Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Urteak dira aurrez aurreko bisitarik egin ez duela Antxonek. Herreran horrelako bisitarik ez zegoelako, eta Castellonen arazoren batzuk jartzen hasi zitzaizkielako denei eta gehiago eskatu ez zuelako. Kontua da bere arrebaren biloba txikiak, adibidez, inoiz ez dituela besarkatu.
2001
‎Lehenago horrelakorik eskatu ez badute ere, Ministerioak xedaturiko gehienekoa (kide bakarreko familiak, 1.072.000 pezeta; bi kidekoak, 1.759.000 pezeta; hiru kidekoak, 2.295.000 pezeta; 4 kidekoak, 2.722.000 pezeta) baino gutxiago irabazten duten familientzat.
2002
‎1996az geroztik ezarritako arauen arabera, ehun bat zenbatesten bada, horrek berriro aztertu behar du helmugako bankuan, eta horrek berriro ere ezarri behar ditu ezarritako kalitate eta segurtasun sanitario guztiak. Miranda doktoreak dioenez, «banku batek eskatu ez duen eta kontrol horietatik pasatzen ez den edozein ehun inportatu legez kanpokoa da». Kutsatutako ehunaren bat Europar Batasuneko herrialderen baten bidez irits liteke Espainiara, hain zorrotzak ez diren kontrolekin, eta, horri dagokionez, Miranda doktoreak esan zuen inportazio politika herrialde ez komunitarioekin duen berbera dela.
2004
‎Gainerako alderdiek ere izenda dezakete gaiturik dagoen prokuradorea, laguntza zein epaitegitan eman behar eta bertan jarduteko, alderdiok nahi badute exhortoa betetzeko eman diren ebazpenak eurei jakinaraztea. Aurrekoa egin dezake, halaber, exhortoa betetzeko interesa duen alderdiak, horrek exhortoaren ematea eskatu ez badu aurreko paragrafoaren ondoreetarako. Izendapen horiek exhortoaren agirietan agerraraziko dira.
‎4 Demandatutako ezkontideak ere eska ditzake behin behineko neurriak, neurriok aurretiaz hartu ez badira edo auzi jartzaileak horiek eskatu ez baditu, aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera. Eskabide hori egin behar da demandari erantzutean, eta ikustaldi nagusian gauzatuko da, ikustaldi horren data zehazten bada erantzuna noiz izan eta hurrengo hamar egunetan.
‎Agiri ororen sarrera data, agiri horren jatorria zein den eta zein paper sortatan artxibatu den aipatuta. Salbuespen gisa hartzen dira garaiz egindako jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioen aurrekariak, eta, aurkezleak aurkakoa eskatu ez badu, bizi agiriak edo egoera agiriak ematearekin zerikusia duten aurrekariak, horiek eskura emanak.
‎Pilaketa hori eskatu ez duen alderdiak izapidetza banandua eska dezake, pilaketa legezko arrazoian oinarrituta ez badago.
‎Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) salaketa jarri dio Iberdrola konpainia elektrikoari, “energia berdeari” buruzko publizitate kanpaina berehala bertan behera uzteko eskatu ez duelako. OCUren arabera, kanpaina hau “legez kontrakoa” da, erabiltzaileei iruzur egitea eragiten dielako.
‎Zerbitzua etxebizitzaren barruan ematen denean, etxebizitzaren titularrak erraztu behar die langileei sarbidea. Beraz, kontsumitzaileak eskatu ez dituen eta enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuetan (gas instalazioa, etab.), erabiltzaileak ez du pasatzeko baimenik eman behar. Gure beharretara egokitutako zerbitzua kontratatu ondoren, lana egiten duen profesionalak informazio orri bat emango dio erabiltzaileari, hala eskatzen badio.
2005
‎Finkak inskribatzeke badaude, jabeak ez ezik, inskripzioa eskatu ez duen beste partaide edo interesdunak ere sinatu behar du eskabidea; halakorik izan ezean, interesdun horri inskripzioa eskatu dela jakinaraziko zaio, bai erregistratzaileak emandako hitzez hitzezko kopiaren bidez, bai notario aktaren bidez eta, jakinarazpena egin denetik hogeita hamar eguneko epean interesduna ez bada jartzen eskabide horren kontra, inskripzioa egingo da lege ondore guztiekin....
‎b) Zuzenketa proiektua jakinaraztea, bai emaitza finkaren adjudikaziodun den titularrari, bai eta modu formalean ezereztutako eskubide eta zamen titularrei ere, horiek erabakia eskatu ez dutenean. Jakinarazpena Erregistroan agertzen den egoitzan egingo zaie edo, bestela, ediktuen bidez.
‎Idatzohar hori epe barruan lortu dutenek ez dute ezelako lehenespenik izango euren artean. Hala ere, espezieko legatu hartzaileak edo legeria zibilaren arabera lehenespena duenak lehenespen horri eutsiko dio, idatzoharrik eskatu ez badu ere.
2006
‎Onetsia izako proposamena aurkeztu ez duen konteko beste atxikipen lortu ez dituen aurretiazko proposamenari eutsi ahal zaio hartzekodunen batzan. Aurretiazkurtsopekoak edo likidazioa eskatu ez duenak, eta pasiboaren zati esanguratsua ordezkatzen duten hartzekodunek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, batza egiteko zehaztu data baino 40 egun lehenago. Batza horretan parte hartuko dutenen zerrenda itxi arte, proposamenei egindako atxikipenak onar daitezke; horrela, botoen zenbaketa, eta, orokorrean, batzaren ibilera arinduko dira.
‎1 Borondatezko konkurtsoa eskatu edo nahitaezko konkurtsoa adierazten denetik, eta, kasu bietan, kredituak komunikatzeko epea azkendu arte, zordunak aurretiazko hitzarmen proposamena aurkeztu ahal izango dio epaileari, baldin eta likidaziorik eskatu ez badu, eta hurrengo artikuluko debekurik ez badu.
‎2 Hitzarmen proposamenik aurkeztu ez denean aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, eta konkurtsopekoak likidaziorik eskatu ez duenean, horrek eta batera zein banaka behin betiko zerrendak ondorioztatutako pasibo osoaren bostena gainditzen duten kredituen titularrek hitzarmen proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, batzarako deialdia egiten denetik hori egiteko zehaztu den data baino berrogei egun lehenago.
‎«2 Sozietate kudeatzailearen konkurtso adierazpena dagoenean, konkurtso administrazioak aldaketa eskatu du, aurreko paragrafoan deskribatutako prozeduraren arabera. Balore Merkatuko Nazio Batzordeak ordezpena erabaki dezake konkurtso administrazioak halakorik eskatu ez duenean, eta berehala horren komunikazioa egingo dio konkurtsoko epaileari.»
‎Konkurtso adierazpenaren autoari errekurtsoa jartzeko legitimazioa izango dute adierazpena eskatu ez duen zordunak eta zuzenbidearen araberako interesa egiaztatzen duten pertsonetatik edozeinek, nahiz eta ordu arte pertsona hori ez agertu prozedurara. Eskariari ematen dion autoaren kontrako errekurtsoa jartzeko legitimazioa izango du konkurtsoa eskatu duenak bakarrik.
2007
‎Jatetxe batzuek ezarriak dituzten irudi zerbitzuak kontratatzeko klausulak gehiegizkoak dira, batetik, interesatuek eskatu ez duten zerbitzu bat ematea derrigortua dutelako eta, bestetik, ez Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorra, ez Espainiako Kode Zibilean agertzen den aldebikotasuna ere errespetatzen ez dutelako.
‎Nekazaritza jarduerarik ez gauzatzeak, bestelako jarduera batzuk gauzatu zein ez, ondoko kasuetan baja izatea eragingo du araubide berezi honetan, langileak baja hori esanbidez eskatu ez duenean:
‎Maniobra horren aurrean, biktima erabat defentsarik gabe geratzen denez, telefono faktura nabarmen handitzen da; izan ere, Kontsumo Zuzendaritzako SMS horiek 1,50 euro ere balio dezakete, eta masiboki jasotzen dira”. Kontsumo Zuzendaritzak adierazi duenez, mugikorraren titularra lanik eskatu ez duen edo nahi ez duen zerbitzu batengatik fakturatzea eragozten saiatzen denean, “oso zaila da”; izan ere, kasu askotan, zaila da jakitea zein enpresak ematen duen zerbitzua, eta ez dakigu nori erreklamatu. Jarduera horien subjektu pasiboak nortzuk diren kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak operadoreei eskatzen die, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren idazketa berriaren arabera, bezero bati zerbitzu horietako batean alta eman aurretik “kontratatzeko borondatea argi eta garbi adierazi behar duela”.
‎Magistratuaren arabera, aipatutako hiru exekutiboak enpresaren “kaudimengabeziaren” “errudunak” dira, eta “susmagarri” denez, porrot tekniko “berreskuraezinaren” ondorioz kitapena amaituko dute, eta uste du “ezin dela planteatu, ezta hipotetikoki ere” bideragarria denik. Purificación Pujolek azpimarratu du Afinsaren administratzaile ohiak “errudunak direla kontabilitateko irregulartasunak eta deskapitalizazioa egiteagatik”, eta, horrez gain, sozietatearen egoera ekonomiko txarra “larriagotu” egiten duela edo, gutxienez, bere eginkizunak bertan behera uzten dituela, hartzekodunen lehiaketa egokia eskatu ez duelako. Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeen Espainiako Konfederazioak (Ceaccu) uste du bahitura “positiboa” dela.
