Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2003
‎Gizonezko helduok emakume gazte batzuen aurrean serbilismora irits gaitezke. Emakume batzuek uste dute sexu bila gabiltzala eta ez da hori, askoz ere zailagoa den zerbaiten bila gabiltza, gaztetasunaren atzetik. Monikak dio ez nintzela puntu horretaraino heldu, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur jokatu nuela, eta hiru adizlagun horiek esaten dituelarik gora begira geratu ohi da, laugarren bat aurkitu nahirik, eta maisuki portatu nintzela esanez bukatzen du edo bukatzen zuen, hobeto esanda, urteak baitira ez dugula elkar ikusi.
2004
‎Bai, Weberren etxean sar nintekeen... orduantxe bertan sartu ere. Burutazioak hain urduri jarri ninduen, non taxuz pentsatzea ere zail baitzitzaidan. Ingurura begiratu nuen.
‎–Erotu zara, ala? –Del Valle hain zegoen haserre non hitzak ebakitzea ere zail baitzitzaion– Traste horrekin tiro eginez gero Paris osoak entzunen digu!
‎Egia izugarriaz jabetzen nintzenerako berandu izanen zen: Alemanian izanen nintzen eta askoz ere zailago gertatuko zitzaidan atzera egitea. Harrezkero ezinezkoa zitzaidakeen eginbeharrari muzin egitea.
2007
‎–Benetan, animalia liluragarriak dira. Gizakia alde batera utzita, izan ere zaila egiten zait gizakia animalien artean sailkatzea, animaliak gutxiestea iruditzen zait gizakia haien parean jartzea??, beste izaki guztiek une jakin bat dute gauza guztietarako: hilabete jakin batean jaiotzen dira, une jakin batean ugaltzen, migrazioak ere urtero batera egiten dituzte?
2009
‎Agenda eraman balu, agian nik edo poliziak haren falta sumatuko genuen. Orrialde baten falta, ordea, askoz ere zailagoa zen antzemateko.
‎Hala ere, gu baino okerrago daude Siberian, atzo, irratian entzun nuenez, berrogeita hamar gradu zero azpitik zeuden-eta, Vladivostoken. Imajinatzea ere zail egiten zait tenperatura hori zer izango ote den. Belarriak behintzat ondo tapatuta eraman dituzte hango jendeek, edozein kolperekin kraskatu eta lurrera erortzea nahi ez badute behintzat.
‎Esan du koordinatzaileekin izango zuela Sorak harremana, ez batzarrekoekin. Moldenek esan du sasoi hartako koordinatzaile batzuekin hitz egiteko ahalegina egingo duela, baina hori ere zaila dela, asko hilda daudelako, batzuek kanpora alde egin zutelako eta guztira 140 baino gehiago izan zirelako. Esan du ahalegina egingo duela datozen egunetan hala ere.
‎Hala ere, gu baino okerrago daude Siberian, atzo, irratian entzun nuenez, berrogeita hamar gradu zero azpitik zeuden-eta, Vladivostoken. Imajinatzea ere zail egiten zait tenperatura hori zer izango ote den. Belarriak behintzat ondo tapatuta eraman dituzte hango jendeek, edozein kolperekin kraskatu eta lurrera erortzea nahi ez badute behintzat.
2011
‎papera behin eta grafia onez idatziz gero bai, baina papera hamaika aldiz izkiriatuz gero, orduan ezin da hain aisa desifratu. norbere gogoa ere halako paperaren modukoa da, hainbeste aldiz zirriborratua non eta irakurtzeko ere zaila den
‎Ez zuen zinema helburu, baina New Yorkeko laburra Zinemaldiak aukeratu zuen, eta gauza batek bestea ekarri. . Atrebentzia izan da gakoa, egitea eta gero jendaurrean erakustea, hori ere zaila izaten baita, baina aldi berean kitzikagarria, emozionantea, norberaren egoa elikatzen du?.
‎–Aitonak hain azentu gogorra du non batzuetan niri ere zaila baitzait ulertzea, pentsa nola hitz eginen zuen alemanekin! Hala ere, denak gazteak ziren eta egoera berdintsuan zeuden:
2012
‎Ezetz, Bartzelonan bizi naizela duela urte asko. Sant Antoniko merkatura ailegatzea ere zaila egiten zait udan, inguruak turistaz lepo egoten baitira. Gorroto dut Bartzelona udan.
