Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2001
‎Lehenago etxe berean aitona amonak, seme alabak eta haurrak bizi ziren. Orain seme alabek etxetik urrun lan egiten dute eta haurrek ere gero eta askatasun handiagoa nahi dute.
2002
‎Alaznek bi eskuez eusten zion buruari, zalantzakor. Imanolekin etxe berean izatea... Neska ez zegoen ja seguru zer nahi ote zuen.
2003
‎Zarata txiki batzuk entzun zituen komunean. Eta poz arraroa eman zioten zarata horiek; alarguna eta biak etxe berean bizi zirela okurritu zitzaion.
‎Matiasek pentsatu zuen guztia egiten dutela sugeek gustura, izaki konformaerrazak direla sugeak, elkarbizitzarako arazorik gabekoak. Jar itzazu, esaterako, lau suge etxe berean. Gustura egongo dira, arazo aipagarririk gabe; konforme, euren zantarrean.
‎Biok etxe berean bizi ginenez, bera solairu batean eta ni bestean, askotan egoten ginen elkarrekin. Ongi gogoratzen naiz nola behin batean umetan esan nion:
2004
‎–Gure Herria, gure kultur balioak, gure hizkuntza eta gure jendea horrela tratatzen dutenekin segitzeko, zertarako atxikimendu askeko statusik proposatu? Horrela estimatzen gaituzten auzoekin, nork nahiko du haiekin etxe berean bizi. Honela galdetzen zion Ibarretxe lehendakariari irrati entzule batek lehengo batean.
‎Eta, entzun: niretzat, zorionik handiena hemen betiko bizitzea izango litzateke, etxe berean ez bada ere, gutxienez auzoan.
2006
‎Abesti hori esperientzia oso hurbil batetik sortu zen: ezkondu ginelarik, Urnietako gure etxe berean familia andaluziar bat bizi zen, eta familia hark hiru seme alaba zituen, ttikiena mutiko bat. Cordoba probintziaren iparraldetik honuntza lanaren bila etorritako jendea zen, oso jende serio, zuhur eta bihotz onekoa; eta haur hura seaskan ikusten nuenean, galderak bata bestearen inguruan korapilatzen zitzaizkidan.
2008
‎ordubetea ere bai, edo minutu bat, beharbada? bien arteko alde ikaragarriari, bai baitzirudien, etxe batean eta etxe berean jaio arren, bi etxetakoak zirela: ez, ordea, etxe hurbilekoak, munduaren mutur banatakoak baizik.
‎Guztiz beste izaera batekoa baitzen Beñardo, Nazariorenarekin konparatuta. Bi anaiekin bizitzen jarritako ikusle normal batek berehala antzemango zion –egun bakarra aski izango zuen... ordubetea ere bai, edo minutu bat, beharbada– bien arteko alde ikaragarriari, bai baitzirudien, etxe batean eta etxe berean jaio arren, bi etxetakoak zirela: ez, ordea, etxe hurbilekoak, munduaren mutur banatakoak baizik.
2009
‎Harlandu urrekara epelezko komentu puska, Neoklasiko itxuran, ikusgarri galanta da. Han bizi ginen, harremanik apenas gabe elkarrekin, baina etxe berean, irakasleak eta ikasle andana. Dorreetako batean biblioteka zegoen, orduan niri itzelezko handia iruditu zitzaidana, eta biblioteka batean sarrera librea eta denetik itsu itsu irakurtzeko amorrazioa nik estreinako aldiz han ezagutu nuen, gutako beste askok bezala.
‎Erlijioak batez ere egitura sozial eta politiko batean integratzen zuen euskalduna, zein ere berak ez baitzuen batere maite; edo moral bat esijitzen zion, berak onartzen ez zuena, besterik ez. Minutu bat ere ez du pentsatu, seguruenik, berez erlijio hark eta moral hark agian ez zeukatela zerikusi gehiago garagardoak kafesnearekin baino, biak etxe berean zerbitzatuak. Beharbada arrasto bat da, zergatik Gandiagaren jainkozkoa hain gutxi eliztarra den (argitaraturiko obran batik bat).
‎Koadernorik gabe, txistuka. Uda larriak eta etxe berean bizi diren kondenatuek inspiratzen omen dute. –Urkamendiko negarren balsa?
2010
‎PSE EEren eta Batasunaren ordezkaritzek mahai bat osatuko zuten, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak eta ETArenak beste bat. Denak etxe berean batuko ziren, baina mahai bakoitzak bere bilerak egingo zituen. EAJ desagertu egin zen mahai politikotik, jeltzaleak ez deitzea erabaki baitzuten beste bi aldeek.
2011
‎Meza nagusian, aparte eseri dira etxe berekoak: gizonak alde batean eta andreak bestean.
‎Chica, va directamente a las Landas, sin pasar por casa; ahora ni eso. Esta hija mía está desnaturalizada, esango zion amak; ez zizkidan beregandiko oporrak eman nahi, nire bizitzako minutu baten berri ez badu traizioa baita, ez du esaten baina keinu hori jartzen zaio, irribarre eginez baina lotsaz, ligatzen ari denaren irudia eman dezake baina traizionaturik sentitzen da, eta lotsa ematen dio porrotak, berak ez zekien zerbait bere etxe berean izan delako, auskalo zenbat egunez, hilabetez, bere kontrolpetik kanpo. Helburu bati lotu zaio urteak aurrera, inguratzen zaion guztiak berari eskertzekorik izan dezan, identitatea galduko luke gainerakoan, horrek ezaugarritzen du, jendeari laguntzea deitzen dio, hori omen da bizitzak ematen digun politena, maite ditugunak zerbitzatzeko aukera.
2012
‎Itzuli zenean aitak lana aurkitu arte berera joateko esan zion. Lana aurkitu du baina etxe berean jarraitzen dute.
‎Ezer ez zen esan ez entzun gai honi buruz Rue Pavée St. Andrén etxe bereko biztanleen belarrietara iritsi zenik. M. St.
2013
‎Gela bat hartu nuen alokairuan merkatuaren ondoan. Beste langile batzuk ere etxe berean zeuden: bat Newcastlekoa da eta bestea Birminghamekoa; Londresera lanera etortzea zen haien ametsa, sosak egin eta egun batean familiarengana itzultzeko.
‎Barre egin zuten biek. Haizpeanera heltzen zen baten batek biak hantxe, sarrerako eskaileretan hizketan ikusi izan balitu, bi egoiliar zirela pentsatuko zukeen, euren bizitzako azken bospasei urtetan zahar etxe berean bizi zirenak eta ongi moldatzen zirenak. Baina errealitatea bestelakoa zen.
‎Fiambalan, Asgarthen etxean, dendaren ostean eta gasolindegiaren ondoan, Kimu lo hartzear. Hainbeste urte lehenago bere aitak eta Kleok kardoi puntak egosten zituzten etxe berean (gaurko moduan?). Apur bat handitu eta zainduago, baina etxe bera.
‎Hainbeste urte lehenago bere aitak eta Kleok kardoi puntak egosten zituzten etxe berean (gaurko moduan?). Apur bat handitu eta zainduago, baina etxe bera. Orduan gela bakarra zegoen, eta, lo egiten zutenean, hor zehar egiten zuten nahasturik.
‎Bennet andereño nagusiak atseginez onartu zuen izekoaren gonbita; eta aldi horretan Bingleytarrak ez ziren gehiago bere gogoan azaldu, ez bada esperantza bat gorpuzteko, hots, Caroline eta bere neba etxe berean bizi ez zirenez, agian noiz edo behin damarekin goiz bat eman ahal izango zuela gizona ikusteko inongo arriskurik gabe.
‎–Inoiz edukitzea espero dudana bezainbestekoa, hots egin zuen Elizabethek bero?, lau egun eman ditut harekin etxe berean eta oso desatsegina dela uste dut.
‎–Elizbarruti berean jaio ginen, mansio parke berberaren barrenaldean, gure gaztaroaren zatirik handiena elkarrekin eman genuen; etxe bereko bizilagunak, jostaketa berberetako partaide, aita maitasun bat beraren hartzaile. Philips jaunak hainbeste ohoratzen bide duen lanbide hori bera zeukan gure aitak hasieran, baina bertan behera utzi zuen dena Darcy jaun zaharraren zerbitzutan jartzeko, eta bere denbora guztia Pemberley etxaldea zaintzeari eman zion.
2014
‎–Gauza gutxi. Esan dizuet etxe berean bizi arren gure artean ez zegoela komunikazio askorik. Edurnek.
2015
‎Gustura doaz piratak, bai baitakite diru asko lortuko dutela Aljerren esklabo haien truke. Gainera, uste baino errazagoa izan da dena, guztiak etxe berean harrapatu dituztelako, ia erresistentziarik eta liskarrik gabe, halakoetan haurren gurasoekin izan ohi den moduan.
‎Sufritzen dagoela jakingo ez balu bezala. Bere anaia da, anaia bikia gainera, eta hogeita sei urte pasa zituzten etxe berean Malenekin bizitzera joan aurretik. Orain elkarrekin daude berriz.
‎Euriaz bezala, esan dit Zuriñek aitona espioia izan zela, natural. . Alemaniarrak bizi ziren etxe berean bizi zen Angelun, bera goian eta haiek behean. Egunero ikusten zituen?.
2016
‎Horrela esaten dute helduek bikoteek luze irauten ez dutenean eta beste bikotekidearen seme alabak ezagutzen ez dituztenean. Nire lagun Landerrek esan zidan arraroa izango zela nire amaren ama eta aitaren neska laguna etxe berean bizitzea, baina zergatik galdetu nionean, ez zidan erantzuten jakin.
‎Sintoma horiek guztiak nireak ere badirela esaten nion bakoitzeko, erruki aurpegia jartzen zuen hala ere, nire emaztearekin gogoratzen zelako seguru asko, eta kontatu behar izan diot nire egoera sentimentala zein den, etxe berean bizitzen jarraitzen dugun arren bakoitzak bere bizimodua egiten dugulako, nahiz eta nire bizimodua oso mugatua den emaztearenarekin alderatuta, hori ere garbi utzi nahi izan diot, eta haren abentura sentimental batzuen berri eman diot, maitale batekin dagoenean hurrengoarengan pentsatzen ari delako. Oso interesaturik agertu da gure etxeko harremanen ereduarekin, eta luze jardun natzaio agerpenak ematen eta bera galderak egiten, berriro tartean bere senarra sartu zaigun arte.
‎Begiak itxita taxi batean sartu eta bat batean, zabaltzeko eskatzen zizunean, ilargi beteak argitutako laku baten aurrean zeundela. Zure etxe berean bizi arren, egun batean gutun bat jasotzen zenuela postontzian; berak bidalia. Egun euritsuetan manta berarekin tapatzea zela maitasuna.
‎Zure aita eta biok? tira, etxe berean bizi gara, baina bakoitzak bere bizimodua egiten du.
‎–Baina ez dirudi etxe berekoak direnik, Kelen. Arropei begiratu besterik ez.
‎Bietako zeinetatik agurtzen du Santosek bisitaria hurrengora arte? Egon daitezke bi etxeak etxe berean. Eta erantzuna baiezkoa bada, zehazki zein etxe dago zeinen barruan?
2017
‎Zergatik ez duzu bakean uzten? Ezin al zara etxe berean zure odol berekoa den ilobarekin bizi beti sesioan ibili gabe?»
‎Disidente politiko guztiek bezala, PYDeko kide Salih Muslimek nekez ematen zituen bi egun baino gehiago etxe berean. Emaztea kartzelan zuen; seme zaharrena, Kandilen; eta gainontzeko laurak, Kobanen, anaia baten zaintzapean.
‎Beso motzeko kamiseta, berdea eta marka onekoa, haien gainera etorri zen segidan. Barne arropak etxe berekoak ziren, kotoi elastikozko titi zorro eta kulero ilunak. Lepoa mugitu gabe, gizonaren begiak zeharka lerratu ziren neskaren izter gihartsuen eta gerri mehearen bistan.
‎Haurtzaroan oso ume bakartia izan zen, ez zuelako inork benetan maitatu. Aita, ama eta hirurak etxe berean bizi izan dira beti, Atxuriko tren geltokitik hurbil, baina ez dute inoiz ezer interesgarririk konpartitu. Familia eredugarri horretan Nintendoa, Play Stationa, ordenagailua, tableta eta sakelako telefonoa izan dira Lukiren adiskiderik onenak.
‎Zer pentsatzen du, bada, sudur puntan jartzen zaion guztia egin dezakeela? Ez horixe, jarrera hori ez da bidezkoa, ez da zilegi, etxe berean elkarrekin bizi diren artean ez, bederen.
2018
‎Horrek, jakitun zegoen, etxearen atal batzuk «maindirez estaltzea» ekarriko zuen, baina baliatuko ahal nintzen nire eskarmentu eta antze guztiaz galera horiek ahalik eta txikienak izan zitezen. Gogoan izanik behiala hamazazpiko talde bat izan nuela nire ardurapean eta jakinik ez hain aspaldi hogeita zortzi langile izan genituela hemen, Darlington Hallen, lauko talde batek etxe bera gobernatzeko lan plangintza bat prestatu beharrak dema handia zirudien, gutxienik ere. Bestela ahalegindu nintzen arren, litekeena da nire sinesgogorkeria nolabait ere azaleratu izana gure elkarrizketan, zeren Farraday jaunak orduan erantsi baitzuen, kontua argitzearren, beharrezkoa zela frogatuz gero beste langile bat kontrata zitekeela.
‎Ez zekien maite zuten edo ez, hori gutxienekoa iruditzen zitzaion. Berak nahi zuena zen aita eta ama etxe berean bizitzea. Ohe ezberdinetan lo egiten bazuten ere, halere, bere aurrean elkar maite zutela adieraztea.
‎Irlandarra, mistikoa, aita berantiarra: William Butler Yeats ere etxe berean bizi izan zen, Sylvia baino ia ehun urte lehenago, artean ume txikia zela. Bera iritsi zenez aurrena, Nobel sariduna denez eta etxe horretan bere buruaz beste ez egiteko gustu ona izan zuenez, berarentzat da plaka urdina.
‎–Zorionak, Laugarren Ergelaren amona! Laster lau belaunaldi izango zarete etxe berean!
‎Hain zuzen ere, emakumeak biltzen ziren gela horretan horma beteko ispilu bat jarri nahi izan zuten, eta garabi baten laguntzarekin igo eta balkoitik sartu ahal izan genuen ondoko egun batean. Arraroa egin zitzaidan, noski, bi emakume bikote gisa etxe berean bizi zirela jakitea, baina Perrin jaunari gizonezkoak gustatzen bazitzaizkion, emakumeek ere eskubide bera zutela pentsatu nuen.
2019
‎–Dio Azpitartek osaba eta ama andre gizonak izan ez arren, etxe berekoak direla erakutsiz gero, merkexeago irtengo litzaigukeela.
‎–Gaur egun, jaio zineten etxe berean bizi zarete?
2020
‎Bazen urtebete etxe berean bizi ginen arren bakoitzak bere bizimodua egiten genuela. Sukaldea eta lorategia partekatzen genituen eta egongela ere bai hasieran, baina, futbol partidak ikusteko bigarren telebista bat erosi eta langelan ezarri nuenetik, espazio hura berarentzat hartuz joan zen eta han egiten zituen ia egunero tango ariketak.
‎Hurrengo taberna etxe bereko bazter oste ostean zegoen baina, Mikelen zorionerako, zurruteroen oihartzuna ez zen haraino heltzen. Goikori ez zitzaion lehengo harridura aurpegitik ezabatu, Mikelek ura eskatu zuenean.
‎–Eusebio eta Maria Nievesen semea zen, 1915 urteko uztailekoa izango zen, errolda egin zenean sei hilabete baitzituen. Ikusten denez, etxe berean bizi zen Eusebioren ama alarguntsa. Eta Martinek anaia bat ere bazuen garai hartan, bera baino bi urte zaharragoa:
‎Izan ere, Esther beti sentitu zen arrotz etxean. Ezin esan gurasoak maite ez zituenik; besterik gabe, kosta egiten zitzaion etxe berekoa zela sinestea, bere burua horren ezberdin ikusita, eta behin, bederatzi urte inguru izango zituen, amari adieraztera ausartu zen. Eskolatik bueltan, sukaldean merienda prestatzen ari zitzaiola, seriotasunik xaloenarekin galdetu zion ziurtatzerik ba ote zuen gurasotzat zituenak benetako aita eta ama ote ziren.
‎Elkarrekin isurtzeko. Horren ondoren esaten zioten elkarri dena utzi luketela eta etxe berean bizi. Herrialde berean.
2021
‎Alde batetik, Espainiako etxebizitzen %25 osasun egoera txarrean zeuden. Familia asko pilatuta bizi ziren, bai etxe txiki batean senide asko elkarrekin bizi zirelako, bai familia desberdinek etxe berean bizi behar zutelako ere. Beste aldetik, etxerik handienak senide kopuru txikiko eta errenta altuko familien esku zeuden.
‎Fridak bikotekidea izanik, eta Nagorek ez; Nagorerekin sexu harreman bat –tira, zerbait– izan nuelarik dagoeneko, eta Fridarekin... Fridarekin ez; Nagorerekin etxe berean egon behar nuelarik artean hainbat egunetan, eta Fridarekin ezta whatsapp merke bat ere aspalditik. Ez dakit batarekin eta bestearekin neuzkan aukerak ote ziren nire bihotza gidatu behar zutenak ere...
‎Sarak ere ez zion inork eskatu gabeko azalpenik eman. Aitaren etxe berekoa delako eta galdetu gabe ematen diren azalpen horiek egunero egin daitezkeen itaunen erantzunak direlako, hala nola baget osoa eta integral erdia hartu ditut gaur edo hamar euroan dago gaur mediana. Eta ez, ordea:
‎–Urrundu da madarikazioa –zioen– Badakizu, Alicia, nire familia eta zurea, denboran pixka bat atzera joanda, etxe berean bizi izan zirela ehun eta hogeita hamar urtez. Jatorrizko etxe hartatik, New Englandeko odol garbi, onarekin nahastu zen gure odola.
‎Mendebaldean, non, familia bateko bi belaunaldi etxe berean bizi izan badira, etxea zahartzat hartzen den, eta familia pionerotzat, mespretxuz nahastutako halako benerazio bat sentitzen da etxe zaharrekiko. Oso etxe zahar gutxi daude Mendebaldean.
2022
‎Donibaneko kale bakarra argitzen duten farolek ez dute, argitasun herabe batez baizik, amaren etxera iristeko bihurgunea argiztatzen. Alabaina, Cesterok milimetroz milimetro ezagutzen du atea, bizitza osoan etxe berean bizi izan den edonork bezala. Bizitza osoan ez, Cesterok urte batzuk baitaramatza plazako apartamentuan bizitzen, baina horrek ez du axola handirik haurtzaro eta nerabezaro osoa orain ireki berri duen etxean igaro ondoren.
‎Gure haziera hautu honetan, koherenteagoa litzateke komunitatean bizitzea. Nahiz eta etxe berean ez izan, herri txiki batean agian, edo beste harreman batzuk garatzeko aukera ematen duen moduren batean.
‎Tarte bat uzten badidate, korrika ateratzen naiz, baina ezin bada, hor nago. Oso txikiak zirenean joaten nintzen, baina etxe berean eskuragai egonik.
‎" Paperak egin zizkigutenerako nahiko berandu izan zen". Hala, 25 urtez etxe berean lanean aritu eta sekula kotizatu ez eta jubilazioa hartutakoan pentsiorik gabe gelditu zen emakume bat baino gehiago.
‎Alderantziz. Pakitarekin batera aritu zen etxe berean lanean. Han elkar ezagutu zuten, eta gerora ezkondu.
‎–Belikov ni bizi nintzen etxe berean bizi zen –jarraitu zuen Burkinek–, solairu berean, atez ate; maiz ikusten genuen elkar, eta nik ezagutzen nuen haren bizimodua. Etxean ere lepo beretik burua:
2023
‎Berak aterpe bat aurkitzen zuen gure apartamentuan, gure etxean, eta ez etengabe txukuntzen ibili beharreko toki bat, atetik sartu orduko gainera amiltzen zaizuna, erosketak antolatzeko daudelako, haurraren afaria egiteko, bainuontzia prestatzeko. Azken batean, ez ginen etxe berean bizi. Berak pizten zuen zigarro bat, pausatzen zuen begirada lanpararen argiantzean, altzarietako isla dirdaitsuan, joaten zen txiza egitera komuneko portzelana aratzean, garbitzen zituen eskuak egunik egun kutsurik gabe utzitako konketan, zeharkatzen zuen korridoreko lauzadura garbia, eta esertzen zen egongelan Le Monde leitzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia