2022
|
|
Paxkalin eta biak harat joan ginen, hitzartutako tenoreko, baina nehor ez zizaigun agertu, bat salbu, beranduago, errateko ez zela harritzen gisa horretako urratsa biharamunik gabe egotea. Eta etxera itzuli ginen, besterik gabe, ulerturik iniziatibak han beretik behar zuela
|
etorri
eta ez gugandik.
|
|
Euskara, kultura eta ondarearen batzordeburua naiz. Presidentea bera zen nire bila
|
etorri
. Zuberoan oso oso usaia zaharra dugu jende desberdinen arteko errespetua, elkar aditzea.
|
|
1896tik auzapeza zen Lazare Bedaxagar [Jean Mixel Bedaxagar kantari ezagunaren birraitona] eta gorrien alde egin zuen, nahiz eta ez zen antiklerikala, baina bai langileen aldekoa, erlijio katolikoak gizartea menpeko ezartzeko zuen nahiaren kontrakoa. 1906an Urdiñarbera
|
etorri
zen Auguste de Mendite, apez aski oldarkor bat, eta" Eskualduna" astekarian idazten zituen kronikek giroa sumindu egin zuten. " Pastoralen gerla" deitu dugun horren ardatza da hori, zeren eta 1909an Urdiñarben izan ziren hiru pastoral.
|
|
Berandu hartu nuen kontzientzia, 1978 inguru horretan. Iparralde zale makurra naiz, baina aitortu behar dut nire kontzientzia politikoa
|
etorri
zela, parte batetik, bederen, Hegoaldetik. Lehenik, German Rodríguezen heriotza hura!
|
|
Allandek hori zion Ipar Euskal Herriko Hitzak egin zion elkarrikezta batean: " Nire bila
|
etorri
ziren. Tiroketa horiek jendea beldurrarazi zuten, eta batzuk urrundu egin ziren; bainan beste asko buru belarri sartu ziren, ni tarteko.
|
|
Aitzineko egunetan, telefonoan ezin aurkituz, mezu hau posta elektronikoz utzia nion: " Ostegun arrastiri apalean Baionara lagüntüko naika, Euskaltzaindiaren gomendioan eginen düdan libürü aurkezpeneala, hor Ozaze Jaurgainean idazlana presentatzen beitüt?" Beraz astearte arratsaldean telefonoz deitu ninduen erantzunez ezin zela
|
etorri
osasun arazo batzuengatik, nahiz larritasunik gabe. Behar ziren botikak hartzen zituela, egonkortasun bat bederen lortuz, eta poliki poliki hobekitzeko esperantza zuela.
|
|
" Pettarretik – hots Beterritik – ez da horra – hots ez dator – aize honik, ez jente honik". Haatik Allanderi ama Pettarretik
|
etorri
zitzaion, niri aldiz Basabürütik, Altzaiko menditik. Beraz urguilu poxi batekin erran dezaket Allande eta biak zuberotar osoak garela.
|
|
Hain zuzen, motorrak dira igotzen patar beldugarri honen gora, urtero irailaren lehen aste amaieran. Kirol honi ezinezko igoera deitzen diote, eta, antzeko jostaketa guztiak bezala, Ameriketako Estatu Batuetatik
|
etorri
zaigu. Apustua da zein motordun igoko den patar honetan gorenik, erori egin gabe.
|
|
Nire bila
|
etorri
ziren. Baigorrin izan ziren tiroketen ondotik, IK jendez berriztu zen.
|
|
Eta horrek eragina izan du euskararen gibelatzean. Ondotik, Espainiako gerla zibilak ere ez zuen lagundu, bistan dena, gerlarekin, nafar eta aragoitar anitz
|
etorri
baitziren Maule Lextarrera. Erdaldunak ziren gehien gehienak, eta eman zioten Maule Lextarreri hein bateko espainol kutsua.
|
|
2018an, haatik, lehen aldikoz zuberotar lurretara joatera menturatu zen Herria, bere urteko biltzarrarentzat, Muskildira. Ongi
|
etorri
beroa ukan genuen, Josette Boscq hautetsiak (geroztik auzapez bilakatua dena) besoak zabal idekirik, Léo nie Aguergaray orduko auzapeza ordaindurik, hau Euskal Elkargoaren biltzar garrantzitsu batean baitzen memento berean. Berrogei bat lagun aurkitu ginen biltzarrean, tartean zuberotar andana, Jean Louis Davant, Allande Sok arros, Mixel Etxekopar, Juje Etxebarne, Allande Etxart, Luxi Etxekopar Camus, Beñat Sarasola eta beste.
|