2008
‎a) Tributu bakoitzaren arauketaren ziozko itzulketak egitea. Arauketak ezarritako epean edo, beti ere, sei hilabeteetan itzulketarik ez badago, Administrazioak, gainera, berandutza korrituak zor ditu, interesatuak hala eskatu ez badu ere.
‎b) Zor ez den sarreraren itzulketa egitea, bai tributu bebetebeharrak betetzean bai zehapenak ordaintzean. Administrazioak berandutza korrituak ere zor ditu, interesatuak ezer eskatu ez badu ere.
‎Zor ez diren sarrerak itzultzeko prozeduraren objektua da oker egindako sarrera; kopuru horri errekarguak eta kostuak gehitzen zaizkio, sarrera betearazpen aldian egin bada edo horrelakorik izan bada. Halaber, berandutza korritua zor da, sarrera egin zenetik, interesatuak eskatu ez badu ere. Prozeduraren atzerapena interesatuari egotz badakioke, alabaina, epealdi hori ez da zenbatuko berandutza korrituak kalkulatzean.
‎Tributu zorra zati batean bakarrik desegokia izango balitz, zergadunak emaniko bermea lainean txikituko litzateke, eta zati horretan izandako kostua bakarrik ordaindu lioke Administrazioak. Aurrekoaz gain, bermea izan den bitartean berandutza korrituak ere ordaindu behar du Administrazioak, interesatuak halakorik eskatu ez badu ere. Lurralde erkidean, berandutza korrituok legezko korrituak izango dira kasu honetan.
‎...eko, Ibarzabalek bere ardurapean egondako diru kontu guztien arrazoia emanda zeukala aipatzen zuen, eta absolutismoa berrezarri ostean ere, udaleko hainbat batzordetan zuen partaidetza aktiboa, zeinaren ondorioz sarri askotan beste herri batzuetara bidaiatu beharra izan baitzuen, lan horien truke inoiztxean egoteak bere fabrika pribatuari ez ezik, Toledokoari eragingo zizkion kaltee txori txikirik eskatu ez bazuen ere. Esandako guztiak kontuan hartuta, auzokide hautagaien zerrendan berriz onartua izateko eskatuz bukatzen zen bere idatzia.
‎Ekainaren 29ko 871/ 2007 Errege Dekretuaren arabera, lehen xedapen iragankorraren 3 atalean, aurreko idatz zatiaren arabera tarifa hori jasotzen duten kontsumitzaileek 2008ko uztailaren 1a baino lehen jakinarazi diote enpresa banatzaileari zein tarifa berri eskuratu nahi duten. Epea igaro eta bezeroak kontratuko baldintza berriak eskatu ez baditu, enpresa banatzaileak automatikoki aplikatuko du 2.0.X edo 3.0.1 tarifa, ordu bereizketarekin, kontratatutako potentzia 15 kW baino txikiagoa bada, eta 3.0.2 tarifa, 1 motako ordu bereizketarekin, kontratatutako potentzia 15 kW baino handiagoa bada. Kasu bakoitzaren arabera potentzia eguneratzeak berarekin dakar sarbide eskubideen ordainketa (zerbitzuagatik eta diferentziagatik, potentzia handitzen denean euro baino gehiago kW gehigarri bakoitzeko) eta lotze edo egiaztatze eskubideak (aldaketak egiteko etxera joan behar bada).
‎Kontuan hartu behar da Internetek anonimatua errazten duten tresnak dituela; beraz, bidaltzailea erakunde ezagun eta kaudimendun baten siglen edo izenaren atzean ezkuta daiteke, mezuari sinesgarritasuna gehitzeko. Erabiltzaileak ez du fidatu behar espresuki eskatu ez duen edozein eskaintza edo informaziorekin. Ildo horretatik, CNMVk argitu du praktika horiek ez direla nahastu behar legez ezarritako erakundeen publizitate mezu arrazoizkoekin, eta aldez aurretik bezeroei baimena eta helbide elektronikoa eskatu behar zaizkiela.
‎[Arrazoi erraza.] Hirian denetik dago, saltoki haundi super hiperrean denetik dago, Inderneten denetik dago; dena dagoen tokian denetik dago, jakina, eta ez da falta inork nahi, behar edo eskatu ez duena ere. Botikan bezalaxe.
2009
‎Birusa isilpekoa da eta, beraz, zaila da ordenagailuan atzematea. Dena dela, Windows ezin eguneratzea, ordenagailuak biruskontrakoa eta beste segurtasun sistemak indargabetzea eta esploratzailea eskatu ez dituzun webguneetara konektatzea kutsatuta zauden sintomak izan litezke.
‎Moraletik ihes egin ezin duten termino horiekin definitzen dituzte gisa horretako kasuak. Zuzenekoa, martxan jarritako neurriekin ezinbestean heriotza eragiten delako; eta pasiboa, gaixoak berak eskatu ez duelako.
‎horrela helduko dira 20.000 ordenagailu horiek eskoletara, zerutik eroritako opari gisa. Kontua da eskola horiek askotan ezetza jasotzen dutela baliabide gehiago eskatzen dituztenean (ordu kreditu batzuk, laguntza irakasleak, obra eta konponketak, hornidura informatikoa bera...); eta orain, Zapatero eta Zelaaren graziaz, eskatu ez dituzten ordenagailuak eta arbel digitalak egokitzen zaizkiela; baina hori bai, 5 mailako geletarako. Nagusikeriaz tratatuta sentitzeko nahiko motibo badira.
2010
‎Lanaldiaren murrizketaren ehunekoak nomina osatzen duten kontzeptu guztiei aplikatzen zaizkie, lan egindako ordu kopuruaren mende ez daudenei izan ezik. Kaleratzeagatiko kalte ordainaren edo langabezia kobratzeko kalkuluaren ondorioetarako, lanaldi murriztua izateak ez du eraginik bajan, langileak eskatu ez balu bezala kobratzen baita. Eskaera prozesua Lanaldi murriztua izateko, langileak idatziz jakinarazi behar dio enpresari.
‎Ekainaren 23an bukatuko da epea. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak jakinarazi duenez, zirriborroa iazko Errentan eskatu ez zuten zergadunek atzotik egin dezakete www.agenciatributaria.es web orriaren bidez eta 901121224 eta 901200345 telefono zenbakietan. PFEZren aitorpenean edo zirriborroaren berrespenean eskaera laukitxoaren bidez adierazi zutenentzat, eskaera erregistratu egin zen, eta zirriborroa edo datu fiskalak etxera bidaliko zaizkie, eskaera errepikatu beharrik gabe.
‎Internet bidez hainbat produktu erosi nituen. Arduradunetako baten ordez eskatu ez nuen beste bat bidali zidaten. Telefonoz erreklamatzean, ez zidaten konponbiderik proposatu, eta mezu elektroniko bat bidali nuen, nire kexa aurkezteko.
‎amesgaizto bihur daiteke haurrarentzat. Sareetan adingabeek beren familiaren intimitateari buruzko iruzkinak egin ditzakete, beren adierazpenen garrantzia ezagutu gabe iritzia eman edo norberaren edo beste pertsona batzuen argazki konprometigarriak igotzea baimenik eskatu ez dutenei. Gizarte sareko jarduera, gainbegiratu gabe lege arazo bat sor dezake.
‎Karrikak bete, eska eta eska eta eskatu ez duguna digute ematen. Autobidea, Suat (laborantza ganbarako erzatz bat Donapaleun kokatua) Laborantza ganbararen orde, locuteur complet hiztunak eta guk euskaldunak genituen nahi.
‎Horretarako giroa sortzeko ardura partekatua dela, eta Espainiako Gobernuak zeresan handia duela. Ezker abertzalearen ekimena alde bakarrekoa den arren eta trukean ezer eskatu ez duen arren, Espainiako Gobernuak aurrerapausoak ematen lagundu behar du; beharrezko konfiantza sortzen lagundu. Horrek ETAri borroka armatua uzten lagunduko liokeela deritzo.
2011
‎Dokak ere salaketak eta murrizketak jasan ditu azkenaldian. Leize Gorriak bezalaxe bizilagunekin ordutegia adostu du, eta egun batean kontzertu bat emateko baimena eskatu ez zutenez bizilagunek salaketa jarri zieten. " Normalean udaltzainek bost neurketa egiten dituzte bolumenaren berri izateko.
‎Erantzukizun zibila kaltetutako alderdiak edo haren oinordekoek eskatu dute dagokion epaiketan (BJLOren 412 art.). Ezin izango da erantzukizun zibila galdatzen duen demanda jarri harik eta kaltea sortu duen prozesuari bukaera ematen dion ebazpena irmoa izan arte. Era beran, ezin izango du erantzukizun hau eskatu kaltea sortu zuen prozesuan bertan eskatu ahal eta eskatu ez zuenak (BJLOren 413.1 art.).
‎Beste atzerapen bat edo bigarren aldiz ez ordaintzea gertatuz gero, zein da errentariaren egoera? Errentatzaileak maizterra botatzeko demanda jartzen badu, lehenago eskatu ez duen maizterrak ezin izango du berriro ordaindu. Baina maizterrek, aurreko batean etxea utzaraztea saihestu bazuten ere, bigarren epaiketa batean lortu dute berriro, errentatzaileak demanda epaitegian aurkeztu zuenean.
2012
‎Zazpi sukurtsal baino ez dira izan halakorik eskatu ez dutenak: horietako bitan jakinarazi dutenez (BBVA eta Nafarroako Rural Kutxa, Iruñean), kontratatzen den aurrezki produktuaren interesak ordaintzeko bakarrik balio du kontuak, eta gainerakoetan, beharrezko baldintza gisa ez jarri arren, behin eta berriz adierazi dute komeni litzatekeela kontua irekitzea (Banco Santander, Sabadell, Caixa Bank eta CAN).
‎Halere, hark inolako esplikaziorik eskatu ez bazuen ere, beste zenbaitek, hurrengo batean, zuhurtzia gutxiago erakuts zezakeen. Beraz egoki iruditu zitzaion aldioro Croix Rouge n jaistea, eta horrela bere herriko jendeak eskaileretan ikusten zutenean inolako susmo txarrik ez zuten.
‎Pertsona fisikoak babesteko asmoz, lege horrek datu pertsonalak nola lortu behar diren arautzen du, baita nola kontserbatu behar diren, laga daitezkeen ala ez, eta enpresek bidal ote diezaieketen pertsona fisikoei berariek eskatu ez duten korrespondentziarik ere (eskuarki korrespondentzia komertziala izaten da).
‎Objektu hauek, bai eta atxiloketa egin duen potentziaren monetan ez baino beste moneta batean kendutako kopuruak eta horien edukitzaileak moneta horien bihurketa eskatu ez duenean, potentzia horrek gorde ditu eta presoak jasoko ditu, horien hasierako forman, gatibualdia amaitzean.
‎Lehiaketa Desleialaren Legearen 31 artikuluaren bigarren paragrafoan, aldiz, beste jokaera erasotzaile bat jasotzen da, zeinaren bidez enpresaburuak eskatzen duen berehalako ordainketa edo ordainketa atzeratzea, kontsumitzaileak eskatu ez duen baina bidali zaion ondasun edo zerbitzu batengatik, enpresaburuak jokoan dauden produktuak edo zerbitzuak hornitzeko indarrean dagoen legeak jasotzen dituen eskakizunak gauzatzeko denean salbu.
‎Horren ondorioz, enpresaburuak ezin dio inolaz ere eskatu ez zaion produktu bat kontsumitzaileari bidali eta gero produktu hori gordetzeko, ordaintzeko edo itzultzeko eskatu. Kontsumitzaileak eskatu ez duen produktu bat itzultzeko eskatzea lekuz kanpo dago; izan ere, harentzat kostu bidegabe bat eratortzen du.
‎Jokaera hori erasotzailea litzateke. Hala ere, enpresaburuak, urrutiko salmentaren legeria beteaz, bidal diezaioke kontsumitzaileak eskatu ez duen zerbait201, baldin eta aldez aurretik adosten badu, erosleak eskatu duen produktua egon ezean, ordezko bat (antzekoa edo kalitate hobeagokoa) bidaltzeko aukera (KEDLOTB 105 artikulua). Edonola ere, ordezko produktua jasotakoan, urrutiko legeriak jasotzen duenaren arabera, kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea gauzatu dezake eta produktuaren erosketari uko egin.
‎201 Kontsumitzaileak eskatu ez dituen katalogoak bidal ditzake.
‎Nahi den kopurua bakarrik kargatu behar da, eta hori izango da bezeroak izango duen gastu muga. Erabiltzaileak eskatu ez duen bankuaren plastiko berri bat iristen denean, itzultzea da onena. Oro har, “kakoak” dira, urtebeterako doakotasuna, adibidez, baina ohikoa da gero bezeroak bertan behera utzi eta komisioak ordaindu behar izatea.
‎Futbol zelai eta hilerri inguruan eginen diren lanetarako 160.000 euro bideratuko dira. Bestalde, udalak kreditu berririk eskatu ez duenez, banku eta kutxekiko zorpetzea txikitzen segitzen du. Zenbait partidaSaila KopuruaParte hartzea 12.000Musika eskola 33.000Langabeak kontratatzeko 16.625Utzubar txikiko lanak 160.628Arluzepeko argiak 10.500Abeltzaintza azpiegiturak 44.561, 86Baso hobekuntza 61.045, 06Errekak hobetzeko proiektua 16.584, 74Kultur programazioa 46.000Festak 78.000Etxarri 2012 10.000
‎Baina berak eskatu ez duenez, hemendik eman diotela pentsatu du.
2013
‎«Aurrerapenak hil egin dezake», ohartarazi du Survival argitaletxeak. Pentsa liteke titulua gehiegizkoa dela, baina, egia esan, heriotza da inoiz eskatu ez zuten aurrerapen bat ezartzen zaien pertsona batzuentzat «ihesaldi bakarra». Kanpoaldearekin kontaktuan jartzearen ondorio dramatikoa da, ez baita immunitaterik lehen jasan ez zuten gripeak bezalako gaixotasunen aurrean.
‎egoiliar txartel konbentzionala eta merkatariendako bi txartel mota. Egoiliar batzuk hasi dira txartela eskatzen eta oraindik eskatu ez dutenendako Udalak gomendatu du BAZera jo aurretik deitzeko, eraman beharreko dokumentazioaren berri jasotzeko. TAOri buruzko informazio guztia Udaleko webgunean dago eskuragarri:
2014
‎Interesgarria da puntu honetan Sarryn Kasmirrek dioena gogoratzea: rocka momentura arte beste kultura agente batek ere eskatu ez zuen geografia berri baten jabe egin zen: kalearen jabe».
‎Gainera, mota horretako erosketak murrizteko edo modulatzeko modua adieraziko du, gailuaren doikuntzetatik abiatuta. Kontuz garatzaileekin Akordioa ia sei urte igaro ondoren iritsi da; izan ere, 2008an milaka erabiltzaile kexekin hasi ziren kexen bidez, beren Iphoneek baimenik eskatu ez zutelako eta semeek appen barruan erosteko pasahitzik sartu behar ez zutelako. Apple k esan zuen hori 15 minutuko tartean bakarrik gertatzen zela App Store enpresan erosi ondoren.
2015
‎2007an 266 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, 2011n 216 boto eta hiru zinegotzi, eta aurten 111 boto eta bi hautetsi. «Hauteskunde programan Trebiñu Araban sartzeko eskatu ez duen alderdi bakarra izan da PP, eta hautesleek zigortu egin dute», dio Argotek.Hauteskunde emaitzek trebiñarren aldarrikapen historikoei hauspoa eman diote. Eta aurreko agintaldian hasitako bideari jarraipena emateko «indartsu» daudela uste du EH Bilduko zinegotziak.
‎Haragi zatiz eta barazkiz egindako zopa bere bizitza osoan jandako gozoena iruditu zaio. Berehala irentsi du, eta laster ekarri diote beste bat, eskatu ez badu ere. Bigarren katilu hori ere segituan agortu du gizonak.
2016
‎Izan ere, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijok Sorkuntza Bekaren kontrako helegitea jarri du, hizkuntza irizpideak aintzat hartuta. Halere, beka hori jaso dutenek bost kultur proiektu lagundu ditu diruz udalak, beraien lanak egiten jarraituko dute, helegitea jartzeaz gain, kautelazko neurririk eskatu ez dutelako.
‎laguntza emateko baldintza Baltasar beltza izatea bada, haiek aurka eginen diote neurriari. UPN izan da Baltasar beltz batek joka dezala eskatu ez duen bakarra.Hala, egoera batzordearen aurrekoaren antzekoa da oraindik. Bien bitartean, Change.org webgunean 6.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.
‎Telebista pribatuko kazetariak behin eta berriro galdetzen zuen zer egin ote zuten haiek hola tratatuak izan zitezen? Ikus entzuleek ezer ez zuten ulertzen, itxuraz, bederen, gizaki arruntak zirelako, deus eskatu ez zutenak, are gutiago sortzea, beste guziak bezala. Zer desberdintasun nagusi ote zegoen, beraz, hantxe zeuden zaindarien eta kondenatu horien artean?
‎–Ken hadi hortik, hiri ez zain halakorik komeni eta?. Berak halakorik eskatu ez bazuen ere, poztu zen, zeregin haiek astunak eta higatzaileak iruditzen baitzitzaizkion Parisko kaleetan barrena ibiltzen ohitutako txolarreari; amaren gaixoaldia zaintzen segitu zuen, baina bazirudien ama bera ere berpiztu egin zela, amona izatearen ametsak bizkortu egin zuela eta ahaztu egin zitzaizkiola bere lehengo gaitz eta ajeak: bere min eta oinazeengatik kexuka ibili beharrean, alabaren osasuna zuen orain kezka nagusi:
‎Diru-laguntzak eskatu ez dituzten adineko pertsonek horretarako bi arrazoi izan ditzaketela uste dute Udalak eta Baigerak. Alde batetik, Gizarte Zerbitzuek diru-laguntzak eskaintzen dituztela ez jakitea, eta bestetik, laguntzen berri izanda ere, horiek eskatzeak" erreparoa" ematea.
‎Zazpi urteko soldadugo luzea Montelimar hirian egin ostean etxera itzuli eta zapatari jarri zen. 1867ko azaroaren 19an Marianne Darre lehengusinarekin ezkondu zen, alabaina eta horretarako baimena eskatu ez zuenez hainbat urte iragan behar izan ziren egoera guztiz normaldu zen arte, elizaren barruan behinik behin. Gazte gaztetandik jardun zuen Bettirik bertsolari, etxekoen aitzinean lehenbizi eta auzokoentzat gero, bai plazetako oholtzetan bai tobera munstra, galarrots edota gisa bereko ekitaldietan.
2018
‎igandean lan egin behar zuten bi gizonetarik batek baimena eskatu zion apezari, besteak ez; Etxeberrik jakin zuen eta sumindu zen: izugarrizko euria egin zuen bi egunez eta baimena eskatu ez zuenaren uzta guztia galdu zen; apezaren mendekua izan omen zen, besteen soroetan ez baitzen batere kalterik gertatu.
2019
‎Ez zirudien haserre, eta inolako azalpenik eskatu ez duenez, ez naiz nire jokaera azaltzen hasi. Excusatio non petita, acusatio manifesta.
2020
‎Hurrengo lerroetan, horri buruzko guztia kontatuko dizugu gure datu pertsonalak, on line egindako erosketak eta ingurumena jokoan jartzen dituen iruzurra. Eta, jakina, zer egin behar duzun azalduko dizugu eskatu ez duzun pakete bat etxera iristen bazaizu, eta praktika honengatik izan daitekeela susmatuko duzu.
‎Guztiak brushingaren aurka. Zer egin behar dut eskatu ez dudan gutun azal bat jasotzen badut. Hona hemen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak brushing ari aurre egiteko emandako gomendioak:
‎Agian ez dugu hain gogoan Espainian milaka familiak ez zutela esperientzia hura bizitzeko aukerarik izan janaria erosteko dirurik ez zutelako. Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) adierazi duenez, “krisiak aurrekaririk gabeko elikadura larrialdia eragin du herrialdean, eta gizarte erakundeen mesederako laguntzarik eskatu ez zuten ehunka familia utzi ditu etxean bazkaltzeko”. 54 Elikagai Bankuk osatzen dute erakundea, eta berretsi egiten du pandemia hasi ondoren laguntza eskaerak ugaritu egin direla, eta errealitate berri horren xehetasunak ematen ditu:
‎Halere, Fernandez ez da ausartu zifra baten aurreikuspenak egitera. Horrez gain, bere garaian kalte ordainak eskatu ez zituzten 1960tik 1978ra bitarteko biktimek apirilaren 16ra arte dute eskatzeko epea, Jaurlaritzak ezohiko deialdia egin baitzuen iaz. Epe horretan Poliziaren gehiegikeriak jasan zituzten ehun lagunek baino gehiagok eskatu dituzte kalte ordainak.
2021
‎Kontraturik gabe egiten dutenak, bertakoak ere bai, horregatik geratu dira babesgabe. Baina subsidioa eskatu ez duten beste asko emakume migratuak dira. Azken hauek garbiketaz, otorduak prestatzeaz, arropak plantxatzeaz ez ezik, menpekotasuna duen pertsona baten zaintzaz ere arduratzen dira; aldi berean eta lanpostu berean.
‎" Penagarria da gertatzen ari dena, hilobi irekira eta itsu itsuan doaz. Baina ez zaio begiratu behar aurreko egunean De Juana Chaosek eskatu zuen xanpain botilari, baizik eta ETAko beste 600 presoek eskatu ez zutenei".
2023
‎Hala ere, garrantzitsua da erne egotea, mezu horiek phishing aren amu izan baitaitezke, iruzurgileek engainatzeko eta informazio pertsonal edo finantzarioa lortzeko erabiltzen duten estratagema. Informazio komertzial hori espresuki eskatu ez badugu, funtsezkoa da jarrera zuhurra hartzea, bereziki mezu elektronikoek edo testu mezuek eskaintza tentagarriak badituzte. Halakoetan, egokiena sarrerako ontzitik mezua kentzea da, estekekin elkarreraginean jardun gabe eta erantsitako fitxategiak deskargatu gabe.
‎Izan ere, AEBetako Gobernuak atzo iragarri zuen beste lege bat sartuko dela indarrean maiatzaren 11n bertan, «migratzaileen pasabide segurua bermatzea» helburu lukeena. Haren arabera, ez dute asilo eskubiderik izango AEBetara bidean igarotako herrialderen batean asiloa eskatu ez duten edota Mexiko iparraldeko muga zeharkatu aurretik Estatu Batuetan babesa eskatzera doazela jakinarazten ez duten migratzaileek.
‎Baina konturatu gara sektorea ez dagoela prestatuta horretarako. Dena dira trabak gauza handi bat egitera zoazenean, hasi aurrekontuetatik edo antzokietako arau zurrunetatik; demagun entseguetan erabaki dugula obran kea erabiliko dugula, ez ba, ezin da, hilabete lehenago eskatu ez baduzu. Baina hau antzoki bat da, ezta?
‎Eta, hala, isildutakoak isiltzeko aurrez baimenik eskatu ez zuen lez, baimenik gabe hasi da berriz ere Maudey abesten. Eta Mariari momentua perfektua iruditu zaio; perfektua asfaltoan bere oinutsen azpian dagoen tenperatura; perfektua zerbezaren zapore garratza; perfektua airean kulunka dabilen haize leuna; perfektuak urrunean itsaso gainean nabarmentzen diren ilunabarreko kolore gorrixkak; eta, batez ere, beste nonbaitetik etorria lakoa, perfektua Maudeyren ahotsa.
‎Eta kontuz azken horrekin, batez ere, hori haien emozioak balioztatzearen eta baloratzearen kontrakoa baita. Horrela, bada, laguntzarik eskatu ez zutelako edo ezer esan ez zutelako galdetzen zaienean saiakerak egiten dituzten gazteei, zera erantzun ohi dute: errua eta lotsa ematen ziela sentitzen zutena adierazteak.
‎Murrizketaren kopurua tributu betebeharpekoari berriro eskatuko zaio likidazioaren edo zehapenaren aurka, edo bien aurka, betebeharpekoak errekurtsorik edo erreklamaziorik jarri badu, zorra edo zehapena borondatezko epean ordaindu ez badu, edota ordainketa geroratzea ala zatikatzea eskatu ez badu, ala eskatu badu ere, onartu ez badiote.
‎Kontrara, betebeharpekoaren ustez, autolikidazioa bere interesen kaltetan bada, Tributu administrazioari idazki baten bidez eskatu behar dio autolikidazioa zuzentzeko edo baieztatzeko (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 116.4 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 118.2 artikulua). Prozedura horren ondorioz zor ez den sarrera edota tributu arauketaren ziozko itzulketa lortzeko eskubidea aitortzen bada, Administrazioak berandutza interesa ere ordaindu dio, betebeharpekoak halakoa eskatu ez badu ere: bigarren kasuan, autolikidazioa aurkezteko borondatezko epea amaitu denetik sei hilabete igaro direnetik aurrera edota idazkia aurkeztu denetik aurrera epez kanpo egin badaeta lehenengo kasuan, zor ez den sarrera ordaindu zenetik aurrera44.
‎Itzuli beharreko kopurua da oker egindako sarrera, eta horri errekarguak eta kostuak gehitzen zaizkio, hala badagozkio. Halaber, berandutze interesak zor dira, sarrera egin zenetik, interesdunak eskatu ez badu ere (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 32 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 31 artikulua).
‎a) Tributu bakoitzaren arauketaren ziozko itzulketak egiteko beharra. Arauketak ezarritako epean edo, beti ere, sei hilabeteetan itzulketarik ez badago, Administrazioak, gainera, berandutze interesak zor ditu, interesdunak hala eskatu ez badu ere. b) Zor ez den sarreraren itzulketa egiteko beharra, bai tributu betebeharrak betetzean bai zehapenak ordaintzean. Administrazioak berandutze interesak ere zor ditu, interesdunak ezer eskatu ez badu ere. c) Tributu betebeharpekoak ekarritako bermeen kostua ordaintzeko beharra. d) Berandutze interesak ordaintzeko beharra.
‎Arauketak ezarritako epean edo, beti ere, sei hilabeteetan itzulketarik ez badago, Administrazioak, gainera, berandutze interesak zor ditu, interesdunak hala eskatu ez badu ere. b) Zor ez den sarreraren itzulketa egiteko beharra, bai tributu betebeharrak betetzean bai zehapenak ordaintzean. Administrazioak berandutze interesak ere zor ditu, interesdunak ezer eskatu ez badu ere. c) Tributu betebeharpekoak ekarritako bermeen kostua ordaintzeko beharra. d) Berandutze interesak ordaintzeko beharra.
‎Nahiz eta musikari askok aurrizkiak erabili dituzten COVID inpaktu negatiboa leuntzeko, bitxia da gehienek ez dituztela COVID lotutako dirulaguntzak eskatu. Laguntza horiek eskatu ez dituztenen artean, erdiek, laguntza horiek jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztela argudiatu dute, eta beste% 40 batek beste sarrera iturri bat dutela. Emaitzok ikusita, euskal musikarien motibazio nagusia ez dela ekonomikoa ondoriozta daiteke.
‎Beraz, ni han nengoen, edo ez nengoen, hobeto esanda ia libre baina mundu honetan gatibu eskatu ez zuen hirugarren desioagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia