Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2000
‎Gainera, doinuetan zortziko txikia eta handia ziren nagusi, hortik ez ziren ateratzen. Neurriak ere piska bat gehitzera jo nuen konszienteki: hamarreko txiki eta handiak...
‎Itxaronaldia askietsi nuelarik, hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez, baita botoi gainean itsatsita utzi ere pixka batean. Neure baitatik ateratzen nau atari parean luzaz egoteak, auzo marmartiendako solasbide.
‎Trabatu egin ziren gure mihiak; lotsagorritu, urduritu eta larritu egin zen Lauaxeta. Ni askaturik, Lauaxeta besarkatu eta musukatu zuen, ni bezain luze eta heze, edo ni baino ere pixka bat luze eta hezeago beharbada.
2001
‎Gainera, guk beste kezka batzuk genituen eta horregatik ez dugu islatu konpetizio eta lehiaren kontu hori. Dena dela, baditugu letra batzuk ere pixka bat erranez halakoak: " Begira nire eleak zeinen ekartsuak diren" eta abar.
‎Xelebrea beti irten egiten da ezarritako ordenatik. Larrak beti zabarrarena egiten du, bere itxuragatik (eta berez ere pixka bat astoa badelako). Baina Kikek bere nortasunaren aurkako funtzioa betetzen du:
‎A ze kaka, egin du berekiko. Baina bera ere pixka bat lasaitu da azkenerako, edo nekatu, eta kopetako izerdia xukatuz etxerako bidea hartu du. Aditu duena bere lekuan jartzen saiatuz.
‎Ez dakit irakurri duzuen gure Okondoko Ulibarrik, Abandoko ferratzaileak, utzi zuen gutun liburua; zegoen zegoenean argitaratua dago fotokopia bidez Gasteizen5 eta, egia esan, ez da oso erraza irakurtzen eta ez dut uste bekatu larria denik inorentzat hori ez irakurria izatea. Baina nolanahi ere pixka bat saiatzen baldin bazarete, beharbada aurkituko duzue Ulibarri honek aita Zabalari egin zion gutun horietako bat6 eta gutun horretan hauxe eskatzen zuen: orain maiz aipatzen diren foruak [itzultzea].
2002
‎Tartalo ezaguna da Euskal Herrian, baina ez bertatik kanpo. Huescan eta Sorian ere pixka bat saltzen da, baina batez ere hemen. Hala ere, arroparen mundua konpetentziak eta norgehiagokak zuzentzen du eta handiak txikia zapaltzen du beti.
2003
‎Ez dakit zertara joaten naizen. Buelta etorri eta gosaldu, hamaiketakoa egin, egunkariari ere pixka bat begiratu, eta arratsaldean Loiolara joaten naiz, kafe bat hartu, purua errez, gezur batzuk esan eta beste batzuk adituaz.
2004
‎Julian adiskide zarauztarra Bilbora joan zen lanera orain dela hirurogei urte inguru, eta espainieraz txintik jakin gabe estualdi ederrak pasatu zituela adierazten dio, entzun nahi dionari. Julianek, berriz ere bere jaioterrian bizi dena eta ama hizkuntzaz gain gaztelaniaz ere pixka bat badakiena, Bilbon orain euskaraz bizi izatea erraza dela uste du. Hori kontatu bide diote.
‎Ordainetan, erosleak 7 zentimetro eskaseko hondoa duen telebista hartzen du, itzalita ere begiratzea merezi duena (itzaltzean pantailan koadro famatuak agertzen dituztenak ere badaude), piztean ia CRT telebisten, betikoen, antzeko irudi kalitatea duena, nahiz eta tonu ilunenetan oraindik ere pixka bat eskas dauden.
‎–Barkatu, Joana, baina nik ez dakit beste era batera hitz egiten, eta nahi nuke zu ere pixka bat bada ere finduko bazina. Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik.
‎Hala ere pixka bat ikasi zenuke.
‎" Galdu ere pixka bat galdu diagu eta."
2005
‎Baina horretarako besteak ere konturatu behar du ni noiz nagoen zortzian eta noiz hiruan. Eta nik hanka onak nituen, uste dut horrekin ere pixka bat ikaratzen nituela. Izan ere nire teoria hala zen:
‎Maila horietan, areagotu egin da etxeko ekonomiek eta higiezinen sektoreak edozein asaldurarekiko duten sentikortasuna (tasen igoera, enpleguaren atzerapena). Espainiako Bankuaren azterketa aurreratuaren nota positiboa inbertsioaren aurrerapen jarraituak markatzen du, zeina dagoeneko zabaldu baita eraikuntzatik —obra publikoa ere pixka bat berreskuratu da— ekipamendu ondasunetaraino. Finantziazio baldintza onuragarriek ere laguntzen diete enpresei, eta errentagarritasun handia ari dira izaten negozioetan.
2006
‎Eta gero, gaztaina izozkia hur likore glassé batekin eta piperrezko zuku kontzentratu piska batekin ere bai (tantatxo bat bakarrik), oso kontraste interesgarria lortzen baita. Eman dizkiguten osagaiak erabili ditugu eta urteko sasoia ere piska bat kontuan izan dugu, Gabonetako ajeak atzean uzten hasi gara eta. Beraz, turroia, hur likore glassé a, eta gaztaina izozkiaâ? ¦ Urteko sasoi honetan bakar bakarrik lortzen da gaztaina mota hau.
2007
‎Eskolan ere piska bat, ikasi genduan.
‎Pippi desberdina zen. Eta orduan hasi nintzen pentsatzen agian nik ere pixka bat desberdina izan nuela zoriontsu izan nahi banuen. Nik, noski, ezin nituen aita eta ahizpa bikia etxetik bota bertan Pippik bezala zaldi bat eta tximino bat sartzeko, baina, ez dakit, gauza txikietatik hastea erabaki nuen:
‎Gero, berak ideia garatu zuen eta... honaino ekarri gaitu. Guk batez ere pixka bat azaldu genien gauzak nondik abiatu behar zituzten, baina proiektuaren pisu osoa bere gain hartu zuena Iñaki Larrañaga izan zen. Bera izan zen ideiaren benetako bultzatzailea.
‎Eta euskararen esanahi nazionala orduan ere pixka bat «abertzaleen» aurka defendatzen zuten nonbait abertzale gazteagoek:
‎Denak harrituak zauden, ixil ixila, uli bat airean entzun zitaken momentu latzgarri hartan. Jujeak ere pixka bat harrotua iduri zuen eta ixtant baten buruan, bere sahetseko lagunekin hitz eginik, mintzatu zen:
2008
‎Ez naiz gehiago joan. 3 ordu eta 24 minutu izan zen nire denborarik onena eta hori jaisteko izugarri ibili behar da, mendia ere pixka bat alboratuz; abiadura asko galtzen baita bestela. Dudarik gabe, gehiago erakartzen nau mendiak orain.J.M.:
2009
‎–Segi ba. Eta ez ezak ahaztu zokoetan ere pixka bat botatzea.
‎Eta urteekin haziz doa gaizki pentsatzeko joera. Gure ezkontzaren ondotik, Carmen berriz hasi zen aroztegiaren aurretik pasatzen, egunero, denon harridurarako, zeu ere pixka bat harrituta zeunden, eta zergatik ez onartu, beldurtuta ere bai. Baina zuri ez, orduan irribarreak Santiri zuzentzen hasi zen, zure anaia gaztea ia zoratu zuen arte.
‎Orain mantentze lana egiten dugu, astean behin gerriko ariketak eginez, baina beste gauza batzuek ere landuz: freskotasuna, bizitasuna, malgutasuna, kolpea ere pixka bat...?.
2010
‎“Maiatzaren 15etik ekainaren bukaera arte izaten dira eraginik handienak”, azaldu du Pedro Ojeda doktoreak, Asma eta Alergia Klinikako alergologoak. “Aurten ere pixka bat gehiago luza liteke, eguraldia nolakoa den ikusita”, dio medikuak. Beroaren bat bateko etorrerak polinizazio handia eragin du, eta horren ondorioz, azken asteetan, batez beste, 324 g arteko polen maila erregistratu da eguneko batez besteko aireko metro kubiko bakoitzeko, Madrilen, besteak beste.
‎Gaia bukatutzat ematen duela esan nahi du, gutxienez, eta, bide batez, saltsero samarra naizela esan diotela, bide zuzenetik aparte ibilia. Hala ere, erabiltzen duen tonuagatik, mutil ontzat naukala eta oraindik ere pixka batean agoantatuko nauela ere nabari zaio. Zeharo konbentzituta ikusten nuen Olentzero Forever Bedaiopera ekartzeko, beraz, azken kartutxoetako bat piztu behar nuela erabaki nuen:
2011
‎" Letra berezi samarra egin genuen, ironia handiarekin eta umore ukituarekin, hainbat politikarirekin sartuz. Ohiko letrekin alderatuta ezberdina izateaz gain, esanahia du, eta egungo egoera ere pixka bat islatzen du. Gainera, diskoko abesti onenetako bat dela iruditzen zaigu.
‎Askok kantatzen dute erritmo ezberdinetan, rocka, bluesa... eta erabiltzen dute halako estilo bat, baina onartu gabe non diren musika horien sustraiak. Eta hori ere pixka bat arriskutsua da. Zeren eta ez badakizu zure musika zertaz egina dagoen, nola sortu nahi duzu ondoren?
‎Kenkaria etxebizitza alokatzeagatik Zergadunek ohiko etxebizitza alokatzeagatik zergaldian ordaindutako kopuruen %10, 05eko kenkaria egin ahal izango dute, baldin eta haien zerga oinarria urteko 24.107 eurotik beherakoa bada. Kenkariaren gehieneko oinarria ere pixka bat hazi da, baina maizterraren diru sarreren arabera aldatzen da. Bestalde, araudi berriak onura ekarriko die jabeei, alokairuagatiko diru sarreren %60rainoko zergetatik aske geratuko baitira.
‎Satrustegiko mendizerrako bargatik Lakuntza parera arte joko luke lineak, toki askotan, gaur egun inguru horretan dagoen 220 kV-ko linearen hegoaldetik, hau da, mendian sartuago. Uharte Arakil parean ere pixka bat hegora egiten du. Linea berritik km erdira baino gertuago leudekeen herriak hauek lirateke zati honetan:
‎Umetatik praktikatu dut abildadea. Jardun klase horrek argibide psikologiko batzuk izango ditu, urduri jartzen naizenean oraindik ere pixka bat nabarmentzen zaidan toteltasunaz gainera. Bost axola.
‎Euskal Herri neure hori oraindik maitatu ezinik jarraitzen dut gaur. Bueno, erretorika hori ere pixka bat bazterreratu nahiko nuke. Batzuetan nire buruari esan izan diot, zertan ari nauk beti esaten, aditzera ematen Euskal Herria maite dudala baina gorroto dudala, eta ezin dudala soportatu?
2012
‎Baina biharamunean haizea eztitu zen eta itsasoa baretu, eta itsasoan ibiltzeko ohitura hartzen hasi nintzen. Hala ere, oso kezkatua eman nuen egun osoa, eta oraindik ere pixka bat zorabiatua; arratsean, ordea, argitu zuen, haizea ia erabat gelditu zen, eta iluntze zoragarria etorri zen atzetik. Eguzkia gorri gorri ezkutatu zen, eta hala irten zen hurrengo goizean.
‎Ei! Pasaidak niri ere pixka bat!
‎EIDER: (botila kenduta) Uzteko niri ere pixka bat, joe!
‎Behin erabakia hartu ostean atzera egiterik izango huela?: barkatu tronpatu naiz, ez zen hau hartu nahi nuen erabakia, gainera ni errugabea naiz, ez dut zertan ezkutatu, torturari baino ez diot beldur, inor salatzeari, kartzelari ere pixka bat.
2013
‎Eztitxu Harignordoquy – Euskara Batuaren pertzepzioa Ipar Euskal Herrian lekuko euskara eta batua erabili behar direla. Alabaina, %42ak hori pentsatzen du, %24ak pentsatzen du lekuko euskarari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, %18ak pentsatzen du lekuko euskara erabili behar dela, %14ak euskara batua, eta %3ak ez daki galdera honi erantzuten.
‎Baigorrin, %42ak dio lekukoa eta batua erabili behar direla, %29ak lekuko euskara, %21ak euskara batua, eta %8ak ez daki galdera honi erantzuten. Maulen, gehiengoak, %71ak, dio Zuberotarrari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, gaur egun Zuberoan egiten den bezala. %17ak dio lekukoa eta batua erabili behar direla maila berdinean, eta azkenik, %13ak dio lekuko euskara baizik ez dela erabili behar irakaskuntzan.
‎Maulen, gehiengoak, %71ak, dio Zuberotarrari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, gaur egun Zuberoan egiten den bezala.
‎–Ama ere pixka bat distraitzeagatik esaten nuen, argazkiarena. Hura ere gure jolasean sartzeagatik.
‎Kontuz ibili ba? halere, nahi baduzu, ni joango naiz tarteka baserrira ere pixka bat laguntzera?
‎Hasierako proiektua, Lizundiak eta biok egin genuena, gogorragoa zen. Garaikoetxeari ere pixka bat beldurra ematen zion. Guk pentsatzen genuen hori inposatu egin behar zela, eta besteek, eta lehendakariak berak, pentsatzen zuten:
‎Gaizki tratatzen zituzten askotan, gaizki janda edukitzen zituzten, gaizki jantzita, eta esklaboen gisa lan eginarazten zieten. Niri ere pixka bat tokatu zitzaidan bizitza krudel hori probatzea. Fraideek ez zuten pulpituan predikatutakoa praktikan jartzen.
‎Beste aldarte bat da. Iparraldean ere pixka bat ikusi izan dugunetik, nonahi hausturak egiteko prest dauden ideologietatik, gutarra ez denaz trufatzeko bulkadatik, lau katuren artean hiru zatiketa egiteko betiko joeratik, beste estilo bat. Gizarte ekintzarako ‘transition’ mugimendu ingelesaren antzerako jarrera bat:
‎Joxanek ere gurekin etorri nahi zuen, baina ezin hirurak motoan! Gainera, ni ere pixka bat harrotu nintzen, ez nuen nire pribilegio hura galdu nahi, eta aitzakiak paratzen nituen anaia aparte uzteko.
‎Nik ere pixka bat nahi dut.
2014
‎Oraindik ez dute balorazio ofizialik egin, baina egitasmoa erabat positiboa izan dela ez du dudarik: " Txapelketarekin Harituz en izena zabaldu da, eta izana ere pixka bat bai; beraz, ea bide horretatik jende berria gerturatzen den bertsogintzara".
‎Atera nintekeen danbor jotzaile bezala, baina gogoko dut horrela. Oso ondo pasatzen dut. Bestalde, jaien antolaketan denok ere piska bat lagundu genukeela iruditzen zait, eta horrexegatik, aurten, tabernan lan egiteko asmoa daukat. Zein ekitaldi dituzue gogoko jaietan. J.O.: Asteburuan ekitaldi ugari izaten da bata bestearen atzetik, eta denak dira erakargarriak.
‎Sentsazio horiek nire alabei transmititzen ahalegintzen naiz eta gau batzuetan beraiekin etzaten naiz Rompetechos eta Mortadelo eta Filemon irakurtzeko. Uste dut beraiek ere pixka bat zoratuta nagoela pentsatzen dutela…
2015
‎Oraindik ere Ramonekin duzun hitzordura iristeko denbora dezente daukazunez, paseo bat ematea pentsatu duzu, haize pixka bat hartu eta, bide batez, burua ere pixka bat egurasteko. Buelta luze samarra emateko astia duzu, baina nahiago izan duzu pausoa behartu gabe poliki ibiltzea, inguruan ikusten dituzun gauza guztiei erreparatuz, normalean arretarik jartzen ez diezun gauzekin entretenitu nahian:
‎–Asko ere ez. Hiruzpalau, lagun arteko giroari eusteko, mendian ere pixka bat egurasteko eta...?
‎–Kutixiak, desira duzun bitartean existitzen du; desira ez duzunean edo desira hori konplitu duzunean, desagertu egiten da eta harekin batera hiltzen zara zu zeu ere pixka bat...
‎Begiak, bizarra, aurpegia eta gorputz osoa. Piztu berri zuen zigarroaren kea dastatzen geratu zen hala ere pixka batean. Nabaria zen bere poza eta errespetatu egin nion itxaronaldia.
‎12 Jainkoaren nahiko grazia da berorri nekagarri gertatzea beste batzuei atsegin izango litzaiekeena; baina ez da, horratik, utzi behar, Jainkoa zerbitzatu behar baitugu Berak nahi duenez eta ez guk nahi dugunez. Nik uste dut saihestu daitekeena irabazpide hori dela; eta horregatik, alde batetik, poztu egin naiz Antonio Ruizen irabazpide horiek eten direlako, munduko gauza horietarako ere pixka bat galdu beharra baita; eta uste dut hobe litzatekeela berori eskuzabal izatea ematean, Jainkoak eman baitio jan dezan eta eman dezan, hainbeste ez bada ere. Ez diot deitzen irabazpidea Sernan egin nahi duenari, hori oso ongi baita, beste irabazte horiei baizik.
2016
‎Jende asko ateratzen da, maila oso ezberdinekoa, eta agian ez nuen hainbesteko presiorik sentitzen. Emakumeak dira parte hartzaileak, eta uste dut horrek ere pixka bat babestuago sentiarazten ninduela. Aitortu behar dut lehenengo aldia izateko oso gustura bukatu nuela.
‎%16k biak erantzun zuen, eta %6k testuinguruaren arabera. Horrek erakusten du bien arteko nahasketa aukeratu zuten gehienak gaztelania aukerara pasatu zirela, eta biak aukeraren emaitzak ere pixka bat gehiago handitu zirela. Asturiera aukeraren emaitzek, hala ere, behera egin zuten.
‎Egun da garaia honelako problemak planteatzeko. Oh tempora, oh mores, diot nik, eta planteatzen dut honela problema, ala inperiozaletasuna ala internazionalismoa, baina hori muturrekoegia izan daiteke askorentzat, eta niretzat ere pixka bat estremista da, eta agian badago beste aukera bat, erdiko neurriaren alde egotea, batetik eta bestetik hartuz hoberena, onena eta ederrena. Nik ez dakit nola joango den historia, etorkizun dena indeterminatua da, baina niretzat, abertzalea naizen arren (abertzalea eta autodeterminazioaren aldekoa izaten jarraituz, eta ondo xamar esplikatu dut zergatik), erdiko neurrian egon daiteke bilatzen dugun bertutea, filosofoak zioen moduan.
‎Nik ere pixka bat nahi dut.
‎Nik ere pixka bat nahi dut.
2017
‎" Kultur elkarte bezala gauza dezente antolatzen ditugu, baina, batez ere, ikus entzunezkoak, musika, artea... Pentsatu genuen gorputza astintzea ondo dagoela, baina burua ere pixka bat astindu behar dela", adierazi du Miel Rodriguez Zakela kultur elkarteko kideak. Hain justu, asmo horrekin jarri dute martxan zikloa.
‎Baina ez dugu egiten. Eta txapelketak ere pixka bat gure bertsokera obserbatzera eramaten gaitu, eta pixka bat definitzera ere. Zer egiten ari garen eta zer egin nahi genukeen, edo noruntz goazen.
‎Nik uste joko gizona ere pixka bat bazarela zu xuxurlatu nion, eta mesede bat eskatu nahi dizut. Txanoa eta mantala hamar minutuz niri utzi, mesedez, eta hona hemen libra bat eragozpenen truke.
‎Egin beharreko ataza sinpleak azaldu zizkidan eta, besterik gabe, lasai abiatu zen oherantz. Oheratzea zuen helburu nagusitzat, baina nik uste botilan ere pixka bat geratzen zitzaiola. Espero nuen nire lagunak iritsi baino lehen gizona tapaki artean egotea.
‎(. Gu? orain europarrongatik esaten dut, gu ere pixka bat bagara eta). Zerk eramaten gaitu behin eta berriro, geu pertsonalki, baina masak ere bai, gabetasunean samintzera adina, aisetasun material guztiarekin ere deseroso sentitzera, sakon tristetzera; ongizatearen erdian eztanda absurduenak erakustera, tupust tapast maiteena ditugun gauzak apurtzera askotan, egin nahi ez genituen keinuak eta erasoak egitera, estremismo suntsitzaile edo utopia ilargitarrenetara?
‎Ez dizut beste behin berrituko jatordu hauetako kontu eta ikuskizunik, lehen ere nahikoa jorratu baitizkizut. ...oitzaren ondoren begiratuago edo estaliago ibiltzen direnik, ez horixe, ia ia lotsagabeago ere esango nuke, ilunaren hurbilak sorginei eta ematen dien pilpira horren antzekoa balute bezala, beharbada nire irudipen hutsak izan badaitezke ere; soilik alde on bat, afaria laburragoa dela, salda hutsa gehienetan, sendagileak hala aginduta, baina honetan ere bi emakumeak etsigaitz, afaltzen eman ondoren ere pixka batean nirekin berriketan aritzeko ohitura hartu baitute, eta, lehen errosariorako eseritako aulki berean jarrita, hor hasiko zait alaba Isabel, bere txanda baldin bada, egunean zehar egin dituenak eta ez dituenak kontu kontari, urliak zera esan diola eta sandiak bestea, eta ea nik zer deritzodan; galdetze aldera galdetzen dit, ez nire iritzia jakitearren, nik ezer esateko asmorik izaten ez... Nik ez dakit ama edo alaba hasi ote zen pixka batean geratzen, baina gaur egun elkarren arteko lehia moduko bat dutela esango nuke, nork denbora gehiago emango nirekin, eta ama Ines ere bere kezka eta burutazioak ez baina herrian zehar dabiltzan marmar eta azaltzen aritzen zait, ezer larririk ez, baina nik inoiz esanez gero zurrumurruetan ez dela ibili behar, azkar asko botatzen dit arrapostua, herriko arimen artzainak bere ardien berri izan behar duela, eta nik horri zer erantzun asmatu ez dudanez hantxe gelditu behar adi, edo adi itxuran behintzat, harik eta oraingoan alabak deitu arte, ez amak bezala deiadarka, ez bailitzateke itxurazkoa alabak amari horrelakorik egitea, baina sukaldean zarataka hasita, eltzeak eta lapikoak mugituz eta, halako moldez non ama urduri jarri eta aurki esaten baitit sukaldera jaitsi duela, alaba zoraska horrek ezegitekoren bat egin baino lehen.
‎gauza oso da anbiguoa: brutoenak ere pixka bat izpiritualtzen dituena, ezin uka; baina izpiritualenak ere zorarazten eta basatzen ditu ez gutxiago. Maitasuna diogun tokian, diogun emakumea:
‎Pentsatu dut orain ni neu ere pixka bat jefa izango naizela eta erabaki dudala nolako jefa izan nahi dudan, alegia, erraza zaidala kontratu azpiko enpresakoei autoritate puntu batekin aritzea, azken finean ordaindu egiten diegu eta guretzat ari dira lanean, baina ekipoko lanetan lausoagoak dira hierarkiak; ardura bai, nire gain izango dut, baina itxurakerietan gailentzen den filosofia talde lanarena da, mahai biribiletan egit... Halakoetan, nagusi eta lankide izatea tokatzen da, eta denok dakigu nagusi enrollatu bat semeorde adoleszentearekin maja izan nahi duen amaorde baten tankerakoa dela, inork errespetatu ez, patetismoan murgildu eta azken puntuan adarra jotzen diotena.
‎Ez dio batere erraz jarriko, Oinatz Bengoetxeak, Leitzako artistak, tantoa bukatzen nahiz defentsan jaioa delako. Hala ere, Goizuetarra jotzen dute faborito postura edo trabesak, eta neu ere pixka bat bere alde jartzen naiz.
‎Nik, aitaren bila joanik, han ezagutu nuen. Ingelesez mintzatzen zen eta espaineraz ere pixka bat. Mintzatzean zeuzkan zehaztasun eta finezia bereziak iduritu zitzaizkidan, adimentsua, erakargarria.
2018
‎–Ez, baina gurekin egon behar bazara eta ez baduzu irakasleei ezer esaterik nahi, orduan zure portaera ere pixka bat zaindu duzu, ez?
‎–Geu ere pixka bat harritu gara, baina agindua horixe dugu.
‎Hamarkadako datuei erreparatuta, igoera nabariena Lautadak izan du (%6' 5) eta gaur egun 263.728 biztanle batzen ditu, Araba osoko populazioaren %80' 3 Beste bi eskualdek ere pixka bat gora egin dute: Arabako Ibarrak %1' 8 eta Kantauri Arabarrak %1' 5 Beherakada izan dute aldiz, Arabako Errioxak (%0' 5) eta Mendialdeak (%7' 4).
‎Zazpi urte zirela eta aurpegi aldaketa bat nahi zutela esan zidaten. Egia da ni neu ere pixka bat erreta nengoela, baina beste urtebete jarraitzeko asmoa erakutsi nuen. Sorpresaz harrapatu ninduen.
‎Zazpi urte zirela eta aurpegi aldaketa bat nahi zutela esan zidaten. Egia da ni neu ere pixka bat erreta nengoela, baina beste urtebete jarraitzeko asmoa erakutsi nuen. Sorpresaz harrapatu ninduen.
‎—Zoaz zu ere pixka batean etzatera.
2019
‎Mozten duzu erditik. Ebakitzen duzu karatxoa ere piska bat, odol ttantta bat atera dadin. Odol tanto hura jartzen duzu baba zati batean.
‎Neskatoak eskuan hartu zuen, pentsatu gabe giltza nahi zuen ala ez. Oraindik ere pixka bat bustita zegoen.
‎Raimundo Silvak telefonorantz jauzi egin zuen, segundo batez zalantza eduki zuen, Eta bera ez bada, baina bera zen, Maria Sara, eta hauxe esaten zion, Ez zenuen egin behar, Zergatik, galdetu zuen, berak, nahasirik, Gaurko egunetik aurrera ezin izango naizelako arrosarik egunero jaso gabe egon, Ez dut inoiz arrosekin huts egingo, Ez naiz arrosaz arrosaz ari, Orduan, Inork ez luke behin eman zuena baino gutxiago eman behar, sekula, ezin daiteke gaur arrosarik eman bihar basamortua emateko, Ez da basamorturik izango, Hori promes bat baizik ez da, ez dakigun gauza da, Egia da, ez dakiguna da, nik ere ez nekien bi arrosa igorriko nizkizula, eta zuk, Maria Sara, zure aldetik, oraindik ez dakizuna da hemen badirela zureak bezalako beste bi arrosa, loreontzi batean, sekula gertatu ez zen setio bat kontatzen duten orri batzuen ondoan, mahaitxo baten gainean, neronek ikusten dudan bezala existitzen ez den hirira zabaltzen den leiho baten ondoan, Zure etxea ezagutu nahi dut, Ez zaizu gustatuko, ausaz, Zergatik, Ez dakit nola adierazi, etxe xumea da, ez, okerrago, edertasunik gabea da, ni eta altzari batzuk hemen elkartu gara, liburu asko dago, liburuetatik bizi naiz, baina ni beti kanpoko aldean nagoena naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere, ni ez naiz lorategi batean hosto bat, garbitasunaren alde, zorutik jasotzen duen ibiltaria besterik, gero, non utzi ez dakiela, bere sakelan gordetzen duena, eta horixe da nirekin daramadan guztia, hosto idorrak, zimelduak, haien artean ez da ahoratzeko ona den fruiturik, Bisita egitera joango natzaizu, Ez da munduan hori baino gehiago desio dudan gauzarik, eten egin zuen une batez, eta gero gaineratu zuen, Oraingoz, baina esan berriaz damuturik, edo batere egokia ez zela deliberaturik, zuzendu egin zuen, Barkatu, ez zen hori nire asmoa, eta emakumeak isilik segitzen zuenez, sekula ahoskatzerik pentsatu ez zituen hitz zuzen, egiatiak, berez eta ez intsinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak askatu zituen, Bai, horixe zen nire asmoa, horixe, eta ez dizut barkamenik eskatuko. ...ra honetan, lehen gorritu behar ote nuen edo oraintxe gorritu behar ote dudan jakitea da, Gogoan dut behin lotsagorriturik ikusi zintudala, Noiz, Zure bulegoan zegoen arrosa ukitu nuenean, Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Biok gara sexu ahulekoak, ni ere lotsagorritu nintzen, Sexuen ahultasunaz asko dakizu, Nire ahultasunaz asko dakit, eta besterenaz ere pixka bat, baldin eta liburuek badakite hitz egiten dutenaz, Raimundo, Esan, Etxetik ateratzen ahal naizen bezain pronto zu ikustera joango naiz, baina, Zain naukazu, Hitz horiek onak dira, Ez dut ulertzen, Hor nagoenean ere, nire zain segitu duzu, eta ni ere zure zain egongo naiz, ez zuk, ez nik ere, biotako inork ez baitaki bestea noiz iritsiko den, Itxaron egingo dut, Laster arte, Raimundo, Ez...
‎Nik ere barre egiten nuen eta ez nuen tutik ulertzen baina sonidoak asko maite nituen, fonetika. Eta Lekeitioak ere alde hortatik dijoaz ere pixka bat, hizkuntza bakoitzak bere estruktura dauka barruan[?] gorputzen mobimientotik eta dena, ez. Italiano batek nola hitz egiten duen edo euskaldun batek, ez?
‎Eta liburu honetarako egindako argazkietan oso serio nago. Argazki gutxi dauzkat serio, eta horiek dira batzuk; eta gainera, koadrozko alkandora batekin, ile motzarekin, giroa ere pixka bat lanbrotsua eta iluna da..., bueno, ba beste alderdi hori. Bazen pixka bat:
‎O.J.: Hurrengo galdera ere pixka bat alde horretatik doa. Aldagarritasun hori garbi ikusten da, bai dialektologikoa, eta estilistikoa ere bai.
2020
‎Aurrera goazela jabetzeak eta denon artean ari garela, eta horrelako saioak egitea oso eskertzekoa da. Egin beharrekoa da gure animoak ere pixka bat gora igotzeko”.
‎Zirikatuk izenpetuta, 1998an Likiniano Elkarteak argitaraturiko Komando Autonomoak, Sasiaren arantzakada, Una historia anticapitalista izeneko liburuaz ari da, guk ere pixka bat gorago aipatu dugunaz.
‎Euskal Herri neure hori oraindik maitatu ezinik jarraitzen dut gaur. Bueno, erretorika hori ere pixka bat bazterreratu nahiko nuke. (...) 34 urte da kanta hau idatzi nuela eta hor zegoen susmo hori, susmo txar hori, alegia, anaien, senideen aurpegian ez zegoela begirada hotz eta destainazkoa besterik, hori gero ere sentitu izan dut.
‎Ni botika noiz zabalduko zain nagoen bezala, hura ere norbaiten edo zerbaiten esperoan dagoela ematen du. Hori iruditu zait behintzat, baina ez dakit zer esan, azken asteetako medikazioak eta bazkalondoko hanka sartzeak ikusmena ere pixka bat lausotu didate-eta. Gizonaren eta nire artean dagoen kalea laino mehe batek hartuta dagoela ematen du orain, orduak aurrera egin ahala trinkotzen ari den gandu bat sartu balitz bezala.
2021
‎Baionako antzokia okupatzea ere bozkatu zen gero, eta guretzat inportantea zen hastapenean bederen, presente izatea eta laguntzea. Gero, distantziak gaizten du egunero han izatea; Maulen ere pixka bat egin dugu, bereziki Maiatzaren Lehenean. Lehenago parte hartu izan dut intermitentziaren eta kulturaren aldeko ekintza anitzetan Tolosan [Okzitania] eta Pauen [Biarno], eta egia da ez genuela ohiturarik okupazioak egiteko ordutegi batekin; eraikinak okupatzen genituelarik kanporatuak izan arte egoten ginen.
‎Beste aldean, eskualde mailan baino emaitza txarragoak bildu ditu eskuin muturrak Pirinio Atlantikoetako departamenduan: Alain Roussetek bozen %29, 75 eta Edwige Diazek %13, 50 Parte hartzea ere pixka bat altuagoa izan da Pirinio Atlantikoetan: %38, 59.
‎Espedizioko lehen unean euskara asko erabiltzen zuten, gero, erabilera jaisten hasi zen. Erdi inguruan berriz ere pixka bat igo zen erabilera baina bukaeran berriz ere asko jaitsi zen.
‎Gainera, horixe bera erakutsi du egindako etnografia azterketak ere, nahiz eta zehaztapen batzuk izan; izan ere, espedizioko lehen unean euskara asko erabiltzen zuten, gero, oraindik espedizio hasiera izanik, erabilera jaisten hasi zen arren. Espedizioaren erdi inguruan berriz ere pixka bat igo zen erabilera baina bukaeran berriz ere asko jaitsi zen. Bestela esanda, hasieran euskara nagusitu arren, beheranzko joera egon da espedizioan zehar.
‎Pixka batean egon, altxatu, besaulkira hurbildu eta bertan jarri da. Hemen ere pixka batean egon, berriro ere altxatu eta ibili ondoren otarrean jarri da. Urrunetik fanfarre batek jotako martxa baten doinua.
2022
‎" Duela gutxi arte euskararen gotorlekua zen eskola, baina orain kolokan jartzen ari da dena, eta ume batzuk erdaraz hitz egiten suma ditzakegu eskola barruan ere", gaineratu du.Aldaketaren arrazoiei buruz galdetuta, Goikoetxeak ez du uste faktore bakar bat izan denik. " Lehendik ere pixka bat erlaxatuta geundela iruditzen zait, oso ohikoa baita euskaldunak gazteleraz entzutea", adierazi du. Horri gehitu behar zaizkio, haren esanetan, kanpotik Aiara bizitzera etorri direnen hizkuntza ohiturak, nahiz eta batzuek" txalotzeko moduko ahalegina" egiten duten euskara ikasteko.
‎Hiltegian hilda eta lan guztiak eginda eramango ditugu. Gisatuta, fileteak eta txuletak, eta saiheskia ere pixka bat jango dugu. Beraz, hala moztuta ekarriko digute.
‎Aldarrikatu nahi dugu oso modan jartzen ari den kilometro zeroko elikagaiak, kilometro zeroko hizkuntzan izan daitezela eta gure tabernek kilometro zeroko janariak ez ezik kilometro zeroko kantuak ere jar ditzatela.Behartutako etenaldia bizi izan duzue. Abestea debekatua egon da.Kantatzea debekatua egoteaz gain, gerora ere pixka bat neurriak lasaitu zirenean musukoa jantzita kantatu behar zen. Kantuak asko galtzen du musukoa jantzita, ez baita ikusten bestearen adierazpena.
‎Buruko gaitzak dituztenek eta medium xumeok ere bai. Eta, jakina, haurrek, zuek ere pixka bat burutik zaudetelako.
‎Inon den konifero garaiena naiz ni, hausten ez dena eta usain ona duena, usainen berri ez badakit ere, baina zurtoin lodi eta hala ere leuneko sekuoia bat bezalakoa imajinatzen dut nire usaina. Ba, ni arbola hori naiz, eta uste dut Javierri handi gertatu natzaiola betidanik eta baldin badakit ere pixka bat maite nauela, eta eman dizkiogula musuak elkarri, ez da ausartzen ni maitatzen, nik bera maite nahi dudan bezala maitatzen.
‎Eta horrelakorik sinetsi ezin zutenez, alemanaren hitzak laudoriotzat hartu zituzten eta balakatuak sentitu ziren. Eskalapoigileari berari ere pixka bat argitu egin zitzaion bere bekozko iluna. Senar emazteak mahaira eseri ziren familiako gainerako kideekin batera eta alemanak aparte kokatu ziren, dendako tabureteetan.
2023
‎Euskararen testuinguru kulturalaz gain, euskararen herriaz hitz egiteaz gain, uste dut testuinguru soziopolitikoaz ere gakoak eman genizkiela ikasleei, euskarari heltzea ez delako inondik ere berez etortzen den zerbait, egin beharrekoa dela ohartzen garen unean erabakitzen duguna baizik. Horregatik ere pixka bat etsita nago, gorago irakasle (batzu) en inguruan esandakoaren haritik, eta irakaslegaien aldetik sumatzen dudanari erreparatuta, ez duelako ematen etorkizuna oso itxaropentsua izan daitekeenik.
‎Laguntza beharrean aurkituz gero, Theo eta Rappard engana joko zukeen, ez Tersteeg engana. 1883ko maiatzaren 2ko (282) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion espero zuela lagun emakumearekin etorriko zela udan Holandara; berari gertatutako gauza txar askoren errudun Tersteeg egiten zuela; Theori diru gehiago eskatzen ziola eta espero zuela Rappardek ere pixka bat lagunduko ziola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia