Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2009
‎Beste kolektibitate nazionalen eredua gertutik hartzen badugu, eta ziur aski euskal etxe hauen eragileek ere kontuan hartu zuten?, hiru dira elkarri laguntzeko jardueren artean errepikatuen eta hedatuenak: fortunak ukitu ez dituenen babesa (zahar pobreentzako egokiak, Euskal Herrira itzuli nahi baina diru nahikorik ez zutenei doaneko txartelak ordaintzea, eta abar); gaixotasunaren aurreko babesa (esaterako, Argentinan hain usuak diren «eritetxe nazionalak»), eta azkenean ume eta gazteentzako hezkuntza (Frid de Silberstein, 1988:
‎Urriak dira, proiektu estrategiko bat izateko, euskal Abiadura Handiko Trenaren inguruan pertzepzio sozialari buruzko azterketak. Hori dela eta, nazioarteko beste lanak eta, oro har, euskal iritzi publikoari buruzkoak ere kontuan hartu ditugu, 2007ko otsailean egin genuen azterketako emaitzak ulertu eta interpretatze aldera.
‎desamortizaziari buruzko txostenen arabera, lur guztien bostetik bat elizarena omen zen. Hori da trataera berezia emateko argudiorik sendoena, gaur egun ere kontuan hartu beharrekoa berdintasun­ printzipioa urratzen den edo ez erabakitzeko garaian. Desamortizaziotik kanpo dauden ondasunak inskriba ditzake Elizak; horretarako, gainera, desamortizaziotik kanpo dagoela adierazten duen ziurtagiria behar du.
2010
‎Atal honetan 5 puntuko ezberdintasun guztien gainean egin dugu lan, aldaera «txikienak» (adibidez, lore vs lora) ere kontuan hartuz eta, bilatzen genuenaz gain, berriemaileen erantzunek erakusten dizkiguten beste diferentzia batzuk ere baliatuz.
‎Lan honek duen xederik behinena hausnarketarako bidea izatea da; hau da, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak euskaraz komunikatzen diren neurrian, euren eguneroko lanean dituzten jarduera eremuetan izan beharreko komunikazio gaitasunari buruzko gogoeta da. Horretarako, komunikazio gaitasunaren garrantzia azpimarratuta, definizioa emateari ekin diogu eta zenbait ikertzailek egin dituzten sailkapenak ere azpimarratu ditugu; izan ere, komunikazio gaitasuna kontzeptu konplexua da, gaitasun orokorraren barnean bestelako gaitasunak ere kontuan hartzekoak direlako.
‎Behin hori guztia azpimarratuta, orokortasunetik zehaztasunera jo dugu; komunikazio gaitasuna orokorrean hartua, irakasleak izan beharreko komunikazio gaitasuna zehaztu dugu, horretarako, kontuan izan ditugu irakasleak ikasleekin, gainerako profesionalekin eta ikasleen senideekin dituen ohiko hiru jarduera eremuak, hauek baitira irakasleen egunerokotasunean komunikazio esparrurik ohikoenak. Azpimarratu beharra dugu komunikazio gaitasuna lan honetan adierazten den zentzurik zabalenean kontuan izan behar dugula, ingurunea eta pragmatika ere kontuan hartuta. Irakasleak izan beharreko komunikazio gaitasunaren berri emateko orduan, Europako Erreferentzi Marko Bateratuak definitzen duen euskarako C1 maila aintzat hartu dugu.
2011
‎Horiekin batera hizkuntza gaitasuna ere kontuan hartu behar dugu. Baina harrera egoeren tipologian zuzeneko eragile barik, bai ingurunearen definizioan, nola aldeko edo kontrako jarreretan zeharkako eragile gisa ari denez, aurrerago aztertuko ditugu euskara jakiteak eta ez jakiteak izan ditzakeen ondorioak.
2012
‎Pertsonek lanen barnean hartzen duten espazio eta garrantzia ere kontuan hartzekoak izan daitezke. Aipatutako Agustin Ibarrolak orban modura azaltzen zituen gizakiak, baina lanaren muina zirelako, gizarte horretan pertsonek zituzten zailtasunak agerrarazi nahi zituelako.
‎1 Modu ofizialean, aldiz, Gipuzkoako zortzi herrik bakarrik osatzen dute Debagoiena eskualdea. Gure ikerlanean, hala ere, Aramaio ere kontuan hartu dugu, berau Arabako herria. Izan ere, herri hori bete betean sartzen da Goiena Komunikazio Taldearen esparruan.
2013
‎Edwards eta Mercer ek (1988) diotenaren arabera, hezkuntza diskurtsoaren alderdi formal eta errepresentazionalaz gain, horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren ekarpenak negoziatzeko ahalmena ere kontuan hartu behar da. Negoziazio hori ulertzeko, beharrezkoa da, solaskide bakoitzak esaten eta egiten duena aztertzea, analisia egiten den bitartean, hots, diskurtso didaktikoaren analisian ikuspegi interaktiboz janztea (Wadensjö 1998; Roy 1999; Davidson 2002).
2014
‎Hori horrela da, besteak beste, hasiera batean Europa mailan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) aldeko jarrera gailendu zelako. Ikuspegi soziala beranduago lantzen hasi bazen ere, Buying social gidaliburua argitaratzearekin argi geratu da dimentsio soziala ere kontuan hartuko dela EKP prozeduran EB mailan eta hainbat estatu kidek eskakizun sozialak barneratu dituzte beren Nazio Ekintza Planetan.
2015
‎Pirinioetatik harago ari bada ere lanean, Garazi Baigorri eskualdeko funtsezko hedabide bat da. Azkenik, TtipiTtapa aldizkaria ere kontuan hartu da, nahiz eta Bortziriak eskualdea ez den Pirinioen mapa horretan kokatzen. Baztanen ere zabaltzen delako, eta eremua pixka bat zabalago hartuta, eremu horretako komunikabide nagusietarik bat delako.
2017
‎Haietako bat corpusa bera zabaltzea izan daiteke: urte tarte gehiago kontuan hartzea, guk erabilitako gidetan oso gomendagarriak diren liburuak ez ezik beste batzuk ere aztertzea, beste corpus batzuk erabiltzea, gaztelaniazko literatura ere kontuan hartzea. Oso interesgarria irudituko litzaiguke, bestalde, beste corpus mota bat hartzea:
‎Jakina denez eta lehen esan dugun bezala, obrak ez daude zentzua eraikitzeko bide bakar batekin lotuta, eta umeek berek emango diote edukiari zentzu jakina. Aipatu dugu, halaber, bitartekariaren figura ere kontuan hartu behar dela haur literaturan; batzuetan, umearekin irakurtzen duen gurasoak, irakasleak edo beste heldu batek zentzua eraikitzen laguntzen dio umeari (Riquelme eta Munita, 2011). Gure aldetik, azaldu behar dugu ikerketa honetan ez ditugula analizatu testuaren harrerarekin lotutako alderdiak.
‎Egile ugarik azpimarratzen dute geuk ere kontuan hartu dugun haur literaturaren espezifizitate bat: aniztasuna modu erralista batean trata daiteke, baina baita fantasiatik abiatuta ere; asko dira aniztasunari trataera sinbolikoa ematen diotenak:
‎Hurrengo atal honetan, unibertsitatetik kanpo argitaratzen diren beste aldizkari batzuetan finkatuko dugu geure arreta lehenengoz, azken partean, aurretik egin dugun bezala, argitaletxeek noizean behin arteari eskainitako espazioa ere kontuan hartuz, monografia batzuen aipamena eginez, halaber.
‎Erakunde eta lurraldeen arteko elkarlana fenomeno zeharo multidimentsionala da, eta analisiak egiteko publiko diren datuetatik abiatuta zaila da elkarlan horren dimentsio guztiak atzematea. Beste alde batetik, unibertsitateak ez dira ikerkuntzan diharduten erakunde bakarrak; izan ere, enpresa, teknologia zentro eta laborategiak ere kontuan hartu beharreko elementuak dira, nahiz eta unibertsitateak diren horien guztien artean egindako lana publiko egiteko, normalean argitalpen zientifikoen bitartez, pizgarri gehien duten erakundeak.
‎Aztergai ditugun kasuetan datu pertsonalak beren titularren eremu pribatua errespetatuz tratatu diren edo ez erabakitzeko, analisi hori autodeterminazio informatiborako eskubidearen prismatik eraman da aurrera. Espainiar ordenamendu juridikoan, gaur gaurkoz9, datu pertsonalen tratamenduari buruzko baldintza normatibo orokorrak Datuen Babeserako 15/ 1999 Lege Organikoan (DBLO) eta 1720/ 2007 Errege Dekretuan (DBE) arautzen dira10 Legedi horrez gain, datu pertsonalen tratamenduari buruz arauketa sektorialek aurreikusten dituzten baldintza normatibo espezifikoak ere kontuan hartu behar dira: osasun eremuan, Pazientearen Autonomiari buruzko Legearenak (41/ 2002 Legea), eta lan eremuan, Langileen Estatutuarenak (2/ 2015 Dekretu Legegilea).
2019
‎Gainera, gaur egun, sinboliko edo errealak izan daitezkeen beldur eta mehatxu ohikoez gain, europar gizarteak (eta bestek ere) bizi duen mehatxu terrorista ere kontuan hartu behar dugu. Hori, errefuxiatuen etorrerarekin lotu izan da diskurtso mediatiko eta politikoetan.
‎Are gehiago, minimis non curat praetorprintzipioa ere kontuan hartu behar da, nahiz eta egitatea tipo baten barruan sartu, kalte eraginak larria behar du izan, doktrina alemanak eta brasildarrak bere jurisprudentzian jorratutako printzipioa57, baita Espainiako AGk ere58 Tipikotasunari begira, hor sar daiteke ondorioztapen batetik etorritako egitate bat. Tipikotasun printzipioak bermatzen du arau hauste edo legez kontrako moduan tipifikatuta ez dauden egitate, egite edo/ eta ezegiteak ezin direla zigortu59, herritarrek debekuaren eremua zein den jakin behar dutela, horrela, haien jokabideen ondorioak aurreikus60ditzaten.
2020
‎Adinarekin jarraituta, ikusi dugun beste gauzetako bat da adin tarte gazteeneko subjektuak direla hika gutxien erabiltzen dutenak. Hori egoki interpretatzeko beste kontzeptu bat ere kontuan hartu behar dela iruditzen zaigu: muda linguistikoak, hain zuzen ere (Pujolar eta Gonzalez, 2013; Pujolar eta Puigdevall, 2015).
‎Bada, antzeko metodologia erabilita neurtu zuen hitanoaren kale erabilera bai Azpeitian (Soziolinguistika Klusterra, 2016) bai Usurbilen (Soziolinguistika Klusterra, 2017), eta Azpeitiko ikerketak utzitako datuak erakutsiko ditugu hemen. Metodologia, funtsean, behaketan oinarritzen da; aurrez Soziolinguistika Klusterrak berak formatutako behatzaileek ordu jakinetan eta leku jakinetan herritarren hizkuntza erabilera erregistratzen dute, beste zenbait aldagai ere kontuan hartuta: adina, sexua, eta umeen presentzia, besteak beste (Altuna, 2002).
2021
‎Zuzentarau horrek gutxieneko osasuneta segurtasun baldintzak bermatzen ditu Europa osoan eta estatu kideei gutxieneko horiek mantentzea edo neurri zorrotzagoak ezartzea ahalbidetzen die (EU OSHA, 1989). Oinarrizko zuzentarau horretaz gain, honako hauek ere kontuan hartu dira osasun arloan: 2017/ 164 Zuzentaraua, 2017ko urtarrilaren 31koa, lanean arriskuen eraginpean jardutearen muga balioen laugarren zerrenda ezartzen duena; 2004ko apirilaren 20ko 2004/ 37 Zuzentaraua, agente kartzinogenoen eta mutagenoen eraginpean lan egitearen arriskuen aurka langileen babesa arautzen duena; 98/ 24 Zuzentaraua, 1998ko apirilaren 7koa, langileen osasuna eta UZTARO 117, Bilbo, 2021eko apirila ekaina segurtasuna babesteko agente kimikoekin zerikusia duten arriskuen aurrean; 2013/ 59 Zuzentaraua, 2013ko abenduaren 5ekoa, erradiazio ionizatzaileen menpe egoteagatik sor daitezkeen arriskuen aurka babesteko oinarrizko segurtasun arauak ezartzen dituena; 2013/ 35 Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, osasuneta segurtasun arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eremu elektromagnetikoetan sor daitezkeen arriskuak ekiditeko; 2006/ 25 Zuzentaraua, 2006ko apirilaren 5ekoa, erradiazio optiko artifizialetik erator daitezkeen arriskuak saihesteko gutxieneko osasun eta segurtasunari buruzkoa; 2003/ 10 Zuzentaraua, 2003ko otsailaren 6koa, zarataren ondorioz sortutako arriskuak saihesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa; 2002/ 44 Zuzentaraua, 2002ko ekainaren 25ekoa, bibrazioekin zerikusia duten arriskuak ekiditeko gutxieneko xedapenei buruzkoa; 2000ko irailaren 18ko 2000/ 54 Zuzentaraua, agente biologikoekin kontaktuan egoteagatik sor daitezkeen arriskuen aurrean langileak babesteko; 90/ 270 Zuzentaraua, maiatzaren 29koa, pantailak erabiltzeko gutxieneko osasuneta segurtasun xedapenei buruzkoa, eta 1990eko maiatzaren 29ko 90/ 269 Zuzentaraua, kargak eskuz mugitzeko osasun eta segurtasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.
‎Apirilaren 6ko 374/ 2001 Errege Dekretuak (ondoren 598/ 2015 Errege Dekretuagatik moldatua), agente kimikoek eragin ditzaketen arriskuak arautzen ditu. Apirilaren 23ko 486/ 2010 Errege Dekretua, erradiazio ionizatzaileen aurkako arriskuei buruzkoa, eta uztailaren 6ko 783/ 2001 Errege Dekretua, langileen segurtasuna erradiazio optiko artifizialen eraginpean egoteagatik sortutako arriskuetatik babesteko xedapenei buruzkoa ere kontuan hartu behar dira. Osasun instalazioetako makinek sortzen duten zarata dela-eta arriskuak sor ditzakete osasun arloko langileengan.
‎Badakigu euskararen erabileran eragiten duen faktore nagusietako bat euskaraz egiteko erraztasuna dela (Zalbide, 2016), eta hizkuntza profilak definitzeko orduan kontuan izan dugun aldagai nagusia izan da zer hizkuntzatan sentitzen diren erosoago gure ikasleak (euskaraz, gaztelaniaz, euskaraz zein gaztelaniaz berdin). Erosotasunaz gain, ondorengo itemetan emandako erantzunak ere kontuan hartu ditugu: a) gurasoekin zer hizkuntzatan egiten duten; b) lagunekin zer hizkuntzatan egiten duten; c) Whatsapp-en zer hizkuntza darabilten; d) ezezagunekin zer hizkuntzatan egiten duten; e) euskaldun izateko euskara jakitea beharrezkoa den; f) beren burua nola sentitzen duten (euskal herritar/ espainiar); eta, g) euskal kultura bakarrik euskaraz egiten dena ote den.
2022
‎Azkenik, lan hau, neurri handi batez, bigarren mailako iturrietan oinarritzen denarren, Gorte Nagusietako lehenengo mailako iturria ere kontuan hartu izan da
‎Egiturazko indarkeriaren adierazpen guztien aurrean —everyday violence (Stanko, 1993) edo everyday terrorism (Pain, 2014) —, ez ditugu gure desioak eta helburuak baztertzen, debekatu zaizkigun espazioak hartu nahiari eusten diogu, bidezko tratua edo, sinpleki, tratu on bat eskatzen dugu. Horiek horrela, funtsezkoa da gure ikerketen esparrua zabaltzea, emakumeok abusuari nola aurre egiten diogun, hartatik bizirik nola ateratzen garen eta, are, hura nola politizatzen dugun ere kontuan hartzeko.
‎Ikuspegi hori oinarri hartuz gero, jaramon egin zaie emakumeen bizi testuinguruari, haien ekintzei eta ulertzeko moduei; abusu gertakari jakinekin borrokatu aurretik, bitartean eta ondoren. Era berean, aukera horrek gure analisi esparrua hedatzera garamatza, hauek ere kontuan hartzeko: emakumeen erresistentzia, bizirauteko modua, bai eta haien bizipena politikoki birdefinitzeko modua ere.
‎Baina ez dago argi nahikoa ote den funtzio bera izatea kategoria bera osatzeko. Banaketan, osaeran eta esanahian azalerazi nahi izan ditudan desberdintasunak ere kontuan hartu beharrekoak dira.
‎Nolanahi ere, sinplekeria bat litzateke pentsatzea batak teoriak eta besteak gertaerak aztertzen dituztela, ez baitago, zinez, biak bereizterik. Gertaera guztien atzean pentsamendu, ideia edo proiektu bat baitago beti, eta, beraz, HHri buruzko ikerlanetan, ideia, pentsamendu eta proiektuak ere kontuan hartzekoak eta aztertzekoak dira. Azken batean, bi alderdiak landu behar dira, taxuz, hezkuntzafenomenoak ulertuko baditugu3.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia