
‎Banekien goiz mugitzen zela, baina goizago nengoen ni bere etxeko atarian, eskailerapean kakoturik.
2011
‎Nire etxeko ataria metro gutxira zegoen. Aitorrek bazuen ordu laurdena berera.
2014
‎Gazteenak eta soldadugoa egiten ari direnak lehen lerroetarako prestaturik, territorialetan sartuko dituzte adinez handienak. Azken horietan izanen da Xalbat Mutrustegi, zeina mobilizazio egunaren zain den oraino, hiru semeei adio egiten ari baita Dominika Zubiri emaztearekin, etxeko atarian. Semeei adio erranik, Heletako pentzeetan dituzten ogi soroetarik ikusi du Dominikak tren bat iragaten, soldadu eginen diren gizonez emokatua; eta ikusi ditu oinezko batzuk eta zaldizko batzuk ere, taldetan doazenak Baionarat; ogi eta ur zerbait eman ere die gazte batzuei, plazerez eman gainera, gizon horiek baitituzte gorde Frantziako xokoak aleman tzar horiengandik.
‎Arno Suertegarairen familiari suertatu zaio gaur komite hitsaren bisita. Xuriko etxeko atarirat bertaratzen sumatu duelarik, leiho hegian beha, kordea galdu du Arnoren emazteak. Xakurrari jarraiki zaio komitea, urratsez urrats.
‎Bertrand Riand jaunak sei semeak elkartu ditu etxeko atarian, Angelun. Haietarik zaharrena baitu kapitain Baionako Infanteriako 49 erreximenduan, bertze bat oraino kaporal, eta bertze bat lotinant, gainerateko hirurak lehen aldi soldadu joatekoak.
‎Gaxuxa eta Janamari Ugarte ama alabek solasaldi xalo bat dute, Urruñan, beren etxeko atarian, iruten ari. " Hitsa bai, joan den negua", alabak.
‎Oinez hasi zen Irene Arrias. Berehala helduko zen bidegurutzera, Alangobarrira, berehala ikusi ahal izango zuen etxeko ataria. Aldats gogorra Alangobarri, autoa erdian geldituz gero eskuko frenoa behar duena:
‎Gizon bat irten zen ataritik orduan, euren etxeko ataritik, ez trajez, baina ondo jantzita. Altua, sorbalda zabalekoa, ez zen etxekoa, seguru zekien Irenek.
‎Oso astiro ari zen ibiltzen orain: metro batzuk aurrerago ikusiko zuen euren etxeko ataria, lehen baino hurbilago, gizonak, trajeduna, zigarroak, aurpegiak ere bereizi ahal izango zituen beharbada, Sarria abizeneko bat.
‎Pauso batzuk eman zituen Irenek espaloitik. Uste baino lehenago ikusi ahal izan zuen euren etxeko ataria, 4 zenbakia, Alangobarri. Ez zegoen gizonik orain, ez atarian, ez informatika dendan, kaletik ere ez zebilen jenderik.
‎Errepidea pasatu zuen gero, aurrera egin Torrenen, amaren kalean. Merkatura heldu baino lehen begiratu zuen amaren etxeko atarira aurrenekoz, 60 metrora, 70era. Konturatu zen mugimendu handia zegoela amaren atarian, inoiz ez zuela hainbeste jende ikusi hartan, are gutxiago ordu horretan, gau betea, abenduan.
2015
‎Agian aski litzateke moderatua zela esatea. Mozkortzeko delibero irmoa hartua zuen etxeko atarian sartu zenean. Igogailuaren zain zegoela botila ireki zuen plastikozko zorrotik atera gabe.
‎Astearte bat. Lanetik itzultzean, kafetegitik pasatu gabe, autoa etxeko atari aurrean utzi zuen, eskubiko bi gurpilak espaloi gainean eta keinukariak martxan. Poltsaz eta kaxaz maletategia eta atzeko jesarlekuak beteta, abian jarri zen BMWa.
‎Belardiaren beste puntan, etxeko atarian agertu da osaba aldean duela lehengusina handia:
‎dei ziezaion aurrezki kutxako zuzendariari arin batean, aitaren urteetako lanetik pilatutako diruak arriskuan zituztela. Gaubeila etenda, etxaldea hustuta, anaiaren alargun Carol eta biak etxeko atarian eseri ziren. Koinatak aitorturik jakin zuen Bitorrek, Huntington gaitzak erasanda hil zuela bere burua anaia amerikanoak.
2016
‎Salvatorek eta Pedrotxok tramankulua atera zuten jeepetik. Martinek, maleta eskuan, Zabaletaren etxeko atarira gidatu zituen. Loreontzitik giltzak hartu eta zailtasunik gabe ireki zuen atea.
‎Hiru egunen buruan, urriaren 8ko goizean, Txomin Letamendik automobil bat zain zuen etxeko atarian. Bi motozikleta alde banatara.
2018
‎Iristerakoan, “zenbat da? ”, ordaindu eta etxeko atariari begira geratu da. Memento batez, agian bi mementoz, beldurra sentitu du parean duen atea bultzatzeko eta barrura pasatzeko.
‎Haur eta gurasoz betea dago kultur etxeko ataria. Eta begiraturen bat sumatu du.
‎Liburu honetarako aztertu den kantagintza, ia ia bere osoan, gizonek gizonen ikuspegitik gizonei idatzi eta kantatutakoa da. Emakumea, agertzen denean, subjektu pasiboa da, geldi dago, esperoan, negarrez, etxeko atarian, portuan zain, gizona gerratik noiz itzuliko, semea erbestetik noiz sorterriratuko. Gizona da pertsona, generikoa, unibertsala.
2020
‎Azken erupzio hartan, gure harremanak iraun zuen denboran osatu zuen errepertorioko perla hautatuak, gogorrenak eta batez ere mingarrienak bota zizkidan. Lagun bati deitu nion, eta segituan nuen gure etxeko atarian auto beltz batean nire zain. Etxean libre zeukan gelan eman zidan ostatu:
‎Argi dakusat egunerokoan: uraren txorrota ireki, begetarianoa izan, pelikula europarrak deskargatu dohainik, larrua jo berogailua jarrita, Emmy Hennings i buruzko artikulu bat irakurri Berrian, Berria bera irakurri, kazetaritza, eguzki lore bat lapurtu mendian zure etxeko atarian jartzeko. Guztia da milaka erabaki txikiren, milaka humano frikiren nahien, desioen, bete gabeko ametsen emaitza.
‎Merlinerekin egon nintzenetik lehen aldia nuen Sevillan, eta akorduak berehala etorri zitzaizkidan trumilka. Salvador plaza, Sierpes kalea, La Marabuntako lagunen etxeko ataria... Dena zegoen berdin, eta ezberdin.
2021
‎Baina ez horiek bakarrik, liburu honetan jaso ditugun bi antzezlan hauetan antzeman daitekeen moduan, oso bestelako zentraltasun berezkoak ere baditu bere antzerkigintzak. Horietako bat, ez bakarra, komunitatea dela esango genuke, norberaren komunitatea hartzea kezka, gogoeta eta galdera iturri gisa; ulertuz, segur aski, lehen eskuko ezagutza horrek ematen diola hain zuzen unibertsaltasuna bere lanari, azkenean norberaren etxeko ataritik abiatuta hasten baita unibertsorako bidea. Antzerkia komunitateak bere buruaren isla aurkitzeko erabiltzen duen ispilua litzateke.
‎Mutila korrika atera da. Polizia bikote batek leihoetara begiratu du pilota jaurtigailuarekin garrasiaren jabearen bila eta gure etxeko atarirantz egin du. Ama eta biok barrura sartu gara, argia itzali dugu.
‎Institutu garaian, gizon bat nirekin obsesionatu zen. Atzetik jarraitzen zidan etxeko atarira arte, kartak idazten zizkidan. Pastelak utzi zituen nire izenean arratsaldero kafea hartzera joaten ginen tabernan.
2023
‎Gaueko hamabietan. Egun pare bat lehenago joan nintzen Martinarekin Jaun Baruaren etxeko atariko ezaugarriak ikustera. Kareagaren apartamentuaren ataria zein zen seinalatu zidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia