Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2007
‎eragozpen horren aurka agertu zen. Notableak ere kontra egin zioten debekuari, orduko Euskal Herriko botere ekonomikoa eskura zutelako eta botere horren iraupena tokiko ohituren iraupenean baitzetzan, erlijiotasuna barne.
‎Jean Ybarnégaray diputau eskuindarrak ere kontra egin zien, aurretik euskalzaleek Ybarnégaray politikoari kontra egin zioten bezala:
2008
‎Sen aparta erakutsi zuten, halaber, garai hartan moda modako zen anexioari ezezkoa eman eta udalen arteko koordinakundea alternatiba gisa proposatu zutenean; batez ere, korronte nagusiari berriz ere kontra eginez, lekuan lekuko izate propioaren galerarik ez dakarren elkarlana bultzatzeagatik. Ideia haren oinordeko zuzena dugu, izatez, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa bera, baliabideak optimizatzeaz batera, garapen ekonomikoa sustatzeaz, Okamikako industrialdeari bideak zabaltzeaz arduratu den erakundea.
‎Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... ...oan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen nintzen, baina gogoa Inaziorengana joaten zitzaidan eta harekin pentsatzen egoten nintze... Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
‎Nik legatza nahi nuen, irinetan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik ere kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! esan zigun, ez genuen arazotxorik izan afari guztian ere, alderantziz, alboko mahai batean gizon gorbatadun batzuk zeuden, eta orain bat eta gero bestea, beti neukan baten bat niri begira, eta pentsatzen dut beste mahaietakoek ere begiratuko zigutela afarian zehar, horixe izaten da normalena jatetxeetan, denek dutela denen berri, niri hala iruditzen zait behintzat, paretari bizkarra emanda jartzea gustatzen zait jendearen nondik norakoak ikusteko, baina egun hartako nire helburua ez zen jendearen kuxkuxean ibiltzea, justu kontrakoa gertatzea nahi nuen nik, helburu bakarra nuen-eta, eta hori zen ez ematea bikote aspergarri baten itxurarik, demostratzea asko hitz egiten genuela eta asko genuela esateko elkarri, horregatik berorrek ere aise ulertuko du Tomasen eta bion arteko solasaldiko hariari tira eta tira egitea izan nuela afari garaiko buruhausterik handiena, hartaz eta honetaz jardun genuen denbora osoan, alboko mahaikoetakoek eraman oneko bikotea ginela pentsatu behar baitzuten, eta maitaleak ginela pentsatzen bazuten, hainbat hobe, eta Tomas gero eta aharrausi gehiago egiten hasi zenean goizean goiz ehizan ibili zelako, nik zerbait berria asmatzen nuen ahoa zabaltzen hasten zen aldiko, ogia pasatzeko esaten nion, edo eskua eskuaren gainean jartzen nion, burutik pasatu zitzaidan Apezarengatik galdetzea ere, baina zertarako erbia tentatu?, kontua da egoera neure ildora erakarri nuela denbora osoan, eta, egia esan, uste baino hobeto atera zitzaidan ahalegina, Tomasek oso adeitsu jokatu baitzuen denbora osoan, adeitsu eta apal, hiltegira doan bildots baten antzera, eta esan zidanean beste koñak bat hartu nahi zuela, nik ez nion ezer esan, nola ba?, huraxe izango zuen azkena...
2009
‎Ikastetxeko fraideek mutilak zigortzen zituzten, tiragoma klaseetara eramateagatik, baina Domingok atsegin zuen haien arauei ere kontra egitea, horregatik eramaten zuen tarteka berak egindako arma, kolkoan edo sartuta, hiruzpalau harri ere bai patrikan, zer gerta ere, ikastetxean edo ikastetxetik irtetean erabiltzeko, eta horregatik eraman zuen eskolara, ordenako fundatzailearen izenean urtero antolatzen zutèn festan; goizean goiz, sotanadunek ikasle guztiak patioan formatu, eta han, kanpaina meza antzeko bat eman zuten, otoitzen eta predikatzaile batek bozgorailu batetik jaurtitako suzko aldarrien artean; patioko kantoi batean baziren lau platano, karratu bat osatzen zutenak, eta hantxe jartzen zuten aldarea; gero, jolasak antolatzen zituzten:
‎Ikastetxeko fraideek mutilak zigortzen zituzten, tiragoma klaseetara eramateagatik, baina Domingok atsegin zuen haien arauei ere kontra egitea... horregatik eramaten zuen tarteka berak egindako arma, kolkoan edo sartuta, hiruzpalau harri ere bai patrikan, zer gerta ere, ikastetxean edo ikastetxetik irtetean erabiltzeko, eta horregatik eraman zuen eskolara, ordenako fundatzailearen izenean urtero antolatzen zutèn festan; goizean goiz, sotanadunek ikasle guztiak patioan formatu, eta han, kanpaina meza antzeko bat eman zuten... futbol partida bat, lasterketak... baita eltze hauste bat ere, lau platanoen inguruan, aldarea kenduta gero.
2015
‎Horrekin loturik, hala Potten nola Oh! Euzkadin agertutako analisi bati ere kontra egiten zion. Ikusi dugun moduan, euskal literaturan poesia sobera eta prosa gutxitxo zegoela argudiatu izan zuten bi aldizkarietan, baina Azurmendiren datuen arabera, 1979an 23 poesia liburu eta 57 prosazko argitaratu ziren.
‎Felipe II.a, Ordenako aita jenerala Joan Bautista Rubeo, Felipe Sega nuntzioa bera agertzen dira, besteak beste, haren gutunen hartzaileen artean. Begirune handiaz idatzitako gutunak dira; darabilen dialektika fina eta era berean irmoa, nahita ere kontra egiten zaila. Dialektika hori nolakoa zen ikusteko adibide on bat, oraingoan ez da gutunezkoa aurrez aurrekoa baizik?
‎Felipe II.a, Ordenako aita jenerala Joan Bautista Rubeo, Felipe Sega nuntzioa bera agertzen dira, besteak beste, haren gutunen hartzaileen artean. Begirune handiaz idatzitako gutunak dira; darabilen dialektika fina eta era berean irmoa, nahita ere kontra egiten zaila. Dialektika hori nolakoa zen ikusteko adibide on bat, oraingoan ez da gutunezkoa aurrez aurrekoa baizik?
2018
‎egiaz ezinezkoa dela bereiztea lan indarra zatika eta kontratu bidez emate hori eta gizon baten lana bizi guztirako alienatzea. Erantzun horrek, ordea, ez dio inondik ere kontra egiten kontraktualisten arrazoibide honi: muga arbitrario bat dela norbanakoari ukatzea bere baitako jabetza nahi beste alienatzeko eskubidea.
2019
‎Lehen ere oroitarazi dut ezen, askatasun subirano izan nahi duen subjektuaren aldarrikapen zinezkoaren aldean, izatedunak baduela amore emateko eta ihes egiteko desira sasiko bat; horra hor pasibotasunaren atseginak, neskatoaren begien aurrean dirdiraka, gurasoek eta hezitzaileek, liburuek eta mitoek, emakumeek eta gizonek proposatuak; txiki txikietatik erakusten diete haietaz gozatzen; tentazioa egunean baino egunean maltzurragoa da, eta neskatoa nahitaez erortzen da tentazioan, gero eta gehiago, bere transzendentziaren bulkadaren kontrako erresistentziak gogortuz doazen heinean. Bere pasibotasuna onarturik, ordea, ontzat jotzen du kanpotik inposatuko zaion destinoa pairatzea ere kontra egin gabe, eta beldur ematen dio halabehar horrek. Mutikoa, berriz, berdin dio handinahia, txoriburua edo lotsatia den:
‎Hainbat gezur esan nahi nizkion, hitzaldian harengana hurbildu nahi izan nuela, esaterako, baina jendez inguratuta ikusi eta ez nuela molestatu nahi izan. Aldiz, Suzzi buruz hasi nintzaion, erloju ezin zatarragoa oparitu zidala eta fitsik esan gabe onartu niola; batzuetan susmoa neukala hasieratik adarra jo zidala, eta horrekin frogatu nahi izan zuela ez nintzela ezertan ere kontra egiteko gai izango. Eta oraingo zorigaitzagatik ez balitz, barrez lehertzen egongo litzatekeela hura oroituta.
2021
‎Superliga betiko futbolaren aurkako erasoa da, eta nire aitortza egiten diet zaleei ahotsa altxatzeagatik», adierazi zuen Graham Potter Brightoneko entrenatzaileak. Jordan Henderson Liverpooleko kapitainak ere kontra egin zuen, sare sozialetan, jokalariak lehiaketa berriaren aurka daudela iragarriz: «Guk ez dugu hau nahi [Superliga], eta hauxe da taldekideon jarrera.
‎Gero, Polizia Zientifikoaren Unitateak Tasioren aztarnak aurkitu zituen poltsan, jakina, eta hagin hostoen eta zortzi hilotzetan aurkitutako pozoiaren arteko lotura ere aurkitu zuten. Hamabosna urteko neska mutilei dagokienez, biak ere drogatu egin zituzten ezer baino lehen, nonbait ere kontra egin ez zezaten hagin pozoi infusioa edanarazi zietenean.
2022
‎Urazarekin lotutako beste mito bat da hura afaltzea desegokia dela; hala uste du jende askok. Horri ere kontra egin diote bi nutrizionistek. Diaz de Monasteriogurenen hitzetan, komenigarria da afaltzeko orduari erreparatzea:
‎Gibson, op.; lan horrek maskulinitate hegemonikoaren eta arrazakeriaren arteko intersekzioan jartzen du arreta, egileak" kultura paramilitar" deitzen duen horren baitan, AEBetan: batari kontra egiteko besteari ere kontra egin behar zaio, halabeharrez. Emakume eta gizonen arteko aliantzei buruzko iradokizunak segida ematen dio emakumeen baitako maskulinitateari eta gizonen baitako feminitateari buruzko eztabaidari, bai eta emakumeek patriarkatuan duten inplikazioari buruzko debateari ere.
‎“Batzordera sartu ziren emakumeak berdintasunari buruzko gai horiek guztiak aktibatzen hasi zirenean, esango nuke bazkideen artean% 50 alde eta% 50 kontra izan zituztela. Gainera, orduan (gutxitan gustatzen zait hau esatea, e?), emakumeok ere kontra egiten genion elkarri, beraz… Eta ez dut uste emakume batek hori esan behar duenik, baina aldaketarekiko erresistentzia horren zati bat beste emakume batzuengandik zetorren. Batzorde horretan egon zirenek asko borrokatu zuten eta asko berdindu zuten, e?
2023
‎Aitari ere kontra egin behar izan nioan, pentsa. Ez al dun beste senargai obe, ik aurkitu etxe ondo, n?
‎Batzuk, eta ez gutxik, kontra egin izan diote. Eta orduan, arrazoi guztiz, berak ere kontra egin du. Ikasi behar dugu kritika jasotzen, baita ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia