Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎Nire 60 urteekin, pentsa. Eta nik ere barre egiten nion etxe paretik pasatzean. Gero aurrera segitzen nuen, horko kaletik, ikusten?
2001
‎Portura bidean, zipotearen etxe paretik pasatu gara. Bananondoz zainduriko txoza aurrean bost ume bata bestearen alboan ilaran ia biluzik, argal argalak, lurraren kolorekoak eta begiak erne.
2002
‎Nik ere egin nuen neure ahalegintxoa: iragan nintzen oinez haren etxe paretik eta amarenetik bizpahiru aldiz, gaixoren bati egiten nion balizko bisitaren aitzakian; joan nintzen aeromodeloarekin igandean Txoritokietako zelaira; itzuli nintzen Altzako plazara, ibili nintzen tabernaz taberna... baina haren arrastorik ez; ezta haren ahizpa Karmelerenik ere. Astelehenean, baina, erabat lurrunduko zitzaizkidan zalantzak, anbulatoriora iritsitako karten artean Sararenarekin topatu nintzenean.
2004
‎...poziknengoenia kasua argiturik baineukan.Baina hura ezustekoa iritsi nintzenean Ezzegoen etxean.Atea ostiko batez bota nuen.Egongelansartu eta... bitrinatik arma bat falta zenl Oh ezl Zerrendakohurrengoa! Kakazaharralpentsatunuen.Orduanurtekarianbegiratu nuen.Jason Perry zen hurrengoa.Bereetxerantz abiatu nintzen denborarikgaldugabe.Izugarrizko abiaduraniritsi nintzen eta han zegoen Elsimate jauna etxe parean tiro egiteko prest. Baina nire auto hotsa entzun zuen, eta korrika, berean sartu eta alde egin zuen.
‎Ezer erantzun barik joan da Ciccillo tabernatik, oraindik buruan bueltaka duela goiz osoan bueltaka ari zaiona, Ginok esan dionetik atzo ere joan zela Pablorenera eta urduri topatu zuela, eta gaur ere joan dela, baina gaur ez duela topatu etxean, egunero egunero topatu diren moduan, sekula huts egin barik. Ginorekin egon ostean, Ciccillo Pabloren etxe parera joan da, baina leihoak itxita topatu ditu eta inork ez dio aterik zabaldu. Atorra Beltzen kotxea, hori bai, etxe aurrean zegoen, eta kotxe barruan poliziak.
‎Eta zazpi pauso eman ditu lehenengo, eta beste hamazazpi gero, eta herrira bidean jarri da, dardarka hasieran eta pauso sendoagoz hurrena. Eta abiatu da Pabloren etxerantz, orain plazan eta gero kale zabalean sartuz, kasu egin barik agur esaten diotenei, eta berriz sargoria etorri zaio, eguraldia ere horrela dago baina ez da eguraldiagatik, sargoria etorri zaio Pabloren etxe parean Atorra Beltzak ikusi dituenean, oraindik han, lasai, berbetan eta zigarroa erretzen. Ciccillok leihoetara begiratu du, baina itxita zeuden.
‎Gaur ez. Gaur Atorra Beltzak gauera arte egon dira Pabloren etxe parean, ezertan ez, egonean. Baina iluntzean, kaleak lehendik ere nahikoa hutsik zeudela, kotxetik irten eta hiru ostikada jo dizkiote etxeko ateari.
‎Pabloren etxe paretik pasatu da. Ez du jakin zer ordu zen, baina ohi baino askoz ere goizago, edozelan ere.
‎Ixilik egon hadi motel, hori ere aurki lurra emateko zagok... Atzo etxe parean krixton putzua laga zian eta, tailerrean utzi diat, gero handik pasatu behar diagu."
2005
‎Txikitan etxe parean aparkatzen zuten autoekin egiten zuen. Begiratu egiten zituen –argiak hemen, marka hor, halako koloreak, honelako formak– gogoan artxibatuta edukiko ez balitu bezala.
‎Baina aiene modukoak iruditu zitzaizkion orduan. Jantzi, ezkaratzera jaitsi, atea zabaldu eta, hantxe, etxe parean luze zabal aurkitu zuen aitona, zuri zikinean arrasto gorria uzten zuela.
2006
‎Behin, trapu zaharrak biltzen ari ginen hartan, frau Gerdaren etxe paretik igaro ginen, eta Hermannek eskua jasota agurtu zuen. Tratua duk atso ero horrekin?, galdetu nion.
‎Koska eta besteak zahar etxe pare parean, eliza atzeko espaloia hasi dira altxatzen.
2008
‎NEKANE. Bere etxe parean banketxe bat dago, eta bertan, kutxa automatiko bat, segurtasun kamera eta guzti. Heriotza grabatuta geratu zen.
‎Asteasuko plazatik atera eta Zizurkil bitartean, lau kilometro inguruko ibilbideak, ezkutuan zeuden paraje ikusgarriak bistaratu ditu, oso txoko politak. Plazatik abiatu eta Obaba kalearen bukaeran patxada handiko egurrezko zubi bat, Suchardek Sugusak jasotzen zituen almazenaren parean pasadizo polita, Pello Errotaren etxe parean errota martxan jartzeko bere garaian egindako presa, oraindik ere errota izandakoaren arrastoak agertzen dituen parajea… Eta bide guztian kolore bat protagonista bada, hori berdea da, paraje berdea da nagusi. Hau dena, bide zati handi batean erreka ondoan duelarik.
2009
‎Oroitzen naiz, bai. Sei eta erdietarako zure etxe parean egonen naiz. Lasai.
‎Ez zen apenas elurrik geratzen. Bizilagunen etxe paretik pasatzerakoan, bertara sartzeko ideia baztertu zuen. Ez zen momentua.
2010
‎Inoiz Telmorena ere izandako Maiteren etxe parera iritsi zenean, eta leku hoberik ezean, espaloi gainean utzi zuen autoa. Klaxona jotzea nabarmenkeria iruditu zitzaion (distiratsuegi, berriegi zegoen oraindik autoa), eta txirrina sakatu zuen.
‎IGONE. Jakina! Antzematen da, bai, ez dituzuela antenak etxe parean. Bestela...
‎Artzainaren etxe parean ibi moduko bat zegoen, eta harri zapalekin egindako pasabide bat. " Aspaldiko kontuekin larritzen zara, David", esan zidan Lubisek hura zeharkatu genuenean.
‎Land Roverra azkar zetorren, eta oso hurbil zegoen etxetik, artzainaren etxe parean edo. Pabiloiko atea zabaldu nuen.
‎Zaldien pabiloiko leiho batetik begira nengoen, eta Angelen Mercedes grisa ikusi nuen gaztainaditik atera eta bailaran barruratzen. Errotaren aurretik pasa zen, Ubanberen etxe parera iristera zihoan. " Badakik, David?
‎Zerrategi barrura egin genuen. Adrianen etxe paretik pasa ginen aurrena; Josebarenetik geroxeago. " Denak Donostian izango dira.
‎Espero bezala beste bi bidaiari baino ez daude. Lehena, gurasoen etxe parean bizi den Rafa gizon jatorra, guardasola bizkar gainean estilo handiz daraman azken langileetarikoa. Bigarren pertsona supergizona zen, ez nuen inolaz ere espero.
‎Baina egun batean, Nasreddinen ezikusian, hilabeteko pitxerra harriz bete du burlari batek; hartara, gero artzain bat etxe paretik igaro eta gaur apirilak zenbatgarrena duen galde egin diolarik, Hodjak pitxerra hustu, harriak zenbatu eta, pausa bat eginda:
‎Beraunera oinez igo eta Oskarren etxe paretik pasatu zen; haragi egosi usaineko erlauntz hartan bizi zen, tropa osoarekin batera. Koldo Mitxelena institutuan basket kantxan ikusi zituen ikasleak.
2012
‎Antonio Santiago Justizia Ruth eta Joserentzat plataformaren bozeramaileak irakurri du eskutitza Las Quemadillas Breton familiaren etxe parean, bi haurrentzako panpinak, kandelak eta mezuak uztera joan diren 200 bat lagunen aurrean. Umeen amak jakinarazi nahi izan du,, ezerk eta inork?
‎Autora itzuli aurretik, beste zerbait egin behar zuela iruditu zitzaion, ordea. Fausto Igartuaren etxe parean, letra berdeekin. El corte Inglés, irakurri zuen.
‎Pare bat poltsa eman eta oinez jarraitu GARBIÑEren etxe pareraino.
‎Lalande Biranek zelata egin zion handik aurrera ere. Van Thiegelen etxe paretik pasatzean zer egiten ote zuen ikusi nahi zuen.
2013
‎Hala definitu zuten Lessing Nobel saria eman ziotenean. Idazlearen etxe parean bildu zen kazetari mordoxka batek eman zion berria idazleari, eta, hasieran eszeptiko samar agertu bazen ere? «Ezin zait gutxiago axola», bota zuen?, pozik hartu zuen saria. Askok erabakia txalotu bazuten ere, erabakiaren aurka ahots ugari ere altxatu ziren.
‎Etxetik trenbidea ikusteak eta trenen eguneroko joan etorriek ere ez zuten lortu Norahren ama konbentzitzea. Beraz, etxe paretik pasatzen ziren trenak begiratuz konformatu behar izaten zuen Norahk. Noiz handituko zain.
‎Txalo egin zuen, ohiko eran, etxe parean.
‎Bere etxe parean, agurtzeko orduan, azken berbak:
‎oihukatzen zuen Gabrielek, Andeetako Gorriti maitagarri hark. Buztinezko ontziak zeuzkaten etxe parean. Antzinakoek euren lurperatzeetan erabilitakoak, antza.
‎Kimu etxe parean utzi, klaxona bizi jo, eta gizon lodikote, ilehori eta zahar bat etxetik irten zenean egin zuen alde Gabrielek bere automobil zaharrean.
‎Kamionetak etxe parean utzi ondoren, hotz begiratu zion gizonak.
‎_ Isidro, kamioilaria, bere etxe parean. Santa Maria.
‎Geldialdi laburra egin genuen nire aitaorde Domingo Abaurre zenaren etxe parean. Liburu saltzaileak argitu zidanez, Amiküzeko borreroaren bizitokia zen beti.
‎Gure urratsek ekarri gintuzten Ezpondaren etxe parera, Nafarroako Justizia Jauregiaren ondoan. Noizbaiteko suaren arrastoa ezagun zuten haren pareta belztuek.
‎Apenas hitz egin zuten Tolosatik Hernanirako tartean.Zeu k arreta berezia ipintzen zion atzean uzten zutenarekin batere antzik ez zuen bestetren hari. Madriletik ekarri zituena, Sevillako etxe paretik igarotzen ziren haien berdinazen: CÁDIZ MADRID IRÚN kartelduna, dena letra larriz.
‎Toyota zuri bat gelditzen zen egunero etxe parean goizeko lau eta erdiak aldera, eta banatzaileak Reno Gazette Journal en alea jaurtitzen zuen gure portxe txikira. Operazioak ez zizkion hamar segundo kentzen, eta burutu ere gauaren isiltasuna eten gabe burutzen zuen:
‎Kalea seinalatuz, esan zion gonbidatu bati: " Hor datorren neska hori etxe paretik pasatzean, zuk deitu. Jar dadila gora begira".
‎Hobe apuntatu banitu. Nire etxe parera heldu garenean, patxo bat eman dit ezpainetan. Gero, bere zigarretaren distira ikusi dut zuhaixken artetik urruntzen.
‎Ohatzetik jaiki ginenean, eltzetzuak Bidasoaren eta Urrabiaren bi aldeetan izkina guzietan barna ibilki zirela erran ziguten, uste baitzuten komandoko bertze norbait ere tiroz kolpatu zutela eta ezin izan zela urrun joan. Hura ikareria Arraitzek land rover berdeak etxe paretik pasatzen ikustean! Gurasoei deus erran gabe, aitzurra hartu eta lasterka joan zen bordaraino.
‎Behobiatik anbulantzia bat etorri zen, soldaduska egiten ari ziren bi mutiko gaxterekin, eta hantxe eraman zuten arrantzazaina Donostiako ospitalera. Gure etxe paretik pasatu zen, baina ezin izan nuen gorputza ikusi.
2014
‎Zalantzak zalantza, emakumearen argibideei jarraituz, luze gabe iritsi dira haren etxe parera.
‎Zentrotik aparte samar izateak baditu bere onurak, hala nola autoa etxe parean utzi ahal izatea. Atzeko eserlekuetan utzitakoak jasotzean hasi dira eztabaidan:
‎Arbolez eta egoki moztutako karraskilaz inguratutako etxe zuri batean bizi zen Maite. Aitak etxe parean gelditu zuen autoa, eta musurik gabe agurtu zuen. Txirrina jotzeko beldurra sentitu zuen, ez zekien etxeak merezi zuen mailan agertuko ote zen, klase gehiegiko etxea zen beretzat.
‎Aita erailketaren lekura joan zenean, amak argibide batzuk eman zizkien, baina ez asko. Xabirentzat, ordea, nahikoa izan zen Txomin bere etxe parean akabatu zutela entzutea(" akabatu" erabili zuen), autoko bi gizonak oroitzeko eta, zergatik jakin gabe, ondorioztatzeko hiltzaileak bi gizon horiek izan zirela zalantzarik gabe. Aurkikuntzak dardara batean ipini zuen, baina ez zen ezer esaten ausartu.
‎Jende mordoa hurbildu zen goiz hartan Txominen etxera. Autoa etxe parean utzi eta korrika abiatzen ziren barrura. Jendea korrika ikusteak soseguz betetzen zuen Xabi, bazirudielako kaltea konpontzeko larritasunak zirela haiek, eta horrek heriotzak erremedioa izan zezakeelako sentimendua pizten zion.
‎Baina larritasun antzuak diren. Autoa etxe parean lasai utzi eta oinez joan ordez, jendea korrika etortzen zen, baina horrek ez zuen ezer aldatzen.
‎Ordura arte Oihana ez zen etxean inoiz azaldu, ezta txirrina jo eta ea jaitsiko ote zen galdetzeko ere. Behin edo behin etxe inguruan ikusi zuen, beti ibiltzen baitzen auzoan bizikletaz, eta kasik ezinbestean pasatu behar baitzen etxe paretik, baina Xabiren buru larrituan ezer ez zen kasualitatea, eta Oihana handik pasatu bazen esan nahi zuen akaso egunen batean txirrina joko zuela, eta sartzean kaka hura guztia ikusiko zuela lurrean barreiatuta. Eta orduan bai, orduan bere esperantza oro galduko zen.
2017
‎Handik egun batzuetara, gudariak joan egin ziren Turtziozetik. Akordatzen naiz etxe paretik nola pasatu ziren, Eusko gudariak kantatuz. Han ziren Amaiur, Loiola… eta beste batailoiren batzuk.
‎Tomas etxe paretik traktorearekin pasatzen da. Ixabel leihotik begira geratzen da.
‎Baina, bo, hori beste kontu bat duk... Hara, nioena, laurogeitaka urte izango zitian, eta gure etxe parean neskatxa bat bizi zuan, iturriko ura bezain freskoa. Kristalo zian izena.
‎Etsitzen hasia nintzen. Osabak deitu duenetik sei aldiz ikusi dut Usem besamotza bere Vespa herdoilduarekin etxe paretik pasatzen. Hemen dira, azkenik.
‎Autoaren motorrak instant berean erantzun zion burrunbaz, handik alde egiteko prest bailegoen. Egun oso bat, ordu egin zituen etxe pare hartan geldirik.
‎Mutututa geratu zen mutila. Bidaia isilean etxe pareraino eraman zuen albaitariak:
‎Etxetik ateratzean, ez zuen inor ikusi, ez Arturo Seisdedos, ez eta ama ere. 4x4 ibilgailua ere etxe paretik falta zen.
‎Ixabelek txankleta bat erantzi eta sukaldeko hormaren kontra bota zuen. Madalenek, etxe parean aparkatuta zegoen Iñakiren autoko giltzak hartu zituen eta gidariaren eserlekuan jarri zen, ateak barrutik itxita.
‎Lurrak sosegatu egiten zuen. Autoa etxe parean aparkatu bezain pronto entzun zituen zaunkak. Oso biribilguneraino eraman zuen eta etxerako buelta bide luzeago batetik egin zuen, pixka bat ibil zedin.
‎Ez nuen aitaginarrebarekin sekula hitzik trukatu, barnealdeko gizona zen eta biotako inori ez zitzaigun besteari esateko ezer bururatu, nahiz eta maiz pasatzen zen bilobarekin gure etxe paretik, eta nik Ametsi beti kasu egin. Norbaitek aurkezpen ofiziala egin arte hitz egiteko zain egoten den horietakoa dirudi eta nik ez dut izaten arazorik gisa horretako arauetara plegatzeko.
‎Aste haietan behin baino gehiagotan ikusi nuen Arantzaren aitaginarreba Ametsekin paseatzen. Uniformea jantzita museora nindoan batean, etxe parean aurkitu nituen, Amets gure etxeko hesiari helduta zegoen. Lipar batez aurrez aurre begiratzeko kuraia bildu nuen.
‎Kasik gure etxe parean egon arte ez zidan erantzun.
2018
‎Biharamunean, egun argiz hobeki ikusi zuen bezpera arratsean norbaitek dinamita edo gisako zerbait leherrarazi zuela haien etxe parean, eta Sunbillako guardia zibilen kuartelera joan zen segituan salaketa paratzera. Han, zer gertatu zen kontatu (“en la noche de ayer, 3 del actual mes, y hora de las once proximamente, estalló un cartucho de dinamita al frente o fachada y muy cerca de la casa…” [11]), eta herriko hiru lagun salatu zituen, uste baitzuen haiek egina zela azioa.
‎Oihartzunak lipar batez dardaratzen du barruan. Zuzen zuzenean ospitalera doan errepidea pasatzen zaie etxe paretik. Baratzeen gibeletik doazen trenen hotsari denboraren neurria dario, baina anbulantzien sirenak denbora bera zarratatzen du.
‎– Eta non hartu duzu ostatua? Pena handia ematen dit zuen etxe paretik pasatzen naizen bakoitzean, eta pentsatu gero zure familiari gertaturikoa. Nola dago zure aita?
2019
‎Gorka Alberdik oso argi du: " Badirudi askoz errazagoa zaigula arazoa kanpoan kokatzea, baina konturatu behar dugu gure etxe parean hasten dela itsasoan gertatzen dena". Iragan urrian, Oier Bartolome Debako surflariak sare sozialen bidez zabaldu zuen bideoa aipatu du azkoitiarrak.
‎Aske sentiarazi ninduen. Gau haietako batean bere kuatrolatasean etxera eraman ninduen, eta etxe parera heltzean nire eskua hartu zuen. Gure eskuak bata bestea laztantzen egon ziren hainbat segundoz, auto hartako atmosfera itxiaren barruan, elkar errekonozitzen, bizitza propioa balute bezala.
‎Une batez gelditu eta, begiratu ondoren, bere bidea jarraitu zuen. DKWa zalaparta handia eginez irten zen etxe paretik.
‎Arropaz aldatzen geratua zen Albaolan, eta orain bizikletaz zetorren. Margotzaileak txalupariaren etxe parean gerarazi zuen bere bizikleta zaharra, eta oin bat jarri zuen asfaltoan.
‎17:30, Kalejira zaratatsua, kultura etxe parean hasita. Aramaioko talde feministak antolatuta.
‎Iker Aldazabal alkatearen ibilgailuari eraso egin diote asteburuan. Lekukoek bi mutil ikusi zituzten Gila zubitik alkatearen etxe parera bidean" alkatia, hijo de puta" oihukatuz. Ibilgailura iristean, haren kontra jo zuten, besteak beste, autoa arraiatuz alde guztietatik.
‎Lekukoen arabera, zapatutik domekara bitartean, goizaldeko 02:00ak: 00ak aldera Gila zubitik alkatearen etxe parera joan ziren bi mutil" alkatia, hijo de puta" oihukatuz.
2020
‎Hasiera hartan esan dut nola Otañorekin lauzpabost hilabetez ibili ginen ikasten. Egun hartan, Otañok berak eramaten ninduen etxera kotxean eta behin etxe parera iritsi ginenean esan zidan erakutsi beharrekoak erakutsi zizkigula eta aurrerantzean geure kontura ibili genuela. Eta horrela hasi ginen Hernani aldeko bertsolariekin juntatzen.
‎Tabernatik irten ginenean, ez zebilen inor kalean, haize epelak inguratu gintuen, nik besotik heldu nion, burua altxatu nuen eta zerua izar txiki eta handiz josita zegoela konturatu nintzen. Luze egon ginen paseo geldoan elkarri ezer esan gabe, Andreeiren etxe parean agertu ginen arte, begiratu zidan eta buruarekin baietz esan nion, atea zabaldu zuenean, belusezko sofa granate eder bat baino ez nuen ikusi begien aurrean.
‎Beste ehun metro artasoroetatik jaitsi, iturrian arropa garbiketetan edo goizeko lehen urekin freskatzen dauden auzokideak agurtu, adinkiderik ez zuten etxe pare baten aurrealdeak gurutzatu, eta bertan herriko eskola. Urteak eman zituzten han institutura jaitsi baino lehen, gutxienez bost bai, gehiago ere agian.
‎Itxialdiak muturren aurrean genuen errealitatea deskubritzeko parada eman digu. Ezer gutxi genekien gure etxe parean bizi diren bizilagunen bizitzaz. Etorbide zabalean bizi gara, norabide bikoitzeko kalean.
‎Ez diote zer duen antzematen baina lana galdu zuenetik inork ez du kontratatu nahi. Nire amak etxe pare bat garbitzen egiten du lan. Etxean bost gara eta ozta ozta heltzen ginen hilabetearen amaierara.
‎Juan Idiakezek ubillostarren diruak nahi ditu, eta horretarako Sebastian behar du, kosta ahala kosta". Urgozoko iturritik ura edatera zihoanean egindako hausnarketa bera egin zuen berriro ere Manuelak bere etxe parean, Gatzagara iritsitakoan. " Mesede galanta egin dit Agate ikusteak.
‎Aldi baterako etxe pare bat izan dituzte.
2021
‎Botanika ezin daiteke joan hor hazten diren zuhaixken izenak esatetik harago ahabia garaia, andromeda panikulatua, azalea eta errododendroa, denak tente turba dardaratian. Maiz pentsatzen dut nire etxe parean zuhaixka gorri goibelezko masa bat izatea gustatuko litzaidakeela, bestelako lore sail eta hesirik gabe, izei aldatu eta ezpel kimaturik gabe, are asfaltu ibilaldirik gabe ere. Leku emankor hori nire leihopean izateak eskatuko luke kanpotik ekarritako eskorga bete lur ez gutxi, soilik sotoa aitzurtzean ateratako harea estaltzeko.
‎Finko begiratu nion, eta hark, bere aldetik, jakin nahizko begirada bitxi batez erantzun zion nire begiradari. Eta orduan, etxe paretik igarotzean burua biratu nuelarik, bere adore guztia bilduz, zirudienez, atzera itzultzeko keinua egin zidan.
‎Goizean txistulariek herriak beraien doinuekin alaituko dituzte. COVID gaitza ez zabaltzeko ezinen da haiekin kalejiran ibili eta etxe paretik entzun dira musikariak. Horrekin batera, 90 urte baino gehiago dituzten 19 arakildarren etxeetara joanen dira udal ordezkariak.
‎Berrogeialdiko mugida gogorrak etxe parean.
‎bele beltzak etxe paretik nola
2022
‎Egun dagoen leku berean zegoen lantokia, geltokitik berehalaxe. Geltokiaren eta lantokiaren tartean, errepidearen albo aboan, Txitxarrain baserria, eta bertoko amona sarri etxe parean eserita, edo baratzean, lanean pauso txikian. Gustatzen zitzaidan egunoroko postal hori, joanekoan.
‎Egungo teknologiak monitorizazioa hedatzea ahalbidetzen du, kutsadura maila altuak izan ditzaketen gune berri askotara iristeko. Ez da berdina airea neurtzea Pagoeta natura parkean edo N1 errepidean, eguneroko trafiko oparoaren alboan dauden hainbat lagunen etxe parean. Neurgailuen kalibraketa delikatuak citizen science bidezko monitorizazio fidagarria zailtzen du.
‎Bestaldeko espaloiak gure etxe parean hartzen du arnasa, zabaldu egiten da, metro batzuen ostean berriro ere paretaren itzalpeko lerro estu bihurtzeko, eta hor, zabalgune horretan, hain zuzen sasiak hartua duen zubitxoaren ertzean eta errekasto mehe zikin bati bizkar emanez, sei zabor kontainer daude, hiru hori eta beste horrenbeste beltz, elkarren alboan ilaran, leihoetatik begiratzean bista alaia izan dezagun....
‎1923an sortua," zortzi anai arrebeten bigarrena, ahizpetan zaharrena" zen bera, eta" etxean laguntza behar zelako" joan zen lan bila Algodonerarat. " Aitak etxe parean egiten zuen lan, Unión Cerrajera lantokian. Pare parean bizi ginen".
‎" When sartu duzu pitxu gramo bat, eta zaude de hard mañaneo". Kalean behera jarraitu, eta Haizearen etxe paretik igaro ziren.
‎Jose Anjelen txakurra, Txiki, goizetik falta zenez, amak agindurik, bila abiatu ziren hirurak. Manuelen etxe paretik pasatzerakoan gelditu zen Jesus Mari; ahopeka eta etxe aldera seinalatuz, zerbait aditu zuela adierazi zien besteei. Jakin minak bultzaturik, Manuelen leihoraino hurbildu ziren, elkarri builarik ez egiteko adieraziz.
2023
‎Ez dut sekula izan, eta, hala ere —edo agian horregatik? —, uda idiliko baterako plazatzat irudikatu dut beti. Mahats parra baten azpian irakurri, errekara bainatzera joan, tomate entsalada prestatu, siesta egin leiho guztiak zabalik, eta iluntzean, beroak su etena deklaratzean, etxe parera aulkiak atera, eta kontu kontari aritu, nekea gailendu arte.
‎Egunsentian zeru garbia denean, ekiak arrosa kolorez margotzen ditu Lokizko mendilerroaren kareharrizko haitzak. Hilabete igaro dut herrian, eta goizaldean etxe paretik hirutan bakarrik ikusi dut Lokizko hormetan begi arrosa.
‎Bi motatako bideoak parteka daitezke bertan: segurtasunarekin lotura daukatenak eta dibertigarriak direnak; ate aurrean dagoen pertsona susmagarriaren bideoa edota zure etxe paretik paseatzen irristatu eta jausi denarena. Biak daude RingTVn ikusgai.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia