Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2002
‎Landare bat etxe barruan dagoenean zekenkeriaz garastatu behar dugu.
‎Etxe aseguruetan bi aukera daude. Alde batetik, kontinentea bakarrik ziurtatzea, hau da, etxebizitza bera, eta bestetik, edukia ere estaltzea, hau da, etxe barruan dauden altzariak eta ondasunak. Edukitzailea aseguratzen bada, eta ez edukia, polizaren estaldura txikiagoa izango da lapurreta edo lapurreta saioetan; izan ere, aseguru etxeak bere gain hartuko ditu, kasurik onenean, etxebizitzaren egiturak (sabaiak, hormak, lurzoruak, etab.) jasaten dituen kalteak, eta ez du inolako kalte ordainik ordainduko kendutako ondasunengatik.
2003
‎Leihoz leiho bizi ziren auzokoek ziotenez, maiz ikusten omen zuten bere gelan gorputz osoko ispiluaren aurrean bakarka dantzan, eta horretan ari zenean zoriontsu zela nabarmentzen omen zitzaion. Arin samar jantzia ibiltzen omen zen udan behinik behin etxe barruan zegoenean, jendeak esan edo pentsatu zezakeenari kasu handirik egin gabe, eta arinegi jantzia ere bai inoiz, norbaitek iragaitzez bezala bere adierazpenetan esan zuenez.
2004
‎Jeepa etxeari bueltaka hasi zen lehenago; gero barruan zihoazenak tiroka hasi ziren, ez dakit nori. Azkenean etxe barruan zeuden umeei. Objektiboa horiek zirela konturatu nintzen.
‎Luze gabe, aldaketa egina zegoen: gorriak etxe barruan zeuden, eta gu berriz kanpoan. Artean bazen argirik, eta Usandizagak, xehetasun hura Genovevari adieraziz, lasai hartu zuen arnasa.
2005
‎Nazionalkatolizismoaren printzipioei jarraiki, eta diskurtso mediko bat erabiliz, emakume idealaren eredua garatu zen Lehen Frankismoan(). Emakumea dezentea izan behar zen, pudikoa, isila, gizonaren menpekoa eta zerbitzaria, eta bere lekua, etxe barruan zegoen, eta beste inon ez. Moral kristauaren arabera jantzi eta jokatu behar zuen, makina bat aldizkari, liburu eta eskuliburu egon zirelarik emakumearen portaera nolakoa izan behar zen eta nolakoa ezin zen izan argi utziz.
‎Horretarako, energia berriztaezineko iturrien ordez energia berriztagarriak erabiltzea proposatzen da. Adibidez, etxebizitzan plaka fotovoltaikoak jar daitezke elektrizitatea edo termikoak sortzeko, ura berotzeko, euri ura aprobetxatzeko… Energia alternatiboez gain, kanpoko tenperaturak etxe barruan duen eragina murrizteko sistemak ere beharrezkoak dira. Horregatik, klimatizazio ona lortzeko, oso garrantzitsuak dira isolamendu eta leiho onak.
‎Bitartean, hotza egiten zuenez, koadrila osoa etxe barruan zegoen, sarreran, pantya buruan eta isil isilik. Arrebak barregurari eusten zion, zer gertatzen ari zen ondo jakin gabe.
2006
‎Aukeratutako ontzia ez bada oso erakargarria, baina pisu gutxi duelako behar dena bada, ale herrestariak landatu ditzake, oso agerian geratzen den loreontzi bat disimulatzen eta estaltzen laguntzeko. Zintzilik dauden aleek ureztatze eta hezetasun premia bereziak dituzte, gure etxe barruan ditugun gainerako landareekin alderatuta. Hori gertatzen da, funtsean, esekita daudenez, airearen eraginpean daudelako eta, beraz, substratua azkarrago lehortzen delako.
2007
‎egonaldiak familia euskaldunetan, mintzalaguna, mintzakide, berbalagun... eta antzeko programak. Ordenagailuz lagundutako ikastaldiak, Diasporako ikasleria, Internet bidezko ikastaldiak, etab. Kontua ez da horiek ate joka daudenik baizik eta etxe barruan ditugula jadanik.
2009
‎Egitura arazoak ere badira. Nire etxean adibidez, enpresa elektrikoak ez daki zenbat energia kontsumitzen dudan kontagailua etxe barruan dagoelako. Energia berriztagarriak sorkuntza banandu moduan sare elektrikoan txertatzeak, eskaera kudeaketarako estrategiak martxan jartzeak... horrek guztiak sektore elektrikoa goitik behera berritzea eskatzen du.
‎Ganadua edukitzeko gorta etxe barruan badago ere, askotan gizonarena izan da kudeatzeko ardura. Baina, bestetik, ortuaren ardura, etxetik kanpo egon arren, andrearena izaten zen.
‎Ordurako etxe barruan ginen gu eta kanpoan Fransua. Hodeik, irribarrea galdu gabe, toalla bat hartu eta ilea lehortzen hasi zen.
‎–Hilda? ? etxe barruan ginen ordurako. Carlsberg bat jarri zidan aurrean eta beste bat hartu zuen beretzat.
‎Emaztearen atzetik, seme alabak zituen Nazario Orbek, Teofilo Maria, ohi bezala, taldeburu: aitak bazuen bakoitzarekiko iritzi eta sentimendu berezi bat, baina Reginak esan zionean ezen etxe barruan zain zituela bai abokatua, don Onesimo Barandiaran?, bai apaiza, on Anizeto kalonjea, eta bai don Zoilo medikua ere, seme alabei hantxe bertan hitz egitea erabaki zuen:
‎Emaztearen atzetik, seme alabak zituen Nazario Orbek, Teofilo Maria, ohi bezala, taldeburu: aitak bazuen bakoitzarekiko iritzi eta sentimendu berezi bat, baina Reginak esan zionean ezen etxe barruan zain zituela bai abokatua –don Onesimo Barandiaran–, bai apaiza –on Anizeto kalonjea– eta bai don Zoilo medikua ere, seme alabei hantxe bertan hitz egitea erabaki zuen:
2010
‎Susmagarria iragan astelehenean atxilotu ostean, Guardia Zibila haren etxebizitza miatzera joan zen hurrengo egunean. Miaketa hasi baino lehen agenteek atea jo eta lagun bat etxe barruan zela egiaztatu zuten.
‎Ertzaintzak etxe barruan zeuden pertsonak identifikatu ditu; besteak beste, emakumearen bikotea (18 aldiz atxilotua lapurretagatik) eta hainbat senitarteko.
‎Zilarrezko bikini sexya jantzita, uztailean egindako dieta zorrotzak emaitza onak eman dituela utzi duagerian. Hori bai, artista distiratsuenek egin ohi dutenari jarraiki, eguzkitako betaurrekoak jantzita atera da, etxe barruan bazegoen ere.
‎Joan den urteko abenduaren 18an, lagun talde bat Urdulizko Uxerre baserrian lapurreta egin zuen. Horretarako, etxe barruan zeuden 83 urteko emakume bat, Felisa Ansoleaga, baserriaren jabea, eta bere neba, 70 urtekoa, lotu eta ahoa estali ostean, kolpatu egin zituzten. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, lapurreta bukatutzat eman zutenean, lau gizonek ihes egin zuten eta aipatutako egoeran utzi zituzten bi adinduak, laguntza eskatzeko aukerarik gabe.
‎Argia joan zen, eta hasieran zerbaitek etxea jo zuela pentsatu nuen. Balkoira atera nintzen, eta etxe barruan dena erortzen zela entzuten nuen. 13 pisu batean bizi gara, eta flan bat balitz bezala mugitzen zen etxea.
2011
‎Berak erantzuten zidan zertarako esan behar ote lukeen halakorik, eltzeko tapa altxatzearekin nahikoa zuela. Orduan" txakurra etxe barruan dago" nola esango lukeen galdetzen nion eta berak ezetz, txanak ez zuela sekula txakurra etxe barrura sartzen utziko. Hortaz," txakurra patioan dago" txanaz nola esaten den galdetu eta berak halakorik esateak zentzurik ez duela erantzuten zidan.
‎Surrealismoa biziki atsegin du Asierrek eta arrasto batzuk baditu Aupa Etxebeste! k: etxe barruan autoan doazela irudikatzen denean, edota geletako batean hondartza atontzen dutenean. Amets bat ere sartu nahi izan zuen, oso surrealista, familia guztia kutxa izozkailuari tiraka hondartzan, toki bila.
‎Balkanetako gerra bukatu berria da, eta gerra aurreko turismoa eta diru sarrerak berreskuratu nahi ditu jende pobretuak. Aukeratu dugun familia atsegina da, eta, euren etxe barruan bada ere, logela baten intimitatea ematen digute. Atseden egun zoragarri batzuen menturan gaude.
‎Ez da eztanda bakarra izan, hamar baizik, denak sinkronizatuak eta ate leiho gehienak porroskatu dituztenak. Ordurako, baina, etxe barruan ziren ertzain mordoxka bat, baserri atzeko ukuiluko atetik isilka sartuak. Hortaz, leherketatik segundo gutxira, sustoaren ondotik ezustea, gela barrenetara sartu dira operazio berezietako poliziak, tresna sofistikatuenez armatuak:
‎Sektaren etxe barruan gaude. BIKTOR ordenagailu baten aurrean eserita dago, lanean.
‎Erreparatu beheko leihoaren adarrari. Tarteko solairuak, berriz, kontagailua etxe barruan du ala ez du??
2012
‎Bere emaztea, berriz, etxe barruan zegoen, ertzainei senarrak jo egin zuela deklaratu zien eta ohearen kontra jaurti zuela. Emakumea ospitalera eraman zuten jasotako jipoiaren ondorioz sortutako zauriak artatzeko eta agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
‎–Ekibokazio bat izan behar du!?, esan diezu. . Es Ud. el señor Torrealdai??, oihukatu du ahots batek zakar, atea puskatu eta ja etxe barruan den guardia zibilen nahaspilatik. Kolpe batekin errotik atera zaituzte mundutik.
‎, hiriko kaleak, egia da, jendez gainezka egoten dira. Igande goizean, bederatzietan, etxe barruan dago jende gehiena, elizarako prestatzen. Pertsona behatzaile bat aise ohartuko da, igande batean, goizeko zortziak ingurutik hamarrak arte, hiriak duen itxura mortuaz. Hamarrak eta hamaikak bitartean kaleak leporaino egoten dira, ez ordea goizago.
2013
‎Hara, justu han, kanpoko egurrezko hegaleko pertsiana hautsita dago, neguko haize zakarren ondorioz ia seguru. Eta horretxegatik ikusi ahal izan dugu gizona etxe barruan zebilela.
‎Orro mota guztiak eginarazi dizkie abereei ere. Presaka eta zipoka gorde dira denak, bai etxe barruan zeudenak, bai premiazko zereginetara kanpora irtendakoak ere. Ateak itxi eta ahal adina ziurtatzen saiatu dira; giltzaz, morroiloz, atagaz, maratilaz, giltzarrapoz edo ahal duenak ahal duenaz.
2014
‎Hezitzailerik gabe Euskal Udalekuak ez lirateke ezer. " Hezitzaile hitza erabiltzea gustatzen zaigu begirale ordez; horrela etxe barruan dauden begirale, sukaldari eta milo etxearen mantenuaren arduradun guztiak zaku berean sartzen ditugu", dio Txomin Azpirozek, Bernedoko hezitzaileak. Etxe bakoitzak guztira 120 hezitzaile inguru ditu, udan lau bat txandatan banatzen direnak; denek musu truk egiten dute lan.
‎DSBE Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa gehitzea ere eskatu du Gunek, eta gogor kritikatu du Javier Maroto Gasteizko alkatea (PP), kanpaina hasi baitu errenta hori jasotzeko baldintzak gehiago gogortzeko, etorkinei batez ere. «Lotsagabe horiek [PPko buruak] etxe barruan dituzten ustel guztiak ezkutatu nahi dituzte[?] otu zaien gauzarik onena da talde txiro bat hautatzea jendea haren aurka jartzeko», esan zuen Muñozek, eta «xenofobiari eta populismoari harresia» jartzeko eskatu zuen.
‎Baina gutxien espero nuenean, euria hasi du. Eta, etxe barruan nagoen arren, busti egin naiz.
‎Lehen Mailako Atentzioko Espainiako Pediatria Elkarteko adituek adierazten duten bezala, urtebete baino gutxiagoko haurren gorputz tenperatura erregulatzen duen sistema oraindik heldugabea da eta helduak dira, beraz, udan fresko eta erosoak egotea erraztu behar dutenak. Haurra etxe barruan dagoen bitartean, gurasoei errazagoa izango zaie giro tenperatura kontrolatzea. Gomendagarria da haurtxoa dagoen egonaldietan 22 ºc tan 22 ºc tan mantentzea.
‎... etxe barruan daude.
2015
‎Sanferminetarako prest ginen, txupinazo eguneko gosarirako erosketa egina, arropa zuria garbi… bi egun falta ziren bestari hasiera emateko eta bat batean dena belztu zen. Ortzirala zen, goizean goiz, euria barra barra eta erreka guttinaka hazten… bertze anitzetan bezala, Baztan ibaiaren urek gainezka eginen ote zuten edo ez istant batez pentsatzeko denborarik gabe sikiera, ura, lohia, enborrak eta zaborra jada etxe barruan genituen. Etxe barruan, komertzioetan, etxabeetan, osasun etxean, liburutegian, udaletxean…
‎Hilketa burutu zutenak itzultzerako, kaminero etxean zen berriz Maria, Zarautzen erositako izara zuriz gorpua estaltzen. Artean etxe barruan zegoela, jendea sartu zen bertara. Berehala jakin zuen Mariak azio txar hura egin zutenak izango zirela haiek; Zarautzen hain ezagunak ziren karlista semeak ezagutu zituen, militar eta falangistekin bat eginda zebiltzanak.
‎Kableak etxe barruan daude.
2016
‎Ezker Abertzalea ahul egon da, baina ingurua? Kanpoan baldintzak badaude, agian etxe barruan dugu apatia puntu hori dio Endika Perezek. Dinamika politak planteatzean jendeak erantzuten du, tekla egokiak jo behar.
‎etxearena aseguruak ordainduko du eta miretsi egiten dut zure erabakia, zure indarra. Hala ere, andrea eta semea etxe barruan zeuden, eta zerbait gertatu izan balitz?
‎Iristen zen, motorrean; irekitzen zuen ate nagusia (giltza bakarra izan behar zuen hark), sartzen zen etxera poltsa batzuekin (ezin jakin zer zeraman) eta, geroago, poltsak hutsik zituela irteten zen. Inon diren hipotesirik xelebreenak bururatzen zitzaizkigun, baina, zehazki, inork ere ez zekien zer egiten zuen Servandok etxe barruan zegoela. Ez zuen leiho bakar bat ere irekitzen; harrigarria, zeren eta oso kutsatuta behar zuen egon aireak han barruan, hainbeste denbora aireztatu gabe edukita.
‎Emakumeak emakume izateagatik etxetik herrestan atera eta faroletatik esekitzen dituztenean; beren haurrak besoetatik erauzi eta haien burmuinak espaloian jo eta txikitzen dituztenean; irain eta basakeriaren jomuga direnean aldiro; etxe barruan direla norbaitek eraikinari su eman eta dena gainera erortzeko arriskua dutenean; beren haurrei eskolara joatea debekatzen dietenean; orduantxe izango dute boto eskubidea erdiesteko presa [berbera].
2017
‎Oso zaila da denarekin puskatzea. Presio sozialarengatik, sinesmenengatik… familia askok etxe barruan dituzte arazoak. Beñatek izugarrizko zortea izan du jaio den tokian jaio izanda, familia honetan, komunitate txiki honetan eta eskola honetan.
‎Autoa etxe parean zuenez: giltza etxe barruan zegoen derrigor. Detritus emozionala zen.
2018
‎Tamalez, ideologia hori ez da gaztelaniaren gaitza bakarrik, gainontzeko hizkuntza hegemonikoak ere hizkuntzakeriak jota daude. Euskarari dagokionez etxe barruan dituen frantsesa eta gaztelania hizkuntzakeriak erasanda ditu, baita etxeko ate ateraino iritsita daukan ingelesa ere.
2019
‎" Sarritan ibiltzen gara alboetara begira, urrunera begira, nor omendu dezakegun, eta ahaztu egiten zaigu gehienetan etxe barruan ditugula ereduak", aitortu du Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatuak. " Gure zerbitzuek kalitatea bermatzeko ezinbestekoa da zerbitzua euskaraz ere eskaintzea.
‎" Bihon etxera sartu zenean erasotzailea etxe barruan zegoen. Une hartan afrikarra barruan izatea kasualitate handiegia zitekeen.
‎–Polita da, esan nion etxe barruan ginela, esku artean jarri zidan mugurdi eta ez dakit ze belarrekin eginiko infusio ketsuari putz eginez baretzen ahalegintzen nintzen bitartean. Emakume garaia eta mehea zen izeba Koro, Giacometti bat bezain iharra.
2020
‎Hurrengo egunean bertan ziren berriz ere denak, furgoneta eta auto bete trasto. Mugimenduren bat antzeman orduko agertu ohi den poliziaren beldurrez gauza guztiak bi minutu eskasetan sartu arren, denak etxe barruan zeudela Udaltzaingoa agertu zen oldarkor. Udaltzainek familia etxean bakartu, mehatxatu eta denak identifikatu zituen.
2021
‎Trenetik jaitsi, etxe zahar eta zabarrez eta lantegi hondatuez osaturiko ikuspegia aurrean izan bezain laster, abandonaturiko lantegietako tximinietatik irteten zen ezerezaren eraginez grisetik beltzera aldaturiko eta hormen itzalpean gaztetan pasaturiko ordu luze, asper eta etsigarriak gogoratzerakoan, putzu beltzez zulaturiko galtzadan barna zihoala, bere gurasoen etxe txikerrera ailegatuta, bere herri zikin eta ziztrinarekiko arrangura berpiztu zitzaion, une batez ezustean ospa egitekotan egon zen, hori ez zen bere etxea, bere etxea Vienako Mariahilferstrassen zegoen, ez zen bere herria, ez zen aberria, mundu zabalean zehar auditorio on bat zuen edozein herri baino. Baina, bat batean atetik beragana lasterka, besoak altxatuta eta ia negar zotinka oldartu zitzaion gizon zaharkitua bere aita zen, ezin zuen zirkin bat ere egin, gizon urtetsu urdinzuri hark besarkatu egin zuen, besoez lurrean iltzaturik zuela barkatzeko eskatuz, eta bere ama etxe barruan zain, galdutako seme maitearen zain, bizitzaren azkeneko hatsari eutsiz. Hunkitu egin zen alafede, ez zuen espero bere aitarengandik halako eta ustekabeko barkazio eskerik, alderantziz, beldurrak zegoen ama hilzorian izanda berak eskatuko zion, bere bat bateko damuaz bere amaren azkeneneko minutuak biguntzearren.
‎Brewerek esan zuen Shannan modu arraroan portatzen hasi zela, ziurrenik gauzak ez zirelako hark espero bezala joan, eta ez zuela etxetik irten nahi hitzartutakoa ez zion ordaindu nahi Brewerek ala?. Hirurak etxe barruan zeudela, uneren batean Shannan besotik heldu zuen Brewerek, baina hau askatu egin zen eta sofa baten atzean babestu. Handik, goizeko 4: 51n, 911 larrialdi zenbakira dei egin zuen, 23 minutu iraungo zituen dei bat.
‎SNPk ere badaki haizea alde duela. Baita arazo eta oztopo handiena etxe barruan daukala ere: Alex Salmondek Ministroen Kodea urratzea eta gezurra esatea leporatu zion herenegun Nicola Sturgeon lehen ministroari.
2023
‎Bien artean ez dira gutxi horren gaineko eztabaidak; Abelinek uste du garrantzi lar ematen diola. Erdaraz txarto eginez gero ateak ez direla horren erraz zabaltzen diotso Abelinek, inportantea dela gaztelaniaz ondo egitea, eta Daliak ez duela horren berri etxe barruan dagoelako. Halaxe aurpegiratu dio, lotsa barik.
‎Prestigioa eta salmentak ez daude beti leku berean, gainera... Nire liburu salduena, esate baterako, Itsasoa etxe barruan da, ez duena saririk irabazi eta ez dena kanon barruan sartzen. Berez, film labur bat zela uste nuena, haurrentzako liburu bihurtu zen, karanbola totala, eta da liburu bat isil isilik urtero urtero berrargitaratzen dena 20 urte geroago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia