2003
|
|
Urte batzuk geroago, orduan ez bezala, niri egiten zidaten dardara eskuek, lapur baten gisan sartu bainintzen (egun argia aringarria ote?), Monika
|
etxean
ez zegoela egiaztatu ondoren. Komisarioari esana nion ordubete barru itzuliko nintzela, eta idazlearen lanen batekin itzuliko nintzela gainera seguru asko, nora nindoan esan gabe ordea, eta horrek goganbehartu egin zuela iruditu zitzaidan, eta kapaz zen nire atzetik norbait bidaltzeko, nahiz eta idazlearen etxea arakatzen ere nahikoa lan izango zuen.
|
2004
|
|
–Eta
|
etxean
ez badago?
|
|
Goizean –jarraitu zuen Diannek–, ikusi nauzu, laborategian izan naiz. Irratian sutearen albistea entzun bezain laster, eta Mireia
|
etxean
ez zegoela ikusi eta segituan, hara joan naiz ziztu bizian. Zorionez, askotan erabili ohi dudan argazki kamera digital txikia gainean neraman.
|
2005
|
|
–Eta zergatik ez dizkiok heure etxeko sukaldeari bueltatxo batzuk ematen, afaritxo bat prestatzen didaan bitartean? hire gurasoak
|
etxean
ez daudenean, adibidez?
|
|
Orri eta paper gehiagoren artean, dudarik gabe. Nire
|
etxean
ez zegoen, jatetxean ere bilatu nuen, bisita egin zidan egunean utzi zezakeen toki guztietan, eta ez zegoen ezer; nire autoan, berean... Bere bulegoa goitik behera miatuko zuten Ander bizi izan zen artean.
|
2006
|
|
–Habanera?, nostalgia batetik sortu zen, baina, era berean, gure haurtzaroko eskasiei buruzko oroitzapenetatik. Egia da gure
|
etxean
ez zegoela pianorik, eta ez genuela osaba komertzianterik Habanan sekula izan, belaunaldietan gora oso urrutiraino igota ere. Dena zen grisa eta aski arrunta gure bizikeran (nortasunaren barne ekaitzak izan ezik).
|
|
Zein ama den hori. Etxean noizbehinka agertzen dena; lo egitera doan askotan
|
etxean
ez dagoena. Bera haurra zen garaian ama eta etxea gauza bera ziren.
|
|
–Telefonoa hartzen ez badizut, beltza
|
etxean
ez zegoelako seinale –erran zion poliziak, keinu gordina eginez. Eta Aneren trufa aurpegiari kasurik egin gabe, abiatu egin zen.
|
2009
|
|
Ostirala zen. Goizeko hamaikak aldera jaiki nintzen,
|
etxean
ez zegoen inor. Esku batean Obabakoak neukan bitartean bestearekin esne hotza isurtzen nuen lapikoan; gero, berotzen jarri nuen.
|
|
Sofarenak. Bere
|
etxean
ez dago larrua ohean jotzerik. Hori onartzen hasia da.
|
|
Gabon zahar gaueko festa lotu gabe zegoen oraindik. Gonbidaturik ez nuen, eta
|
etxean
ez zegoen patata frijiturik ere. Giroa ez zen atsegina bulegoan, eta dena azken egunean jokatzea erabaki nuen azkenean.
|
|
Hamaika urte bete zituen egun berean, otsailaren hamabian, ohetik altxatu eta
|
etxean
ez zegoela inor. Gogoratzen du Sora arrebaren logelara joan zela lehenengo, baina hutsik zegoela, eta ohea egin gabe, eta leihoa zabalik otsaila izan arren.
|
|
Bleulerrek esan du
|
etxean
ez dagoela inor, aita kanpoan dela. Isilik geratu da Phineas, grabazioari begira oraindik.
|
2010
|
|
–Gure
|
etxean
ez dago haragirik, barazkijaleak gara. Nik arraina ekarriko diet; denetik jaten ikasi behar da, ez da hala aitona Martzel?
|
2011
|
|
–Gure
|
etxean
ez zegon, ordea, laratzik. Ia urte pare bat badun butanozko sua jarri genuela.
|
|
19:00 Motxilen bila bueltatu gara, baina
|
etxean
ez dago inor.
|
2012
|
|
Arratsaldeko hirurak ziren. Ez zen ohikoa Sandra ordu hartan
|
etxean
ez egotea, baina pentsatu nuen bere amarenera joanen zela, edo zerbait erostera. Orduak igaro zirenean ordea...
|
|
–Gauzatxo bat: badakit gehienbat neu ibiltzen naizena beheko sua atontzen, enborrez hornitzen eta txingarrei eragiten, baina zeuk ere jakitea nahi dut, zera,
|
etxean
ez gaudenean, burdinsaretxoa ondo kokatuta utzi behar dugula, ilenti edo txinpartaren batek behar ez den bat egin ez diezagun.
|
2013
|
|
Euren
|
etxean
ez zegoen autorik, eta beti Triesteko tren geltokian hasten ziren familiaren bidaiak. Autobus geltokiaren bazterrean zegoen tren geltoki hartan.
|
2014
|
|
Ikastolatik itzultzean, ama
|
etxean
ez zegoenean, aldameneko etxeko tinbrea jotzen nuen. Amak irekitzen zuen atea.
|
|
Han baldin badago gorpua, bale, jasoko du. Ez badago, alde egin eta
|
etxean
ez zegoela hildakorik esango dio nagusiari.
|
|
Urtebetetzearen eguna iritsita,
|
etxean
ez egotea erabaki zuen. Nora jo ez zekiela, mendira joan zen.
|
|
Etxeko eskailerak igo zituenean, Furen ulu penagarriak entzun zituen. Aurreko egunean auzoko batek erran zion txakurtxoa intzirika aritzen zela bera
|
etxean
ez zegoenean. Une hartan bertan erabaki zuen animaliaz libratzea.
|
|
–Eta Zaragozaraino joan eta emakume hori
|
etxean
ez badago, edo Tatuajerekin zerikusirik ez badu?
|
|
Hamasei urte daramatzate Migelek aipatzen dizkion argazkiek Debako bere gau mahaian, gutun azal marroi batean sartuta, eta Migelek ez ditu sekula ikusi nahi izan. Noizbait pentsatzera heldu izan da Esther, bera
|
etxean
ez zegoen momenturen batean Migelek begiztatuta izango zituela. Ez dela normala, hainbeste urtetan, tentazioaren aurrean men egin ez izana.
|
2015
|
|
Ez zioten inolako konfiantzarik. Autotik jaitsi eta Ibon
|
etxean
ez egotea nahi zuela ohartu zen. Dutxa bat hartu, txandal baten prakak eta kamiseta zaharra jantzita telebista aurreko sofan etzan, eta entsalada berdea afaldu.
|
|
Edonola ere,
|
etxean
ez zeuden gustura nire ni berriarekin. Eta ez arropa berria erosi behar izan nuelako edo kokotsean atera zitzaidan bizarrarengatik (bakarrik).
|
|
eta gure
|
etxean
ez dago, ez, girorik:
|
|
Ez zuen inorekin hitz egiteko gogorik, eta are gutxiago amaren sermoia aditzekorik, sumatzen baitzuen nor izango zen eta zertarako deitzen zion. Jabiren ama ez zen erraz etsitzekoa, hala ere, eta semea
|
etxean
ez zegoelakoan tabernan azaldu zen, esan beharrekoak esateko prest.
|
|
Aukera gehiegia ere hertsakorra baita. Disko gogorrak, milioika eta milioika giga zabor, irudi fantasmalak, mamu digitalak produzitzen ditugu, baina gero etortzen zaigu argitaletxe bat lepotik gorako gure argazki baten eskean, eta
|
etxean
ez dago balekoa iruditzen zaigun bat bakarra ere.
|
|
–Moussak baimena bakarrik ez, kuraia ematen zidan ikas nezan, aurrera jarrai nezan. Berak egiten zituen etxeko lanak nik estudiatu behar nuenean, eta berak sukaldatzen zuen ni
|
etxean
ez nengoenean. Baina marokoar gizonek asko agintzen duten irudipena duzue hemen?.
|
|
ari direla landatzen aitonaren lursailetan. Orduan erreparatu dut
|
etxean
ez dagoela Palestinako apenas argazkirik, ez oroigarririk, ez ezer. –Ez daukat palestinarra naizela erakusteko premiarik?, argitu dit.
|
|
34 Borreroaren
|
etxean
ez dago aska ezin litekeen korapilorik.
|
|
Zure gurasoak
|
etxean
ez daudenean bakarrik
|
2016
|
|
Nola
|
etxean
ez zegoen beste logelarik, ostalertsak nire logelaraino ekarri zituen, kontu eta arreta eskaxarekin ekarri ere, barrura sartzen laguntzen zienarekin batera esaten zielarik logelan jaun ingeles bat baino ez zegoela, logelan bi ohe on zeudela, eta beste ohe bat logela barruko kabinan. Hirugarren ohe horretaz hitz egiteko erabili zuen tonuak ez zuen gauza handirik esaten haren alde; halere, esan zuen, hiru ohe zeudela eta hiru lagun baino ez, eta gainera esango zuela jaunak edozer gauza egingo zukeela elkarrekin nolabait konpontzeko.
|
|
Tzortxok neukan han zain, ziurrenik jada gosalduta, edo jada gosalduta eta jada kalean, zorte apur batekin. Hala izan zen,
|
etxean
ez baitzegoen inor: paseatzera abiatu zen berriro ere, sukaldeko mahaiko ohartxoak jakinarazi zidan bezala.
|
|
Egoera bitxia zen arren, ez dut garai ilun bat bezala gogoratzen. Egia da ama
|
etxean
ez egotean bazkariak eskasagoak zirela, edozer gauza jaten genuela, batzuetan etxean egoten zen ogi bakarra bezperakoa zen, ez zegoen jogurtik hozkailuan edo gehiegi zeuden iraungitze data baino lehen jateko, nahi nuen kamiseta ez zegoen garbi. Baina, bestalde, askoz ere askatasun gehiago genuen, inork ez zizun ezer esaten ordu erdi berandu etxera helduz gero, musika ozen jarri edo oilasko hegoak logelan bazkaltzeagatik.
|
|
Ulertzekoa zen gurekin haserre egotea ibaira erori eta hainbeste egun gaixorik egon ginelako (agian, ospitaleko gastuak ordaintzen joan zitzaien aurreztutako diru guztia), amnesialdi luzea izan genuelako? Ez genuen ulertzen, ordea, zergatik ez ziguten kasurik egiten, zergatik jokatzen zuten
|
etxean
ez bageunde bezala. Min egiten zigun ezaxola hark, ikusezinak bagina bezala tratatzeko modu hark, eta jokabide harrigarri hura lehenbailehen utz zezaten nahi genuen.
|
2017
|
|
Nire leiho pareko
|
etxean
ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala.
|
2018
|
|
Seme nagusia soldaduek eraman zuten, kartzelara. Beste bi semeak, gau hartan
|
etxean
ez zeudenak, azkenean Antalya turkiar hiri turistikora joan ziren, eraikuntzaren sektorean lan egitera, beste kurdu asko bezala. Urte batzuen buruan, seme haietako batek bizia galdu zuen lan istripu batean.
|
|
Aita
|
etxean
ez zegoenez eta amak erregistro zibileko, aita, atala hutsik uzteari uko egin zionez (izan bazuelako aitarik, hark akta sinatzera joaterik ez bazuen ere), ezin izan zuen alabaren jaiotza inskribatu eta ez zioten eskolara joaten uzten.
|
|
ari zenean batez ere, oso zigortuta zegoelako orobat. Baina estudiora sartu egiten ginen, noizean behin, batez ere ama
|
etxean
ez bazegoen eta premiaren bat bagenuen; edonola ere, laster ikusi genuen han ez zegoela ezer bereziki interesgarririk, eta gutxitan agertzen ginen handik. Baina ganbara misterio bat zen.
|
|
Orduan bera etortzen zen eta, kontu handiz, katearen aparatu guztiak piztu, ipini nahi genuen diskoa arretaz garbitu, zetazko galtzerdi zahar batzuk zeuzkan zeregin horretarako, amarenak izandakoak?, jogailuan paratu, eta play ari sakatzen zion; prozesua hain zen luzea eta solemnea ezen guztiz disuasorioa gertatzen baitzen, eta laster utzi genion diskoak jartzeko eskatzeari, han lortzen zen soinu kalitatea oso ona bazen ere. Aita
|
etxean
ez zegoenean, zer esanik ez, aparatua erabiltzen genuen, klandestinitatean aritzeak ematen duen irrika gehigarriarekin.
|
|
–Nire
|
etxean
ez dago inor, esan zuen Olatzek?. Gurasoak asteburua pasatzera joan dira Donostiara.
|
|
Garbitzeko, amak astean behin ur beroz betetako terreina handi bat prestatzen zuela sukaldean eta han sartzen gintuela banan banan seme alabak txikiagoak ginenean eta espartzuarekin garbitzen zizkigula belaun-buruak eta oinak, eta azala gorri gorri genuela ateratzen ginela terreinatik, uraren beroagatik eta baita espartzuarekin ematen zizkigun igurtziengatik ere. Gure
|
etxean
ez zegoela baxerarik ere, jarraitu nuen kontatzen, eta otorduak egiteko hormaren kontra zegoen zizeilua jaitsi eta eltze batetik jaten genuela guztiok, eta hor berriro arazoak izan nituen gaztelerarekin, zizeilua zer zen esplikatu egin behar izan bainion, eta kontatzen hasita jarraitu nion kontatzen ama eta aita nolakoak ziren, aita nolakoa zen batik bat, maitasuna erakusteko modu oso berezia bai... Monsieur Perrinek bere besoen artean estutu ninduen.
|
|
–Nire
|
etxean
ez dago inor –esan zuen Olatzek– Gurasoak asteburua pasatzera joan dira Donostiara. Norbaitek lagunduko al dit kankailu hau etxera eramaten?
|
2019
|
|
Irtetean, ama
|
etxean
ez zegoela ohartu zen. Hobeto.
|
|
–Eta soldata zorretan utziko dit, esan zuen margolariak? gortearen zerbitzuko Miseroni taillatzaileari egiten dion legez, zeinaren
|
etxean
ez baitago ezer berea dela esan dezakeenik. Baiki, bere maiestateari kosta egiten zaio eskua poltsiko zorroan sartzea?
|
|
Ez ziren batere lotsatiak. Mundu guztiak zeukan harreman horren berri ospitalean, eta batzuetan, lan kontuengatik senarra
|
etxean
ez zegoenetan, elkarrekin irteten ziren kopak hartzera.
|
|
Inguruan inor egon ez arren?, metala mozteko zerrak presa zeukan:
|
etxean
ez dago mozteko ezer, are gutxiago metalezkorik, garbi garbi zeukan eskopeta kenduta. Lenceria idazkunaren azpian kasualitatez zegoen?
|
|
Bete bete gelditu arte jan nuen. Aitak autoa hartu eta berriro bakarrik utzi ninduen; ez nekien osagileek aholku berriak eman zizkieten ala ama
|
etxean
ez egoteak arauak laxatu zituen. Ez nuen ezer galdetu.
|
|
Raimundo Silvak Maria Sarari telefonoz ez deitzeko eduki zuen arrazoia xumea eta bihurria zen, aldi berean, eta hau arrazoi horrek zehaztasunari gutxi zor ziola esateko modu bat baizik ez da, zeren adjektibo hauek arrazoi hori eratzeko erabili zen gogoeta bideari beste zorroztasun batez aplikatuko baitzitzaizkion. Nobela poliziako klasikoetan bezala, auziaren muina denbora faktorea zen, hau da, Maria Sarak dei egin zuela Raimundo Silva bere
|
etxean
ez zegoenean, ordu ezezagun batean, berdin izan zitekeena gizona etxetik atera eta ondorengo minutuko ordua, nola neskamea joan baino lehenagoko minutukoa, ordu hau ere ezezaguna delarik, bi muturreko minutu horiek baizik ez aipatzeagatik. Lehen kasuan, lau ordu baino gehiago joango ziren Raimundo Silvak dei gaztigua jaso zuen arte, bigarren kasuan, ohituraren arabera kalkulatuz, hiru bat ordu.
|
|
Etxera iritsi zenean neskamea ez zegoen bertan,
|
etxean
ez zegoenean uzten zion betiko mezua utzirik zion, Joan egin naiz, dena txukun dago, arropa eraman dut, lisatzen bukatzeko, arta horrek erakusten zuen aukera profitatu zuela ordua iritsi baino lehen irteteko, berak ez zuen, noski, halakorik sekula aitortuko, eta Raimundo Silva, horretaz zalantzarik ez zuena, azalpena onartu eta isildu egiten zen. Zenbait harreman harmoniatsu sortzen dira, eta sortu ez ezik, iraun ere egiten dute, gezur txikien eta ukoen sistema konplexu bati esker, nolabaiteko keinu eta jarreren dantza konplizeari esker, dena laburbiltzen da inoiz behar beste aipatzen ez den erranairu edo sententzia hartan, erranairua esan dezagun, izena egokiago zaio-eta, Badakizu zuk, badakit nik, isil zaitez zu, isilduko ni.
|
2020
|
|
Matilderi, ahotara ekarri orduko, damutu zaio Segundoren aipamena egin izana; senarrari buruzko galderak saihestu ohi ditu, eta ezin duenean, negozio bidaiak direla-eta, kanpoan dagoela erantzuten du. Hain zuzen, Segundoren urrunaldiek arintzen diote ezkonbizitza;
|
etxean
ez dagoenean, ez dago antzeztera behartuta ama eta emazte onaren papera.
|
|
Behin baino gehiagotan ikusi zuen zirriak egiten harraskan arropa garbitzen ari zen bitartean, edo hormaren aurka inguratzen oheak egiten ari zela. Amak kaleratu baino astebete lehenago, neba haren gelaxkan sartu zen gauez, gurasoak
|
etxean
ez zeudela baliatuta. Matildek ikusi egin zuen atearen zirrikitutik.
|
|
Lehenengo tonua entzun zuenean gezurren bat esan ziola otu zitzaion. Nola esango zion jaiki berri zela eta alaba
|
etxean
ez zegoela orduantxe konturatu zela. Nola esango zion gauean ere ez zuela ikusi?
|
2021
|
|
Haiek guztiek norbaiten laguntza izatea eskatzen zuten. Zorionez, gizona
|
etxean
ez zegoen bakarrik. Hantxe zeukan emaztea, bijotzeko Nikole.
|
|
" Norbaitekin gelditzekotan, nirekin gelditu luke. Zure
|
etxean
ez dago tokirik". Badakit hurrengo neska laguna etxean sartzean Jorge leihotik aterako dela, Anderrek ez baitu justifikazioetarako talenturik, eta nola azaldu Jorge bezalako norbaiten presentzia.
|
2022
|
|
–Non sartu da Andoni? –galdetu du Anek, neba
|
etxean
ez dagoela konturatzean.
|
|
Datorrenean, joko eremuaren bi aldeetan jokatzen saiatzen da. Eta mutilak
|
etxean
ez daudenean bere izaera naturala agertzen du. Eta mutilak datozenean ez da izan ohi den bezain txarra.
|
|
Eskola garaian nenbilela, ama gurdi batekin baserritik Amara Zaharreraino joaten zen, etxez etxe ibiltzen zen txerri jana biltzen, eta amari laguntzen aritu nintzen lanean hasi arte. Hamalau urteak arte eskolan ibili nintzen, baina ikasten jarraitzeko dirua behar zen, eta gure
|
etxean
ez zegoen aukerarik. Harekin geratu ginen, hiru eta lau, zazpi, eta gutxi gehiago.
|
|
Paulek kopa bat botatzen zuen faltan, baina Bea alkoholaren erabat kontra zegoen eta beraien
|
etxean
ez zegoen horrelakorik. Segundo batzuk joaten utzi zituen, zeharka arreba aztertzen zuen bitartean.
|
2023
|
|
Ez zen horrela izan, ordea. Luisa
|
etxean
ez zegoen batean, senarrak seme alabak barnetegietan sartu zituen, etxetik urrun; bi Mexikon eta bestea Alemanian.
|