2021
|
|
Gainontzekoek, Luzaroko herri osoak, odolezko ordainketa hori nola edo hala merezituta zutela ere erabaki egin zuten. Horregatik isildu ziren bere gorpuaren aurrean, horregatik
|
ere
nire neba eta bioi herritik albait arinen alde egiteko gomendatu ziguten keinu hutsez, begiratu okerrez, bakarrik izan bazen ere. Eta horregatik ere, leporatu nahi zidaten errua ezi uler nuelako, berehala ospa egin nuen musikan aterpe bilatzearren.
|
|
Nire nebak ez du tutik erantzuten, agian ez du beharrik, badaki laster alde egingo dudala eta erabakia behin berriro haizean geratuko dela. Gehienetan
|
ere
nire nebak ez du apenas hitz egiten, ez du gustuko derrigorrezko hitzak ez baldin badira, nire neba begiratuez erantzuten ohitu da, eta zer edo zer esateko beharra baldin badu ezin nabariago zaio ondoeza aldartean, esan beharrekoa ahalik eta lasterren esaten saiatzen da eta askotan totelka edo marmarka egiteari eusten dio. Nire neba gaixoak isilean egon nahiago du, maite duten gizakiok inguratuta egon arren, aski du begi keinu xumeez erantzuteko, eta, orain bezala, Luzaroraino lagunduko nauen galdetzen diodala, purrustada batez bakarrik erantzun eta bere etxeko egongelatik alde egiten baldin badu ere, bere emazteak berak ez haserretzeko eskatuko dit, nik ondotxo dakidanez, Jaime hitz gutxiko gizona dela gogoratuz, hau da, bioi komeni zaigun aitzakia borobila anaia eta senarraren uzkurkeria nola edo hala zuritzeko, biok ere egiazko zioa ondo baino hobeto dakigu-eta.
|
|
Ez zuen zentzu handirik berarekin eztabaidaka hasteak, are gutxiago bere etxean egonda eta hain aspalditik elkar ikusi gabe, betidanik elkarri txitean pitean telefonoz hots egiteko eta idazteko ohiturari eutsi arren. Ez nuen inola
|
ere
nire neba aztoratu nahi, nirekin, oraingoan bezala, hain uzkur jokatu arren berak badauka motibo franko nahi adina erresumindurik izateko, ez diot nik purrustaka egiteko eskubidea ezeztatuko, ez du ezer jakin nahi Luzarori buruz, ez baldin bada gurasoen etxea nolako egoeratan dagoen ikusteko, eta errespetatu behar zaio. Ez dit esan, ez du egingo, baina gorazarrearena ikaragarri mingarria egiten zaiolakoan nago.
|
|
Gaur egun Euskal Herrian gauzak askotxo aldatu dira eta atzo ahapeka hitzegin ala isilean zeudenak, hau da, zehatz mehatz beste aldera begira zeudenak, betiere parekotasun bila zeudenak, herrian betikoak ez molestatzearren inolako iskanbila edota eztabaidarik sortzearen kontra zeudenak, gaur egun, aldiz, arestian nolabait ulertzen edo zuritzen zituztenak zapuzteko gai dira. Kostata ere, zeren, Casimirok berak behin batean
|
ere
nire nebari aitortu zion bezala:
|
|
Gaixoak, asko sentituta ere onartu behar nauzue zuen artean, nik merezi beste ohorez gainera, horrelakoa da ospearen eragina, batez ere baliatu nahi izan ezkero beste batenaz. Lastima nire neba bertan ez egotea, bera ere omendua izango zatekeen, honela izango zela uste nuen nik, baina berak ezetz, ni ere konbentzitzekotan egon zen, baina azkenez, Sergyk bultzatuta, batez
|
ere
nire nebari jaramonik ez egiteko aholkatu eta gero, nire haurtzaroarekin, Luzarorekin, berradiskidetzen lortu egin dut. Eta berak ordea, barkazio moduko gorazarre honetara ez etorrita, aukera galdu egin du bere setakeria dela eta.
|