‎Alfabetoko letra bakoitzean, aurrena doan animalia irudimenak sortua da; bigarrena, beti egiazkoa. Lehenengo zerrendako piztiek harridura sortzen badute gizakiok sortutako irudiak diren aldetik, bigarren zerrendakoak, berriz, irudikatzen ere zailak egiten zaizkigulako dira bitxi.
‎plekopteroa, intsektu txiki bat, zentimetro eta erdikoa, odol hotzekoa, kanpoko energia behar duena mugitzeko, gorputzeko bero apurra une labur batzuetan galdu lukeena, izoztu gabe eta bere inguru naturalean balego bezala portatzen da glaziarretan. Ur ia izoztuan edo izotz gainean, beste edozein animalia handiagok ere zail jasango lukeen egoera gogorrean, glaziarretako zomorrotxoa nola edo hala moldatu egiten da, bai Upsalan, eta bai Patagoniako beste zenbait glaziarretan. Bizidunik egon ez lukeen leku batean bizi da.
‎Gero eskuarekin estutu du kristalaren kontra, eta lisatzeko saiakera egin du, nire mamiak gela zurian zehar barreiatu nahiko balitu bezala, gainean plantxa antzeko bat jarri aurretik. Entziklopediak eta liburu mardulak ere zailak izaten dira fotokopiatzen, eta tapa jarri aurretik ondo zabaldu behar zaie bizkarra.
‎Beti izaten da, norbaiten heriotzaren ondoren, jalgitzen den baldidura bat bezala, hain da izan ere zail deusezaren jazokuntza hau ulertzea eta sinestera etsitzea. Baina Charles, haren mugiezinaz ohartu zenean, Emmaren gainera jausi zen garrasika:
2014
‎Hori guztia ere zaila da sinesten, esan gabe doa. SEk azalpen lauso batzuk eman dizkigu gorpu horiek guztiak hobiratuta egon daitezkeen puntuei buruz, baina errefortzuak eta adituak bertaratu arte ezin izango diogu halako miaketa sakon bati ekin:
‎619 Garaipenak oraindik ere zailago jartzen du porrota.
2015
‎–Neska polita gatxa?. Baita poesia ona ere zaila da. Baina batzuei ematen du erraz erraz ateratzen zaiela poesia ona, Xabier Leteri, esate baterako:
‎Nazio estatuen bidez erdiestea zaila, edo ezina, litzateke, kaltetutako nazioek ez bailukete onartuko beste kulturaren baten nagusitasuna. Inperio klasikoen bidetik ere zaila litzateke, gaur egungo aurrerakuntza teknologikoek errazago egingo bailukete lurralde handiak kontrolatzea eta bateratzea. Inperio militarrak eraiki litezke, indarkeriak halabeharturik, baina urrun leudeke mundu mailako estatuetatik, horretarako itzelezko indar militarra bailitzateke; eta amets mailako estatu unibertsaletatik, ez bailitzateke izango gizadi guztiarentzako estatu perfektu hura.
2016
‎Bigarren fobia mota honek sintoma fisiko argiak erakusten dizkigu, hala nola zorabioak edo angustia, baina terapia egoki batez errotik senda liteke, eta merke antzean. Zinetofobia metafisikoa, berriz, askoz ere zailagoa da sendatzen; egia esan, ez du sendabiderik. Ezen, patologia honetan, denbora baitago tartean; denbora zeina, Aristotelesen hitzekin esateko, mugimenduaren zenbaki baita lehenaren eta geroaren arabera, eta jarraitua da, zerbait jarraituaren zenbaki.
‎Ez daki, ez du ezagutzen zein mekanismok gobernatzen duen hegazkineko logistika, eta ez dio noski horrelakorik galdetuko hegazkineko laguntzaileari. Pentsamenduen jarioa, isuritako gernuaren antzera, geldiarazi ezinezko iturria izan ohi da, inongo hesirik edo antapararik onartzen ez duena eta bere ibilia aurrez ikusten ere zail izaten dena. Hala, bada, gelatxo horretako bere egitekoak egiten ari dela eta bere gorputzetik ateratakoak azkenean nora ote doazen galdezka, beste itaun bat etorri zaio burura, alegia, bere ama nola moldatu ote zen horrelako eta antzeko eginkizunetarako Paristik ihes egin eta Frantziako hegoalderantz, Midirantz joan zirenean.
‎Maletak ahaztuta utzi zituela taxiaren barruan. Gizonak mehatxuz begiratu ote zion, erotuta ote zegoen, bera bortxatzeko asmoak ote zituen, hori dena bere irudipena ere izan zitekeela pentsatzen du orain, nolanahi ere zaila dela frogatzen, eta gainera ez duela azalpen luzeak ematen hasteko gogorik. Hortaz, beste guardia zibil bat sartu eta idazmakinan papera sartu ostean, sarjentuak Alsinari bere salaketa egiten hasteko eskatu dionean, maleten kontura mugatu du bere deklarazioa, eta hau labur laburra izango zen baldin eta delako sarjentu hori bestelako xehetasunez galdezka hasi ez balitzaio:
‎Ez da bide erraza, hala ere. «Sentimenduetan eragitea askoz ere zailagoa da».
2017
‎–Askotan bitartekari lana ere egin behar izaten dugu elizbarrutiarekin, kristauentzat askoz ere zailagoa baita dibortziatzea musulmanentzat baino?, argitu zuen Nuha Mahmud kideak. 35 urteko boluntarioak kasu, ikaragarriak?
‎Azken galderak ezinbestean gure harremanaren amaierari buruzkoak izaten ziren, ea biak batera utzi nituen jakin nahi izaten zuen ala hurrenez hurren joan nintzen loturak hausten, iruditzen baitzaigu, iruditzen baitzitzaion Marari, hirukote baten banaketak konplexuagoa izan behar duela, eraikin handi baten erorketaren antzekoa, hautsak harrotuko dituen zerbait, eta nik ezetz erantzuten nion, atzerrian hasi nintzela lanean, lankide berriak ezagutu nituela, beste giro batean hasi nintzela mugitzen eta bizitzen, eta etxera itzultzen nintzenean neu hasi nintzela monitorea eta hezitzailea arrotz ikusten. Badagoela esaten nion Marari sedukzioaren arte bat, baina badagoela baita ere banaketaren arte bat, aurrekoa baino askoz ere zailagoa, eta hitz egiten ari nintzenean ohartzen nintzen kontu horiek berak errepikatu nizkiela egunen batean nire adineko kideei ere zahartzen nintzenean, eta halako isiltasunarekin entzungo zidatela non txaketa zuridun zerbitzaria ere ohartuko baitzen zerbait ganorazkoa genuela esku artean eta gerturatuko zitzaigun galdetzera ea whiski tanta gehiago nahi genuen. Adineko nire kide horien artean egon daiteke adimena kamusten hasitakoren bat, eta erabat lekuz kanpoko galdera bat egin diezadake tarteka, ea nire bi maitale horiek ilunpean bereizten nituen galde diezadake esate baterako, ea banekien nork laztantzen ninduen edo norena zen esku bat edo zakil bat, eta hori esatean barre urduri bat egin dezake, eta nik pazientzia handiz agertu diot gai hori lehentxeago jorratua genuela, orain maitasun istorioaren amaierarekin ari ginela, baina labur bada ere baietz, erantzungo diodala, guztiz ezberdinak zirelako laztantzeko orduan ere, laztantzeko moduan direla gizonezkoak desberdinen, eta esaldi hori hausnartzen arituko den bitartean beste kide galduren batek gaztetako pasadizoren bat konta dezake, lekuz kanpo egon arren guztiok arreta handiz entzungo duguna, bere lehen senargaiari buruzko bat esate baterako, mutil koitadu bat pauso bakar ere ematen ez zuena.
‎Franco hiltzea ezinezkoa zitzaigun, Espainiako estatua txikitzea ere zailegia, baina Telleriaren irudia hantxe geneukan, eta huraxe botatzea pentsatu genuen, herriz herri antolatzen ari ziren erresistentzia taldeekin elkar hartuta. Ez naiz xehetasunetan sartuko, ez neure burua heroi handien lumaz hornituko; atrebentzia pixka bat bagenuen, bai, baina ez eskarmenturik, ezta prestakuntzarik ere.
‎Bertako familia batera etorri nintzenez, nik ez nuen pisu pateretan baldintza penagarrietan bizi beharrik izan. Hala ere zaila izan bazen, pentsa zer izan behar duen diru premian datorren batentzat.
‎–Ez zenuen izugarrizko prestakuntzarik behar gauzak ondo joateko, ez zen hain zaila lan hobeak aurkitzea eta goranzko saltoa egitea. Gaur egun, prestakuntzarekin ere zaila da, eta pobrezian eta prekarietatean hazi diren ume horiek ezin esan kondenatuta daudenik, baina pobrezian jarraitzeko aukera handiak dituzte?.
2018
‎Harreman politikoak amaitu egin daitezke, baina, gehien gehienetan, etengabe berritzen dira (gaur egungo munduan, norbanakoek gobernatuak izatea ustez onartzeko eta onarpen hori berritzeko baliabide legitimotzat jotzen da botoa ematea). Are, beti aitortzen da harreman bat dagoela gurasoen eta haurren artean (nahiz eta, jakina, desadostasun handi eta garratz samarrak izaten diren adingabe izateari noiz uzten zaion zehazteko garaian), baina askoz ere zailagoa da harreman politikoei antzematea, konbentzionalak diren arren (edo, hain justu, konbentzionalak direlako). Liberalek eta sozialistek gutxienez mende eta erdi daramate eztabaidatzen ea ekonomia kapitalista osatzen duten harremanak politikoak diren edo ez.
‎senarrak indar fisiko aski handia du emaztea men egitera behartzeko (hark zer ere nahi duen), eta iritzi publikoak eta legeak ere baimena ematen diote horretarako. Emazteak, ordea, ez du gozatzeko eskubiderik batere; arren eska lezake, ume batek edo esklabo batek erregutzen duen moduan, baina eskatzea bera ere zaila da, emakumeek ustez ez baitute sexu desirarik. Thompsonek zera ondorioztatu zuen:
‎Patriarkatu unibertsalaren ideiak orain ez badu ere garai batean izandako sinesgarritasuna, askoz ere zailagoa izan da alboratzea marko horren korolarioa, hots, «emakume» kontzeptu orokor eta komun baten nozioa. Egia da eztabaida asko egon direla:
‎Zuk ez duzu egin gure bizigarri zoragarri bat ekarri baizik. Baina guk ezagutzen dugu geure burua, eta ezin dugu utzi zugana hurbiltze libreak tornado sentimental bat abia dezan, taldearen oreka lehendik ere zaila hautsiko lukeena. Krudela dirudi, baina ez da zugatik, geugatik baizik.
‎Baina lubakiak zabalik daudela dirudi; esaterako, gaiari buruz hitz egitea saihestu egiten da sarri. Oihana Picos Irungo alarde parekideko kantinera izan zen 1999an, desfilatzea orain baino askoz ere zailagoa zen urte gorabeheratsu haietan. Desfile parekidean jarraitzen du, eta alardearena gai deseroso bat dela sentitzen du zenbaitetan:
‎Etxe batetik bestera mugitzen aritu beharrak Maddirentzat, eta beretzat? dena askozaz ere zailagoa egingo duen arren, Karlosek baietz erantzun dio. Garaipen txiki hori behar zuen Oyvindek.
‎Zuen begietan ikusten dut ez duzuela sinesten. Ez naiz harritzen; egia esanik, niri ere zail egiten zait gazte hura neu izan nintzela pentsatzea; edo, hobeto esanda, zail egiten zait ispiluan ikusten dudan agure zarpail hori neu naizela pentsatzea. Izan ere, nire barne barnean oraindik ere gazte segail hura izaten segitzen dudala begitantzen zait.
2019
‎Mutikoa nintzenean, azaltzeko ere zaila den arrazoi ulertezinen batengatik, giltzen bilduma egiten nuen. Eta, oraindik ere, ganbarako bazterren batean gordeta, kutxa bat daukat giltza haiekin beteta; neurri, forma eta diseinu guztietako giltzak dira.
‎Oraindik ere, gure gizarteak arazo asko eta latzak sorrarazten dizkie transexualei, normaltzat jotzen denetik at egoteagatik. Joera sexualetan aurrerapausoak eman badira ere, gizon eta emakume kategorietatik haratago geure burua eta, batez ere, besteena ulertzea oraindik ere zaila egiten zaigu. Gizontasuna eta emakumetasuna kaxa itxiak dira eta jendarteak horietako bat, bakarra, esleitzen digu jaiotzean ditugun genitalen interpretazioa dela medio.
‎Bere eskubideez abusatzeko tentazioan ez erortzeko, emakumeak ezin zoriontsuagoa izan behar luke, edo, bestela, santa bat. Beharbada, Montesquieuk arrazoi zuen esaten zuenean hobe litzatekeela emakumeen esku Estatuaren gobernua uztea ezen ez familia batena, zeren, aukera ematen zaionean, emakumea gizona bezain zentzuduna eta efikaza da; pentsamendu abstraktuan eta besterekin hitzartutako ekinean gainditzen du aisenik bere sexua; askoz ere zailagoa zaio, aktualki, bere emakume iraganetik libratzea, oreka afektiboa aurkitzea, oraingo egoerak ez baitu batere laguntzen horretan. Gizona ere etxean baino askoz orekatuagoa eta arrazionalagoa da lanean; zehaztasun matematikoz egiten ditu kalkuluak, baina zentzugabe, gezurti, apetatsu bilakatzen da emakumearen ondoan, eta, eraman dezan?
‎Giro askotan, emakumeek askatasun sexuala erdietsi dute, partez behintzat. Baina oraindik ere zaila dute ezkonbizitza eta gozamen erotikoa uztartzea. Ezkontzak gehienetan ez dakar maitasun fisikorik, eta, beraz, zentzuzkoa bide da bata eta bestea argi eta garbi bereiztea.
‎Guztiz emana baldin badago ikasteari, kirola egiteari, lanbide batean trebatzeari, jarduera sozial eta politikoan aritzeari, orduan askatu egiten da gizasemearenganako obsesiotik, eta askoz ere gutxiago kezkatzen dute gorabehera sentimental eta sexualek. Hala ere, gizon gazteari baino askoz ere zailagoa zaio norbanako autonomo gisa mamitzea bere burua. Esana dut ez familiak eta ez usadioek ez diotela laguntzen bere ahaleginean.
‎Oso bestelakoa da emakume obrero, enplegatu, idazkari, saltzaileen egoera, etxetik kanpo aritzen baitira lanean. Askoz ere zailagoa zaie ofizioa eta etxeko lanak uztartzea (erosketak egiteko, janaria prestatzeko, garbitzeko, arropaz arduratzeko, gutxienez hiru ordu eta erdi behar dira egunean, eta sei ordu igandean; asko da lantegiko edo bulegoko orduak gehituz gero). Profesio liberalei dagokienez, emakume abokatu, mediku, irakasleentzat zama eta kezka iturri dira familia eta seme alabak, oztopo handi bat izateraino, nahiz eta laguntzailerik izan etxeko lanetan.
‎Nolanahi ere den, gizonarentzat baino askoz ere zailagoa da emakumearentzat bere nortasun aktiboa eta eme rol pasiboa uztartzea; horretan ahaleginez ahitu beharrean, emakume askok uko egiten diote saiatzeari. Emakumezko artista eta idazleen artean, lesbiana asko daude.
‎amodiozko saioa truke libre bilakatzen da. Paradoxaz, gizonarentzat baino askoz ere zailagoa da emakumearentzat parekotzat onartzea beste sexuko norbanako bat. Hain zuzen ere gizasemeen kastak nagusitasuna daukalako, gizonak izan diezaieke estimu goxo bat emakume singular askori:
‎tarte bat eman dakioke, tarte handi bat ere bai, emakumea ez baita definituriko ezer; gabezia horren ondorioz, maitalea segituan nekatuko da; baina emakumearengandik datozkio misterioa eta liluragarria zaion xarma, samurtasun erraz batera daraman xarma. Askoz ere zailagoa da gizon baten adiskide sentitzea: bere burua izanarazi duen horixe baita gizona erremediorik gabe; bere presentzian eta bere egian maitatu beharra dago gizona, ez promesetan edo posibilitate ziurgabeetan; bere jokabideen, bere ideien erantzulea da; ez du aitzakiarik.
‎Dena dela, lorpen hori, orekara hurbiltzeko aurrerapausoa dakarrena? ez da guztizkoa oraindik; emakumearentzat askoz ere zailagoa da nahi bezalako harremanak izatea beste sexuarekin, gizonarentzat baino. Oztopo asko izaten dira emakumearen bizitza erotiko eta sentimentalean.
‎Askoz ere zailagoa da, ordezkatze prozesua erabat bete ondoren, hizkuntza hegemonikoa hitz egitera pasa den komunitate batean, guztiz desagertutako jatorrizko hizkuntza berreskuratzea. Ezinezkoa zela ere pentsatuko zuten askok, manxeraren kasua ezagutu arte.
2020
‎Zailena, langabeziarena eta errazena familiarekin lotuta dagoena. Hori ere zaila den arren, familia bakoitza mundu bat baita. Eta jakin dezatela ez garela esklaboak, haientzako laguntza bat gara.
‎Ez nion aurka egin. Koinatuaren furgonetarekin askoz ere zailago izango zen eta. Une batez, hala ere, koinatuaren furgoneta irudikatu nuen guztiz mailatuta, pintura urratuta, kristalak hautsita, eta irribarre oker bat ezpainetaratu zidan mendeku imajinatu hark.
2021
‎Zaila da hormetako kolore mengel horrek alaia izan lukeela ulertzea. Zailak dira oroitzapenak, eta gela hori, ospitaleko gela hori ere zaila da, beste gela baten antza duelako eta beste gela horretan zerbait gertatu zelako.
‎Amorrua eman zidan izena entzuteak. Askoz ere zailago dirudi atzerritar batekin lehiatzeak. Konstantinos greziarra, Tobias norvegiarra, Andrea italiarra, Mika finlandiarra.
‎Gezurra esatea, ordea, askoz ere zailagoa da.
‎–Askoz ere zailagoa da.
2022
‎Badelako... inguratzen nauen jendearen gaineko kontzientzia handiagoa hartzen dut. Oraindik ere zaila da. Baina nire burua hori egitera behartzea da kontua.
‎Mutilei nesken interesetan ardaztutako curriculumean parte hartzeko eta ikasle heterosexualei lesbiana eta gayen interesen inguruan antolatutako curriculumean parte hartzeko eskatzeak enpatia sentitzeko gaitasuna eskatzen du, bestearen ikuspuntua barneratzekoa; hain zuzen, maskulinitate hegemonikoak sistematikoki ukatzen duen hori. Eskola eta unibertsitateetako genero harremanen inguruan dakigun guztiak iradokitzen du hori ere zaila izango dela. (Nesken jolasekiko interesa erakusten duten lehen hezkuntzako mutilek jolastokian jasaten dituzten adar-jotzeak dira horren adierazle, baita generoari buruzko unibertsitateetako ikastaroetan gizon gutxi egotea ere).
‎Gure etxean dugun mundu ulerkera, hitz egiteko modua, adieraztekoa, elkar zaintza, ez da ohikoa. Niri ere zail egiten zait, eta batzuetan ez naiz gai. Errazago egiten dut lanean, pertsonak akonpainatuz gizarte hezitzaile modura.
‎Gehiegizko kontsumismoa, barneko hutsaltasun existentziala, adikzioak... Arlo hori aseta bagenu, askoz ere zailagoa litzaioke sistema autoritario bati gu manipulatzea. Etorkizuneko helduen osasun integralaren jatorria hor dago.
‎Max Doxekin gertatu bezala, zaila da lehenengo kolpe batez neska edo mutila den jakitea. Adina zehaztea ere zaila suertatzen da. Hamalau eta hogeita hamalauren arteko zifra bat.
2023
‎–Itsasok purrustaka– Helduek ez zigutek uzten. Nahita ere zaila aurrerago joatea.
‎Komunitatea da ziur aski gehien aipatzen den aktoreetako bat, mundu guztiak erabiltzen duena eta definitzeko ere zailenetarikoa. Zer eskain diezaioke komunitateak Korori?
‎Digitalizazioak dena errazago bihurtu zuen, Mendibilen hitzetan: " Hamabi urte lehenago bezala filmatzaileak, prozesatzaileak, plantxak eta abar egin behar izan bagenitu, askoz ere zailagoa izango zen. Ordenagailuak genituen, eta aski zen".
‎gehiegi nabarituko da iskin egiten ari naizela. Baina prest nago momentu honetarako, gehienbat beste batzuetan ere zaila izan zaidalako ur hauetan nabigatzea. Askotan, ohiko bakarrizketaren dramatizazioarekin batera, gezur txiki batzuk ere botatzen ditut.
‎14 Zakariak feminista zuriak gaitzesten ditu intersekzionalitatea alboratzeagatik beren bizitzan, beren arlo profesionalean eta beren hautuetan. Zergatik uste du asmo oneko emakume zurientzat ere zaila dela intersekzionalitatea?
‎–Bai... baina hemen hori ere zaila da. Zu laguntzeko asmoz zatoz eta, sarritan, uste dute beren lepotik irabazten ari zarela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia